EDURRETAKO ANDRA MARIA ERMITA

(Andra Mariaren Zeruratzea parrokiaren jurisdikzinoa)

Arratia

\

Zeanuri / Igiriñao auzoa

i

Liburuxka

Igiriñao z.g., 48144

p.andramari.zeanuri@bizkeliza.org

ERAIKINA [1]

Igiriñaoko Edurretako Andra Maria ermita, berez, ez da eraikina, mendiaren aldapa harritsuan sartutako hormigoizko ganga baino.

Estalki honek lau angeluko eremu txiki bat barne hartzen dau. Aurrealdean [2], altuera erdiko hormarrizko hormatxoaz ixten da, erdian atea dauka eta goian egurrezko barrote biribilduen sarea.

Ermita hau 1905ean eraiki eben, “en memoria de otra que hubo en Arraba en tiempos en que funcionó el sanatorio en esta campa”1GOROSTIAGA, 1924a, 125. or. ARREGI, 1987a, 2. lib., 406. or..

Hain zuzen be, 1899an tuberkulosiaren aurkako sendaetxe apala zabaldu eben Arrabako aldameneko landan, eta 1903an egurrezko kapera gehitu eutsoen. Honen ordez, beste bat jarri eben 1903an [3] [4], adreiluzkoa, 13 x 5,6 m neurriak ebazana2SANCHO URBINA, 2001a, 411., 413. or.. Andra Mari Zuriari eskeinitako ermita soila zan, nabea baino burualde estuagaz, oinaldean kanpai-horma eta sakristia txiki-txikia eukazana.
Handik gitxira bertan behera itzita -sendaetxeagaz batera- arrastoren bat edo beste baino ez da geratzen ermitaz. Esan dogunez, honako hau jarri eben haren ordez, lehengo kokapenetik kilometro ingurura. Tenplu barriak irudi titularra eta kanpaia aprobetxatu ebazan3Ibid, 413. or..

Ermita, jakina, txikiegia zan eta, horregaitik, handiagoa eraikitzea eskatu zan eta baita baimena lortu be. Egitasmoa egin zan [5] estilo ’neovasco’ dalakoan egindako tenplua eraikitzeko. Eraikitzen hasi baziran be, lanak ez ziran sekula amaitu4URUTXURTU, 2026a. ARREGI, 1987a, 2. lib., 407. or..

Orain dala berrogeta hamar urte ingurura arte, tenplu honetan meza emoten zan domekero Gorbeiako artzainak kontuan hartuta [6], honeentzat inguruko parrokiak (Zeanuri, Orozko, Zeberio) urrun egozan-eta. Inguruko komentuetako fraileek emoten eben meza hori5ARREGI, 1987a, 2. lib., 407. or. ETXEBARRIA AYESTA, 2016a, 2. lib., 491-492, 745-746 or..

Ermita honen -eta inguruko beste batzuen- inguruan istorio bitxia kontatzen da. San Inazio egunez jai handia egiten zan bertan, dantza eta guzti. Baina Zeanuriko abadeek “agarrado” dantza debekatuta eukienez, unea heltzen zanean, dantzariak metro batzuk mobiduten ziran Orozkora heltzeko, han abadeak ez ziran-eta hain zorrotzak6Ibid, 513-514, 715., 735., 745-746, 749. or..

ALTZARIAK

Eskultura

Ama Birjina Umeagaz [7]. Antza danez, Andra Mari Zuriaren irudia da, 1903an herritarrek jarritako diruaz eta Tomas Epalza bankariak egindako ekarpen esanguratsuaz7SANCHO URBINA, 2001a, 411., 413. or..

Metalak

 

Kanpaia [8]. Brontzea. Ezkiladuna. Desagertuta dagoan tuberkulosiaren aurkako sendaetxeko kaperako kurutzea da, Tomas Epalzak 1903an dohaintzan emondakoa8Ibid, 413. or..

JMGC – RCL

Juan Manuel González Cembellín – Raquel Cilla López

1. GOROSTIAGA, 1924a, 125. or.

GOROSTIAGA, Eulogio de. “La religiosidad del pueblo. Zeanuri”. En Anuario de la Sociedad de Eusko-Folklore, 4. zenb., 1924, 118-133 or. Eskuragarri hemen: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/PDFAnlt/folkl/004118133.pdf 

ARREGI, 1987a, 2. lib., 406. or

ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia – Diputación Foral de Bizkaia / Labayru Institutua – Instituto Labayru, 1987, 3 lib.

2. SANCHO URBINA, 2001a, 411., 413. or.

SANCHO URBINA, Alberto. “Una vieja historia poco conocida. El sanatorio antituberculoso de Gorbeia”. En Pyrenaica, 204. zenb., 2001, 408-413 or. Eskuragarri hemen: https://pyrenaica.emf.eus/wp-content/uploads/hemeroteka/204/pdf/pyrenaica_204_58.pdf

3. Ibid, 413. or.

4. URUTXURTU,

URUTXURTU, Jon. “El hospital antituberculoso de Arraba (Gorbeia)”. En Apuntes de etnografía, Labayru, 2026-01-09. Eskuragarri hemen: https://www.labayru.eus/es/apuntes-de-etnografia/hospital-antituberculoso-arraba-gorbeia/

ARREGI, 1987a, 2. lib., 407.

ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia – Diputación Foral de Bizkaia / Labayru Institutua – Instituto Labayru, 1987, 3 lib.

5. ARREGI, 1987a, 2. lib., 407. or.

ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia – Diputación Foral de Bizkaia / Labayru Institutua – Instituto Labayru, 1987, 3 lib.

ETXEBARRIA AYESTA, 2016a, 2. lib., 491-492, 745-746 or.

ETXEBARRIA AYESTA, Juan Manuel. Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II. Bilbao: Universidad de Deusto / Deustuko Unibertsitatea – Euskaltzaindia, 2016. Eskuragarri hemen: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/ikerbilduma/80462.pdf

6. Ibid, 513-514, 715., 735., 745-746, 749. or

7. SANCHO URBINA, 2001a, 411., 413. or.

SANCHO URBINA, Alberto. “Una vieja historia poco conocida. El sanatorio antituberculoso de Gorbeia”. En Pyrenaica, 204. zenb., 2001, 408-413 or. Eskuragarri hemen: https://pyrenaica.emf.eus/wp-content/uploads/hemeroteka/204/pdf/pyrenaica_204_58.pdf

8. Ibid, 413. or.