SAN ANTOLIN ETA SAN ROKE ERMITA (Desakralizaua)
Nerbioi Garaia
Zeberio | Zubialde auzoa
Zubialde auzoa 6 (48499)
p.santotomas.zeberio@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Zubialdeko plazan –haraneko administrazino-gunean– kokatutako ermita desakralizau hau umeen eskolako ludotekea da gaur egun, eta denda-funtzinoa beteten dau antxina ermitearen eleiz atari izandakoak.
Ermitea gaur egungo funtzinoetara egokitzeko egin behar izan ziran barrikuntzak dirala-ta, horma perimetralak baino ez dira gelditzen jatorrizko eraikinetik.
Ikusgai dagoana [2] oin laukizuzena da, hiru horma-ataleko burualde oktogonal batek errematautako nabe batena. Arkupea euki eban oinaldean[3]. Ermiteak ipar-sortalde/hego-sartalde orientazinoa dauka, plazarantz eta aldameneko zubirantz edegita geratu eiten, seguru asko.
Harlangatxa apur bat landuagoa da kantoietan, nahi-ta aurrealdekoetan bakarrik daukan harlanduaren tankerea. Uneren baten, perimetro osoa handitu jakon eraikinari, eta bao zuzen batzuk zabaldu jakozan goranzko zabaltzean.
Isurki biko estalgia dauka, eta hiru isurkitan banatutako isurialdea, burualdea izandako gunean.
Jatorrizko bao sistemearen arrastorik ez da gelditzen, aitatutako teilatu-hegalaren azpiko hutsarte horreetakoren bat (beharbada, ganga gain bat aireztatzeko?) eta oinaldeko hormapikoko argizuloa izan ezik.
Desagertuta dago, era berean, kanpai-hormea: alde ahurreko gorputz soila, bola-piramideen artekoa, zirkulu erdiko bao bat eukana, eta hiruki formako frontoitxua, beste bola-piramide bat, eta haize-orratz kurutzea.
Hauxe inoen 1627an Zeberiori buruz:
“tienen un hospital… en que admiten los pobres para curarlos con mucha piedad de sus enfermedades, y pegante al mismo Hospital han edificado… una capilla y hermita con su altar, y lo han puesto con la maior decenzia y venerazion que han podido, y para que los enfermos que hay en el dicho hospital puedan oyr misa y encomendarse a Dios tienen los dichos mis partes devoción de que se celebre en la dicha hermita misa para consuelo de los dichos enfermos”.
1628an bedeinkatu eben eleizea1BFAH-AHFB, Judiziala, Zuzentzailea, Zibila, sign. JCR 1303/005, 53v-54, 60-60v folioak..
1776an, Juan de Iturbururi eskatu eutsien “gauzatu eiala diseinu bat ermita barri bat exekutetako haran hatako plazan”. Baina, udalaren eta parrokiaren kontuak ikusita, ez dau emoten proiektua gauzatu zanik (eta Iturburuk berak be ez eban kobrau 1789ra arte)2Ibid., 39v-40, 47v folioak. ALZOLA CAVIEDES, 1994, 183. or..
Garai haretan, kuruztoki soil bat zan tenplua: 1791n, egurrezko hesi batez itxitako altara-mahai lez deskribau eben. Urte hatan, gotzaindegiko bisitatzaileak agindu eban “ipini daitezala… hesietan mihise batzuk, ez daizan haizeak altaratik atera sakramentuzko berordeak”3ALZOLA CAVIEDES, 1994, 183. or..
Dirudienez, 1828an heldu eutsen handitze-lanaren ideari barriro. Funtsak batzeko, udalak zuzeneko zerga bat ezarri behar izan eutsan ardoaren konsumoari. Azkenik, 1841-1842an, obrea egin zan, Francisco de Arteagaren ardurapean, baina ez dogu jakiterik izan Iturbururen diseinu ordurako zaharrari edo barriagoren bati jarraitu ete eutsan4Ibid..
Ermita harek 1964ra arte iraun eban. Orduan, Jaiotzearen parrokia eregi eben ermitatik hurbil (gaur egun ermitea da, San Antolinen eta San Rokeren gurtza berreskuratuta), eta ermitea desakralizau eta askotariko erabileretarako baliau zan.
1. BFAH-AHFB, Judiziala, Zuzentzailea, Zibila, sign. JCR 1303/005, 53v-54, 60-60v folioak.
2. IIbid., 39v-40, 47v folioak.
ALZOLA CAVIEDES, 1994, 183. or.
ALZOLA CAVIEDES, Itziar. Zeberio. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).
3. ALZOLA CAVIEDES, 1994, 183. or.
ALZOLA CAVIEDES, Itziar. Zeberio. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).
4. Ibid.
ALTZARIAK
San Antolin eta San Roke ermitan (Ama Birjinaren Jaiotzearen parrokia ohia) gordailututako elementuak
San Antolinen irudia [4] (86 x 27 x 31). Egur polikromaua. Antxinako San Antolin eta San Roke ermitatik dator. Tailu trinkoa. Bertan ageri dan irudiak oinetaraino heltzen jakon dalmatika bategaz estalduta daukaz bolumenak, eta, dalmatikeaz gainera, manipulua eta lepokoa be daroaz. Liburua eta martirioaren palmondoa daukaz eskuetan, eta arpegiera zakar samarra dauka. Oihalak zabalak eta gogorrak dira, toles gitxikoak. 1765ean barriro polikromau eban Luis de Foncuebak –210 erreal kobrau ebazan horregaitik–, eta Ramón de Villalón bilbotar margolari eta urretzailea izan zan peritua5PEREZ URRAZA, 2009, 53. or.. Errenazimentukoa, erromanismokoa, XVI. mendearen amaierakoa.
San Rokeren irudia [5] (88,5 x 42 x 26). Egur polikromaua. Antxinako San Antolin eta San Roke ermitatik dator. Santuak inguruan dauka txakur bat, ohi dan moduan, ogi koskor bat daroatsona, eta zauriak zaintzen deutsazan aingerua. Erromes jantzita dago, pordoi, kapela eta soingainekoagaz; eta gorputz-jarrera dinamikoan dago irudikatuta, zauria erakusten. Tailu honetan, nabarmentzekoak dira bolumen biribilak, ardi-ule tankerako ehunak eta irudiaren adierazkortasun eutsia. Aurrekoa lez, Foncuebak birpolikromau eban (195 erreal), eta VillalónIbid.6[/tooltip izan zan peritua. Errenazimentukoa, erromanismokoa, XVI. mendearen amaierakoa.
Olabarrietako Santo Tomas eleizan gordailututako elementuak
Kalbarioa [6]. Honako irudi kanoniko honeek osotua: Kristo kurutziltzatua (60 x 54 x 11,5; kurutzea barne, 107 x 64 x 3), Doloretako Ama (57 x 25 x 17,5) eta San Joan (55 x 23,5 x 15). Jesusen irudiak gorputz mardula dauka, saihetsak markauta, eta gihar batzuk besoetan; garbitasun oihal leun bat daroa, kiribil polit batez eskoialdean lotua, eta arpegiera nahiko bizi bakoa dauka. Haregaz batera dagoan bikoteak guztiz estalduta dauka fisionomia, bolumen handiko oihal eder polikromau eta estofauakaz, arpegia eta besoen eta eskuen zati batzuk bakarrik agerian. Estaldu barik daukiezan atal horreetan, ezaugarri zorrotzak eta keinu barnerakoiak sumetan dira. Erromanistea, XVI. mendearen amaierakoa.
1765ean, Luis de Foncuebak 70 erreal kobrau ebazan “Jerusalem, Kristo, Maria Guztiz Santua eta San Joan” urretzearen eta estofetearen ordainetan; Villalónek7Ibid. egin ebazan peritu-lanak. Hiru pieza horreek pentsauarazoten deuskue erretaula txiki bat egongo zala garai baten, eta, beharbada, haren atikoan egon zala Kalbario hau (Jerusalemen ohiko ikuspegia daukana atzeko aldean), eta aurreko tailu biak ataletan.
AAS – MRV – JMGC – RCL
5. PEREZ URRAZA, 2009, 53. or.
PÉREZ URRAZA, Kepa. “Zeberio haraneko ermiten zehar ibilaldi historiko-didaktikoa”. In Euskalingua. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2009, 14. zk., 43.-62. or.
6. Ibid.
7. Ibid.