SANTA LUZIA ERMITA

(Andra Mariaren Zeruratzea parrokiaren jurisdikzinoa)

Arratia

\

Zeanuri | Santa Luzia auzoa - Altzuste

i

Folletoa

Santa Luzia z/g, 48144

p.andramari.zeanuri@bizkeliza.org

ERAIKINA [1] [2]

Tenplua, oinplano errektangularrekoa da [3], estalkien parean burualde zuzen eta hiru ataletan banatutakoa, oinaldekoa, beste zati bitan banatuta. Azken atal hau zabaldu egiten da apur bat iparraldera, nor sarbidea dagoan, eta honen aurrean, eleizpea.

Horma-harriz atontzen da, bistan barrualdera [4] [5] zein kanpoaldera [6], hemen kantoiak, hutsarteak eta sarbidea hareharriz sendotzen diralarik. Hegoaldean, ebakia atzematen da horman [7], tenplua oinaldera zabaldu izanaren isla.

Zenbait ingurutan zimendatze-banku arina agertzen da, eta honako hau banku jarraitu bihurtzen da hegoaldean.

Zola, egurrezko oholtza da, harmailaz altxatuta burualdearen parera, nabetik bereizteko.

Estalkia, isurialde bikoa, lau zertxatan oinarritutako egurrezko egituraren gainean dago. Lehen aitatu danez zabaldu egiten dan oinaldeko atalean, egiturak 90 graduko bira egiten dau [8], sarrera eta eleizperantz orientatuz. Antolamendu bitxi hau kanpoaldera islatzen da [9]: teilatu orokorra isurialde bikoa da, arkupearen gainera zabaltzean aldatuz, hiru isurialdeko egiten da-eta.

Sarbidea, iparraldeko hormaren azken atalean zabaldutako arku zorrotza da [10], baina, itxura guztien arabera, atal hau zabaltzearen emaitza izanda, sarrerako arkua, jatorrian, oinaldeko horma-atalean egoala pentsatu daiteke. Zazpi piezatako dobela-egitura dauka eta giltzarria eguzki-diskoaz apainduta [11]. Maila batek gainditzen dau aterpea emoten deutsan eleizpearen eta ermitaren barrualdearen arteko tartea. Barrualdera, tunela arku okertu bihurtzen da. Urbedeinkatu-ontzi bi ditu, igarobidearen albo banatan bat: eskumakoa, triangelu-formako kikara soila janban hondeatuta [12], eta ezkerrekoa, piramide alderantzikatuaren forma daukan aska, gailoi konkaboez apainduta eta ertz nabarmenakaz [13]. Goian, plaka dauka erdi-puntuan, erdian kurutzea eta goian zirkulu bi.

Argiztapena, ermitako hormetan urratutako hutsarteen bidez lortzen da. Hegoaldeko horman, burudun bi dagoz, bat burualdean [14] y bestea bigarren eta hirugarren atalen artean [15], guztiz aldatuta tenpluaren azken zaharbarritzean (1989-1990). Gainera, gezileiho bat dago [16], barrualdean txaranbeldua, bigarrenean. Iparraldera, oraintsu zabaldutako leiho zabala bigarren atalaren parean [17]. Oinaldean, beste hutsarte bat dago, buruduna [18], eta ez dau emoten hainbeste esku-hartzerik izan dauanik. Buru-horman, hutsunea urratzen da arku beheratuan eta bi bider txaranbelduta [19].

Kanpai-horma dauka altara-aldearen gainean [20]. Osagai honek harlauzak ditu janbetan eta honeetan arku beheratuan eraikitako leihoburua bermatzen da, kanpaia hartzeko arku zorrotza sortuz. Piramidea eta metalezko kurutzea dituan zementuzko osagaiaz amaitzen da eta honen alboetan, piramide-formako pinakulu bana.

Iparraldeko horman, sarbidearen aurrealdean, eleizpe zabala eraiki da [21] hiru isurialdeko estalkiagaz, euskarri egurtsu konbexuak kapitel erara dituan egurrezko zutabe zuzenen gaineko egituragaz [22]. Euskarri biak aurrean erdialdera zabaltzen dan metro inguruko hormatxoan zurkaizten dira; aurrealde horren albo banatan, boladun pinakuluetan amaitutako zutabe baxu bat dago. Zolua, harlauza irregularrak dira.

Eleizpetik kanpo hobiratzea mugatu da [23] 1990ean zulatuta bertan egoan nekropoliaren zantzu lez.

Urriak dira artxiboan ermita honi buruz dagozan agiriak. Halanda be, arkeologiak argibide esanguratsuak emon deuskuz, ez hainbeste tenpluaren inguruan, baina, esate baterako, berari esker dakigu tenplu hau zutik zala Erdi Aroan. 1990an, bere nekropolia induskatu zan, hamahiru hilobi argitara ataraz. Parrokia-egitekoak eukazan sasoikoak dirala emoten dau, hau da, XI. gizaldikoak 1GARCÍA CAMINO, 1990a, pp. 136-139. GARCÍA CAMINO, 2002a, pp. 474-479..

Honen ostean, 1500era arte ez dago inongo barririk eta ordukoak izango dira aurrealdea eta seguruenik burualdeko leihoa.

1853an, kofradiak ermita handitzeko diru-laguntza (“limosna”) eskatu eutson udalari 2BFAH-AHFB, Municipal, Archivo Municipal de Zeanuri, 1833, sign. ZEANURI 0109/024.. Antza danez, orduan eraiki zen oinaldeko atala, gainerakoa baino zabalagoa, eta eleizpea, sarbidearen kokapena aldatuz.

Horren ostean, eta Gerra Zibilaren eraginak -triskantza txikiak eta gauzen lapurreta- gaindituta 3AHEB-BEHA, Parroquia de La Asunción de Nuestra Señora, Zeanuri, Papeles varios, 1938, sign. 1774/007-05., itxura baten ermitak ez zan asko aldatu 1989-1990ra arte. Orduan, eleizpea konpondu zan, sarreraren albo banatan dagozan zutabeak jarriz, kanpai-horma barritu zan eta leihoak handiagotu ziran, eraikinaren akabera guztiak errepasatzeaz gainera. Lan honeen kostua, 3.000.000 pezeta ingurukoa izan zan 4ACOB-KBGA, Expediente de obras sobre la reparación de las ermitas de Santa Lucía, San Lorenzo y San Miguel pertenecientes a la parroquia La Asunción de Nuestra Señora, Zeanuri, 1989-1990, sign. D2-0143/007..

Tenplua, oinplano errektangularrekoa da [3], estalkien parean burualde zuzen eta hiru ataletan banatutakoa, oinaldekoa, beste zati bitan banatuta. Azken atal hau zabaldu egiten da apur bat iparraldera, nor sarbidea dagoan, eta honen aurrean, eleizpea.


Horma-harriz atontzen da, bistan barrualdera [4] [5] zein kanpoaldera [6], hemen kantoiak, hutsarteak eta sarbidea hareharriz sendotzen diralarik. Hegoaldean, ebakia atzematen da horman [7], tenplua oinaldera zabaldu izanaren isla.


Zenbait ingurutan zimendatze-banku arina agertzen da, eta honako hau banku jarraitu bihurtzen da hegoaldean.


Zola, egurrezko oholtza da, harmailaz altxatuta burualdearen parera, nabetik bereizteko.


Estalkia, isurialde bikoa, lau zertxatan oinarritutako egurrezko egituraren gainean dago. Lehen aitatu danez zabaldu egiten dan oinaldeko atalean, egiturak 90 graduko bira egiten dau [8], sarrera eta eleizperantz orientatuz. Antolamendu bitxi hau kanpoaldera islatzen da [9]: teilatu orokorra isurialde bikoa da, arkupearen gainera zabaltzean aldatuz, hiru isurialdeko egiten da-eta.


Sarbidea, iparraldeko hormaren azken atalean zabaldutako arku zorrotza da [10], baina, itxura guztien arabera, atal hau zabaltzearen emaitza izanda, sarrerako arkua, jatorrian, oinaldeko horma-atalean egoala pentsatu daiteke. Zazpi piezatako dobela-egitura dauka eta giltzarria eguzki-diskoaz apainduta [11]. Maila batek gainditzen dau aterpea emoten deutsan eleizpearen eta ermitaren barrualdearen arteko tartea. Barrualdera, tunela arku okertu bihurtzen da. Urbedeinkatu-ontzi bi ditu, igarobidearen albo banatan bat: eskumakoa, triangelu-formako kikara soila janban hondeatuta [12], eta ezkerrekoa, piramide alderantzikatuaren forma daukan aska, gailoi konkaboez apainduta eta ertz nabarmenakaz [13]. Goian, plaka dauka erdi-puntuan, erdian kurutzea eta goian zirkulu bi.


Argiztapena, ermitako hormetan urratutako hutsarteen bidez lortzen da. Hegoaldeko horman, burudun bi dagoz, bat burualdean [14] y bestea bigarren eta hirugarren atalen artean [15], guztiz aldatuta tenpluaren azken zaharbarritzean (1989-1990). Gainera, gezileiho bat dago [16], barrualdean txaranbeldua, bigarrenean. Iparraldera, oraintsu zabaldutako leiho zabala bigarren atalaren parean [17]. Oinaldean, beste hutsarte bat dago, buruduna [18], eta ez dau emoten hainbeste esku-hartzerik izan dauanik. Buru-horman, hutsunea urratzen da arku beheratuan eta bi bider txaranbelduta [19].


Kanpai-horma dauka altara-aldearen gainean [20]. Osagai honek harlauzak ditu janbetan eta honeetan arku beheratuan eraikitako leihoburua bermatzen da, kanpaia hartzeko arku zorrotza sortuz. Piramidea eta metalezko kurutzea dituan zementuzko osagaiaz amaitzen da eta honen alboetan, piramide-formako pinakulu bana.


Iparraldeko horman, sarbidearen aurrealdean, eleizpe zabala eraiki da [21] hiru isurialdeko estalkiagaz, euskarri egurtsu konbexuak kapitel erara dituan egurrezko zutabe zuzenen gaineko egituragaz [22]. Euskarri biak aurrean erdialdera zabaltzen dan metro inguruko hormatxoan zurkaizten dira; aurrealde horren albo banatan, boladun pinakuluetan amaitutako zutabe baxu bat dago. Zolua, harlauza irregularrak dira.


Eleizpetik kanpo hobiratzea mugatu da [23] 1990ean zulatuta bertan egoan nekropoliaren zantzu lez.


Urriak dira artxiboan ermita honi buruz dagozan agiriak. Halanda be, arkeologiak argibide esanguratsuak emon deuskuz, ez hainbeste tenpluaren inguruan, baina, esate baterako, berari esker dakigu tenplu hau zutik zala Erdi Aroan. 1990an, bere nekropolia induskatu zan, hamahiru hilobi argitara ataraz. Parrokia-egitekoak eukazan sasoikoak dirala emoten dau, hau da, XI. gizaldikoak 1GARCIA CAMINO, 1990a, 136-139 or. GARCIA CAMINO, 2002a, 474-479 or..


Honen ostean, 1500era arte ez dago inongo barririk eta ordukoak izango dira aurrealdea eta seguruenik burualdeko leihoa.


1853an, kofradiak ermita handitzeko diru-laguntza (“limosna”) eskatu eutson udalari 2BFAH-AHFB, Udalekoa, Zeanuriko Udal Artxiboa, ZEANURI 0109/024 sign.. Antza danez, orduan eraiki zen oinaldeko atala, gainerakoa baino zabalagoa, eta eleizpea, sarbidearen kokapena aldatuz.


Horren ostean, eta Gerra Zibilaren eraginak -triskantza txikiak eta gauzen lapurreta- gaindituta 3AHEB/BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Zeanuri, Askotariko paperak, 1938, 1774/007-05 sign., itxura baten ermitak ez zan asko aldatu 1989-1990ra arte. Orduan, eleizpea konpondu zan, sarreraren albo banatan dagozan zutabeak jarriz, kanpai-horma barritu zan eta leihoak handiagotu ziran, eraikinaren akabera guztiak errepasatzeaz gainera. Lan honeen kostua, 3.000.000 pezeta ingurukoa izan zan 4ACOB-KBGA, Zeanuriko Andra Mariaren Zeruratzea parrokiaren Santa Luzia, San Lorentzo eta San Migel ermiten barritzeari buruzko lan-espedientea, 1989-1990, D2-0143/007 sign..

ALTZARIAK

Aitamen gitxi daukagu ermitako altzarien inguruan eta gehienak Gerra Zibilean gertatutako kalteei buruzkoak dira. Kaliza, maindire bi, kasulla bat eta ur-ardo ontziak desagertu zirala jakinarazo zan orduan 5AHEB-BEHA, Parroquia de La Asunción de Nuestra Señora, Zeanuri, Papeles varios, 1938, sign. 1774/007-05..

Dana dala, ez dau emoten tenpluan sekula aparteko altzaririk izan danik, eta gaur egun be antzeko zerbait esan daiteke.

Eskultura

 

Santa Luzia [24] (94 x 31 x 35). Egur polikromatua. Titularra, zutik dagoan santaren irudia da; bere hagiografiari lotutako sinboloak ditu eskuetan: esku batean, bere martiritzaren palmondoa eta bestean, erretilua bere begiekin. Batuta eta aurrealdean tolestura lodietan era astun samarrean kurutzatuta dagoan tunika gorri estutuaz jantzita dago. Aurpegiera baketsua dauka, masail gorrituakaz eta begirada jasoagaz, barneratze-jarreran. Polikromiak urre-koloreko ikutu esgrafiatu finak diru. Lan erromanista izango da, XVI. gizaldiaren amaierakoa.

Kristo kurutziltzatua [25] (89 x 88 x 17). Egur polikromatua. Kurutzean jositako Kristoren eskultura, liraina eta neurri orekatuduna. Muskulatura arina agertzen dau, larregizko dramatismo barik. Albo baten lotuta, tolestura bigunak, erritmo lasaia, dituan gerripekoaz estaltzen da. Polikromia, soila da, haragia argi markatuz, baina odol-kontu gitxigaz. Egikera onekoa, akademikoa, seguruenik XIX. gizaldiaren amaierakoa.

Urregintza – Zidargintza

 

Kaliza eta patena [26] (24,7 x ø12,3 x ø9,2). Zidarra bere kolorean eta urreztatuta. Diseinu dotore eta liraina daukan pieza. Zinta, landare, Kalbarioko kurutze, eukaristia-sinbolo (mahatsak eta mahats-mordoak)… eta antzeko motiboen grabatuez apaindutako oinarri biribilean finkatzen da. Korapiloa oboidea da, eta galburuen artean hostoak ditu grabatuta. Koparen profila zuzen, bertikal eta leun samarra da. XIX. gizaldiaren lehenenengo laurdeneko frantses ereduak dakarz gogora.

Metalak

 

Kanpaia [27]. Brontzea. Ezkiladuna.

Eleiz Museoan itzitako osagaiak

 

Patriarka-kurutzea [28] (19,5 x 11). Brontzea urreztatuta eta esmalteakaz. Zitori hori formako besodun kurutzea, erronboide-formako sare-formako apaingarriaz inguratuta, zabalgune obalatuakaz, atzealdeko beste zati batzuetan lez. Horren gainean dago Kristo kurutziltzatua, kurutzean lau untzez josita. Besoak horizontalean ditu eta esku-barruak zabalduta. Gorputzaren anatomia eskematikoa da eta gona motz luzexkaz jantzita dago eta errege koroa daroan burua apur bat makurtuta dauka. Goiko zurtoinaren gainean, koadro handia dago, karaktere gotikoetan idatzitako Kristoren monogramakaz (XPS / IHS). Atzealdean, zortzi lore-hostoko lore-motiboa dauka eta azpian “A” gotikoa zirkuluaren barruan. Kurutzean, hasieran batez be tonu urdineko champlevé beira-esmaltearen arrastoak atzeman daitekez. Pieza bikaina, hasierako gotikokoa, limosin ekoizpenaren eraginagaz. XIII. gizaldiaren erdialdekoa 6CILLA LOPEZ, 2022a, 1. lib., 126. or, 2. lib., 03-M. zenb. GARCIA CAMINO, 2002a, 475-476 or..

MRV - RCL - JMGC

María Romano Vallejo – Raquel Cilla López – Juan Manuel González Cembellín

1. GARCIA CAMINO, 1990a, 136-139 or.

GARCIA CAMINO, Iñaki. “Necrópolis de Santa Luzia de Alzusta (Zeanuri) / Altzusta Santa Luziako nekropolia (Zeanuri)”. Hemen: Arkeoikuska 1990. Arkeologi ikerketa / Investigación arqueológica. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza – Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila / Gobierno Vasco de Educación, Política Lingüística y Cultura – Dirección de Patrimonio Cultural, 1991, 136-139 or. Eskuragarri hemen: https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/

GARCIA CAMINO, 2002a, 474-479 or.
GARCIA CAMINO, Iñaki. Arqueología y poblamiento en Bizkaia, siglos VI-XII. La configuración de la sociedad feudal. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, 2002.
2. BFAH-AHFB, Udalekoa, Zeanuriko Udal Artxiboa, ZEANURI 0109/024 sign.
3. AHEB/BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Zeanuri, Askotariko paperak, 1938, 1774/007-05 sign.
4. ACOB-KBGA, Zeanuriko Andra Mariaren Zeruratzea parrokiaren Santa Luzia, San Lorentzo eta San Migel ermiten barritzeari buruzko lan-espedientea, 1989-1990, D2-0143/007 sign.
5. AHEB/BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Zeanuri, Askotariko paperak, 1938, 1774/007-05 sign.
6. CILLA LOPEZ, 2022a, 1. lib., 126. or, 2. lib., 03-M. zenb.

CILLA LOPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2022, 4 lib. (Kultura Ondarearen Ikerketak bilduma, 4. Zenb.) Eskuragarri hemen: https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/

GARCIA CAMINO, 2002a, 475-476 or.
GARCIA CAMINO, I.: Arqueología y poblamiento en Bizkaia, Siglos VI-XII. La configuración de la sociedad feudal, Bilbao, 2002.