JESUSEN BIHOTZAREN ELEIZA
Arratia
Artea | Artea auzoa
Folletoa
Herriko plaza z.g., 48142
p.jesusenbiotza.artea@bizkeliza.org
Arteako eleizea bidearen alboan eregi zan, lautada baten, eta aldats arina dauka sortaldean. Bertan, hain zuzen be, burualdea finkatu zan, eta ezponda txiki baten bidez indartu behar izan zan.
Bost tarteko kurutze formako oinplanoa [3] daukan eleiza neogotikoa da. Lehenengo tartea alboetatik handitu eben, eta kurutzadurearen zeregina beteten dau. Gainera, bost hormataleko burualdea sakona da, eta obrearen gaineratikoa [4] baino estuagoa da eta beheraxeago dago. Edozelan be, burualdearen alboetan dagozan sakristiek eta 1928an 1AHEB-BEHA, Construcción del templo nuevo de la parroquia del Sagrado Corazón de Artea – Artea. 1896 – 1927, sign. 1753/001-00. Año 1927. zarratu ziran eta gaur egun parrokiako gela osogarriak diran alboetako eleizpeek planoa eraldatzen dabe; angeluzuzena da, eta, bertatik, absidearen erdiko hiru hormatalek baino ez dabe urteten.
Horren ondorioz, barruko aldea gardena baizen argitsua da [5]. Kanpoko bolumena be garbia da [6], eranskune bakoa, goian aitatutako eranskinek oinplanoa nahastetan dabelako. Halanda be, garaiera handikoak ez diranez, ez daukie eraginik altzaeran.
Aparailua adreiluzkoa da, barrukaldean eta kanpokaldean dago zarpiauta eta egurrezko behekaldea [7] dauka barrukaldeko perimetro osoan, burualdean izan ezean. Egiturazko elementuak eta apaingarriak kareharrizko xafleagaz estalduta dagoz kanpoko aldean.
Zorua oholezkoa da [8], eta kurutzadurea harmailearen gainean dago jarrita. Gaur egun eremu hori oso-osorik hartzen dauen presbiterioa, ostera, beste eskilara-mailearen gainean dago kokatuta.
Tarteak zehazten dabezan euskarriak pilastra konplexuak dira [9], eta kurutzadurako laurak mentsulen bitartez dagoz apainduago. Kanpoko aldean, ezpondadun ostikoak [10] dagoz, eta, kurutzadurako besoetan, barriz, diagonalak dira [11].
Estaldureak kurutzeriako gangea [12] dauka osogai, lora handietarako giltzarriak [13] daukaz, burualdean luzatzen da eta giltzarri bikotxa dauka tarte artezean [14]. Gangek moldurautako erlatxa daukie abiapuntu, eleizako perimetro osoa zehartzen dau eta baoetan [15] hausten da. Kanpoko aldean, eleizea isurialde biko teiladureaz [16] dago estalduta, eta erlatx ahurraren gainean ezarrita dagoz hormako goiko aldean, teilatu-hegalpean [17].
Sarbidea [18] igarobide dinteldua [19] da, bozeldun ate-alboak daukazan moldura ahurraren gainean dago kokatuta, eta, arkuarteetan, lora-apaingarridun tondoak [20] daukaz. Zutabeen artean [21] doa, landa-kapitelak [22] daukaz, horren guztiaren gainean arku zorrotza [23] dago eta lora handia [24] dauka goiko aldean. Sarbide nagusi horrek oinaldeko fatxadea osotzen dau sarbideko ardatza [25] nabarmentzen dauen torreagaz. Albo banatan, uztarduren bidez [26] tartetutako pilastrak agertzen dira, eta, goiko aldean lora handidun eta kako-loradun [27] pinakuluak daukiezanez, Lekeitioko eleizakoak dakarskuez gogora. Fatxada horren albo banatan, hegats bi [28] dagoz (antxinako eleizpeetako fronteak), eta, alboetatik, goiko aldean pinakulu geometrikoak [29] daukiezan zutabe barrien bidez zehazten dira. Sarbide dintelduak daukiez mentsula ahurren eta bozeldun ertzen gainean [30]. Aurrekalde osoak oinaldea dauka, eta moldura ganbil-ahurra [31] dauka goiko aldean. Bigarren mailako geletarako (sakristiak, eleizpea eta parrokiako gelak) igarobideak konopio artezen bidez eratzen dira, lora handiak dagoz erdikaldean eta ate-alboen zati bat bozeletan dago moldurauta idulki txikien artean [32].
Argia burbuiladun leiho zorrotz bikotxetan [33] zehar sartzen da, untzedun leiho-ertzak [34] daukaz eta apaindura hori kanpokaldean be agiri da [35]. Binan-binan doaz tarte bakotxean eta kurutzadurako musturretan, eta, bertan, zabalagoak [36] dira, gainera. Burualdeko erdiko hiru hormataletan [37], eredu berbera agertzen bada be, artezetan idi-begiak [38] dira, eta korupearen [39] albo banatan be agiri dira. Kanpoko aldean, dobeladuna [40] da, gainera. Zulouneak beirateen bidez zarratzen dira; horreek Vidrieras del Arte enpreseak egin ebazan 1938an 2AHEB-BEHA, Construcción del templo nuevo de la parroquia del Sagrado Corazón de Artea – Artea. 1896 – 1927, sign. 1753/001-00. [41].
Oinaldeko tartean, korua [42] dago. Bertara igoteko, klaustroko egurrezko eskilarea dago angeluan [43], erronbo-katerako [44] karelaz babestuta dago defendiduteko eta plinto nagusiak ildaskatuta dagoz. Dan-dana sarrerako zutabearen [45] gainean eta harburuen eta bolen [46] bidez apaindutako zurrunaren gainean dago oinarrituta.
Burualdeko alboetan, sakristiak [47] dagoz kokatuta; gela biak presbiterioaren mailan dagoz goratuta [48], eta igarobide garai dintelduen bidez dagoz komunikauta. Gela biek oinplano lauangeluarra daukie, eta sabai aizunaren bidez [49] dagoz estalduta. Habearteko aldeetan, eleizpeak [50] [51] garatzen dira, eta bertako teilapea horma-zutikoen [52] gainean dago ezarrita. Sarbideak epistolako arkupean [53] lora handia galdu dauen konopio arteza dauka apaingarri.
Torrea [54] osteko obrea da, 1928koa, eta Victoriano Echenagusia y Cia enpreseak egin eban 3AHEB-BEHA, Construcción del templo nuevo de la parroquia del Sagrado Corazón de Artea – Artea. 1896 – 1927, sign. 1753/001-00. Año 1927.. Ikusi dogunez, sarbidearen bitartez zehaztutako ardatza indartzen dau gorputz bakarreko gider lirain-liraina [55] izango balitz lez, eta habearteko zulouneen [56] bitartez argitzen da, baita kanpantorrearen [57] bidez be. Goikalde piramidala bereizgarria da, eta eskematizau gurean [58] forma gotikoetatik zeozelan urruntzen dan kurutzea be. Barruko aldean, torreak sarbide zorrotza dauka eskilaretara igaroteko [59].
Arteako eleizea merezimentu arrunteko tenplu modernoa da, eta hur-hurretik segiduten dauz XIX. mendearen amaierako arkitektura neogotiko frantsesaren proposamenak.
1881etik, Arteako parrokia biak, Elexabeitiko San Migel eta Gazteluko Andra Mari, bakar baten egozan bateratuta Jesusen Bihotzaren izenpean.
Andra Marirena hilerriko gaur eguneko orubean egoan kokatuta, eta XIX. mendearen amaieran zutunik egoan artean, bertan egindako askotariko obrei buruzko kontuetan eta idazpenetan baiezten dan lez. Edozelan be, parrokiako batzordea 1896tik ebilen batzartzen, tenplu barriaren eraikuntzeari buruz berba egiteko asmotan. 1898an 4AHEB-BEHA, Construcción del templo nuevo de la parroquia del Sagrado Corazón de Artea – Artea. 1896 – 1927, sign. 1753/001-00. Año 1927., eleizbarrutiko Fidel Iturria arkitektoari eskatu eutsien eleiza horretarako proiektua egin eiala.
1906an, Manuel Urrecha Bergareche eta Mercedes Arriola Moyua senar-emazteek dohaintzan emon eben eraikuntzarako aukeratutako lursaila, baina nahikoa ez zanez, Matilde Coste Vildosolarena zan lursail mugakidea be erantsi behar izan zan.
Manuel Sierra izan zan obrarako aukeratutako kontratistea, eta Manuel de Arteagari agindu eutsan harlandua egiteko. Ez ei zan obra erraza izan, hasi ostean, Eleizea pozik ez egoalako hegoaldeko fatxadako atrioa zelan eregi zan ikusi ebanean. Izan be, euren esanetan, arkitektoak zehaztutako baldintza fakultatiboakaz bat ez etorrenez, erasteko eta planoari eta proponidutako baldintzei eusteko agindu eutsien kontratisteari.
Azkenean, 1905eko abenduaren 3an edegi eben tenplua, artean obra batzuk egin barik egozan arren. Holan, bada, Victoriano Echenagusia y Cía enpreseak egin beharreko torrea ez zan 1928ra arte amaitu, eta, data horretan bertan be, eleizpeko 5Ibid. obrea amaitzen ebilzan.
Gerra Zibilaren ondorioz, 1943an, teiladurea aurritan egoan: “itoginak egozan, eta, apurtutako artazi bi gangen gainean jausi ziranez, eleizea erasteko arrisku handia egoan”. Hori dala-ta, hau egin behar izan zan: “estalgi guztiak barritzea, lehengo pinuzko materialaren ordez haretxa erabiltea eta iturgintzako lan guztiak barriro egitea”. Bilboko Loizar y Emilio soziedadeak obrea betearazo eban 25.529,05 pezetaren truke 6AHEB-BEHA, Construcción del templo nuevo de la parroquia del Sagrado Corazón de Artea – Artea. 1896 – 1927, sign. 1753/001-00. Año 1927..
Ostean, beste zaharbarrikuntza batzuk be egin dira bertan; berbarako, 1968an José María Echezarraga arkitekto teknikoak egindakoa, estalgia konpontzeko, eta hormak eta sabaiak pintetako 7ACOB-KBGA, Expediente de obras sobre la reparación del templo de la parroquia Sagrado Corazón de Artea Castillo Elejabeitia, 1968, sign. D2-0061/026.. Era berean, bere fisionomian igarten diran beste batzuk be egin dira oraintsuago.
Desagertutako eleizako pieza batzuk Bilboko Euskal Museoan dagoz gordeta; Martín Ochoa de Vildósolaren brontzezko lauda ospetsua, besteak beste.
ALTZARIAK
Eskulturea
Piedadea [60] (126 x 62,5 x 37). Egur polikromaua. Gazteluko antxinako Andra Mari parrokiakoa da. Tailuan, Andra Mariak bere Semea dauka altzoan, eta oso formulazino originala da Bizkaiko eskulturagintzan. Piedade gotikoen ohiko konposizino horizontalen aldean, hemen, norabide bertikal nabaria da nagusi: Andra Mariak Kristoren gorputzari bere bularrean estu-estu oratzen deutso, eta Amaren eta Semearen arteko hurbiltasun emozional bizi-bizia sortzen da. Halanda ze, hartu-emon fisiko horrek irudiaren debozinozko izaera intimoa areagotzen dau. Andra Mariak Kristoren gorputz-enborrari eusten deutso, bere gorputza erdi makurtuta dago albo baterantz eta ikusleei bete-betean erakusten deutse arpegia. Jesusen burua, barriz, geldo dago, atzerantz jausita dago-ta amaren sorbaldearen gainean. Horrezaz gainera, oihalen tratamentuaren inguruko interes berezia be nabarmentzen da tailuan. Mantu zabalak burua estalduten deutso Andra Mariari, tolestura uhindu baizen bihurrietan hedatzen da, eta, oraindokarren, izurdura hausi eta nerbiodunetatik aldenduta dago. Oihalen ertzak konkortuak eta arinak diranez eta Kristoren garripekoa fin-fina danez (ezohikoa izan arren, luzea da, eta uhindura zabaletan dago atonduta), lanak zentzun apaingarri eta monumental nabaria dauka. Alderdi formalari jagokonez, zeozelako desbardintasuna igarten da irudiak gauzatzeko orduan. Andra Mariaren irudiak duintasun eta baretasun adierazkor nabaria badauka be, Kristoren gorputza era zakarragoan dago eginda, arpegia, ulea eta arantzazko koroia modeletako orduan, batez be. Desbardintasun horrek, ostera, ez dau piezearen interesa gitxitzen, debozinozko indarrari eusten deutsalako bete-betean eta Bizkaiko landa-ingurunean Europako Gotiko Berantiarreko berezko sensibilidade emozionalak eta eredu flandestarrak ezarri zirala egiaztetan deuskulako. Piedade hau, hain zuzen be, Bizkaian gordetako Gotiko Berantiarreko eskulturearen adierazpen goiztar eta bereizgarrienetakoa da. 1450ekoa-edo.
Kristo Kurtzifikaua [61] (102 x 72 x 19; eta, kurutzeagaz, 173 x 82 x 24). Egur polikromaua. Irudian, Kristo dago kurutzean, eta interes nabaria emoten jake gorputzaren anatomiari eta monumentaltasunari. Kristo bizirik dago oraindokarren, burua eskoiko alderantz dauka makurtuta eta gorputzaren okerdura leunak dinamismoa emoten deutso. Gorputz-enborraren azterketa anatomikoak ordurako erabat errenazentistea zan jakintzea ixten dau agirian: bular-kaiolea arreta handiz dago zehaztuta, sabelaldea plano muskular leunen bidez dago modelauta eta gorputz-adarren proporzinoak luzeak baizen dotoreak dira. Buruan, arpegiera fin eta luzeak azaltzen dira, bizarra zatibituta dago eta uleko zapa kizkurrak zulotuta dagoz. Arpegierearen helburua ez da larregizko sufrimentua adierazotea, sakrifiziorako baretasun neurritsua erakusgai jartea baino. Begi epelduek eta nekez erdi edegita dagoan ahoak Hamaseigarren mendeko debozinozko irudien introspekzinozko berezko espiritualtasuna areagotzen dabe. Garripekoaren tratamentua mobidua baizen dotorea da. Alboko korapiloak eta oihalaren magal zabalek frontaltasuna hausi eta argilun-efektuak eransten dabezan erritmo lerromakurrak sorrarazoten dabez. Ikuspegi tipologikotik, irudia bat dator Errenazimentuko berezko Kristo garaile gizatiartuaren ereduagaz: oraindokarren, Kristok ez dau erabat amore emon heriotzearen aurrean, gorputz erredentorearen edertasun idealizaua nabarmentzen dauen oreka dotore baizen harmoniatsuan dagoalako eskegita. Kronologiari begira, irudia XVI. mendearen erdikaldekoa-edo dala esan leiteke. Izan be, agiriko antzekotasunak daukaz Beaugrantarren, hau da, jatorri flandestarreko eskulturagileen familiaren tailerrean egindako lanakaz. Familiak, hain zuzen be, peninsulako iparraldean lan egin eban, eta, batez be, euskal arloan euki eban eragina. Beaugrantarregazko loturea sinisteko modukoa da antzeko lengoaia erabilten dauelako: fintasun anatomikoa, gorputzaren zentzun monumentala, klasizismo moderaua eta oihalen tratamentu dotorea kontuan hartuta, tailer horreek sortutako giro artistikoan egindako lana da.
Margolanak
Arrantza Miraritsua [62] (136 x 177,5, marko eta guzti). Orioa miesean. Margolan honetan, Arrantza Miraritsuaren pasarte ebanjelikoa dago irudituta, hau da, San Lukasen Ebanjelioan (Lk 5, 1-11) azaltzen dana. Bertan, Kristok Pedrori eta apostoluei agintzen deutse sareak barriro be botateko, gauean egindako lana alperrekoa izan ostean. Eszena hori zori bereziko gaia izan zan pintura flandestar eta barrokoan, euki sinboliko handia dauka-ta: “Pedroren txalupatzat” hartutako Eleizea eta ebanjelizetako misino apostolikoa. Argi eta garbi dago margolana Rubensek zabaldutako modeloetatik datorrela, hau da, Londreseko National Galleryn gordetako zirriborro batetik. Izan be, Malinaseko arrantzaleen gremioak Notre-Dame au-delà-de-la-Dyle eleizarako agindutako triptikoa prestetako azterketa moduan egin zan. Modelo horretatik abiauta, Schelte à Bolswert grabatzaileak XVII. mendean konposizinoa Herbehereetatik eta lurralde hispanikoetatik zabaltasunez hedatu eban estanpea egin eban. Hori dala-ta, eszeneak Rubensen modeloaren funtsezko ezaugarriei eusten deutse: apostoluak txalupearen inguruan trinko-trinko alkartuta egotea, Kristoren irudia ezkerretara kokatuta egotea ekintza miraritsua bedeinkatzen edo adierazoten eta, sareak batu bitartean, arrantzaleen gorputz makurtuek dinamismo diagonal handia sortzea. Dan-dana holantxe sortzen da, antzerki eta narrazino zentzun nabaria euki daian. Personaiak begien bidez Kristorengana bideratzen diran kinu kateatuen sekuentzian dagoz atonduta, Kristo bera pasarteko erdiune espirituala da-ta. Kontraste kromatikoa nabaria da tunika gorri eta urdinen eta atzekaldeko itsas paisaiaren artean, bertako giroa grisezka eta lurruntsua dala kontuan hartuta. Argia Barrokoko ohikoa da, tenebristea, gorputzak moldeetan dauzan eta irudi batzuk azpimarratzen dauzan argia lausoa dalako, arrantzaleen oihaletan eta anatomietan, batez be. Edozelan be, miesearen betearazpena arrunta da, y bat dator Bolswerten grabadu batetik abiauta egindako kopiagaz. Estanpearen inguruko menpetasun zuzena, teknika piktorikoa, lur-koloreko tonu kromatikoa eta formen bakuntasun parziala kontuan hartuta, esan leiteke Barroko Berantiarreko eremu nazionaleko lana dala. XVIII. mendeko lehenengo laurenekoa-edo, beharbada.
Urregintzea
Oteun-ontzia [63] (32,5 x 17 x 13,5). Urretutako zidarrezkoa da, kolore berori dauka eta esmalteak be badaroaz. Piezea gingil ugariko oin zabalaren gainean dago atonduta, eta oina bera profil okertu eta tartetuen bidez garatu da. Gainkaldeak zulotutako zerrendak eta gubildutako eta galdatutako landara-apaindura txiki-txikiak daukaz apaingarri. Basamentuaren gainean, esmaltautako medailoi biribil batzuk nabarmentzen dira, atzekalde ilunak daukiez eta euren polikromia urdina, zuria eta gorria da. Erdi Aroko kutsua daukien modeloak dakarskuez gogora, eta Jaiotzako, Gurutziltzaketako eta Berbizkundeko eszenak agertzen dira bertan. Tondo horreen artean, jesarrita dagozan mukulu biribileko eskultura txikiak dagoz kokatuta, eta Kristo, Andra Maria eta San Jose dira. Horrezaz gainera, nabarmen agertzen dira, eurak zidar-kolorekoak diralako; eta gainerakoa, urre-kolorekoa. Oinarriaren erdikaldetik, bertikalizautako profil prismatikodun eskulekuak urteten dau, eta horrek lan osoaren goranzko norabide nabaria indartzen dau. Kirtena zulotutako trazeria zorrotzen eta eskema arkitektoniko gotikoak berregiten dabezan panel zorrotzen bidez dago egituratuta. Dekorazinoan bertan, landara-apaingarriak daukiezan urre-koloreko gainkalde lisoak eta fin-fin zizelautako moldurazinoak tartetzen dira, eta, holan, argi-joko aberatsa sortzen da. Korapiloak kurutze formako egiturea dauka, lau gorputz zilindriko nabarmentzen dira eta kolore bizi-biziko erroseta-esmalte biribilak daukiez apaingarri. Kaxea erdiesferikoa da, eta, gainkalde lisoen zati baten, landara-erroleoek eta hirusta-apaingarriek osotutako apaindurea dago ikusgai. Beheko aldean, arkuteriak eta gingildun elementuak azaltzen dira alkarren segidan, eta, begiz, oineko eta eskulekuko apaingarriakaz bat egiten dabe. Euren artean, esmaltautako medailoietarako gune batzuk eransten dira. Profil erdiesferiko zapala daukan tapeak be landara-apaingarriak eta Gotikoan inspirautako apaingarriak daukaz aberasgarri. Goiko aldean, torneautako erremate txikia dauka, lora handia izango balitz lez. Oteun-ontziak inspirazino frantseseko estetika neogotiko aberatsa dauka, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako urregintza liturgikoaren erakusgarri, fintasun handi-handiz betearazoten zalako eta arkeologia-kutsuko gustu nabaria eukalako. Izan be, marka honeek daroaz: kaxearen ertzeko marka frantsesak; Jean-Joseph Villardi eta Louis-François Fabreri jagokezan V+F letrak daroazan eta erronbo horizontalean atonduta dagoan puntzoia; eta VF/950 daroan pentagono formako berme-markea. Horrezaz gainera, dohaintzearen testua be agiri da oinaren atzekaldean: LA FAMILIA / VILDOSOLA AJURIA DE LA HABANA / A LA IGLESIA PARROQUIAL DE CASTILLO ELEJABEITIA / AÑO 1925. Bat dator Eleiz Museoan gordetako estilo bereko beste pieza batzukaz.
Krismera-ontzien kaxea [64] (12 x 4 x 5,5; eta kaxea, 14 x 27,3 x 10). Zidarrezkoa da, kolore berori dauka eta egurrezkoa be bada. Orio Santuetarako kaxea da, eta barruan hau daroen hiru ontzi daukaz osogai: kristaugaientzako orioa, krisma santua eta gaixoentzako orioa. Ontzien egiturea bardin-bardina da, oso profil landua daukan gorputz oboidearen bidez garatzen da eta moldurautako oin biribil txikiaren gainean dago kokatuta. Samea leuntasunez nabarmentzen da tapa erdiesferikoranzko trantsizino moduan agertzen diran alkarren osteko uztai torneauen bitartez. Tapearen goiko aldean, kurutze txikia dago kokatuta. Formei jagokenez, gainkalde lisoak dira nagusi, eta ia-ia ez dago apaingarririk, ontzien gorputzean askotariko orioen hasierako letra bereizgarriak (+, I, C) baino ez dagozalako grabauta. Krisma-ontzien lengoaiaren xedea erabilteko modukoa izatea dan arren, finak be badira, bertan proporzinoen harmonia eta egiturazko argitasuna dira-ta nagusi. Tonu ilunean tintatutako egurrezko kaxan dagoz gordeta, eta barruko aldea hiru ontziak ondo antolatuta gordeteko dago banatuta. Tapa erasgarriaren bidez zarratzen da. 1900ekoa-edo.
Metalezko gauzak
Prozesinoko kurutzea [65] (195 x 39). Zidar-koloreko metalezkoa. Garapen bolumetriko nabariko eta profil erraboiltsuko oinarriaren gainean altzetan da, eta rokoko-kutsuko kurba eta kontrakurba nabarien bidez dago egituratuta. Gainkaldeak landara-apaingarriak eta erliebe handiko apaindura-elementu galdatuak daukaz aberasgarri, eta, bertan, apaingarri hostokarak, kiribilak eta kerubin-formako buruak dira nagusi. Oinarriaren dinamismoak eta modelaketearen aberastasunak Barroko Berantiarreko frantsesetik datozan urtenbide apaingarriak dakarskuez gogora, baina hemeretzigarren mendeko gustu neurritsuagotik berrinterpretau dira. Behekaldean, galloidun erremate txikia dago euskarri eta eskulekuranzko trantsizino moduan. Oinarriaren gainean, zeozertxu murriztu eta apaindu dan korapiloa garatzen da, eta euskarria y kurutzea bera lotzeko elementu moduan sortu da. Bere profila lerronahasia da, eta landara-erroleoak eta moldura galdatuak daukaz apaingarri. Aurreko aldean, IHS txikia agertzen da inskribiduta. Besoak artezak dira, sekzino angeluzuzenekoak, eta moldura perimetral finek nekez aldatzen dabezan gainkalde lisoak daukiez. Bakuntasun formal hori ez dator bat oinarriaren eta errematearen apaindura aberatsagaz. Besoen gurutzaketan, goiko aldean bakarrik ikusgai dagozan argi-izpi dibergenteek osotutako distirea agertzen da. Besoetako musturren goiko aldean, inspirazino neobarrokoko gailurreria fin zulotuak dagoz kokatuta, eta erroleo simetrikoak eta landara-erroleoak daukiez osogai. Kristoren kanona liraina da, eta bere anatomia naturalista samarra da. Gorputzaren proporzinoak luzeak dira, eta bere jarrerea barea baizen neurritsua da. Burua erdi makurtuta dago eskoitarantz, eta garripekoaren tolesturak bigunak baizen bakunak dira. Kurutzea eklektizismo erlijiosokoa da guztiz, inspirazino barroko eta rokokoa dauka, eta XIX. mendearen amaierearen eta XX. mendearen hasierearen artean garatu zan.
Argimutilak [66] (44,5 x 13). Brontzezkoak. Oin biribila daukie, eta oinak kono-enbor formako profil ahur eta lisoa dauka. Eskulekua balaustreduna da, korapilo kubiko bereizgarria dauka eta erabat lisoa da lau aldeetan. Metxeroaren oinarriak oinaldearen diseinu berbera dauka, baina alderantziz jarrita, eta bere formatua lerdenagoa da. Bere gainean, metxeroa dago kokatuta, eta zilindrikoa baizen molduraua da. 1800ekoa-edo.
Zutargiak [67] (155 x 16). Zidar-koloreko metalezkoak. XIX. Zutargiek euskarri zilindriko lisoa daukie. Euskarri horrek toru ahaltsuko moldurea dauka goiko aldean, eta burua bertan dago etzunda. Buruak kono-enbor formako gorputza dauka, alderantziz jarritako kanpaiaren antzekoa da, eta, beheko aldean, akanto-hostodun orla gainjarria dauka apaingarri. Goiko aldean, erdi moldurauta dago, apaindura barik, eta metxero zilindriko eta lisoa dauka goiko aldean. XIX. mendekoa.
Mazuak [68] (173 x 12). Zidar-koloreko metalezkoak eta letoizkoak. Neoklasikoak. Metalezko eskuleku luze zilindriko, liso eta funtzionala dauka. Goiko aldean, ebagidun akantoen bitartez apaindutako korapilo erdiesferiko txikia garatzen da eta goikaldean doan perla-koloreko moldurea bururanzko trantsizino moduan agertzen da. Burua zilindrikoa da, eta goikaldean pinaburua daroan kopa-formako estalgia dauka gainean. Ildaskadura bertikalek gainkaldea zehartzen dabe, eta, aldi berean, oso narriatuta dagozan ebanjelisten erliebedun irudi galdatuen ezarkiak daukaz aberasgarri. Moltsoak inspirazino klasikoko elementuak bateratzen dauz soil samarra dan betearazpen seriauagaz. XIX. mendearen amaierakoa.
Kanpaitxua [69] (17,5 x 9,5). Brontzezkoa eta letoizkoa. Kanpaitxuak kono-enbor formako profil edegia, horma leunak eta apaingarri gitxi daukaz. Hain zuzen be, torneautako moldura zentrokide batzuk baino ez daukaz beheko aldean. Kirtena letoizkoa da, profil zilindrikoa dauka y gainkaldea erabilereagaitik dago higatuta eta mailatuta. Kirten horrek disko-formako errematea dauka goiko aldean, y zuzenean txertatzen da metalezko gorputzean horzdun koilare txikiaren bitartez. Erabilteko egindako piezea da. XIX. mendearen amaierakoa.
Aurre-atea [70]. Burdinazkoa. Aurre-atearen zati honek torneautako profildun barroteak daukaz, eta aurrez aurre jarritako artaburu erraboiltsu bikotxeko korapiloak daukaz tartetuta. XVIII. mendeko lana da seguruenik.
Kanpaia [71]. Brontzea. Ezkiladuna. Diamante-distiradun kalbario-kurutzea dauka apaingarri. Honako inskripzino hau daroa sorbaldetan: SOI LA VOZ DEL ANGEL QUE ALTO SUENA. Oinaldean, barriz, hau dino: ECHEBASTER ME FECIT / AÑO 1861.
Kanpaia [72]. Brontzea. Ezkiladuna. Apaingarri neogotikoen eta kalbarioaren bidez dago apainduta. Honako inskripzino hau daroa oinaldean: IHS MARIA ORA PRO NOBIS AÑO 1924. Lecea y Murúak egin eban (Gasteiz).
Kanpaia [73]. Brontzea. Ezkiladuna. Apaingarri neogotikoen, oxkarren eta Jesusen Bihotzaren irudiaren bidez dago apainduta. Honako inskripzino hau daroa sorbaldetan: SAGRADO CORAZON DE JESUS LOS FELIGRESES (…). Oinaldean, barriz, hau dino: AÑO 1927. Ángel Pereak egin eban (Miranda de Ebro, Burgos).
Beste osagai batzuk
Erretaulearen predelea [74] (70 x 158,5 x 3). Urre-koloreko egur polikromaua. Egiturea erretaula baten osogaia izan zan, oso sakonak ez diran erromes-oskolen formako guneetan apaindutako erliebedun hiru panelek osotzen dabe eta a candelieri apaindutako pilastren bidez dagoz banatuta. Izan be, groteskoak daukaz apaingarri (maskaroiak, narruak, arkitekturak…). Alboko kaleetan, erromes-oskolen formako gune handien azpian iruditutako gorputz osoko aingeru bi dagoz kokatuta. Biek Kristoren Pasinoagaz zerikusia daukien tresna luzeak daroez eskuetan, hau da, Arma Christiak (lantzea, belakia, zutabea eta galloia, ezkerrekoak; eta kurutzea eta koroia, eskoikoak). Irudien kanona lirainxea da, tolestura zabalak dira eta arpegiak idealizauta dagoz. Erdiko kaleak garatzen dauen erliebea konplexutasun narratibo handiagokoa da, eta, bertan, Azken Afariaren eszenea dago irudituta, formatu elipsoidean. Kristo mahaiaren erdikaldean dago jesarrita, eta apostoluak daukaz inguruan. Zenbait planotan dagoz banatuta, eta alkarrizketarako jarreran dagoz irudituta, sakontasun espaziala eta konposizinoaren dinamismoa areagotu gurean. Oraindokarren, perspektibea intuizinozkoa baizen trinkoxea izan arren, interes errenazentistea igarten da egituraketa espazialagaitik eta irudien indibidualizazino psikologikoagaitik. Mahaia aurrez aurre jarrita dago goraune baten, eta alkarren ostean atondutako ogiak eta ontziak dagoz gainean. Irudiak nahikoa naturalistak dira, eta euren matrailazurrak ondo zehaztuta dagoz. Eszenen inguruan dagozan galloidun erromes-maskor handiak oso interesgarriak dira, ia-ia horma-hobi monumentalak izango balira lez sortu dira-ta. Pieza osoan, polikromiaren aztarnak agiri dira. Errenazentistea da, 1550ekoa-edo. Seguruenik, Areatzako Juan de Alzola eskulturagilearen tailerrean egin eben.
Erretaula-zatia [75] (70 x 142,5 x 4). Urre-koloreko egur polikromaua. Altarako frontea da, eta berrerabilitako erretaula-panel bi (65 x 48,5) daukaz osogai, margotutako girnaldak apaingarri daukiezan pilastra ahokatuen artean. Ezkerreko kalean, Andra Mariaren Jasokundea dago irudituta, aingeruen gloria dauka inguruan eta goranzko konposizino inguratzaileko erliebearen bidez dago egituratuta. Andra Mariaren irudiaren ezaugarriak Gotiko Berantiarrekoak dira: frontaltasuna, lineal samarrak diran tolesturak eta zeozelako zurruntasun dotorea gorputzaren jarreran. Eszenearen inguruko aingerutxuek mobimentua eta dinamismoa eskaintzen dabez, nahi-ta oraindokarren narrazinoa trinkoa dan eta espazioari begira apur bat tinkatuta dagoan. Eskoiko kalean, Kristo Berbiztuaren eszenea garatzen da. Hilobitik urteten dago, eta garaipen-kurutzea daroa eskuan. Soldadu batzuk, ostera, adore barik edo harri eta zur dagoz bere inguruan. Konposizinoak konplexutasun narratibo handiagoa dauka, lehenengo Errenazimentuko berezko dramatizazino espaziala lortu gurean. Nahikoa landuta dagozan erliebedun irudiak lirainak eta kalidade ertainekoak dira. Obrearen jatorria aurrekoarena lakoa izango da beharbada, eta Juan de Alzolaren tailerragaz dauka zerikusia. 1550ekoa-edo.
Bateoarria [76] (81 x 92). Harrizkoa. Beheko aldean egin barri dan euskarri zilindrikoa dauka osogai, kopeak oso forma erdiesferiko edegia dauka eta bere sinpletasun geometrikoa handia da. Kanpoko gainkaldea zehatuta dagoanez eta lanketea tximurtsua eta punteaua danez, gatxa da noizkoa dan esatea. Horrezaz gainera, ez dauka ezelako apaingarririk, sendotasuna bolumetrikoa da eta zehaztasun formala dauka. Bere formatua XVI. mendeko modeloen araberakoa da.
Bateoarria [77] (102 x 88). Harrizkoa. Alderantziz jarritako kono-enbor formako kopea dauka osogai, garapen handikoa da y goiko aldean dago edegita artez moldurautako ertz zabalaren bitartez. Kanpoko gainkaldean, lanketa bertikalaren aztarnak dagoz ikusgai. Kopea oin konposaduaren gainean dago kokatuta. Bestetik, oin hori toru zabaletan moldurautako zurtoin zilindriko laburraren bidez dago egituratuta, eta gainjarritako profil zirkularra eta lauangeluarra daukazan harroinaren gainean altzetan da. Tapearen aztarnak dagoz agirian. XIX. mendekoa izango da.
Garbiontzia [78] (125 x 80 x 33). Harrizkoa. Ontzia Mañariko zerrodun marmol baltzean dago zizelatuta. Material hori, hain zuzen be, zabaltasunez erabilten da altzari liturgikoetan eta elementu arkitektonikoetan, sasoi modernotik. Goikaldea profil konposadukoa da, eta moldurautako idulkiaren gainean kokatutako kurutze latindar txikia dauka goiko aldean. Horren azpian, erdi-puntuko horma-hobia garatzen da, eta ahokatutako pilastratxu lisoak daukaz albo banatan; eta idulkidun pinakuluak, goiko aldean. Alboak goiko aldean espilutxuak daukiezan gingil okertuen bidez luzatzen diranez, profil dinamikoa sortzen da. Atal horren barruan, konketea dago kokatuta. Erdikaldean, barriz, andelaren ontzia dago, txanbil-formakoa da, bere siluetea luzea baizen biribila da, moldurautako profila dauka eta ura botateko metalezko txorrota txikia dauka. Horren gainean, torneauta dagoan eta harrizkoa dan tapea dago. Beheko aldean, moldurautako ertz zabaldun uraskea dago, eta, erremate moduan, gida-erroa dago behean. Piezeak linea soil baizen klasizistak daukaz, eta, bertan, konposizinoaren orekea eta monumentaltasuna dira nagusi. Neoklasikoa da, XIX. mendeko lehenengo herenekoa.
Jesarlekua [79] (84 x 179,5 x 43,5). Egurrezkoa da, kolore berori dauka eta margotuta dago. Ezaugarri soileko altzaria da, eta zeharragen eta indargarri diagonalen bidez lotutako hanka prismatiko sendoen gainean kokatutako jesarleku angeluzuzen luzearen bitartez dago antolatuta. 1764. Bat dator Eleiz Museoan gordetako beste bardin bategaz. Bizkarraldea [80] interesgarriena da, konfigurazino laua eta bertikala daukalako, margotutako kartela daroalako erdikaldean eta oso itxurabakotutako erroleo barrokoen bidez dagoalako apainduta. Erdikaldean, aulkiaren jaubetzeari buruzko aitamena dago ikusgai: Soy de los Señores Fieles Justicia y / Regimiento de esta Nª Ateigle / sa de Castillo, y Elexaveitia / 1764. Bat dator Eleiz Museoan gordetako beste bardin bategaz.
Armairua [81] (103,4 x 171,5 x 67,4). Egurrezkoa da, eta kolore berori dauka. Altzariak gorputz berean bateratzen dauz eukiera handiko kajoi-altzaria eta ate bakarreko alboko armairua. Egitura horizontal baizen trinkoa dauka, eta zutabe bikotxean atondutako lau kajoi-erregistroren bitartez dago antolatuta. Kajoi bakotxak profil bakuneko moldura angeluzuzen barru-barruratuak daukaz inguruan. Izan be, zeozelako erliebea eskaintzen dabe, ezelako apaingarririk erabili barik. Metalezko heldulekuek burdinazko uztaia daukie, baita tipologia tradizional eta funtzionaleko profil ahur-ganbildun giltza-zulo txikiak be. Alboko gorputzean, moldurautako oholtzardun atea dago, eta errepertorio klasizistak gogora dakarskuzan belarridun moldura lerrozuzenean joko geometrikoa dauka apaingarri. Beranduko tradizino neoklasikoko oihartzunak daukan herri-altzariko piezea da, eta, bertan, konposizinoaren argitasuna, funtzionaltasuna eta soiltasuna dira nagusi. Baleiteke XIX. mendeko hirugarren herenekoa izatea.
Kajoi-altzaria [82] (108,5 x 225 x 92). Egurrezkoa da, eta kolore berori dauka. Altzaria ezin handiagoa da, eta monumentaltasun nabaria dauka. Beheko egiturea altuera txikiko kajoi horizontaldun gorputz zabalaren bidez dago antolatuta (apaingarrietarako), eta modu simetrikoan banatuta dagoz kajoi estuagodun zutabeak osotutako erdikaldeko ardatzaren albo banatan. Fronteak lisoak dira, eta ozta-ozta egituratuta dagoz moldura txikien eta galkatutako metalezko heldulekuen bitartez. Kajoi-altzari handi honen gainean, altzaera apaingarriagoa eta arkitektonikoagoa garatzen da. Erdikaldean, gorputza nabarmentzen da, eta, bertan, goiko aldean oso kiribil eskematikoak daukiezan muntaga bertikalez inguratutako profil biribileko espilua da nagusi. Goi-goian, potenzautako besodun kurutzea dago biribil baten inskribiduta. Albo bietan, erregistro simetrikoetan antolatutako kajoi txikiak dagoz kokatuta, zulotutako gailurreriak eta galeriak daukiez goiko aldean, eta hiru lobuluko bihotzak eta pinakulu geometriko txikiak daukiez apaingarri. Gustu modernistako altzaria da. XX. mendeko lehenengo herenekoa.
Kutxea [83]. Egurrezkoa da, eta kolore berori dauka. Egitura prismatiko horizontala dauka, bere tapa erasgarria laua da eta frontea panel angeluzuzenen bitartez dago antolatuta. Gorputza alboko euskarri trinkoen gainean dago kokatuta, eta euskarriok egituran bertan dagoz txertatuta. Tapea erdi urtenda dago, eta, ertzean, iretargi erdien edo errepikautako galloien lanketea dauka apaingarri. Frontea panel geometriko handien bidez dago egituratuta. Panel horreek zizelatuta dagoz, eta alakatutako izar-formako e erronboide-formako apaingarriak daukiez, baita gubiadun zerrendea be. Hori dala-ta, argilunen joko sendoak sortzen dira. Alboak eta muntagak be erronboen, ikoroskien eta zortzi puntako izarren serieen bidez apainduta dagozanez, lanketa geometrikoz tapizautako gainkaldea eratzen dabe. Erdiko panelen artean, sarrailea dago kokatuta, eta xafla txiki baten bidez dago babestuta, silueta ebagiko metalezko giltza-zuloa izango balitz lez. Herri-tradizinoko altzaria da, XX. mendekoa.
Goi-kaxadun erlojua [84] (237 ,5 x 45,8 x 26,5). Egurrezkoa eta metalezkoa. Morez muetako erlojua da, eta hiru gorputzetan antolatutako egitura soil baizen dotorea dauka: basamentua, erdiko kaxea eta ordu-mekanismorako goiko errematea. Beheko aldeak forma prismatiko bakuna eta lisoa dauka, eta, erdiko gorputzean, goiko aldean erdi-puntuko arkua daukan ate luzea agertzen da. Bertan, pendulua eta sistema mekanikoa dagoz kokatuta. Goiko aldean, erlojuaren kaxea dago, profil konkortuko kristaldun ate txikiak babesten dau eta, horren atzean, zenbaki erromatarrak daukazan esmaltedun esferea dago kokatuta. Erlojuaren inguruan, metalezko eta urre-koloreko xaflea garatzen da, eta, bertan, Denporearen eszena alegorikoa dago grabauta (uztaia daroan umea, lehoia, hegaztiak, landarak…). Koroiaren siluetea uhindua edo “broken arch” estilokoa da, eta ezaugarri hori oso bereizgarria da XVIII. eta XIX. mendeetako Ingalaterrako eta Europako Erdikaldeko hainbat erlojutan. Profil lerronahasiaren goiko aldean, musturretan eta erdikaldean torneautako pinakulu txikiak dagoz. XIX. mendeko bigarren zatikoa.
Hiru lekuko kanapea [85]. Egurrezkoa da, kolore berori dauka eta uleguri berdez tapizauta dago. Tapizautako jesarleku jarraitua da, eta konposizino simetrikoa torneautako kolomatxuek zedarritutako hiru kale bertikaletan dago antolatuta. Bizkarraldea tapizautako hiru panel angeluzuzenetan dago banatuta, banan-banan erliebe nabariko gailur landatuak daukiez goiko aldean eta landarak, narru ebagiak eta apaingarri oboide ildokatuak daukiez apaingarri. Egiturea korapilo kubikodun zeharragen bidez lotutako hanka torneauen gainean dago kokatuta. Alboko besoak euskarri okertuen eta sekzino torneauko balaustreen bitartez garatzen dira. Ikuspegi estilistikotik, argi eta garbi dago gustu historizistako piezea dala e XIX. mendearen amaierako edo XX. mendearen hasierako berezko ebanisteria-sensibilidadearen bidez berrinterpretau dala. Luis XIII.aren estiloko eta Neorrenazimentuko elementuak bateratzen dauz maisutasunez.
Interes etnografikoko elementuak
San Balentin Berriotxoaren kapila ibiltaria [86] (55,5 x 22 x 16). Egurrezkoa eta ora polikromaua. Bere egitura arkitektonikoa oso bakuna da, eta kaxa angeluzuzenak eta ate erasgarri lisoak daukaz. Atearen goiko aldean, inspirazino neogotikoko gailurra dago, eta zulotutako horma piko triangeluarra eta goiko kurutzea daukaz osogai. San Balentin Berriotxoaren irudia horma-hobiaren barruko aldean dago kokatuta arku apaldupean. Santuak domingotarren abitu zuri-baltza daroa soinean; gurutzefikea, bularrean; eta gotzainaren makilea, eskuan, Tonkingo martiri eta gotzain moduan daukan ikonografiaren erakusgarri. Tailua seriaua eta debozinozkoa da, eta bere betearazpena xumea baina zuzena da, XX. mendeko herri-iruditeria erlijiosoaren adierazgarri. Ikuspegi estilistikotik, piezeak herri-sustrai neogotikoko estetika historizistea dauka, eta oso ohikoa zan santu garaikideen gurtzearen biztuereagaz eta misio katolikoakaz lotutako debozinozko gauzetan eta altzarietan agertzea. XX. mendeko lehenengo laurenekoa da, 1906. urtearen ostekoa, beatifikau ebenekoa. Atzeko aldean, kapilea jasoten eben etxeen paperezko zerrendea dago ikusgai.
San Balentin Berriotxoaren kapila ibiltaria [87] (50,5 x 20 x 13,5). Egurrezkoa eta ora polikromaua. Horma-hobi ibiltari txikia da, eta egitura prismatiko angeluzuzena dauka, baita alboko ate erasgarriak eta profil soileko goiko erremate lerromakur ebagia be. Barruko aldean, santuaren irudia dago, eta kristalagaz dago babestuta. Irudiak ohiko ikonografiari eusten deutso: domingotarren abitu zuri-baltza, bularreko gurutzefikea eta gotzainaren esku-makilea. Gainera, debozinozko jarrera nasaian agertzen da. Ikuspegi estilistikotik, piezea XX. mendeko herri-iruditeria erlijiosoaren arabera sortu da, eta San Balentin Berriotxoaren gurtzearen hedapenagaz dauka zerikusia. Diseinuaren estetikea funtzionala da, gerraosteko debozinozko lanen antzekoa. XX. mendearen erdikaldekoa. Atzeko aldean, kapilea jasoten eben etxeen paperezko zerrendea dago atxikita.
San Balentin Berriotxoaren kapila ibiltaria [88] (50,5 x 26 x 16). Egurrezkoa eta ora polikromaua. Tamainu txikiko kapilea da, ate erasgarriak daukaz eta goikalde neogotiko zulotuak kurutzea eta gingildun apaingarriak daukaz osogai. Bao nagusiak arku konopial apaldu bakunaren formea dauka, baita barrura kurbautako abiuneak eta goiko erroleoak be. Hori dala-ta, XX. mendeko lehenengo zatiko etxeko debozinozko objektuetan hain ohikoa dan herri-lengoaia gotizistea indartzen da. Barrukaldean, San Balentin Berriotxoaren irudi etzuna dago, lur jota dago eta bere martiriaren aztarnak daukaz idunean. XX. mendearen erdikaldekoa da. Atzeko aldean, kapilea jasoten eben etxeen zerrendea dago ikusgai.
Errosarioa [89] (54 x 4,7). Urretutako zidarrezkoa eta irisautako harrizkoa. Boli-tonuko ale esferikoak daukaz osogai, e metalezko filigrana-krokaduren bitartez dagoz mihiztatuta. Formeari jagokonez, konposizino nahikoa aberatsa da, eta, bertan, ale lisoak tartetzen dira metalezko banatzaile zulotu txikiakaz. Erdikaldeko lotureak erromes-maskorraren forma simetrikoa dauka, eta zulotutako dekorazinoa gustu historizistakoa da. Kurutzeko beso artezak, ostera, apur bat hedatuta dagoz musturretan, eta filigranazkoak dira. Kurtzifikaua galdatuta agertzen da, eta tratamentua, zehea bada be, seriaua da. XX. mendearen hasierakoa.
Otoiz-Bidalguntzaren zutoihala [90] (115,5 x 162,8). Satin-antzeko e boli-koloreko sedeaz eginda dago, eta urre-koloreko hariz jositako bordatuak eta ezarkin polikromauak daukaz apaingarri. Formatu angeluzuzen horizontala dauka, baita aletxen eta urre-koloreko kordeltxudun erremate perimetralaren bidez albotik eusteko sistemea be. Erdikaldean, Jesusen Bihotzaren ikurra agertzen da beso bardineko kurutzean inskribiduta, honako inskripzino honegaz batera: “BETORKIGU ZURE ERREINUA”. Goikaldean eta behekaldean, ostera, honako legenda honeek dagoz ikusgai: “OTOITZ-BIDALGUNTZA” eta “GAZTELU-ELEXABEITI”. Art decoa eta Modernismo Berantiarra gogora dakarskuzan tipografia geometriko liraina debozinoa erabateko helburu daukan konposizino simetrikoagaz bateratzen da. 1966. urtekoa.
Jesusen Bihotzaren zutoihala [91] (125 x 90,5). Boli-koloreko eta satin-antzeko ehunez eginda dago, formatua bertikala da, beheko errematea lobuluduna da eta trabillen bidez prozesinoko oralekuari eusteko sistemea dauka goiko aldean. Erdikaldean, Jesusen Bihotza dago irudituta, hodeien gainean zutunik. Besoak zabalik dago bedeinkatzeko jarreran, eta sutan dagoan bihotza bularrean dauka ikusgai. Irudiaren inguruan, arku moduan bordautako inskripzinoa agertzen da, eta hau dino: “ADVENIAT REGNUM TUUM” (“Betorkigu zure erreinua”). Era berean, ziringila bihurrunetsuak be badagoz ikusgai. Atzekaldean, IHS eta CASTILLO-ELEJABEITIA testua daroaz bordauta. Piezeak modernismo erlijiosoaren oinordekoa dan lengoaia apaingarria bateratzen dau, eta landara-apaingarri lirainagoak eta tipografia apaingarria dira horren adierazgarri. XX. mendeko lehenengo herenekoa-edo.
Andra Mariaren Alaben zutoihala [92] (134,8 x 87). Boli-koloreko sedazko tizuz eginda dago, eta beheko profil gingildunak litsak e borlak daukaz, baita zurtoin uhinduen, hostoen eta bordautako loren bidez garatutako landara-apaindura simetriko aberatsa be. Aurrekaldean, Sortzez Garbia agertzen da hodeien gainean, eta lora-zerrenda ugaria dauka inguruan. Atzekaldean, Andra Mariaren koroidun anagramea dago ikusgai, baita honako inskripzino hau be: ASOCIACIÓN HIJAS DE MARÍA DE CASTILLO ELEJABEITIA. XX. mendeko bigarren laurenekoa.
Gaueko Gurtzearen zutoihala [93] (120,5 x 130,5). Formatu angeluzuzena y oso konposizino soila daukaz. Erdikaldean, Gaueko Gurtzearen ikurra agertzen da, irradiautako ekisaindua dauka osogai eta latineko inskripzino zirkular hau agertzen da bertan: “SACRAMENTUM PIETATIS, SIGNUM UNITATIS, VINCULUM CHARITATIS”. Era berean, honako legenda hau be badauka inguruan: “SECCIÓN ADORADORA NOCTURNA. CASTILLO ELEJABETIA. 1911”. Piezearen lengoaia guztiz funtzionala eta korporatiboa da.
Andra Mariaren Alaben zutoihala [94] (110 x 168). Satin-antzeko ehun zuriz eginda dago, eta urre-koloreko bordatuak e ezarkin polikromauak daukaz. Formatua horizontala da, eta soiltasunez apainduta dago. Bertan, Sortzez Garbia agertzen da hodeien gainean irudituta, eta urre-koloreko erroleoen orlea dauka inguruan. Piezan bertan, urre-kolorez bordautako inskripzinoak azaltzen dira euskeraz: GAZTELU-ELEXABEITIKO MARIA’REN ALABEN BAZKUNA. XX. mendearen erdikaldekoa.
Tarsizioen zutoihala [95] (84 x 89,5). Satin-antzeko ehun zuriz eginda dago, e metalezko kurutzedun hagaian dago muntauta. Erdikaldean, Eukaristiako gazte martiria dan San Tarsizioren irudia agertzen da medailoi margotuaren barruan. Eszenearen inguruan, honako inskripzino hau dago ikusgai: TARSICIOS CASTILLO ELEJABEITIA 1924 1924. Piezeak debozinozko herri-estetika funtzionala dauka, gurtza eukaristikoagaz lotutako gazteen parrokia-alkarteen ezaugarri bereizgarriaren erakusgarri.
Eleizbarrutiko gordailuan gordetako elementuak (urregintzea)
Kalizea [96] (26 x 15,5 x 9). Urretutako zidarrezkoa. Oina biribila da, oso bozel nabaria dauka, lau aingeru-burutxu daukaz apaingarri, oso-osorik bozeldutako eta zizelatutako beste hainbeste lingotegaz tartetzen da palmen artean, eta, horreen guztien artean, gubildun landarak dagoz ikusgai. Eskulekuaren lehenengo gorputza zilindrikoa da, eta beste lau aingeru-burutxu daukaz, baita galdatutako lau saihets be. Korapiloa saihesdun anforearena da, eta landara-gubila dauka. Galloidun lepoak behe-kopeari emoten deutso bidea, eta, aldi berean, gubildun akantoen eta galdatutako aingerutxu gehiagoren bidez apaindutako azpikopea be badauka. Ez jako markarik igarten. Barrokoa da, 1680-1700ekoa-edo. Beragaz bat datorren patenea dauka (15).
Markarik eta inskripzinorik ez daroan arren, kaliza honen antzekotasun formal eta estilistikoaren arabera, eleizako bertako ekisaindua [109] eta oteun-ontzia [97] be kontuan hartuta, esan leiteke tailer nobohispaniarretan egin zala eta Espainia Barritik ailegautako edo merkataritza amerikarragaz lotutako Cádizeko merkataritza-zirkuituen bidez eskuratutako dohaintza beraren osogaia dala. Seguruenik, Gabriel de Ugarte y Vildósolaren edo bere familia-ingurunearen patronazgoagaz dauka zerikusia.
Oteun-ontzia [97] (31 x 13 x 154,5). Urretutako zidarrezkoa. Bat dator aurrekoagaz, eta, barriro be oin biribila, aingeru-buruak, lingoteak eta erroleoak agertzen diran arren, dan-dana oso nabarmenduta dago, zehatz-mehatz bozeldutako eta zizelatutako dagoalako. Eskulekuak gorputz ahurra dauka oinarrian, eta honeen bidez dago landuta: akantoak, lau ostrotza-eremudun anfora-korapiloa, galdatutako burutxudun txirrindolea eta lau akantoko soldadurea. Kaxea hemiesferikoa da, bere tapan oinarriko gai gehienak agertzen dira barriro, eta, goiko aldean, besodun kurutzetxua dago pospolindun erronboide-formako sekzinoan. Ez dauka eztenik. Barrokoa da, 1680-1700ekoa-edo.
Markarik eta inskripzinorik ez daroan arren, oteun-ontzi honen antzekotasun formal eta estilistikoaren arabera, eleizako bertako ekisaindua [109] eta kalizea [96] be kontuan hartuta, esan leiteke tailer nobohispaniarretan egin zala eta Espainia Barritik ailegautako edo merkataritza amerikarragaz lotutako Cádizeko merkataritza-zirkuituen bidez eskuratutako dohaintza beraren osogaia dala. Seguruenik, Gabriel de Ugarte y Vildósolaren edo bere familia-ingurunearen patronazgoagaz dauka zerikusia.
Eleiz Museoan gordetako elementuak
Andra Maria [98] (107). Zati bat polikromauta eta urretuta daukan egurrezkoa. Gazteluko antxinako Andra Mari eleizakoa da. Andra Maria jesarriaren eskulturea da, eta Umeagaz dago. Andra Maria tronuratuta, koroituta eta aurrez aurre irudituta dago. Koroitutako Andra Mariaren arpegia obalaua baizen nasaia da, arpegiera idealizauak eta gozoak daukaz, bere begiak almendra-itxurakoak dira eta erdi irribarretsu agertzen da. Ertz askoko tolestura eskematikodun tunikea eta mantua daroaz soinean, eta, bertikalean y uve-forman jausten diranez, gorentasunaren eta egonkortasunaren sentsazinoa indartzen da. Konposizinoaren kontzepzinoa simetrikoa baizen monumentala da, debozinozko eskultura gotikoaren adierazgarri. Esku bat galdu dau, eta esan leiteke elementu sinbolikoren bat eukiko ebala bertan (lorea, mundua, frutea). Beste eskuak, ostera, Umea ikutzen dau sorbaldan. Umea oso mutilauta dago. Andra Mariaren ezkerreko belaunean dago jesarrita, eta amarenak lako oihalak daroaz soinean. Irudiaren hieratikotasuna, konposizinoaren frontaltasuna eta oraindokarren igarten dan zurruntasuna ez eze, zeozelan gozoagoa dan arpegia, irribarrea eta ukiera fisikoa be badira bere ezaugarri bereizgarri. Ezaugarri horreei erreparau ezkero, gotikoa dala esan geinke, XIV. mendearen erdikaldekoa-edo, seguruenik. Polikromiaren eta urre-kolorearen aztarnak dagoz ikusgai. Narriadurearen eta urteen joan-etorriaren ondorioz oso galduta badagoz be, oraindokarren arpegian eta oihaletako leku batzuetan ikusten dira.
San Antonio Abadea [99] (75 x 23 x 27). Egur polikromaua. Gazteluko antxinako Andra Mari eleizakoa da. San Antonen tailua da. Izen hori, hain zuzen be, oso-oso errotuta egoan Behe Erdi Aroan, eta, batez be, ganaduaren babesagaz eta “San Antonen suaren” edo ergotismoaren sendaketeagaz eukan zerikusia. Irudian bertan, santua agure bizarduna da, tolestura luze e astundun abitu monastikoa daroa soinean eta birretea daroa buruan, ikonografia tradizionalaren adierazgarri. Oinaldean, txarriaren irudiaren zati bat dago oraindokarren. Izan be, santu ermitauaren ezaugarri bereizgarria e etxe-abereen inguruko patronazgoaren ikurra da. Tailuaren frontaltasuna nabaria da, e egitura bertikal trinkoa dauka, baina, era berean, agiriko naturalismoaren inguruko gero eta interes handiagoa be igarten da arpegiaren eta bizarraren tratamentu fisonomikoan. Hain zuzen be, sakon-sakon zizelatutako ule-zapa uhinduen bitartez landu danez, bere adierazkortasuna nabarmentzen da erabat. Begiak almendra-itxurakoak diranez, surra arteza danez eta kinu serioa daukanez, irudiaren izaera aszetikoa indartzen da. Abituaren tolesturen lengoaia gotikoa da oraindokarren, ertzak ondo zehaztuta dagozalako e oihalen jauskerea ertz askokoa dalako. Ha-ta guzti be, bolumena bera zeozelan bakundu danez, lehenengo Errenazimentuko berezko formulen barri emoten deusku. Bere horretan dirauen polikromia oso eraldatuta e zatituta dago, e, halanda ze, agirikoa da apaindurea soila izan zana bere sasoian. Artelan hau Gazteluko maisuak egin ei eban. Antza danez, Arratiako bailarako ingurune artistikoagaz lotutako eskulturen moltso txikia egin eban berak, e artelanok tokian-tokian sustrai sendoak eukazan Gotiko Berantiarreko lengoaia eukien ezaugarri bereizgarri. 1490-1510ekoa-edo.
San Sebastian [100] (92 x 31 x 22). Egur polikromaua. Gazteluko antxinako Andra Mari eleizakoa da. Eskultura exentu honen kontzepzinoa aurrez aurrekoa eta estatikoa da, bere kanona luzea da e anatomia bera bakundu egin da. Izan be, debozinozko erispideen arabera sortu da neurri handi baten, e ez hainbeste giza gorputzaren behaketa errealistearen arabera. Irudia zutunik dago, gorputzaren atzean bertikalean atondutako zugatz-enborrera lotuta, geziz zauritutako martiriaren ohiko modelo ikonografikoaren adierazgarri. Santuaren jarrerea aurrez aurrekoa e zurruna da, e honeek baino ez deutsie emoten zeozelako bizitasuna: gorputz-enborra erdi makurtuta egotea e hanketako bat alborantz egotea. Baliabide horrek zeozelako mobimentua emoten deutso, Gotiko Berantiarreko berezko kontzepzino hieratikoa albo batera itxi barik. Eskoiko besoa buruaren gainetik altzetan da, e, sokearen bidez, zugatzera dago lotuta. Ezkerrekoa, ostera, bizkarrerantz dago tolestuta, menderakuntzearen e martirioaren erakusgarri. Anatomia bera bakuna e eskematikoa da, gorputz-enborra estua da, muskuluak nekez azpimarratzen dira e, gorputz-adarrak luze baizen zilindrikoak diranez, naturalismo errenazentistatik urrun dagoz oraindokarren. Urre-koloreko garrikopea garrian daroa lotuta, tolestura soil baizen geometrikoak daukaz e kutsu kromatiko nagusia emoten deutso konposizinoari. Arpegia nasai e neurritsu dago, bere arpegierea leuna e simetrikoa da, almendra-itxurako begiak daukaz e erdi edegita dagoan aho txikia dauka. Burua erdi makurtuta dago alde baterantz, zeozelako patetismo neurritsuaren adierazgarri. Polikromian, gune original zabalak dagoz ikusgai, haragi-kolore argietan e garripekoaren urre-koloreko aztarnetan, batez be, nahi-ta urteen joan-etorrian higadurak e galerak egon diran. Artelana erabat bat dator azken Gotiko Berantiarreko modeloakaz. Konposizinoaren frontaltasuna, tolesturen linealtasuna e arpegiaren idealizazinoa ez eze, eskematizazino anatomikoan e zeozelako xalotasun adierazkorrean agirikoa dan herri-betearazpena be bada bere ezaugarri bereizgarria. Gazteluko antxinako Andra Mari eleizako beste eskultura batzukaz (San Anton e Magdalena) antzekotasun frontala dauka; halanda ze, Gazteluko maisuarena izan leiteke moltsoa. Izan be, eskulturagilea edo tailerra Bizkaian bertan egoan abian 1510ean-edo.
Maria Magdalena [101] (112 x 31 x 29). Egur polikromaua. Gazteluko antxinako Andra Mari eleizakoa da. Zutunik dagoan santearen tailua da, aurrez aurre dago jarrita, e, ezkerreko hankea erdi lekualdatuta dagoanez, contraposto leuna sortu da. Gorputzaren bertikaltasuna nabaria da, e mantu zabalak konposizinoa antolatzen dau argi-kontraste handiak sorrarazoten dabezan tolestura zatitu e diagonalen bitartez. Oihalak Gotiko Berantiarreko gustuaren arabera dagoz atonduta, gainkaldeak zabalak e ertz askokoak dira-ta. Arpegia bera be guztiz bat dator Gotiko Berantiarreko andren modeloakaz: arpegiko obalo luzea, begi txikiak, sur labur baizen arteza, aho txikia e arpegiera neurritsua. Ule-matazea sorbalden gainean jausten da apaindutako zapa luze bihurrien bidez. Arpegierearen baretasunak e zeozelako idealizazino hieratikoak bete-betean Erdi Arokoak diran sensibilidadeetara garoez oraindokarren. Irudiak urre-koloreko jantzi polikromau aberatsak daroazanez, korteko jantzi garaikideak dakarskuez gogora, e irudiaren debozinozko izaera zintzoa indartzen dabe. Apaindutako garrikoa daroa garrian; e diademea, buruan. Eskuetako baten (galduta dago), lurrinen ontzia eroango eban (Maria Magdalenaren ezaugarri bereizgarri tradizionala). Bestea, ostera, ontziari tapea kentzeko kinua egiten dabil. Uleen e tolesturen tratamentu apaingarria, konposizinoaren frontaltasuna e euspen emozionala bat datoz Erdi Aro Berantiarreko tradizinoagaz. Behehaketa naturalistako beste zehetasun batzuek, barriz, agirian ixten dabe lengoaia aurreratuagoetarantz bilakatzen dabilana. Gazteluko maisua-rena ei da, San Antonen e San Sebastianen tailuakaz jazoten dan lez. 1500-1510ekoa-edo.
Andra Maria eta Umea [102] (80 x 40 x 19). Egur polikromaua. Gazteluko antxinako Andra Mari eleizakoa da. Andra Maria jesarriaren tailua da, e Umea ezkerreko belaunean dago kokatuta, Andra Mariaren tipologia intimo e amatarraren arabera. Konposizinoak Erdi Aroko zurruntasun frontal e hieratikoa ixten dau alde batera, irudi bien arteko hartu-emona bihozberagoa e samurragoa izan daiten. Horretarako, begiradak kurutzatzen dira, e hurbiltasun fisikoa dago Amaren e Semearen artean. Andra Maria ozta-ozta igarten dan ohorezko aulkian dago jesarrita, e, bere gorputza Umeaganantz erdi biratuta dagoanez, konposizino dinamiko baizen orekatua sortzen da. Bere arpegia leuna e biribila da, e arpegiera nasai baizen bakartua dauka. Begi zabalak, sur arteza e aho txikia daukaz, e sensibilidade idealizauagaz dagoz tratauta. Ule-matazea zapa kizkurretan jausten da sorbalden gainean, e oraindokarren Gotiko Berantiarreko tradizinoetatik oinordetzan hartutako zeozelako grafismoa igarten dan arren, bolumenaren kontzepzino naturalistagoan txertatuta dago. Umea biluzik dago guztiz, bere jarrerea bizi-bizia e bat-batekoa da, serpentinata bihurduran dago jarrita e gorputza Andra Mariarenganantz begira dago naturaltasun nabariko jarreran. Umearen anatomia behatzeko asmotan sortu da, gorputz-adarrak haragitsuak diralako e modelaketea bigun-biguna dalako. Oihalen bilakaerea agirikoa da, gainera. Andra Mariaren mantu zabala tolestura zabal, astun e inguratzaileen bidez jausten da, e, bertan, erritmo okertuak e gainkalde jarraituak dira nagusi. Jantzien bolumetriak be egonkortasuna e gorpuztasuna emoten deutsaz irudiari, eraketa espazialaren e monumentaltasun nasaiaren inguruko interes handiagoaren erakusgarri. Polikromia oso eraldatuta badago be, tonu urdinen e haragi-kolore argien aztarnak dagoz agirian. Konposizinoaren eztitasunak, monumentaltasun nasaiak e, batez be, gorputzen kontzepzino bolumetrikoak Errenazimentuko modeloetara garoez. XVI. mendearen erdikaldekoa-edo.
San Joan Ebanjelistea [103] (82 x 29 x 30). Egur polikromaua. Gazteluko antxinako Andra Mari eleizakoa da. Irudian, kontenplazinozko jarrera tristean agertzen da santua. Besoak bularraren gainean daukaz kurutzatuta; e burua, gorantz altzauta. Kinu horrek, gainera, konposizinoaren izaera dramatiko e espirituala areagotzen dau, e, seguruenik, Gurutziltzaketearen edo Kalbarioaren inguruko narrazino-moltsoagaz dauka zerikusia. Irudia contraposto antzean dago jarrita, e, gorputza erdi makurtuta dagoanez, dinamismoa e naturaltasuna emoten deutsaz. Gazte-arpegia dauka, e bere arpegierak finak dira e bigun-bigun modelauta dagoz, dizipulu bizarbakoa dan San Joanen karakterizazino tradizionalaren adierazgarri. Begiak goratuta dagozanez e ahoa erdi edegita dagoanez, atsekabe-sentipen bizi-bizia igorten da. Uleak tamainu handiko zapa kizkurrak daukaz, formulazino errenazentista argiaren erakusgarri. Tunika luze estua e bolumetria nabariko tolesturetan atondutako mantu zabal inguratzailea daroaz soinean. Oihalen jauskerea astuna baizen naturalistea da, e irudiari gorpuztasuna e monumentaltasuna emoten deutsiezan erritmo zabal e sakonen bidez dago antolatuta. Mantuaren tratamentuak garrantzi berezia dauka, bere buelta zabalen ondorioz argi-itzalen kontraste handiak sortzen diralako. Polikromian, haragi-kolore argiak e gorrizkak dagoz agirian, baita tunikan ezarritako apaindurearen aztarnak be, hau da, estofautako landara-apaingarriak. Konposizinoaren nasaitasunari, naturalismo adierazkorrari e oihalen kontzepzino bolumetrikoari erreparau ezkero, agiri-agirikoa da modelo errenazentista italianizatzaileei eutsi deutseena. Erromanistea da, XVI. mendeko azken laurenekoa-edo.
San Roke [104] (91 x 41 x 30). Egur polikromaua. Gazteluko antxinako Andra Mari eleizakoa da. Jarrera dinamikodun santuaren tailua da, e, hanka bat erdi aurreratuta dauka, mantua altzetan dauen bitartean, bere ikonografiako funtsezko kinua dan izterreko zauria erakusteko. Bere alboan, zauri kirasduna osatzen deutsan umea edo aingerua dago; e, beste aldean, ogia eroatsan txakurra. Burua erdi makurtuta dauka; e eskoiko besoa, altzauta. Seguruenik, jatorrian, gaur egun desagertuta dagoan pordoia edo ezaugarri bereizgarria eroango eban bertan. Konposizinoaren helburua irakurketa diagonala e edegia eskaintzea danez, aurreko tradizinoetako frontaltasun zurrunetik aldentzen da. Bere arpegierak sendoak dira, sakon-sakon zehaztuta daukaz begiak, bere bizarra ugaritsua da e uleak ia-ia oretsuak diran zapa lodiak daukaz. Hegal zabaleko kapeleak, gainera, erromesa dala indartzen dau, e mantu zabal inguratzaileak, barriz, monumentaltasuna emoten deutso. Oihaletako tolesturak lodiak baizen sakonak dira, e, efektu bolumetriko nabaria daukienez, masa eskultoriko handiak sortzen dira. Mantua astuntasunez e teatraltasunez jausten da, e anatomiaren zati bat xurgatzen dau. Polikromiak aztarna interesgarriak itxi dauz estofautako landara-apaingarrien e margotutako erroleoen bidez apaindutako tunika gorrizkan, baita mantuaren barrukaldean be. Bertan, gainera, hostoen apaindurea igarten da oraindokarren. Galerak e narriadurak badaukaz be, estofauaren e lan piktorikoaren kalidadeak agiri-agirian ixten dau erretaula-testuinguru bikainerako sortutako lana izan zala. Horrezaz gainera, artelanak herri-karga narratibo adierazgarria dauka, Erromanismoko debozinozko iruditeriaren ezaugarri bereizgarrien erakusgarri. XVI. mendeko azken laurenekoa-edo.
Aulkia [105] (84 x 179,5 x 43,5). Egurrezkoa da, kolore berori dauka e margotuta dago. Ezaugarri soileko altzaria da, hanka prismatiko sendoetan oinarritutako jesarleku angeluzuzen luzearen bidez dago antolatuta e erabilteko modukoa izatea baino ez dauka helburu. Bere formeari jagokonez, eraikuntzearen bakuntasuna nabarmentzen da, e ia-ia ez dago ezelako apaingarri zizelaturik. Bizkarraldea [106] interesgarriena da, konfigurazino laua e bertikala daukalako, margotutako kartela daroalako erdikaldean e oso itxurabakotutako erroleo barrokoen bidez dagoalako apainduta. Erdikaldean, aulkiaren jaubetzeari buruzko aitamena dago ikusgai: Soy de los Señores Fieles Justicia y / Regimiento de esta Nª Ateigle / sa de Castillo, y Elexaveitia / 1764. Bat dator eleizan bertan gordetako beste bardin bategaz.
Andak [107]. Egur polikromauak. Anda txikiok edo prozesinorako oinazpiko hau irudi baterako euskarri moduan sortu dira, e, beharbada, barruko prozesinoakaz, parrokiako gurtzeagaz edo zeremonia-erakustaldiagaz daukie zerikusia. Piezearen egitura arkitektonikoa bakun-bakuna baina dotorea da, e argi e garbi dago errepertorio klasikoak, errenazentistak euki dauzala inspirazino-iturri. Moltsoa oinarri prismatiko angeluzuzenaren bidez dago antolatuta, gainean fuste zilindrikoko zutabe lerden ildaskatuak altzetan dira e kapitel bakunak daukiez goiko aldean, baita erdi goratuta dagoan e goian pitxertxuak e pospolina daukazan erdi-puntuko arkua be. Konposizinoaren eskemea guztiz arkitektonikoa da, ia-ia tenpletea edo edukulu eroangarria dala esan leiteke e erdikaldeko ardatzean kokatutako irudia begiz inguratzea dauka helburu. Goiko plataforman gordetako zurtoin txikia kasuan kasuko eskulturea ainguratzeko gunearen adierazgarri da. Polikromian, tonu gorrizkak, urre-kolorekoak e nabarrak tartetzen dira, e, batez be, oinarrian dagoz ikusgai, bertan gordeten diralako imitazinozko e marmol-itxurako apaindurearen aztarnak. Errenazimentukoa da, XVI. mendeko hirugarren laurenekoa-edo.
Intzentso-ontzia [108] (23 x 7,5). Zidarrezkoa da, e kolore berori dauka. Piezeak oin biribila dauka, ez dago apainduta e nabeteak oinarri moduan darabilan urtenunea dauka. Alde horren profila erraboiltsua baizen zanpatua da, e gubildun landara-apaingarriek zehartzen dabe. Euren artean, lau putti soldadu mardul tartetzen dira, e besoak ostentzen dabez eskegiteko darabilezan kartelen atzean. Ahoan dagoan urtenune zabala ke-gorputzerako oinarri moduan erabilten da. Lau gunetan dago banatuta, e hosto mamintsu e bihurrunetsuen bidez dago zulotuta beheko erdikaldean ildodunak e gaineratikoan lisoak diran zutabe erdien artean. Goiko itxigailuak kanpai-formatxua dauka, humeroa lez dago apainduta e balaustredun errematean bat egiten daben galloidun lau saihets soldau daukaz. Oinaren barruko aldean, Matías Villar Serna zidargin bilbotarraren marka bikotxak daroaz (M/VILLAR/S), e, antza danez, XVII. mendeko azken urteetan-edo egin ahal izan eban intzentso-ontzi hau.
Ekisaindua [109] (53,5 x 22,5 x 23). Zidarrezkoa da, kolore berori dauka eta urretuta dago. Lana moldurautako profildun oin zirkularrean dago antolatuta, eta hau dauka osogai: sakon barruratutako urtenune lisoa eta hegodun kerubinen buruez apaindutako gorputz ganbila. Tarteka, gainera, gorputz horrek urretutako eta landara-jabaloiz inguratutako kartelak edo lingoteak be badaukaz apaingarri. Apainduran, urre-koloreko guneak nahastetan dira zidar zuriz ñabartutako atzekaldeakaz, eta begizko efektu handia daukan baliabide hori oso ohikoa da zidargintza barrokoan. Oinaren gainean, eskuleku konplexu baizen liraina altzetan da, eta alkarren osteko eta kono-enbor formako elementu erraboiltsuak daukaz osogai: sama zilindrikoa, anfora-formako korapiloa, beheranzko gorputzak eta dinamismo bertikala areagotzen daben moldura gainjarriak. Zurtoinaren gainkaldea guztiz aberastuta dago, honeek osogai daukiezan ezarkin galdatuen bidez: erroleoak, aingeruen buruak eta urretutako landara-apaingarriak. Halanda ze, atzekaldeagaz alderatzen dira, barriro be zidar-kolorekoa dalako. Erakustokiak beirazko lentea dauka, eta kerubinen burutxuen eta zehetasun gubilduen bidez apaindutako uztaia dauka inguruan. Argi-kinuan, izpi artezak eta gar-itxurakoak tartetzen dira, eta, goiko aldean zortzi puntako izarrak daukiezanez, efektu hedagarri eta argitsua sortzen da. Goiko eta beheko lotuneak forma zulotuak eta simetrikoak daukaz, landara-elementuak eta aingeruen buruak daukaz apaingarri eta euskarri moduan erabilten da goiko aldeko kurutzerako eta eguzki eukaristikoaren moltsorako. Goiko kurutzeak panel apaindua eta landare-besoak daukaz, eta piezearen osogarri da. Ikuspegi estilistikotik, ekisaindua guztiz garatutako Barrokokoa da, eta, oraindokarren, egiturazko loturea dauka XVII. mendeko modelo espainiarrakaz, baina ugaritsuagoa eta efektisteagoa dan apaindurearen bitartez berrinterpretau da. Urretutako gainkaldeak, galdatutako apaindurea, testuren txandaketea eta landaren eta aingeruen oparotasuna nagusi diranez, baleiteke lan nobohispaniarra izatea. Zidargintzako markarik ez daukan arren, dohaintzeari buruzko honako legenda hau dago ikusgai oinaren atzekaldean [110]: A DEVOZION DE DN GRABIEL DE VGARTE Y BILDASOLA. Personaia hori Gaztelu-Elexabeitikoa zan arren, Cádizen bizi zan. XVIII. mendean, agirietan agertzen da tokian tokiko eleizetako ongin moduan, zidarrezko edergailuak bialtzen ebazan-eta. Era berean, zenbait iturriren arabera, agiri-agirikoa da lotura familiar eta ekonomikoak eukazala Espainia Barriagaz, Mexikon eta Sonoran finkatutako Vildósola leinuko kideakaz, batez be. Halanda ze, inguruabar horrek ekisainduaren atxikimendu nobohispaniarra indartzen dau. Barrokoa da, 1680-1700ekoa-edo. Ekisaindu honek parrokiako bertako kaliza bategaz [96] eta oteun-ontzi bategaz [97] antzekotsun formal eta apaingarria daukanez, jatorri beraren edo zuzkidura liturgikorako kanpaina berberagaz lotutako eskuraketearen inguruko hipotesia proponidu daiteke. Hiru piezen errepertorio apaingarria berbera da (hegodun kerubinak, erroleo mamintsuak, landara-kartelak eta zidar zuriaren eta urretuaren arteko txandaketea), eta XVII. mendearen amaierako zidargintza nobohispaniar barrokoaren ezaugarri bereizgarriak dira, gainera. Eleizako ongina dan eta Cádizeko eta Ameriketako merkataritza-zirkuituakaz loturea daukan Gabriel de Ugarte y Vildósolaren agerpena dokumentauta dagoanez, moltsoa Mexikotik ekarri ebala dinoan teoria indartzen da.
Kalizea [111] (23,5 x 14 x 8,5). Urretutako zidarrezkoa da, eta harribitxiak daukaz. Moldurautako profildun oin zirkularraren gainean altzetan da, nahikoa egitura soila dauka eta, goiko aldean, honeek daukaz apaingarri: liraindutako landara-ezarkinak, galkatutako kaboxoi morantzak eta, tarteka, zizelatutako erroleo fin-finak. Modu erregularrean banatutako apaindureak kolore eta argi arloko efektu fina sorrarazten dau. Oinetik, eskuleku zilindriko eta liraina abietan da, ondo landuta dago eta piezearen dotoretasun orokorra indartzen dau. Erdikaldean, zanpatutako profila daukan disko-formako korapiloa dago, eta galkatutako kaboxoi morantzak daukaz aberasgarri. Azpikopeak bozeldutako eta zizelatutako apaindura aberatsa dauka, inspirazino neomediebaleko apaingarri hostokaren bidez dago antolatuta eta, euren artean, kaboxoi barriak txertatzen dira. Kopea lisoa da, eta erdi zabalik dagoan kono-enbor formako profila dauka. Errepertorio apaingarriak XIX. mendearen amaierako urregintza liturgiko frantsesean garatutako gustu neogotiko eta arkeologistara garoaz. Izan be, kopeak Pariseko egilearen markea daroa, hau da, Paul Brunet (erronbo-formakoa da, eta mitrea dauka P eta B letren artean), baita beste berme-marka bat be. Azken horretan, kaskodun arpegia agertzen da, eta eskoitara begira dago (Minerva). Barruko aldean be berberak azaltzen dira. Honako inskripzino hau agertzen da oinaren barruko aldean: LA FAMILIA VILDOSOLA-AJURIA, DE LA HABANA, A LA IGLESIA PARROQUIAL DE CASTILLO Y ELEJABEITIA. AÑO 1893. Kubara emigrautako familiak pieza paristarra aukeratu ebanez, argi eta garbi dago XIX. mendearen amaierako elite indianoek gustu kosmopolitea eukiela eta sarritan joaten zirala Frantziako tailer ospetsuetara, sorterriko parrokietarako dohaintza liturgikoak egin gura ebezanean. Piezea ezin hobeto bat dator familiak Habanako inportazino frantseseko merkataritza-zirkuituetan erositako moltso liturgikoagaz. Moltso horretan, kanpaitxua, ardao-ontziak, azpila eta loturapeko beste lan batzuk be badagozanez, XIX. mendearen amaieran Europaren, Kubaren eta Euskadiren artean debozinoaren eta merkataritzearen arloan egozan sareen inguruko lekukotasun esanguratsua eskaintzen deuskue.
Ardao-ontziak eta azpila [112] (azpila, 32 x 21; ardao-ontziak, 17 x 5,2). Urretutako zidarrezkoak dira, eta esmalteak eta harribitxiak daukiez. Moltso liturgiko honek azpila eta ardao-ontziak daukaz osogai, eta mende-amaierako gustu eklektikoko lengoaia historizista finaren arabera egin da. Azpilaren oinplanoa lerronahasia da, eta ingerada dinamikoa sortzen daben sartuneen eta urtenuneen txandaketearen bidez dago egituratuta. Filigranea eta ezarritako landara-erroleoak apaingarri daukazan perla-koloreko zerrenda aberatsak ertza zehartzen dau. Apaingarri horreen artean, kaboxoi morantzak eta ebanjelisten eta Tetramorfoaren irudiak daukiezan medailoi esmaltauak txertatzen dira. Erdi barru-barruratutako erdikaldeko gune lisoa ardao-ontziak jarteko lekua da, eta oinarrietan sartutako metalezko zurtoin txikien bidez dagoz finkatuta. Ardao-ontziek moldurautako oin zirkularra daukie, eta landara-ezarkinak, perla-koloreko apaingarriak eta galkatutako kaboxoi morantzak daukiez aberasgarri. Gainean, eskuleku laburra altzetan da, balaustredun profila dauka, galloiak eta landara-elementuak daukaz apaingarri eta ontziaren gorputz nagusiari eusten deutso. Gorputz horrek, hain zuzen be, globo-formako eta kono-enbor formako profila dauka, eta filigranazko lan finek, erroleoek, hostoek eta galkatutako harri txikiek sabela zehartzen dabe. Harriok, gainera, efektismo apaingarri nabariko gailurreria zulotua daukie goiko aldean. Saman, “A” eta “V” inizialak dagoz ikusgai, gaztelaniako agua (ura) eta vino (ardaoa) berbakaz daukie zerikusia eta gustu neobarrokoko landara-eranskinen bidez betearazo dira. Kirtenak oso lirainak eta bihurrunetsuak dira, inspirazino rokokoko kurba dotoreen bitartez garatzen dira, eta, bertan, landara-elementuak eta moltsoaren dinamismoa areagotzen daben mahats-mordak be badagoz ikusgai. Isurteko musturra xumea eta ertz askokoa da, eta harmoniaz txertatzen da profilean bertan. Azkenez, profil ganbileko tapetan, piezaren gaineratikoko errepertorio apaingarri berbera agertzen da (zuloak, erroleoak eta orbelea), eta landara-oraleku txikia daukie goiko aldean. Lanak Paul Brunet urregin paristarraren markak daukaz ikusgai (erronbo-formako silua da, eta mitrea dauka P eta B letren artean), baita Minervaren buruaren kontraste frantsesa be, lege-zidarrezkoa dala adierazoteko. Azpilaren atzekaldean, dohaintzearen inskripzino hau dago ikusgai: LA FAMILIA VILDOSOLA-AJURIA DE LA HABANA A LA IGLESIA PARROQUIAL DE CASTILLO Y ELEJABEITIA. AÑO DE 1893. Horrezaz gainera, etxe honen etiketea daroan kutxatilea be badago gordeta: PALAIS ROYAL / DE / FERNANDEZ HNO Y CA / OBISPO 58 Y 60 / HABANA. Piezea ezin hobeto bat dator familiak Habanako inportazino frantseseko merkataritza-zirkuituetan erositako moltso liturgikoagaz. Moltso horretan, kalizea, kanpaitxua eta loturapeko beste lan batzuk be badagozanez, XIX. mendearen amaieran Europaren, Kubaren eta Euskadiren artean debozinoaren eta merkataritzearen arloan egozan sareen inguruko lekukotasun esanguratsua eskaintzen deuskue.
Kanpaitxua [113] (15 x 6,5). Urretutako zidarrezkoa. Kanpaitxuak aho zirkularra eta kono-enbor formako profil orokorra daukaz. Ezpana molduren bidez banatutako zenbait erregistro horizontalen bitartez dago egituratuta. Behekoa lisoa da, eta moltsoaren begizko euskarria dala esan daiteke. Hurrengoak, ostera, grabautako zerra-horzdun zerrenda geometrikoa dauka. Gainean, ziringiladun eta landara-erroleodun friso zulotu eta ezarri zabala garatzen da, eta fintasunez eta efektu apaingarri nabariz betearazo da. Goiko gorputza (sorbaldak) piko eta profil uhinduek zedarritutako lobuludun guneen bidez dago egituratuta. Barruko aldean, ebagitako hosto lirainak punteautako edo pikautako atzekaldearen gainean agertzen dira, eta testuren kontraste fina sortzen da. Lobuluen artean, losange edo erronboetan inskribidutako apaingarri zirkular txikiak dagoz, eta gainkaldea aberasten dabe apaindura txiki eta errepikakorraren bitartez. Kirtenak zurtoin ahur luzea dauka osagai, eta “ce” formea daukien eta lora txikiak apaingarri daukiezan lau nerbio okertuk osotutako egitura edegia dauka goiko aldean. Elementu horreek zulounea sortzen dabe erdikaldean, eta goiko esfera zanpatu txikian bat egiten dabe. Lanak Paul Brunet urregin paristarraren markak daukaz ikusgai (erronbo-formako puntzoia da, eta, erdikaldean, mitrea dauka P eta B letren artean), baita Minervaren buruaren kontraste frantsesa be, lege-zidarrezkoa dala adierazoteko. Horrezaz gainera, Habanan kokatutako Palais Royal de Fernández Hno. y Cía enpresa habanarraren kutxatila komertziala be badago gordeta, izan be, establezimentu hori aditua zan Europatik inportautako luxuzko objektuetan. Ahoaren barrukaldean, honako inskripzino hau dago ikusgai: LA FAMILIA VILDOSOLA-AJURIA, DE LA HABANA, A LA IGLESIA PARROQUIAL DE CASTILLO Y ELEJABEITIA. AÑO 1893. Piezea ezin hobeto bat dator familiak Habanako inportazino frantseseko merkataritza-zirkuituetan erositako moltso liturgikoagaz. Moltso horretan, kalizea, ardao-ontziak, azpila eta loturapeko beste lan batzuk be badagozanez, XIX. mendearen amaieran Europaren, Kubaren eta Euskadiren artean debozinoaren eta merkataritzearen arloan egozan sareen inguruko lekukotasun esanguratsua eskaintzen deuskue.
Argitokia [114] (34,5 x 6,5). Urretutako zidarrezkoa. Piezeak sei gingileko profil lerronahasidun platertxua dauka, eta ingeradea zehartzen dauen perla-koloreko zerrenda finak lobulu horreek zedarritzen dauz. Barruko gunea hosto lirainak eta mahats-mordak grabauta daukiezan lanen bidez dago apainduta. Morda horreek modu erradialean atonduta dagoz, eta izardun konposizinoa sortzen dabe erdikaldeko metxeroaren inguruan. Metxero hori, hain zuzen be, moldurautako sama ahur txikiaren gainean goratutako gorputz zilindrikoa da. Ahoaren goiko aldean, perla-koloreko apaingarriak be zehartzen dauen lobuludun profila dago, eta horrek moltsoaren apaindurearen jarraitasuna indartzen dau. Heldulekua elementu dinamiko eta bereizgarriena da. Okerdura dotoredun landara-zurtoin luze moduan garatzen da, eta zurtoin hori espiral bihurrien eta inspirazino rokokoko kontrakurben bidez dago egituratuta. Heldulekuaren gorputzaren gainean, hostoak eta erliebedun elementu fitomorfo txikiak ernatzen dira. Mustur terminalean, ostera, barruko aldean landara-apaingarri liraina daukan espiral edegia dago ikusgai. Horrezaz gainera, beheko kontrakurba txikia euskarri funtzional moduan erabilten danez, erabilgarritasuna eta apaindurea uztartzen dira begizko arintasun handiko urtenbidean. Atzekaldean, honako inskripzino hau dauka grabauta: LA FAMILIA VILDOSOLA-AJURIA, DE LA HABANA, A LA IGLESIA PARROQUIAL DE CASTILLO Y ELEJABEITIA. AÑO 1893. Horrezaz gainera, Palais Royal de Fernández Hno. y Cía enpresa habanarraren kutxatila komertziala be badago gordeta, izan be, establezimentu hori aditua zan Europatik inportautako luxuzko objektuetan. Lanak Minervaren buruaren kontraste frantsesa dauka (lege-zidarra da), baita Paul Brunet zidargin paristarraren markea be (erronbo-formakoa da, eta mitrea dauka P eta B letren artean). Piezea Habanan bizi zan Vildosola-Ajuria familiak 1893an Gaztelu-Elexabeitiko parrokia-eleizeari dohaintzan emondako moltsokoa da.
Ekisaindua [115] (83 x 28 x 24). Urretutako zidarrezkoa da, eta esmalteak eta harribitxiak daukaz. Piezea lau gingildun eta bitarteko urtenune angeluardun oin zabalean oinarrituta dagoanez, oinplano dinamiko eta monumentala eratzen da. Beheko ertza hanka originalen gainean dago kokatuta. Hankok hegoak eta lehoien antzeko burua daukiezan termen formea daukie, eta erliebe eskultoriko nabariz eta inspirazino neobarroko argiz dagoz galdatuta. Egitura horren gainean, kupula-formako gorputza altzetan da, lau apaindura-sektoretan dago banatuta eta alkarlotutako landara-zutoinak eta erliebedun erroleoak daukiez apaingarri. Gune horreetako bakotxean, gainera, perla-koloreko ertza daukien lau lobuluko esmalteak txertatzen dira, eta, bertan, ebanjelisten irudia dago ikusgai. Hori dala-ta, ikonografia eta apaindurea bateratzen dira begizko aberastasun parebakoa daukan kontzepzino unitario beraren barruan. Oinaren erdikaldetik [116] , profil lerdeneko eta sekzino hexagonaleko eskulekua abietan da, eta bere gainkaldea landara-lan finez eta apaingarri geometrikoz dago estalduta. Euren arpegietara atxikita, Tetramorfoaren eskultura galdatu txikiak agertzen dira. Zurtoina eten egiten da, erronboak eta esmaltedun ezarkinak apaingarri daukazan korapilo zilindriko zanpatuaren bidez. Zurtoinaren gainean, Andra Mariaren irudi txikia dago kokatuta landara-kiribilen eta ziringilen artean. Erakustokia moltsoko elementu ikusgarriena eta konplexuena da [117]. Lunulea erliebe arkitektoniko nabariko egitura hexagonalean dago sartuta, eta bere aldeek konposizino-aberastasun handiko eta gingil askoko garapena sortzen dabe. Alde bakotxaren erdikaldetik, palmak, burutxak eta landara-apaingarriak osogai daukiezan lora handiak ernatzen dira, eta zehaztasun bikainez betearazotako profil erdizirkularreko esmaltedun eszenak inguratzen dabez. Honako eszena honeek azaltzen dira bertan: Gurutziltzaketea, Kanako Ezkontzak, Artzain Ona, Epifania, Isaaken Sakrifizioa eta Apostoluen Bokazinoa. Halanda ze, eroskundeagaz eta salbazinoagaz lotutako programa tipologiko eta eukaristiko landua osotzen dabe. Norabide zirkularrean, esmalteen gainean, O Salutaris Hostia himno eukaristikoaren inskripzino latindarra agertzen da: O SALUTARIS HOSTIA QUIE COELI / PANDIS OSTIUM BELLA PREMUNT / HOSTILIA DA ROBUR FER AUXILIUM / UNI TRINOQUS DOMINO SIT SEM / PITERNA GLORIA QUI VITAM SINE / TARMINO NOBIS DONAT IN PATRIA. Moltsoaren goiko aldean, gailurreria zulotua eta izpi artezen argi-kinu ahaltsua dago ikusgai, eta erdikaldean lekuratutako kaboxoi gorriz aberastutako kurutze potenzau dotorean zarratzen da. Ikuspegi estilistikotik, lanak errepertorio neogotiko, neobarroko eta sinbolistak bateratzen dauz gerra arteko epealdiko urregintza liturgiko frantses handiko berezko estetika eklektikoaren barruan. Esmalteen zehaztasuna, aberastasun ikonografikoa eta fintasun teknikoa kontuan hartuta, agiri-agirikoa da ospe handiko parrokia-testuingururako egindako kalidade handiko lana dala. 1925ean, Habanan bizi zan Vildosola-Ajuria familiak Gaztelu-Elexabeitiko parrokiari piezea emon eutsan dohaintzan, oinaren atzekaldean grabautako inskripzinoan azaltzen dan lez: LA FAMILIA VILDOSOLA-AJURIA DE LA HABANA, A LA IGLESIA DE CASTILLO Y ELEJABEITIA. AÑO 1925. 950 milareneko zidarrerako berme-marka frantsesak dagoz ikusgai, baita Jean-Joseph Villard eta Louis-François Fabre urreginen puntzoia be (bitarteko kurutze txikia daroan erronbo horizontalean inskribidutako VF letrak).
Pastikunak (2) [118]. ZZidar-koloreko brontzezkoak. Elementu honek goian kurutze latindar txikia daroan konposizino arkitektoniko bertikala dauka. Erdikaldeko gorputza profil lerronahasiko marko moldurauaren bidez dago antolatuta, eta, bertan, Artzain Onaren irudia daroan erliebe obalaua dago. Kristok sorbalda gainean daroa ardia, babestu eta salbau gurean, debozinozko tradizino luzeko modeloetan egiten dan lez. Irudia sakonera urriko erliebearen eta marrazketa sintetikoaren bidez dago egituratuta, moldean galdatzeko prozedurearen ondorioz. Erdikaldeko erliebearen albo banatan, gorputz osoko aingeru bi dagoz, eta egiturearen alboko euskarri moduan erabilten dira. Irudi horreek anatomia luzea eta zabaldutako hegoak daukiez, eta, euren tratamentua eskematikoa baina adierazkorra danez, zentzun simetriko nabarmenaren bidez txertatzen dira moltsoan. Beheko aldean, erroleodun errematea eta inspirazino barrokoko landara-apaingarriak garatzen dira, eta hanka lerromakurrek piezea zeozertxu altzau eta bere dinamismoa indartzen dabe. Gainkaldean, punteautako atzekaldedun gune lisoak tartetzen dira grabautako lan txikiakaz. Akabereari erreparau ezkero, esan leiteke zidar-kolorearen aztarnak geratzen dirala oinarrizko metalaren gainean. Ikuspegi estilistikotik, XVIII. mendeko Herri Barroko Berantiarreko lana da. Erroleoetan eta profil okertuetan rokokoko oihartzun apaingarriek bere horretan segiduten badabe be, konposizinoaren frontaltasuna, erliebearen sakonera urria eta zehetasun jakin batzuen errepikapen mekanikoa kontuan hartuta, argi dago molde bidez ekoizten zirala seriean eta parrokiei eta komentuei hornidutea zala helburua. Honelako pastikun asko eta asko Espainiako eta Italiako tailerretan egin ziran, brontzezko objektu liturgikoen ekoizpenagaz lotutako arloetan, batez be. Barrokoa da, XVIII. mendeko azken herenekoa.
Sorbalda-jantzia [119] (75 x 227). Sedaz eta sedazko hariz eginda dago. Boli-tonuko seda naturalez eginda dago, seda ñabartuz jositako lora-bordatu polikromauak daukaz aberasgarri, eta urre-koloreko xingolen eta metalezko litsen bitartez dago errematauta. Bere egiturea angeluzuzena da, eta, alboko luzapen eskegiak daukazanez, silueta inguratzaile eta dotorea sortzen da. Landara eta lora apaingarriz bordautako mendel zabalak perimetroa zehartzen dau oso-osorik. Bertan, tonu arrosa, urdin, berde eta malba bizi-biziak dira nagusi, eta honako elementu honeek nabarmentzen dira: larrosa eta oinlodi edegiak, basalora txikiak, hosto sigi-sagatsuak eta zutoin uhinduak. Marrazki naturalistako eta kromatismo fineko bordatuari erreparau ezkero, argi eta garbi dago estetika apaingarriak lotura zuzena eukala XIX. mendearen amaierako gustu apaingarriagaz. Mendelak urre-koloreko xingola geometrikoaren bidez dagoz zedarrituta, eta, beheko aldean, begizko aberastasuna eskaintzen dauen hari bihurritudun metalezko litsen bidez errematetan dira. Atzeko aldeko apainduran, urre-koloreko metalezko hariz bordautako apaingarri distiratsu handia da nagusi. Distira horren barruko aldean, seda gorrizko medailoi zirkularra agertzen da, eta, bertan, loradun besoak daukazan kurutze bordaua dago ikusgai. Piezea bat dator zeremonia liturgikoetan Kristo erakutsi edo lekualdatu behar danean meza-emoilearen sorbaldak estalduteko erabilitako oihalen tipologiagaz. Halanda be, bere formatu arin eta apaingarria kontuan hartuta, agirikoa da baita be prozesinorako eta debozinorako be erabilten dala. Ikuspegi estilistikotik, oihala erabat bat dator XX. mendearen hasierako estetika eklektikoagaz, sasoi haretan errepertorio neobarrokoak, lora-naturalismoa eta elementu modernistak bateratu ziralako ehungintza erlijiosoan.
Bilboko Euskal Museoan gordetako elementuak
Martín Ochoa de Vildósolaren hilobiko laudea [120] (193 x 80). Letoizkoa. Gazteluko antxinako Andra Mari eleizakoa da. Konposizinoa gizonezko irudi nagusi handiaren bidez dago egituratuta, gorputz osokoa da eta etzunda dago. Personaiak tunika luzea eta tolestura zabaleko mantua daroaz soinean, eta ebagidura lineal baizen eskematikoaren bidez tratau dira. Burua aurrez aurre agertzen da, eta arpegiera sintetiko eta serioak ixten dauz agirian, Gotikoko hileta-estetikearen arabera. Irudia [121] arku zorrotzek eta trazeriako elementuek osotutako itxurazko arkitekturapean agertzen da. Erliebeak agiriko izaera lineala dauka, eta bere sakonera bolumetrikoa urria da. Baliabide hori, hain zuzen be, oso ohikoa da XIV. eta XV. mendeetan lurralde atlantikoetan egindako hileta-laudetan. Bestetik, garrantzi berezikoa da Vildósolatarren leinuagaz lotutako armarria eta epitafioa agertzea, funtsezkoa da-ta hildakoa nor dan jakiteko eta familiaren oroimena jentaurrean goraipatzeko. Hau dino: martin. martin. Ochoa / de. vildosola. que. dios. perdone. que. fino. [escudo] a …anno /del. nascimento. del. n(uest)ro / Salvador. Jh(es)u. xpo. (Christo). de. mil. cccci. anos [escudo] rogat. a dios. [“para su alma”(perdido)].
Ikuspegi estilistikotik, lanak loturea dauka Europako eremu atlantikoko hileta-korronteakaz eta, batez be, Flandesetik eta Frantziako iparraldetik zabaldutako ereduakaz. Konposizinoaren zurruntasunak, oihalen tratamentu linealak, eskematizautako arkitektura gotikoak eta erliebearen izaereak pare-pareko elementuak daukiez Kantauriko lurraldeetan imitautako edo inportautako hainbat lauda flandestarretan. Zentzun horretan, itsas ibilbideakaitik eta tokian tokiko leinuek Europako iparraldeko gune artistikoakaz eukiezan hartu-emonakaitik Bizkaiaren eta Behe Erdi Aroko merkataritza atlantikoaren artean sustatutako lotura artistikoen lekukotasun baliotsua da piezea. Gotikoa da, 1400ekoa-edo.
MRV-RCL
María Romano Vallejo – Raquel Cilla López