JAIOTZAREN ANDRA MARIA ERMITA
Nerbioi Garaia
Orozko | Goikiria auzoa
Laburpena (PDF)
Goikiria z/g (48410)
p.sanmartin.orozko@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Ermita honek era honetako eraikinetan oiko diran neurriak baino handiagoak ditu. Oinplanoa [2] gangaren parean zortzi ataletan zatitzen dan eta nabearen erdi ingururen tamaina dauan burualde zuzenean luzatzen dan angeluzuzenean antolatzen da [3] [4]. Oinplanoa osotzeko, sakristia dago altara-aldearen hegoaldean eta iparraldean, mendebaldean eta hegoaldean tenplua inguratzen dauan eleizpea. Iparraldean, freilaren (seroraren) etxea atxikitzen jakon arkupe horri; gaur egun, biltegi eta txoko (auzoko gizarte lokala) bihurtuta dago.
Lursaila bardina ez danez, hau da, gorabehera asko dauanez, hego-mendebaldean metro biko altuera hartzen dauan plataforma mailakatu sendoa eraiki behar izan zan eraikina finkatzeko.
Hormaren egitura, horma-harrizkoa da eta harlandua dauka izkinetan eta hutsarteetan. Barruan, zarpiatuta dago dana, eta baita eleizpe barreneko kanpoaldean, non mortairuak sasi adreilu-lotunea sortzen dauan harlanduen artean [5], efektu estetiko dotorea lortuz.
Zoladura, lauzazkoa da, oraintsukoa.
Euskarria, horma bera da, mentsulakaz [6] bozel-laurdenean, ganga bermatzeko.
Osorik egurezkoa dan ganga hau da, zalantza barik, tenpluko elementurik nabarmenena. Altara-aldea [7] kurutzeria-ganga da, nerbioak ditu, bost giltzarri -erdikoa izpi kartsuakaz, eguzki erara- eta lokarria naberantz.
Hemen, estalkia erdi-puntukoa da, beheraguneen bidez ebakidura zorrotza daben astasaldi makurrez eratutako bederatzi parpain-arkugaz, burualdeko ahokadura barne hartuz. Nerbio-bizkararen bidez euren artean lotutako giltzarrietan buztartzen dira. Giltzarriok zilindro-formakoak dira, landu bakoak, baina, noizbait izan baziran, gaur egun ez dagozan itsatsiak eskegitzeko zuloagaz.
Sabai osoa polikromatuta dago. Absidean, marmol urdin, berde eta gorri itxura emondako piramideak, nerbio horiakaz (urre kolorea imitatuz). Ohiko kolorazino barrokoa. Gainera, filakteria bat be bada [8], zati bat galduta dauan idazkunagaz: NATIVITAS TVAN VIRGO MARIA GAVDIVN ANVNTIAVIT VNIVERSO MVNDO (Andra Mariaren Jaiotzaren antifonaren zati bat da. “Pozarren iragartzen deutsagu lur osoari zure jaiotza, Maria Birjina”).
Nabean, apainketa laukietara aldatzen da [9]; laukietan, untze-buruak, lili-loreontziak, fruta-saskiak, arranoak Agur Maria anagramagaz dagoz eta, koruaren gainean [10], landare kiribilduak eta hostotza anitza apainketa lez. Kolore-paleta, absidean agertzen danaren antzekoa da.
Leiho bitik sartzen da argia [11]; leihoburua dabe eta laprandura nabaria barruan, batak lehenengo atalera hegoaldetik eta besteak korura, itxitura-horman.
Sarbideak be bi dira, oinaldean eta hegoaldean, ateburuagaz eta tunel okertuagaz [5], laprandura arinaz. Kanporantz, lehenengoak dobela-formako ateburua dau, besteak monolitikoa. Biek daukiez urbedeinkatu-ontziak, mendebalderantz forma biribilekoak [12] eta hegoalderantz ertzak fazetatuta dabezan lau angeluko [13] kikarakaz eta kurutze bakun banagaz.
Korua [4] [14], kasu honetan be, egurrezkoa da. Bitarteko euskarri barik hormetan bermatzen dan habe handi baten gainean finkatzen da eta honek, muturretan, moldurak landuta ditu, sasi mentsula erara. Biribildutako hagek barritutakoak emoten dabe; zehar-hagan dentikuluakaz -karelean be agertzen dira- zurkaizten dira.
Igoera, klaustro-eskaileran da hego-mendebaldeko ertzera eta karelaren habeen antzekoak ditu.
Sakristia, hegoaldetik burualdeari atxikitako eremu txikia da. Burudun atetik dau sarbidea eta forma bereko leiho txiki batetik sartzen jako argia, dana oso bakuna dalarik. Sabai aizunaz estaltzen da, baina aurretik beste bat izan eban; sabai horretatik, kanpoko ertzetan hodi bilakatzen diran [15] aurreko bozel-laurdeneko euskarri- mentsulek [16] iraun dabe.
Eleizpea [17], teilape erakoa da, tenpluaren hormetara doazan hagaburuen gainean bermatuta eta kanpora, jarleku jarraituko karelean topea jarrita daben egurrezko oinarri zuzenetan. Iparraldera, hormatxo honen ordez, garai bateko seroraren etxearen horma dago. Harroinetako batzuk, gapirio-buruek eta kanpoko kontragoihabeak XVIII. gizaldiaren amaieran ohikoak ziran moldurak [18] dabez.
Arkupe honen zoladura [19], pieza irregularrez egindakoa, oraintsukoa da eta aurreko lauzadura eta enkatxoaren ordez ipinita dago.
Oinaldeko pinoian, erdian lerrokatuta kanpai-horma dago [20]. Multzo bakarra dau, erdi-puntuko hutsartea kanpaiarentzat eta amaiera triangelu-formako frontoian piramide-enbor formako boladun pinakuluakaz.
Erdi Aroan, seguruenik bazan ermita bat Goikirian, baina egoera negargarri samarrean iritsi zan XVIII. gizaldiaren erdira. Orduan, 1769an, Buenaventura Aldecoa bailarako semeak Mexikotik bialdutako 2.000 eurotako legatuari esker, tenpluaren oinplano barria berregin zan.
Pedro Goiri eta Andres Otuna arotz-maisuak arduratu ziran diseinu eta baldintzez eta Jose Guezala obrak egiteaz. 1771.eko irailaren 7an bedeinkatu zan “la hermita de Nuestra Señora de Goycuria… nuebamente fabricada en el suelo; y parage en que estaba la vieja, que se demolio”, lana burutu eban hargina eta bere langileak “una cantara de vino clarete” edatera gonbidatu ebezalarik. Dana dala, teilatuak hainbat akats eban eta hobekuntzak egin behar izan ebezan 1772-1773an1SANTANA EZKERRA eta BARRIO LOZA, 1996, 196-197, 243 or. AHEB-BEHA, Orozkoko San Martin Gotzaina parrokia - Albizu-Elexaga, Goikiriako Andra Maria ermitako kontuak, 1766-1959, sign. 2984/001-01..
Hurrengo urteetan emon eutsen azkena eraikinari: 1774an, eleizpea, Jose Goiri eta Tomas Rementeria arotzen lana; 1976an, Pedro Aresmendi harginak kanpai-horma egin eban, eta hurrengo urtean, Bartolome Ugartek koruko balaustreak ipini ebazan – ez oraingoak, beharbada XIX.ean jarritakoak–2AHEB-BEHA, Orozkoko San Martin Gotzaina parrokia - Albizu-Elexaga, Goikiriako Andra Maria ermitako kontuak, 1766-1959, sign. 2984/001-01..
Baina, zalantza barik, eraikinaren osagairik bereziena, ganga da. 1770-1771ean eginda, anakronikoa da: ermitatik gertuko Olarteko San Bartolome parrokiako teilatu-zurajea, XVI. gizaldikoa, imitatu eban -gaur egun, galduta dago nabeko zatia-. Eta estaldura honen eredu arkitektonikoa XVI. gizaldikoa bada be, polikromiak XVII. gizaldiko eredu klasizisten emaitza da. Polikromia hau ez eben esku trebeegiek egin, baina herrikoi izatearen freskotasuna nabaritzen jako3SANTANA EZKERRA eta BARRIO LOZA, 1996, 243. or..
Tenplua -ganga barru- 2012-2016an barriztatu zan.
Erdi-puntuko egurezko kainoidun ganga honeek gustuko ebezan bailarako beste tenplu batzuetan -Zaloa, Olarte- ikusten dogunaren antzekoa da emaitza. Kasu honetan, lehen aitatu dogunez, anakronikoa da, baina guztiz hedatuta egoan joerari erantzuten deutso; jentearen gustukoa izanda, gatxa zan sasoiko usadioan aldaketak sartzea eta, aldi berean, gustukoa eben eredu landuak imitatzea. Dana dala, emaitza, ikusgarria da eta Goikiriakoa da eskualdeko ermitarik itxurosoenetakoa.
1. SANTANA EZKERRA eta BARRIO LOZA, 1996, 196-197, 243 or.
SANTANA EZKERRA, Alberto, eta BARRIO LOZA, José Ángel. “Deskribapenen Katalogoa / Catálogo descriptivo”. In SANTANA, Alberto (koord.). Ars lignea. Zurezko elizak Euskal Herrian / Las iglesias de madera en el País Vasco. Madrid: Electa / Arabako Foru Aldundia – Bizkaiko Foru Aldundia – Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Álava – Diputación Foral de Bizkaia – Diputación Foral de Gipuzkoa, 1996, 217-249. ork.
AHEB-BEHA, Orozkoko San Martin Gotzaina parrokia – Albizu-Elexaga, Goikiriako Andra Maria ermitako kontuak, 1766-1959, sign. 2984/001-01.
2. AHEB-BEHA, Orozkoko San Martin Gotzaina parrokia – Albizu-Elexaga, Goikiriako Andra Maria ermitako kontuak, 1766-1959, sign. 2984/001-01.
3. SANTANA EZKERRA eta BARRIO LOZA, 1996, 243. or.
SANTANA EZKERRA, Alberto, eta BARRIO LOZA, José Ángel. “Deskribapenen Katalogoa / Catálogo descriptivo”. In SANTANA, Alberto (koord.). Ars lignea. Zurezko elizak Euskal Herrian / Las iglesias de madera en el País Vasco. Madrid: Electa / Arabako Foru Aldundia – Bizkaiko Foru Aldundia – Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Álava – Diputación Foral de Bizkaia – Diputación Foral de Gipuzkoa, 1996, 217-249. ork.
ALTZARIAK
Erretaulak
1769-1771an barriztatu zan ermita, baina bere erretaula [21] gizaldi bat aurretik eraiki zan, aurreko tenplua barriro aprobetxatuta -hau oraingoa baino estuagoa ez zala izango erakusten deusku horrek.
Erretaulak aurrealde osoa hartzen dau eta bere osagai arkitektoniko guztiak egurrezkoak dira, polikromatuak urdinean, eta urre koloreko landare-apaingarri ugari dauka. Multzoa bost kaletan agertzen da bankuaren gainean, goian teilatupe zabalean amaituta.
Multzoan [22], hutsarteetan sartutako zutabeez bereizten dira; honeek salomondar zutabe konposatuak dabez aurrean, erritmo desbardinetara igoten daben landareakaz, orbelez jantzitako mentsulek topea jarri eta jarlekura jausten diranak, kiribildutako osagarriez apaindutako paneletan kokatutzeko.
Pisuko teilape bikoitiak, lauak dira, belarri-markoakaz eta goian landare-mentsulakaz. Bakoitiak, ostera, tamaina handiko markoa, lore-botoidun kasetoidun arkubarnera eta goian frontoia daben erdi-puntuko horma-hobiak dira.
Erlaitz txikiaren gainean, altzariaren oinplanoaren arabera etenda, eta hagaburuen eta landare-pinporten lerroan zurkaiztuta, teilatupea finkatzen da [23]. Belarri-formako burua dauan, albo banatan zutabeak eta ostiko-arku nahasiak dituan teilaperako da; goian, maskor-formako osagaia dago, landare-apainketagaz.
Altzariak XVII. gizaldiaren amaierako barroko naturalistaren estiloa agertzen dau eta polikromia be sasoi berekoa da. Estiloaren elementu nagusiak oso ondo ulertzeaz batera, teilape leunak eta konkaboak txandakatuz kontraste interesgarriak lortu ebazan puntarengo erretaulagilearen lana da.
Irudiei dagokienez, teilape leunak margoentzat, tauletara itsatsitako mihiseentzat dira. Ezkerrean, Gorka Deuna herensugeari eraso egiten [24] (138 x 72), eta eskuman, San Roke Aingeruak kontsolatuta [25] (138 x 72). Egile berarenak dira, 1540. Urte inguruko erretaula errenazentista zaharren baten hondarrak. Altzari eta margolari berarena da teilatupeko Kalbarioa [26]. Margolanok trazu soilak dabez eta neurri eta perspektiba baldar samarrak.
Irudiek kalitate gehiago dabe. San Markos (?) [27] (99 x 52 x 26) eta San Gregorio [28] (97 x 40 x 32). Euskarri bertikalak -zakar samarrak- dabezan eta apainduta dagozan idulkien gainean dagoz. Aurpegien moteltasunak eta jantziak tolesteko erak, oraindik gogor samar, baina XVII. gizaldiaren erdialdeko kartoi-itxura gaindituta, gitxienez arteza zan maisu batek gizaldi aldaketaren unean landu ebazala agertzen dabe.
Titularrak, Arrosarioko Andra Maria [29] (119 x 38 x 32), ez dau zerikusirik erretaulagaz: 1887an egin eban Jauregi abizeneko eskultore batek, Tomas Isasi auzotarraren kontura4AHEB-BEHA, Orozkoko San Martin Gotzaina parrokia - Albizu-Elexaga, Goikiriako Andra Maria ermitako kontuak, 1766-1959, sign. 2984/001-01.. Kanon lirain eta egikera ona dauan irudia da, nahiz eta formatua eta gorputz-adierazpenak ohikoak eta jenteak onartutakoak izan.
Koroa daroa [30] (28,5 x 34 x 12,5), enperadoreena, hodei-pilotik abiatzen dan argi-pirrinta zabalaz, eta hainbat izarregaz erremate lez; Umeak, bere aldetik, profil desbardineko izpi zuzen-sortaz -amaren koroarenak be bardinak dira- dauka bakarrik. Pieza garaikideak emoten dabe.
Eskultura
Altzari baten, erretaularen ondoan, Andra Maria (Ama Birjina Umeagaz) [31] [32] (57 x 27 x 19). Egurrezkoa, gaur egun zuriz estukatuta. XIV. gizaldiaren lehenengo erdialdeko pieza gotiko interesgarria da. Tronuan dagoan eta Umea ezkerraldean derrigorrez bermatuta daukan irudi honek begitarte zurruna dau, begirada galduta, baina erako aurpegiera. Ezaugarri bereko Umea, trankil agertzen da, bolari eutsiz; galduta dauan beste eskua bedeinkatzeko izango zan. Jantziak tolestura gogorretan eteten dira, gaur egun guzti hau ezkutatuta badago be, eskultura jantzita dagoalako. Irudi biek Madrileko Meneses etxeak sinatutako koroak daroez.
Tenplua Andra Mari honen izenpeko izan zan 1887ra arte; orduan, baimena eskatu jakon gotzainari bere lekuan oraingo Arrosarioko Andra Mari jarteko, parrokia “muy vetusta” egoala argudiatuz. Onartu egin zan, baina eskultura zaharra zor jakon begiramenaz gordetzeko eskatuz. Horretarako, igeltsutan bildu eben eta gaur egun be bere kokaleku dan altzarian jarri eben. Orduan hornituko ebezan Ama eta Semea zidarrezko koroez. Sasoi haretan “moztuko” eben Umea be, jantzita egoanean, irudia egokitasun handiagoz jarri izateko (sic)5Ibid.LIZARRALDE, 1934, 254. or..
Margolana
Ama Birjina Umeagaz [33] (170 x 156). Orio-pintura mihisearen gainean. Barrokoaren lehenengo sasoiko ohiko Arrosarioko Andra Mariaren edo Atotxako Andra Mariaren eredura garoazan ikonografia. ‘Ce’z altxatutako idulkiaren gainean dago Mariaren irudia kono-forman jausten diran eta kiribil txikiez txipriztinduta dagozan erropa zabalakaz; oinetan ilargierdia eta eskumako eskutik zintzilik dagoan arrosarioa ikusi daitekez. Esku horretan udarea emoten dauan objektua dauka. Umeak be arropa bardinak ditu, eskumaz bedeinkazinoa emoten dau eta ezkerraz lurbirari eusten deutso. Koroa dabe biek. Betilun eta begirada galduaz agertze dira eta hori apaindura gitxiko barrokoaren bereizgarri bada be, neurri handi batean margolariaren trebetasunik ezaren ondorio da. Artelan honen kalitate artistikoa ez ezik, beste gauza batzuk nabarmendu daitekez: Bizkaian honako irudiak urriak dirala eta kronologiaren aldetik XVII. gizaldiaren lehenengo herenekoa izango dala.
Metalak
Kanpaia [34]. Brontzezkoa, ezkiladuna. 1796an eskatu eutsen Carlos Venero kanpaigile maisuari, 1797an galdatu eben, idazkunaren arabera (data baino ezin izan dogu irakurri), baina 1801era arte ez eben ipini eta Bartolome Ugarte arotzak eta Pedro Aresmendi harginak esku-hartu eben horretan6AHEB-BEHA, Orozkoko San Martin Gotzaina parrokia - Albizu-Elexaga, Goikiriako Andra Maria ermitako kontuak, 1766-1959, sign. 2984/001-01..
Ateen burdineria [35] [36]. Burdina. Lantza-formakoak, jatorrizkoak dira, 1770 ingurukoak.
Beste hainbat elementu
Sakristian, Altarako kurutzea [37] (53,5 x 21,5). Egur polikromatua. Kristo Kurutziltzatuaren eskultura; mehetutako anatomiagaz eta gerripekoa mobiduta, beso leunak dituan eta burezurra dauan Golgotaren gainean jarrita dagoan kurutzean josita dago. Egoera eskasean dago. XVIII. gizaldiaren erdiko pieza barrokoa da.
Andra Mariaren erakustokia [31]. Egur polikromatua. Andra Maria hartzen dauan eta erdi-puntuko atea dauan altzari soila. Hiru mailatan banatzen diran hustutako panel leunez apainduta dago eta goikoak arrosa-leihoa dau erdian. Amaiera lez, bizitasun handienaz, ezarkina ‘ce’z, lore txikiz eta hostoz inguratutako ispilu obalagaz. Neoklasiko berantiarrekoa, Pedro Miguel Basterrak egin eta Antonio Llanok polikromatu eban 1887an7Ibid..
Pulpitua [38]. Egur polikromatua. Sakristiatik dau sarbidea. Apaingarri errektangulardun panelez egindako zilindro-formako tribuna, baranda modulatu eta dentikulatuagaz. Kupula txikiaren forma dauan errezel poligonalagaz, non usoa agertzen dan margotuta eta amaiera euskarri bertikalez, kurutzeaz eta pinakulu txikiez. Guztia oso herrikoia, XIX. gizaldiaren amaierakoa.
Oinaldeko ateak [35]. Egurra burdinazko zumitzakaz). Erdian, gubia-arrastoez eta kapitel txikiaz apainduta dago, Udiarragako (Ugao-Miraballes) ermitakoen antzekoak; 1778-1779koak dira.
Eleizbarrutiko gordailuan gordetako elementuak (urre-zidargintza)
Kaliza [39] (24 x 15 x 7). Zidarra bere kolorean. Leuna, oinarri biribila dau, heldulekua loreontzi neoklasikoaren korapiloagaz eta kopa itxita. Ertzean eta oinarri barrenean, XIX. gizaldiaren lehenengo herenean Vitoria-Gasteizen jardunean ziharduan Manuel Romero egilearen marka bi ditu (RO/MERO). Piezak batez be interes tipologikoa dau. Idazkuna dauka oinarriaren urtengunean: CONBENTO DE QVEJANA, hori dala-eta, Albizu-Elexagako San Martin Gotzaina parrokiatik etorritakoa zala pentsatu daiteke, ermita hau parrokia horren menpe egoalako eta komentu horren patronatu zalako.
Beragaz bat datorren patena dauka (ø14).
JMGC – RCL
4. AHEB-BEHA, Orozkoko San Martin Gotzaina parrokia – Albizu-Elexaga, Goikiriako Andra Maria ermitako kontuak, 1766-1959, sign. 2984/001-01.
5. LIZARRALDE, 1934, 254. or.
LIZARRALDE, José A. Andra Mari. Reseña histórica del culto a la Virgen Santísima en la provincia de Vizcaya. Bilbao: Dochao de Urigüen, 1934.
6. AHEB-BEHA, Orozkoko San Martin Gotzaina parrokia – Albizu-Elexaga, Goikiriako Andra Maria ermitako kontuak, 1766-1959, sign. 2984/001-01.
7. Ibid.