JESUSEN BIHOTZA ERMITA
(Andra Mariaren Zeruratzea parrokiaren jurisdikzinoa)
Arratia
Igorre | Gezala auzoa
Folletoa
Gezala auzoa z/g, 48140
p.andramari.igorre@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Bide-ertzean kokatuta dago oinplano erregularra eta bolumena sakoneran dauan ermita txiki hau [2]. Barrualdera diseinu zuzena eta kanpoaldera okerra dauan burualdea dauka, isurialde biko teilatuan estalitako erdi-kainoiko gangaz estalita eta aurrealdea bidera zabalik.
Hormaren egitura horma-harriz eginda dago, barrualdea forratuta agertzen dalarik eta idulkia errekarriakaz, eta luzituta goiko ebakiduran [3]. Kanpoaldean, horma-aldeak harri zakarrez estalita dagoz, begietara tenplutxo baten antzeko itxura hartuz. Buru-horman, horma-hobia zulatu da titularraren irudia hartzeko [4].
Zolua, zementuz egindakoa, oraintsukoa.
Estalkia, aitatu danez, zuzenean alboetako hormen gainean bermatzen dan kainoi-ganga da.
Sarbidea [5], erdiko ardatzean orri bakarraren bidez zabaltzen dan burdin sare soilaz itxitako erdi-puntu zabalaz zehazten da
Barrualdeko argiztapena sarrerako hutsarte horretatik lortzen da.
Albo baten, teilatuaren gainean, altuera handi samarra dauan egitura metalikoa jarri da, kanpai-horma erara, kanpaia hartzeko [6].
Jesusen Bihotza ermita Bizkaiko baserri-inguruko kuruztokia da, bide-ertzean kokatuta bere egitekoari erantzuteko. Eraikin honen arkitektura soila da eta neurriak apalak.
Gurutzi Arregik kontatu ebanez, 1980ko uztailaren 21ean inauguratu eben tenplu hau1ARREGI AZPEITIA. 1987a, 2. lib., 378. or.
ALTZARIAK
Ermita honek ez dauka historia-arte baliorik dauan altzaririk. Gaur egun, pasta polikromatuko irudia (57 x 16,5 x 18,5) da buru. Seriean egindako pieza bat da, herri jaierakoa, XX. gizaldikoa
MRV - RCL - JMGC
María Romano Vallejo – Raquel Cilla López – Juan Manuel González Cembellín