SAN ESTEBAN ERMITA
Nerbioi Garaia
Zeberio | Etxazo auzoa
Laburpena (PDF)
Etxazo auzoa (48499)
p.santotomas.zeberio@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Bizkaiko ermita askok lez, honek be gorputz paralelepipedoa eta eleizpea daukaz. Oinplano [2] zuzena dauka, habearte bakarrekoa, estalgia indartzen dauen tiranteak bitan zatitzen dau [3] [4] eta oinaldean eleizpea dauka.
Hormak [5] harlangatx irregularrekoak dira, eta harlanduak daukaz baoetan eta kantoietan, bistan kanpotik eta zarpiatuta barrutik –bistan dago sabaia ziurtatzeko erabili dan zementua–.
Zorua barria da, eta zeramikazko harlauzak daukaz.
Estalgia erabat barritu zan 1990ean, eta egurrezkoa da: gailurra goiburuko zertxeak indartzen dau (kanpotik ikusten da), gailurraren mustur bietan besoak dagoz eta tirante bat –ez da zertxa– erdian. Teilatua isuri bikoa da.
Oinaldean dago tenplurako sarbide [6] bakarra: puntu erdiko arkua daukan atea; zazpi dobela ditu ate horrek, eta, oso modu irregularrean ipinita dagozanez, arku zorrotza dala dirudi. Sarbide horretako ataburua zuzena da, baina jatorrian seguru asko apaldua izango zan.
Albo baten ur bedeinkatuaren ontzia dauka, kikara soil ia hemiesferikoa [7]. Sarrerako atearen gainean konpondu zaneko urtea ageri da: URTEA 1990.
Hegoaldeko horman dagoan leiho [8] zuzen batetik sartzen da argia.
Oinaldean eleizpea dago. Sarbidea babesten dau, eta komunidadea kanpoan alkartzeko tokia dauka; aurrealdeari atxikitako jesarleku trinko bi be badagoz. Egurrezko egitura batek estalduta dago, eta eraikina estalduten dauenaren jarraipena da. Oin zuzenetan oinarritzen da estalgia, eta oin horreek piramide formako harri bitan oinarritzen dira [9]. Egitura horretan dago kanpaia be.
Landa-auzoetako ermiten ohiko parametroetan sartzen dira eraikin honen itxurea eta bolumen orokorra.
Eraikinaren lehenengo datuak 1550ekoak dira. Baina ez dakigu ezer aurreko tenpluaz; seguru asko Erdi Aroko aurrekariak euki ebazan. XVI. mendean barrituko eben; sarrerako arkua ikusita halan dirudi behintzat, baina 1627an bisitariak informazinoa eskatu eban “ermitea jausi izanaren errudunari edo erruari buruz”, eta berehala eregiteko agindu eban, hilabeteko epean. Juan de Iturriondo harginak egin eban behar hori, eta 1.000 erreal kobrau ebazan1Add a Tooltip Text.
Geroago be zaharbarritu da, 1981ean eta 1990ean2ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. liburukia, 444. or..
1. PÉREZ URRAZA, 2009, 57. or.
PÉREZ URRAZA, Kepa. “Zeberio haraneko ermiten zehar ibilaldi historiko-didaktikoa”. In Euskalingua. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2009, 14. zk., 43-62. or.
AHEB-BEHA, Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokia, Libro de cuentas e inventario de la ermita de Nuestra Señora de Zeberiogana 1749-1841, sign. 1795/001-00.
2. ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. liburukia, 444. or.
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia / Labayru Ikastegia, 1987, 3 liburuki.
ALTZARIAK
Metalezko gauzak
Kanpaia [10]. Brontzezkoa. Eskilonaua. Inskripzinoa dauka: JMS / MARIA IOSEPM ANO 17233Ibid..
Olabarrietako Santo Tomas parrokian dagozan elementuak
San Estebanen irudia [11] (68 x 25 x 17). Egur polikromaua. Bolumen handiko tailea, jantzien ondorioz (albea eta dalmatikea). Liburu bat dauka eskuan, eta liburuaren gainean hiru harri, harrika hil eben-eta. Beso horretatik bertatik manipulu bat dauka eskegita, eskulturan gitxitan agertzen diran arren holangoak. Itxura goxoa dauka, burua tontsuratuta eta adats lisoa. Errenazimentukoa, XVI. mendeko bigarren herenekoa.
AAS – MRV – JMGC – RCL
3. Ibid.