JUSTO ETA PASTOR SANTUAK ERMITA
(Andra Mariaren Zeruratzea parrokiaren jurisdikzinoa)
Arratia
Zeanuri | Egillaur auzoa
Folletoa
Egillaur z.g., 48144
p.andramari.zeanuri@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Justo eta Pastor santuak ermita oinplano errektangularreko eraikina da [2], eremu bakarra, estalkiaren parean hiru atal gehi burualde zuzenean zatitzen dana [3] [4]. Alboetan, multzo paralelo bi atxiki dira, bata biltegirako eta bestea neguan ganaduari aterpea emoteko. Multzo bi honeek zabaldu egiten dabe eraikina, tenpluaren hasierako irudia nabarmen aldatuz, isurialde biko estalkiak dana dezente bateratzen badau be [5].
Hormarria bistan dau kanpoaldean eta barrualdean, altara-aldean izan ezik, zuriz luzituta dagoz-eta. Bakarrik kantoiak dagoz harlanduz sendotuta.
Materiala, orokorrean, formatu horizontalekoa da, harlauzak, txiki eta irregularragoa burualdeko ataletan eta, batez be, oinaldean, uneren baten tenplua norabide horreetan luzatu -edo barritu- izan balebe lez.
Altara-aldean, lau angeluko hornahobia zulatuta dago hegoaldeko horman [6]. Mentsula be badago horma horren goialdean, gaur egun alperrekoa, baina beste sasoi baten estalkia edo beharbada altara gaineko egurrezko ganga txikia fintzatzeko izango zana.
Zoladura oraintsu jarritako lauzadura da, harmaila batez burualdearen parera altxatuta, nabetik bereizteko.
Estalkia isurialde bikoa da, lau zertxatan bermatutako egurrezko egituraren gainean. Bigarren eta hirugarren atalen artean dagoana horman sartu egiten diran besoetan pausatzen da [7]. Burualdea zehazten dauanak ebanjelioaren horman sartutako eskumako oinarria izan eban, baina gaur egun arrastoa hormatuta dago. Ez da baliokiderik atzematen beste aldean, baina badago bertan, beso bat finkatzeko izango zan mentsula.
Gainean, teilatua isurialde bikoa da [8], alboetako multzoen gainera zabalduz, aitatu danez.
Sarbidea oinaldean dago [9], mendebaldeko horman, guztiz zabalik, kuruztoki erara. Gainean, ohiko egurrezko aurre-atea daukan harrizko hormatxoaz ixten da [10]. Hiru erregistrotan banatzen da; goikoak, triangelu-formakoa, kanpaia hartzen dau erdian; behekoan, ate-orri bakarreko egurreko atea dago erdian. Aurre-atearen hiru erregistroak kontrajarritako udare-motiboak eta uztaiak daukiezan egurrezko haga biribilduakaz babesten dira [11]. Urbedeinkatu-ontzia be badago, egurrezko kikara soila [12].
Beso bik eutsitako teilape bidez babesten da sarrera hau kanpoaldera.
Gaur egun, teilatuan zulatutako sei sabai-leihoren eta oinaldeko hormako irekiduraren bidez lortzen da argiztapen naturala. Jatorrian, seguruenik hegoaldera zabaldutako leihoak izango ziran, baian ez da horreen arrastorik geratzen; beharbada, ezabatu egingo ebezan alboetako multzoak atxikitzean.
ALTZARIAK
Escultura
Ez dago ermita honi buruzko libururik. Gerra Zibilean izandako triskantzak baino ez dira aitatzen. 1938an, txostena egin zan, ermita logela lez erabili zala eta San Justo eta Pastorren irudiak, kaliza, sei argimutil, maindire bi eta meza-liburu bat desagertu zirala agertuz 1AHEB/BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Zeanuri, Askotariko paperak, 1938, 1774/007-05 sign..
Eskultura
Justo eta Pastor santuak [13] (96 x 87,5). Egur polikromatua. Dioklezianoren sasoian jazarpena jasan eben Alcalá de Henareseko anai martiri bien erliebea. Zutik dagoz, eskutik oratuta, senidetasun, fede eta baterako martiritzaren sinbolo lez. Jarreara lasaia dabe, gorputza ikuslearen parean, baina begiradak kurutzatuta, dana berde koloreko hondo neutroaren gainean. Irudiek haur-anatomia dabe, loditutakoa eta profil leunak daukiez. Oihalak zakarrak dira, bape naturalak. Aitor Bilbao Emaldik 1980ko hamarkadan egindakoa.
MRV - RCL - JMGC
María Romano Vallejo – Raquel Cilla López – Juan Manuel González Cembellín