PIETATEKO ANDRA MARIA ERMITA
(Andra Mariaren Zeruratzea parrokiaren jurisdikzinoa)
Arratia
Zeanuri / Albakoa auzoa
Folletoa
Albakoa z/g, 48144
p.andramari.zeanuri@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Santokristo eta Pietateko Andra Mariari eskainita dagozan hainbat ermita-kuruztokitan lez, sustraituta dagoan tradizinoari jarraituz, tenplu hau parrokia batetik, kasu honetan Andra Mariaren Zeruratzea (Andra Mari), metro gitxira dago.
Ez da bidera zabaltzen, honako ermitetan ohikoa danez, haranaren sakonera baino. Bere orientazinoa, irregular samarra da: ipar-ekialdea – hego-mendebaldea.
Es de Oinplanoa [2] errektangularra da, lau angeluko atal bakarra [3] eta aurrealdean, neurri bereko arkupea dituana.
Horma [4], hormarrizkoa da, irregularra, azaletik taxututa eta harlandua dauka izkinetan. Multzo nagusian, kanpoaldetik, ingurune osoa 10 zentimetro inguru lodituta dago, eleizpeko karelaren parera arte. Oinaldeko ertzak [5] jatsita dagoz zati baten goian konkaboan amaitzen dan molduraren bidez.
Barrualdean, hormak zarpiatuta eta margotuta dagoz errezelagaz [3] buru-horman, marmol itxurako idulkia dauka alboetan, eta harlandu faltsua alboetan eta sabaian [6].
Zoladura, lauzazkoa da, altuago dagoan altara-aldearena egiten dauan lekuan izan ezik, hemen egurrezkoa da-eta. Erdialdean dagozan harmailen bidez igaro daiteke maila batetik bestera.
Asko beheratutako kurutzeria-gangaz [7] estalita dago. Esan danez, margotu egiten da harlandu-imitazinoagaz, bai nerbioetan eta bai gangaren ataletan. Erdian, giltzarria [8] be margotuta dago: Espiritu Santua uso itxuragaz erdian, eta Ebanjelarien ikurrak honen inguruan.
Teilatua [9], lau isurialdegaz antolatuta dago, luzetara alboratutako goihabeagaz.
Aurrealdea [10], oinaldean, aurrealdearen ia zabalera osoa hartzen dauan arku okertu handia da, plakazko inposten gainean [11], ohikoa kuruztokietan. Karelen gainean jarrita dagoan eta erdian atea daukan egur sare handiaz ixten da, dana balaustre biribilduakaz, zirrindolaz, eta erdian ardatz oso zanpatuakaz. Soka-formako apaindura dauan ateburuaren gainean, goian -arkuaren itxitura- balaustreek [12] hagin- eta arrautza-formez apaindutako zirkuluerdietatik abiatzen dan argi-pirrinta marrazten dabe.
Sarreraren aurrean dago eleizpea [1], esan dogunez, nabearen neurri bardinakaz. Albo bietan eta aurrealdean zabaltzen da arin beheratutako -beharbada eraikina finkatzeko arazoengaitik y ez egileek holan nahita- erdi-puntuko arkuetan. Hormatxoen barrualdera banku jarraitua dago. Zorua, lau angeluko harlauzez eginda dago. Estalkia [13], lau isurialdeko egurrezko egitura da y ez dator bat teilatuaren antolamenduagaz.
Eleizpe honetatik galtzada zaharra igarotzen zala sinistarazo gura dau tradizinoak1ARREGI AZPEITIA, 1987a, v. lib., 413. or. .
Ezer gitxi dakigu Pietateko Andra Maria ermitari -XX. gizaldira arte Bakardadearen Andra Maria deitzen zan- buruz. Tipologiak, tenpluarena zein aurrealdeko egur sarearenak, XVII. gizaldiko barrokora garoez, baina guztiz hedatutako erduak dira, biziraupen luzedunak.
1837ra arte ez datu zehatzik eta, orduan, honakoak dagoz idatziz jasota: cuando “un maestro carpintero y varios peones” lanei ekin eutsiela ermitan. Gero, ondoz ondoko esku-hartze txikiak -teilabarritze-lanak, hormen zuriketa-. Baleiteke 1871ko esku-hartzea handiagoa izatea, izan be 771 erreal gastatu ziran, baina, dana dala ez zan egiturazko ezer izan2AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Zeanuri, Bakardadearen Kofradiaren kontu eta inbentarioen liburua, 1832-1938, 1767/002-00 sign..
1937an, Gerra Zibilean, ermitak kalte handiak izan ebazan, baina Ricardo Bastida eleizbarrutiko arkitektoak 1953ra arte ez eban horma, lurzoru, sabai aizun eta estalkian egozan kalteei buruzko txostenik egin. Bastidaren beraren egitasmoari jarraituz egin ziran lanek [2] 40.000 pezetatako kostua izan eben. Eraikinak, gaur egun dauan itxura hartu eban3Ibid., Askotariko paperak, 1776-000-00 sign. ACOB-KBGA, Zeanuriko Pietateko Andra Mari ermitan egindako konponketa-lanei buruzko txostena, 1953, sign. D2-0142/015 sign.
Ermitaren hegoaldean arte handi bat dago. Aurretik beste bat egoan, baina norbaitek su emon eutson 1958an. Auzotarrek berehala landatu eben oraingo hau. Artearen ingurunea neurtu eta bere hazkundea baieztatzea ohitura eta jai bihurtu da –San Balendin egunez egiten da–.
ALTZARIAK
Erretaulak
Agirietan jasota dagoenez, bazan erretaula zahar bat eta 1857an desmuntatu eben, eta orduantxe eskuratu eben, gainera, hainbat osagai ermitaren apainketarako, batzuk Guadalajaran (Mexiko) bizi zan Juan Francisco Pretalandak dohaintzan emondakoak. Horreen artean egozan kurutzea, sakro-sorta eta Bakardadearen Andra Mariaren irudi barria, ehun-apaingarriakaz4AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Zeanuri, Bakardadearen Kofradiaren kontu eta inbentarioen liburua, 1832-1938, 1767/002-00 sign..
Urte haretan, aurreko erretaula kentzeko ardura izan eban Domingo Sagarminagak beste hainbat lan egin eban: “adicion del nicho, ejecucion del bastidor y capiteles de las columnas, de la reforma de dicho retablo, blanqueo y pintura”. Hau da, gaur egungo erretaula egin eban [14].
1881ean, Jose Eguiluzek altara-formako mahaia eta San Balendinen mahaiaren aurrealde barria, beste aldekoagaz bat etorrena, egiteagaitik kobratu eban.
Eta beranduago, 1913an, “el nicho-altar de la Dolorosa” dalakoaren ordainketaren idatzoharra egin zan.
Eskultura
Pietateko Andra Maria [15] (129 x 50 x 50 idulkia). Egur polikromatua. Doloretako Andra Mariaren jantzi-irudia. Ohikoa danez, eskuak eta oinak kasu honetan saminduta agertzen dan aurpegia baino zakarragoak dira. Tunikaz eta belus baltzezko gainjantziaz jantzita dago. Txapazko aureola oso soilaz koroatua dago.
Guadalajaran (Mexiko) bizi zan Juan Francisco Petralandaren dohaintzari esker 1857an eskuratutako irudia izango da. Berak, gainera, ehun-gaiez oparo hornitu eban: beluseko gainjantzia urrezko zintagaz, zeta baltzezko beste bat egunerorako, soineko baltb bi, tul brodatuko soineko zuria eta muselinazko soinekoa, hau be brodatutakoa.
Ama Birjina hau ugalkortasunerako laguntzaile eta mutiko eta neskatoen babesle zan eta honeek ermitara eroaten ebezan Andra Mariari aurkezteko5ARREGI AZPEITIA, 1987a, 2. lib., 413. or..
San Balendin [16] (161 x 41 x 38). Egur polikromatua. Tradizionalki San Balentik dala esan da, baina badira auzotarrak, bere jantziak ikusita, San Luis Gonzaga dala dinoenak. Egia esan, ez dau emoten ez bata ez bestea danik. Santua zutik dago, habitu baltza eta honen gainean elizatorra eta estola daroaz. Mobimentu-keinua egiten dau, beso eta esku bat goian eta besteagaz liburuari oratuz. Keinu horregaz, jantziak uhindu egiten dira. Hedatutako egikera dauka, seguruenik XVIII. gizaldikoa edo beranduagokoa. Irudia prozesinoan ataraten dabe bere egunean, otsailaren 14an.
Margoak
Aitatu dogu ermitako horma-pintura: harlandu-imitazino hutsak horma-aldeetan eta burualdeko errezelan. Gangaren giltzarria da osagai figuratibo bakarra [17]: hemen, Espiritu Santua agertzen da erdian eta bere inguruan Tetramorfos dalakoa. Kolore bakarreko irudiak dira, soilak. 1951an egin ziran.
Metalak
Altararako sorta: argimutil bi eta kurutzea [18] (161 x 41 x 38 argimutilak; 50,2 x 10 kurutzea). Letoia. Oinarri poligonala eta balaustre erako fuste konkabo-konbexua; 1857an, Juan Francisco Petralandak emondako diruagaz ordaindu ziran piezak izan daitekez.
Sakroak [19] (31,5 x 38,8). Letoia. Hiru pieza marko-erara, hosto, pinporta, ‘ce’ eta kerubin-buruez osotutako apainketa eklektikoagaz. 1857an, Juan Francisco Petralandak emondako diruagaz ordaindu ziran piezak izan daitekez.
Interes etnografikoa daben osagaiak
Belaunaulki bi [20] (87 x 45,5 x 39). Egurra bere kolorean eta enea. Altzari soilak, debozinozko jardueretarako. Egikera arrunta. XX. gizaldia.
JMGC – RCL
Juan Manuel González Cembellín – Raquel Cilla López
1. ARREGI AZPEITIA, 1987a, v. lib., 413. or.
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia- Diputación Foral de Bizkaia / Labayru Insitutua – Instituto Labayru, 1987, 3 vols.
5. ARREGI AZPEITIA, 1987a, 2. lib., 413. or.
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia- Diputación Foral de Bizkaia / Labayru Insitutua – Instituto Labayru, 1987, 3 vols.