KURUTZE SANTUAREN ERMITA
(Jasokundeko San Bartolome Apostuluaren parrokiaren jurisdikzinoa)
Arratia
Zeanuri | Ogarabeiti auzoa
Folletoa
Ogarabeiti z.b. 48144
p.andramari.zeanuri@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Hormak harlangatx kareztatukoak dira barrukaldean [4] eta kanpokaldean [5], baina alboetako paramentuetan kareztatzearen zati bat galduta dago, eta gune batzuetan agerian dago harlangatx irregularreko harria [6]. Eskinetan harlanduak daukaz, apur bat eskuairatuak [7]. Behekaldean, lurraren arrasean, harri-ilara bat [8] dago, ermita zimendatzeko, lurra bardintzeko eta hormak hezetasunetik isolatzeko.
Zoladurea zementuagaz eginda dago [8]. Presbiterioa maila txiki-txiki bat gorago dago.
Estalgia [4] egurrezkoa da, zertxa bakarrekoa.
Teilatua [9] isuri bikoa da, eta iparraldeko isurialdea luzatuta dauka, alboko arkupea babesteko.
Oinaldean sarrera bat dauka [10]. Arku zorrotzeko pasabide bat da [11], ertz nazelauko harlandu handi bigaz eratua. Ertzaren erremate hori sarbidearen alboetatik beheraino heltzen da [12]. Atearen gainean mezu hau dago idatzita, metalezko xafla obalau baten: “ERMITA STA CRUZ” [23]. Ur bedeinkaturako ontzi xume bat dauka [13], hareharrizko kono-enbor formako ontziagaz.
Argia gezileiho batetik sartzen da, altara-ostean oparo, gaur egun santuaren irudiak estalduta [14]. Kanpokaldean, bao hori hutsune dinteldu bat lez ikusten da [15].
Oinaldeko hormapikoaren gainean kanpai-hormea [16] dago. Kareharrizko harlanduz egindako elementua da, kanpairako atal bakarreko bao batekoa [17], frontoi triangeluarrean amaituta, eta horren gainean pinakulua dauka, metalezko kurutze apal bategaz errematauta [18].
Arkupea [19] dauka oinaldean eta iparraldeko hegalean. Aurreko zeharragari eta alboetakoei [21] eusten deutsien oinalde zuzenek [20] zehaztutako espazio bat da, horreetan kokatuta estalgiaren luzapena. Zorua zementuzko geruza bat da, itxuraz antxinako harlauzak diran pieza batzuen gainean [22].
Kurutze Santuaren ermita Zeanurin dago administrazinoz, baina, eleiz-antolakuntzeari jagokonez, Areatzako uribildukoa da.
Dokumentazino historiko urria dago ermita honi buruz, baina, sarrerako arku zorrotza eta presbiterioko leiho estuak aintzat hartuta, tenplu gotiko-errenazentistea dala esan geinke.
Teilatuan esku-hartze bat egin da orain dala gitxi.
ALTZARIAK
Ermita honi buruzko datu dokumentalik ez daukagu, eta altzari-ondasunak urriak dira bertan.
Eskulturea
Metalak
MRV - RCL
María Romano Vallejo – Raquel Cilla López