BAKEAREN AMA BIRJINAREN ERMITA

(San Bartolome parrokiaren jurisdikzinoa)

Arratia

\

Areatza | Pagomakurre auzoa

i

Folletoa

Pagomakurre auzoa (48143)

p.sanbartolomedeuna.areatza@bizkeliza.org

ERAIKINA [1]

Pagomakurre mugartean, Gorbeia mendiaren magalean, oinplano angeluzuzeneko [2] ermita hau dago. Burualde zuzena dauka, eta isurialde bikotxeko estalgia. Gailurra fatxada nagusiaren perpendikularra da.

Aparailua bistako kareharrizko harlangatxezkoa da [3], eta angeluak kareharrizko harlanduakaz [4] sendotuta dagoz. Harlanduok sarrerako ateburu dobelaturako be erabili dira. Zokalo lodiagoa dauka hormen behekaldean [5], ermitaren perimetro osoa zehartzen.

Zoladurea lauzak imitetan dituan markautako hormigoizko plaka bat da [6]. Altarearen aldean goragune bat dago [7].

Esan dan moduan, estalgia isurialde biko teilatu bat da [8], zementuzkoa, eta barrukaldean zarpiauta [9].

Sarrerea aurreko fatxadan dago [10]. Fatxadea, barriz, guztiz edegita dago, kuruztoki modura, eta erdian barrura sartzeko edegita dagoan metro bateko altuerako hormatxu batek babesten dau, baita metalezko hesi batek be, behekaldean bolutak daukiezan barrote lerromakurrak dituana [11]. Ateburuak, esan dan lez, dobelak ditu. Harrizko eskilara-maila bi ditu, ermitako zoruaren eta kanpokaldearen arteko aldea gainditzeko. Sarrerearen alboetan, landa-estiloko ontzi bi dagoz ur bedeinkaturako, ia arbastatu bako harriz egindakoak eta putzutxu banagaz [12].

Alboetako hormetan edegitako leiho zorrotz biren [13] bidez argiztatzen da. Burualdearen albo banatan dagoz, simetrikoki antolatuta eta burdinazko sare lauagaz itxita. Sarrerak berak be argi naturala emoten deutso barrukaldeari.

Ermita eregi barria da, aurrekari historikorik bakoa. 1972-1974an eregi eben, Areatzako uribilduaren ekimenez. Inskripzino batek [14] haren kontsagrazino-datea gogorarazoten desku: BAKEAREN AMA / MADRE DE LA PAZ / PAGOMAKURREN /1974-7-91ARREGI AZPEITIA, 1987a, 2. libk, 312. or..

ALTZARIAK

Ermitak ez dauka altzari interesgarririk; irudi titularra besterik ez dago burualdean.

Eskulturea

 

Ama Birjina Umeagaz [15] (54 x 23,7 x 25,3). Pastea eta egur polikromaua. Andra Maria jesarriaren irudia, Umea magalean daukala. Forma biribilduak eta gitxi zehaztauak daukiez, adierazkortasun barik. Funtzionala, baina balio artistikorik bakoa. Ermita egin zan garai berekoa izango da, 1974. urte ingurukoa.

Metalgintza

 

Kanpaia [16]. Brontzea. Ermitaren barruan dago kokatuta. Neurri txikikoa da, guztiz leuna, apaindurarik eta inskripzinorik bakoa. Deia egiteko soka txirikordatua dauka, mingainari lotua. Garaikidea da, 1974. urte ingurukoa.

MRV - RCL - JMGC

María Romano Vallejo – Raquel Cilla López – Juan Manuel González Cembellín

1. ARREGI AZPEITIA, 1987a, 2. libk, 312. or.

ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, 1987a. GARCÍA URIBE: “Icona y la pista de Pagomakurre”. Deian, 2025-06-01ean, hemen eskuragarri https://www.deia.eus/bizkaia/2025/06/01/icona-pista-pagomakurre-historias-montaneras-9704850.html (consultado en 2025-11-19).