ANTONIO SANTUEN ERMITA

Nerbioi Garaia

\

Arrankudiaga | Elexalde auzoa

i

Laburpena (PDF)

Elexalde auzoa, 22 (48498)

p.asuncion.arrankudiaga@bizkeliza.org

ERAIKINA [1]

Hasiera baten, San Antonio Abataren izenpeko baino ez zan Antonio Santuak ermita, baina gitxienez 1859ean Paduko San Antonioren izenpeko be badala agertzen da eta ordutik aurrera, Antonio Santuak izenaz ezagutzen da1AHEB-BEHA, Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeko San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00..

Tenplu hau deigarria da bere kokapen bereziagaitik, Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea eleizaren eleizpeko hego-mendebaldeko ertzean [2], antxinako errege-bidearen ondoan. Derrigortutako kokapen honek bere orientazinoa -hego-iparra- baldintzatu egiten dau.

Oinplanoa [3] nabe txiki-txikikoa da, hiru horma-ataleko burualdeagaz [4] [5].

Hormak horma-harriz moldatuta dagoz, hutsarteen inguruko apainduran izan ezik, hemen harlandua agertzen da-eta. Barrura, burualdean, leihoburuaz eta egurrezko leiho-ertzez sendotutako horma-hobi bi dagoz eta eurotan zaindarien irudiak kokatzen dira. Oinaldeko pinoietan izan ezik, ermitak ez dau zarpiaturik eta bistan dagoz eraikuntza-material guztiak.

Kanpoan, mendebaldean, harrizko urbedeinkatu-ontzia dauka [6], gailoi-formakoa, eta kurutzea dauka grabatuta Golgota bakunaren gainean. Hurran, buzoi-formako zuloa dago horman, metalezko plakaz sendotuta: irekidura limosnak sartzeko, ohiko jardunbidea euren karga saltzeko Bilbora joiazan Orozkoko ikazkinen artean2ARREGI AZPEITIA,1987, 2. lib. 13. or..

Barrualdan, oraintsukoa dan zoladura, egurrezkoa da, zertxobait gorako dagoan burualdean ez ezik, hemen lauzatua da-eta.

Estalkia [7] egurtsua da, zarpiatuta tauletan eta zamei eusten deutsen egitura bistan itziz; egitura hau burualdeko forma poligonalera egokituta dago. Gapirioak alboetako hormetan bermatzen dira, burualdean, muturretan, habe etzan motzetan zurkaiztutako pendoloiak sendotzen daualarik.

Teilatua, isurialde bikoa da eta oinplanora moldatzeko hiru isurialdeko bilakatzen da burualdean.

Ekialdeko eta mendebaldeko hormetan zabaltzen diran leiho bitatik [8] [9] sartzen da argi naturala tenplura; leihoburuak dabez eta kanpora ingurua harlanduz apainduta dabe eta horma-harri barrura -jatorrian, zarpiatuta egongo ziran, ingurunea bardinduz-; alde honetatik okertuak dira lapranduraz. Era berean, sarbidearen gainean, tinpanoan, hirugarren hutsune bat dago, egurrezko egituraz inguratuta, eta modernoagoa dana.

Eleizako eleizpetik dago tenplurako sarbidea. Burudun hutsune zabala da -oinaldeko fatxada osoa hartzen dau-, horman sartutako habe horizontalagaz, muturretan zuzenean eleizpeko karelaren gainean bermatzen diran egurrezko zutoinen gainean. Jatorrian zabalik egongo zan, kuruztoki erara; gaur egun, egurrezko panelez itxita dago. Sarbideko atean burdin sare txiki bi ipini dira eta eurotan, ermitako zaindarien izenak eta inizialak agertzen dira alkarri lotuta: ezkerreko ate-orrian, S A (San Antonio Abata) letrak ikusi daitekez eta eskumakoan A P (Paduko San Antonio).

Limosnak jasoten ebazan ermita honi buruzko lehenengo agiriak gitxienez 1586koak dira, orduan atea konpondu zala esaten dalako, baina orduan exentu kokatzen zan gertuko landa baten, non Santo Domingori eskainitako beste ermita bat be baegoan -gaur egun desagertuta dago-. Tenplu haretan era askotako lanak, handi eta txikiak, egin baziran be, 1816an Jose Ramon Arbide lekuko harginak 675 erreal kobratuz egin eban ermitaren “reformación” dalakoa nabarmendu zan3Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeko San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00. ELORRIAGA BUSTAMANTE, 1995, 348. or..

Baina 1840an, Jose Ramon Madariaga maisuak ermita barria -gaur egun dagoana- egiteko lanak diseinatu eta agindu ebazan. Eleizateak 1.500 erreal baino gehiago gastatu eban lan horreetan4ELORRIAGA BUSTAMANTE, 1995, 349. or..

1. AHEB-BEHA, Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeko San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00.

2. ARREGI AZPEITIA,1987, 2. lib. 13. or.

ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia / Instituto Labayru, 1987, lib. 3.

3. Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeko San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00.

ELORRIAGA BUSTAMANTE, 1995, 348. or.

ELORRIAGA BUSTAMANTE, Carlos. Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).

4. ELORRIAGA BUSTAMANTE, 1995, 349. or.

ELORRIAGA BUSTAMANTE, Carlos. Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).

ALTZARIAK

Gaur egun, ermita barruan, harlandu biko altara modernoa kenduta, ez dago altzaririk. Baina badakigu 1758an

“tiene el vulto de dicho santo de madera pintada, y su colateral, o retablo lo mismo; como tambien el frontal que es de lienzo…, un ara…, dos candeleros medianos de metal bronce…, un farol de lo mismo con sus vidrios, que sirve de lampara…, un cajon con sus dos divisiones, con su buena zerraja, y llabe…, una campanilla pequeña…, otra campana…, un atril nuebo pintado…, un atabaque (cepillo o caja limosnera) con su zerraja y llabe…, un santo Christo con su peana, y cruz de media bara de alto” 5AHEB-BEHA, Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeko San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00. ELORRIAGA BUSTAMANTE, 1995, 348. or..

Gaur egun ez dago honako ezer.

Metalak

 

Kanpaia [10]. Brontzezkoa. Dunba-erakoa, beharbada 1726an jadetsitakoa6ELORRIAGA BUSTAMANTE, 1995, 348. or..

Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokian itzitako elementuak

 

Paduko San Antonioren irudia [11]. Egur polikromatua. Ohikoena dan ereduari jarraituz, santua zutik dago, Umea besoetan dauala. Neurriei dagokienez, baldar samarra da (besoa, sama, eskuak…), baina pertsonaia bien aurpegierak nahiko finak dira. Umeak jantzi labur eta apur bat zintzilikaria daroa eta santuak habitu frantziskotarra, tolestura finduna eta bertikala, besoan izan ezik, askoz bigun eta zakarragoa dalako. Neoklasikoa, baina sasoian ohikoa zan egikera dauana, XIX. gizaldiaren hasierakoa izan daiteke.

 

San Antonio Abataren irudia [12]. Egur polikromatua. Santuaren eskultura egokia; zutik dago eta oinetan, ohikoa danez, txerrikumea agertzen da, kasu honetan, oso egoera txarrean. Esku batez taua oratzen dau eta bestean liburua dauka zabalik. Edadeko gizona da, keinu barnerakoia dau, behera begira dago-eta eta ondo landutako bizar mardula dauka. Ordenaren habituaz jantzita dago, tunika zuria eta gainjantzi iluna, eta kurutzea paparrean. Neoklasikoa. 1861ean eskuratu eben 700 errealen truke7AHEB-BEHA, Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeko San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00..

JMGC – RCL – AAS – MRV

5. AHEB-BEHA, Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeko San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00.

ELORRIAGA BUSTAMANTE, 1995, 348. or.

ELORRIAGA BUSTAMANTE, Carlos. Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).

6. ELORRIAGA BUSTAMANTE, 1995, 348. or.

ELORRIAGA BUSTAMANTE, Carlos. Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).

7.

AHEB-BEHA, Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeko San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00.