ANDRA MARIA ERMITA

Nerbioi Garaia

\

Orozko | Zaloa auzoa

i

Laburpena (PDF)

Zaloa z.g. (48410)

p.sanbartolome.orozko@bizkeliza.org

Zaloako antxinako parrokiaren kudeaketea lotuta egoan Urigoitiko San Lorentzo ermitakoagaz, baina 1882an-edo1ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. liburukia, 502. or. gaur egun daukan ermita-izaerea emon eutsien, eta Olarteko San Bartolome parrokiaren menpean geratu zan.

ERAIKINA [1]

Goragune txiki baten gainean dago kokatuta, eta, bertatik, mendeetan eta mendeetan serbidu dauen auzoa ikusten da. Bere oinplanoa [2] habearte angeluzuzen bakarrekoa da (egia esan, bere alboak zeozertxo alkartzen dira burualderantz), eta, gangearen mailan, hamar tartetan dago banatuta. Oinaldeko biak, gainera, laburxeagoak dira. Irregulartasunez oktogonala dan presbiterio estuagoa dauka atxikita.

Iparraldean, sakristia (eta, oraintsuago, komuna atxiki jako), baita hazurtokia izandako beste gela txiki bat be. Oinaldean eta hegoaldean, eleizpea dauka.

Oinarrizko banaketeak eremu [3] [4] uniformea sortzen dau barruko aldean nahiz kanpoko aldean [5], eta, bertan, estalgiek batasuna emoten deutsee gela zein gune guztiei.

Aparejua harlangaitzezkoa da. Harlanduak daukaz kantoietan; eta azpadurak, baoetan. Material hori ugaritasunez zarpiauta dago kanpoko aldean; eta guztiz emokatuta, barruko aldean.

Hormak burualdean eta beste gune batzuetan indartuta dagoan inguruko oinaldetxoan [6] dagoz kokatuta.

Horma horreek egurrezko zolaten bidez zehaztutako taulamentura [7] ailegetan dira, eta, zolata horreetatik aurrera, metro bat inguru handitzen da.

Zorua egurrezkoa da. Lehenengo tarte bietan, goragoxeago dago, baina are gehiago burualdean. Zoruaren zati bat ordeztu egin dan arren, leku batzuetan opatxurrez ebagitako oholtzar zabalak dagoz oraindokarren [8], baita hilobiak sartzeko tokiak be. Emoten dau hori, behintzat, XIX. mendean egindako eraldaketaren baten emoitzea dala.

Hasiera baten, hormak eurak euskarri bakarrak diran arren, gangak hareen gainean dagoz zurkaiztuta. Burualdekoa [9] kainoi-erdikoa da, eta, ahokadurea plaka-inpostadun pilastra bakunetatik abietan da. Dana dala, bere eginkizuna egiturazkoa baino apaingarriagoa da.

Nabean, kainoia agertzen da barriro, baina, oraingoan, egurrezkoa da. Erdiko giltzarri batzuetan alkartzen diran pare makurrek osotutako hamaika parpain-arkuk zatitzen dabe. Alkargunean bertan, ohiko erpinak [10] lantzen ziran Euskadiko arotz-beharretan, XVI2SANTANA EZKERRA, 1996, passim. SANTANA EZKERRA eta BARRIO LOZA, 1996, passim. mendeko lehenengo erdialdean. Parpain-arkuak jangune ahurren bitartez dagoz mehetuta, eta hormearen beheko aldean txertatzen dira, euskarria bera irmetzeko. Gangea zarratzen dauen ohola nerbio horreen gainean dago finkatuta.

Giltzarriak eremua luzetara zehartzen dauen nerbioaren bidez dagoz lotuta. Euretako sei (lehenengo biak [11] eta azken laurak [12]) jatorrizkoak dira, beranduko gotikokoak dira eta lanketak fazetauak dira. Gainerakoak moltso biribilduak dira, eta bolak daukiez goiko aldean. XIX. mendekoak dira, hau da, herri-neoklasizismokoak.

Egitura horren erdi-erdian, tirante lodi bi dagoz agirian, eta pendoloi biren bidez dagoz finkatuta (euretako bat barriro indartu behar izan da era osogarrian, burdinazko txapen bitartez; berbera jazo da gangako beste gune batzuetan). Landara-apaingarriak [13] daukiezan zapata nabarmenen bidez dagoz apainduta.

Oholtzea kareaz dago zurituta. Nerbioak, giltzarriak eta tiranteak, ostera, marroiz margotuta dagoz.

Orokorrean, eraikinak eta, batez be, gangeak egonkortasun-arazoak eukienez, uneren baten ezinbestekoa izan zan kanpoko horma-bularra, ostikoa [14] jartea laugarren parpain-arkuan. Sekzino angeluzuzena dauka, zokalotxu lisoaren gainean dago eta isurki-hodiak zein hegal bakarreko teilatua daukaz erlatxetik metro batera-edo -hormen berranditzearen abiagunean.

Teilatua [15] lau isurialdekoa da, eta gailur jarraitu luzea dauka habearte osoan.

Eraikinak nahikoa argitasuna dauka, hegoaldera begira edegitako hiru leihori esker. Euretako bik, burualdekoak [16] eta bigarren tartekoak, leihoburua daukie, eta euren azpadurak harlanduzkoak dira (bigarrenaren leihoburua egurrezkoa da, eta barruko aldea zakarragoa da).

Korurantz [17] edegitako asentudun baoa, ostera, interesgarriagoa da: oso fintasun handiz egindako eskoziadun ertzak [18] daukiezan hiru gingileko bao bi daukaz. Bitxia bada be, asentu bakarra dauka, ohiko parea egon beharrean, eta barruko leihoburua egurrezkoa da. Emoten dau berezitasun horreek bat datozela eraikinaren biografia bereizgarriagaz, ikusiko dogun lez.

Ermiteak sarrera bi daukaz. Antzekoak dira, oinaldean kokatuta dagoan nagusia [19] zabalagoa bada be. Zorrotza da arkubarneran, baina erdi-puntukoa arkuganeran, eta bederatzi dobela erradial daukaz, baita kainoi eskarzanoa be.

Hegoaldeko horman, beste sarbidea [20] dago, eta bederatzi dobela be badaukaz, nahi-ta emokadurearen ondorioz nekez igarten diran. Bere tunelak [21] ertz alakatudun egurrezko ateburua dauka. Bere ondoan, urbedeinkatu-ontzia [22] oso-oso higatuta dago, sekzino karratua eta profil lerronahasia daukaz eta, aurreko aldean, XVII. mendekoa izan leiteken kurutze tenplarioa dauka apaingarri.

Korua [23] egurrezkoa da, eta, oso elementu herrikoia dan arren, oso-oso jagonda dago. Sakona da, gangeak zehazten dauzan ia-ia azken lau tarteak hartzen dauz-eta. Egiturea zurabean dago oinarrituta, pieza sendoa da eta, musturretan zizelatuta dagoanez, saihets zorrotzez apaindutako buruak daukiezan mentsulatxoen fikzinoa sortzen da [24]. Horren gainean, alkarren artean oso hur dagozan bigarren mailako habexkek apainketea berregiten dabe, zabalagoa dan arren. Balaustre biribilduak listeletan eta bozel-laurdenean moldurautako beste zurabe baten finkatzen dira, eta, aldi berean, barandearen euskarria be badira. Horren apainketea konplexua da: zerraginen erreskadea, torso-kordoia, zerraginen beste erreskada bat eta, aurreko aldean, lau erroseta [25] [26] eta lantzerrean [27] [28] zulotutako kurutzeen moltsoetarako hiru panel. Apaingarri horreetan guztietan, polikromia gorri eta baltzaren3SANTANA EZKERRA eta BARRIO LOZA, 1996, 243.-244. or. aztarnak agertzen dira.

Balaustreen eredua betikoa da, biribila, eta oso ohikoa zan XVII. mendetik, beharbada kasu honetan XIX. mendetik haragokoak izango ez diran arren. Edozelan be, beheko zurabean, mihinetan sartutako oholen aurreko sistemearen kokagunea zan artekea ikusgai dago oraindokarren, eta, beharbada, saretan egongo ziran zulotuta, XVI.4SANTANA EZKERRA, 1996, 90.-91. or. mendean ohikoa zan lez. Sasoi berekoa izango da apainketa alakatuak dituan baranda.

Korura igoteko, klaustro-eskailerea dago, hego-sartaldeko angelura dago atxikita eta orain dala hamarkada batzuk zaharbarritu zan.

Sakristia [29] habearteagaz dago lotuta ebanjelioaren alboan egurrezko markodun ateburua daukan ate bakunaren bidez. Tarte bikoa da, eta moldurautako mentsulatxoak [30] apaingarri daukazan habe nagusiaren bidez dagoz zehaztuta sabaian bertan. Argitasuna leiho bitan zehar sartzen da. Euretako bat udare-formako barroteen bitartez [31] dago zarratuta, eta bestea trakestasunez handitu zan 1911n5AHEB-BEHA, Orozko - Urigoiti - Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren parrokiak, Kontuak 1897-1956, sign. 3006/001-00.. Sakristiaren osogarri, oraintsuko gelatxoa dago eguzkialderantz, komuna, hain zuzen be.

Iparraldean, azken gelea atxiki jako tenpluari: oso-oso aldatuta dagoan antxinako hazurtokia.

Kanpantorrea [32] ermitako erakargarrietakoa da. Arotz-beharra da, eta apur bat alkartzen diran lau zutoin handiren gainean dago oinarrituta. Bigarren mailako haga horizontalek eta jabaloi batzuek hiru isurialdeko teilatua dan teiladureari eusten deutsie. Kanpai biri be eusten deutse.

Kanpantorre bereizgarri honek tenpluko oinaldeko fatxadearen zati handiena hartzen dau zabaletara. Eleizpeko [33] segmentu biak bertaraino ailegetan dira. Eleizpeak berak lauzaz xaflatutako itxiturearen gainean dagoan teiladurea dauka, baita eserleku jarraituak eta eskoiko egurrezko oinak be. Halanda be, eleizpearen zati bat, hego-sartaldeko angelurantz, harlangaitzezkoa da bere altuera osoan. Tenpluko horman, teilapea kakoaz eutsitako harburuetan (batzuk egurrezkoak dira) dago oinarrituta.

Zolatea nahikoa narriatuta dago, konponketa bat baino gehiago daukaz eta alde batzuk lauzatuta dagoz, gainera. Ha-ta guzti be, harrizko zein teilazko enkatxoa [34] dauka, eta loren marrazkiak nahiz diseinu labirintikoak daukaz apaingarri.

 

Zaloak herri-urtenbideen xarma guzti-guztia dauka, eta batez be saiakuntzazkoa dan eta batzuetan neurri baten estilo artistikoetatik kanpo mobiduten dan arkitekturara garoaz. Hori dala-ta, batzuetan, eraikinagaz6YBARRA y BERGÉ, 1958, 1. liburukia, 546. or. benetan bat ez datorren antxinatasuna daukala adierazoten da.

Tenplua Erdi Arokoa da. Bailarako gainerakoak lez, “Santa Marya de Çaloa” eleizea 1385ean aitatu zan Diego Fernández de Olarteren7OJANGUREN IRALAKOA, 1999, 38. or. testamentuan. Edozelan be, gaur egun ikusten doguna XV.-XVI. mendeen arteko aldaketan eregiko zan, sarrera biek eta asentudun baoak islatzen daben lez.

Korua eta habearteko estalgia berehala erantsiko ziran 1530 inguruan, apaingarriak kontuan hartu ezkero, beranduko gotikoko8SANTANA EZKERRA, 1996, 90.-91. or. formen barruan mobiduten diralako hondino. Edozelan be, elementu barri horreek finkatzeko, eregita egoana apur bat aldatu behar izan eben ezinbestean: hegoaldeko sarrereari barruko ateburua aldatu jakon, eta, koruko leihoan, asentuetako bat kendu zan, parpain-arkua finkatzeko. Era berean, egurrezko beste bat jarri zan harrizko derrigorreko ateburuaren ordez. Gangeak lortutako altuerearen ondorioz, tenplua bera be handitu behar izan zan: inguru osoan, egurrezko zolatea jarri zan, eta, bertatik abiauta, metro batean-edo altzau ziran hormak.

Ganga horren egonkortasunak arazoak sortu dauz betirik. 1660 inguruan (barriro be, apaingarrien arabera), egiturako9Ibid. indargarri-zertxa biak jarri behar izan ziran. Ha-ta guzti be, 1724an, Bartolomé de Ugarriza arotzak eleizea ikuskatu eta gangea lau “txeraren” bidez finkatu beharra egoala adierazo eban. Urte horretan bertan, 300 erreal baino gehiago ordaindu ziran, “gailurrerako tixera moduan” erabiliko ziran egurrak erosteko eta teilatuko10AHEB-BEHA, Orozko - Urigoiti - Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren parrokiak, Kontuak eta bisitaldiak 1647-1725, sign. 3004/003-00. lanetarako arotzen zein beharginen alogerei aurre egiteko. Tenpluaren albo bietan agiri diran lau haga-buruak “tixera” horreek izango dira.

Tenplua, barriz, ez egoan ezelan be baldintza onetan. 1736an, honako hauxe agindu eban ikuskatzaileak: “barruko aldetik egurren zein zutoinen bidez habetuta (eskoratuta) dagoan eleizea konpondu behar da, gelatxoa lakoa dalako eta, goitik behera, arrakalak daukazalako han-hemenka”. 1741ean, egoerea berbera zan artean, eta, eleiztarrak ostentzen ahalegindu baziran be, ikuskatzaileak horren barri emon eban: “agirikoa (da) jaustear dagoala, horren ondorioz eskoratuta egon dala kontuan hartuta, eta, benetan zelan dagoan ostentzeko, eskorak kendu deutsiez”11AHEB-BEHA, Orozko - Urigoiti - Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren parrokiak, Kontuak eta bisitaldiak 1726-1812, sign. 3004/004-00.. Agiriek, ostera, ez deuskue lagundu egoera ha zelan edo noiz konpondu zan jakiten.

XIX. gizaldian, altara-aldea barritu -edo gehitu-egin zala emoten dau. 1863an, Domingo de Meazak planoa egin eta baldintzak zehaztu ebazan. Obrea, barriz, ez zan orduan gauzatu, “besoen” (laneskuaren) kostuak “gora egin ebalako”. 1890ean, Aquilino de Vigüesak “baldintzak zein aurrekontua” idatzi ebazan barriro, eta, ostean beste albistarik egon ez zanez, ezarritakoak12Ibid. izan zirala esan geinke. Horrezaz gainera, hilobiak sartzeko tokia be XIX. mendekoa dala emoten dau.

Tenpluari atxikitako elementuei jagokenez, sakristia XVIII. mendearen hasieran eregi zan tokiko abadea zan Domingo de Acha Angeluaren kontura, nahi-ta XIX. mendean erabat zaharbarritu eben (era berean, mende horretakoak izango litzatekez oholtzar handiez egindako zorua, haga nagusiko mentsulak eta atea).

Bestetik, gaur egun biltegia dan “hazurtokia” 1852an13CONDE FUENTE, 1997, 230. or. AHEB-BEHA, Orozko - Urigoiti - Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren. parrokiak, Kontuak, inbentarioak eta bisitaldiak 1813-1941, sign. 3006/002-00. egin zan. Beharbada, gangan beste jarduketa bat egin ebenean eregi eben hori guztia, hau da, gangako giltzarri batzuk aldatu ziranean, eta baleiteke ostikoa orduantxe eregi izana.

Dana dala, ez dira eleizpeko eta torreko lanak zehaztu, herrikoak izateagaitik ez dabelako noizkoak diran jakiteko moduko datu formalik eskaintzen. Kontuen liburuetan, eurei buruzko albistak azaltzen dira sarritan, baina ez dira bat be zehatzak.

1. ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. liburukia, 502. or.

ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia / Labayru Ikastegia, 1987, 3 liburuki.

2. SANTANA EZKERRA, 1996, passim.

SANTANA EZKERRA, Alberto. “Zuraren artea. Zuraje-arotzia Euskal Herriko elizetan / El arte de la madera. La carpintería de armar en las iglesias del País Vasco”. In SANTANA, Alberto (koord.). Ars lignea. Zurezko elizak Euskal Herrian / Las iglesias de madera en el País Vasco. Madril: Electa / Arabako Foru Aldundia – Diputación Foral de Álava / Bizkaiko Foru Aldundia – Diputación Foral de Bizkaia / Gipuzkoako Foru Aldundia – Diputación Foral de Gipuzkoa, 1996, 47.-94. or.

SANTANA EZKERRA eta BARRIO LOZA, 1996, passim.

SANTANA EZKERRA, Alberto, eta BARRIO LOZA, José Ángel. “Deskribapenen Katalogoa / Catálogo descriptivo”. In SANTANA, Alberto (koord.). Ars lignea. Zurezko elizak Euskal Herrian / Las iglesias de madera en el País Vasco. Madril: Electa / Arabako Foru Aldundia – Diputación Foral de Álava / Bizkaiko Foru Aldundia – Diputación Foral de Bizkaia / Gipuzkoako Foru Aldundia – Diputación Foral de Gipuzkoa, 1996, 217.-249. or.

3. SANTANA EZKERRA eta BARRIO LOZA, 1996, 243.-244. or.

SANTANA EZKERRA, Alberto, eta BARRIO LOZA, José Ángel. “Deskribapenen Katalogoa / Catálogo descriptivo”. In SANTANA, Alberto (koord.). Ars lignea. Zurezko elizak Euskal Herrian / Las iglesias de madera en el País Vasco. Madril: Electa / Arabako Foru Aldundia – Diputación Foral de Álava / Bizkaiko Foru Aldundia – Diputación Foral de Bizkaia / Gipuzkoako Foru Aldundia – Diputación Foral de Gipuzkoa, 1996, 217.-249. or.

4. SANTANA EZKERRA, 1996, 90.-91. or.

SANTANA EZKERRA, Alberto. “Zuraren artea. Zuraje-arotzia Euskal Herriko elizetan / El arte de la madera. La carpintería de armar en las iglesias del País Vasco”. In SANTANA, Alberto (koord.). Ars lignea. Zurezko elizak Euskal Herrian / Las iglesias de madera en el País Vasco. Madril: Electa / Arabako Foru Aldundia – Diputación Foral de Álava / Bizkaiko Foru Aldundia – Diputación Foral de Bizkaia / Gipuzkoako Foru Aldundia – Diputación Foral de Gipuzkoa, 1996, 47.-94. or.

5. AHEB-BEHA, Orozko – Urigoiti – Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren parrokiak, Kontuak 1897-1956, sign. 3006/001-00.

6. YBARRA y BERGÉ, 1958, 1. liburukia, 546. or.

YBARRA y BERGÉ, Javier de. Catálogo de monumentos de Vizcaya. Bilbao: Bizkaiko Kultura Batzarra, 1958, 2 liburuki.

7. OJANGUREN IRALAKOA, 1999, 38. or.

OJANGUREN IRALAKOA, Pedromari. Orozko en la Baja Edad Media. Bilbao: egilearen edizinoa, 1999.

8. SANTANA EZKERRA, 1996, 90.-91. or.

SANTANA EZKERRA, Alberto. “Zuraren artea. Zuraje-arotzia Euskal Herriko elizetan / El arte de la madera. La carpintería de armar en las iglesias del País Vasco”. In SANTANA, Alberto (koord.). Ars lignea. Zurezko elizak Euskal Herrian / Las iglesias de madera en el País Vasco. Madril: Electa / Arabako Foru Aldundia – Diputación Foral de Álava / Bizkaiko Foru Aldundia – Diputación Foral de Bizkaia / Gipuzkoako Foru Aldundia – Diputación Foral de Gipuzkoa, 1996, 47.-94. or.

9. Ibid.

10. AHEB-BEHA, Orozko – Urigoiti – Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren parrokiak, Kontuak eta bisitaldiak 1647-1725, sign. 3004/003-00.

11. AHEB-BEHA, Orozko – Urigoiti – Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren parrokiak, Kontuak eta bisitaldiak 1726-1812, sign. 3004/004-00.

12. Ibid.

13. CONDE FUENTE, 1997, 230. or.

CONDE FUENTE, Roberto. Orozko. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, 1997. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).

AHEB-BEHA, Orozko – Urigoiti – Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren parrokiak, Kontuak, inbentarioak eta bisitaldiak 1813-1941, sign. 3006/002-00.

ALTZARIAK

Erretaulak

 

Erretauleak [35] hiru kale daukaz, erdikoa askoz be zabalagoa da eta zapalda garaia dauka, baita goialde txiki-txikian amaitzen dan gorputza be. Egurraren zati bat urre-kolorekoa da, gorriz, urdinez eta marroiz polikromauta dago, eta nahikoa traketsak diran pintura figuratibo zein geometriko ugari daukaz.

Basamentuan [36], alboko ardatzak erdi-puntuko panel lauetarako dira, baina beharbada desagertutako iruditxuetarako sakonuneak be bai, eta dan-dana behin eta barriro dago margotuta. Gainean, margotutako loretarako xafla angeluzuzenak doaz.

Erdian, sagrarioa dago. Egitura kubiko konplexua da, eta zutabe joniarrek bertako planoak zehazten dabez. Atean, Salbatzailearen [37] (28 x 20) erliebea daroa, erdi-puntukoaren bitartez gunera dago atxikita pintzelkada meheen bidez eta landara-apaingarriak daukaz. Dan-dana, gainera, pilastra ildaskatuen artean dago kokatuta. Alboetan, San Pedroren [38] eta San Pabloren [39] (38 x 24) irudiak doaz erdi-puntukoak be badiran eta kiribildun idulkitxoak daukiezan gune lisoetan. Aingerutxodun taulamentuaren gainean, goiko aldea eskamadun kupula-formakoa da, eta erdi-puntuko arkutxoen linternea dauka. Atzealdean, kiribil batzuek eta landara-apaingarri barrien polikromiak dan-dana batzen dabe.

Erretaulearen gorputza [40] basamentuaren gainean dago hegalean, zeozelan esatearren, eta, alboetan, zapatetan dago zurkaiztuta. Hemen, ildodun zutabe joniarrak dira hiru kaleak zehazten dabezanak. Alboko hobien atzealdea laua da, diseinu manierista geometrikoa dauka, eta, euren gainean, margotutako aingerutxoentzako taulamentua dago zutabeen aurrean dagozan plintoen artean. Gune nagusia irudirako sakonunea da, eta erromes-oskolearen formea dauka. Horma-hobi hori alboen gainean altueran nabarmentzen danez, barriro be landara-apaingarriez margotutako erroleoen bidez garaiera hori konpontzen dauen taulamentua hausten dau.

Goialdea [41] kerubinen pare bat burutxo daroan frisoaren gainean doa. Erdi-puntukoa da, eta beste aingerutxo bat dauka zirrimarratutako atzealdean. Balaustredun pinakuluek zutabeetako ardatz guztiak zehazten dabez. Horren guztiaren gainean, Kristo kurutziltzatua doa.

Altzarian, gainera, Aste Santuan monumentua jarteko metalezko euskarriak dagoz oraindokarren, eta oihala izango zan seguruenik.

Erretaula hau errenazimentuko azken fasekoa da, 1600 inguruan nahiko fintasunez interpretautako erromanismokoa, hain zuzen be. Balaustreak, ostera, XIX. mendeko estilo neoklasikoan ordeztu ziran. Makina horren bereizgarritasun moduan, hainbat pintura apaingarri dagozala nabarmendu beharra dago.

Irudien zati bat be erromanismo horretakoa da. Sagrariokoen [37] [38] [39] anatomiak handiak dira, eta oihal mardulak daroez. Gainera, Kristo kurutziltatuak [42] soina dauka agirian, ondo-ondo nabarmenduta daukaz giharrak eta nahikoa fina dan garbitasun-oihalaz dago estalduta.

Gainerako tailuak, ostera, beste une batzuetakoak dira. Gaur egun, titularra Sortzez Garbia da [43] (84 x 45 x 28). Barrokoa da, XVII. mendearen erdialdekoa, egur polikromauz dago eginda, betearazpena gogortxoa da eta Ama Birjinearen jarrerea Gregorio Fernándezen modelo gaztelarretan erabilitakoaren antzekoa da. Zeozelako kalidadea daukan tailua da, pintureak itsusitu egiten badau be. Herritarrek “Itxaropenaren Andra Maria” esaten eutsien, eta Olarteko San Bartolome14ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. liburukia, 503. or. eleizatik ekarri ei eben.

Ezkerretara, San Pedro Aita Santua [44] (86 x 28 x 19) dago, bedeinkatzen dago eta giltza zakar batzuk gehitu jakoz. Irudi interesgarria da, hieratiko samarra da eta arpegikune lehorra dauka. Belaunen artean V forman atondutako oihal leunen bidez dago estalduta, eta tolestura zentrokide bigunak nabarmentzen dira bularraldean. Gotikoa da, XIV. mendearen erdialdekoa. Bere kronologiagaitik, emoten dau horixe berori dala 1791n ikuskatzaileak holantxe aitatzen eban San Pedro: “Oso irrigarria eta irudi txarra danez, desegin egin behar da, eta bere koskorrak eleizan bertan lurperatu behar dira”. Agindu hori, barriz, ez zan bete15AHEB-BEHA, Orozko - Urigoiti - Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren parrokiak, Kontuak eta bisitaldiak 1726-1812, sign. 3004/004-00..

Beste aldean, estilo eta kronologia berekoa dan Andra Maria (Ama Birjinea eta Umea) [45] (68 x 30 x 22) dago. Arpegikune hotza dauka oraindino, aurrera begira dago eta Umea dauka ezkerraldean, bedeinkatzen. Kasu honetan, Amaren eta Semearen jantzietako oihalen tolesturea aurreko tailuan baino zeheagoa da.

Altara-mahaia ertz konkaboak dituan oinarri zakarra da; aurrealdea errosetez margotuta dauka -motibo oso hedatua-, koruko barandako errosetak imitatuz.

Metalezko gauzak

 

Altarako kurutzea [46] (37,5 x 14,5 x 8, Kristoa 10,5 x 9,8 x 2). Kurutzea zati baten ebano-kolorez tintatuta dagoan egurrezkoa da; eta Kristo kurutziltzatua, brontzezkoa. Gainazal lisoko oinarri piramidalaren gainean dago jarrita, eta beso artez bakunak daukaz. Beso horreen goiko aldea metalezkoa da, eta honako plaka honeek daukiez apaingarri: Inri, goian; eta Doloreetakoa, behean. XIX. mendeko lan neoklasikoa da.

Andra Mariaren kanpaia [47] (40 x 50). Brontzezkoa. Erromatarra. 1667. Inskripzinoa daroa: MARIA ORA PRO NOBIS AÑO 1667…16BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005, 150.-151. or.

Kanpaia [48] (45 x 50). Brontzea. Ezkiladuna. 1840. Inskripzinoa daroa: IHS AÑO 1840… MARIA ORA…17Ibid.. Seguruenik, 1845eko kontuetan aitatzen zana da, eta, bertan adierazotakoaren arabera, 314 erreal ordaindu ziran haren truke, “ehun eta hirurogei libra pisetan eban zaharraren balioa kenduta”18AHEB-BEHA, Orozko - Urigoiti - Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren parrokiak, Kontuak, inbentarioak eta bisitaldiak 1813-1941, sign. 3006/002-00..

Apaingarriak

 

Honako honeetxek osotutako txortea: meza-jantzia [49] eta eleiz kapea [50], bi estolak, bi eskumuturrekoak, kaliza-estalgia eta bi korporalen estalgiak. Palma-damasko gorri-gorriz eginda dagoz. Ehun hori, hain zuzen be, oso ezaguna zan, eta barroko bete-betetik aurrera erabilten hasi zan. Palma-hosto handiak, alesagarrak eta lorak daukaz apaingarri. XVIII. mendeko barrokokoak dira.

Honako honeetxek osotutako txortea: meza-jantzia [51], estolea, korporalen estalgiak eta kaliza-estalgia. Palma-damasko berdez eginda dagoz. XVIII. mendeko barrokokoak dira.

Honako honeetxek osotutako txortea: meza-jantzia [52], eskumuturrekoa, kaliza-estalgia eta korporalen estalgiak. Palma-damasko baltzez eginda dagoz. XVIII. mendeko barrokokoak dira.

Altarako aurrealdea [53] (90 x 213). Sedaz landutako ehunaren bidez jositako era bateko eta besteko paramentuak. Ehuna urre-kolorekoa da, eta beste hosto, galburu eta lora batzuk daroezan lorontziz dago txipriztinduta. Tonu berde, hori eta gorriak daukaz. XVIII. mendearen amaierako barrokokoak dira.

Aste Santuko monumenturako oihala [54] (185 x 117). Paramentu berde zein okredun ehuna da, eta, erretikulea izango balitz lez, erronboide formea dauka erdialdean lorea eta saretea daukiezan landara-pikorretarako. Interesgarria da, baina ez hainbeste ehunagaitik beragaitik, Aste Santuan sagrarioa estalduteko oihal moduan erabilteagaitik baino. XIX. mendeko neoklasikokoa da.

Beste elementu batzuk

 

Bateoarria [55] (78 x ø70). Kareharrizkoa. Esferaerdi formako kopea da, bere oin zilindrikoa traketsa da eta maila erdizirkular bikotxa dauka. Oso pieza herrikoia da, eta gatxa da estiloaren arabera sailkatzea. Kiribildun besoak daukazan altzarian dago ahokatuta, eta XIX. mendekoa da seguruenik.

Sakristiako konketea [56] (16 x 48,5). Kareharrizkoa. Uztai artezetan moldurautako harraskea. Herri-lana da, XIX. mendekoa, beharbada.

Interes etnografikoko elementuak

 

Sakristiako atabakea (eske-kutxea) [57] (7,5 x 22,5 x 11,3). Egurrezkoa. XX. mendekoa da, seguruenik.

Eleizbarrutiko gordailuan gordetako elementuak (Urre-zidargintzazko gauzak eta metalezkoak)

 

Kalizea [58] (24,6 x ø12,6 x ø7,3). Zidarrezkoa da, eta kolore berori dauka. Lisoa eta oso liraina da, eta oin biribila dauka. Helduleku goratua dauka, nahikoa ondo betearazotako zezen-txanbildun korapiloa dauka eta kopea bera zarratuta dago. Honako marka honeek daroaz: udalerria (Vitoria), egilea (A/…GANDON…, Antolín Ruiz de Argandoña) eta kontrastea (GARRIDO/64, Lorenzo Garrido). Inertziako pieza neoklasikoa da, eta, bere markearen arabera, 1864an19AHEB-BEHA, Orozko - Urigoiti - Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren parrokiak 1813-1941, sign. 3006/002-00 egin zan.

Beragaz bat datorren patenea (ø12,6) dauka.

Pastikuna (Bakearen ohikunean musu emoteko plaka) [59] (15,5 x 10,5 x 3,3). Brontzea. Hedatutako eredua eta antzeko hainbat alde dago Jaurerriko hainbat lekutan barreiatuta. Bertan, Jaiotzearen eszenea azaltzen da, eta Calahorrako eleizbarrutiko santu jagoleak dagoz tinpanoan: Emeterio eta Zeledonio. Errenazentista, Juan Gutierrez Zaharraren tailerrean egin eben, Santo Domingo de La Calzadan (Errioxa), 1540 eta 1575 bitartean20BARRIO LOZA eta VALVERDE PEÑA, p. 55. CILLA LÓPEZ, 2022, vol. 1, p. 235..

JMGC – RCL

14. ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. liburukia, 503. or.

ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia / Labayru Ikastegia, 1987, 3 liburuki.

15. AHEB-BEHA, Orozko – Urigoiti – Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren parrokiak, Kontuak eta bisitaldiak 1726-1812, sign. 3004/004-00.

16. BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005, 150.-151. or.

BARRIO LOZA, José Ángel (zuz.), MOLINUEVO ZABALLA, María, eta ROMANO VALLEJO, María. Bizkaiko kanpaiak / Campanas de Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia – Kultura Saila / Diputación Foral de Bizkaia – Departamento de Cultura, 2005. (Inbentarioak bildumea, 12. zk.). Online bersinoa be badago eskuragarri https://www.bizkaia.eus/Kultura/kanpaiak/index.asp?idioma=CA.

17. Ibid.

18. AHEB-BEHA, Orozko – Urigoiti – Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren parrokiak, Kontuak, inbentarioak eta bisitaldiak 1813-1941, sign. 3006/002-00.

19. AHEB-BEHA, Orozko – Urigoiti – Zaloako San Lorentzo Martiriaren eta Andra Mariaren parrokiak 1813-1941, sign. 3006/002-00

20. BARRIO LOZA eta VALVERDE PEÑA, p. 55.

BARRIO LOZA, José Ángel, yetaVALVERDE PEÑA, José Ramón. Platería antigua en Vizcaya. Bilbao: Museo de Bellas Artes, 1986.

CILLA LÓPEZ, 2022, vol. 1, p. 235.

CILLA LÓPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Vitoria-Gasteiz: Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2022, lib. 4 (Investigaciones de Patrimonio Cultural bilduma, 4 zenb.). Eskuragarri hemen https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/