ANDRA MARIAREN ERMITA

Nerbioi Garaia

\

Zeberio | Zeberiogana auzoa

i

Laburpena (PDF)

Zeberiogana auzoa 1 (48499)

p.santotomas.zeberio@bizkeliza.org

ERAIKINA [1]

Haraneko ermitarik ezagunenetako bat, oinplano [2] angeluzuzen sakoneko eraikina da, zabalera bereko hiru atal eta burualdea dituana. Lehenengo atala karratua da, kupula baterako atondua, kurutzadura bat sortu gura baleu lez, eta beste biak laukizuzenak, luzangak. Bolumen hori inguratzen dauen eleizpe perimetrala trapezoidal samarra da oinplanoan, eta altuera biko estalgia dauka. Hegoaldean sakristia bat dago, eta sakristauaren etxean luzatzen da.

Barruan [3] [4] espazio garden bat, kanpoaldetik apur bat konpliketan da teilatuen aldaketa horreengaitik eta atxikitako etxearen presentziagaitik.

Haren hormak [5] hormarriz moldatuta dagoz, kareharri grisezko harlandua ertzetan, hutsarteen inguruetan eta kanpai-hormetan agertzen dalarik. Gangen abiagunetik hasita, aldaketa antzematen da hargin-lanean, barrualdean zein kanpoaldean, aurrerago aitatuko dogun 1844eko barriztatze garrantzitsuaren emaitza emoten daualarik.

Fabrika hau kanpoaldetik eta barrualdearen zati handi batetik agerian geratzen da, nahi-ta hemen egitura-elementuak (pilastrak, arkuak) eta gangak zuriz eta beixez agertzen diran, eta presbiterioaren atzealdean pabiloi bat margotu da, koroaz eta palmez errematautako kortinoiak antzeratuz.

Kanpoaldean, alboek zokalo txiki bat daukie, aurrealdean banku luze egiten dana [6]; barrutik, banku luze barriek funtzino bera beteten dabe.

Alde nagusi bien goialdean, ganga aireztatzeko baoak dagoz, hiru iparraldera eta bi hegoaldera –hirugarrenaren lekua atxikitako etxeak estalduten dau–.

Zoladurea egikera barriko tronadurakoa da, bai eta altarearen aldea be, zeina nabearen gainerakoa baino apur bat gorago dagoan. Erdiko botoia daukan ardatz bikotxeko hagaxken burdinazko langeagaz babesten da.

Hormez gainera, euskarriak [7] oinarri eta kapitel moldurauak daukiezan pilastra toskanarrak dira. Iparraldean, euskarri horreek sendotu egiten dira, kontrahormen bidez [8] [9], eta horreek leun igoten dabe teilatu-hegal bateraino, teilatua bera baino metro bat beherago.

Hegoaldean, etxe atxikiak ordezkatzen ditu kontrahormak.

Parpain erdizirkular batzuek banatzen dabez gangak. Ertzdunak dira [10] zati angeluzuzen bitan eta burualdean, eta trenkatua [11], laukian.

Teilatua [12] hiru isurkikoa da, eta isurki triangeluarra dauka burualdearen gainean. Adierazo dan moduan, hegazpe luze batek iparraldeko kontrahormak errematetan ditu.

Sarbide bakarra dauka [13], oinaldean urratzen dana, eraikinaren ardatzean zentraua. Ate-albo eta arku-uztaia dituan pasabide erdizirkularra da, eta plano mailakatuen beheratze jarraituak ditu, kapitelek lez. Giltzarrian zapata-kartoia dago, kordoitxuz inguratuta. Barrualdean, ohiko tunel eskartzanoa, isuri txiki bategaz. Alboetan urbedeinkatu-ontziak dagoz [14], galloidunak.

Sarrera horren gainean plaka batek AÑO / DE / 1815 [15] dino.

Tenpluaren argiztapena urria da, batez be 1989-1991 urteetan egindako zaharbarritzearen ondoren, leihoetan beirate oso opakuak jarri ziran-eta. Leihoak gitxi dira, eta mueta askotakoak. Zaharrena, lehenengo atalean, gezileiho formakoa da [16]. Burualdean, besteak honeek dira: alde batetik, ateburu bat [17], zeihartasunagaz eta madari bikotxeko burdinsareakaz; bestetik, bao termal bat [18], bigarren atalean; eta, azkenik, idi-begi bat [19] oinaldean, koruaren gainean, isuri ahurrekoa. Xehetasun formalak eta altuerea kontuan hartuta, XIX. mendean tenpluak, ikusiko dogun moduan, euki ebazan esku-hartze garrantzitsuen emoitza izango dira.

Beirateek diseinu geometrizatuak dabez: Andra Maria Umeagaz, Usoa eta Kurutzea.

Oinaldean, azken atala hartuz, korua dago [20]. Alboetako eskora-egiturak [21] habe nagusia eusten deutsien zutoin handi bi dira, eta motibo herrikoiakaz, geometriko biribilkatuakaz eta kiribilakaz apaindutako besoak daukiez lagungarri [22]. Gapirioak [23] gorri-baltzez egindako puntakaz polikromauta dagoz; karrerearen gainetik ageri dira, eta haginak, biribilkiak, listelak, diamante-puntak eta abar daukiez buruan, hegal alakatudun jabaloi trinkoakaz osotuta, zeinak buru konikoko untzeakaz lotuta dagozan. Aurrealdea [24] taula mihiztatuz eginda dago, ferra-arkutxoak daukiezan giltza-zuloen baoakaz, eta behealdean xanbrana bat dauka, zirkulu grabauak daukiezan botoi eta arkutxu zorrotzen angrelau bat osotuz. Eskudelak [25], azkenik, sokatuak batzen ditu beste hagindun eta alakatu batzukaz, eta buru poliedrikoko untze handi bategaz erdialdean (segmentu bat Dimako Ausmendi Anaien imitazino egin barria da). Eta leku guztietan dago polikromia gorri-baltz ugari, berniz ilunegi batek neurri baten “ezkutauta”.

Elementu honen deskribapenean luzatu egin gara, daukan kalidade bikainagaitik. XVI. mendearen bigarren herenean lurraldean hain ohikoa zan arotzeria mudejarraren tradizinoaren ale bizkaitarrik onenetakoa da1SANTANA EZKERRA eta BARRIO LOZA, 1996, 210-211, 247. or..

Sakristia [26] hegoaldeko hormeari atxikitako espazio angeluzuzena da, arkupearen gainean, Olabarrietako Santo Tomas parrokian jazoten dan lez, udalerri berean. Bitxia bada be, pulpituaren bidez heltzen da bertara. Guztiz aldatutako barrualdean ez dago elementu interesgarririk.

Kanpai-hormea [27] tenpluaren oinaldean dago, eta asko nabarmentzen da bere kokapen nagusia dala-ta. Tamaina handikoa da, gorputz erdizirkular bi eta bao bat ditu, hegal kurbauen bidez mailakatzen diranak, eta esferetarako akroterak daukaz. Bola eta kurutzerako frontoi kurbau baten zatiak errematetan dau.

Eleizpe zabal eta perimetrala dauka. Haren zirkuituan zati bi bereizten dira, nobleagoa fatxadeari jagokona eta herrikoiagoa gainerakoa. Han [28] teilape bat da, isurki batera doitua, harburuen gaineko horman eta kanpoaldean egurrezko zutabe toskanarretan, kapitel eraztundunagaz [29] eta piramide-enbor harrian oinarritua. Musturretan, tenpluaren alboetatik igaroz, arku karpanel sendo bi dagoz altzauta, plaken gainean, fatxadeari gorpuzkera sendoa emonez [6]. Gainerakoa ohiko teilatutxu-sistemea da, oinaldea zuzen daukala jausten dana xaflatutako hormatxuaren gainean [30]. Zorua XX. mendeko lauzadura bat da.

 

Zeberioganako Andra Mariaren ermitea bere tamaina handiagaitik nabarmentzen dan tenplua da, Bizkaiko ermiten artean ezohikoak dira-ta holangoak; baita beraren deialdi-ahalmen handiagaitik be. Nahi-ta estilo ugariren nahasketa izan eraikuntzari jagokonez, nahiko irudi uniformea mantenidu dau, eta elementu nabarmen batzuk ditu. Horreen artean, egurrezko korua nabarmentzen da.

Erdi Arokoa da tenplua, altzari batzuek pentsaurazoten dabenez, eta mendeetan zehar askotan erabarritu dabe. Eraikinaren oinarria XVI. mendekoa da. Sakristian dokumentu bat dago, markoan sartuta, eta horretan esaten da 1540. urtean Juan de Arcochak induljentzia batzuk lortu ebazala ermitarako, bai eta barritzeko aukerea be. Data hori oso ondo egokitzen jako koruaren kronologiari, eta, beharbada, baita iparraldeko gezileiho formako leihoari be.

Baina konponketa-lanak eten barik egin dira historian zehar. Kanpai-hormea izan da buruhauste gehien emon dituana: badirudi Juan de Iturriondo harginak 1643an esku hartu ebala horretan; hamarkada bat geroago, Juan de Orbe eta Domingo Antonio de Pedrosa izan ziran esku hartu ebenak; 1671n, Pedro de Escalza maisu zurginak “kanpantorrea” diseinau eban, berak eta Domingo de Ibarrondok egingo ebena, eta 1674an amaitu; erdibideko erreformakaz, 1776an, Juan de Iturburuk beste bat diseinau eban, nahi-ta, dirudienez, ez zan eregi…

Ermitearen gainerakoak be arazoak euki ebazan, eta konponketa bat bestearen ondotik egiteko premina sortzen zan. Halanda ze, 1790ean Francisco Antonio de Capelasteguiri enkargau jakon “diseinua eta baldintzak… santutegi horretan proiektautako obrea egiteko”. Capelasteguik hormak indartzea, eraikina handitzea, gangatzea eta, logikoa danez, teilatua barritzea proponidu eban. Eragiketearen kostua 27.599 errealekoa zala kalkulau zan. Baina obrak ez ziran egin.

1798an sakristia berregin zan, Domingo de Jugoren trazeari jarraituz. Eta 1815ean José María de Sarragoitiak eta haren “consorte erremattantte” diralakoek, hau da, errematetako laguntzaileek, oinaldeko horma pikoa eta kanpai-horma barria altzau ebezan, Larrabideren trazei jarraituz –plaka batek haren esku-hartzearen datea gogorarazoten dau–.

Ikusten dogunez, proiektuak eta konponketak ugariak ziran, baina eraikina ez zan aurrera ateraten. 1830ean, Cristóbal de Bernaola obra-maisuak kobrau egin eban “aitatutako ermitan gangak eta beste preminazko lan batzuk egiteko osotu eban planoagaitik”. Orduan ez zan gauza handirik egin, eta 1844an Bernaolak berak, ordurako arkitekto-titulua eukala, tenplua aztertu eta haren egoereari buruzko txosten latza idatzi eban. Zorigatx bat saihesteko, honako hau adierazo eban:

“Guztiz berreregi behar da, edo gitxienez formalki konpondu, eta, horretarako, zazpi oin beheratu behar dira lau horma-atalak, nasaituta edo jausita dagoz-ta erremateetan, eta, beste horma-atalak kanpoko kontrahorma edo arbotanteakaz eta barruko apainketarako pilastra txikiakaz lotuta, barriro altzau behar dira uztaien eta gangen gailurren pareraino, horreek be behar-beharrezkoak begitantzen jataz-eta armazoi barriak egiteko”.

Bernaolak berak zuzendu ebazan berehala hasitako lanak, eta Marcos de Gorostiaga harginak, Justo Larroza igeltseroak (zeinak azkenean gangak egin ebazan) eta Miguel de Zabalak parte hartu eben; azken horrek kanpai-horma errekuperau eban, enegarrenez2AHEB-BEHA, Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokia, hainbat paper 8-4, 3 eta 9-1 zk. 29, 34, 35, 36; Zeberioganako Andra Mariaren ermitako kontu-liburua 1610-1692, sign. 1794/005-00; Ermitearen kontu-liburua eta inbentarioa… 1686-1748, sign. 1794/006-00; Ermitearen kontu-liburua eta inbentarioa... 1749-1841, sign. 1795/001-00; Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokiako Zeberioganako ermitea barritzeko baldintzak, 1790-07-27, sign. 1798/016-00; Zeberioganako ermitearen aurri-egoerearen azterketea eta Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokia erabarritzeko beharra egiaztetea, 1844, sign. 1798/008-00, Joaquín de Beti, Zeberioganako Andra Mariaren ermitako maiordomoaren kontuak, 1844koak, sign. 1799/029-00; Juan José de Gorostizaren kontuak, Zeberioganako Andra Mariaren ermitako maiordomoa, 1845. urtekoak, sign. 1799/036-00; Salvador de Amesola, Zeberioganako Andra Mariaren ermitako maiordomoaren kontuak, 1846. urtekoak, sign. 1799 / 037-00. ALZOLA CAVIEDES, 1995, 174-175. or.

Obra horrek emon eutsan funtsean Andra Mariari gaur egun daukan itxurea: hormak jaitsi, ziurtatu eta, gero, handitu, horma-bularrak eregi, gangatu, leihoak hegoaldera zabaldu…

Ezagutzen dan azken erabarritzea 1989-1991koa da, Zeberioganako ermita guztiz barriztau zan garaikoa.

Ateraten dan itxura orokorra barrokoaren (portadea, arkuak eta aurrealdeko eleizpeko zutabeak) eta neoklasikoaren (bao termala, kanpai-hormea, kontrahormea) artean dago, baina, beti be, horma zaharren zati handi bat oinarri hartuta. Koruaren iraupena kontuan hartuta, esku-hartzeek ez dabe eraginik euki moltsoaren neurrietan –ez behintzat zabaleran–.

Horren guztiaren erdian dago portadea, barrokoa, 1815ean horma piko hori erabarritzeagaz zerikusirik ez daukana, XVIII. mendeko bigarren laurdeneko elementu bat da-ta, Ugaoko San Bartolome eta Arrankudiagako Jasokundeko Andra Mariaren atarien paraleloan. Hori guztia, zalantza barik, Juan Bautista de Ibarra hargin distiratsuaren orbitan dago. Egurrezko zutabeek, barriz, paralelismoak daukiez etxe-arkitekturan, batez be baserrietako arkupeetan, XVII. mendearen erdialdetik XVIII. mendearen erdialdera. Danak be, eraikuntzaren alorreko biografia oso gorabeheratsu baten pasarte interesgarriak.

1. SANTANA EZKERRA eta BARRIO LOZA, 1996, 210-211, 247. or.

SANTANA EZKERRA, Alberto, eta BARRIO LOZA, José Ángel. “Deskribapenen Katalogoa / Catálogo descriptivo”. In SANTANA, Alberto (coord.). Ars lignea. Zurezko elizak Euskal Herrian / Las iglesias de madera en el País Vasco. Madrid: Electa / Arabako Foru Aldundia – Bizkaiko Foru Aldundia – Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Álava – Diputación Foral de Bizkaia – Diputación Foral de Gipuzkoa, 1996, 217-249. or.

2. AHEB-BEHA, Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokia, hainbat paper 8-4, 3 eta 9-1 zk. 29, 34, 35, 36; Zeberioganako Andra Mariaren ermitako kontu-liburua 1610-1692, sign. 1794/005-00; Ermitearen kontu-liburua eta inbentarioa… 1686-1748, sign. 1794/006-00; Ermitearen kontu-liburua eta inbentarioa… 1749-1841, sign. 1795/001-00; Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokiako Zeberioganako ermitea barritzeko baldintzak, 1790-07-27, sign. 1798/016-00; Zeberioganako ermitearen aurri-egoerearen azterketea eta Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokia erabarritzeko beharra egiaztetea, 1844, sign. 1798/008-00, Joaquín de Beti, Zeberioganako Andra Mariaren ermitako maiordomoaren kontuak, 1844koak, sign. 1799/029-00; Juan José de Gorostizaren kontuak, Zeberioganako Andra Mariaren ermitako maiordomoa, 1845. urtekoak, sign. 1799/036-00; Salvador de Amesola, Zeberioganako Andra Mariaren ermitako maiordomoaren kontuak, 1846. urtekoak, sign. 1799 / 037-00.

ALZOLA CAVIEDES, 1995, 174-175. or.

ALZOLA CAVIEDES, Itziar. Zeberio. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).

ALTZARIAK

Ermiteak erretaula nagusi bat eta alboko erretaula bi ditu [31], burualdeko leku guztia hartzen dabenak eta estilo, garai eta autoretza bereko moltsoa osotzen dabenak. Egur urretuko altzariak dira, tailatuta ez eze, gainazal osoan grabauta be apaingarri ugari daukiezenak.

Erretaula nagusiaren oinplanoa apur bat hautsia da, kale nagusiari jagokon planoa aurreratzen dau, eta albokoak zizelatuak dira. Alboetako erretaulek, ostera, plano zuzen bakar baten osotzen dabe euren kale bakarra. Batzuk eta besteak oso ondo moldatzen dira alkarregaz, osotasun kohesiboa eratu arte. Altueran, banku, gorputz eta atikoan estratifiketan dira, gangen mailara heldu barik, hormearen gainean pintautako dekorazinoa daukan leku bat libre itxita, eta altzarien silueta bihurri eta jariokorra gainean dauka kulunkan.

Bankua [32] landara-pikorrak eta botoi zentralak daukiezan paneletarako da. Ardatzean, txirikordakaz eta hegal bolutauakaz markoztautako sagrarioa.

Zoruan, kaleak zutabe ildaskatuez [33] zehazten dira, eta, horreetan, oihalak, landarak, girlandak, arrokaia… eskegiten dira. Aingeru-buru txikiek bistaratutako mentsuletan janzten dira. Etxe nagusia, lora handientzako eta landara-zintzilikarioetarako kasetoi erdizirkular bat, hodeiek, erauntsiek eta kerubinen arteko obalo batek inguratzen dau, eta Andra Mariaren koroia daroen aingeru bigaz errematetan da. Kale txikiak [34] horma-hobi erdizirkularretarako dira, kasetoiakaz eta lora handiakaz horreek be, eta ate-alboetan grabautako landareakaz.

Erdiko atikoa [35] solairuaren oinplano mobiduari egokitzen jako. Haren etxea, girlandak errepiketan diran pilastra etxunen artean, tarjetoi handi bategaz errematetan da, kurbagaz. Erretaularik txikienetan [36] arrokaia garretan daukien obaloak dagoz, eta kerubin bana hartzen dabe erauntsiz koroitutako bihotzen gainean, dana hegal kurboz markautako etxe trapezoidal ahurretan, eta tarjetoi barri batzuetan amaituta.

Mazoneria eta polikromia ondo dokumentauta dagoz. Lehenengoaren arduraduna Domingo Gutiérrez erretaulagile kantabriarra da; 1753-1754 urteetan trazau eta gauzatu eban. Juan de Aguirre maisu eskultoreak peritau eban lana, eta akatsak topau ebazan “nitxo nagusiko lehenenengo zutabeetako boluta baten, obaloen untzeei albokoakaz itsatsitako apaingarrietan, eta goiko gorputzeko albokoen arbotanteei gehitu behar jakezanak”.

Handik gitxira, 1758an, Luis de Foncueba arduratu zan polikromiaz, kantabriarra ha be, eta bere gaitasunaren erakusgarri on bat itxi eban hemen. Juan de Jocano Urduñako urretzaileak tasau eban haren lana3AHEB-BEHA, Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokia, Zeberioganako Andra Mariaren ermitearen kontu-liburua eta inbentarioa 1749-1841, sign. 1795 / 001-00. BARRIO LOZA, sf 4. ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 376-378. or. ALZOLA CAVIEDES, 1995, 175. or. PÉREZ URRAZA, 2009, 54-55. or.

Mazoneria ekarpen garrantzitsua da Bizkaiko alde honetako lehen rokokoaren erretaulagintzan. Altzari hirukotx honen gainazal osoan dagoz girlandak, hostotza, biribilkiak, frontoi zatiak, arrokaia, ispiluak, kornukopiak, sareak marrazten dabezan grabauak… Horren kontrapuntu modura, nabarmentzekoa da atikoaren aldean pilastra etxunak erabili izana, XVII. mendeko klasizismora jota. Orokorrean, bere silueta ebagiagaitik, oinplanoko mobimenduagaitik eta dekorazino-aberastasunagaitik, elementu barroko efektistea da.

Iruditeriari jagokonez, pieza batzuk lapurretakaitik galdu diran arren, aurreko erretauletako tailuen bilduma interesgarria dago.

Erretaula nagusiaren buruan Andra Mari bat egoan (Andra Maria Umeagaz) [37], 1976an lapurtu ebena. Zutunik egoan Ama Birjinearen pieza gotiko garrantzitsu bat zan, Umea ezkerreko eskuan eukala agertzen zana. 1490-1510 inguruan datau leiteke. Herriak debozino handia eutsan tailu hari, eta lehorte-garaian prozesinoan eroaten zan San Antonio ermitaraino (Ermitabarri). Gaur egun, Dimako Ausmendi anaiek 1992an egindako izaera herrikoiko tailu batek hartzen dau haren lekua [33]4ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. libk., p. 440. or. LIZARRALDE, 1934, 256-258. ork. MUÑIZ PETRALANDA, 2011, 303. or..

Atikoa Kristo kurutziltzatuarentzat da [38], errezel-moltso baten markoztaua. Hilda dago, begitarte barez eta burua apur bat okertuta. Gorputza sorbalden parean itxurabakotu samarra da, eta kanon orokorra zapal samarra da. Purutasunezko zapi motz bategaz estalduta dago, zapia barrurantz tolesten da, eta haustura gogor samarrak eragiten ditu. Gotiko berantiarreko piezea izango da, XVI. mendeko lehenengo urteetakoa.

Alboetako irudiei jagokenez, horreek be lapurtu egin ebezan, 1973an. Ez dago adostasunik nor irudikatzen eben, beharbada San Frantzisko Asiskoa eta San Antonio Paduakoa, edo bietako lehenengoa eta Santo Domingo. Gaur egun, ebanjelioaren aldean, San Joan Ebanjelariaren [39] (87,5 x 28 x 18) eta San Joan Bateatzailearen [40] (93 x 26 x 22) irudiak dira buru. Lehenengoak kalizeari eusten deutso, non suge bat agertzen dan, eta beste eskuagaz seinaletan dau sugea. Belaunetako bat apur bat tolestuta dauka, XVI. mendearen erdialdeko kontrapisu manierista tipiko bat markauz.

San Joan Bateatzailearena, bestetik, irudi hazurtsua da, tolestura biguneko mantu bategaz estaldua, baina ganbelu-azala hanken artean labanduz ikusten ixten dauena. Gotiko berantiarreko piezea da, 1520-1530ekoa, baina burua XVIII. mendearen amaieran aldatu zala dirudi5MUÑIZ PETRALANDA, 2011, 303. or..

1668ko kontuen arabera, Francisco Malas eta Francisco Bustrin margolariek “Andra Mariaren eta San Joan Bateatzaile eta Ebanjelariaren arpegiak gorpuztu ebezan”6AHEB-BEHA, Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokia, Zeberioganako Andra Mariaren ermitako kontu-liburua 1610-1692, sign. 1794 / 005-00..

Epistola aldeko erretaularen buruan San Migelen irudi bat dago [41] (108 x 38 x 31). Tailu guztiz bikaina eta dotoreziaz betea da, bere arnes militar lujozkoagaz, eta bere oinetan bihurritzen dan infernuetako printze itsusiari erasoteko jarrera kementsuagaz. Aldi berean, arimak pisetako jarreran agertzen da, arimak platertxu banatan otoitz egiten ezarrita. Tailuaren kalidadeaz gainera, azpimarratzekoa da polikromia erregosi rokokoaren kalidadea. Barrokoa, XVIII. mendearen erdialdekoa.

Erretauletako mahaiak desagertu egin dira, baina hareen aurrealdeak [42] geratzen dira (zentrala 77,5 x 185, eskumakoa 83,5 x 184, ezkerrekoa 82 x 183). Guadamezilezko, larru bozelduzko eta polikromauzko hiru pieza dira, estanpautako eta jositako hainbat xaflaz osotuak, mahai bakotxerako neurrira egindako parapeto bat taiutuz. Loraz eta hostoz mobitutako diseinuak daukiez, zilar-koloreko akabereagaz; atzealdea, barriz, laua eta berdea da. Pieza interesgarriak dira euren tipologiagaitik eta gure lurraldean daukien urritasunagaitik, baita kalidade faltarik ez daukielako be. Barrokoa, XVIII. mendeko hirugarren laurdenekoa.

Esan dan moduan, moltso hori hartu ezkero, burualdeko hormea pabiloi batez margotuta dago [31]. Zirkuluerdietan oinarritzen diran lau errezel dagoz, eta tarteko borloien bidez jasoten dira. Borloi horreek, gainera, fruitu eta hostodun adar edo kiribil batzuk daukiez. Badakigu 1817an zeozer kobretan ebela “debozinozko santutegiko pabiloien urretzaileek”, eta urtebete geroago “Jose Marcos de Larrosa margolariari aitatutako pabiloian sei egunez margotzen jarduteagaitik ordaindu eutsiela”. Badakigu horren ostean tenpluarentzat une larriak egon zirala, eta 1844an esku-hartze handi bat egin zala, teilatuari, hormei, zoruari… eta pinturei be eragin eutsena, eta leitekena da orduan berregin edo birpintau izana, baina ez dakigu zenbateraino esku hartu eben7AHEB-BEHA, Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokia, Ermitearen kontu-liburua eta inbentarioa. 1749-1841, sign. 1795 / 001-00..

Eskulturea

 

Arpegi Santua plakea [43]. Kareharri baltza. Arantzakaz koroitutako Kristoren arpegiaren erliebea, Vera Imagoren irudikapena, begiak itxita. XIX. mendeko obrea dirudi.

Margolana eta lan grafikoa

 

Beirateak [17] [18] [19] aitatu doguz. Beira hormigoizko egituraren gainean. Forma geometrikoen artean, Kurutzea, Ama Birjina Umeagaz -erdi aroko ereduak imitatuz- eta Usoa agertzen dira. 1991ean ipini ebezan.

Metalezko gauzak

 

Presbiterioko burdin langea [44]. Burdina. Erdiko botoitik kontrajarritako korapilo koniko bikotxeko burdinazko barrote-segmentu bik osotzen dabe. Forja apur bat esajeraua da, baina interesgarria, XVI. mendearen amaierakoa edo hurrengo mendearen hasierako urteetakoa.

Atearen burdineria [45]. Landutako burdina. Kiribilez eta untze-buru lerronahasiez apaindutako lantzadun orpoak. XVIII. mendeko bigarren herenekoak izango dira.

Leihoen burdin sareak [17]. Landutako burdina. Zirrindolak eta ardatz bikotxa dituana.

Torrearen goialdean, kurutzea [46]. Landutako burdina. Kustodia-eredua, nahiko ohikoa eskualdean, ‘ce’z lotutako eta ardatz-formetan amaitutako beso zapalak ditu eta uhin-izpiak ertzetan. XIX. mendearen erdialdea.

Torrean, kanpaia [47]. Brontzea. Eskilonaua.

Ez da, jakina, tenpluko lehenengoa. Badakigu 1614an eta 1615ean 1.180 erreal ordaindu zirala eztainuzko eta kobrezko materialagaitik, dunba barri baterako, eta 10 dukat emon eutsiezala Martín de Eyçaga kanpai-jotzaileari. Handik gitxira, 1619an, Okendoko Martín de Ezkaia edo Etxaga (Eyçaga, beharbada, txarto idatzita) kanpai-jotzaileagaz auzia izan zan; haren aiteak huts bat egin eban kanpaia egitean, eta, beraz, lana errepikau behar izan zan8Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokiako Zeberioganako Andre Mariaren ermitako kontu-liburua. 1610-1692. Signatura: 1794/005-00. PÉREZ URRAZA, 2009, 55. or..

Beste elementu batzuk

 

Nabean, pulpitua [48]. Egurra. Plataformea boluta-burua daukien XVII. mendeko hiru haberen gainean oinarritzen da [49]. Eskilarako barandak pieza torneauen barrote-moltsoa dauka oinarri, eta XVII. mendeko obrea izango da; orain gitxi egindako abots-itzulkinak, barriz, Betiereko Aitearen oso margolan ezaguna dauka. Pulpitu horren bidez sartzen da sakristiara.

Oinarridun atrila [50]. Egur polikromatua. Ildaskadun oinarri poligonala dauka, biribildutako hanka, eraztun, ardatz eta zilindroakaz, eta oinarrian lotune lerronahasi bihurria dauan erretilua. Barrokoa, oso hedatua, XVII. gizaldikoa.

Hiru jesarlekuko bankua presbiterioan [51]. Egurra. Profil zuzenekoa da, baina bizkarra mobiduagoa dauka, madari forman eta pitxerretan torneautako barroteakaz eta goiko listoiagaz, ze bikoteetan ebagita. Bolutetan errematautako silueta bihurriko besoek mugatzen dabez jesarlekuak, eta beheko bermalekuek eredu formal berari jarraitzen deutsie. Jesarleku-taulearen azpian, silueta ebagiko hainbat plaka dagoz. Barrokoa, XVIII. mendekoa.

Elizeako ateak [45]. Egurra. Irudi geometrikoak, alde konkabodun erronboak, dabezan panelak. Erdiko gainleihoa, ildaskatua, joniar harroin eta kapitelagaz. XVIII. gizaldikoak, eredu klasizisten gainean bada be.

Interes etnografikoko elementuak

 

Sakristian eta ermitan, pitxer bi [52]. Buztin egosi eta esmaltaua. Kofradiaren jaiegunean erabilten ziran. Testuak daukiez: Soi de / Ceberio Gana / 1817.

Lapiko bi [53]. Landutako burdina. Pontza esferikoa aho zuzenagaz eta hiru hankagaz. Gerra Zibilaren bezperara arte, kofradiaren urteroko bazkaria (erretilu edo plater handiaren jaia) prestatzeko erabilten ziran: lapikokoa garbantzuakaz eta 30 erralde haragigaz (144 kg.)9ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. libk, 440. Or.. Gaur egun, loreontzi lez erabilten da. XIX. Gizaldikoa.

Koruan, kofradiaren bandera [54]. Beix-koloreko ehun leuna, brodatutako idazkunagaz: Zeberio Ganeko Andra Maria.

Zin-oparia [55]. Egurra. Ebaki-beladun xebeka da, Kantauri itsasoan tradizino handirik ez dauan itsasontzia. 1900 ingurukoa. Argi desegokiak gehitu jakoz, tenpluko argiztapen-sisteman txertatuz10ARMENDARIZ, 2007: Zeberio 1..

Zin-oparia [56]. Egurra. Itsasontzi bat irudikatzen dau. Bergantin biribilaren irudikapen inozoa emoten dau. Aurrekoari lez, argiak erantsi jakoz11Ibid., Zeberio 2..

Olabarrietako Santo Tomas parrokian dagozan objektuak

 

Kurutzea [57] (57 x 35 x 10). Letoia eta esmaltea. Kurutze exotikoa Bizkaiko eta, orokorrean, penintsulako panoraman. Beso biribilak eta leunak ditu, boletan errematatuak, eta galloi-korapilo zanpatua. Bertan, apostoluakaz esmaltautako medailoi batzuk dagoz. Aurrealdetik Kristo daroa, hondino oso zurrun, eta atzealdetik Ama Birjina, apur bat garatuagoa. Antzeko piezak dagoz Frantziako, Alemaniako eta Belgikako bildumetan. Leitekena da jatorri flandestarrekoa izatea. Errenazimentukoa, XVI. mendearen erdialdekoa.

Kofradiako baxerea [58]. Buztin egosia eta esmaltaua. Kofradiaren jaiegunean erabilten ziran pitxerrak eta platerak. Testuak daukiez: Soi de Ceveriogana 1817, Kofradia eta Ceberio. Beste pieza batzuk Euskal Buztingintza Museoan (Ollerieta, Araba) kontserbetan dira.

AAS – MRV – RCL – JMGC

3. AHEB-BEHA, Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokia, Zeberioganako Andra Mariaren ermitearen kontu-liburua eta inbentarioa 1749-1841, sign. 1795 / 001-00.

BARRIO LOZA, sf 4.

BARRIO LOZA, José Ángel. “Ermita-santuario de Nuestra Señora de Zeberiogana (Zeberio)”. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila, sf 4. (Patrimonio Histórico de Bizkaia bilduma). Irakurgai hemen: https://www.bizkaia.eus/dokumentuak/04/ondarea_bizkaia/pdf/Ondare/110%20C.pdf?hash=76aa0fa104dde66a13949f6f3419b157

ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 376-378. or.

ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen. El retablo barroco en Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila, 1998.

ALZOLA CAVIEDES, 1995, 175. or.

ALZOLA CAVIEDES, Itziar. Zeberio. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).

PÉREZ URRAZA, 2009, 54-55. or.

PÉREZ URRAZA, Kepa. “Zeberio haraneko ermiten zehar ibilaldi historiko-didaktikoa”. In Euskalingua. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2009, 14. zk., 43-62. or.

4. ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. libk., p. 440. or.

ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia / Instituto Labayru, 1987, lib. 3.

LIZARRALDE, 1934, 256-258. ork.

LIZARRALDE, José A. Andra Mari. Reseña histórica del culto a la Virgen Santísima en la provincia de Vizcaya. Bilbao: Dochao de Urigüen, 1934.

MUÑIZ PETRALANDA, 2011, 303. or.

MUÑIZ PETRALANDA, Jesús. Flandesko isladak. Gotiko berantiarreko eskultura higigarria Bizkaian. Bilbao: Eleiz Museoa. Bizkaia, 2011.

5. MUÑIZ PETRALANDA, 2011, 303. or.

MUÑIZ PETRALANDA, Jesús. Flandesko isladak. Gotiko berantiarreko eskultura higigarria Bizkaian. Bilbao: Eleiz Museoa. Bizkaia, 2011.

6. AHEB-BEHA, Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokia, Zeberioganako Andra Mariaren ermitako kontu-liburua 1610-1692, sign. 1794 / 005-00.

7. AHEB-BEHA, Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokia, Ermitearen kontu-liburua eta inbentarioa. 1749-1841, sign. 1795 / 001-00.

8. Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokiako Zeberioganako Andre Mariaren ermitako kontu-liburua. 1610-1692. Signatura: 1794/005-00.

PÉREZ URRAZA, 2009, 55. or.

PÉREZ URRAZA, Kepa. “Zeberio haraneko ermiten zehar ibilaldi historiko-didaktikoa”. In Euskalingua. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2009, 14. zk., 55.

9. ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. libk, 440. Or.

ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia / Instituto Labayru, 1987, lib. 3.

10. ARMENDARIZ, 2007: Zeberio 1.

ARMENDARIZ, Xabier. Catálogo de exvotos marineros de Bizkaia. Bizkaiko Foru Aldundia – Kultura Saila / Diputación Foral de Bizkaia – Departamento de Cultura, 2006-2007. Inédito.

11. Ibid., Zeberio 2.