OLABARRIKO SAN FRANTZISKO ERMITA
(Kepa Deuna parrokiaren jurisdikzinoa)
Arratia
Dima | Indusi auzoa
Folletoa
Indusi auzoa z/g, 48141
p.kepadeuna.dima@bizkeliza.org
ERAIKINA[1]
Hormarrizko egitura dauka, luzituta barrualdean [4] eta kanpoaldean, bistan [5], sendotzeko kareharrizko harlandua jarri dan izkinetan eta sarbideetan izan ezik.
Zoladura, oraingoa da [6], granito baltzezko harlauzazkoa, biribildua igarobideetan eta egurrezko oholtza bankuen azpian eta altara-aldearen erdialdean; inguru hau maila batez igota dago, nabetik bereizteko.
Estalkia isurialde bikoa da, hiru zertxen gainean jarritako egurrezko egituragaz [7]. Kanpoaldera, teilatu-gailurra horma-bular handiaz zatitzen da oinaldean [8]. Seguruenik kanpantorre txiki baten pisua hartzeko eraikiko eben; gaur egun, kanpai-horma dago horren lekuan.
Erdi-puntuko sarbide bi ditu bost dobelakaz, tenpluaren oinaldean [9] eta hegoaldeko horman [10] [11] irekita. Oinaldekoa horma baino apur bat aurrerago dago eta aitatutako horma-bularrean sakonduta [12].
Sarbide biek urbedeinkatu-ontzia dabe alboan; oinaldekoa hareharrizko kikara traketsa da zirkulu-formako siluetagaz [13], hegoaldekoa, berezia da. Kareharrizko urbedeinkatu-ontzia da, ia esferikoa, eta aurrealdean giza aurpegiaz apainduta dago [14], eta zenbait teoriaren arabera, Jesusen aurpegia da. Antzekotasun batzuk ditu Dimako Urizar jauregian dagoan beste bategaz 1AURREKOETXEA, G., ARTABE, A., ARTABE, I., ATUTXA, A., BENGOETXEA, K., IBABE, E., OZERIN, N. eta VELASCO, K. 1987a, 137-149. or. [15].
Epistolaren horman, altu samar zulatutako leiho-burudun lau hutsarteren bidez lortzen da argiztapen naturala [16].
Tenpluaren burualdera atxikitako sakristia dauka [17]; ebanjelioaren horman, burualdean zulatutako ate-burudun hutsartearen bidez sartzen da bertara [18]. Iparraldean zabaldutako leihoaren bidez sartzen jako argia [19].
Kanpai-horma dauka goihabearen gainean tenpluaren oinaldean. Zementuzkoa da, hutsarte bakarra dauka arku okertuaz kanpaia hartzeko [20] eta metalezko kurutze haize-orratzean amaituta dago.
Ermitak eleizpea dauka [21], nabearen oinaldean eta hegoaldeko hormaren erdialdean garatzen dana, barrurako igarobideak babestuz. Jatorrian, tenpluaren kanpoalde osoa inguratzen ebala emoten dau, ingurune osoan iraun daben berme-mentsuletatik ondorioztatu daitekenez [22] [23]. Gaur egunera arte iritsi dana, isurialde bakarreko egitura da [24]; hareharrizko mentsulen gainean bermatzen da horman, eta kanpoaldean hormarri irregularrez osotutako horma garaian zurkaizten diran egurrezko oinarri txikien gainean [25]. Horma hori arkupedun eremurako igarobide diran hiru ingurutan zabaltzen da [26]. Zolua, harlauza irregularrez osotuta dago [27].
Agiri historiko gitxi dago San Gregorio Naciancenoren izenpeko eraiki eben San Frantzisko ermitari buruz. Ez dogu zaindari aldaketaren dataren barririk, baina jakin badakigu XIX. gizaldian Asisko San Frantziskoren izena ebana.
1890ean, sakristia eraiki zan, hain zuzen be, Pedro Salbidea, Ygnacio Yza eta Domingo Zoroazuk, eta 1897an, lanak egin ebezan eleizpean eta beharbada orduantxe moztuko eben2Add a Tooltip Text.
XX. gizaldian, hainbat obra egin zan ermitan, esate baterako, zementua bota, margotu, teilabarritu edo eleizpean konponketak egin.
ALTZARIAK
Eskultura
Kristo kurutziltzatuta [29] (60 x 50 gitxi gorabehera). Egur eta ore polikromatua. Anatomia leun eta “erako” irudia, baina tentsino bakoa, muskulatura leun eta zauri ez-nabarmenak. Besoak zabalik ditu, horizontal samar, hankak arin tolestuta eta burua gora begira, aurpegiera nasaiaz. Alboan korapilatutako gerripekoa dauka, ertz askoko oihalaz. Egikera zuzeneko lana eta funtzionala, XX. gizaldia.
Metalak
Haize-orratza [31]. Burdina. Kurutze haize-orratza beso zuzenakaz, “ese”, kiribil eta “ce” ezarkinakaz apainduta. Behealdean dauka mobiduten dan osagaia: gezia mutur baten eta izpi-sorta uhindua atzean, eta honen gainean, metalean ebakitako oilarraren silueta albora. XVIII. gizaldikoa izan daiteke.
Beste osagai batzuk
MRV - RCL
María Romano Vallejo – Raquel Cilla López