SANTIAGO ETA SAN ADRIAN ERMITA

Nerbioi Garaia

\

Orozko | Katadiano auzoa

i

Laburpena (PDF)

Katadiano auzoa, 1C (48410)

p.sanpedro.orozko@bizkeliza.org

ERAIKINA [1]

Santiago eta San Adrian ermitak oinplano [2] errektangularra dauka; estalkiaren euskarriek zatitzen dabe hiru ataletan [3] [4], lehenengoak burualdea egiteko balio daualarik. Lur kontrara eraikita dagoanez, azpi-oinarria eraiki behar izan eben zorua bardintzeko [5].

Hormak, horma-harrizkoak dira, kantoietan, hutsarteetan eta kanpai-multzoan izan ezik, harlanduzkoak dira-eta. Alboetako hormen alde bietan jesarleku jarraitua dauan barrualdean, egurrezko habe etzanek finkatzen dabe hormen goiko aldea, hain zuzen be estalkiaren abiagunean. Barrualdea, zarpiatuta dago, baina kanpoan bistan geratzen dira eraikuntza-materialak.

Zoladura oraintsukoa da, lauzazkoa.

Oso-osorik egurrezkoa dan estalkia [6] da ermitaren osagai arkitektoniko bereziena.

Aitatutako habe etzanakaz buztartuta, alboetako hormetan sakondutako lau zutabe pare (buru-hormakoak barru) ditu euskarritzat. Zeharkako tirante bana bermatzen da euretan, jabaloien bidez sendotuta (oinaldetik gertuen dagozanak noizbait barrituta dagoz). Tirante honeetatik diagonalez lagundutako pendoloiek pareak banatzen dituan goihabeari eusten deutse. Hedatutako sistema da, baina baita eraginkorra eta ederra be.  

Altara-aldean, zeru batek aberasten dau teilatu hau [7], bere eskultura eta polikromia gehienak dituan estalkia altara babestuz. Tiranteetako biren artean jarritako gapirio-sorta da; batzuen eta besteen artean, harroinak [8] [9] zizelkatutako motibo geometrikoez eta betegarriez apainduta, eta kanpoaldera, habe honeen aurrealdeek triangelu alakatu, helize, kubo, erroseta, ildaska… multzo anitza agertzen dabe [10] [11]. Mutur bien artean, habeak zerrenda gorri eta baltzez polikromatuta dagoz, eta erdira mehetutako zintez zatitutako eta X itxurako kurutzez apaindutako habearteetan, barriro be lerro eta sigi-saga gorri eta baltzak. Guztia, 1530 inguruko montatze-arotzeriaren ereduen arabera1SANTANA EZKERRA eta BARRIO LOZA, 193., 242. or..

Teilatua, isurialde bikoa da, oinplanora egokituta.

Sarbidea [12], dobela eta burudun atetik da, oinaldeko pinoiaren ardatzean. Alboan, ohiko urbedeinkatu-ontzia [13]. Piramide-formako hodi zatikatua dauana eta goian plaka Kurutzeagaz; oraintsu egindakoa da.

Hegoaldeko horman agertzen diran burudun hiru leihotatik sartzen da argia. Neurri desbardinekoak, bakarrik burualdekoak emoten dau antxinekoa dana [14].

Sarreraren gainean dago kanpai-horma. 1943an eraikita, plaka leunen gainean dagoan erdi-puntuko hutsarte bakarra da.

 

Kanpoaldetik, San Santiago eta San Adrian ermita lurraldeko landa-eremuko tenplurik adierazgarrienetakoa emoten badau be, barrualdean, gure herrian aurkitu geinken montatze-arotzeria lanik interesgarrienetakoa da, ez hainbeste bere akaberengaitik, antzeko beste hainbat egituratan bardintsuak dagozalako, polikromia gorde izan daualako baino. Horregaitik, Katadianoko tenplu apal hau eraikin eredugarria da XVI. gizaldiko herri arotzeria -kasu honetan, 1530 ingurukoa- azaldu ahal izateko2Ibid..

Zoritxarrez, ezin dogu honako ezer agirietan oinarritu, kontu-liburu bakarrean jasoteko lehenengo aitamena 1732koa dalako, orduan lan txiki batzuk baino egin ez ziralarik. Beharbada, 1748-1749an Juan Garai Catadiano arotzak gaur egun desagertuta dagoan -oinaldeko fatxadan agertzen diran mentsula parea izan leike arrasto bakarra- eleizpea eraiki ebala da daturik esanguratsuena3AHEB-BEHA, Orozkoko San Joan Bateatzailea parrokia - Zubiaur, Katadioko San Adrian ermitako kontuak, 1732-1882, sign. 2978/003-01..

Ermita 1983an barriztatu eben4ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. lib. 493. or., eta 2020-2021ean barriro, kasu honetan, Bizkaiko Ermiten Lagunak alkartearen bultzadagaz eta auzolanean.

1. SANTANA EZKERRA eta BARRIO LOZA, 193., 242. or.

SANTANA EZKERRA, Alberto, eta BARRIO LOZA, José Ángel. “Deskribapenen Katalogoa / Catálogo descriptivo”. In SANTANA, Alberto (koord.). Ars lignea. Zurezko elizak Euskal Herrian / Las iglesias de madera en el País Vasco. Madrid: Electa / Arabako Foru Aldundia – Bizkaiko Foru Aldundia – Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Álava – Diputación Foral de Bizkaia – Diputación Foral de Gipuzkoa, 1996, 217-249. Or.

2. Ibid.

3. AHEB-BEHA, Orozkoko San Joan Bateatzailea parrokia – Zubiaur, Katadioko San Adrian ermitako kontuak, 1732-1882, sign. 2978/003-01.

4. ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. lib. 493. or.

ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia / Instituto Labayru, 1987, lib. 3.

ALTZARIAK

Altara-mahaiaren gainean, aurrealdean garretan dala ozta-ozta antzeman daiteken obaloaren barruan Kurutzea margotuta dau, erdi-puntuko hiru horma-hobi eratzen dituan zementuzko egitura jarrita dago erretaula erara [15]. Eurotan dagoz ermitako hiru eskulturak, hirurak pintura industrialaz barriz pintatutakoak.  

Eskultura

 

Santiago Mairu-hiltzailea [16] (126 x 28 x 65). Egur polikromatua. Eskultura honetan, santua zaldiaren gainean dago eta aberearen zein pertsonaiaren egikera zakarra da. Santuak kaskoa, ezkutua eta ezpata ditu, baina bere jarrera ez da bape gerra-egilea. Hain eskultura bakuna da zein gatxa egiten dan kronologia zehaztea, baina aberearen jarreran, eta zertxobait jantzietan, mobimentua bilatzeko saiakera antzeman daiteke eta, horregaitik, barrokotzat jo geinke. 1793-1794an “al Señor Dn. Santiago (sic)” ordaindu jakon irudi honen dohaintza egiteagaitik, eta 1859-1862an Blas Aguileok “las efigies de la Ermita” polikromatu ebazan5AHEB-BEHA, Orozkoko San Joan Bateatzailea parrokia - Zubiaur, Katadioko San Adrian ermitako kontuak, 1732-1882, sign. 2978/003-01..

San Adrian [17] (96 x 45,5 x 28,5). Egur polikromatua. Egikera herrikoia dauan eskultura; santua zutik dago bedeinkapena emonez eta makila eskuan. Aurpegiera motela dau, bizitasun bakoa. Tunika orkatiletaraino iristen jako, bizitasun barik jausten da V tolesturan; honako hau, bere jarrera, fontraltasuna edo bizitasunik eza kontuan hartuta, XV. gizaldikotzat jo daiteke. Ingurukoek galdutako gauzak aurkitzeko laguntza eskatzen eutsen santuari6ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. lib. 494. or..

San Silvestre [18] (110 x 40 x 40). Egur polikromatua. Santua zutik dago, gorpuzkera mardula dau, kanon laburra eta egikera soila. Mobimentu apur bat ikusten jako eta galdutako punturen batean jarten dau begirada, bedeinkazinoa emonez eta patriarka-kurutzean amaitutako makila eskuan dauala. Aita santuaren tiaraz apainduta dago, eta tunika eta gainjantzia daroaz, joskera zakarrekoak, baina mobimentu apur bategaz. Ezaugarriok kontuan hartuta, XVII. gizaldiko edo XVIII.eko barrokoko eskultura izan daiteke. Bere izenpeko zan eta dagoeneko desagertuta dagoan ermitatik etorritako irudia dala dinoe. Beste tradizino baten arabera, santua Solozelaie ermitaren inguruko landa baten agertu zan7AHEB-BEHA, Orozkoko San Joan Bateatzailea parrokia - Zubiaur, Katadioko San Adrian ermitako kontuak, 1732-1882, sign. 2978/003-01.ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. lib., 494. or..

Metalak

 

Kanpaia [19]. Brontzezkoa. Ezkiladuna. 1880-1882eko kontuetan, “por la nueba campana para la ermita y su conducion desde Vitoria con descuento de lo abonado por la vieja” ordaindutako 152 errealen idazpena egin zan. Baina XX. gizaldiaren erdialdera, tximista batek zartatu egin eban eta Muruetako San Migel ermitako kanpaiagaz birgaldatu eben eta Katadianon geratu zan kanpai barria8AHEB-BEHA, Orozkoko San Joan Bateatzailea parrokia - Zubiaur, Katadioko San Adrian ermitako kontuak, 1732-1882, sign. 2978/003-01. ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. lib., 493. or..

JMGC – RCL – AAS – MRV

5. AHEB-BEHA, Orozkoko San Joan Bateatzailea parrokia – Zubiaur, Katadioko San Adrian ermitako kontuak, 1732-1882, sign. 2978/003-01.

6. ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. lib. 494. or.

ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia / Instituto Labayru, 1987, lib. 3.

7. AHEB-BEHA, Orozkoko San Joan Bateatzailea parrokia – Zubiaur, Katadioko San Adrian ermitako kontuak, 1732-1882, sign. 2978/003-01.

ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. lib., 494. or.

ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia / Instituto Labayru, 1987, lib. 3.

8. AHEB-BEHA, Orozkoko San Joan Bateatzailea parrokia – Zubiaur, Katadioko San Adrian ermitako kontuak, 1732-1882, sign. 2978/003-01.

ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. lib., 493. or.

ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia / Instituto Labayru, 1987, lib. 3.