SAN SEBASTIAN ETA SAN FABIAN ERMITA
Nerbioi Garaia
Arrankudiaga | Basakoetxe auzoa
Basakoetxe auzoa, 3 (48498)
p.asuncion.arrankudiaga@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Landa-eremuko tenplua oinplano errektangularragaz [2]; nabe bakarra dau eta eleizpe zabala oinaldean. Kanpora, burualdearen erdiko atala handiagotu egiten dan horma-bular erara [3]; idulkian zurkaiztuta, eraikinaren alde hori finkatzeko balio dau -inguru horretan zorua apur bat aldapan dago-. Baleiteke bular hau sortzea barrutik horma-hobia hondeatzeko.
Horma-harrizko hormak ditu, oso irregularrak, inguru askotan ia harlauzak, kantoietan luzatu egiten diranak. Harlandua dago [4], egikera modernokoa, hutsarteen eta fatxada nagusiko sarbidearen inguruko apainduran. Adreilua be erabili izan da gaur egun desagertuta dan kanpaia egoan arkurako.
Aitatu lez, burualdean ardatz bertikala dauan horma-hobia dago hondeatuta [[5], hain zuzen be, zaindarietako baten irudia ipinteko. Barrualdean [6] zein kanpoaldean ermitak ez dau zarpiatzerik, eraikuntzako materialak bistan itziz.
Zoladura, apur bat altuagoa altara-aldean, porlanezkoa da. Bertan, eskuz grabatutako idazkuna irakurri daiteke: Año 1947 [7], eraikinean lan garrantzitsuak egin ziraneko urtea.
Estalkia egurrezkoa da, zarpiatua tauletan eta goihabea eta gapirioak bistan itzita, guzti hori luzetarako kontragoihaberi eusten deutsien hiru pare-jokoren bidez finkatuta; honeek, aldi berean bitarteko euskarri dira gapirioentzat. Egitura alboetako hormetan bermatzen da zuzenean, pareetan izan ezik, horman txertatzen diralako eta oraintsu metalezko tiranteez sendotu diralako. Deigarriak da oinaldeko bigarren gapirio-parea, ez dira-eta zuzenak urkila-formakoak baino [8].
Teilatuak isurialde bi ditu, ermitaren teilatu nagusiak baino altuera txikiagoan dagoan eleizpean hiru isurialdeko bilakatuz.
Tenplurako sarbidea nahiko aldatuta dagoala emoten dauan oinaldeko pinoian zabaltzen da. Burudun hutsunea da oraintsu landutako harlanduz zehaztuta. Ondoan, lau angeluko urbedeinkatu-ontzia [9], kurutzeaz apainduta.
Tenpluko argiztapena sarreraren albo bietara zabaldutako burudun leiho handi bietatik dator batez be; sarrerako harlanduen antzekoez zehaztua dagoz. Sarrerako fatxada horren ardatzean, tinpanoan, hutsunea dago erdi-puntuko arkuan, adreilu beteaz dobela-forma emonda, lehen kanpaia hartzen ebana eta orain leiho bat baino ez dana. Antxinakoa emoten dauan argiztapen-hutsarte bakarra, barrualde txaranbeldua dauan eta hegoaldeko horman eteten dan gezileiho estu eta luzexka da [10] [11].
Ermita, aurrealdeko eleizpagaz osozen da. Nabearen zabalerara egokitzen da eta bere estalkia hormaren kontra pausatzen da mentsuletan eta harriztatutako eta erdian sarbideak etendako hormarrizko karelaren gainean bermatutako egurrezko sei oinarri zuzenen gainean osotzen da hegada-elementua.
San Sebastian eta San Fabian ermitak inguruko landa-eremuko ermiten itxura bera dauka: neurri eta egikera xumeak. Eguraldi txarretik babesteko eleizpe garatu honek egiten dau interesgarri auzo-tenplu hau.
Ez dago ermitaren historiari buruzko agiri asko; XVII. gizaldiko udal deskarguan agertzen da zaindariaren eguneko prozesino eta mezak ekarrezan gastuengaitik1ELORRIAGA BUSTAMANTE, 1995, 350. or.. XVIII. gizaldian, 1752ko bisita kanonikoan, Arrankudiagako ermitetako kontuak egiten hasteko agindua emon zan. 1753an aurkeztu ziran lehenengo kontuetan, ermitaren fatxadako hormaren eraikuntza eta tenpluaren teilabarritze-lanak kontuan idatzi ziran: 196 erreal eta 8 marabedi2AHEB-BEHA, Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeako San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00..
Hortik aurrera, sarri emoten da tenpluan egindako mantentze-lan txikien barri, 1947an konponketa orokora egin zan arte; orduan, porlanezko zorua ipini zan. Beranduago, 1982an barriztatu eben, udalaren ekimenez3ARREGI AZPEITIA,1987, 2. lib. 15. or..
1. ELORRIAGA BUSTAMANTE, 1995, 350. or.
ELORRIAGA BUSTAMANTE, Carlos. Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).
2. AHEB-BEHA, Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeako San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00.
3. ARREGI AZPEITIA,1987, 2. lib. 15. or.
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia / Instituto Labayru, 1987, lib. 3.
ALTZARIAK
1753an, ermitak “colateralcito (sic) o retablo, con los bultos pintados de dichos santos” eukan. Gainera, eleiz jantzi batzuk eta argiontzia egozan. Hamar urteren buruan, 1764an, beste hau agindu zan: “se les ponga (udalerriko ermitei) guardapolvos bobeda encima del altar”. Hau da, bakarrik altara-aldea babesten eban egurrezko gangatila, eta normalean urdinez margotu eta izarrez apaintzen zana; ezaugarriok kontuan hartuta, zeru deitu jakon4AHEB-BEHA, Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeako San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00..
Guzti honetatik, eskulturaren bat edo beste baino ez da geratu.
Eskultura
San Fabian [12]. Egur polikromatua. Santua zutik dago, jarrera dinamikoaz, tiaraz koroatua eta oihal lirainez jantzita. Aurpegiera hotz samarra eta aurpegi oso hazurtsua; Askoz dotoreagoa da erropen lanketa: tolestura lirainetan jausten dira eta hainbat xehetasunez gain, polikromia ikusgarria dabe, nahi eta oso hondatuta egon. Barrokoa, bere izenpeko San Pedroren eskulturagaz batera egingo eben: 1876an, 330 errealeko ordainketa kontuan idatzi zan, idazkun honegaz: “hacer un San Fabian nuevo y renovar el San Sebastián dorando y estofándolos en forma, esto es, al olio”5Ibid..
San Sebastian [13] (94 x 25 x 24). Egur polikromatua. Santua arbolari lotuta agertzen da, geziz josita. Ondo zehaztutako anatomia dau, hankak kurutzatuta eta sabelaldea eta saihets-hazurrak markatuta, besoak goian eta tolestura zehatzdun gerripekoaz estalita. Ulaje mardula dau eta, gorputzean zauri eta geziak baditu be, aurpegiak ez dau minik agertzen. Gotikoaren amaieran, makina bat tenplu izan zan San Sebastianen izenpeko, izurritik babesten ebala sinisten ebelako. Gotiko berantiarreko lana izango da, 1510-1520 ingurukoa6MUÑIZ PETRALANDA 2011, 86, 122-123 or..
Sortze Garbia [14]. Egur polikromatua. Mariaren irudia hodei-piloaren gainean eta tartetik sugea agertzen dala. Bizitasun handiko eskultura da, garapen diagonal argian; itxura hori areagotu egiten da oihalengaitik, izan be, arretaz landuta dagoz, harrotuta eta nahasita, tunikaren polikromia aberats eta loratuaz edertuta. Aurpegia oso fina da eta ule naturaleko adatsa dauka. XVIII. gizaldiko pieza barroko interesgarria.
Kristo kurutziltzatua [15]. Egur polikromtua. Egoera oso txarrean dago; sasoian guztiz hedatuta egoan eskultura-mota da, anatomia bakuna eta ez neurrikoa. Kristoren aurpegia ia ez da bereizten, baina ez dau aparteko karakterizazino eta adierazkortasunik agertzen; ule-sorta lodidun adats eta arantzazko koroaz apainduta. Ezkerraldera tolestura lodian jausten dan gerripeko urriaz estaltzen da. ‘Inri’ kartelean amaitzen da, eta berau da osagairik aberatsena: albo bakotxean ese-parez apainduta dago eta polikromia be kontserbatzen dau. 1786an, 30 errealen truke jadetsitakoa dala emoten dau7AHEB-BEHA, Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeako San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00..
Kristo kurutziltzatua [16]. Egur polikrimatua (kurutzea) eta letoia (Kristo). Zilindro-formako profila dauan eta lore eta hostoz apaindutako kurutzearen gainean, letoiz egindako Kristoren irudia dago. Neurri egokiak ditu, alde baten korapilatutako ertz askoko gerripeko urriaz. Aurpegia eta ulajea final dira, burua apur bat jausten jakolarik. Galdaketa-lana da, baina ez kalitate txarrekoa eta XVIII. gizaldiaren azkenaldikoa edo XIX. gizaldiaren hasierakoa izan daiteke.
Askotariko elementuak
Kurutzea [17]. Egurra, zati baten polikromatua. Erronboide-formako ebakidurako besoak ditu erremateak pospolin poligonalean, XVII. gizaldiko eredu barrokoak jarraituz; guztiz hedatuta dagoan eredua izanda, gatxa da noizkoa dan zehaztea. Oinarria, aldrebesko kapitel barrokoa da, oso hondatuta dagoana, beharbada desagertutako “colateralcito o retablo” haren hondar bat.
Jarlekua [18]. Egurrezkoa. Askotan berregindako elementua; XVIII. gizaldiko molde barrokoan ohikoa zanez, era bihurrian ebakitako hankak ditu, baina hain ohikoa izanda, beranduagokoa be izan daiteke, inertziazkoa.
JMGC – RCL – AAS – MRV
4. AHEB-BEHA, Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeako San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00.
5. Ibid.
6. MUÑIZ PETRALANDA 2011, 86, 122-123 or.
MUÑIZ PETRALANDA, Jesús. Flandesko isladak. Gotiko berantiarreko eskultura higigarria Bizkaian. Bilbao: Eleiz Museoa. Bizkaia, 2011.
7. AHEB-BEHA, Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Uribarriko San Pedro, Basokoetxeako San Antonio Abata, San Sebastian eta San Fabian, Arrankudiagako Santo Domingo eta Andra Maria Magdalena ermitetako kontuak, 1753-1891, sign. 0204/004-00.