SAN MIGEL ERMITA
Nerbioi Garaia
Orozko | Murueta auzoa
Murueta auzoa (48410)
p.sanpedro.orozko@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Muruetako San Migel ermitea, gaur egun, aurri-egoeran dago partzialki, eta eraikin mueta horreen eredurik sinpleenaren arabera egin zan: oinplano txiki [2] angeluzuzen bat, barne-banaketa gehiago barik, estalgiari eusten deutsien zertxa bik markauta [3] [4].
Hormak hargintzazkoak dira, kantoiak harlanduzkoak eta baoak markodunak. Bai kanpotik bai barrutik zarpiatuta dagoz; barrualdean, horiz margotutako zokalo bat nabarmentzen da.
Zoladurea ondo eskuairatuta dago, mortero barik ahokatutako harrizko lauzadureagaz. Altarearen oinarria gainerakoaren gainetik nabarmentzen da apur bat.
Estalgia ageriko goihabe-egiturea da, eta, lehen esan lez, bi zertxaz sendotuta dago, baina teilatua ez da zuzenean horreen gainean zurkaizten; aitzitik, zapatea galdu eta jabaloi batzuen bitartez eusten jake pendoloi zentralei, eta horreek bermatzen dabe gailurra.
Teilatua isuri bikoa da (zati bat hondoratuta dauka gaur egun), eta oinaldeko fatxadan jabaloien gainean dago hegan. Abadeek ataripe txiki horretatik uxatzen ebezan ekatxak1ARREGI AZPEITIA, 1987, lib. 2., 497. or..
Oinaldean sarbide bakarra dago [5]: arku bat, arkubarnera zorroztuta eta erdi puntuan arkugainera. Kanoia egurrezko ateburu soila da, gaur egun, eta, horrek pentsauarazoten deusku uneren baten eraldatua izan zala.
Argi gitxi sartzen da, eta argi hori hegoaldean, presbiterioaren parean, dagoan leihotxu dinteldu batetik dator.
Ermiteak, esan dan moduan, era horretako tenpluen eredu ohikoena ekarten deusku gogora: harlangatxezko habe huts bat, isurialde biko estalgiagaz. Sarrera da osogai kultu bakarra.
Landa-eremuko auzoek euren tenplua eukiteko nahiaren erakusgarri garbia da, kontuan hartuta Muruetako San Pedro Apostoluaren parrokia nagusia 200 metrora baino ez dagoala.
Sarrerak XVI. mendearen lehenengo urteetara garoaz, eta, hortik harago, tenplu apal honen biografiari buruz dakigun gauza bakarra da 1623an agindu zala haren konponketea, eta 1723an hondamenaren mehatxupean egoala2AHEB-BEHA, Orozko – Muruetako San Pedro Apostoluaren parrokia, Kontuak, bisitak eta inbentarioak, 1601-1716, sig. 2990/001-00; Kontuak eta bisitak 1716-1796, sig. 2991/003-00..
1. ARREGI AZPEITIA, 1987, lib. 2., 497. or.
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia / Labayru Ikastegia, 1987, lib. 3.
2. AHEB-BEHA, Orozko – Muruetako San Pedro Apostoluaren parrokia, Kontuak, bisitak eta inbentarioak, 1601-1716, sig. 2990/001-00; Kontuak eta bisitak 1716-1796, sig. 2991/003-00.
ALTZARIAK
Gaur egun ez da ezer geratzen tenpluaren barruan. Erretaula xume bat egoan behinola [6], egurrezkoa eta behin eta barriro pintaua. Berez, horma-hobia zan, zokalotxu baten gainean eta triangelu formako frontoi batez burutua. Eraikina, dinteldua, zutabe joniko ildaskatuen artean egoan, eta beheko herenean balaustradak eukazan. Ateburu kateatuak, zutabeen plintoak eta zutabeen diseinuak XVII. mende hasierako barroko klasizistea gogorarazoten deuskue; akaberak oso apalak ziran, jakina.
Altara-mahaia eukan, aurrealdea xumea zan, laureazko tondo zentralerako pilastren artean [7] eta San Pedroren ikurrakaz (beharbada hur dagoan parrokiako osogai berrerabilia). XIX. mendearen amaierakoa, beharbada.
2024-3-14an, eraikina hondamen-egoeran egoanez, erretaula, aurretik desmuntatua, gertu dagoen San Migel parrokiako bulegoetara eroan eben Eleiz Museoko beharginek.
Egitura horretan San Migelen [8] irudi bat egoan (120 x 70 x 50). Egur polikromaua. Dinamismo handikoa eta itxura nabarmenekoa zan, beste San Migel barroko batzuen antolamendu berekoa, eta, izatez, antzekotasun askotxu daukaz beste pieza batzukaz. Esaterako, Santiagoko katedraleko San Migelenagaz (Bilbo). Obra barrokoa da, kalidadekoa, XVIII. mendearen amaierakoa. Gaur egun parrokian dago jasota, eta zaharbarritzen dabilz3MUÑIZ PETRALADA, 2019. GONZÁLEZ BARREDO, 2020. MUÑIZ PETRALANDA eta GONZÁLEZ BARREDO, 2023. GONZÁLEZ BARREDO, 2023..
JMGC – RCL
3. MUÑIZ PETRALADA, 2019.
MUÑIZ PETRALANDA, Jesús. “Murueta (Orozko) – 2019”. 2019. Hemen eskuragarri: https://www.youtube.com/watch?v=QuIU2YYk6Z4.
GONZÁLEZ BARREDO, 2020.
GONZÁLEZ BARREDO, Montserrat. “Intervención de urgencia en la talla de San Miguel, Murueta Orozko. Videoconferencia Montse Gonzalez”. 2020. Hemen eskuragarri: https://www.youtube.com/watch?v=Ci9-iCk93oE&list=PLLgZCTniemjNc4rDtrOYmWPM9tj-5J9ud&index=16.
MUÑIZ PETRALANDA eta GONZÁLEZ BARREDO, 2023.
MUÑIZ PETRALANDA, Jesús, eta GONZÁLEZ BARREDO, Montserrat. “10 – 06 – 2023 – Estudio de la talla de San Miguel”. 2023. Hemen eskuragarri: https://www.youtube.com/watch?v=9_7zoAMrK08&list=PLLgZCTniemjNc4rDtrOYmWPM9tj-5J9ud&index=17.
GONZÁLEZ BARREDO, 2023.
GONZÁLEZ BARREDO, Montserrat. “2023 – 09 – Informe de Montse González de los trabajos de restauración de la talla de San Miguel”. 2023. Hemen eskuragarri: https://www.youtube.com/watch?v=m0UsE7zwTyc&list=PLLgZCTniemjNc4rDtrOYmWPM9tj-5J9ud&index=18.