SAN ANTONIO PADUAKOA ERMITA
Nerbioi Garaia
Zeberio | Ermitabarri auzoa
Laburpena (PDF)
Ermitabarri auzoa 9 (48499)
p.santotomas.zeberio@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
San Antonio Paduakoren ermita-santutxua Ermitabarri auzoaren erdialdean dago, eta izen horrexegaz da ezaguna, hain zuzen.
Biderantz zabaltzeko –santutxuei jagoken moduan–, orientazinoak araua hausten dau, eta ipar-sortaldetik hego-sartalderakoa da.
Oinplano angeluzuzenekoa [2] da, nabe bakarra dauka [3] [4], hiru ataletan bereizita -lehenengoaren zati bat burualdean sartuta dago- eta lau angeluko absideagaz (oraintsu arte erretaula nagusiak itsututa).
Eraikinaren aurrean eleizpe edegia dago, habeartea baizen altua.
Eraikuntza [5] hormarri txikikoa da, errekarri ugarikoa. Hormearen egiturea apala da, kareharrizko harlandu handiz sendotua bazterretan, horma-bularren itxituran eta zokaloak eratzean; zimentuen urteeran, ostera, ondo landutako piezak daukaz. Fatxadea be harlanduzkoa da.
Hormen errematea garaibandea daukan erlatx batek zehartzen dau [6], eta horma-bularretan be hedatzen da erlatx hori.
Material hori agerian dago, gangen barrualdean izan ezik.
Zoladureak harmaila pare batera igoten dau lehenengo zatiaren erdian, eta beste harmaila bat gehiago burualdean. Halanda ze, presbiterioaren aurreko espazio bat eratzen dau. Harlauzaz jantzia da, goiko zatietan antxinakoa, eta gainerakoa oraintsu egina.
Ordena toskanarreko harlanduzko pilastren [7] bitartez markauta dago oinplanoko zatien banaketea, kapitel urten samarragaz. Horreen gainean ezarrita dagoz gangako arku sortzaileak, parpain-arku erdizirkular lauak, eta, eskozien profilean, hormei itsatsitako arku formeroak.
Horma-bular bana jagoke pilastrei kanpotik [8], sekzino angeluzuzeneko alde bi bakotxeko, garaibandaz teilatuaren mailara eta erlatz orokorrera ailegetan diranak.
Gangea [9] kurutze-sistema sinple bat da, nerbioak, giltzarri biribil lauetan batzen diran eskozian, hurrenez hurren gitxituz mehetutako beheraguneen bidez, eranskinetarako zuloagaz. Adierazotako kapiteletan zurkaiztuta dagoz, eta, txokoetan, ontzi konikoko mentsuletan [10]. Gangetako kaskoen bereizgarri moduan aitatu daiteke ahurtasun-dimentsino handia.
Burualdea be gangeaz estalduta dago [11], modu berean, ontzi-mentsula berdinakaz, eta nerbioak lora handirako alkartuta. Plaka lauaren gaineko garaipen-arku erdizirkularrak be lora-motibo bat dauka giltzarrian.
Teilatua isurki bikoa da funtsean, baina, eleizpearen gainean, isurki handi bat dauka erantsita, eta, presbiterioaren gainean, abanikoko hiru isurkiko bihurtzen da.
Portadea [12] bidera zabaldua da. Toskanar zutabeen artean dagoan laukizuzena da, eta gainean triangelu-formako frontoia dauka zaldiaren gainean dagoan eta behin baino gehiagotan pintatu daben Santiagoren irudi zakarragaz [13]. Santutxuei jagoken lez, zirkuluerdiko arku handi baten edegita dago, kapiteltxu toskanarretan bermatuta. Osotasunak plaka lauko moldurea dauka, eta giltzarria presbiterioko arkuaren antzeko lora handi bategaz apainduta dago. Petril gaineko burdin sare handi bategaz ixten da, eta, bertan, galloi formako ur bedeinkaturako ontzi erdiesferiko batzuk dagoz [14].
Alboetan, pantaila hori ostiko baxuakaz [15] indartuta dago, ezponda bihurgunetsuz errematauta. Elementu apaingarriak dira funtsean, fatxadeari markoa ezartekoak.
Argien gorputza osotzen dabe epistolearen aldean edegitako ateburu erako leiho bik [16], lehenengo atalean bata, isuri bikotxekoa [17], eta bestea burualdean, txikiagoa eta zuzenagoa. Madari-barroteakaz babestuta dagoz biak. Edozelan be, argia, gehienbat, oinaldeko portada handi edegitik sartzen da.
Eleizpe sakona [18] funtsezko zatia da ermiteak daukan itxuran. 1999an hondoratu ostean, berehala zaharbarritu eben.
Jesarleku luzeak daukazan harrizko hormatxu batek zehaztuta, haren gainean, teilatuari eusten deutsien harrizko bost zutabeak dagoz. Podium lau garaia daukie horreek [19], eta oso lirainak dira, ordena toskanarrekoak, entasi moderatuagaz.
Zolarria [20] errekarri txikiko enkatxoa da.
Ermitabarri bideen ondoan eta parrokia-eleizetatik hurbil dagozan ermita-santutxuen beste adibide bikain bat da. Gainera, XVIII. mendean hargintza eta arotzeria lantzeko eukien moduaren erakusle adierazgarria be bada, aurreko tradizinotik ateratako ereduak erabiliz: XVI. mendeak berezkoa eukan gangetako nerbioen profila, ostikoetako ezponda kiribilduetako manierista estiloko xaflatua, etab.
Moltso osoa elementu ikusgarria da, inguruko beste eraikin batzuk be inspirau ebazana; berbarako, fatxadako ostiko-sistemea, Udiarragako santutegian, Ugaon, errepikauta ikusi daikeguna.
Tenplua ordura arte Elezbaso izeneko lekuan eregi zan, baina, eregi ostean, Ermitabarri izena ipini eutsien.
Trazadurea Juan Bautista de Ibarrak egin eban, 1727an. Bertakoa zan Tomas de Ipiña Ereñoza (edo Aldecoa) harginak burutu eban obrea. 1728an amaitzekoa bazan be, 1730era arte atzeratu zan. Urte haretan ezarri eutsan teilatua Juan de Aldecoa Uribarrik, eta, urtebete geroago, Juan de Aldecoa Ibarrak ipini eban burdin sarea (antza danez, ez eban berak egin); Juan de Lecanda Zeberioko erlojugile eta sarrailagileak ikuskatu eutsan lana. Horrenbestez, eraikuntza amaitutzat emon eben, baina 1734ra arte gastu batzuk egon ziran1A.M. Zeberio, 50. karp., Testamentarías, G p.s., 41-42 dok. ALZOLA CAVIEDES, 1995, 184. or. LANGE, 1996, 164-165. or. PEREZ URRAZA, 2009, 61. or..
Ermitea (eleizpea) 1991n zaharbarritu eben, baita 1998-2001ean2ACOB-KBGA, AHEB-BEHA, Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokia, sign. D1-0236/016., eta, ostean, 2018an be, hormak pikau ebezanean, harlangatxa azaleratu, eta erretaula nagusiaren atzean ezkutauta egoan burualdeari “estalgia” kenduta.
1. A.M. Zeberio, 50. karp., Testamentarías, G p.s., 41-42 dok.
ALZOLA CAVIEDES, 1995, 184. or.
ALZOLA CAVIEDES, Itziar. Zeberio. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).
LANGE, 1996, 164-165. or.
LANGE, Jürgen. Economía rural tradicional en un valle vasco. Sobre el desarrollo de estructuras mercantiles en Zeberio en el siglo XVIII. Bilbao: Beitia, 1996.
PEREZ URRAZA, 2009, 61. or.
PEREZ URRAZA, Kepa. “Zeberio haraneko ermiten zehar ibilaldi historiko-didaktikoa”. In Euskalingua. Bilbao: Mendebalde Kultura Alkartea, 2009, 14. zk., 43-62 or.
2. ACOB-KBGA, AHEB-BEHA, Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokia, sign. D1-0236/016.
ALTZARIAK
Erretaulak
2018ra arte ermitan hiru erretaula [21] egozan, erdikoa eta alboko bi, bakarra balira lez eregiak. Halanda be, urte horretan tenplua zaharbarritu ebenean, erretaula nagusia berreskuratzea ezinezkotzat jo eben, eta desegitea erabagi [22].
Egurrezko erretaula polikromaua zan [23], ohiko kolore barrokoakaz: gorria, urdina, berdea eta urre-kolorea. Oinplano hautsia eukan barrualderantz, eta bankuagaz, pisuagaz eta teilatupeagaz antolatuta egoan, hiru kaletan. Kaleak espiral kontrajarriko zutabe salomonikoen bitartez bereizten ziran, bankura mentsuletan zurkaiztuta. Alboetako ardatzak etxe txikietarako ziran, errezelen azpian ezarritako horma-hobi erdizirkularrak, akantoak eta palmak eukazan idulkitxuakaz. Erdikoa, mota bereko handiagoa, landare motiboakaz errematauta egoan. Teilatupea kasetoidun oskola zan, beste hostotza-pinporta batzukaz. Urre-koloreko landare-apaindura delikaua egoan nongura: bankuko panelak, zutabeetako espirak, etxe nagusiaren atzealdea, oskolaren nerbioak eta kasetoiak…
Aitatu lez, oinplano lerromakurreko erretaula hau burualdean sartuta egoan, baina ha guztiz bete barik, presbiterio kurbauko fikzino bat sortuz, eta haren atzean gune hutsa itxita. Soluzino bitxia, inondik be, erretaulak ezarri ziranean hamarren bat urte besterik eukiko ez eban eraikin baterako, era horretan uko eginez ospakizun-eremu nagusiari.
Albo bietakoak bai kontserbau dira, Santa Anaren [24] eta San Joseren erretaulak [25], bata bestearen bardina, desagertutako nagusiaren material eta polikromia berberakaz eginak, haren moduan, urre-koloreko landaretza ugariz apainduak. Erdikoagaz bat egiten eben, altueran ha gaindituz, eta burualdearen goiko aldeko pinturearen gainean ebagitako inguru bihurri bat osotuz; zeru izartua zan.
Tentsino bertikalak eragiten deutse gehienbat, eta, antolaeran, bankua, kale baten gorputza eta teilatupea daukiez. Solairua [26] hegaletan atzeratuta dago, fruitu-girlandez kargautako ordena konposatuko estipiteen bitartez. Horma-hobia erretaula nagusikoaren antzekoa da; kaleetan banatutako zirkuluerdia, esfera laurden etxuneko gangea daukana. Gainean, taulamentuaren mailan, mentsula luze bat, hostotza artean ebagita. Teilatupea hegal arteko arku beheratua da, lili-pitxerren margoetarako panel-etxeagaz [27], eta goian hostotza-pinporta gehiago.
Hiru erretaulak Zeberioko José Javier de Aldamari enkargau eutsezan 1741ean, eta, rokoko aurreko estiloan, inguruko erretaulagintzan egile interesgarria ageri da hemen. 1759an urretu ebezen.
Badirudi Aldamak berak egin ebazala –edo helarazo behintzat bai– altzari horreetarako fardelak, baina gaur egun hutsik dagoz3A.M. Zeberio, Infantzoien aldeko kontuak, 16. eta 18. karp. LANGE, 1996, 166-167. or. ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 292-293. or..
Baleiteke erretaulen polikromiaren proiektuan burualdearen goiko aldean pintzelez egindako dekorazinoa sartzea [28], pabiloi bat, koroidun Zeberioko armarri (gaztelua eta zugatxa) baten gainean, errezelak eta borlak dituana, arrokaiaz inguratua. Eleizate bateko Bizkaiko ezkuturik zaharrenetako baten irudikapena.
Orain, harrizko altareetan zurkaiztuta dagoz alboko erretaulak, altara-aurre batzuen atzean “ezkutauta” egondakoak (erretaulen oinarria baino txikiagoak dirala disimuletako, beharbada). Altara-aurre horreek 1752an gehitu ebezan, baina mende inguru geroago beste batzukaz ordezkatu ebezan [29]: armarri neoklasikoan margotutako taula xumeak, Abe Mariaren siglakaz eta eskuairagaz eta arotz-konpasagaz. Erdiko erretaulakoak, ostera, landara-motiboak eukazan. Pieza horreek desagertu egin dira.
Eskulturea
San Antonio Paduakoa [30] (144 x 44 x 37). Egur polikromaua. Desagertutako erretaula nagusiaren titularra zan. Oso egoki osotua, proportzino zuzenekoa, arpegi gozo eta finekoa, haragian eta tolesturetan. Ekineko jarrerea dauka, hanka bat aurreratuz, ohiko Umea eta liburua ez baditu be. José Javier de Aldamaren lana izango zan. Barrokoa, 1741 ingurukoa.
Erlatxean bermatuta dago, erretaula nagusiaren aztarnak izango diran orbel-kiribileko mentsula biren gainean.
Kristo kurutziltzatua [31]. Egur polikromaua. Irudi liraina, anatomia murriztukoa, arpegia oinazez, nahiko eskematikoa. Elementurik landuena estalduten dauen perizomea dauka, oihal bigun eta izur uhindukoa. Barrokoa, XVIII. mendearen erdialdekoa?
Metalezko gauzak
Burdin sarea [32]. Burdina forjaua. Sarrera zabala itxiz, erregistro bitan dago antolatuta; gorputzekoa bata, atetxua zabaltzen danekoa, eta bestea tinpanokoa, zirkulu erdikoa. Maila biak bereizten ditu taulamendu zuzenak [33], triglifodun xafla zulodunakaz. Begi biko atetxuaren gunean izan ezik, burdin sarea harrizko horma-bularrean bermatuta dago, esferaerdiko sabela daukan ur bedeinkaturako ontzi bana dagoan lekuan, ahoan galloiz eta sokaz apainduta.
Bai gorputzean, bai palman, hagek lorontzi-korapilo jarraituak daukiez, artaburu-ziriakaz, kapiteletan kapiteltxu korintoarrakaz osotzen dana. Palman kurutzea be badago; alde banatan lantza bana dauka –lapur bien kurutzeak gogorarazoteko–, kiribilakaz aberastuta. Bestetik, atetxuko begiek, behean, erronboa inskribauta daukan karratudun xaflatu bat daukie.
Forjatze-elementu bikain hori inguruko dotoreenetako bat da, Dimakoagaz eta Igorrekoagaz batera. Ez dakigu egilea nor dan, baina badakigu burdin sarea Juan de Aldecoak ezarri ebala, 1731n4ALZOLA CAVIEDES, 1995, 184. or. LANGE, 1996, 164-165. or..
Leihoetako burdin sareak [34]. Burdina forjaua. Madari bikotxeko barrote-txortea eta zirrindolak daukiez osoeran, bastidore perimetral barik. Ermitako lanen garai berekoak izango dira. Barrokoa, 1730 ingurukoa.
Kanpaia [35]. Brontzea. Ezkila handi erakoa5BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005, 170-171. or.. 1843. Inskripzinoa dauka: AÑO 1843…
Beste elementu batzuk
Pulpitua [36] (115 x ø85). Egurra. Igoteko eskilaran, madari bikotxeko profilean, XVIII. mendekoak dirudien balaustre torneauzko eskudelak dagoz. XX. mendeko tribunea taula lauakaz ixten da, arkutxu konopialak dituan beheko txanbraneagaz.
Tenpluan zehar antxinako erretaula nagusiaren zatiak dagoz: mentsulak, plakak… [37].
Olabarrietako Santo Tomasen itxitako elementuak
San Joseren irudia [38] (116 x 70 x 48). Egur polikromaua. Egikera angeluzuzen samarreko tailua, arpegi fin eta bizardunekoa. Barrokoa, Zeberioko José Javier de Aldamak egin eban, 1741 inguruan6A.M. Zeberio, Infantzoien aldeko kontuak, 16. eta 18. karp. LANGE, 1996, 166-167. or. ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 292-293. or.. Behealdea oso hondatuta dauka, eta jatorrian eukan Umea falta jako [39].
Santa Anaren irudia [40] (135 x 62 x 36). Egur polikromaua. Oihalak mobiduta, bolumen-galerak ditu beheko aldean be, eta arpegia askatuta dauka. Barrokoa, José Javier de Aldamak 1741 inguruan egina7Ibid.. Jatorrian, ondoan eukan Ama Birjina umea [41].
AAS – MRV – JMGC – RCL
3. A.M. Zeberio, Infantzoien aldeko kontuak, 16. eta 18. karp.
LANGE, 1996, 166-167. or.
LANGE, Jürgen. Economía rural tradicional en un valle vasco. Sobre el desarrollo de estructuras mercantiles en Zeberio en el siglo XVIII. Bilbao: Beitia, 1996.
ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 292-293. or.
ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen. El retablo barroco en Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saila, 1998.
ALZOLA CAVIEDES, 1995, 184. or.
ALZOLA CAVIEDES, Itziar. Zeberio. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).
LANGE, 1996, 164-165. or.
LANGE, Jürgen. Economía rural tradicional en un valle vasco. Sobre el desarrollo de estructuras mercantiles en Zeberio en el siglo XVIII. Bilbao: Beitia, 1996.
5. BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005, 170-171. or.
BARRIO LOZA, José Ángel (zuz.), MOLINUEVO ZABALLA, María, eta ROMANO VALLEJO, María. Bizkaiko kanpaiak / Campanas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia – Kultura Saila / Diputación Foral de Bizkaia – Departamento de Cultura, 2005. (Inventarios bilduma 12. zk.). Eskuragarri hemen: https://www.bizkaia.eus/Kultura/kanpaiak/index.asp?idioma=CA
6. A.M. Zeberio, Infantzoien aldeko kontuak, 16. eta 18. karp.
LANGE, 1996, 166-167. or.
LANGE, Jürgen. Economía rural tradicional en un valle vasco. Sobre el desarrollo de estructuras mercantiles en Zeberio en el siglo XVIII. Bilbao: Beitia, 1996.
ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 292-293. or.
ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen. El retablo barroco en Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saila, 1998.
7. Ibid.