SAN LORENTZO ERMITA
(Andra Mari parrokiaren jurisdikzinoa)
Arratia
Lemoa | Azurreka auzoa
Folletoa
Azurreka auzoa z.b., 48330
p.andramari.lemoa@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Oinplano angeluzuzeneko eraikin xume bat da [2], nabe batekoa, oinaldean arkupe bategaz luzatua [3], eta hiru isuriko estalgia daukana.
Hormak [4] harlangatx irregularrekoak dira, eta kanpokaldeko izkinak harlandu irregularragaz indartuta dagoz. Materiala agerian geratzen da, zarpiau barik, bai kanpokaldean bai barrukaldean. Hegoaldeko horman, kanpoko aldean, apur bat urtendako harri bat dauka goikaldean, estalgiaren jatorrizko egitureari eusteko ipini balebe moduan [5]. Barrukaldean, hormeak edegidura bat besterik ez dauka, horma-hobi dinteldu txiki bat, altarearen beheko aldean. Irudiak altaran dagozan idulki bitan dagoz.
Zorua hareharrizko harlauza handiakaz estalduta dago [6], eta apur bat altzetan da altarearen eremua, espazioak mugatzeko.
Estalgia ageriko egurrezkoa da [7], burualdean izan ezik, hori orain gitxi itxi dabe-ta sabai aizunez, oholak erabiliz. Teilatu-zurajea tirante bi dituan goihabe batek osotzen dau, nabearen zati bitan. Kanpokaldean hiru isuriko estalgia dauka, atariraino luzatuta.
Tenpluaren sarbidea oinaldean dago. Bertan, itxitura-hormearen ordez, sekzino karratuko barroteak daukazan egurrezko hesi bat ipini da, harrizko hormatxu baten gainean [8]. Hesi horren erdikaldean dago barruranzko sarbidea. Ixteko, orri bakarreko egurrezko ate bat dauka. Egurrezko atearen goikaldean egurrezko kanpai-etxea daukan kanpaitxu bat jarri da, eta horretan data bat dago margotuta: 1896. Seguruenik, kanpaiarena berarena [9].
Eguzkiaren argia fatxada nagusian zabaldutako bao beretik sartzen da ermitara [10]. Era berean, hiru faroltxu ditu erdiko habetik zintzilik, ermitaren barrukaldea argi artifizialagaz argitzeko.
Oinaldean ataria dago [11], oso zabala, sarbidea babesteko and komunidadea batzeko kanpo-gune bat sortzeko. Egurrezko egitura batez estalduta dago, eraikinaren estaldureari berari jarraipena emonda, aurreko tirante bategaz and haren gaineko pendoloi bategaz, gailurra sendotzeko jabaloiakaz [12]. Estalgiaren oinarrian, lau zutoin leun dagoz alboetan, jabaloiz sendotuta, and perimetroko harrizko horma gainean eutsita. Hormea edegita dago aurrekaldean, sartzea errazteko. Sarrerea kono-enborraren formako hareharrizko jarleku berrerabili banak mugatzen dabe. Atariko zorua, hareharrizko lauzaz egina, kanpoko lurra baino beherago dago [13]. Aldea gainditzeko, sarbidean maila bi dagoz, eta behekoak atariaren alboetan jarraitzen dau, zokalo lez.
San Lorentzo ermita 1680ko hamarkadan eregi eben1SANZ IRAETA, 1996a, 185. or., aurretik egoan beste baten zimenduen gainean. Izan be, Lemoako Andra Mari parrokiako kontuetan adierazota dagoanez, 1682an idatziz jaso eben San Lorentzoko obran “horma zaharrak desegin eta eratsi eta ermitearen zimentuak ipini” zirala, and artean be 48 erreal ordaintzen ebilzala, hara harria, harea and karea eroatearren, ermitearen hormak egiteko2AHEB-BEHA, Lemoako Andra Mari parrokia, Kontuen eta bisiten liburua, 1625-1723,
2470/004-00 signaturea. .
XVIII. mendean eleizan konponketa batzuk egin zirala dago erregistrauta. Berbarako, teilatu barria eregitea, “ustelduta eta teila faltagaitik estaldu barik” egoalako, and hormak konpontzea, 1742an. Urte batzuk geroago, 1832 inguruan, 1.176 erreal inbertidu ebezan zorua lauzatzeko. Ermitako maiordomoaren herentziatik ateratako dirua erabili eben horretarako3AHEB-BEHA, Lemoako Andra Mari parrokia, Kontuen eta bisiten liburua, 1625-1723, 2477/007-00 signaturea.. Data berean, Francisco de Lemona Uriak tenpluaren aurrekaldeko “lauzpabost oineko” lursail bat emon eban dohaintzan, ataria zabaltzeko. Halanda ze, pentsau leiteke obra hori urte batzuk geroago egin ebela4AHEB-BEHA, Askotariko paperak, 2475/002-00 signaturea..
Ermita 1980an barritu eben, fatxada nagusian egoan and gaur egun kenduta dagoan plaka batek inoanez: ERMITA DE / SAN LORENZO / RENOVADA / AÑO 19805ARREGI AZPEITIA, 1987a, 388. or..
ALTZARIAK
Eskulturea
San Lorentzo [14] (102 x 28 x 22). Egur polikromaua. Santuaren tailua, Erromako Eleizearen diakono and martiri modura irudikatua, and haren martirioaren tresneagaitik –parrilleagaitik– zalantza barik identifikatua. Irudiak aurretiko konposizino hieratikoa dauka. Santua zutunik agertzen da, esku bategaz parrilleari eusten, and besteagaz bedeinkapen-keinu bat egiten. Irudia osotzeko, bolumen oso sinplifikau and geometrizauak erabili dira, naturalismoaz gitxi arduratuta. Gorputzak egitura zilindriko and trinkoa dauka, konposizinoaren bertikaltasun absolutuak sendotua. Hazbegi oso eskematizauak ditu: almendra-itxurako begi oso zabalak, bekaine baltz markauak, sudur zuzena and itxura lauko bizarra. Adierazkortasuna lortzeko, lengoaia sintetiko and zuzena erabili da, formula arkaizatzaileak gogorarazoten dituana. Ulea and bizarra zehazteko, masa trinkoak and ingerada oso garbiak erabili dira. San Lorentzo diakono lez jantzita agertzen da, zerrenda linealen bidez apaindutako dalmatika xume bategaz. Parrillea gorputzaren ondoan dago, bertikalki jarrita. Konposizinoan bera da nagusi, bisualki, and identifikazino-elementu lez jarduten dau. Polikromia laua da, gainetik margotua, and xehetasunik bakoa. 1647ko datu bat daukagu, zeinaren arabera 200 erreal ordaindu jakozan “Juan de Arana margolariari, obreagaitik and San Lorentzo and Santa Marinaren bultoak margotzeagaitik”6AHEB-BEHA, Lemoako Andra Mari parrokia, Kontuen eta bisiten liburua, 1625-1723, 2470/004--00 signaturea.. Eta, geroago, 1818ko kontuen arabera, beste ikutu bat emon eutsen Roque Fernández de la Vega margolariak7AHEB/BEHA, Lemoako Andra Mari parrokia, San Lorentzo ermitako aktak eta kontuak, 1739-1832, 2477/007-00 signaturea..
Santa Marina [15] (102 x 29,5 x 21). Egur polikromaua. Herri-debozino handiko santa martiri honen irudia sarritan egon da lotuta gaixotasunetatik, erditzearen arriskuetatik and indar gaiztoetatik babesteko funtzinoakaz. Argi and garbi identifiketan da ikonografikoki, haren oinetan menderatuta dagoan herensugeagaitik. Irudiak aurretiko konposizinoa dauka, eskematismo bolumetriko nabarmen bategaz eregia. Gorputza masa trinko and sinplifikau batzuen bidez antolatuta dago, modelatze anatomikoagazko interes barik. Zutunik dago, liburu bati eusten, and munstro garaitua seinaletan. Halan, zentzun narratiboa indartzen da. Arpegirako lengoaia arkaizatzailea erabili da: begi oso edegiak and almendra-itxurakoak, bekaine markauak, sudur zuzena and aho txikia. Arpegierea hieratikoa da, and gogoa beste nonon daukala dirudi. Ulea gainazal ilun trinko soil batzuk osotzen dabe, and buruko zuriak estalduten ditu partzialki. Polikromia laua and oso bizia da, gainetik margotua. Haren oinetan, herensugea munstro bat da, sinbolikoki tratatua, animalia fantastiko txiki bat balitz modura ia. Aurreko obrearen kasuan lez, 1647an 200 erreal ordaindu eutsiezan “Juan de Arana margolariari, obreagaitik and San Lorentzo and Santa Marinaren bultoak margotzeagaitik”8AHEB-BEHA, Lemoako Andra Mari parrokia, Kontuen eta bisiten liburua, 1625-1723, 2470/004--00 signaturea.. Eta, 1818ko kontuen arabera, beste ikutu bat emon eutsen Roque Fernández de la Vega margolariak9AHEB/BEHA, Lemoako Andra Mari parrokia, San Lorentzo ermitako aktak eta kontuak, 1739-1832, 2477/007-00 signaturea..
Metalezko gauzak
Kanpaia [16]. Brontzea. Ezkiladuna. Txikia da and soka bategaz eragiten jako, ermita barrutik. Kanpai-etxean 1896ko urtea dauka margotuta.
MRV - RCL
María Romano Vallejo – Raquel Cilla López
1. SANZ IRAETA, 1996a, 185. or.
2470/004-00 signaturea.