SAN JUSTO ETA SAN PASTOR ERMITA

Nerbioi Garaia

\

Zeberio

Beraza / Undurraga auzoa

i

Laburpena (PDF)

Undurraga auzoa (48499)

p.santotomas.zeberio@bizkeliza.org

ERAIKINA [1]

Oinplano [2] angeluzuzeneko eraikin xumea. Nabea hiru zatitan banatzen da estalgiaren parean [3] [4], eta eleizpea dauka oinaldean. Eraikinaren orientazinoa ez da ohikoa; ipar-sartaldetik hego-sortaldera doa, eta litekeena da horren errazoia izatea nahiko beranduko (1913) eraikina dala, eta ondoan eukan errepidearen trazadureari egokitu jakola.

Hormak [5] harlangatxezkoak dira, laukien itxurakoak edo. Harri landuagoak ageri ditu ertzetan, eta piezak batzuk harlanduaren mailea daukie. Kanpoaldean, materiala bistan itxi da, oinaldeko hormearen goiko aldea izan ezik. Zati hori, izan be, zarpiatuta dago, barrualdea lez.

Barrualdean, zoladurea egiteko, buztin erreagaz egindako baldosak erabili dira, baina ez altarearen parean, zati horretan zorua zurezkoa da-ta, eta apurtxu bat goratuta dago gainerako lurzoruagaz alderatuta.

Estalgia egurrezkoa da, gailur-sistema bat, isurki triangeluarrakaz ertz motzetan, eta tirante bik sendotuta. Horreetako bat, gitxi gorabehera presbiterioaren zatia zehazten dauena, nahiko modu xumean molduratutako mentsula txiki batzukaz dekorau da [6].

Teilatua lau isurikoa da [7]. Gailurraren gainean, egitura xume bat dauka kanpairako.

Alboetako hormetan edegitako leihoburudun leiho bik argitzen dabe ermitea, bai eta sarrerearen alde banatan dauden baoek be.

Oinaldean dauka sarbidea [8], ateburuakaz, eta haga torneaudun leiho zabal bi daukaz alboetan. Halanda ze, santutxu edegien ereduaren antza dauka ermita honek.

Albo bietan, ur bedeinkatuen ontzi bana, baso formakoak biak [9] [10].

Oinaldean eleizpea [11] dago, egurrezko hiru zutikoren gainean zurkaiztuta, eta, horreek, barriz, harrizko hormatxo jarraitu bat daukie euskarri. Egurrezko pieza batzuk mihiztatzeko ahoak daukiez, eta berrerabilitako piezak dirala ikusten da.

 

Ermita xume bat da, inguruan (200 metro ingurura) egoan Iturrialde izeneko beste ermita baten ondorengoa, berez. Dokumentauta dago 1550. urtetik, eta Juan de Reca (Erreka) harginak berregin eban 1610-1612. urteetan. Dana dala, teilatua konpondu behar izan jakon 1624an, hondatu samar egoan-eta1PÉREZ URRAZA, 2009, 60. or. AHEB-BEHA, Olabarrietako Santo Tomas parrokia, Zeberio, Libro de cuentas de la ermita de Nuestra Señora de Zeberiogana 1610-1692, sign. 1794/005-00. ALZOLA CAVIEDES, 1995, 182. or..

Ez dakigu askoz gehiagorik jatorrizko San Justo eta San Pastor ermita hari buruz, harik eta 1913ko ekainaren 11n eraikina eretsita egoala adierazo zan arte. Horrezaz gainera, hau be adierazo zan: “Aurtengo urteko urtarrileko hogeta hamarreko dekretua betez, beste leku baten eregi da Justo eta Pastor santu martiriei eskainitako ermitea”. Obrearen ardurea Eulalio de Aldecoak hartu eban, eta 1.190 pezeta kobrau ebazan2AHEB-BEHA, Olabarrietako Santo Tomas parrokia, Zeberio, askotariko paperak, Cuentas de Santo Tomás de Olabarrieta 1913, sign. 1808/001-00. ALZOLA CAVIEDES, 1995, 182. or..

1. PÉREZ URRAZA, 2009, 60. or.

PÉREZ URRAZA, Kepa. “Zeberio haraneko ermiten zehar ibilaldi historiko-didaktikoa”. In Euskalingua. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2009, 14. or., 43-62. or.

AHEB-BEHA, Olabarrietako Santo Tomas parrokia, Zeberio, Libro de cuentas de la ermita de Nuestra Señora de Zeberiogana 1610-1692, sign. 1794/005-00.

ALZOLA CAVIEDES, 1995, 182. or.

ALZOLA CAVIEDES, Itziar. Zeberio. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).

2. AHEB-BEHA, Olabarrietako Santo Tomas parrokia, Zeberio, askotariko paperak, Cuentas de Santo Tomás de Olabarrieta 1913, sign. 1808/001-00.

ALZOLA CAVIEDES, 1995, 182. or.

ALZOLA CAVIEDES, Itziar. Zeberio. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).

ALTZARIAK

Eskulturea

 

San Justo eta San Pastor [12]. Egur polikromaua. Oso antzeko konposizinoa daukien irudi bi, aurrez aurre, eskuak erdialdean, otoitzean egongo balira lez. Bietako batek tunikea daroa, burua estalduten deutsan txano bategaz, eta jarrera apur bat dinamikoagoa dauka, hanka bat tolestuta. Horixe da bien arteko alderik handiena. Soinean daroazen janzkerek tolestura zurrunak ageri dabez mangetan, nahi-ta tuniketan zuzen jausten dan oihala, eta estatiko bietako baten; bestean, ostera, tolesturak bigunagoak eta dinamikoagoak dira. Ule luzea daukie, uhinakaz eta ondo zehaztutako kiribilakaz. Hazbegiak zurrunak dira, baina emoten dau irri leun bat ageri dabela. Badakigu Primitivo Ortizek margotu ebazala barriro, 1913an, eta 59,70 pezeta3AHEB-BEHA, Olabarrietako Santo Tomas parrokia, Zeberio, askotariko paperak, Cuentas de Santo Tomás de Olabarrieta 1913, sign. 1808/001-00. kobrau ebazala lanen truke; halanda be, Erdi Aroko eitea daukien lanak dira. Gotiko berantiarra, 1510-1520 ingurukoa.

Metalezko piezak

 

Kanpaia [13]. Brontzea. Ezkiladuna.

AAS – MRV – JMGC – RCL

3. AHEB-BEHA, Olabarrietako Santo Tomas parrokia, Zeberio, askotariko paperak, Cuentas de Santo Tomás de Olabarrieta 1913, sign. 1808/001-00.