SANTA MARINA ERMITA
(SANTA MAÑE)
(Kepa Deuna parrokiaren jurisdikzinoa)
Arratia
Dima | Bargondia auzoa
Folletoa
Bargondia auzoa z/g, 48141
p.kepadeuna.dima@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Santa Mañe oinplano [2] errektangularreko ermita da, sakonera gitxikoa, burualde zuzendun nabe bakarrekoa [3], isurialde biko estalkia dauana, eta eleizpea oinaldean.
Horma-harrizko egitura dauka, bistan [4], izkinetan [5] eta hutsarteen inguruan [6] izan ezik, hemen kareharrizko harlanduak erabili izan dira-eta. Barrualdean, leiho-burua zizelkatuta dauan dintel zuzeneko horma-hobia dago [7].
Zoladura, zementuzkoa da [8] eta altxatuta dago altara-aldean.
Isurialde biko estalkia [9] dauka egurrezko egituraren gainean eta, burualdeko mentsulak [10] eta sabaitik alboetako hormen erdiko horma-hular bitara jaisten diran beso luzeak [11] [12] ikusita, altuera gehiago emon izan jakola emoten dau.
Sarbidea [13], oinaldeko hormatik da; erabat zabalik dago eta erdian aterako zabaldu egiten diran erronboide-formako barroteak dituan erregistro biko egur sareaz babestuta dago. Egurrezko hesi hau harrizko hormatxo baxuan pausazen da. Sarbidearen ondoan urbedeinkatu-ontzi txikia [14] dago, kono-enbor formakoa eta behean ziba txikia daukana.
Argia fatxada nagusitik sartzen da [15], baina baita hegoaldeko horman [16] eta altara-aldean [17] zulatutako gezileiho biren bitartez be. Biak txaranbelduta dagoz eta laprandura dabe barrualdera [18].
Eleizpea dago tenpluaren oinaldean [19]. Isurialde biko estalkia dauka [20], nabearenaren jarraipen, egurrezko lau oinarri zuzenetan zurkaizten dan egurrezko egituragaz [21]. Era berean, oinarri horreek barrualdera inguruko idulki-bankua daukan horma-harrizko petril baxuan bermatzen dira [22]. Eleizpa osoaren zolua harlauzazkoa da.
Eleizpearen aurrealdea erregistro biko horma-harrizko horman ixten da [23]: behekoa, burudun hutsartea sarbiderako [24] eta kanpaia hartzeko arku okertudun hutsarterako.
ALTZARIAK
Eskultura
Eskultura
Santa Marina [25] (97 x 33). Egur poikromatua, herritarren artean Santa Mañe lez ezagutzen dana, eraketa oso soileko debozino-eskultura da. Zutik dago, zurrun eta aurrez aurreko jarreran, erabateko simetrian, eskuak paparrean batuta dituan santa otoizlaria irudikatuz. Aurpegia obalatua da, siniskor eta bizigabea. Gerriko zuriaz estututako tolestura paralelo eta eskematikodun tunikaz jantzita dago. Beso baten azpian bere martiritzaren ezaugarri dan palmondo-hostoa dauka, eta oinetan irudi izugarria dago, santak garaitu eban herensugea. Izaki honen lanketa be traketsa da, aurpegia, karikatura antzekoa da, eta irudiaren tonu ilunean nabarmentzen diran eta aurrera begira dagozan begi zuriez bilatzen dau adierazkortasuna. Irudi zaharkitua badira be, ez dira hain zaharrak, XIX. edo XX. gizaldikoak bano e hemen egindakoak.
MRV - RCL
María Romano Vallejo – Raquel Cilla López