SANTA MARIA MAGDALENA ERMITA

Arratia

\

Ubide | Magdalena auzoa

i

Folletoa

Magdalena auzoa z.b., 48145

p.sanjuanbateatzailea.ubidea@bizkeliza.org

ERAIKINA[1]

Magdalenako ermita tenplu neogotikoa da, neurri handi samarrekoa, eta, arkitekturearen aldetik, hurbilago eleizen tipologiatik ermitenetik baino. Bilbo eta Vitoria/Gasteiz lotzen ebazan antxinako bidearen ondoan dago.

Presenta Kurutze erako oinplanoa dauka [2], atal biko nabe bakarrak osotua: lehenengoa albora zabaltzen da, eta kurutzadura-funtzinoa beteten dau [3], eta bigarrena, barriz, laburragoa da, eta korua dago bertan. Eraikinak bost horma-ataleko burualde poligonala dauka, nabearen gorputza baino estuagoa eta bajuagoa [4]. Moltsoa osotzen dabe sakristia batek eta gela osogarri batek –azken hori garaiagoa eta egikera barriagokoa da–, presbiterioaren alde biei atxikita [5]. Oinaldean dagoz arkupea eta kanpantorre zentrau bat, eta hareen alboetan ardatz zilindriko bana [6], koruko eta kanpantorreko sarbiderako, zeinek joko bolumetriko konplejua sortzen daben kanpokaldean.

El Aparailua bistan dagoan harlangatx irregularra da barrukaldean [7], eta zarpiatua, aldiz, kanpokaldean, harlandua imitauz [8]. Hareharrizko harlandua arkupearen eta torrearen bolumenerako egoki eskuairatuta dago, bai eta baoak eta eskantzuak markoztatzeko be [9].

El Zoladureak baldosa ezarri barriak daukaz [10], eta presbiterioaren gunea hiru harmailaren gainean goratuta dago [11].

Como Euskarri moduan, kurutzadurearen ertzetan txertatutako pilareak erabili dira [12], paramentuetan ikusten ez diranak, nahi-ta, kanpotik, harlanduzko indargarria ageri jaken izkinetan [13].

El templo se Kurutzaduran kurutze-ganga batez estalduta dago tenplua [14] eta ilargixkakaz [15] oinaldeko atalean. Burualdean, kurutzeria [16] luzatuta dago, eta giltzarri bikotxa dauka [17] tarte lerrozuzenean. Kurutzadurako parpain-arkuek kurutze bategaz apaindutako giltzarri bat daukie [18], nerbio guztiak behean pospolina daukien ontzi-mentsulen gainean bermatuta [19]. Nabarmentzekoa da kurutzadurearen gangako horma-atal batzuetan konserbautako polikromia, zeru erakoa. Izar baltzak ditu atzekalde urdinzkaren gainean, ortzia imitauz [20]. Kanpokaldean, eraikinak lau isuriko teilatua dauka, erlatx ganbil baten gainean [21].

El único Sarbide bakarra oinaldean dago. Izatez, arku bat da, turuta-forma apur bat daukan bozel ahur bat daukana [22]. Alboan ur bedeinkaturako ontzia dauka [23], kareharrizkoa eta erdiesferikoa, galloi formakoa [24] eta kurutze zizelkaturako plaka bategaz errematauta.

Presenta gran repertorio de Argiztapen-errepertorio zabala dauka. Kurutzadurearen beso bietan okulua eta bao zorrotza [25] ditu, alkarren simetriko eginda. Hegoaldeko besoko hormearen ojiba-arkua itsutzen dabe [26]. Bigarren atala zirkuluerdiko arkudun leiho banatan edegita dago [27][28], alde bakotxean bat, eta oinaldean kanpantorreari jagokon okulu bat dauka [29]. Baoakaz eta okuluagaz osotutako konposizino hori burualdean errepikatuta dago [30]. Leiho guztiak itxita dagoz, landara-motiboko beirate koloretsuakaz, eta batzuk IHS daukie grabauta [31].

En el último tramo cuenta con goiko korua dauka, urtena [32], oso estua [33], hagaxka torneaudun egurrezko balaustrada bategaz eta arrautzaz eta loraz apaindutako behe-friso bategaz babestuta [34]. Korura sartzeko, erdi-puntuko arkua daukien bao bi [35] [36] dagoz, alboko hormetan zabalduta, sekzino helikoidaleko eskilarei [37] bide eginez. Koruko hormearen atzean, kanpantorrearen beheko atalera sartzeko arku handi bat [38] dauka edegita, lehen aitatutako okulutik argi naturala emoten dauana.

A ambos lados de la cabecera se sitúan la sakristia [39] eta biltegi lez erabilten dan gela bat. Adreiluzko ojiba-arkudun sarrerea daukie [40], tunelean ikusi leitekena [41]. Gela biak oinplano karratukoak dira [42], erdi-puntuko bao bategaz argiztatuak [43]. Baoa oso luzea da, beheko aldean jesarleku moduan erabilteko. Hormak harlangatxezkoak dira, erdiraino agirian, eta zarpiauta goikaldean. Barrukaldean sabai aizuna daukie, eta kanpokaldean isurialde bikoa.

Torrea [44] masta [45] moduko bat da, gorputz batek eta kanpantorreak osotua, eta okulu handi batez argituta [46]. Kanpaiak kokatzeko goiko atala [47] lau ojiba-baotan edegita dago [48]. Pertsiana veneziarrakaz itxita dagoz, eta erdian hiru gingilaz hustutako frontoi triangeluarra [49] daukie. Errematea berezia da, pinakulu geometriko handiagaz [50] eta metalezko kurutzeagaz [51].

Oinaldean arkupea dago, itxia [52], sarbidea babesten. Ojiba-arkuen bitartez zehaztautako hiru ardatzeko gorputz bat da [53]. Erdikoa albokoak baino zabalagoa da [54], eta apur bat aurreratuago dago, torrearen lerro berean kokatzeko. Dan-danak dagoz metalezko burdin hesi bategaz itxita [55]. Barrukaldean pasabiderako hutsune zorrotz banagaz [56] komuniketan dira espazioak. Ohol-itxiturako estalgi lisoa dauka [57], moldura ahurraren gainean [58]. Era berean, kareharrizko lauzaz egindako zorua [59] dauka, eta alboetan edegitako bao bi [60], eskualde horretan zabaldutako gainerakoen antzeko tipologiakoak.

Magdalenako ermita zaharra XIII. mendekoa zan, Iturrizaren eretxiz1ITURRIZA ZABALA eta AZCÁRRAGA Y RÉGIL, 2020a., 445. or., eta ez egoan gaur egungo leku berean, baizik eta ariel-zergak kobretako etxetik hurbil, Araba eta Bizkaiko jaurerria bereizten ebazan mugan.

Iturrizak dinoanez, ermita ha “dagoan lekuan berreregi eben 1771. urtean”2ITURRIZA ZABALA eta AZCÁRRAGA Y RÉGIL, 2020a., Ibid.. Halanda be, udalaren kontu-liburuetan lan horreek 1774an egin zirala jasota dago. Obra horren zuzendaria Zeanuriko Francisco Fernández de Larrinoa zurgin maisua izan zan, 1775eko kontuetan jasota dagoanez3BFAH-AHFB, Udalarena, Ubideko Udal Artxiboa, Udal-kontuen liburua, 1771-1792, UBIDE 0001/003 signaturea..

XIX. mendean zehar zaharberritze-lan ugari egin ebezan ermitan, batez be Arratiako bide barria zabaldu ebenean. Une hatan, Luis de Arauco bideetako arkitekto zuzendariak errepidea egiteko lanek eleizpean eragindako kalteak tasau ebazan: guztira, 954 erreal4BFAH-AHFB, Bizkaiko administrazinoa, Obrak, garraioak eta komunikazinoak, AT00048/001 signaturea. .

Urte batzuk geroago, XX. mendeko lehenengo hamarkadan, Aretxaga familiak ermita zaharbarritu eta handitu eban, eta orduan hartu eban eraikinak gaur egungo fisonomia neogotikoa5BFAH-AHFB, Bizkaiko administrazinoa, Obrak, garraioak eta komunikazinoak, AT00674/035 signaturea. .

Ubideko ermita hau xumea zan, landa-tipologiakoa, eta XX. mendearen hasierako azken berreraikuntzan tenplu handi bihurtu eben, seguruenik Fidel Iturriak 1898an Artearako proiektau ebanaren ereduari jarraituz.

ALTZARIAK

Eskulturea

 
p>Maria Magdalena [61] (174 x 49 x 49). Egurra eta ore polikromaua. Santeak soseguzko jarrera tentea dauka, eta ozta-ozta iradokitzen da contraposto leun bat. Arpegia, hazbegi idealizaukoa eta adierazpide neurtukoa, gorantz begira dago, kontenplazino-jarrera mistikoan. Begiak gorantz begira egoteak eta ahoa apur bat zabalik izateak estasi espiritualeko sentsazino hori indartzen dabe. Anatomia guztiz ezkutauta dago, bertikaltasun nabariko jantzi zabalen azpian. Tolestura luze biguneko tunika berde-urdinzka bat dauka jantzita, eta, haren gainean, mantu gorrizka zabal bat, ur-jauzi eran inguratuz taxutua, tolestura lerromakur sakonak eratuz. Ulea luze eta izurtua da, eta sorbalden gainera heltzen jako, modelau leun bategaz. Perfumeen potoa, profil luzexkakoa eta akabera lisokoa, santearen ezaugarri ikonografiko nagusia da, eta sinple samar landuta dago. Estiloari jagokonez, argi dago XX. mendeko lehenengo hamarkadetako erlijino-ekoizpen seriaukoa edo tailerrean egindakoa dala, lengoaia historizisteagaz. 1990eko hamarkadan zaharbarritua.

Santa Luzia [62] (154 x 45,5 x 39). Egurra eta ore polikromaua. Irudia zutunik dago, nasai eta aurrerantz begira, gorputza apur bat mobiduta. Arpegiak hazbegi delikauak eta gazte-idealizazinokoak ditu, eta soseguzko eta kontenplazinozko espresinoa dauka. Begirada zuzenak eta burua apur bat makurtuta eukiteak baitaratze espiritualeko sentsazinoa sortzen laguntzen dabe. Burua lora-koroi bategaz eta metalezko argi-koroi bategaz apainduta dago. Martiri zerutiarra dala azpimarratzen dabe elementuok. Irudiak tunika berde bat dauka jantzita, isuri diagonal uhindu konplejuz eratutako mantu gorrizka handi baten azpian. Oihalen tratamentua lengoaia bigun eta efektistaz egin da, zeinaren ezaugarriak dekorazino-zentzun nabarmeneko gainazal leun eta tolestu sakonak diran. Garrantzi berezia daukie mantuko orlek eta mahukek, atzekalde ilunaren gainean landara-motiboz eta urre-koloreko biribilkiz apainduta, ehunezko bordau aberatsak imitauz. Platertxu bat dauka eskuan, eta bertan dagoz begiak, bere martirioaren elementu sinbolikoak. Palmondoak, barriz, martiri kristaua dala berresten dau. Estilistikearen ikuspuntutik, mende arteko edo ja XX. mendeko Espainiako iruditeria erlijiosoaren ekoizpen seriau neobarroko eta historizistatzat jo geinke lan hori. 1990eko hamarkadan zaharbarritua.

Hileta-aingerua [63] (166 x 48 x 34). Harri artifiziala. Zutunik dagoan aingeru bat irudikatzen dau, esku biakaz latindar kurutze bati eusten. Irudia aurrerantz begira dago, oinarri prismatiko baten gainean, konposizino bertikal estilizauagaz. Tunika luze baten azpian ezkutauta dauka gorputza. Tolestura bigun jarraituko uhin-lerroak ditu tunikeak, oinetaraino, zeinak ozta-ozta ikusi daitekezan soinekoaren beheko ertzaren azpian. Oihalak gainazal leun sinplifikauz antolatuta dagoz, nasaitasun eta garbitasun idealizauko sentsazinoa lortu guran. Burua apur bat aurrerantz makurtuta dago, eta ezaugarri eztituak ditu, oso gitxi indibidualizauak. Ulea, lora-koroi bategaz batuta, simetrikoki doa sorbalden gaineraino, sinpletasunagaz modelautako xerlo izurtuetan. Hegoak batuta dagoz eta bertikalak dira. Irudia zedarritzen dabe, eta haren zentzun hieratiko eta monumentala indartu. Tratamentu orokorrak saihestu egiten dau ezelako naturalismo bizirik egotea, eta irudi espiritualizau eta kontenplatiboari emoten deutso garrantzia. Eskuetan daukan kurutzeak obrearen erredentzino- eta hileta-izaerea azpimarratzen dau. Estilistikearen ikuspuntutik, piezea lengoaia neogotiko sinplifikauz eginda dago, irudiaren estilizazinoan eta tolesturetako lerroen leuntasunean igarri daitekezan zelanbaiteko oihartzun sinbolista eta modernistakaz konbinauta. Akabera monokromoak eskulturearen marmol-itxurea indartzen dau. Zelangura be, harri-imitazino bat da, XX. mendeko erlijino- eta hileta-irudigintzako tailer seriauetan asko erabili ebena. Egikereak agirian jarten dau ekoizpen industriala edo erdiindustriala dala, XX. mendearen lehenengo herenekoa, gitxi gorabehera.

Margolanak eta obra grafikoa<

 

Guadalupeko Ama Birjina [64] (200 x 80). Horman egindako margolana. Guadalupeko Ama Birjina irudikatzen dau, Mexikoko ikonografia tradizionalaren arabera. Ama Birjina zutik dago, eskuak otoitz-jarreran alkartuta, eta burua apur bat makurtuta, guadalupetar ereduari jarraituz. Janzteko, landara-motibo estilizauz apaindutako tunika arrosa bat eta izarrez betetako mantu urdin zabal bat ditu, eta irudi osoa izpi lerrozuzenez osotutako distira urrekaraz inguratuta dago. Oinetan, aingeru batek eusten deutsan ilgora bat ageri da, hau da, Andra Mariaren adbokazino honen elementu bereizgarriak. Obreak marrazkera sinplea eta ondo zehaztautako ingeradak ditu, kromatismo leunagaz. Tratamentua laua eta eskematikoa da, espazio-sakontasuna edo naturalismo akademikoa baino gehiago debozino-efikazia lortu gura dau-ta. Asmo herrikoi eta kateketiko argia dario konposizinoari. Hipólito Peñak egin eban pinturea, XX. mendearen erdikaldean edo.

Familia Santua San Joan umeagaz [65] (40 x 30,5). Grabau kalkografikoa. Familia Santuaren eszenea, Santa Isabel, San Joan umea eta aingeru batzuk gehituta, Italiako sustrai errenazentista sendoko konposizino baten. Andra Maria agiri da eszenaren erdian, jesarrita eta Jesus Umea dagoan aldera apur bat makurtuta. Umea, barriz, Ama Birjinarengana doa, maitasunezko jarrereagaz. Ezkerrean Santa Isabel dago, San Joan Bateatzaile umeari eusten. Umeak ezaugarri dau kurutze txiki bat eskuan, eta bigarren planoan, barriz, San Josek meditazino-jarrereagaz begiratzen deutso eszeneari. Talde nagusiaren gainean aingeru bat jasten da, Ama Birjina lorakaz koroituz. Elementu horrek irakurketa goreslea gehitzen dau, Andra Maria ardatz hartuta. Irudiak piramide-eran antolatuta egotea, arpegi leunak, idealismo anatomikoa eta giro intimo eta afektiboa Italiako Errenazimentuko ereduetatik eratorritako ezaugarri nabarmenak dira, XVII. eta XIX. mendeen artean grabatugintza europarraren bitartez zabaldu ziranak. Eszenearen inspirazino-iturria Rafael Sanzioren Familia Santua San Joan Umeagaz margolana da, XIX. mendean grabatzaile akademiko frantses eta italiarrek askotan erreproduzidu ebena. Grabaua argi-ilun teknika zainduagaz eginda dago, trama lineal finak eta modelau leuna erabilita. Markoa pieza independentea da, grabaua baino lehenago egindakoa, seguruenik. Egur tailau eta urreztatatuan eginda dago, atzekalde ilun baten, eta egitura molduraua agirian dauala, izkinetan eta alboetan apaintzeko landara-aplikazino mamitsuak eta biribilkiak erabilita. Barruko molduran dentikulu erako motibo errepikakor bat dago, barroko herrikoiaren errepertorioak gogora ekarten dituana. Estilistikeari jagokonez, markoa XVIII. mendean kokatu daiteke. Beharbada geroago ostera be erabili zan, Rafaelengan inspirautako XIX. mendeko estanpea hartzeko.

Metalezko gauzak

 

Kanpaia [66]. Brontzea. Ezkiladuna. 1908. urtekoa.

Apaingarriak/h3>

 

Kalotea [67]. Seda. Magenta-koloreko sedazko ehunez egina, tradizinoz gotzainen hierarkiari lotutako tonalidadean, esferaerdiko formeagaz eta erdiune baten alkartzen diran jositako adarrez eratutako konposizinoagaz. Markoztatutako montaketak aditzera emoten dau gogorarapeneko edo ospakizunetarako funtzinoa euki dauala, beharbada eleizburu baten bisiteagaz, dohaintza bategaz edo eleiz agintariren batena izandako objektu baten konserbazinoagaz lotuta. XX. mendekoa.

Beste elementu batzuk

 

Sabaiko lanparea [68]. Egur urreztatua. Egitura erradialeko lanpara eskegia. Gorputz zentral torneau bat dauka, eta, horretatik abiauta, zortzi beso kurbau, argi-puntuei eusteko. Ardatz bertikala dauka, erremate erraboilkara galloidun bategaz burutua. Bertatik, moldurakaz eta landara-motibo estilizauakaz apaindutako gorputz zilindriko bat jasten da. Erdiko nukleotik, nabarmen kurbauta, besoak sortzen jakoz, uhin-profilakaz eratuak eta gerora egindako elektrifikazinora egokitutako hodi zilindrikoakaz amaituak. Beso horreen artikulazino bihurriak eta dinamismoak gogora dakarre ikuskera herrikoiz berrinterpretautako errepertorio barrokoak. Beheko aldea burutzeko, galloi erako zintzilikari handi bat eta pieza torneau zentral bat erabili ziran. Besoek hostoakaz eta moldurakaz egindako dekorazinoa daukie, baina egikera sinplekoa, XIX. mendearen amaierako artisautza-tailerretan ohikoa zan lez, moda alfontsotarrei jarraituz.

Aulkiak (2) [69]. Egurra eta belusa. Bizkarralde garai eta estua dauka, XIX. mendeko historizismoaren arabera berrinterpretautako eredu errenazentistak gogora dakarzan arkitektura-konposizino bitartez egituratua. Bizkarraldea erdiko panel angeluzuzen moldurau batek eratzen dau. Alboetan garapen bertikal nabarmeneko montaga torneauak daukaz, frontoi klasiko erako erremate triangeluarrakaz burutuak. Frontoi horren barruan, haizemoile eran zizelkatutako dekorazino estilizaua dago. Bizkarraldearen beheko aldeak galeria-efektua eratzen daben balaustre torneau txiker batzuk ditu. Jesarlekua lau angelukoa da, eta belus gorriagaz tapizauta dago. Aurreko eta atzeko hanketan nabaria da torneaketa-lan trebea egin dala, langeta horizontalen bitartez lotuta. Dekorazinoa soila da, baina efektistea, eta molduren, torneauen eta profil geometrikoen joko bolumetrikoan oinarritzen da batez be. Estilistikearen ikuspuntutik, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako gustu historizista alfontsotarraren araberako piezea da. Bertan, Errenazimentuko eta klasizismoko ereduak berrinterpretau dira, teknika industrial seriauen bidez. XX. mendearen hasierakoak.

Beirateak [70]. Beira beruneztatua eta polikromaua. Batez be apaintzeko sortutako konposizinodun beirate-moltsoa, Erdi Aroko errepertorioetan inspirautako egitura geometriko simetrikoen bidez antolatuta, eta dekorazino-sensibilidade moderno baten arabera berrinterpretauta. Nagusi dira landara-motibo estilizauak, errosetak, lobuluak, hiru lobuluko formak eta alkarregaz kurutzatutako elementu geometrikoak, konposizino-erritmoa eta argiaren efektu kromatikoa indartzen dauen berun-sare zaindu baten bitartez artikulautakoak. Koloreen artean, konbinauta agiri dira tonu urdin, gorri, berde eta urrekara biziak, atzekalde argien gainean. Holan, argi-efektu nabarmena sortzen da. Beirateetako batzuetan sinbolo kristologikoak daude; IHS monogramea, berbarako. Programa ikonografiko konplejuak garatu ordez, pieza honeek girotze- eta dekorazino-funtzioa beteten dabe. Bilbon egin ebezan, 1908. urtean.

Alfonbrea [71]. Ardi-ulea. Formatu luzekoa da, igarobide edo presbiterio-korridorerako tapiz moduan sortua. Tradizino historizistako apaintze aberatsagaz eta ule moztuko korapilo espainiarraren teknikea erabilita eginda dago. Luzetarako ardatz simetriko bategaz antolatutako konposizinoa dauka, ardatz hartuta erroleoakaz eta profil bihurriakaz lotutako erronbo-motiboen eta landara-forma estilizauen segida bat. Alboko zerrendan, errepikatuta dago landara-inspirazinoko uhin-eskemea, zeinak erdiko eremua mugatu eta piezearen dekorazino-erritmoa sendotzen dauen. Gama kromatikoan nagusi dira okreak, urre-koloreak, oliba-berdeak, marroiak eta tonu grisazkak, XX. mendearen lehenengo hamarkadetako berezko estetika bati jarraituz. Madrilgo Tapizen Errege Fabrikan egindakoa dala dirudi.

Interes etnografikoko elementuak

 

Belaunaulkiak (4) [72]. Egurra eta lezkea. Bizkarralde altu estua daukie, albo-langaluze zuzen bik eta, hareek lotzeko, horizontal jarritako beste hiru langaluze kurbauk osotua. Baliabide horrek piezea arintzen dau bisualki. Goiko aldea profil uhinduko erlatx moldurau txiki batek burutzen dau, besoak edo otoitz-liburuak bermatzeko eratua. Belaunaulkietako baten tatxetak ditu, letra bat osotuz, eta, bestean, E eta A letrak dagoz grabauta kurutze baten, jaubeakaitik. Jesarlekua trapezoidala eta txikia da, eta lezka txirikordatuagaz eginda dago. Hanka zuzen eta sendoak daukiez, langaluzeakaz lotuak. Apaindurearen austeridadea eta sinpletasuna erabilera praktikoko altzari bati jagokozan ezaugarriak dira. XX. mendearen lehenengo herenekoak.

Pasino-kurutzea [73]. Egurra eta metala. Beso lerrozuzenak ditu, eta soiltasun formal nabarmenagaz sortuta dago, argi eta garbi Jesukristoren Nekaldiko Kongregazinoaren debozino-esparruari lotuta. Kurutzaduran finkatuta, ordenearen ikur bereizgarria dago, metalezkoa: bihotz baltz bat, kurutze zuri bategaz erremataua, Jesu XPI Passio idaskunagaz. Sinbolo hori XVIII. mendean sortu eban San Paulo Kurutzekoak, eta kongregazinoaren bereizgarri bihurtu zan. Armarriaren atzean tonu argiko pirrinta bat ageri da, zelanbaiteko erliebea emon eta piezearen erdiune sinbolikoa azpimarratzen dauena. Eredu soil eta funtzionala da, bat datorrena pasinotarren kontenplazinozko penitentzia-espiritualtasunagaz. Bertikaltasun nabarmenak eta sinpletasun geometrikoak gogora dakarrez XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara sano zabaldutako eredu batzuk. Estilistikearen ikuspuntutik, garai hatako lehengoratze katolikoaren berezko debozino-ekoizpen erlijioso seriauaren barruko piezea da. Hainbat erlijino-ordenatako identidade-sinboloak berreskuratzea izan zan ekoizpen haren ezaugarria.

MRV - RCL

María Romano Vallejo – Raquel Cilla López

1. ITURRIZA ZABALA eta AZCÁRRAGA Y RÉGIL, 2020a., 445. or.
ITURRIZA ZABALA, Juan Ramón eta AZCÁRRAGA Y RÉGIL, Manuel de (2020). Historia de Vizcaya: general de todo el Señorío y particular de cada una de las Anteiglesias, villas … desde su fundación hasta el año 1885 / escrita hasta el año 1787 por Juan Ramon de Iturriza y Zabala y ampliada hasta nuestros días por Manuel de Azcárraga y Régil. 2020, Madril: Ignacio Larramendi Fundazioa.
2. ITURRIZA ZABALA eta AZCÁRRAGA Y RÉGIL, 2020a., Ibid.
3. BFAH-AHFB, Udalarena, Ubideko Udal Artxiboa, Udal-kontuen liburua, 1771-1792, UBIDE 0001/003 signaturea.
4. BFAH-AHFB, Bizkaiko administrazinoa, Obrak, garraioak eta komunikazinoak, AT00048/001 signaturea.
5. BFAH-AHFB, Bizkaiko administrazinoa, Obrak, garraioak eta komunikazinoak, AT00674/035 signaturea.