PIETATEKO ANDRA MARIA ERMITA
(Kepa Deuna parrokiaren jurisdikzinoa)
Arratia
Dima / Ugarana auzoa
Folletoa
Elexalde kalea 6, 48141
p.kepadeuna.dima@bizkeliza.org
ERAIKINA[1]
Aspalditik datorren usadioari jarraituz, Ugaranako Pietateko Andra Maria ermita, Santokristo eta Pietateari eskainitako beste hainbat ermita-kuruztoki lez, parrokiatik metro gitxira -kasu honetan, San Pedro parrokia- kokatuta dago. Honako ermitetan ohikoa danez, bidera begira dago, ipar-mendebalde / hego-ekialde orientazinoagaz. Etxebizitza partikular biren artean dago, alde bietatik eurei atxikita.
Oinplanoa [2], errektangularra da, altara-aldean beste atal bat dauka eta gangen parean baino ez dagoz bereizita, ez oinplanoan. Hiru horma-ataleko zortzi aldeko burualdea dauka [3], eta aurrealdean, arkupe zabala [4].
Eraikina [1], harlanduzkoa da egiturazko osagaietan eta fatxadan eta horma-harrizkoa barrualdean luzituta agertzen diran horma-atal leunetan. Harlandua bistan dago, karga-hormen eta gangen mailak bereiziz, inposta-lerro biren artean tenpluaren barrualdeko ingurunea, zeharkatzen dauan friso zuzenean be [5]. Goiko inposta, konkabo-konbexua da eta behekoak moldura konkaboa dauka.
Zoladura, harlauzazkoa da [6], motibo geometrikodun zeramika-azulejuzkoa dan bankuen azpian izan ezik. Altara-aldea erdialdean dagozan eta alboetan egurrezko barandak dabezan maila biko harmailaren bidez altxatzen da. Harmaila honetan, epistolaren aldean dagoan egurrezko eskaileratik zirkulu-formako silueta dauan pulpitu txikira igoten da [7].
Kurutzeria-ganga biz estaltzen da [8]; honeek moldura konkabo bidezko ondoz ondoko beheraguneen bidez lorturako profil zorrotzeko nerbioez osotuta dagoz. Burualdeko ganga, erradio-erakoa da [9], kerubinaz apaindutako giltzarrian alkartzen diran zazpi nerbiokoa [10]. Bigarren atalekoak zortzi atal ditu [11], ganga trenkatutzat jo badaiteke be; zitori horiz apaindutako kurutze handiaz edertutako giltzarria nabarmentzen jako [12]. Erdi-puntuko parpain-arkuak bereizten ditu burualdea eta nabea. Zizelkatutako giltzaria dauka, kasu honetan, errosetagaz [13], eta erregistro lauko mentsula konplexu bitan zurkaizten da [14]. Era berean, hormari itsatsitako erdi-puntuko arkuak ditu, apur bat goratuta, inguruko hormak zeharkatuz.
Teilatua [9], lau isurialdekoa da, luzetara lerratutako goihabeagaz [15].
Fatxada irekia da [16], kuruztoki guztietan lez: horma ia desagertu egiten da pilastren artean kokatutako erdi-puntuko hutsarteak zulatuta. Aurrealdean, alde banatan, aleroi erara batzen diran horma-bularrak dagoz [17], konponbide apain hau Ermitabarriko (Zeberio) eta Udiarragako (Ugao) tenpluetan be erabili izan da.
Fatxada zehazten daben pilastra konposatuek [18] fuste ildaskatua dabe eta hutsarteetan sartuta, netoetan panelak dabezan idulki altuen gainean altxatzen dira. Kapitelen makola akanto-hosto zakarrez osotuta dago [19]. Eusten daben taulamenduak barrualdean ikusitako ereduari eusten deutso, hau da, listel-moldura, friso lau eta oso ondo ebatzitako erlaitzaren segida.
Sarbideko hutsarte osoa, arkuan zein janbetan, arkubarneran zein arkugaineran, panelez apainduta dago [20] arrosak, zitori horiz oparitutako kurutzeak, lingoteak, diamante-muturrak eta eguzki-gurpilak daukiezalarik. Giltzarrian, San Pedroren pontifize-armak eta eraikuntza-data dagoz zizelkatuta: “AÑO DE 1716” [21].
Arku-arteetan, maskor-itxurako horma-hobiak dagoz, landare-markoakaz eta asko apaindutako idulki biribilez aberastuta. Eskumako horma-hobiak, gainera, kerubina dauka gontzean. Teilape honeetan, San Joanen [18] eta Andra Mariaren [22] irudiak dagoz, egurrezko eskulturak, zementuzko kare-esnez estalita dagoz, harri-itxura emonez. Kalbario zaharren batetik hartu eta hemen jarritako irudi manieristak emoten dabe.
Ermitarako sarbidea burdina forjatuko sare bikainaz ixten da [23]; beheko multzoa zuzena da eta abanikoa dauka arkuaren hutsartea estaltzeko. Erdiko igarobidea orri biko ataka da eta beheko laurdenetan txapazko lauki lodiak agertzen dira eta bakotxak erronbo bat dauka grabatuta [24]; alboetan, burdin sarea harrizko hesi txikiaren gainean bermatzen da. Barroteak baltzez eta urre-kolorez margotuta dagoz eta artaburu-formako korapiloak daukiez eta batek hodi-formakoa.
Zulo-puntuez egindako triglifo eta errosetak dituan txapazko frisoaren bidez lotzen dira burdin sarearen behealdea eta goiko tinpanoa ixten dauan abanikoa [25]. Azken hau, txandakako haga eta lantzez osotuta dago. Hagek txarro- eta artaburu-korapiloak daukiez, eta lantzak, motzagoak, landare-kiribilez apainduta dagoz. Tinpanoaren erdian, azken-apaindura lez, biziaren zuhaitzaren formako irudia dago.
Sarrerako janba bietan hareharrizko urbedeinkatu-ontziak dagoz [26], hirustadun karratu-formako kikaragaz eta ebakitako plaka landare-motiboakaz eta kurutzea goialdean [27].
Sarrera honen aurrean dago eleizpea [28]. Ermitaren multzoaren aurretik dagoan eremu errektangularra da. Kanpoaldera, hiru isurialdetara estaltzen da, barruko teilatu-zurajea piramidala bada be [29]. Toskanar ordenako bost zutabe oso lirainek eusten deutsoe [30], danak bardinak alkarren artean, izkinetako biak izan ezik, honeek kapitela ertz-babesetako lau kiribilez eta habearen apaindutako aldean kordoiez apainduta daukie-eta [31]. Teilatu-zurajearen izkinak apur bat sartuta dagozan landare-apaingarriak daukiezan kiribildutako zutoinez finkatzen dira [32]. Bere aldetik, egurrezko egitura honen giltzarria tanborra da, lore handi barrokoagaz [33]. Alboetako igarobide bik garoez eleizpera.
Dimako hau, eleizbarrutiko kuruztoki eder eta monumentalenetakoa da, neurri egokiak ditualako eta apaingarrien kalitatea be nabarmena dalako; Harri- eta burdin-eskulanak be aitagarriak dira.
1716an eraikita, bere antzeko diran kide biren artean dago: Igorreko Antonio Santuak (1665) eta Zeberioko Ermitabarriko San Antonio (1731), baina honeek baino erakargarritasun gehiago dau. Dana dala, kontu handiz eraikita badago be, diseinuak zaharkitu emoten dau, bere sasoiko estetikagaz bat ez datorrena. Goian deskribatutako apaingarri asko XVII. gizaldiaren azken hereneko inertzia-klasizismoaren barruan legoke, eta ez XVIII. gizaldiaren bigarren hamarkadako kanon barrokoetan.
ALTZARIAK
Erretaulak
Erretaula nagusia [34]. Egur polikromatua. Altzari honek bankua, multzoa eta teilatupea ditu eta hiru kale bertikaletan antolatuta dago. Oinplanoa, koskatsua da, buru-hormaren kantoi ebakira egokitutakoa [35], bost espirakoa, orbelez betetako fusteagaz. Kale nagusia [36], alboetakoak baino askoz zabalagoa da, aurreratu egiten da plano orokorretik ispilu bihurria markoztatzen dauan landare-pinportaren gainean jarritako hostotzaz aberastutako erdi-puntuko arkua hartzeko. Alboetako kaleak [37] maila berean eratzen dira eta mihiserako teilape bana daukie, hostotza-markoez eta, goian zein behean, orbelez bildutako ispiluak. Kale bi honeen kanpoaldeko markoa [38] frutu mamintsuen txirikordez zeharkatutako pilastrak dira.
Erretaularen erlaitzak [39] moldura zuzenak ditu eta koskadun profila dauka. Mutur bakotxaren errematean, zulatutako bihotza egoala emoten dau [40], Epistolaren aldekoa desagertuta badago be.
Teilatupea [41], lore-txirikordez betetako pilastren gainera iraulitako arku beheratua da, eta teilape trilobulatua dauka Kalbarioa hartzeko [42]. Bere gainean, erretaularen egiturari amaiera emoteko, maskor-formako landare-orla handia dago eta gailurrean kerubina [43]. 1725 inguruan diseinatu eta mihiztatutako barrokoko arotz-lan itxurosoa da.
Alboetako teilapeetan dagozan mihiseek representan a San Paulo [44] eta Paduko San Antonio [45]. San Paulo zutik dago, bizarra dauka, tunika argia eta gainjantzi gorrixka, harrotu samarra. Mira hacia una estrella en actitud de revelación. Composición sencilla, de fondo neutro. Paduko San Antoniok Ume Jesus dauka besoetako baten, eta zitoriei oratzen deutse beste eskuagaz. Irudiak bizitasun apur bat dauka hanken biraketaren bidez, baina aurrez aurre dago eta jarrera nasaia dauka. Frantziskotar abituaz jantzita dago eta hondoa iluna da. Están pintados al óleo siguiendo modelos manieristas, aunque serán barrocos, del primer tercio del siglo XVIII.
Titularra, Pietateko Andra Mariaren eskultura da [46] (120 x 70), egur polikromatua. Andra Mariak kurutzetik jatsitako Kristoren gorputz hila dau besoetan. Maria aurrez aurre dago, aurpegiera atsekabetu neurritsuagaz, diagonalean jausten dan Kristoren gorputz-enborrari eutsiz. Perpetúa un modelo compositivo renacentista, sin embargo rasgos como la emoción interiorizada propia de la espiritualidad postridentina, nos sitúa la obra en el primer barroco, hacia su primer tercio.
Teilatupean, Kalbarioa [47], kurutzean dagoan Kristok, San Joanek [48] eta Doloretako Andra Mariak [49] osotzen daben multzo bateratua da. Destacan los gestos patéticos y afectados de éstos últimos y el tratamiento de las vestiduras, muy abultadas; mientas que la figura del Kristo kurutziltzatuaren irudia [50] apalagoa da kalitateari dagokionez. XVI. gizaldiaren amaierako multzo erromanista ederra da. Irudi honeek alde batera itzita, erretaula 1725-1730 inguruko lan barrokoa da 1ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 308-309 or..
Multzo hau osotzeko, aurrean, altara-mahaia dago [51] (98 x 251,5 x 42), aurrealde zuzen eta leunagaz; apaingarri biribila dauka erdian, izpi zuzen eta hodeiakaz, eta barruan zulatutako bihotza. Alboetan, pilastra lau soilak dagoz, eta goiko erlaitza apur bat urtenda dago. Marroiz margotuta dago dana, urre-kolorekoak diran argi-pirrintaren motiboa eta moldura linealak izan ezik. XIX. gizaldiaren amaiera.
Eskulturea
San Joan [52]. Egurra zementuz estalita. Aurrealdean irekitako maskor-erako horma-bular baten dago eta, zementu-kapa hori dala-eta, harri itxura dauka. La imagen se muestra en actitud doliente, con las manos recogidas, y elevando su mirada hacia donde se situaría un Cristo en la cruz. Es de proporciones algo cortas, leve movemento y gesto devocional, con paños algo duros. Seguruenik, XIX-XX gizaldian emongo jakon harri itxura, aurrealdearen akabera orokorra homogeneizatzeko. Beste kalbarioren batetik ekarritako irudia izango da, manierista, XVI. gizaldikoa.
Andra Maria [53]. Egurra, zementuz estalita. Aurreko irudiagaz multzoa osotuz, aurrealdeko maskor-erako horma-hobietako baten dago, harri-akabera imitatuz. Está más camuflada en sus rasgos por este acabado pétreo, pero parece mantener gesto de aflicción, con la mirada al frente. Kalbario zahar bateko pieza izango zan, manierista, XVI. gizaldikoa.
Metalak
Sarbideko burdin sarea [54]. Burdina. Beheko multzoa zuzena da eta goian abanikoa dauka arkuaren hutsartea ixteko. Erdiko igarobidea orri biko ataka da; beheko laurdenean, txapazko lauki lodi bi dagoz, grabatutako erronbo banaz; alboetan, burdin sarea harrizko idulkiaren gainean bermatzen da. Barroteak baltzez eta urre-kolorez margotuta dagoz eta artaburu-korapilo bi eta hodi-korapilo bat daukiez. Abaniko erako goialdeagaz lotuz, zulo-puntuez egindako triglifo eta errosetak dituan txapazko frisoa dago. Maila hori txandakako haga eta lantzaz osotuta dago. Hagek hodi- eta artaburu-korapiloak dabez, eta lantzak, motzagoak, landare-kiribilez apaintzen dira. Tinpanoaren erdialdean, eremu erdizirkularra dago biziaren zuhaitzaren irudirako. XVIII. gizaldi aurreratua.
Argimutilak (3) [55] (32 x 10,2). Brontzea. Profil biribildu eta simetria axialeko piezak, zirkulu-formako eta mailakatutako oinarriagaz, korapilo erraboiltsudun fustea eta uztai molduratuakaz, eta platertxoa tutu-formako almetxagaz kandela ipinteko. Apainketa bakoa. XIX. gizaldia.
Beste osagai batzuk
Pulpitua [56]. Egurra. Oinarri eta kopa-formako kapiteldun zutabean eginda, eskailera-buruan burdinazko karel erdizirkularra dauka, ebakitako txapazko plantxagaz. Eskailera egurrezkoa da eta barroteak biribilduta dagoz. XVIII. gizaldiaren azken hereneko pieza.
Bankuak (3) [57] [58] [59]. Egurra. Jarleku jarraituak hankakaz eta kiribildutako beso-euskarriakaz; friso erako bizkarraldea dauka erronboakaz, hodi-korapiloa daben hagatxo biribilduek eutsita. XVII. gizaldiaren amaierako moldeei jarraitzen deutsie, XVIII. gizaldiaren erdialdekoa izan badaiteke be.
Urbedeinkatu-ontziak (2) [60]. Sarrera ondoko janbetan kokatuta, hirusta-formako kikara daukie, oinarria gailoiduna eta, horman, albo banatan plaka errektangularra, erroseta bana dituan kurutzea barne hartzen dauan orla ildaskatuaz. XVIII. gizaldia, aurrealdea egin zan sasoikoa, 1716.
MRV - RCL
María Romano Vallejo – Raquel Cilla López
1. ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 308-309 or.
ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen. El retablo barroco en Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila – Departamento de Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia, 1998.