SANTO TOMAS ERMITA

(San Bartolome parrokiaren jurizdikzinoa)

Arratia

\

Areatza | Urigunea

i

Folletoa

Askatasun kalea 23 (48143)

p.sanbartolomedeuna.areatza@bizkeliza.org

ERAIKINA [1]

Oinplano karratuko ermita txikia [2]. Aurreko fatxadea kuruztoki moduan edegia dauka.

Hormen aparailua ageriko harlangatx irregularrez eginda dago [3], eskantzuetan izan ezik. Horreek indartzeko, hareharrizko harlandu irregularra erabili da [4]. Hori guztia, tarte-junturak estalduteko kareore ugarigaz. Hormen goikaldea hormigoizko perimetro-galanda bat da.

Zorua zementuzkoa da, granate-koloreagaz margotua [5].

Estalgia ageriko armadura piramidala da [6]. Lau bizkarrak erdiko argi-zulo karratu txiki [7] baten alkartzen dira, eta angelu-tirante batzuen gaineko zutabeak [8] erabili dira horreek indartzeko.Tiranteak luzeak dira, eta alkarregaz bat egin eta karratu bat marrazten dabe.

Lau isurkiko teilatu horrek apur bat urteten dau sarbidearen gainetik, teilatu-hegal baten antzera.

Aitatutako sarrerea fatxadan dago [9]. Horma guztiz edegita dago, bere kuruztoki-tipologiari jagokon lez. Babesteko, torlojuz eta eraztunez torneautako egurrezko haga-erregistro bi daukaz [10], harlangatxezko hormatxu baju baten gainean bermatuta. Erdian atea dago, orri bakarrekoa, dinteldua. Markoko hagen aldeak sinpletasunez landuta dagoz [11].

Barruko argia sartaldeko horma edegi horretatik eta sabai-leiho zenitaletik dator, eta ez dago bao gehiagorik paramentuetan.

Metalezko kanpai-horma moduko bat dauka teilatuaren gainean, presbiterioko horman [12]: T formako ebakidurea daukan metalezko habe batek arku bat osotzen dau, eta kanpaia arku horretatik zintzilik dago. Sarrerearen gainean antzeko beste habe bat dago, txikerragoa, eta haren gainean kurutze bat.

Santo Tomas ermitea Areatzako ospitalearen ondoan egoan, eta haren parte zan. Gitxienez 1570etik dago dokumentauta, urte hartan Pedro de Garau arotzak “jausteko zorian” egoan kanpantorrea konpondu ebanetik1BFAH-AHFB, Udalarena, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu-liburua, 1560-1576, AREATZA 0130/001 signaturea.. Obra gehiago egin ziran hormetan eta gaur egun existiduten ez dan atari baten, 1582an2SARATXAGA GARAI, 2003a, 436. or.. Eta, era berean, 1600ean 9.627 marabedi ordaindu ziran lan honen truke:

“el rreparo y hedifiçio de la obra nueba de señor santo Tomas desta villa […] ansi en el acarreo como en la teja nueba lata y carpinteros clabos y lo demas”

(“uribildu honetako Santo Tomas jaunaren obra barria konpontzea eta eregitea […] bai garraioan eta bai teila barrian latea arotzak untzeak eta beste dana”)3BFAH-AHFB, Udalarena, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu-liburua, 1593-1608, AREATZA 0131/002 signaturea. .

Kontua da ermita honen bizitza, Areatzako gehienena lez, zaharbarritzeez beteta dagoala, eta, batzuetan, berreregiteak be izan dira. Halanda ze, 1716an batzarrak Santo Tomas ermita hau berregin eitela agindu eban, hondatuta eta lotsagarri egoalako4BFAH-AHFB, Udalarena, Areatzako Udal Artxiboa, Akta-liburua, 1710-1747, AREATZA 0137/001 signaturea. 1716ko urtarrilak 26.. Juan de Beyngoechea harginak “ttantteo” bat egin eban, baina ez ei zan lan askorik egin, 1764an bisitariak mezarik ez emoteko agindu eban-ta, behar zan moduan ez egoan bitartean5AHEB-BEHA, San Bartolome parrokia, Areatza, Kontuak, inbentarioak, bisitak eta primizien errematea, 1758-1900, 3334/001-00 signaturea., eta 1784an hau adostu zan:

“mediante allarse yndecente la Ermita de el Glorioso Santo Tomas contigua a dicho Santo Hospital, la demuelan por entero y con sus materiales puedan ejequtar toda la hobra de dicho hospital”

(“San Tomas Gloriatsuaren Ermitea, Ospitale Santu horren albokoa, lotsagarri dagoan ezkero, oso-osorik eratsi dagien eta, haren materialakaz, aitatutako ospitalearen obra guztia egin ahal izan dagien”)6BFAH-AHFB, Udalarena, Areatzako Udal Artxiboa, Akta-liburua, 1777-1790, AREATZA 0158/001 signaturea. 1784ko abuztuak 15..

Ez zan orduan eratsi, baina bai urte bi geroago, 1786an. Orduan, Joseph de Arteaga Olabarriak ermita barri bat egin eban ospitalearen ondoan. Antonio de Ugaldek peritau eban 1787an, eta 1.269 errealetan tasau eban7BFAH-AHFB, Udalarena, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu-liburua, 1767-1798, AREATZA 0154/001 signaturea. .

Geroztik, dokumentau bako beste mantentze-lan batzuk izan dira. Hesiko hagak XIX. mendekoak dira, edo beharbada XX.ekoak. Eta azken mende horretakoak dira kurutzeari eta kanpaiari eusten deutseen metalezko habeak, baita estalgiaren egitura osoa be.

ALTZARIAK/strong>

Ermiteak oso altzari gitxi daukaz. Eta, 1570 ezkeroztik tenpluari buruzko informazino dokumentala euki arren, altzariei buruz dakigun gauza bakarra da 1787an ermita barrirako erretaula ordaindu zala8BFAH-AHFB, Udalarena, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu-liburua, 1767-1798, AREATZA 0154/001 signaturea.. Handik urte gitxira, 1793ko bisitan, txukun topau ebela esan eben, kurutze bat eta otoitz-oholtxuak falta baziran be9AHEB-BEHA, San Bartolome parrokia, Areatza, Kontuak, inbentarioak, bisitak eta primizien errematea, 1758-1900, 3334/001-00 signaturea..

Eta ez dogu datu gehiagorik askoz hurbilagoko garaietara arte. Hain zuzen be, 1979 aldera, dirudienez, abadeak irudi titularra besterenganatu eban, ermitearen estalgia konpontzeko10ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. libk, 311. or..

Eskulturea

 

Santo Tomas apostoloua [13] (84 x 28 x 24,5). Pasta polikromaua. Ermitako irudi titularra, zutunik, bere elementu bereizgarriei eutsiz (liburua, eskuairea eta lantzea). Garaikidea, XX. mendekoa.

Metalezko gauzak

 

Kanpaia [14]. Brontzea. Ezkiladuna. Sorbalda eta ahoa fundidutako begetalakaz dekorauta dagoz. Echevaster fabrikatzailearen (Vitoria/Gasteiz) silua dauka, eta 1915eko datea be bai, inguruan.

MRV - RCL - JMGC

María Romano Vallejo – Raquel Cilla López – Juan Manuel González Cembellín

1. BFAH-AHFB, Udalarena, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu-liburua, 1560-1576, AREATZA 0130/001 signaturea.
2. SARATXAGA GARAI, 2003a, 436. or.
SARATXAGA GARAI, Aranzazu. Areatza-Villaro: estudio histórico-artístico. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia 2003 (Monografías de pueblos de Bizkaia bildumea).
3. BFAH-AHFB, Udalarena, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu-liburua, 1593-1608, AREATZA 0131/002 signaturea.
4. BFAH-AHFB, Udalarena, Areatzako Udal Artxiboa, Akta-liburua, 1710-1747, AREATZA 0137/001 signaturea. 1716ko urtarrilak 26
5. AHEB-BEHA, San Bartolome parrokia, Areatza, Kontuak, inbentarioak, bisitak eta primizien errematea, 1758-1900, 3334/001-00 signaturea.
6. AH-AHFB, Udalarena, Areatzako Udal Artxiboa, Akta-liburua, 1777-1790, AREATZA 0158/001 signaturea. 1784ko abuztuak 15.
7. BFAH-AHFB, Udalarena, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu-liburua, 1767-1798, AREATZA 0154/001 signaturea.
8. BFAH-AHFB, Udalarena, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu-liburua, 1767-1798, AREATZA 0154/001 signaturea.
9. AHEB-BEHA, San Bartolome parrokia, Areatza, Kontuak, inbentarioak, bisitak eta primizien errematea, 1758-1900, 3334/001-00 signaturea.
10. ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. libk, 311. or.
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia / Labayru Ikastegia, 1987, 3 liburuki.