SAN ISIDRO ERMITA
Nerbioi Garaia
Orozko | Manzarbeitia auzoa
Laburpena (PDF)
Manzarbeitia auzoa z/g (48419)
p.sanjuan.orozko@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Manzarbeitia edo Arbaizako San Isidro ermitea aldapa handi baten dago, eta ezohiko orientazinoa dauka, ipar-mendebaldetik hego-ekialderako norabidean.
Orubea basamentu sendo baten bidez doituta dago. Oinplanoak [2] hiru atal eta abside poligonal irregularra daukaz, azken hori hiru horma-atalekoa, oso sakona eta habeartearen garaiera berekoa. Espazio nasaia da, garbia [3] [4], nahi-ta kanpoaldera [5] [6] ez dan erraz ulertzen, inguru irregularra eta eranskinak dirala-ta. Eranskin horreek dira sakristia, presbiterioko ebanjelioa alboan, eleizpea albo horretan eta oinaldean, eta gainean eskola zaharra.
Harlangaitzezkoa da; halanda be, izkinetan eta baoetan harlandu handiak dagoz, baita kanpai-horman, arkuperako sarreran oinaldetik eta hormen perimetro osoa zeharkatzen dauen erlatx konkabo-konbexuan be. Fabrika, orokorrean, bistan dago, nahi-ta habeartearen goiko aldea beixean zarpiauta dagoan eta sabaiak zuriz. Halanda be, alde horretatik deigarriena burualdeko kolore laranjak eta biolazeoak dira.
Zoladura oin dala gitxi jarritako baldosak dira, nahi-ta harrizko losazko kale nagusi bat gorde dan. Burualdean, habeartea baino apur bat gorago, egurrezko zolata dauka, hori be oraintsu eginda, baina jatorrizko harrizko maila errespetau da.
Tarteak oinplanoan marketan dira toskanar ordenako pilastren bidez [7], gaur egun landa-itxura daukienak, zarpiatua kendu egin dalako, harroinik barik, baina kapitel marmoreztatu handiakaz. Arku diafragma beheratuak daukaz, igeltsuzko sabai aizunari eusten deutsienak. Kapila nagusia, barriz, hiru horma-atalei doitutako behe-gangaz estalita dago.
Teilatua isurki bikoa da, burualdean izan ezik; han, gangara egokituta, hiru isurialdekoa bihurtzen da.
Sarrera bi daukaz, bardinak: bata [8] oinaldean zentratuta dago, eta bestea tarteko zatian ebanjelioaren aldean, eleizpeak parzialki estalita. Zirkuluerdiko arkuak dira, salmere luzeak daukiez, dobela luzeak abanikoan –lehenengoak zati bitan erdibituta– eta ertza bizirik. Barrualdean [9] tunelak eskartzanoak dira isuriagaz. Dirudienez, desagertutako San Frantzisko ermitatik datoz. Ermita hori Manzarbeitian hau eregi baino apur bat lehenago eratsi eben, eta haren hondakinak obra barrian berrerabili ziran1ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. lib, 496. or..
Alboan, ur bedeinkaturako ontzi hemiesferiko bana [10], barautsa zuzen molduratuta eta gainean ohiko Gurutzea Golgotaren zirriborro baten gainean.
Argia burualdeko ebanjelioaren aldean edegitako leiho batetik sartzen da, eta beste hirutatik be epistola aldetik –harrigarria bada be ipar-mendebaldean–, ia sabaiaren mailan hustuta. Guztiak dintelduak kanpoaldera, presbiteriokoa barrutik puntu erdiko bihurtzen da.
Azkenengo atalean, tenpluak koru txiker bat dauka. Egurrezkoa da, eta barrotez estalitako karela dauka, habean eutsita. Sartzeko, zati biko eskilara bat dago, lehenengoa harrizkoa, hegoaldeko angeluan. Korutik eleizpearen goiko solairuagaz komunikazinoa dago –pasabide dinteldu bat–, eskola zaharragaz.
Sakristia [11] espazio angeluzuzena da, burualdeari hegoaldetik atxikita dagoana. Pasabide dinteldutik sartzen da, eta leiho bakarra be dinteldua da. Zeru aizunagaz estaltzen da eta egurrezko zolata dauka. Garbitzeko segregatu bat dauka, harburu bitan eskegita.
Kanpai-horma [12] nabarmendu egiten da. Liraina da, beheranzko gorputz bitan, ermitearen oinaldeko horman dagozan harlanduzko laukizuzen bi. Erlatxetan piramideak eta goiko aldean esferak kargetan dira, halan elementuaren silueta aberastuz, batean bao bi eta bestean bat daukazala kanpaientzat –gaur egun, kanpai txiki bat baino ez–.
Oinaldea eta ebanjelioko aldea arkupeak inguratzen dauz, eta, esan dan moduan, eleizpearen goiko aldean auzuneko eskola egoan. Oinaldean itxita dago, hormatxo baten bidez. Bertan, sarrera bat dago [13], ateburua ertzetako mentsula molduratuen gainean dauela, eta gainean triangelu-formako frontoia. Hor labrantzarako erremintak (laia, pala) dagoz, Gurutzarentzat (eta Ave Mariarentzat?) tondo bat eta testu bat: ANNO 1856 / SE EDIFICO; boladun pinakuluek dana erremataetan dabe.
Beste aldean, arkupearen gainean solairu bat dago, eskolea, egurrezko bilbaduraz egindako obrea, haranaren gaineko begiratoki moduko bat dana. Erabilera askotarako prestautako espazioa da, eta arkupetik eskilaratik sartzen da bertara. Arkupearen sabaia habe horizontalen sistema bat da [14], egurrezko lau zapataren gainera doazenak, harrizko piramide banatan, eta piramide horreek, aldi berean, banku jarraituko harlosaz xaflatutako petril baten gainean dagoz; ermitearen horman, barriz, harburu handi batzuek eusten deutsie aterpeari.
Arkupe horrek tamaina oneko harrizko losak daukaz, gehienak kareharrizkoak.
Espazio horretan, proiektautako baina gauzatu bako hilerri baterako [15] sarbidea be konserbetan da –hormaz itxita–: pasabide dinteldua, hareharrizko harlandu handiz inguratua eta goiko ateburua apaintzen daben erliebezko hiru kurutze daukazana, oso noblea diseinuan.
Manzarbeitiko ermita hau oso itxura duinekoa da, klabe tradizinonalean egina, eta ez da ezer zehatzetan nabarmentzen, ez bada eleizpe osoa eta pasabide biak, nagusia eta hormaz itxita dagoan hilerrikoa. Interes tenplua da, XIX. mendean berreregi zanetik auzunea benetan batzen dauen elementua.
Manzarbeitiko auzoek 1768an lortu eben ermitea eregiteko baimena, “San Joan parrokiara joateko bideen distantzia eta eragozpen handiakaitik”. 1843az geroztik, gitxienez, eleiztarrek eskariak handitu egin ebezan, domekako mezea parrokian bertan euki gura ebelako. Izan be, handik gitxira ermitea berregin ebenean, bateoarria jarri eta hilerri bat proiektau eben. Orduan, auzi luze bat sortu zan, Juan Antonio de Sagarmínaga tokiko ekintzailea eleiztarren buru zala. Harek egin beharreko gestinoak egin, eta bere boltsikotik ordaindu eban obraren zati bat. Negoziazinoek porrot egin ostean, San Joan parrokiako abade onuradun gazteenak domeka guztietan ermitan serbidutea lortu zan.
Obra barrirako, desagertutako Torrezarreko San Frantzisko ermitako materialak (sarbideak, besteak beste), irudiak, eta abar erabili ziran.
Historia honen berezitasuna eraikinaren eraikuntza-prozesura be zabaldu daiteke; izan be, auzoek adierazo eben une bakotxean obrak zelan joan behar ziran, eta Baranbioko (Amurrio, Araba) hargin arduradunak, León de Echevarríak, hareek agindutakoa bete eban2Juan Antonio de Sagarmínagaren agiri autografoa, Manzarbeitiako San Isidro ermitearen sakristian gordea. MUNITIBAR, 1972. CONDE FUENTE, 1997, 243-244. or. BAHP-AHFB, Bizkaiko Administrazinoa, Gobernua eta eliz gaiak, signk. AJO 1329/008, AJO 1382/006, AJO 1382/009, AJO 0453/034; Judiziala, Lehen Instantziako Bilboko Epaitegia, herri-auziak, signk. JCR 0223/014, JCR 0400/002, JCR 2000/001, JCR 2886/002..
1. ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. lib, 496. or.
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia / Labayru Ikastegia, 1987, 3 liburuki.
2. Juan Antonio de Sagarmínagaren agiri autografoa, Manzarbeitiako San Isidro ermitearen sakristian gordea.
MUNITIBAR, 1972.
MUNITIBAR (MUÑOYERRO QUESADA, José Luis). “La ermita de San Isidro en Manzarbeitia (Orozco) es propiedad de sus vecinos”. In El Correo Español – El Pueblo Vasco. Bilbao, 1972-12-1.
CONDE FUENTE, 1997, 243-244. or.
CONDE FUENTE, Roberto. Orozko. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, 1997. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).
BAHP-AHFB, Bizkaiko Administrazinoa, Gobernua eta eliz gaiak, signk. AJO 1329/008, AJO 1382/006, AJO 1382/009, AJO 0453/034; Judiziala, Lehen Instantziako Bilboko Epaitegia, herri-auziak, signk. JCR 0223/014, JCR 0400/002, JCR 2000/001, JCR 2886/002.
ALTZARIAK
Erretaulak
Egurrezko erretaula [16] bere kolorean, hiru kalerako banku eta solairukoa. Elementu neogotiko oso sinplea da, alboetako ardatzetan kardinen eta pinjanteen oinazpikoak daukaz, eta erdikoan etxe oktogonal bat, altueran gailentzen dana. Guztiak inspirazino flamigeroko kapitel eta pinakuluetan amaitzen dira. Sagrario bat dauka, neogotikoa hori be, urre-kolorekoa.
1933an, “aldare barri bat egitea adostu zan, zaharra hondatzeko puntuan egoalako, eta alboetako aldaretxo biak kentzea, eta bat egitea esandako hiru aldareetako irudiak ipinteko”. Erretaula barri hori Bergarako (Gipuzkoa) Ignacio de Galarragari agindu jakon, “herri horretan aldareak egiteko tailerrak dituanari”3AHEB-BEHA, Orozko – Zubiaurreko San Joan Bataiatzailearen parrokia, Manzarbeitiako San Isidro ermitearen kontuak. 1920-1955, sign. 2978/004-00..
Garai horretan bertan jarri ziran irudiak izan ziran titularrarena, San Isidro [17], kalidade txikiko pieza oso ezaguna, barrokoko modeloak imitetan dauzana, baina 1933an erosia hori be 425 pezetatan.
Alboetan, Arrosarioko Ama Birjina [18], hau be herrikoia, XVIII. mendeko ereduei jarraituta, eta Paduako San Antonio [19] dagoz, aurrekoak baino apur bat kultuagoa eta kalidade handiagokoa, XVIII. mendearen hasierako barrokoa. Hiru irudiak egur polikromatuzkoak dira, baina behin eta barriro margotuta dagoz.
Esculturea
Kristo gurutziltzatua [20]. Zur polikromatua. Oso pieza ezaguna da, kanon lirainekoa, baina neurriz kanpokoa, beharbada XIX. mendekoa.
Beste elementu batzuk
Bateoarria [21] (93 x ø90). Hareharria. Adaburu konikoduna, ahoan txaranbeldua, oin zilindriko baten gainean. 1856an tenplua barritu zanean zizelkatu zan.
Sakristian, sacrarium (aguamanila) [22], eskuak garbitzeko ontzia. Hareharria. Aska txiki bat da, profil kurbauko bloke zilindriko baten, eta goian, beste harlanduzko depositu baten zulotutako depositu bat. Gaur egun dana nahiko aldatuta dago. 1856koa hori be.
Oinaldeko fatxadan, hegoaldeko angeluan, eguzki-erlojua [23]. Hareharria. Linbo erdizirkularrekoa eta zenbaki arabiarragaz, estiletea falta jako4CORDÓN, 1990, p. 78..
Sakristian, egurrezko arasa [24]; 1600 inguruko trazeria klasizistak daukazan tiradera-atal bat berraprobetxetan dau. Dana itsusi pintauta.
Sakristian, eskuizkribua markoan, Juan Antonio de Sagarmínagaren argazkiagaz [25]. Interes dokumental handiko elementua da, XIX. mendearen erdialdean tenplua berreregitea azaltzen dauena. Dirudienez, argazkia Bizkaian gorde dan zaharrena da, 1856 inguruan egina.
JMGC – RCL
3. AHEB-BEHA, Orozko – Zubiaurreko San Joan Bataiatzailearen parrokia, Manzarbeitiako San Isidro ermitearen kontuak. 1920-1955, sign. 2978/004-00.
4. CORDÓN, 1990, p. 78.
CORDÓN, Juan. “Catálogo de relojes de sol de Bizkaia”. In CASANOVAS, Teresa (coord..). Relojes de sol de Bizkaia. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia, 1990, pp. 63-80 (Inventarios bilduma, nº2).