SANTO TOMAS ZAHARRA ERMITA
Nerbioi Garaia
Zeberio | Barbatxao auzoa
Laburpena (PDF)
Barbatxao auzoa (48499)
p.santotomas.zeberio@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Oinplano [2] angeluzuzeneko tenplua; zati bitan [3] [4] banatutako nabea dauka, eta eleizpea oinaldean.
Hormak [5] harlangatx irregularrekoak dira; landuta dagoz ertzetan, baina harlandua izatera heldu barik. Harlandua erabili da, ordea, baoen markoetan. Perimetro osoan urteera txikiko zimendatze-banku bat dauka, baina leku batzuetan ez da ikusten, lurpean dagoalako. Agerian dago aparailu hori guztia, oinaldeko hormearen barrualdean izan ezik, azken hori zarpiatua dago-ta.
Barruan, burualdean, erdi-puntuko horma-hobi bat dauka, tailu-lan bat hartzeko.
Zoladurea hormigoi-karesnez egina da, izaera modernokoa.
Barrualdeko euskarriak estalgiari eusten deutsien zutikoak dira.
Estalgia gailur-egitura soila da, alboetako habe etxun bien gainean eusten jakona, eta besodun pilare pare batek eta erdiko tirante batek [6] sendotuta. Guztia, aho-zirikaz osotutako mihiztatze bategaz eta zurezko larakoakaz. Orain gitxi barrituak dira lata eta teilak.
Teilatua isuri bikoa da, eta hirugarren isurki bat dauka aurrean, eleizpearen zatian.
Iparraldeko eta hegoaldeko hormetan egindako leihoburudun leiho bitatik sartzen da argia ermitan, eta leihoen tunelek zeihartasun apur bat ageri dabe [7].
Oinaldean dago sarbide bakarra [8], bost dobela eta turuta-kanoi eskartzanoa daukazan erdi-puntuko arku baten azpian. Eskumaldean ohiko ur bedeinkatuaren ontzia [9] dago, eta ontzi horrek kurutze hankadun bat dauka gainaldean grabauta eta deszentrauta.
Oinaldean eleizpea dago. Hiru isuriko estalgia du, zurezko hiru zutikoren gainean zurkaiztuta [10], eta, horreek, barriz, banku jarraitudun harrizko hormatxu bat daukie altxagarri.
Santo Tomasen ermita hau landa-ermitea da, gure lurraldean ohikoa dan tipologia batekoa: nabe edo habearte angeluzuzen bat, eta eleizpea aurrealdean.
Hasieran, Santo Tomas “Cantuariense” eritxon, “Canterburyense” (hau da, Canterburykoa) berbatik eratorrita, eta, halanda ze, tenplu honen izena lotuta dago Thomas Becket santuagaz, 1170ean hil eben Canterburyko gotzainburuagaz. Zaharra izengoitia erabilten da ha izentetako, haran honetako hasierako parrokia ha zalakoan, eta handik Olabarrietara aldatu zalakoan gero (gaur egungo parrokia Santo Tomas Apostoluaren omenezkoa bada be). Esaten danez, ermitea berregin gura izan ebenean, Mandoia menditik ekarri ebezan harriak, baina, gauero, Olabarrietako bizilagunek euren auzora eroaten ebezan, eta, azkenean, hantxe egin eben eraikin barria. Lekuldaketearen dateari jagokonez, 1190. urte inguruan izan zala dino Iturrizak1PÉREZ URRAZA, 2009, 14. zk., 54. or.ITURRIZA y ZABALA, 1967, 1. libk., 344. or..
Gaur egungo eleizea ez da urte hatakoa. Sarrerako arkua XVI. mendekoa dala uste da, eta mende horren amaierakoak dira topau diran lehenengo erreferentzia idatziak, 1595ekoak, hain zuzen. Ondorengo dokumentazinoak obra txiki batzuen barri emoten deusku (teilabarritzeak, batez be), baina ez deusku lagundu haren biografia berreregiten2ALZOLA CAVIEDES, 1995, 179. or. AHEB-BEHA, Olabarrietako Santo Tomas Parrokia, Zeberio, Libro de cuentas e inventario de la ermita de Nuestra Señora de Zeberiogana 1749-1841, sign. 1795/001-00..
1977an barriztau eben ermitea3ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. libk., 453. or..
Inguruko bizilagunek dinoenez, Santo Tomas ermita honen inguruan hilerria egoan, eta Orozko haraneko bizilagunak be lurperatzen ziran hilerri horretan4Ibid., 454. or..
1. PÉREZ URRAZA, 2009, 14. zk., 54. or.
PÉREZ URRAZA, Kepa. “Zeberio haraneko ermiten zehar ibilaldi historiko-didaktikoa”. In Euskalingua. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2009, 14. zk., 43-62. or.
ITURRIZA y ZABALA, 1967, 1. libk., 344. or.
ITURRIZA y ZABALA, Juan Ramón de. Historia general de Vizcaya y epítome de Las Encartaciones. Ángel Rodríguez Herreroren Arg. Bilbao: Librería Arturo, 1967 (1794ko eskuizkribua), lib. 2.
2. ALZOLA CAVIEDES, 1995, 179. or.
ALZOLA CAVIEDES, Itziar. Zeberio. Azterketa historiko-artistikoa. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, 1995. (Bizkaiko herrien monografiak bilduma).
AHEB-BEHA, Olabarrietako Santo Tomas Parrokia, Zeberio, Libro de cuentas e inventario de la ermita de Nuestra Señora de Zeberiogana 1749-1841, sign. 1795/001-00.
3. ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. libk., 453. or.
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia / Labayru Institutua, 1987, lib. 3.
4. Ibid., 454. or.
ALTZARIAK
Olabarrietako Santo Tomas eleizan itxitako elementuak
Canterburyko Santo Tomasen irudia? [11] (94 x 36 x 19). Egur polikromaua. Gotzain santuaren irudia, zutunik, bedeinkatzen. Itxura herrikoi samarra dauka, eta hazbegi zakarrekoa da. Mitreagaz ageri da, eta tunika eta mantu lodiak ditu soinean estalgitzat. Barrokokoa, XVII. mende hasierakoa.
AAS – MRV – JMGC – RCL