SANTIAGO APOSTOLUA ELEIZA

Arratia

\

Zeanuri | Ipiñaburu auzoa

i

Folletoa

Ipiñaburu z.g., 48144

p.santiago.zeanuri@bizkeliza.org

ERAIKINA [1] [2]

Zeanurin, Ipiñaburu auzoan, mendi-hegalaren erdialdeko bizkarralde baten kokatutako tenplua, primeran orientatuta ekialdetik mendebalderantz.

 

Oinplano errektangularra [3] dauka, hasiera baten segmentu handi bitan banatuta, oraintsu egindako barrikuntzara arte, albo nagusi bakotxaren erdialderantz kokatutako egurrezko zutabe banaz bereizten ziranak. Baina gaur egun, alde bi eta burualdeagaz aurkezten da, ebakiak bakarrik estalkiaren parean markatuz [4] [5]. Altara-aldeari atxikitako sakristia txikiak osotzen dau oinplanoa. Gainera, oinaldeko bizilekuak, sarrerako arkupearen gaineko besteak eta burualdeko zerbitzu-gelek hegoaldean, oinplanoa dezente nahastatzen dabe [6].

 

Hormaren egitura horma-harrizkoa da, neurri baten laukitutakoa, irregularra [7], kanpoaldean, lar gastatu bako harlanduakaz eta inguruko apaindurakaz [8]. Barrualdean, oraintsu ipinitako idulkiak inguratzen dau [9]. Fatxada nagusian, hormaren basamentu soila atzematen da [10]. Elkarlotutako hainbat piezatako egurrezko frontal edo zeharraga bikotxak inguratzen dau hormen gaina, euron gainean bermatzen diralarik lehengo teilatu-zurajeko habeak [11].

 

Zoladura, oholtza da [9], ingurune lauzatuagaz, eta burualdea hiru maila altxatuta dago, nabeari dagokionez.

 

Sasoi baten, barrualdeko estalkia -bi isurialdekoa agian- sei zertxek eutsiko eukien tenpluko alboetako hormen goialdean oraindik ikusi daitekez euren tiranteak. Egitura hau osotzen eben egurrezko piezetako batzuk XVI. gizaldiko ebanisteria-lanak eukiezan, baina zoritxarrez galdu egin dira.

 

Baina 1980ko hamarkadako barriztapenean, estalki ha kendu eta gaur egun dagoana ipini eben, azpil-sistemaduna [12] –oinaldean, isurialde triangeluarra falta dau–. Burualdekoa [13], lehengo astazaldiez baliatzen da neurri baten. Aldaketak zenbait zertxa erabilezin bihurtu ebazan; ondorioz, barruko hormen arrasetik ebaki egin behar izan ebezan, buruak kanpora agertzen dirala itzi baebezan be [14], alboetako hormak errematatzen dabezan zeharragen mihiztatzerako balio dabe-eta.

 

Sarbidea [15], pinoian, apur bat loditutako horma zatian dago. Erdi-puntukoa da, bederatzi dobela erradial handikoa eta ertzetan moldura konkaboak. Barrualdean, kainoi makurtuak oraintsu arte izan ditu ate-orpoak [16]. Alboan, urbedeinkatu-ontzia gailoi-forma oso luzexka eta gastatuagaz [17], ahokadura abozelatuduna eta oinarrian molduratutako apaingarri biribilagaz [18]. Horma-hobia, maskor-itxurakoa, zorrotz samarra da eta kurutzean amaitzen da [19].

 

Erdi-puntuko leihoa dago laprandura bikotxagaz [20] [21], egikera zakar samarragaz, burualdeko epistolaren aldean; jatorrian luzeagoa zan beherantz. Lehenengo atalean, antzeko beste hutsarte bat zabaldu da [22], inguratzen daben harlanduetako batzuk ikusita, aurreko beste baten zuloa hartzen dauala emoten daualarik. Leiho bi honeek beirate garaikideez ixten dira [23]. Epistolaren horman, hutsarte okertu handiaren arrastoa atzematen da [24], seguruenik XV. gizaldiaren amaieran eta XVI. gizaldiaren lehenengo erdialdean eleizetako koruetan ohikoa zan leiho-jarleku bikotxari zegokiona.

 

Oinaldean, bigarren atalaren erdia baino apur bat gehiago hartuz, korua dago, oraintsu altxatuta [25]. Euskarri erara, muturretan kiribildutako moldurak [26] eta fasziodun aurrealdea daukazan zeharragan zurkaizten da. Erdiko hagak [27], koska eta galburuz apainduta, balaustre biribilduen segida bi bereizten ditu. Osagai guztiek XVII. gizaldiko ereduei jarraitzen deutsie, baina beranduagokoak izan daitekez. Baranda be molduratua da. Klaustro-sarbidea, oraintsukoa da.

 

Sakristia [28] eremu errektangular soila da eta hagaburuetan bermatzen diran habexken gainean estalita. Burualdeari atxikita dago, eta beroni tunel okertua lapranduran [30] daukan burudun igarobidearen [29] bidez lotzen jako. Atal osoko leihoa dauka, leihoburu-sistema bera dauan karelagaz [31]. Burualdeari atxikita dagozan beste gela batzuetarako igarobide dan tunela be badago.

 

Mendebaldeko pinoian, hiru multzoko kanpai-horma [32]. Behekoa, idulki leuna da. Plakazko moldura dau segundoak, erdi-puntuko hutsarte bigaz [33], eta alboetan, piramide-formako pinakuluak. Azkena, pinakuluak dituan multzo txikia da eta sasoi baten erdialdean hutsartea izan ebala emoten dau, gaur egun eraitsita eta harlausaz itxita badago be.

 

Eleizpeak [34] tenplua ixten dau oinalde eta iparraldera. Han arkupe itxia [35] da, erretore-etxearen azpian, ─gaur egun etxebizitza pribatua─, oinarri zuzenek eutsita. Igarobide bitan zabaltzen da, bat erdi-puntuko sarbidearen parean [36] eta bestea, albokoa [37], okertua –Arratiako ohiko arku bereizgarriak, dobelakaz ez ezik harlauzakaz marraztuta–. Inguru honetan, hormigoizko goihabea dauka. Iparraldera, eleizpea hormara egoera txarrean dagoan enkantxoaz bermatutako [39] teilapea [38] da.

Iturrizaren arabera, parrokia 1550ean sortu zan, Andra Mari parrokia nagusiaren zatiketaren ondorioz, baina bere esanetan, 1531an be aitatzen zan ermita, beronen arabera, sasoi haretan onibar-ermita zana (hau da, hamarrenak eragiten eutsiezan partikularrei, nahiz eta parrokia ez izan) 1ITURRIZA Y ZABALA, 1967a, 1. lib., 391-392 or.. Data bi horreekaz bat etorri daitekez sarbidea, burualdeko leihoa eta koruko hutsartea; hau da, eleizaren egitura hutsagaz. Gogoratu dagigun, gainera, estalkiak XVI. gizaldiko zenbait ebanisteria-lan eukala.

Beranduago, 1616-1617an, korrejidorearen tenienteak Bizkaiko errege-tenpluei egindako ikuskaritza-bisitan, eleiza amaituta aurkitu eban, oholez itxitako sabaiagaz. Epistolaren aldeko leihoa aitatu eban eta beste bat “en la parte que más conveniente sea” zabaltzeko agindu, tenplua oso iluna zalako. Gainera, zorua irregularra zan eta bardintzea agindu eban. Kanpantorreko zoruko zenbait ohol konpontzeko be eskatu eban. Ez egoan sakristiarik, eta kanposantua (eleizpea) ez egoan erabat estalita 2AGS, Eleiz patronatua, 187-2 leg.. XVII. eta XVIII. gizaldien arteko zehaztu bako datan eraikiko zan korua, eta bertan eskua sartuta badago be, zeharraga eta kareleko balaustre biribildua gorde egin dituala emoten dau.

Ondoren, erabateko isiltasuna baino ez dogu aurkituko agirietan, 1795ean Iturrizak, sasoi batean “bovedillas” eukazala dinoskun arte 3ITURRIZA Y ZABALA, 1967a, 1. lib., 392. or..

1845ean, lan handiak egin ziren teilatuan eta barruko sabaian. Antonio Larrazabal hargin-maisua, Mateo Zuloaga arotz-maisua eta Anastasio Ortusar igeltseroa arduratu ziran lanez. 1849an, Ramon Lecundis, Antonio Larrazabal eta Adrian Achecoa harginek Mateo Zuloagak sakristiagaz batera teilatua emon eutson eleizpearen horma egin eben.

1867an, “a los oficiales y peones que se emplearon en la reposicion de la torre” ordaindu jaken, hau da, kanpai-horma konpondu ebenei, hain zuzen be 99 erreal eta 18 marabedi 4AHEB-BEHA, Santiago Apostolua parrokia, Zeanuri - Ipiñaburu, Kontuen liburua, 1842-1969, 1788/003-00 sign.. Finalmente, XX. gizaldiaren 80ko hamarkadaren hasieran, gaur egungo itxura emon eutson barrikuntza izan eban: zorua barriztatu, korua altxatu, hutsarte barriak zabaldu. Baina oinplano eta altxaerek, eta hutsarte gehienek tenplu errenazentista iraunarazoten dabe.

Arratia bailarako urruneko parrokia-egoitza honek eraikin soila dauka, eleiztar-kopuru urriari dagokiona. XVI. gizaldiaren erdialdera, oparoaldian, eleiztarrek tenplu barriaren eraikuntza sustatu eben, sekula handitzeko preminarik izan ez ebana, gizaldiak joan eta gizaldiak etorri, zelan edo halan iraun dauana.

ALTZARIAK

Gaur egun dagozan erretaulek XVIII. gizaldira garoez. Halanda be, jakin badakigu aurretik beste hiru altzari egon zirana, 1616an idatziz jasota geratu zanez, hareen arrastorik geratzen ez bada be. Apaingarririk ez eukiela esaten zan. Eta, itxura baten, soiltasuna, orokorra zan, izan be, agiri berean idatzi zanez, kaliza bat baino ez eben eta ospakizunetarako jantzi egokirik be ez egoan 5AGS, Eleiz patronatua, 187-2 leg..

Erretaulak

 

 

 

Erretaula nagusia [40]. Urre-koloreko eta polikromatutako egurra. Oinplano konbexuko altzaria, banku, multzo eta teilatupeagaz, eta hiru kaletan banatuta. Markoztatze orokorrek zein pisukoek eta teilatupeko aleroi lerronahasiek profil bihurri eta nabarmena eratzen dabe.

 

Bankuan [41] paneletan arrokaia-ispiluak dagoz, eta erdialdera teilapea erdi-punduan, hutsartean sartutako arkubarneragaz landare-pinportakaz, non sagrarioa dagoan.

 

Pisuan, ardatzak zutabe ildaskatu konposatuakaz [42] bereizten dira, eta palmondoz, zerrenda eta hostotzadun guntzurrun-itxurako ispiluez…, apainduta dagoz. Euskarri honeek orbel eta kerubinak dabezan mentsuletan bermatzen dira [43]. Alboko kaleen behealdean, ispiluak dagoz. Alboetako ahokatzeak [44] erdi-puntuak dira, gehiegi apaindutako frontoi lerronahasien azpian, landare eta borladun zutabeen artean, eta aurrez aurre kerubinak eta landaretza dabezan idulki prismatiko konkaboakaz. Hondoak “ce”, arrokaia eta ispiluz esgrafiatutako motibo rokokoez apainduta dagoz.

 

Teilape nagusia [45] jatsitako arkua da, aingeru bik eutsitakok gortina-errezelaz apaindutakoa, zakar samarra, eta landareentzat hutsartean sartutako arkubarnera hostotsuaz. Atzealdeko panelak distiran esgrafiatutako “ce” eta arrokaiak ditu, hondo ñabartuaren gainean.

 

Taulamendu oso koskatsuaren ostean teilatupea [46] dator. Honako hau behetik kiribiletan batutako eta hostotzaz betetako zutabeen artean dago. Arku-arteetan be ispiluak dagoz. Teilapea, sakonera gitxiko erdi-puntua botoi-loreentzako kasetoiakaz, hostotzaz apaindutako zutabeen artean dago. Erretaulari amaiera emoteko, orbelezko plaka handia, gaur egun murriztuta dagoana.

 

El sagrario [47] lau hutsartean sartutako idulkiaren gainean eta oihalez apainduta dagozan lau zutabe ildaskatu konposatuk bereizten daben oinplano karratukoa da. Aurrealdea, orbelez betetako erdi puntua da. Lau kaskodun kupula dauka landareakaz. Egitura honek kaxa dau kiribildun zutabeen artean dagoan aurrealdeagaz. Estalkia arrokaia hondoaz apainduta dago eta honen gainean kustodiaren silueta nabarmentzen da.

 

Multzoa, 1755-1760 inguruko altzari egokia da, rokoko estiloko eraketa, oinplano eta apainketa dituana 6ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 408. or.. Ikonografiari dagokionez pisuan San Frantzisko Xabierren [48] (89 x 52 x 26) eta San Pedroren [49] (81 x 43 x 34) irudiak dagoz, rokoko estilokoak, egur polikromatuan, oso lirainak, mobimentu nabarmenagaz, batez be jesuitaren kasuan, jantzi oso modelatu eta aberatsakaz, Carmonaren ereduei jarraituz. Eta sasoi berekoa da teilatupeko Doloretako Andra Maria [50], irudi oso fina, trebetasunez landutako oihalakaz.

 

Hiru lanok ia-ia 1760 inguruko erretaularen garaikide dira 7Ibid., beharbada Acebo edo Argos lako menditar egileenak.

 

Teilape nagusian, titularra dago, Santiago erromesa [51] (111 x 35 x 40), egur polikromatuan egindakoa. Santua zutik dago, erromes lez, jarrera estatiko samarrean nahiz eta oin bat aurreratu. Porta bordón con esfera, y escarcela decorada con bolas, pero le falta la calabaza, seguramente perdida. Mientras, la otra mano sujeta un libro. Se ciñe sombrero de ala ancha, decorado con vieira al frente. Y su rostro es ancho y huesudo, con rasgos ausentes. Gotiko berantiarrekoa, 1490-1500 ingurukoa 8MUÑIZ PETRALANDA, 2011a, 61., 84., 86-87., 122., 190., 302. or. eta katalogoa, 59-60 or.. Erretaulagaz batera, altara-mahaia [52] dago, profil konkabo-konbexua dauana, Santiago-kurutzeagaz eta ereinotzezko koroagaz, neoklasikoa.

 

Arrosarioko Andra Mariaren erretaula [53]. Urre-koloreko egurra. Oinplano zuzena dauka, apur bat mailakatua, kokapen orokorrean. Bankua, multzoa eta teilatupea ditu, kale bakarrean.

 

Bankuak [54] sagrarioa dauka belarri-formako apaingarriakaz; atean kustodia agertzen da erliebean. Lo flanquean todo dos paneles con jarrones de azucenas.

 

Pisua [55] lore-txirikordak zintzilik daukiezan kerubinak dabezan zutabeen artean dago. Kalea be hutsarteetan sartutako zutabeen artean dago, honeen aurrean salomondar zutabe kontrajarriak dagoz, orbel eta lorez beteta, eta landare-mentsuletan zurkaiztuta. Teilapea, erdi-puntua da landare eta loredun zutabeen artean, belarri-formako markoagaz eta hutsarteetan sartutako arkubarnera hostotsuagaz; hondoan, formatu handiko “ce” eta arrokaia rokokoak grabatuta dagoz.

 

Taulamendua euskarriakaz eteten da, eta erdialdean orbel eta ispiludun plaka dauka AVE MARIA [56] idazkunagaz. Teilatupea [57] buruduna eta zapala da, zuzi- edo kopa-formako pinakulu apaingarri higitsuetan luzatzen diran estipiteen artean, eta plaka handiko erremate horizontalagaz kerubin polikromatuaren, IHS daukan ispiluaren eta koroaren gainean.

 

Titularra, Arrosarioko Andra Maria [58] (124 x 54 x 33), kerubin-hodeiaren gainean dago, Umea ezkerretara dala eta puttiez koroatuta. Eskultura barroko itxurosoa da tonu leunetan polikromatutakoa. Teilatupean, Paduko San Antonio Umeagaz [59] dago, hau be irudi barrokoa, baina hedatuagoa, nahiz eta bere polikromia interesgarria izan.

 

1725 inguruko erretaula churriguereskoa da, eta baita irudiak be. Polikromia daborduko rokoko bada be, beraz, gizaldi erdi beranduagokoa 9ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 317. or.. Altara-mahaia [60], beranduagokoa da, neoklasikoa, silueta konkabo-konbexua dauana, Mariaren anagrama eta ereinotzezko koroagaz.

 

Kristoren erretaula [61]. Banku, multzo eta teilatupeagaz, kale bakarrekoa.

 

Bankuak [62] diseinu soila dauka, profil lerronahasiko kasetoi pareagaz, bata loreaz eta zurtoinez apainduta, kurutzedun sagrario-ate faltsuaren albo banatan. Ate honen inguruan ereinotzezko koroak dabezan girlandak labaintzen dira, eta motibo hau kukulu erara errepikazen da bankuaren hegaletan.

 

Pisuak [63] oinplano bi ditu, kanpokoa zutabe ildaskatu konposatuen artean, eta barrukoena parean zutabe ildaskatu konposatuak dabezan hutsarteetan sartutako zutabeen artean. Teilapea kurutze-formakoa da titularra hartzeko.

 

Taulamendu korintoar leuna koskadun erlaitzaren gaineko triangelu-formako frontoiaren oinarria da. Teilatupeak [64] hutsarteetan sartutako zutabeak daukaz obadun frontoiagaz eta kiribildutako aleroien markotzeagaz. Teilapea, txaranbeldua da, erdi-puntuan.

 

Altzariak estilo klasizistako egitura zorrotza dauka, baina baditu XVIII. gizaldiaren bigarren hereneko berariazko apaingarriak. Polikromia, rokoko da, 1770ko hamarkadakoa.

 

Preside Kristo kurutziltzatua [65] (78 x 68 x 15,5; 128 x 78,5 x 19,5 kurutzeagaz), polikromatua, anatomia egokia dauka baina aurpegiera ez da bape ederra. Teilatupean, San Jose eta Umearen eskultura dago [66], egikera apalagaz, jantzi mardulakaz, Umearenek mobimentu gehiago dabelarik. Barrokoa, XVIII. gizaldiaren lehenengo erdialdekoa.

 

Erretaulan, altara-mahaia dago [67], profil konkabo-konbexua dauana, neoklasikoa, arantzazko koroaz eta Kristoren untzeez apainduta, ereinotzezko koroagaz.

Eskultura

 

 

 

Kristo kurutziltzatua [68] (42 x 29,5 x 5,5; 67 x 39 x 8,5 kurutzeagaz). Egur polikromatua. Guztiz hedatutako estiloan egindako Kristoren eskultura ebakidura biribileko besodun kurutze soilaren gainean. Anatomia biguna eta mehetua dauka, batez be gorputz-enborrean. Tolestura zurrun samarra dauan gerripekoa dauka, alde batean lotuta. Aurpegia bizigabe samar agertzen da, burua okertuta eta apur bat jausita, eta ulajea oso itsatsita. Begirada gorantz zuzentzen dau, Aitarenganantz eta aurpegiera nahiko mistikoa da. XX. gizaldikoa.

 

Kristo kurutziltzatua [69] (190 x 115 x 29; 315 x 170 x 39 kurutzeagaz). Pasta eta egur polikromatua. Formatu handiko irudia, errealismoz betetakoa eta neurri zuzenakaz. Gitxi tenkatutako anatomia, sokaz lotuta dagoan eta tolestura originala daukan gerripekoagaz. Begirada gorantz zuzentzen dau, Aitarenganantz eta aurpegiera nahiko mistikoa da. XX. gizaldikoa.

Metalak

 

Kustodia [70] (46 x 13,4 x 26,5). Zidar- eta urre-koloreko metala. Oinarri biribila, korapilo erraboiltsua eta hodeiez eta luzera desbardinetako izpi zuzenen sortaz inguratutako eguzkia. Beranez landutako lore-eta landare-motiboak ditu oinarrian eta heldulekuan. Siluetak XVIII. gizaldiaren amaierako lanak dakarz gogora, eguzkiak eredu neoklasikoak, pero se trata de una pieza de un siglo XIX final.

 

Lunula [71] (25,5 x ø21). Zidar- eta urre-koloreko metala. Luzera desbardinetako izpi zuzenakaz, apaingarri barik. Neoklasikoa, XIX. gizaldia.

 

Zutargi bi [72] (178 x ø15). Zidar- eta urre-koloreko metala. Erliebean landutako akanto-hostodun esferaerdiko multzotik sortzen da, eta bere gainean doa esfera txikien ilara. Gero, kono-enbor formako oinarria dator eta zilindro-formako burua kiribildutako apaingarridun -tartean, lore eta ereinotzezko koroa dauan txaparen bat edo beste- frisoaz apainduta. Argizaria jasotzeko platertxoan eta behean akantoa dauan metxero erraboiltsuan amaitzen da. Tardoneoclásicos, siglo XIX.

 

Bazina [73] (5 x ø21,5). Letoia. Plater biribila, ertz zabalagaz. Apaingarri bakoa. XIX. gizaldia.

 

Bazina [74] (5,7 x ø26,5). Letoia. Plater biribila, ertz zabalagaz. Apaingarri bakoa. XIX. gizaldia.

 

Sarbideko ateen burdineria [75] eta [76]. Burdina. Egurrezko ate barriak dira baina metalezko zenbait pieza, errefortzu-plakak, sarraila-zuloak eta morroiloa kisketagaz barriro aprobetxatuta dagoz. Zenbait pieza ebakita legoke ate barrira egokitzeko. Acaso del siglo XVIII.

 

Sakristiako ateen burdineria [77]. Burdina. Bihotz-formako sarraila-zuloa eta plaka silueta lerronahasiko heldulekurako, ebakitako “ce”akaz. Tal vez del siglo XVIII.

 

Kanpaia [78]. Brontzea. Ezkiladuna. Viuda de Murua Vitoria-Gasteizko etxearena. Idazkuna dauka bizkarraldean, baina irakurtezina 10BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005a, 168-169 or..

 

Kanpaia [79]. Brontzea. Ezkiladuna. Idazkuna dauka bizkarraldean eta behealdean, baina irakurtezina 11Ibid..

Beste hainbat osagai

 

 

 

Bateoarria [80] (101 x ø76). Hareharria. Esferaerdiko kopa, kuxinen arteko zilindro-formako oinarriaren gainean. Hedatutako estiloko pieza, XVI. gizaldikoa.

 

Sakristian, tiradera-altzaria [81] (111 x 332,5 x 100), hiru multzotakoa, albokoetan arasak eta erdikoan hiru kaxoi, motibo geometrikoakaz, lingoteak diamante buruen gainean, eta burdinazko tiraderak. Eredu klasizistei jarraitzen deutse, baina XVIII. gizaldikoa izan daiteke.

 

Altara-mahaiaren hankak [82] (80,5 x 11,5 x 15). Egurra bere koloeran eta urre-kolorean. Lauki-formako ebakidurako lau hanka, aurrealdeetan aingeru-buruakaz apainduta, eta honeen azpian frutuak zintzilik eta beherako moldura, non hiru hosto mamintsu zizelkatuta dagozan. Mahaia osotzeko berreskuratutako XVIII. gizaldiko piezak emoten dabe.

Interes etnografikoa daben osagaiak

 

 

 

Mariaren Alaben zutoihala [83] (100 x 130). Satin urdin eta zuria, margotutako kartoia. Horiz brodatuta dauka honako idazkuna: AGUR MARIA / GUZTIZ GARBIA (Ave María Inmaculada) Sortzez Garbiaren apaingarri biribilaren ondoan, eta ondoren, IPIÑE-BURUKO / MARIAREN-ALABAK / 6-I-1954 (Mariaren Ipiñaburuko Alabak / 1954-I-6).

 

San Luisen zutoihala [84] (100 x 130). Satin urdin eta zuria, margotutako kartoia. Horiz brodatuta dauka honako idazkuna: LUIS SANTUA / ZAINDU GAZTEDIA (San Luis, cuida de los jóvenes) San Luisen apaingarri biribilaren ondoan, eta ondoren, IPIÑEBURUKO / LUIS TA RAK (Seguidores de [San] Luis de Ipiñaburu) eta 6-1-54 data ertz baten margotuta.

 

Etxez etxeko kutxa [85]. Egurra, igeltsua eta kristala. Profil zorrotzeko kutxa-forma dauka, limosnentzako ontzia behealdean, eta barruan Umea besoetan dauan Paduko San Antonioren irudia. Obra muy popular, de devoción particular. Siglo XX.

Eleizbarrutiko gordailuan gordetako osagaiak (urre, zidar eta metalezko piezak)

 

 

 

Prozesinoetarako kurutzea [86] (102 x 53 x 4). Kobre zidarreztatua. Beso zuzenak ditu kiribildutako apaingarriakaz eta pinaburuetan eta mahatsondo-hostoetan amaituta. Korapilo kubikoa dauka Ebanjelarientzako lau plakakaz. Erdian, Inri jartzen dauan plaka eta Kristo kurutziltzatua. Pieza neoklasikoa, Gasteizko Ulibarritarren tailerrean egiten ziranen modukoa, Zeanuriko Andra Mari tenpluan eta beste hainbaten dagozanen antzekoa. Baleiteke 1854an jadetsi izana 400 errealen truke12AHEB-BEHA, Santiago Apostolua parrokia, Zeanuri - Ipiñaburu, Kontuen liburua, 1842-1969, 1788/003-00 sign..

 

Kaliza [87] (25 x ø14,3 x ø9). Zidarra bere kolorean eta kopa urreztatuta. Klasizista erakoa, oinarri biribila dauka, loreontzi-korapiloa eta ondo burututako kuxina. Pieza leuna da, XVII. gizaldiaren hirugarren laurdenekoa. Ez dauka markarik, baina bai idazkuna oinarriaren atzealdean: ZAVALLA YPIÑA13CILLA LOPEZ, 2022a, 2. lib., 269. zenb..

 

Kaliza [88] (23,5 x ø14,4 x ø7,8). Zidarra bere kolorean eta kopa urreztatuta. Oinarri biribil oso altxatua, korapilo oboidea eta kopa lirain eta batua. Fernando Acha bilbotar zilarginaren marka (ACHA) dauka oinarriaren ertzean. XIX. gizaldiaren hasierako pieza.

 

Kaliza [89] (26,3 x ø12,2 x ø7,5). Zidarra bere kolorean eta kopa urreztatuta. Pie redondo muy elevado, nudo ovoide y copa esbelta y recogida. Lleva marca en el borde del pie, del platero bilbaíno Fernando de Acha (ACHA). Pieza de comienzos del siglo XIX.

 

Kopoia [90] (27 x ø11 x ø11). Zidarra urreztatuta. Oinarri biribila, helduleku oboidea, esferaerdiko kutxa eta estalkia kuxinagaz eta erdian areagotutako kupulagaz, pospolin-kurutzean amaituta. Idazkuna dauka: ESTE COPON DIO EL SECRETARIO PEDRO HVRTIS DE YPINA PARA LA YGLESIA DE SANTIAGO DE YPINA EN VIZCAIA AÑO DE 1664. Madrileko gorteko markak ditu (gaztelua hiru torregaz), Andres Garro egilearenak (AD/GA) eta beranez landutako egiaztapena. Pieza klasizista dotorea14Ibid., 1. lib., 260-261 or., 2. lib., 196. zenb. .

 

Errosarioa [91]. Zidarra bere kolorean. Lore-hostoez bildutako egurrezko aleak, zidarrean. Hiru domina daukaz zintzilik, bi bardinak, ingurua hostoz eta lorez apainduta eta erdian Andra Maria, triangelu-formako gainjantziagaz, eta Umea, ilargierdiaren gainean dabezan profil obalatudunak. Erdiko dominak Andra Mariaren tipologia bera dauka, baina aureola biribilaz apainduta dago, zutabe ildaskatu eta uhindu parearen artean. Plaka txiki honeek eredu klasizistak betikotu egiten dabez, baina erroarioa XIX. gizaldikoa izan daiteke. Bere izeneko erretaulako Arrosarioko Andra Mariarena da.

Eleiz Museoan itzitako osagaiak

 

 

 

Bazina [92] (16 x ø24). Letoia. Eske-azpil sakon eta zirkulu-formakoa eta ertza nabarmenduta daukana. Barrualdean, erdi bitan banatzen da txapa uhinduaz, erdian Andra Maria eta Umea ilgoraren gainean eta kerubina daukazan domina daroan zutabeak errematatuta erdialdean. Seguruenik XIX. gizaldiko pieza izango da. .

JMGC - MRV - RCL

Juan Manuel González Cembellín – María Romano Vallejo – Raquel Cilla López

1. ITURRIZA Y ZABALA, 1967a, 1. lib., 391-392 or.

ITURRIZA Y ZABALA, Juan Ramon de. Historia general de Vizcaya y epítome de Las Encartaciones. Angel Rodriguez Herreroren arg. Bilbao: Librería Arturo, 1967, (1793-1795eko eskuizkribua), lib. 2.

2. AGS, Eleiz patronatua, 187-2 leg.

3. ITURRIZA Y ZABALA, 1967a, 1. lib., 392. or.

ITURRIZA Y ZABALA, Juan Ramon de. Historia general de Vizcaya y epítome de Las Encartaciones. Angel Rodriguez Herreroren arg. Bilbao: Librería Arturo, 1967, (1793-1795eko eskuizkribua), lib. 2.

4. AHEB-BEHA, Santiago Apostolua parrokia, Zeanuri – Ipiñaburu, Kontuen liburua, 1842-1969, 1788/003-00 sign.

5. AGS, Eleiz patronatua, 187-2 leg.

6. ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 408. or.

ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen. El retablo barroco en Bizkaia. Bilbao: Departamento de Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia /Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Saila, 1998.

7. Ibid.

8. MUÑIZ PETRALANDA, 2011a, 61., 84., 86-87., 122., 190., 302. or. eta katalogoa, 59-60 or.

MUÑIZ PETRALANDA, Jesus. Reflejos de Flandes. La escultura mueble tardogótica en Bizkaia. Bilbao: Eleiz Museoa, 2011.

9. ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 317. or.

ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen. El retablo barroco en Bizkaia. Bilbao: Departamento de Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia /Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Saila, 1998.

10. BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005a, 168-169 or.

BARRIO LOZA, Jose Angel zuz.), MOLINUEVO ZABALLA, María, eta ROMANO VALLEJO, Maria. Bizkaiko kanpaiak / Campanas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia – Kultura Saila / Diputación Foral de Bizkaia – Departamento de Cultura, 2005. (Inventarios bilduma, 12. zenb.). Eskuragarri hemen: https://www.bizkaia.eus/Kultura/kanpaiak/index.asp?idioma=CA

11. Ibid.

12. AHEB-BEHA, Parroquia de Santiago Apóstol, Zeanuri – Ipiñaburu, Libro de cuentas, 1842-1969, sign. 1788/003-00.
13. CILLA LÓPEZ, 2022a, vol. 2, nº269.

CILLA LÓPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2022, 4 vols. (Kultura Ondarearen Ikerketak bilduma, nº4). Disponible en https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/

14. Ibid., vol. 1, pp. 260-261, vol. 2, nº196.

CILLA LÓPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2022, 4 vols. (Kultura Ondarearen Ikerketak bilduma, nº4). Disponible en https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/