ANDRA MARIAREN ZERURATZEA ELEIZA (Andra Mari)
Arratia
Zeanuri / Albakoa auzoa
Folletoa
Albakoa, z.g., (48144)
p.andramari.zeanuri@bizkeliza.org
Bere oinplano [3] [4] errektangularra hiru nabetan banatzen da; erdikoa alboetakoak baino altuagoa da eta bi bider zabalagoa [5] [6]. Lau ataletakoak dira eta kale nagusia hiru horma-ataleko zortzi aldekoaren itxurako burualdeagaz amaitzen da.
Eskema honi askotariko osagaiak gehitu jakoz, esate baterako bigarren atalaren parean kurutzadura itxurakoa sortzen daben Arimen eta Sortzez Garbiaren kaperak, torrea oinaldean, eleizpea aldeetako hirutan eta hainbat gela lehenengo atalaren eta burualdearen inguruan.
Barrualdeko espazioa [7] [8] erdiko nabeak menderatzen dau. Alboetakoak, ia nagusia besteko altueraraino goratuta egon arren, begiz alboratuta geratzen dira, euren estutasuna dala-eta. Gainera, erdiko korridoreko parpain-arkuen eta gangen oinarri diran arkuen beheraguneak honen zabalera-irudipena areagotu egiten dau.
Kanpoaldeko bolumena [9], logikoki, oblongoa da, baina torrearen tamaina handiko fusteak kontrastatuta.
Hormaren egitura [10] formatu anitzeko (harri xehea, harlauzak, zatika laukitutako piezak…) hormarrizkoa da, irregularrago hormen goi partean. Junturak eratxiki izanak zelanbaiteko uniformetasuna emoten deutso horma-harrizko honi. Ohikoa danez, harlanduz sendotzen da hutsarteen ertz-babesetan eta kantoietan. Bakarrik Ebanjelioaren nabeari (iparraldea) dagokion zatiko oinaldeko pinoiaren behealdea, lan errenazentistaren hondarra [11], eta torrearen lehenengo multzoa ixten dira oso-osorik harlanduz.
Hormetan, aurreko hargin-lanetatik aprobetxatutako piezak ikusi daitekez: bozel-itxurako arkuaren hondarrak, harlanduak sakabanatuta [12] [13]. Zatikako egoeran dagozanez, gatxa da kronologia edo estiloa ezartzea; dana dala erdi aroko lanen batenak dirala emoten dabe.
Tenpluaren ingurune osoa metro erdi inguru goratu zan, azken zaharbarritze-lanen ondorioz (1994-2000).
Barrualdean, eraikina zuriz zarpiatuta dago, egiturazko osagaiak eta hutsarteen inguruko apaindurak izan ezik. Harrizko idulki txikiak eraikinaren barrualde osoa inguratzen dau.
Euskarriak [14] hormei atxikitako kurutze-formako toskanar zutabe eta pilastrak dira, kasu guztietan, harlanduzkoak. Zutabe honeetako batzuk bertikaltasuna galdu egin dabe apur bat, tenpluak historian zehar jasan izan dituan asentatze-arazoen eraginez.
Pilastren alboetan plaka zintzilikari leunak dagoz, eta honeek zoko-horma egiten dira ertzetan [15], esate baterako, Uribarriko Andra Mari eta San Agustin Durangoko tenpluen antzekoak. Parpain-arkuei eusten deutsien zutabeetan, harroineko toruak (uztai-formako moldura konbexuak) absiderako sarbideko harmailen makurdurara egokitzen ziran, gaur egun xehatu eta estaldura kenduta, atzematen ez bada be [16].
Kanpoko horma-bularrak [17] paralelepipedoak dira, oso urtenak, hiru metro inguruko altuerara dagoan urtengunetik hiru aldeko isurialde txikiez babesteko luzatu egin zan teilatu pareraino jasotzen ziranak. Baina hormen goratzearen ostean, orain xaflaztatuta dagoz.
Muturretako bularrak, oinalderantz zein burualderantz [18], ez dira hain urtenak, baina bai zabalagoak. Gainera, tenpluaren ertzak gainditu egiten dabez, izkinak batuz, horma-bular diagonal erako itxura hartuz.
Estalkia gangez burutzen da [7] [8], jatsitako arku sortzaileen gainean erdiko nabean eta erdi-puntukoen gainean albokoetan.
Kapera nagusiak kurutzeria-ganga [19] dauka loturadun nerbioakaz eta hiru giltzarrigaz. Nerbioak mehetu egiten dira segidako jate listelatutan, bozelean amaituta eta aurrealde zuzenagaz.
Lehenengo atalean [20], zortzi ataleko kurutzeria korapilatu egiten da erdiko kalean norabide guztietara doazan nerbio eta loturakaz, eta zeharkako kontranerbioakaz. Nerbioak eta zazpi kaleak azaldutakoen antzekoak dira.
Nabe nagusiko gainerako hiru ataletan, kurutzeria soila erabili da [21]. Eredu gotikoak imitatzen ditu, bozel txiki laminatuagaz nerbioen aurrealdean.
Alboetako nabeetan, lehenengo atala zortzi ataleko kurutzeriarentzat da eta gainerakoan luneta-gangak dira [22].
Ganga honeen gainetik isurialde biko teilatu zabala finkatuta dago goihabe-egituraren gainean eta egurrezko ohol trinkoen mihiztatzeagaz absidearen gainean [23].
Leiho [24] txiki samarren bidez sartzen da argia eleizara, gehienak burudunak dira eta laprandura bikotxekoak. Zehatz-mehatz, hutsuneak dagoz altara-aldeko kantoi ebakietan -oraintsuko iparraldean-, atal bakotxean bat Epistolaren ondoan, Sortzez Garbiaren kapera barru, eta bi alboetako nabeen oinaldeetan. Zenbait idi-begi be badago: bat, Ebanjelioaren lehenengo atalean, garaikidea, eta beste bi gaur hormatuta dagozan eta bakarrik kanpotik atzeman daitekezan alboetako nabeen amaierako horma-ataletan [18] [25]. Azkenik, burualdean, erretaularen atzean ezkutatuta eta kanpoaldean erdi-hormatuta, erdi-puntuko hutsartea [26] gaur desagertuta dagoan gardenerako eta, desbardin landutako harlanduagaitik, beste idi-begi baten hasiera izan eitekeana.
Hiru sarbide daukaz. Horreetako bi hirugarren atalean dagoz, aurrez aurre. Iparraldekoa [27], erdi-puntuko arkua da, erradio handiko dobelakaz, giltzarri apur bat zorrotza daualarik arkubarneran. Hegoaldeko fatxadakoa [28] bardina da, baina giltzarriaren kanpoko zorroztasun barik, sarreraren gainean idazkunerako plaka jartzean bere lekuan beste bat jarri zala emoten badau be. Biek ala biek kainoi makurtua dabe ate-orpoakaz eta atalagarentzako zuloakaz. Kanpoaldean, albo banatan, urbedeinkatu-ontzi bana [29], galoidunak, zilindro-formako mentsulen gainean, eta goian bozel lerronahasi handiaz zehaztutako kurutzearentzako estalkia. Aitatu danez, hegoaldeko sarbidearen gainean plaka [30] dago honako idazkunagaz:
IHS MARIA / SIENDO PATRONOS DESTA SAN/TA IGLESIA DON THOMAS IGNA/ZIO DE ARRIOLA Y AXPE I DOÑA MA/RIA JOSEPHA DE ARANA EXE/CVTO ESTA OBRA MARTIN DE O/LAGVIBEL MAESTRO CANTERO / AÑO DE 1702.
Hirugarren sarbidea oinaldean dago, torre-eleizpearen barrenean [31]. Dobela erako ateburuduna da, belarri-formako inguruko apainduragaz. Kainoi makurtua da ezpondan, hau be belarri-formakaz. Urbedeinkatu-ontzi bi [32] daukaz, beste sarbideetan dagozanen antzekoak, baina beheko mentsula konikoagaz. Sarbidearen gainean margotuta egoan eta Mariaren anagrama eta 1751 data eukazan medailoia desagertu egin da [33].
Bigarren ataleko horma-bularren artean, kapera bi dagoz, ia kurutzadura erara: Arimena (Ebanjelioaren aldea) [34] Eta Sortzez Garbiarena (Epistolaren aldea) [35], sakonera handixeagoa dauana. Biak jatsitako arkuakaz ahokatzen dira eremuaren inguru guztian hedatutako plaka kapitela daben zutabeen gainean. Lunetoz estaltzen dira. Arimen kaperan, hormetako baten horma-hobia dago [36] sasoi bateko artxiboa izango zana. Sortzez Garbiaren kaperako leihoaren gainean, kanpoaldera, berrerabilitako ganga-giltzarria dago horman sartuta [9] [37], seguruenik XVI. gizaldiaren hasierakoa: Kristo tronuan jarrita eta bedeinkazinoa emoten, guztiz hedatutako eskultura, gotiko berantiarrekoa.
Mendebaldean, korua dago [38]. Profil konkabo-konbexuko erdi-puntuko arkua da, torrearen lehenengo zorua -zehatz-mehatz koruaren egitekoa betetzen dau-. Aurreratu egiten da apur bat erdiko naberantz moldura konbexu-konkabo nabarmenaren gainean. Tenpluaren hego-mendebaldeko ertzari atxikitako eskaileraren [39] bidez heltzen da bertara.
Aitatu danez, oinaldeko pinoiaren erdiari atxiki jako torrea [40], multzo biko haga teleskopiko sendoaz eta kanpantorreaz osotuta. Multzo honeetako lehenengoak, harlanduz moldatutakoa, zortzi aldeko eleizpearena egiten dau, lau zutabe handiren gainean finkatuta dana. Igarobideko arkuak [41] dira erlaitz listelatutik abiatzen diran uztai zorrotzdunak dira. Loturak eta zirkulu-formako erakargunea dituan nerbio-kurutzeriaz estaltzen da [42], eta bost erroseta-giltzarri nabarmentzen dira, lau konbexuak eta erdikoa, konkaboa. Nerbio nagusiak erlaitzaren azpitik plaka koskatuetan jariatzen diran moldura zuzenetan jausten dira, tenpluaren barrualdean erabilitakoen antzeko ereduei jarraituz.
Bigarren multzoan, horma-harrizkoa, lehenengo gelak koruarena egiten dau, esan danez. Mendebaldean dagoan burudun, okertu eta belarri-formako molduraz apaindutako hutsarte handitik [43] sartzen da argia. Ertz-gangak estaltzen dau. Gorago, bigarren zoruak, hegoaldera kokatutako burudun leiho txikiaren bidez argituta, torrerako eta ganga-gainerako igoera erosoa baino ez da, erdi-puntuko igarobidetik [44], jatorrian altuera gitxikoa, baina beherantz handitu izan dana.
Moldura leun seguruak garoaz kanpai-multzora [45]. Zortzi aldekoa da, eta puntu kardinaletan laukiak ditu erdi-puntuko arkuentzat plakazko inpostakaz. Euskarri bertikalez eta kantoi ebakien ardatzetan esfera bikotxeko pinakuluetan sendotutako beste moldura zuzen batetik abiatzen da kupula. Guztiari amaiera emonez, linterna biribila, kiribil bola eta burdinazko kurutze deigarriez apaindutako zutabeen artean dagozan erdi-puntuko zortzi hutsarte txikirekin.
Oinaldeko hormako ipar muturreko atakatik [11] sartzen da torre honetara, eta berau zeharkatzeaz batera, atal zuzena dauan eta piko dagoan eskailera dago, harrizko mailakaz, ardatz zuzeneko eskailera biribilagaz lotzen dana [46], bakarrik zati bat agertzen dalarik kanporantz [47]. Gezileihoen bidez sartzen da argia bide-une honetara. Birako eskailera hau bigarren gelaraino doa eta hemendik igotzen da kanpai-multzora eskailera baten bidez.
Burualdea, gela osagarriez [48] inguratuta dago: sakristia, katekesia, biltegiak… Sasoi desbardinetan eraikitakoak dira, euren hormen josturek agertzen dabenez, eta XX. gizaldiaren hasierakoa izango da gaur egungo antolamendua, leihoak hutsarte zorrotz bihurtu ebezanean [49]. Gustuen gorabeheren adierazle, gizaldi beraren amaieran, gehienei leihoburua egin eutsien barriro.
Burudun sarbideek lotzen dabez tenpluagaz; honeek ikutu asko dabez, kantoian eta Ebanjelioaren lehenengo atalean (hau jatorrian erdi-puntukoa eta gaur egungoa baino handiagoa zan [50]). Hirugarren igarobidea [51] be badago, buruduna, Ebanjelioaren aldeko burualdeko horman; gaur egun Sortzez Garbiaren erretaulak hormatu egiten dau.
Albo eta oinaldeak itxiz hedatzen da eleizpea [52]. Gehiena lauzatuta dago tamaina irregularreko lau angeluko piezakaz, torre barrenekoak akabera hobeagaz. Sortzez Garbiaren kaperaren atzean harri-koskor eta adreiluzko enkatxoa dago harlauza zuri eta baltzen artean [53] (batzuk behintzat, antxinako barruko hilobien estalkien zatiak emoten dabe), baina Arimen kaperaren atzeko lauzadura, irregularra eta oraintsukoa da.
Mendebaldera eta alboetako zati batera, banku jarraitua dauan horma-harrizko hormatxo xaflatuak ixten dau. Puntu bitan zabaltzen da, hegoaldera sarbidearen parean eta iparraldera, laugarren atalagaz bat datorren unean (ondorioz, desbideratuta sarrerari dagokionez). Paretaren gainean, besoez sendotutako oinarri zuzenek eusten deutsoe teilapeari. Tenpluaren horman, mentsula irregularrek (buru-hormetan be badagoz, gaur, gela osagarrien barruan) euskarri-lanak egiten dabez. Aurretik beste eleizpe bat egon zan, orain dagoana baino zertxobait handiagoa zan teilatua babestuko eukean isurkiak [54] inguratzen dau-eta eleiza.
Iturrizaren arabera, errolda-interesak ordaintzera behartuta egozan inguruko nekazariek (Bizkaiko Jaunaren nekazari-morroi) sortu eben Zeanuriko eleiza X. gizaldian. Baleiteke, eskualdeko eleiz-antolamendu goiztiarra kontuan hartuta, baina, egia esan, ez dago hori egiaztatzen dauan inongo daturik. Hain zuzen be, tenpluaren inguruko barriren bat emoten dauan lehenengo agiria 1383koa da, errege-patronatuen artean agertzen dalarik1ITURRIZA Y ZABALA, 1967a, I. lib., 337. or. ENRIQUEZ FERNANDEZ, HIDALGO DE CISNEROS AMESTOY, et al, 1992a, 75-77 or..
Ez dakigu ezer erdi aroko eleiza haren itxurari buruz. Beharbada hormetan barriro erabilitako hondar batzuk harenak dira, baina hain dira urriak ze gatxa dan ezer aurreratzea.
Baina, jaurerriko beste asko lez, Zeanuriko parrokia XVI. gizaldiaren hasieran berreraiki egin eben. Alboetako sarbideak eta oinaldeko pinoiaren zati handi bat, torreko eskailera biribila hartzen dauana geratzen dira eraikin errenazentista barritik, eta seguruenik inguruko hormen abiagunea be, neurri handi baten, sasoi haretakoa izango da. Gainera, gangaz estali ebela emoten dau, gitxienez burualdea eta nabearen zati bat, eta horrek azalduko leuke listel txikiez inguratutako bozel-itxurako nerbioak, jatorri gotikoa dabenak, eta leihoetako baten gainean berrerabilitako giltzarria egotea.
Dana dala, eraikin barria ez zan, antza, oso gogorra, erresistentea, eta XVI. gizaldiaren erdialderako hormak zartatzen hasi ziran. 1616an, 60 urte aurretik (beraz, 1556 inguruan) hormak zartatu zirala eta tenplua zutoinakaz ondo finkatu zala baieztatu eban Martin Axpe eta Irauregui ugazabak. Baina, hiru urte beranduago, korrejidoreak izendatutako peritua, Francisco Alonso de la Aza kantabriar arkitektoa, ez zan hain baikor agertu eta honan azaldu eban parrokiaren egoera:
“mui mal parada y las paredes endidas por muchas partes y apuntaladas con unos postes fuertes y si no fuesse por ellos avria ruyna y darian todas las paredes en el suelo consigo… Y en quanto a las paredes declaro que es menester desazer todas las que estan endidas y apuntaladas y edificar una capilla mayor con sus colaterales sacando del sitio en que agora esta el altar mayor porque esta en un despeñadero y que esta edificado y por ello estan las paredes en aquella parte en la forma dicha y para que sea firme lo que se edificare es nezesario azer el dicho ochabo apartado del dicho despañadero y considerando el sitio y la veçindad materiales y lo demas conçerniente al dicho edifiçio declaro que costara quatro mill ducados antes mas que menos”2AGS, Eleiz patronatua, 200-2 leg., 125-129 fols..
Honen arabera, absidea orain baino hurrago egoan “amildegitik” –lursailaren malda nabarmena oinaldean–. Baina, egia esan, XVI. gizaldian eraikitako eleizaren zati batek zutik iraun izanak eraikina ez dala mobidu eta antolamenduari dagokionez ez dala aldatu erakusten deusku. Izatekotan, luzatu egingo eukien ekialderantz –burualdea–, altara-aldea mendi-hegalaren aldapatik urruntzeko.
Dana dala, argi geratu zan egoeraren larritasuna eta egin beharreko inbertsino esanguratsua. Eta horri beste hau gehitu behar jakon:
“la torre de las canpanas es de tablas viejas y no es de provecho… (y) hes menester reformarla, aunque si es posible conbiene se aga una torrecilla aunque sea de manposteria que podra costar quinientos ducados. Y si se determina de rrepararla (la existente de madera) solo costara çiento y çinquenta ducados, pero al cabo no ser de probecho, que lo adbierto”3Ibid..
Ez dakigu ze urtenbide hartu eben tenpluan egozan preminok, itxura baten larriak, konpontzeko. Kontua da, 1701ean bisitatzaileak Martin Olaguibel Durangoko hargin-maisuari ordainketa egitea agindu ondoren heldu eutsoen berreraikuntzari eta aitatutako ordainketa hori 1702an egin zanez, lanak orduan hasi zirala pentsatu daiteke, sarbideetako baten gainean jarritako plakan jasota dagoanez. Lanak beharbada 1720ra arte luzatu ziran, Iturrizaren barri nahasi baten arabera4AHEB-BEHA, Santiago Apostolua parrokia (Ipiñaburukoa), Zeanuri, Santa Ageda ermitako (Muniketakoa) kontuak, 1675-1976, 1788-002-00 sign. ITURRIZA Y ZABALA, 1967a, vol. I, p. 337.. Lanen arduraduna –baina ez nahitaez plano-egilea– lehen aitatu dogun eta zutabeen albo banatan bereizgarri dituan plaketan bere arrastoa itzi eban Olaguibel izan zan.
Berak, antza danez, hormak indartu ebazan, kaperak zabaldu eta euskarri-sistema –oinarri eta zutabeak– antolatu ganga barriak euren gainean ezartzeko. Esan danez, jatorrizko egituraren zati bat eta sarbide biak aprobetxatu ziran.
Gainera, bera arduratuko zan absidea eta lehenengo atala barriro gangaz estaltzeaz, XVI. gizaldiko nerbioez baliatuz.
Baina, gero, mende laurden inguruko geldialdia izan zan lanetan. 1744 eta 1748 bitartean, Juan Borda hargin-maisuak 16.527 erreal jaso ebazan torrean eta gangetan (ustez, beheko ataletan, eredu gotikoak imitatuz) egindako lanengaitik5BFAH-AHFB, Udalekoa, Zeanuriko Udal Artxiboa, Zeanuri 0202/001 sign. IBARRONDO SAGASTIZABAL, 1995a, 207-208 or..
1749tik 1754ra, Bordaren ordez –hilda egoan–, Francisco Ibarrolak egin ebazan kobrantzak eta honi 28.457 erreal emon jakozan. Beronek eraikiko eban torrea, eleizpean dagoan sarbidea, galdutako idazkun baten 1751 data ebana, barru6BFAH-AHFB, Udalekoa, Zeanuriko Udal Artxiboa, Zeanuri 0202/001 sign. IBARRONDO SAGASTIZABAL, 1995, 208. or..
1747 eta 1753an, Ignacio Yberok “bino a tasar la obra de la yglesia”, lehenengo Bordaren zatia eta gero Ibarrolarena, horregaitik 150 eta 153 erreal kobratuz hurrenez hurren7BFAH-AHFB, Udalekoa, Zeanuriko Udal Artxiboa, Zeanuri 0202/001 sign..
Ordaindutako diru-kopuruak gorabehera handikoak ziran eleizate apal harentzat eta, hain zuzen be, zorrak egin behar izan ebazan eta 1813ra arte, hau da lanak amaitu eta gizaldi erdi beranduagora arte, ezin izan eban itzuli eskatutako kapitala8Ibid., Zeanuri 0108/025 sign..
Itxura baten, hainbat leihoren burdineria eta torrearena bardinak diranez, orduan gehituko eben sakristia burualdean.
Eleiza finkatuta geratu zan. Baina eraikinaren kokaleku gatxaren eraginez, ohikoak izan ohi dira esku-hartzeak, bat baino gehiago garrantzitsuak.
1825eko abenduaren 26an, meza ospatzen ari zirala,
“se desprendio y cayó una porcion de revoque de la bobeda que se apoya en el arco de la entrada a la capilla de las Animas, cuyo acontecimiento asustó notablemente y comobio al pueblo, que se hallaba adorando el Santo Sacrificio”9Ibid., Zeanuri 0109/021 sign..
Manuel Angel Chavarri eta Antonio Echevarria San Fernando Errege Akademiako arkitektoei argibideak eskatuta, “el estado de la yglesia no es ruinoso ni ofrecen peligro las rajaduras de las bobedas y paredes al presente” ondorioztatu eben honeek, kalteen entokadura eta bestelako lan txikiak proposatuz. Baina, “pueda contenerse el mal” helburuagaz, “dos estribos que se executaran en los dos angulos de la fachada del poniente que son laterales a la torre”10Ibid. diseinatu ebezan. Hauxe izan zan beranduago burualdean kopiatuko ebezan oinaldeko ezohiko horma-bularren jatorria.
1846-1847an, Antonio Echevarria eta Pedro Luis Bengoetchea arkitektoek (azkena, Zeanuri bertakoa) arduratu ziran “precisas para subsistencia de dicha yglesia” lanez. Mateo Letona, Ramon eta Julian Lucundis, Juan Iraurgui, Damian eta Agustin Zuloaga harginek, eta Mateo Garay eta Mariano Apoita arotzek esku-hartu eben. 1.908 euro ordaindu behar izan eutsiezan arkitektoei eta 6.000 errealetik gora egileei11Ibid., Zeanuri 0107/020 sign..
Baina hogei urte ingururen buruan, 1866an, Luis Arauco eta Atanasio Anduiza arkitektoen txostenean jasotakoaren arabera, guztiz preminazkoa zan agertutako arrakalak konpontzea:
“los cimientos de las paredes exteriores entre los estribos, la del presbiterio, las de los pórticos, las dos dovelas de los arcos, la armadura del tejado, las paredes que descansan sobre el trasdós de los arcos y la que se encuentra en la escalera de caracol”.
Egoerak behartuta, eleizea itxi egin behar izan eben eta kultua jaunartzeko lekura (ordurako eraikita egozan burualdeko geletan egoana) eta beranduago San Isidro ermitara lekualdatu zan.
Ezinbesteko lan horreek nabarmen atzeratu egin ziran: 1867ko maiatzaren 27an zegokion baimena Gasteizko Gotzaitegiak. Azkenean, 1868ko urriaren 14an, arkitektoek zera adierazo eben:
“con las nuevas obras de paredes, transformación del tejado y compostura minuciosa de las bóvedas, han desaparecido todos los temores que amenazaban en el templo”.
52.206 errealetako aurrekontua egin zan lanetarako, baina azken kostuak aise gainditu eban kopuru hori, 100.638 errealetakoa izan zan-eta12Ibid., Zeanuri 0109/030 sign..
XIX. gizaldi korapilatsu honetan, goitik behera aldatu zan gaur egungo sakristia eta burualdearen inguruko gainerako gelak gehitu ziran –aitatu dogunez, hainbat leihoren burdineria eta seguruenik horma-atal batzuk barriro aprobetxatu baziran be–. Baina agirietan horren inguruan jasotako argibideak ez dira bape zehatzak eta ez da erraza barriak esku-hartze zehatzakaz lotzea. Dakigunez, 1865an Bengoecheak “un cuarto en el pórtico de la iglesia…” pentsatzen ziharduan, “en reemplazo del que antes existía (pero) de mayores dimensiones y se destino á comulgatorio”, 865,5 erreal inguruko kostuaz. Hamarkada biren buruan, 1886an, lanak egin ziran jaunartzeko leku horretan, 10.000 errealetik gorako kostuagaz13Ibid., Zeanuri 0107/024 sign. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Zeanuri, Kontuen liburua, 1862-1927, 7837/002-00 sign..
XX. gizaldian, 1913an, koruaren hegalari eta barandari eusten deutson moldura nabarmena gehitu zan. Handik gitxira, 1919an, sutea izan zan tenpluan eta, horren ondorioz, urte bi baino gehiago emon ebazan itxita –barriro be, San Isidro izan zan ordezko tenplua–, eta lanak egin ziran gangan eta torrean; orduan jarri ziran iparraldeko leihoak eta seguruenik burualdearen inguruko gela-multzokoek zorrotz-forma hartu eben14Ibid..
Eta egiturak, arazoak emoten jarraitu eban. 1935ean, lan barriak egin ebezan, Pedro de Asua eleizbarrutiko arkitektoaren zuzendaritzapean, “para afianzar la bóveda [del primer tramo] resentida, a consecuencia de un arco rebajado” [55]. Kostua, 13.921,22 pezetatakoa izan zan15AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Zeanuri, Askotariko agiriak, 1775/000-00 sign..
Arrakalak agertu ziran gangan 1955ean be, baina konponketak kostu txikiagoa izan eban: 3.165 pezeta16Ibid..
Azkenik, zenbait lan txikiren ostean, 1994an eleiza itxi egin zan, lehenengo eta behin, lursaila sendotzeko eta, ondoren, tenpluaren osoko zaharbarritzea egiteko –burualdeko geletako leiho zorrotz batzuei leihoburuak egitea be– eta altzariak barritzeko. Lanak 1999ra arte luzatu ziran eta euren kostua 100.000.000 pezetatik gorakoa izan zan17Archivo de Curia del Obispado de Bilbao – Bilboko Eleizbarrutiko Kuriako Artxiboa. ACOB-KBGA, Lan-txostena Zeanuriko Andra Mariaren Zeruratzea parrokia eleizan egindako konponketei buruz, 1971-1977, D2-0142/029 sign.; Lan-txostena Zeanuriko Andra Mariaren Zeruratzea tenpluko torre eta teilatuaren konponketari buruz, 1982, D2-0143/003 sign.; Lan-txostena Zeanuriko Andra Mariaren Zeruratzea tenpluko errefotzu-egitasmoari buruz, 1996, D1-0233/009 sign.; Lan-txostena Zeanuriko Andra Mariaren Zeruratzea tenpluko errefotzu-egitasmoari buruz, 1996, D1-0234/001 sign..
Bada bitxikeria bat tenplu honen biografian, hain zuzen be, behin baino gehiagotan, beronen ordez Zeanuriko erdigunetik hurrago beste bat eraikitzeko aukera aztertu izan dala.
Esan dogu 1866an eleiza itxi egin behar izan ebela guztiz hondatuta egoalako eta kultua jaunartzeko lekura aldatu zala. Baina, lekua txikia zanez, 185 eleiztarrek (auzotar gehienak, familia bakotxeko ordezkari bat zala kontuan hartuta) osotutako batzordeak behin-behineko tenplua eraikitzea erabaki eban, antza danez parrokiatik hurran egoan lursailean. Halanda be, “disidente” gitxi batzuen taldeak -7 auzotar- beste leku bat aukeratu eben “al lado de sus casas”, gaur egun San Isidro ermita dana eraikiz eta horretarako Gasteizko Gotzaitegiaren onespena jaso eben, sasoi haretan han txertatuta egoalako Bizkaiko lurraldea. Azkenik kultua parrokia eleiza zaharrera bueltatu bazan be, berau zaharbarritu ebenean18AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Zeanuri, Kontuen liburua, 1862-1927, 7837/002-00 sign. BFAH-AHFB, Bizkaiko Administrazinoa, Udal erregimena eta urigintza, AR00127/008 sign..
Beranduago, 1919ko sutearen ostean, Gasteizko gotzainak izendatutako batzordeak Ignacio Rotaeche ingeniari, Bilboko bizilagun izanda Zeanurin denporaldi luzeak igarotzen ebazanari, “construcción, emplazamiento, etc., de una nueva parroquia”19AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Zeanuri, Askotariko agiriak, 1775/000-00 sign. dalakoari buruzko txostena agindu eutson.
Rotaechek, eskatu jakonetik harago joan eta, 1921eko apirilean, tenplu barriarentzako egitasmo osoa aurkeztu eban, planoak barru [56] [57] [58] [59] [60] [61]. Bere proposamenak eleiza zaharraren eredua errepikatu eban neurri handi baten: hiru nabe mailakatu, lau atal gehi burualdea -kasu honetan lau angelukoa, ez zortzi aldekoa- eta kaperak kurutzadura erara bigarren atalean. Baina, osagai barriak be sartu ebazan, esate baterako, tribunak alboetako nabeen gainean, erdiko nabera erdi-puntuko arku-bikoteen bidez ataraz. Tribuna honeek Bilboko Jesusen Bihotza (“Egoitza”) eta Mendiko San Jose tenpluetakoen oso antzekoak dira eta Rotaechek beren-beregi aitatu ebazan bere txosten erantsian. Torrearen kokapena be aldatu eban, ertz batera lekualdatuz. Estilo neoerromanikoa aukeratu eban, estetikoki egokia eta, aldi berean, merkea bere “sobriedad de decoración y sencillez”. Aurrekontua 225.568,50 pezetatakoa izan zan -kopuru esanguratsua sasoirako.
Bitxia bada be, eta bere azterlanean aitatu ez baeban be, bigarren aukera eskaini eban oinplanorako [62], sei atal eta atal zuzena eban burualdeagaz.
Baina egitasmo biotako batek be ez eban aurrera egin.
Zeanuriko Andra Mari eleiza tenplu handia da, duintasun nabarmenaz burututakoa. Bere hiru nabe eta nerbiodun gangakaz, eraikuntza ahaltsua da, batez be eleiztar-kopuru handirik ez dauan udalerria izanda. Gainera, goresgarria da zenbait osagai gotiko-errenazentisten iraupena (eskailera biribila, sarbideak, gangen zenbait nerbio) edo imitazinoa (beheko ataletako gangak), holan bizkaitar arkitekturaren molde tradizionalistakaz lotuz.
Beharbada, bolumena lar zapal edo etzana da, teilatu ugariek -multzoa, eleizpea, gela osagarriak- areagotu egiten dabelarik itxura hori. Bere aldetik, torrea oso trinkoa da, baina, zalantza barik, aldaparen gainean horma-bularrarena egiten daualako.
ALTZARIAK
Erretaulak
Erretaula nagusia20ZORROZUA SANTISTEBAN, 2001b, 819-825 or. MUÑIZ PETRALANDA, 2011a, 45., 94., 301. or. APRAIZ SAHAGUN, MARTINEZ MATIA, et al, 2021. [63], buru-horma osoa hartzen dauana, hainbat erretaularen berreraketa konplexua da; horren ondorio da hainbat kronologia eta estilotako osagak nahastatuta agertzea.
Plano bakarrean garatuta, idulkia, bankua, hiru pisu eta teilatupea ditu. Pisuek zazpi kale dabez -bostera murrizten dira azkenean-, zutabeen artean, jatsitakoak eta landare-markoakaz, eta aurrez aurre mahats- eta hosto-parraz betetako salomondar zutabe konposatuak -muturretan zutabe honeek falta dira- [64].
Idulki eta bankuak, halanda be, egitura desbardina dabe.
Holan, lehenengoaren [65] albo banatan, ‘tenant’ edo eusle bana apaingarri daben mentsulak dagoz eta gainerako euskarriak idulkiak dira kateatutako angeluzuzenakaz. Eta bankuan [66] ardatzak finkatzen dira, aurrealdean eta alboetan mentsula txikien gainean (aingeru-burutxoak, putti, emakume-pertsonaiak…) maskor-formako horma-hobiak dabezan eta nabarmen ataraten diran zutabeen bidez. Goiko eta beheko horma-ataletan, armak, kerubinak, frutaz betetako panelak, ebakitako narruak, buruhazurrak, gorpuak ebakita, ispiluak, e.a., dagoz. Alderantziz, panelen plafoietan, hegoak zabalduta dabezan kerubinak baino ez dagoz. Estilismoari eta kronologiari dagokionez pisuakaz bat datozan orbel eta frutuez betetako alderantzikatutako ostiko-arkuek [67] osotzen dabez mutur edo hegalak.
Teilapeak, lauak erliebeetarako bat izan ezik, orbelen artean dagoz eta gaineko frontoi txikietan txartel begetal plastikoak, ez hain nabarmenak teilatupe handienetan. Honeek kale zabalagoa eta besteakaz alderatuz zerbait desbardinagoa, hartzen dabe [68]: lehenengo pisuan, landaretza oparo eta nahasia daben panel bertikalen artean dago, bigarrenean -sakontasunez hondeatutako bakarra, arku-arte hostotsuak dituan erdi-puntuagaz eta lore handiakaz arkurkubarneran; hirugarrena eta teilatupean landaretza nahasidun panelak agertzen dira barriro, kasu honetan zabalagoak. Hirugarren pisua eta teilatupea arkuan ixten dira gangara egokitzeko, tarte okerrak hostotza oparo eta mamintsuaz betez eta, goian, erdiko teilatupearen albo banatan, ispilu bi [69] [70] obalatuak eta paisaiak grabatuta dabezanak (hatxak, zuhaitzak eta eleiza bat). Amaiera orokorra orbelez eginda dago.
Egitura hau, une desbardinetan osotuta dago: idulkia eta bankua manieristak dira, 1570 ingurukoak, goialde osoa (kaleak eta teilatupea) barrokoa dan bitartean, 1710 ingurukoa, baina siluetari dagokionez antxina-antxinako eskema errepikatzen dau, errenazentista, esate baterako Etxebarriako San Agustin tenpluaren (Elorrio) antzekoa.
Ikonografia oso anitza da, tipologiari zein kronologiari dagokionez. Idulkian, aurrerago aitatu dogunez, ‘tenant’ edo eusle sendoak (0,80) dagoz. Eurakaz batera, horma-ataletan, okertutako narruen mentsula oboideen (0,74 x 0,59) gainean, emakume eta gizonaren bustoak dagoz [71] [72], biak ala biak erromatar lez irudikatuta dagozala emoten daualarik; erliebe interesgarriak dira, beharbada erretaula dohaintzan emon eben patroienak, eta hobea da sena gauzatze materiala baino.
Esan danez, bankuko zutabeak horma-hobiez (0,45) beteta dagoz eta hainbat irudi jasotzen dabe: frantziskotar santua (Asisko San Frantzisko?) [73], San Lukas [74], San Anbrosio edo San Agustin [75], San Paulo Ermitaua [76], San Markos [77], la Itxaropena [78], San Joan Bateatzailea [79], San Jeronimo [80], santu ezezaguna [81], San Gregorio [82], Ama Birjina Umeagaz eta San Joan Bateatzaile umeagaz [83], San Agustin edo San Anbrosio [84], la Fedea [85], San Mateo [86], la Neurritasuna [87], la Sendotasuna [88], San Joan Ebanjelaria [89] eta San Antonio [90]. Ikusten danez, irudiek multzoak osotzen dabez (Ebanjelariak, Bertuteak, Eleizako Gurasoak), nahiz eta batzuk osotu barik egon eta beste batzuk testuingurutik kanpo (Ama Birjina), beraz, erretaulan, jatorrian, irudi gehiago egon zala eta batzuk galduta dagozala pentsatu daiteke.
Euren artean, kaleetan panelak (0,85 x 0,69) dagoz erliebeakaz: Ezkon-hitzak [91], la Deikundea [92], la Ikustaldia [93] eta Jaunaren jaiotza [94]. Erdian, era simetrikoan jarrita dagozan eta kandelak daroiezan aingeruak dagoz eredu barrokoak zehatz-mehatz imitatzen dituan XX. gizaldiko sagrarioaren alboetan [95]
Idulkian eta bankuan lez, irudi honeek 1570 inguruko erretaulakoak dira, errenazimentu manieristaren eta erromanismotik gertu dagozan ezaugarriakaz.
Erretaularen goiko multzoetan, margolanak dagoz, hegaletako kaleetan, teilatupe bakotxeko bi hiru pertsonairen taldeakaz, batzuetan gatxa dalarik nor diran jakitea. Ezkerretara, goitik behera, [96] San Paulo, San Andres eta San Pedro; euron gainean, [97] Santiago Nagusia, Santo Tomas eta San Judas Tadeo; goian [98], San Simon, San Bartolome eta San Mateo; azkenik [99], Santiago Gaztea, San Felipe eta San Joan ebanjelaria.
Eskumatara [100], Santa Luzia, Santa Ageda eta Santa Ines; gainean, [101] martiritza-palmondoagaz, Santa Apolonia eta Santa Katalina; goiko panelean, [102] santa ezezaguna, Santa Dorotea eta Asisko Santa Klara; euron gainean, [103] Maria Magdalena, santa ezezaguna y Santa Engrazia.
Gainerako teilatupeak –Andra Mariaren (Ama Birjina Umeagaz) eskultura izan ezik– pasarteak jasozen dabezan mihiseentzat dira: ezkerretik eskumara eta behetik gora, San Joakin eta Santa Ana (Besarkada urre-koloreko atearen aurrean) [104], Ezkon-hitzak [105], Deikundea [106], Erdainkuntza [107], Jaunaren jaiotza [108], Erregeen gurtza edo Epifania [109], Ihesaldia Egiptora [110], Aurkezpena tenpluan [111], Ikustaldia [112], Kristo Kalbariorako bidean Veronikarekin [113], Jesus doktoreen artean [114], Andra Mariaren Jasokunde-Koroatzea [115], Errubakoen hilketa [116], Atxiloketa [117] y, teilatupean, Kalbarioa [118]. Hau da, Kristoren Jaiotza, Haurtzaro eta Nekaldiaren zikloak garatuta dagoz eta Andra Mariaren pare bat aitamen egiten da, baina margolanen sekuentzia nahiko eragabea da.
Atxiloketa eta Kristo Kalbariorako bidean Veronikarekin mihiseak Luca Giordanoren lanak imitatzen dabezan 1700 inguruko pieza barrokoak dira, ez txarrak. Baina gainerakoak, gotiko berantiarreko taulak dira21Add a Tooltip Text, beraz, errenazentistaren aurretik, beste erretaula bat izango zala pentsatu geinke.
Gainera, margolan honeek, gitxienez esku bik egindakoak dira argi eta garbi. Alde batetik, alboetako taulak, hiru santa edo santuren taldeakaz, XV. gizaldi amaierako nazinoarteko gotikoaren oinordeko dira, urre-koloreko eta arraspatutako hondoakaz, aureolak erliebean, zehaztasunez betetako jantziak, koloreen soiltasuna… Baina gainerako margolanak beste esku batek, edo beharbada bik, egindakoak dira. Hain zuzen be, estiloa, barriagoa da, flandestar eragina dau, tauletako batzuetan italiar kutsua atzematen bada be -hirugarren margolaria?-. Dana dala, guztiek be busto-hirukoteak baino modernoagoak emoten dabe, beharbada 1525era iritsiz.
Eskulturetara itzuliz, erretaulan Andra Mari (Virgen con el Niño) [119] gailentzen da, gotiko berantiarrekoa, 1525 ingurukoa. Tolestura ugari dituan jantzia dauka, aurpegia eta ulajea fintasunez landuta ditu eta Umearen keinua bizitasun eta naturaltasunez betetakoa da22MUÑIZ PETRALANDA, 2011a, 94., 301. or.
Ikusi daitekenez, erretaula nagusi honen historia korapilatsua da. Itxura baten, XVI. gizaldiaren hasierako lana egoan, tenpluaren konponketaren sasoikoa, eta ordukoak dira margolanak (azaldu dogun lez, batzuk aurrekoak dirala emoten badau be). 1570 inguruan, estatua eta erliebeak ikusita, kalitate apaleko erretaula manierista jarriko eukien egitura haren lekuan -gaur egun, idulkia eta bankua geratzen dira-, eta aurreko erretaulako mihiseak aprobetxatuko eukiezan. Azkenik, 1710 inguruan, eleizaren berreraikuntzagaz bat, erretaularen gaur egungo osagai arkitektonikoak jarri ziran, kalitate apur bategaz, eta zenbait mihise barri egin zan, beti be aurretik egozan materialak aprobetxatuz, desordenatuta jarri baebezan be.
Eta atal honi amaiera emoteko bitxikeria lez, 1955ean 47.500 pezeta ordaindu jakezala Jose Marin Bosque eta Jose Lopez Goicolea gasteiztar eskultoreei sagrario, tabernakulu, harmaila eta erretaula nagusiko mahaiagaitik. Eurek, gainera, 15.000 pezeta kobratu ebezan erretaula nagusiaren garbiketa eta zaharbarritzeagaitik23 AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Zeanuri, askotariko paperak 15..
Osagaien metaketa honen ondorioa, diseinu nahasiko lana da. Erretaularen osagai arkitektonikoak argi eta garbi barrokoak badira be forma-zehaztasunetan, estatuakaz alderatuz margolanen ugaritasuna nabarmena izanda eta banku manieristak ezarritako kale-kopurua onartuta, emaitza bineta erako erretaula izan da eta bertan alderdi deskribatzaileak erabat nagusi dira apaingarrien gainetik, ezohikoa bizkaitar barrokoan. Diseinuaren originaltasun hau da, zalantza barik, egituraren alderdirik interesgarrienetakoa da. Baina, gainera, hogeta bat margolan gotiko egoteak, erretaula hau ohiz kanpoko bihurtzen dau, eta 2002ean Monumentu kategoriagaz kultura-intereseko ondasun izendatu izanaren arrazoietako bat da24EHAA-BOPV, 8. zenb., 2001eko urtarrilak 11..
Sortzez Garbiaren erretaulak [120], Ebanjelioaren nabearen buru-horman, bankua, multzoa eta teilatupea ditu. Mahatsondo, ume eta txoriz betetako salomondar zutabe konposatuen [121] bidez bereizitako hiru kaletan antolatuta dago; oso plastikoa eta nabarmendua da dana, baita eusten dabezan orbel-mentsulak lez.
Bankua [122] landare-motiboetarako panelezkoa da. Erdialdean, Erdian, sagrarioa dauka erremate okerdun ateagaz, mahatsez betetako estipiteek eutsita, eta goian landare-tarjetoia, dana landare gehiago zintzilik daukien goi-mentsuladun panel biren artean. Jatorrian, sagrario hau poligonala zan, hiru horma-atalekoa, altara-mahaiaren gainean aurreratutakoa, eta panelek alboetako alakarena eginez; mahaia kentzean, hiru horma-atalak lerrokatu egin ebezan. Atea, grabatutako kustodiaz apainduta dago, eta goiko arku-arteak, arrokaiak, ‘ce’ak eta argi-pirrintak be grabatuta agertzen dira
Kale nagusian [123], erdi-puntuko horma-hobi txaranbeldua dago, hostotzaz inguratutako janbaduna, loreentzako kasetoiduradun arkubarneragaz. Alboetako teilapeak [124] orbelez inguratuta dagoz eta frontoi bana dabe, batean bihotza eta bestean lirioa inguratzen dabezan pinporta handiakaz. Marko eta frontoien artean, paisaiak dagoz grabatuta, arroka, zuhaitz eta uriakaz.
Gainean, landare-hagaburuetan finkatuta dagoan eta erdialdean tarjetoia daukan taulamendu koskatua eta gero teilatupea dator [125]. Honek tarjeta erako horma-atalak ditu behealdean eta tamaina handiko frutuez betetako erdi-puntuan amaitzen da, albo banatan kiribildutako apaingarriak eta kiribilen gainean dagozan umeak daukiezan ostiko-arkuak dagoz. Erdiko ardatza burutzen, koroa agertzen da eta honek estalpetuta Axpe familiaren ezkutua [126]: besoa ezpata koroaren gainetik eutsiz eta hamabi zaldi ‘pasantez’ osotutako pieza ezkutua inguratzen, Santiago-kurutzeagaz soloaren atze lez.
Titularraren irudia titularra [127] da mobidutako jantziak dituan eskultura da; eskuak batuta daukaz eta ezkerrera bihurtuta, eta burua eskumara. Alboetan, bihotza sutan dauan San Agustinen [128] eta loreakaz agertzen dan Alcalako San Diegoren [129] mihiseak. Amaieran, Aingeruak askatutako San Pedroren mihisea [130], Luca Giordanoren estiloari jarraitzen deutsana -erretaula nagusiko zenbaitek lez-. Guztia XVIII. gizaldikoa da, erretaularen osagai arkitektonikoak lez, baina polikromia, rokoko estilokoa da.
Erretaula bikaina da, motiboen plastikotasunagaitik nabarmentzen dana. Motibo honeen inguruan, gainera, zera esan daiteke: ohiz kanpoko ordezkatze orokorra izan dabela eta asko eta asko exotikoak be badirala, esate baterako, zutabeetan eta teilatupean dagozan ume zintzilikariak. Ugazaba ziran Axpetarrek ordaindutako lan honetan, baleiteke menditar egileen esku-hartzea ere izatea. Honeek litzatekez Bizkaian aurkitutako paralelotasunak -formen plastikotasunagaitik-: Durangoko Uribarriko Andra Mari tenpluko alboetako nabeen aurreko erretaulak, XVIII. gizaldiaren lehenengo herenekoak, eta Gueñeseko Andra Mari tenpluko alboetako nabeetako buru-hormetakoak, sasoi berekoak. Guztietan esku-hartuko eban Miguel Villanueva menditar erretaula-egileak.
Kristoren erretaulak [131], Epistolaren burualdean, bankua dauka, kale handiko multzoa titularraren zerbitzura eta teilatupea.
Bankuak [132] kardu-formako kiribildutako apaingarridun panelak ditu alboetan, eta erdian, sagrarioa, noizbait prismatikoa, baina gaur egun aurreko erretaulakoa lez, zuzena, frutu mamintsuen txirikordez inguratuta. Margo zakarraz apainduta dago atea: kaliza, Forma Santua agertzen dala.
Multzoan salomondar zutabeak [133] dagoz, kontrajarritako espirez osotuta, mahatsez betetako landare-mentsulen gainean finkatuta. Teilapea, zehartasunean, kasetoidun arkubarnera dauka landareakaz, eta orbel eta maskorren markoa kanpoan. Frontoian, tarjeta zapala.
Muturretan umeak sostengatzen dabezan landare-hagaburuuen gaineko taulamendu koskatua eta gero teilatupea dator [134]. Horma-atalak landare-motiboentzat dira, eta gainean amaiera erdi-puntuan, mahatsondoak, kiribildutako apaingarriak eta umeak dabezan salomondar zutabeen artean dagoan teilapearentzat. Goian, bihotza hiru untze eta arantzazko koroagaz.
Erretaularen osagai arkitektonikoak 1710 ingurukoak izango dira; polikromia leuna beranduagokoa izango da, baina XVIII. gizaldi berekoa.
Titularra Kristo Cristo [135] da, naturala baino handiagoa, beso artikulatuakaz antzezpenetarako, egituraren garaikidea edo, beharbada, modernoagoa; hondoan, Jerusalem agertzen da margotuta. Teilatupean, Descendimiento mihisea [136], beste behin be, Luca Giordanoren estiloari jarraitzen deutsana.
Arimen erretaula [137], izen bereko kaperan, kale bakarrekoa da eta multzo bi eta teilatupea daukaz. Kanpoko markoztatzea frutu-txirikordez inguratutako zutabeak dira, eta barrukoa, hutsarteetan sartutako zutabeak, parez pare mahats-parraz betetako espira kontrajarridun salomondar zutabeak dabezanak. Teilatupean, beste zutabe batzuk kiribildutako eta landaredi erako ostiko-arkuen artean dagozan frutuakaz. Teilape nagusiak belarri-formako marko botanikoa dauka. Orbel-mentsularen gainean dagoan horma-hobia txaranbeldu eta maskor-formakoa da. Teilatupekoa, buruduna da.
Erretaula hau polikromia rokokoa dauan XVIII. gizaldiaren hasierako pieza barrokoa da.
Mihise titularra (1,20 x 0,91) [138] da erretaularen osagai arkitektonikoen sasoikoa da. Gainean [139], bigarren multzoan, ¿santa? no identificada, hedatutako eskultura-mota, beharbada XVII. gizaldikoa. Teilatupean, San Pedro en cátedra [140], gotiko berantiar eta errenazimenduaren arteko irudia, XVI. gizaldiaren hasierakoa, gortina rokokoen hondoaren gainean.
Arrosarioko Andra Mariaren erretaulan [141], bere kaperan, bankua, multzoa eta teilatupea dagoz. Oinplano bakarra dau hiru mailatan eta honeek hutsarteetan sartutako girlandez eta frutez betetako zutabeek eta kiribilez eta mahatsez apaindutako salomondar zutabe konposatu kontrajarri bik bereizten dabez. Aurreratuenak orbel-mentsulen gainean hedatzen dira eta beste batzuk frutu-dindirriak dabezan netoen gainean. Teilatupean, kanporago dagozan zutabeak.
Sagrarioa [142] [143], bankuan, prismatikoa da, erliebean egindako erdi-puntuko tenplutxoakaz apaindutako aldeakaz eta aurrealdean balaustre erako markoztatzeaz, dana urre-kolorekoa. Alboak, Nekaldiaren ikurrez (lantza eta belakia, zigorra eta zutabea) eta aurrean IHS idazkuna dauan kalizaz apainduta dagoz. Pieza errenazentista da, berrerabilitakoa, seguruenik daborduko desagertuta dagoan 1570 inguruko erretaula nagusikoa. Alboetan dituan panel bertikalek ispilu, “ce”…, grabatuen apainketa rokokoa badabe be.
Horma-hobi nagusia [144] erdi-puntukoa da zutabeen artean, eta arkubarnera hosto mamintsuakaz. Markoak be, belarri-forma eta tarjetoi handia dauan frontoiagaz, landare-motiboak daukaz. Hondoan, grabatu rokokoak agertzen dira barriro.
Teilatupeko teilapea [145] buruduna da, hostodun markoagaz eta grabatutako hondoagaz. Goian, ispilu handia orbel artean, I-MA-J anagramagaz.
Gainerako erretaulak lez, 1700 ingurukoa da, eta polikromia rokokoa dauka.
Irudi titularra [146] oso mobidua da, gehiegizko jantzi bilkariakaz, zelanbaiteko eztitasuna daualarik aurpegi eta eskuetan. XVIII. gizaldiaren erdialdekoa izango da eta Areatza eta Arrankudiagako beste batzuk dakarz gogora.
Goian, San Jose eta Umea [147], ha jantzi astun eta zurrun samarrakaz, Umea mobiduagoa eta zintzilikariagoa bada be; dana dala, pieza biak esku berak egindakoak dirala emoten dau, batez be aurpegi eta ulajeen eraketan dagozan anzekotasunak kontuan hartzen badoguz. Polikromia berde eta gorria daukie zuri eta urdinaren gainean, peonia, krabelin eta hostoen zurtoinen bidez. Erretaula baino apur bat beranduagokoa izango da, XVIII. gizaldiaren lehenengo heren ingurukoa.
Eskultura
Kristo etzuna [148] (178 x 67 x 38,3). Egur polikromatua. Anatomia akademikoari jarraitzen deutson eskultura, aurpegiera otzanagaz; deigarriena, gerripekoa da, luzea eta ertz askoko tolesturagaz, gotikoko ereduak gogora ekarriz. Estiloen nahasketa honek eklektizismora garoaz eta gordeten dan kutxa egin zan urte ingurukoa -1873- dala pentsatzera garoaz horrek. Egoera eskasean dago.
Hobiratze Santuaren kutxan dago [149] (114 x 230 x 124,5). Egur polikromatua urre-kolore eta baltzean. Beiraz hornituta eta erlaitzen gaineko piramideakaz. Neoklasiko berantiarreko kutsua. Jose Eguiluzek 1.934 erreal kobratu ebazan kutxagaitik 1873an25AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Zeanuri, Bera Kruz kofradiaren kontuak, 1789-1952, 1768/002-00 sign..
Margolanak
Paduko San Antonio [150] (86 x 64, 105,5 x 83 markoagaz). Orio-pintura mihisearen gainean. Hosto mamintsuen markoagaz. Margolan honek paleta mugatua agertzen dau, eta tonu argiagoa nabarmentzen da Umearen irudian. Barrokoa, XVII. gizaldiaren amaierakoa. Egoera oso txarrean dago.
Akinoko Santo Tomas [151] (86 x 64, 105,5 x 83 markoagaz). Orio-pintura mihisearen gainean. Aurrekoaren ezaugarri berak ditu. Santua 3/4 irudian dago aurrera begira, aurpegiera bizigabe samarraz. Barrokoa, XVII. gizaldiaren amaierakoa.
Metalak
Kurutze nagusia [152] (79,5 x 39, 9 x 9 korapiloa). Metala zidar-kolorean. Beso zuzenak ditu kiribildutako apaingarriakaz eta mahatsondo-hostoen eta pinaburuen erremateakaz; korapilo kubikoa dauka lau plakakaz, ebanjelari bakotxarentzat bat. Neoklasikoa, XIX. gizaldiaren lehenengo herenekoa, Vitoria-Gasteizen Ullivarrien tailerrean egindakoen ereduari -Bizkaian asko erabiltzen da- jarraitzen deutso. 1801ean Durangoko zilargile bati (beharbada Fuentetarrak) 900 errealen truke erosi jakona izan daiteke26Ibid..
Pulpituko baranda [153]. Burdina forjatua. Udare-formako korapilodun hagak, kapiteletan artaburu bihurtzen diranak, ebakidura karratuko beheko atalaren gainean. Besoa dauka, hau be artaburuakaz eta moldura ebakia. Barrokoa, XVIII. gizaldikoa.
Torre-barrenean, antxinako kanposantura igarotzeko burdin sarea [154]. Burdina forjatua. XVIII. gizaldiaren bigarren erdialdeko zati rokokoak (errematea) eta XIX. gizaldiaren hasierako modernoagoak nahastatzen ditu eta guztia diseinu neoklasikoaren arabera berreginda dago.
Hegoaldeko eta iparraldeko ateen burdineria [155]. Burdina forjatua. Plaka metaliko errektangularrak zitori hori formako erremateakaz, diamante-punta formako buru zakar samarra daben untze-ilara bikotxak eutsita. Profil askotako sarraila-zuloen txapak diru. Beharbada, XVIII. gizaldikoa.
Torreko leihoaren burdin sarea [156]. Burdina forjatua. Erretikula osotzen dau karratutxo-ebakidurako barroteakaz, barra horizontalek bertikalak eraztunez josiz. Sistema bera errepikatzen da burualdea inguratzen daben eraikuntzetako leihoetako batzuk [157]. Hedatuta dagoan estilo barrokokoak izan daitekez, XVIII. gizaldiaren erdialdekoak.
Burdin sarea [158] zintzilik eleizpean, testuingurutik kanpo. Burdina forjatua. Aurrekoaren diseinu beraz, baina zulotxo txikiagoakaz; horregaitik, zaharragoa izan daiteke.
Torrearen gainean, kurutze haize-orratza [159]. Burdina forjatua. Profil konplexuduna, kiribil, “ce”, “ese” formako erremate eta apaingarriakaz. Barne-hutsa dan eta AM (Ave María) siglak ebakita dituan erdigunea inguratuz, izpi zuzen eta uhinduen multzoak dagoz. Barrokoa, 1750 ingurukoa.
Andra Mariaren kanpaia [160] (125 x ø136). Brontzea. Erromatarra. Idazkuna dauka:
IHS MARIA IOSEPH SANCTA MARIA ORA PRO NOBIS… PARTES ADVERSE AÑO 1722
Apaingarri lez, Andra Maria eta Umearen erliebedun plaka [161], izar-itxurako txapakaz egindako Golgotaren jainean dagoan kurutzea eta erliebean egindako arrabioa [161]27BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA, et al, 2005a, 168-169 or..
Angelusaren kanpaia [162], torreko linternan. Brontzea. Idazkuna dauka:
SOI DE L MN RECA CEANURI ESTA ES LA BOZ DE ANGELUS QUE EN ALTO SUENA AVE MARIA GRATIA PLENA / ANDRES DE LA CUESTA ME HIZO AÑO 1802
Hainbat osagai
Bateoarria [163] (87,5 x ø99). Hareharrizkoa. Ertz zorrotzdun alde konkabodun kono-enbor formakoa, errosetaz eta ertza soka-formako elementuagaz apainduta, era berean zilindro-formako oinarrian zurkaizten dan eta forma berekoa, baina leuna dan multzo txikiagoaren gainean zurkaiztuta. Azken pieza biok polikromia arrastoak dabez. Gotikoa, XV. gizadiaren erdialdekoa.
Pulpitua [164]. Epistolaren aldeko lehenengo zutabea inguratzen dauan harrizko eskailera; ertzak higatu egin dira igoera errazteko. Azaldu dogu burdinazko barandaren kontua. Hainbat urtez trastelekuan gordeta egin ondoren, kupula txikiaren forma dauan errezela galdu egin dau. Barrokoa, XVIII. gizaldikoa.
Sacrarium (ur-txarroa) [165] (170 x 59 x 60). Harrinabarra. Kantoian, aska obalatu eta gailoi-formako ontziagaz, belarri-formako marko koskatuan frontoi kiribildun eta eguzkiagaz. Barrokoa, XVIII. gizaldia.
Oinaldeko ate-orriak [166]. Egurra bere kolorean. Lau angeluko panelakaz, baten bat apainduta, erronboz, kurutze pareagaz altuera erdian. XIX. gizaldia.
Hilobiko hilarria [167] (203 x 87). Marmola. Gotzain-kapelaren azpian Axpetarren ezkutua dago, hemen hamabi zaldien ordez familia dibisa dago: DVODECIM FRATES EQVITES REGEM CINGUNT ET LIBERANT (Hamabi anai zaldunek erregea inguratu eta askatu egiten dabe). Martin de Axpe eta Sierra, Zeanurikoa, Palentziako gotzain izan zan, kalonje Burgosen eta Valladolideko gotzaitegiaren sorrera eta komentu eta ospitaleen fundazinoa bultzatu eban.
Hilarrian, idazkun hau irakurri daiteke:
DOM / AQVI JAZE EL CORACON DEL ILLMO / SEÑOR DON MARTIN DE AXPE Y SIERRA / OBISPO DE PALENZIA Y CONDE / DE PERNIA YNSIGNE PREDICADOR / Y PRELADO POR EL AMOR QVE TVBO / A ESTA IGLESIA Y SV PATRIA DIO VIENES / FVE BIENECHOR QVISO ENTERARSE (sic) / EN ELLA AÑO DE 1607 / DON MARTIN DE AXPE SEÑOR DE / LA MISMA CASA PATRON DE ESTA / IGESIA I CABALLERO DE EL AVITO / DE SANCTIAGO PVSO Y DEDICO / ESTE LETRERO A LA I… LMA MEMORIA / DE EL OBISPO SV TIO AÑO DE 1676 / REQVIESCANT IN PAXI.
Organoa [168]. Bartzelonako Lope Alberdi etxekoa. 1910eko abuztuaren 15ean inauguratuta, herri-harpidetzaz ordaindu zan28AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Zeanuri, Kontuen liburua, 1862-1927, 7837/002-00 sign..
Interes etnografikoa daben osagaiak
Sakristian, lau belaunaulki [169]. Egurra bere kolorean eta enea. Oso soilak, inongo arte-handikeria barik; bakarrik, egurrezko kurutze soilak dabez aurrean, eta beso euskarrietan, grabatutako edo tatxetakaz apaindutako jabearen izen edo inizialak. XX. gizaldia.
Eleizbarrutiko gordailuan itzitako osagaiak (urregintza, zidargintza)
Kaliza [170] (23 x Ø15 x Ø10). Zidarra bere kolorean eta urreztatuta. Oinarri biribila dauka profil baxukoa, apaindura bako multzo konkortu bigaz. Kirtena balaustre-formakoa eta leuna da, beranez landutako gailoiez apaindutako eta goian zirrindola dauan loreontzi-korapiloa dalarik osagairik barritzaileena. Koparen ertza kanporantz zabaltzen da eta apaingarri bakarra dauka, soldatutako moldura leun erara. Oinarrian, Valladolideko markak daukaz, Francisco de Islarenak (F/ISLA), markatzaile 1547 eta 1556 bitartean, eta puntzoi osotubakoa SO…/AV… letrakaz, itxura baten, Alonso de Ávilari dagokiona. Beraz, pieza errenazentista da, XVI. gizaldiaren erdialdekoa29CILLA LOPEZ, 2022a, I. lib., 2010. or., II. lib, 93. zenb..
Kaliza [171] (24 x Ø15 x Ø8). Zidarra bere kolorean eta urreztatuta. Urtengune gitxiko oinarria, bozelatu eta molduratua, zilindro-formako lepo, korapilo oboide eta erdian moldura soila daukan kopa leunagaz. Ez dauka markarik. Barroko klasizista, 1600 ingurukoa.
Kaliza [172]. Zidarra bere kolorean eta urreztatuta. Oinarri biribila profil bozelatuagaz; hortik ataraten da udare-formako korapiloak eteten dauan eta profil zuzen samarreko kopa leunean burutzen dan heldulekua. Barrokoa, XVIII. gizaldiaren erdialdekoa.
Koroa bi coronas [173] [174] (17 x Ø17 eta 14 x Ø13,5). Zidarra bere kolorean. Andra Mari eta Umearenak dira eta eraketa bera dabe: kate-itxurako brodatu klasizista daukan uztailaren gainean doa “ce” pareaz eta hosto mamintsuez, eta tarteka ispilu obalaturen batez, apaindutako multzoa, guztia simetria harmoniatsuan. Ez dau puntzoirik agertzen. Barrokoa, XVII. gizaldiaren azken laurdena30Ibid., 2. lib., 327. zenb. bis A eta 327. zenb. bis B..
Eleiz Museoan itzitako osagaiak
Kaliza [175] (26,5 x Ø15 x Ø9). Zidarra bere kolorean. Urtengune nabarmena daukan oinarri biribilaren gainean, loreontzi-korapiloa dauka goian uztai molduratuagaz, profil zuzeneko kopa, behealdean urtenguneak eteten daualarik eta kanporantz okertutako ezpanagaz. Oinarriaren azpian Bilbao marka daroa (San Anton zubia), eta bikoiztuta XVII. gizaldiaren hirugarren laurdenean jardun betean egoan Lazaro de la Serna zidargilearena (L/SER/NA)31Ibid., 1. lib. 268. or., 2. Lib. 259. zenb.. Barroko bete-betea.
Kaliza [176] (26,5 x Ø14,5 x Ø7,5). Zidarra bere kolorean eta urreztatuta. Oinarri oktogonala erlaitz zuzenagaz eta piramide-enborra urtengune nabarmenagaz. Heldulekua balaustre-formakoa da zerrenda leunaz inguratutako esferaerdiko korapiloagaz eta honnen gainean udare-formako azpikorapiloa. Kanpai-forma apur bat daukan kopa molduraz bereizten da azpikopatik. Oinarrian, Bilbao marka topografikoa (San Anton eleiza eta zubia ezkutu obalean) dauka eta onomastika bi, J / ME? Eta FF / ?, Jose Meave (zidargina) eta Francisco Arangureni (markatzailea) dagokiezanak. Neoklasikoa, 1800 ingurukoa.
Kustodia [177] (60 x 26 x 12). Zidarra urreztatuta eta esmalteakaz. Profil lerronahasidun oinarri karratuaren gainean, hegodun kerubin erara lau hankatxotan oinarritzen dituan luzapen erdizirkularrakaz. Gainean, multzo bozelatua hostoez eta beso galdatuez apainduta, eta honen gainean heldulekua. Honako hau, lepo-, zirrindola- eta beso galdatuez betetako korapilo- segida da. Lunulak, argimutil- eta “ce” begetal-sorta dauka, eta guzti horren gainean esmalte-plakak berde, urdin eta gorri-horian. Oinarriak be baditu plaka esmaltatuaren hondarrak. Oinarriaren azpian, idazkuna dauka: ESTA CVSTO(I)A ES PARA ANTEYGLESIA DE S(A)N PEDRO DE ZEANVRI. Perutar kustodia da, cuzcotarra, XVII. gizaldiaren azken laurdeneko kustodia landuakaz antzekotasunak dituana. Barrokoa, 1685 ingurukoa. Marka bakoa32BARRON GARCIA, 2007a, 408. or. CILLA LOPEZ, 2022a, 1. lib., 407-408 or., 2. lib. 359. zenb..
Zutargi bi [178] (174 x Ø16). Zidarra bere kolorean, zidar- eta urre-koloreko metala. Zortzi ataletako zilindro-formako oinarria eta bere gainean esferaerdiko multzoa, erliebean landutako akanto-hostoakaz. Urre-koloreko esfera-katea dator gero eta buruko kono-enbor formako oinarria, tanbor-forma hartzen dauana, kiribildutako apaingarridun frisoagaz eta kerubinen hiru burugaz. Buruaren errematea, ezponda konkabo-konbexuan da, eta beronen gainean dago argizaria jasotzeko erretilua, erdian profil erraboiltsudun metxeroa dago, oinarrian akanto-hostoen orlaz. Tanborraren gainean, plaka baten, letra larriz: PROA DE LA CASA / DE ASPE. Neoklasikoak, XIX. gizaldikoak.
Prozesinoetarako kurutzea [179] (100 x 44,5). Zidarra bere kolorean eta letoia. Kono-enbor formako fustea dauka erramuz eta lepoz apaindutako moldura bozelatuagaz eta jarraian lorontzi-korapilo obala bihotz sutsuz eta arantzatsuz eta aingeru otoizlariez apainduta, gailoidun estalkian amaituta. Kurutzea oin-mamintsutik abiatzen da lira-profilakaz eta erremate lez maskorrak dabezan beso zuzen eta leunez osotuta dago eta aingeruaren plaka be badauka goian, INRI idazkunagaz. Kristorena irudi liraina da, hiru untzez finkatuta dago, hankak kurutzatuta daukaz eta gerripeko biguna ezkerretara korapilatuta. Eklektikoa. XIX. gizaldiaren amaierakoa.
Lau mailu [180] (212 x Ø13). Zidar- eta urre-koloreko metala. Lau segmentudun eta pospolin-errematedun zilindro-formako oinarria. Burua lepo konkaboaz makurtu eta kopa-forma hartzen dau beheko erdia profil koniko-konbexuaz eta goikoa kanpai-formakoaz, loreontzi eta punta forman amaituta. Eklektikoa. XIX. gizaldia.
Kasulla [181] (98 x 59,5), estola (170 x 17,5) eta korporal-estalkia (24,4 x 24,2). Jantzigintza industriala, erdi aroko kutsuko urre-koloreko brokatudun ehunagaz. Ojiba-konpartimentuak ditu aingeruen irudiakaz eta inguruan frutu eta hostoak ageri dira. XIX-XX gizaldia.
Kasulla [182] (117 x 65,5), dalmatika bi [183] (115 x 65,5), estola (217 x 13), manípulua (81 x 16,5), lepoko bi (55,6 x 17,2) y kaliza-estalkia (52 x 52). Damaskoko zeta gori bizia, hosto- eta lore-motibo geometriko samarrak, XVII. gizaldiko ereduei jarraituz. XIX. gizaldia.
Kasulla [184] (107 x 52), dalmatika bi [185] (102 x 58,2), estola bi (212 x 12), dos lepoko bi (53 x 17) y kaliza estalkia (51 x 53). Zeta brokatuan egindako bilduma, urre-koloreko hariakaz eta zidar-koloreko detaileakaz, oinarrian borla handiak dabezan zerrendez batutako lore- eta zurtoin-sorta handiak garatuz. Valentziar lana emoten dau, Garin eta Semeak tailerrekoa, XIX. gizaldia.
Gainjantzia [186] (126 x 288), kasulla [187] (100 x 55), dalmátika bi [188] (101 x 61), estola (205 x 15) y kaliza-estalkia (50 x 52). Zeta baltzez eginda, ikusgarria da urre-koloreko apaingarriakaz, lore-, galburu eta zurtoin-sortakaz. Valentziar tailerrekoa izan daiteke, XIX. gizaldia.
Jesusen Bihotzaren zutoihala [189] (132 x 87). Satina. Hondo gorri biziaren gainean; alde batetik, Jesusen Bihotza irudikatuta dago, kartoi eta brodatuan, urre-koloreko lore-sorta eta loreen artean eta, bestetik, IHS salakoa dago brodatuta, XIX. gizaldia.
Sortzez Garbiaren zutoihala [190] (124,5 x 85). Satina. Hondoa, marfil kolorekoa Sortzez Garbiaren irudirako; honako hau oihalez, hariez eta lentejuela-apaingarriez eginda dago. Inguruan, urre-koloreko hariez egindako orla, aihen eta galburuak osotuz, eta goian beste erremate bat motibo bardinakaz. Atzealdean, M letra dauka koroagaz.
San Franziskoren zutoihala [191] (126 x 86). Satina. Erdian, apaingarri biribila santuaren irudia margotuta dauala, eta kanpotik brodatua urre-eta zidar-koloreko hariakaz, lore eta zurtoin bihurriakaz. Atzetik, Jesusen irudia estigmakaz eta obaloa inguratuz idazkun hau brodatuta: “VENERABLE ORDEN TERCIARIA DE SAN FRANCISCO CEANURI”. XX. gizaldia.
Gaueko gurtzaren zutoihala [192] (139 x 122). Oihal zuria eta koloretako hariakaz brodatuta, erdian eguzki bikotxa dauka, idazkun honeekaz: SACRAMENTUM PIETATIS · SIGNUM UNITATIS · VINCULUM CHARITATIS, eta kanpokoenak zera dino: SECCIÓN ADORADORA NOCTURNA CEANURI 1911.
Luis Deunen Lagun Artea zutoihala/b> [193] (179 x 128). Satina. Zerrenda urdin bi daukaz alboetan eta zuria erdian, eta hemen agertzen da santuaren irudia eta inguruan, zirkulua eginez, idazkuna: MARIAREN TA LUIS DEUNEN LAGUN-ARTEA CEÁNURI 1912-1962.
Kurutze erlikia-ontzia/b> [194] (54 x 23 x 12). Egurra, nakarra, plastikoa eta kristala. Oinarri kubiko eta hegatsez apainduta dagoan eta erdian Familia Santuaren medailoia jasotzen dauan erronboide-formako plaka daukan idulki tronkopiramidaletik abiatzen da. Idulkiaren gainean, Kalbario mendiko erlikia doa. Kurutzearen besoak hirusta-saildunak dira eta ezkerrean kaliza eta ostia daukaz apaingarritzat eta bihotz sutsu eta arantzatsua eskuman, eta goian Kristoren anagrama latindar kurutzearen gainean eta behekoan eriaz liburua erakusten dauan gizonezkoaren irudia. Honen azpian, domina Jerusalemeko bost kurutzakaz. Kurutzearen erdian, aureola zirkularra be badago, Hiru untzek eusten deutse Kritori eta gerripeko motza dauka tolestura ugarigaz. XX. gizaldia.
JMGC - RCL
Juan Manuel González Cembellín – Raquel Cilla López
1. ITURRIZA Y ZABALA, 1967a, I. lib., 337. or.
ENRIQUEZ FERNANDEZ, HIDALGO DE CISNEROS AMESTOY, et al, 1992a, 75-77 or.
ENRIQUEZ FERNANDEZ, Javier, HIDALGO DE CISNEROS AMESTOY, Concepcion, LORENTE RUIGOMEZ, Araceli, eta MARTINEZ LAHIDALGA, Adela. Colección documental del Archivo Municipal de Lequeitio (1325-1474). Donostia: Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascos, 1992. (Fuentes documentales medievales del País Vasco bilduma, 37. zenb.). Eskuragarri, hemen: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/publicaciones/coleccion-documental-del-archivo-municipal-de-lequeitio-tomo-i-1325-1474037/ar-1142/
ITURRIZA Y ZABALA, 1967a, vol. I, p. 337.
IBARRONDO SAGASTIZABAL, 1995a, 207-208 or.
IBARRONDO SAGASTIZABAL, 1995, 208. or.
20. ZORROZUA SANTISTEBAN, 2001b, 819-825 or.
MUÑIZ PETRALANDA, 2011a, 45., 94., 301. or.
APRAIZ SAHAGUN, MARTINEZ MATIA, et al, 2021.
21. SAENZ PASCUAL, 2001a, 163. or.
27. BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA, et al, 2005a, 168-169 or.
BARRIO LOZA, Jose Angel (zuz.), MOLINUEVO ZABALLA, Maria, eta ROMANO VALLEJO, Maria. Bizkaiko kanpaiak / Campanas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia – Kultura Saila / Diputación Foral de Bizkaia – Departamento de Cultura, 2005. (Inbentarioak Bilduma 12. zenb.). Eskuragarri, hemen: https://www.bizkaia.eus/Kultura/kanpaiak/index.asp?idioma=CA
29. CILLA LOPEZ, 2022a, I. lib., 2010. or., II. lib, 93. zenb.
CILLA LOPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2022, 4 lib. (Kultura Ondarearen Ikerketak bilduma, 4. zenb.). Eskuragarri hemen: https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/
32. BARRON GARCIA, 2007a, 408. or.
CILLA LOPEZ, 2022a, 1. lib., 407-408 or., 2. lib. 359. zenb.
CILLA LOPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2022, 4 lib. (Kultura Ondarearen Ikerketak bilduma, 4. zenb.). Eskuragarri hemen: https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/