SAN ROKE ERMITA
Nerbioi Garaia
Orozko | Ibarra auzoa
Laburpena (PDF)
Ibarra z.g. (48419)
p.sanbartolome.orozko@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Oinarri-oinarrizko eraikina da, gure ermita asko lez: habearte bakarreko oinplano [2] laukizuzena [3] [4], estalgiaren armadureak hiru segmentutan banatua eta hiru arpegiko abside oktogonalagaz errematauta [5]. Oinaldean eleizpea dago, sarrera zentralizaua estalduten dauen eraikinaren zabalereari doituta. Hegoaldean sakristia bat eta biltegi bat daukaz atxikita; horreek bolumenaren batasuna apurtzen dabe, tenpluaren alderik ezkutuenean dagozanez nekez ikus leitekezan arren.
Hormen egiturea harlangatxezkoa da. Angeluek baino ez daukie akabera hobea, formatu handiagoko hareharrizko silarrixkakaz egina. Harlanduzko lana sarbidean baino ez da erabili.
Material hori oso ezkutauta dago kanpoaldean, zarpiatuaren azpian, eta barrutik behe-koruan eta egurrezko profil soil bategaz errematautako zokalo orokor baten baino ezin da ikusi. Terrazo modernoko zoladurea dauka.
Estalgiak eleizpea be hartzen dau barne [6]. Habeartearen gainean isurialde bi ditu, eta hiru isurkiko teilatua dauka absidean eta eleizpean.
Barrualdetik, teilatu hori egurrezko zertxen gainean dago finkatuta, zeinek moldurautako mentsulatxuak daukiezan musturretan [7]. Gapirioen eta latearen ordez, panel barriak ipini dira.
Argiztapena bost leihoren bidez lortzen da. Danak dira dintelduak, eta isuri txiki-txikia daukie bai barrualdera bai kanpoaldera. Horreetako bi abside oktogonalean edegiten dira, beste bi azken atalean, korua alde bietatik argiztatzeko, eta beste bat epistolearen aldean dago. Presbiterioaren hegoaldekoa baino ez da antxinakoa. Gainerakoak, formatuagaitik, XIX. mendearen amaieran egindako erabarritze-lan handi baten edegiko ebezan; dana dala, horreetakoren bat lehenagoko beste baten zabalpena izango da.
Sarrerea [8] oinaldean dago, eleizpearen azpian. Dobela erradial zabal eta erregularrak ditu, zirkuluerdi laua da; barrualdean isuri eskartzanoa dauka. Eskoian urbedeinkatu-ontzi bat dauka [9], harrizkoa. Azpikopeak galloiak daukaz, eta aho bozelduna. Gorago, kurutze bat dauka, Golgotea antzeratzen daben ze letra traketsen eta bolatxuen gainean.
Barrualdera bueltauta, koruak [4] atzealdea hartzen dau. Egurrezkoa da, habe tenkatu batek eusten deutso, ez dauka apaindurarik, eta egurrezko zoladura barria dauka. Balaustre torneadun barandeagaz babesten da, zeinak eredu desbardin bitako uztaiak eta ardatz-formak dituan. XVII. mendeko ereduak ekarten dabez gogora, baina XIX. mendekoak izango dira.
Koru horretara heltzeko, egurrezko klaustro-eskilara bat dago hego-sartaldeko angeluan, barroterik bakoa. Goian daukan defentseak be hagaxka torneauak daukaz, baina angeluetan sekzino karratukoak eta erremate poliedrikokoak dira [10], dana egikera oso herrikoikoa.
Ermiteak sakristia txiki-txiki bat dauka atxikita hego-sartaldean. Presbiterioaren ondoko lehenengo zatitik heltzen da bertara, sarrera batetik [11]. Sarrera horrek isuri eskartzanoa dauka tenplurantz, eta isuri dinteldua sakristiarantz, eta ohikoaren alderantziz paratuta dago. Barrualdean, gela angeluzuzen txiker bat dago, leiho dinteldu batek argiztatua eta isuri bateko estalgia daukana.
Sakristia horrek, bere ageriko funtzino liturgikoa beteteaz gain, eraikinaren egonkortasuna be errazten dau, ibaiaren ibilgu batetik hurbil dago-ta.
Egongela horren luzapen modura, biltegi bat dago, 1982an gehitua, eta ezelako interesik bakoa.
Oinaldean, kanpai-hormea altxatzen da [12], profil zuzeneko egitura ezin sinpleagoa, burdinazko kurutzerako goi-kono bategaz errematauta. Bao eskartzano bat dauka, profil trilobuladuko uztarri ikusgarri bat daukan kanpai baterako.
Aurreko eleizpea [13] espazio angeluzuzena da, harrizko hormatxu baju bategaz itxita dago, perimetroko banku jarraitu bat dauka barrurantz, eta aurrealdean eta ipar-sortaldean zabaltzen da. Aurrealdearen gainean, estalgiari eusten deutsien egurrezko lau zutunikoak dagoz; bi, angeluetan, eta beste bi sarrerako edegigunearen erdialdearen alboetan.
Eleizpe hori kalearen maila baino kota bajuagoan dago, eraikinaren gainerako aldeak lez, eta zoladurea plaka handiakaz lauzatuta dauka; handienak eta erregularrenak diranek korridore bat osotzen dabe aterantz.
Ermita xume hau Olarteko San Bartolome parrokiaren menpekoa da, eta San Rokeri eskainia da, Euskal Herrian, batez be 1598an, hain ondorio latzak ekarri ebezan izurriteen eta beste epidemia batzuen aurkako santu babesleari. Izan be, tradizinoaren arabera, garai haretan eregi eben, santuaren babesa lortu guran, baina hasieran beste leku baten egon zan (San Roke puntan), Ibarra eta Aranguren auzoen artean1ITURRIZA y ZABALA, 1967, 1 libk., 378. or. ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. libk, 501. or. OJANGUREN IRALAKOA, 1999, 86. or.. Halanda be, errealidadea apur bat desbardina izan dala dirudi.
Dokumentazinoaren arabera, 1609ko irailaren 27an sortu zan San Roke kofradia, Lope Garcia de Olarteren ekimenez, zeina Olarteko etxe eta orubearen jaun eta jaubea eta Olarteko San Bartolome eleizearen patroia zan, baita San Roke eleizearen sortzailea be. Urtebete itxaron behar izan zan kofradia onesteko, eta orduan hasi ebezan obrak. 1614rako amaitu ei ebezan, kanpaia ipini eta irudi titularra egin ostean. Baina garai haretako jatorrizko sarrerako baoa baino ez da konserbau, tenplua behin baino gehiagotan berregin dabe-ta2AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermita eta Kofradiaren kontuak, 1610-1805, 2998/002-00 katalogo-zk.; 1613-1680ko kontuak, 2997/001-00 katalogo-zk..
Badirudi 1694 eta 1698 artean erabarritze-lan handi bat egin ebela, beharbada integrala, eta Domingo Oriosolo arotza eta Pedro Campo hargina arduratu zirala horretaz3AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermita eta Kofradiaren kontuak, 1610-1805, 2998/002-00 katalogo-zk..
Mende bat geroago, 1791n, bisitariak esan eban ermitea negargarri egoala, eta berregitea erabagi eben. Ez dago argi aurreko orubean bertan berregin eben, inoiz esan eben-ta egoanaren alboan egon behar ebala. Zelangura be, 1793an obrarako lizentzia lortu eben, eta Bartolome Lejarzak eta Alejandro Alcainek errematau eben. Ermita barria 1798an bedeinkatu eben4AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermitearen eta Kofradiaren kontuak, 1610-1805, 2998/002-00 katalogo-zk.; 1613-1680ko kontuak, 2997/001-00 katalogo-zk..
Baina obrea ez zan oso sendoa izan. Izan be, 1822an herriko harginak, Francisco Llanok, 4.675 erreal jaso ebazan “ermita barria erremateteagaitik”, eta urte horretan bertan ostera be bedeinkatu eben.5Add a Tooltip Text.
Eta 1890. urtean, Bartolome de Alcíbar arkitektoak plano bat egin eban beste esku-hartze bat egiteko. Ez dakigu noraino ailegau zan hori, baina leitekena da estalgiaren egiturea, gaur egungo leihoak eta eleizpea barne hartu izana6AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermitearen eta Kofradiaren kontuak, 1806-1964, 2998/003-00 katalogo-zk..
Azkenik, 1982an osorik birgaitu eben, auzolanean7ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. libk, 500. or. BARRIO LOZA, 19189-1991, 1. libk., 462. or. CONDE FUENTE, 1997, 246-247 or..
1. ITURRIZA y ZABALA, 1967, 1 libk., 378. or.
ITURRIZA y ZABALA, Juan Ramón de. Historia general de Vizcaya y epítome de Las Encartaciones. Ángel Rodríguez Herrero ed. Bilbo: Librería Arturo, 1967 (1794ko eskuizkribua), 2 libk.
ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. libk, 501. or.
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia / Labayru Ikastegia, 1987, 3 libk.
OJANGUREN IRALAKOA, 1999, 86. or.
OJANGUREN IRALAKOA, Pedromari. Paseos por Orozko. Bilbo: Egilearen edizioa, 1997.
2. AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermita eta Kofradiaren kontuak, 1610-1805, 2998/002-00 katalogo-zk.; 1613-1680ko kontuak, 2997/001-00 katalogo-zk.
3. AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermita eta Kofradiaren kontuak, 1610-1805, 2998/002-00 katalogo-zk.
4. AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermitearen eta Kofradiaren kontuak, 1610-1805, 2998/002-00 katalogo-zk.; 1613-1680ko kontuak, 2997/001-00 katalogo-zk.
5. CONDE FUENTE, 1997, 246-247 or.
CONDE FUENTE, Roberto. Orozko. Estudio histórico-artístico. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, 1997. (Monografías de pueblos de Bizkaia bildumea).
AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermitearen eta Kofradiaren kontuak, 1806-1964, 2998/003-00 katalogo-zk.
6.
AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermitearen eta Kofradiaren kontuak, 1806-1964, 2998/003-00 katalogo-zk.
7. ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. libk, 500. or.
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia / Labayru Ikastegia, 1987, 3 libk.
BARRIO LOZA, 19189-1991, 1. libk., 462. or.
BARRIO LOZA, José Ángel (zuz.). Bizkaia. Arqueología, urbanismo y arquitectura histórica. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea – Deiker / Bizkaiko Foru Aldundia – Hirigintza eta Ingurumena, 1989-1991, 3 liburuki.
CONDE FUENTE, 1997, 246-247 or.
CONDE FUENTE, Roberto. Orozko. Estudio histórico-artístico. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, 1997. (Monografías de pueblos de Bizkaia bildumea).
ALTZARIAK
Ermiteak oso altzari gitxi daukaz gaur egun. Baina, dokumentazinoaren arabera, apaingarri ugari egon ziran, baita Aste Santuko monumentu bat be, “damasko gorrikoa”. Koadro bi be baegozan, 1648an margotuak, bata Ama Birjinaren Jasokundearen eta bestea San Jurgiren irudiagaz, baina beharbada beranduago mulkoakaz ordezkatu ebezan8AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermitearen eta Kofradiaren kontuak, 1610-1805, 2998/002-00 katalogo-zk.; 1613-1680ko kontuak, 2997/001-00 katalogo-zk..
Erretaulak
Presbiterioan, harrizko zokalo mailakatu baten gainean, erretaularena egiten dauen moltsoa dago bermatuta [14]. Alkarren independenteak diran hiru horma-hobiren moltso bat da; erdikoak alboetakoek baino taiu eta kalidade hobea ditu, eta albokoetan tailu polikromau bi dagoz.
Horma-hobi nagusiaren [15] nitxoak arku eskartzanoa dauka, eta zutabe jonikoak alboetan, pilastren aurrean, danak ahuspez jarrita. Zutabeak ildaskatuta dagoz, eta goiko herena (egia esan, behekoa) salomonikoa da. Nitxoaren intradosak erronbo eta obaloak daukiezan kate-itxurako bordau erromanista bat dauka; goiko frisoan be badago, baina errosetadun zirkuluakaz egina. Erlatx hagindunaren gainean, zutabeetatik aurreratuta, triangelu-formako frontoia dago, barruan silueta haginduneko motibo zirkular bat daukana. Alboetan eta gailurrean piramide formako pinakuluak dagoz. Horma-hobia barriro margotuta dago, zuriz, eta elementu batzuk urre-kolorekoak, gorriak eta berdeak dira, jatorriz eukiko eben koloretik hurbilago.
Beste nitxoak, [16] bata bestearen bardin-bardinak, etxe dinteldun soilak dira, eta zutabe ildaskatuak daukiez, tako kubikoen gainean ipinita eta piramideakaz errematauta. Horma-hobiek, berez, lau angeluko atzealdea daukie, baina leihoburua zulotzeko esfera-laurdeneko ganga txiki bat sortu da, gailurrean boluta formako landara-kukulua daukan frontoi triangeluar baten babesean. Oso egikera herrikoia dauka danak.
Ziurrenik, erdiko horma-hobia Orozkoko Pedro Adarok 1632 eta 1639 bitartean eregi eban erretaularen parte da9AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermitearen eta Kofradiaren kontuak, 1613-1680, 2997/001-00 katalogo-zk..
Alboetako etxeak askoz be apalagoak dira, eta beharbada Andres Otuna zizelkatzaileak egin ebazan 1761ean, ha arduratu zan-ta San Jurgi eta Igokundearen irudietarako “tiraderea eta altara-aurrekoa” egiteaz, horma-hobi nagusiaren eredua imitatuz10AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermitearen eta Kofradiaren kontuak, 1610-1805, 2998/002-00 katalogo-zk..
Titularra San Roke [17] bat da, eta haregaz batera dagoz aingeru bat eta txakur bat, ogi-kuskurragaz. Egur polikromauan eginda dago, eta, haren fisionomia sendoari, keinu eutsiari eta jantzita daukazan oihal harrotuei erreparauta, XVII. mendearen hasierako barroko klasizista hasibarrikoa izango da, nahiko kalidade onekoa. Izan be, 1614ko kontuetan Juan Uribarri eskultorearen andreari San Rokeren irudia egiteagaitik ordaindu eutsien, eta urte horretan eroan eben Urduña uribildura, Lope Garcia de Olarteren aginduz. Polikromia ez da jatorrizkoa, 1698, 1793 eta 1845ean ukitu eben-ta11AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermita eta Kofradiaren kontuak, 1610-1805, 2998/002-00 katalogo-zk.; 1613-1680ko kontuak, 2997/001-00 katalogo-zk.; 1806-1964ko kontuak, 2998/008-00 katalogo-zk..
Alboetako horma-hobien irudiak traketsago eginda dagoz. Ezkerrean dagoana, tradizinoz, San Isidro Nekazari lez identifiketan izan da [16]. Halanda be, haren jantzi militarrari erreparauta, ziurrenik San Jurgi izango da, gitxienez 1646tik aurrera ermitan agertzen dan deiturea12AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermita eta Kofradiaren kontuak, 1613-1680, 2997/001-00 katalogo-zk.. Tailua herrikoia da, traketsa, klasizismoa gogora ekarten daben ezaugarriakaz. Dinamismoa agertu gura dau irudian eta arropetan, baina ez dau lortzen. Horrenbestez, XVII. mendearen amaieran edo XVIII. mendearen hasieran kokatu geinke.
Beragaz bikotea osotuz horma-hobi bikotxean dagoana, herriak San Isidroren andrea izenez ezagutu ohi dauena da, hau da, Buruko Andra Maria [18]. Halanda be, ez dauka halakotzat jo ahal izateko elementu adierazgarririk (oliorako ontzia, zuzia biztuta…), eta, beraz, Jasokundeagaz identifiketan dogu, tenpluan be ha dokumentau zan-ta, 1646an13Ibid.. Haren arropa astunak, gogoeta-keinua eta konposizino handia ikusita, obra klasizista bat jatorku gogora, baina mantuaren jarrera asimetrikoak eta asaldurea lortzeko keinu leunak XVII. mendearen amaierara edo XVIII. mendearen hasierako urteetara garoaz barriro.
Moltso hau (osorik?, erdiko horma-hobia?) zurezko zeru batek babestu eban, gitxienez 1898tik, orduan ordaindu eutsien-ta Martin Yturberi altarearen gaineko sabai aizuna egiteagaitik14AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermita eta Kofradiaren kontuak, 1806-1964, 2998/003-00 katalogo-zk..
Gainera, erretaula dagoan paretaren kontra pabiloi eder bat egoan, erretaularen gaineko horma-atal osoa inguratzen eban droselagaz. Hain zuzen, Gernikako Francisco Toña maisu urretzaile eta margolariak 1862an margotutako atzealdea15Ibid.. Inondik be, gaur egungoa ez bezalako irudi bat.
Metalezko gauzak
Kanpai-horman, kanpaia [19]. 1825ean erosi eben 520 errealen truke, eta San Migelera urtzeko eta ostera be egiteko eroandako kanpai zaharragaz eginda dago16Idib.. Idazkun bat dauka, baina hau besterik ezin izan dogu irakurri: 1825 SAN ROQUE.
Beste elementu batzuk
Presbiterioan, epistolearen aldean, sagrarioa dago [20]. Egur urrekarea. Profil ahur eta konbexua dauka, hondino mobidua; ze letrak, bolutak eta kalizaren apaindurak ditu, eta atea eukaristia-ikurrez inguratuta dago. XIX. mendearen amaierakoa izango da.
Elizbarrutiko gordailuan zaindutako elementuak (Urregintza-lanak)
Kopoia [21] (27 x ø11 x ø11). Zilarra bere kolorean. Oin biribila dauka, eta eskuleku balustrakara eta kaxa hemiesferikoa estalgiagaz, zeina ordezkatuta dagoan hainbat mailatan eta kurutzetxu bategaz errematauta. Dohaintzaren idazkuna dauka agerian, oinaldean: DIERON ESTE COPON A ESTA ANTIGLESIA DE S. BARTHOLOME DE OLARTE LOS SS. D. MANVUEL I D. LUIS DE OLARTE I ZEPEDA VECS DE LA PVEBLA DE MONTALBAN COMO DESZENDIENS DESTA ILLVSTRE CASA DE OLARTE. AÑO DE 1753; eta Olarteko etxeko armarria. Herriko (Toledo), Manuel Timoteo Vargas Machuca (ML/BAR/GAS) egilearen eta Jose edo Ignacio de La Casa (I CAS) kontrastearen puntzoiak ditu. Pieza barroko interesgarria da, eta, idazkunak adierazoten dauen moduan, hurre dagoan Olarteko parrokiakoa da17CILLA LÓPEZ, 2022, 1. libk., 313. or.; 2. libk., 405. zk..
Kaliza [22]. Zilarra bere kolorean. Kopa altu eta laukoa, eta arrautza-itxurako korapiloan eta oinaldean baino ez dago apainduta, grabautako loratxu eta landarakaz. Ziurrena, XIX. mendearen bigarren laurdeneko pieza frantses bat da, neoklasiko berantiarrekoa. Patena leuna dauka, zilar urretukoa.
RCL – JMGC
8. AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermitearen eta Kofradiaren kontuak, 1610-1805, 2998/002-00 katalogo-zk.; 1613-1680ko kontuak, 2997/001-00 katalogo-zk.
9. AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermitearen eta Kofradiaren kontuak, 1613-1680, 2997/001-00 katalogo-zk.
10. AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermitearen eta Kofradiaren kontuak, 1610-1805, 2998/002-00 katalogo-zk.
11. AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermita eta Kofradiaren kontuak, 1610-1805, 2998/002-00 katalogo-zk.; 1613-1680ko kontuak, 2997/001-00 katalogo-zk.; 1806-1964ko kontuak, 2998/008-00 katalogo-zk.
12. AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermita eta Kofradiaren kontuak, 1613-1680, 2997/001-00 katalogo-zk.
13. Ibid.
14. AHEB-BEHA, Orozkoko San Bartolome parrokia – Olarte, San Rokeko ermita eta Kofradiaren kontuak, 1806-1964, 2998/003-00 katalogo-zk.
15. Ibid.
16. Idib.
17. CILLA LÓPEZ, 2022, 1. libk., 313. or.; 2. libk., 405. zk.
CILLA LÓPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2022, 4 libk. (Kultura Ondarearen Ikerketak bilduma, 4. zk.). Hemen eskuragarri: https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/.