SAN ANTONIO ERMITEA

(Jasokundeko Andra Mariaren parrokiaren jurisdikzinoa)

Arratia

\

Zeanuri | Plaza auzoa

i

Folletoa

San Isidro 8, 48144

p.andramari.zeanuri@bizkeliza.org

ERAIKINA [1] [2]

Zubiateko San Antonio ermitea, kuruztoki guztiz xumea, Bilbotik Zeanurin sartzen dan kaleagaz lerrokatuta dago. Zubiate etxea ixten dauen hormearen parte da, eta etxe horren lursailetan dago.

Fatxada nagusia bide horretara begira jarteko, alderantzikatu egin da tenpluaren orientazinoa: sartalde-sortalde.

Eraikina txikia da, oinplano [3] laukizuzenekoa eta burualde poligonalekoa [4].

Aparailuari jagokonez [2], bistako harlandu apur bat irregularrezko hormak daukaz, barrukaldean zakarrago zizelkatuak [4]. Atzekaldeko horma-atalean zementuzko horma-hobi bat zulatu da, erretaula modura.

Zoladurea [5] errekarrizkoa da. Harriok sei petaloko lora bategaz apaindutako zirkulu bat osotzen dabe, erdian. Altararen aldean, zementuzko geruza zakar bat dago haren ordez.

Estalgiak [6] hormigoizko plaka bat dauka barrukaldean, isurialde bikoa. Burualdean hiru isurialde ditu, alakeari egokitzeko. Apaingarri geometrikoak daukazan moldura baten gainean bermatuta dago perimetro osoan, eta moldurea mentsula txikitan bermatuta [7]. Moldura eta euskarri horreek apaingarriak dira, egiturazko osogaiak bino gehiago.

Kanpoko aldean [2], errepikatu egiten da habeartean isurialde bi eta presbiterioan hiru isurki triangeluar daukazan sistemea, hegal erdiko zementuzko teilatu-hegalagaz. Harburu kiribilduen gainean bermatuta dago hegala fatxadan.

Sarrerea fatxada nagusian dago, eta fatxada horrek ia alde batetik besterainoko edegidurea dauka, erdi-puntuko arku dobeladun zabal baten bidez. Arkuan giltzarria nabarmentzen da, eta partzialki itxita dauka beheko aldea. Sarrerako zuloa zursare baten bidez babestuta dago, zeinean bereizten diran tornuan landutako haga lodizko erregistro bi. Arkuaren ezkerraldean plaka bat ipini da, ermitearen izena, eraikuntza-urtea eta berreraikuntza-urtea aditzera emonez: ZUBIATE´KO / DEUN / ANDONI / 1647 / BARIZTUA 1931.

Beste sarbide bat dago ebanjelioaren horman [8]. Zubiate etxaldearen onibarrera sartzeko arku bat da.

Tenpluak argiztapen naturala dauka aitatutako sarbideari esker eta epistolearen horman zulotutako ojiba-bao bati [6] esker.

Gailurraren gainean, oinaldean, metalezko kurutze bat ageri da. Landara-apaingarriak daukaz besoen ertzetan, y izpi sigi-sagatsuek urteten dabe angeluetatik [9].

Gaur egungo Zubiateko San Antonio ermitea 1931ko eraikin bat da, XVII. mendean datautako lehenagoko baten ordez egindakoa, baina ez daukagu aurreko hari buruzko informazino historiko askorik.

Gaur egun kokatuta dagoan lekutik metro batzutara egon zan ermita zaharra, San Antonio zubiaren albo-alboan –leku egokia kuruztoki-limosnatoki bat ipinteko, bidearen ertzean, herriko sarrera-urteeran–. Baina 1931n, Urgoititik Ubiderako errepidea zuzentzeko lanak zirala-ta, eratsi egin zan ermita ha1ARREGI AZPEITIA, 1987a, 2. lib., 411. or. BFAH-AHFB, Zeanuriko Udal Artxiboa, 1931, Zeanuri 0124/017 sign..

Orduan proiektau eban gaur egungo eleizea Ignacio de Rotaeche bide-ingeniariak, zeinaren familia aldameneko jauregiaren eta ermita zaharraren ugazaba zan. Handik urtebetera inaugurau y bedeinkatu eben ermita barria, 1932ko maiatzaren 20an2AHEB-BEHA, Jasokundeko Andra Mariaren parrokia, Zeanuri, Askotariko Paperak, 1932, 1774/002-00 sign..

ALTZARIAK

Ermiteak ez dauka erretaularik, eta, irudi batzuk euki ebazan be, argazki-erreprodukzino batzuk baino ez dira geratu hareen existentziaren proba lez. Piezak aspaldi ez dala ostu ebezan.

Eskulturea

 

Ermiteak Antonio santuen tailu bana dauka: San Antonio Paduakoarena eta San Antonio Abadearena, egur polikromauzkoak. San Jose eta Haurraren beste eskultura bat be euki eban.

Erdiko horma-hobian, danaren buru, San Antonen irudia egoan [10], kalidade ez txarreko argazkiaren arabera. Itxura liraineko eskulturea zan, eta oihalek mobimentu-efektua sortzen eben. Bizarrak be tankera hori emoten eutsan irudiari. Liburua dauka esku baten eta bastoia bestean. Baleiteke pieza barrokoa izatea, XVII. mende amaierakoa edo XVIII.ekoa.

Irudi horren alboan, San Antonio Paduakoaren tailu bat egoan [11]. Umea besoetan daukala ageri zan santua. Irudiak kanon luzexka eta jantzi harroak eukazan, eta beharbada aurrekoaren garai berekoa zan, XVIII. mendearen hasierakoa edo.

Eta, azkenik, beste eskultura bat, San Jose Umeagaz [12], itxuraz aurrekoaren antzeko ezaugarriak eukazana: oihal zabal eta harroak, jarrera sigi-sagatsua eta Umea, mobiduten egongo balitz lez. Ezaugarri horreek guztiek aditzera emoten dabe beharbada Barrokokoa zala, XVIII. menderako trantsizino-garaiko.

Beste elementu batzuk

 

Altara-mahaia [13]. Harrizkoa. Erdi-puntuko hiru arkutxu daukaz aurrekaldean, eta hareen uztaiak sigi-sagako motiboakaz apainduta dagoz. Akanto-hostoakaz apaindutako kapitel korintoarren gainean bermatuta dagoz, eta zutabe zilindriko leunak daukiez kapitelek euskarri modura. Mahai horren gainean irudi titularraren horma-hobia dago, pilastratxu toskanarretan bermatutako erdi-puntuko arku molduratu batek osotua. Eklektikoa da, 1931n ermita berregin zanekoa, seguru asko.

Zursarea [14] (190 x 180 x 0,78), egurrezko balaustrez egina. Hiru atal ditu, balaustre formako eta tornuan leundutako hagakaz. Leitekena da 1931koa izatea.

MRV - RCL - JMGC
María Romano Vallejo – Raquel Cilla López – Juan Manuel González Cembellín
1. ARREGI AZPEITIA, 1987a, 2. lib., 411. or.
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia / Labayru Ikastegia, 1987, 3 lib.
BFAH-AHFB, Zeanuriko Udal Artxiboa, 1931, Zeanuri 0124/017 sign.
2. AHEB-BEHA, Jasokundeko Andra Mariaren parrokia, Zeanuri, Askotariko Paperak, 1932, 1774/002-00 sign.