OLABARRIKO SAN FRANTZISKO ERMITA

(Kepa Deuna parrokiaren jurisdikzinoa)

Arratia

\

Dima | Indusi auzoa

i

Folletoa

Indusi auzoa z/g, 48141

p.kepadeuna.dima@bizkeliza.org

ERAIKINA[1]

Indusi auzoan, Naparratx hatxaren eta Ugatx errekaren artean dagoan lursail estuan, kokatutako tenplua. Oinplano [2] errektangularra dauka barrualdera nabe bakarragaz, eta hiru atal gehiago burualde zuzenean, eta honi atxikita dago sakristia ebanjelioaren aldean, eta eleizpea dago oinaldean [3].

Hormarrizko egitura dauka, luzituta barrualdean [4] eta kanpoaldean, bistan [5], sendotzeko kareharrizko harlandua jarri dan izkinetan eta sarbideetan izan ezik.

Zoladura, oraingoa da [6], granito baltzezko harlauzazkoa, biribildua igarobideetan eta egurrezko oholtza bankuen azpian eta altara-aldearen erdialdean; inguru hau maila batez igota dago, nabetik bereizteko.

Estalkia isurialde bikoa da, hiru zertxen gainean jarritako egurrezko egituragaz [7]. Kanpoaldera, teilatu-gailurra horma-bular handiaz zatitzen da oinaldean [8]. Seguruenik kanpantorre txiki baten pisua hartzeko eraikiko eben; gaur egun, kanpai-horma dago horren lekuan.

Erdi-puntuko sarbide bi ditu bost dobelakaz, tenpluaren oinaldean [9] eta hegoaldeko horman [10] [11] irekita. Oinaldekoa horma baino apur bat aurrerago dago eta aitatutako horma-bularrean sakonduta [12].

Sarbide biek urbedeinkatu-ontzia dabe alboan; oinaldekoa hareharrizko kikara traketsa da zirkulu-formako siluetagaz [13], hegoaldekoa, berezia da. Kareharrizko urbedeinkatu-ontzia da, ia esferikoa, eta aurrealdean giza aurpegiaz apainduta dago [14], eta zenbait teoriaren arabera, Jesusen aurpegia da. Antzekotasun batzuk ditu Dimako Urizar jauregian dagoan beste bategaz 1AURREKOETXEA, G., ARTABE, A., ARTABE, I., ATUTXA, A., BENGOETXEA, K., LBABE, E., OZERIN, N. eta VELASCO, K. 1987a, 137-149. or. [15].

Epistolaren horman, altu samar zulatutako leiho-burudun lau hutsarteren bidez lortzen da argiztapen naturala [16].

Tenpluaren burualdera atxikitako sakristia dauka [17]; ebanjelioaren horman, burualdean zulatutako ate-burudun hutsartearen bidez sartzen da bertara [18]. Iparraldean zabaldutako leihoaren bidez sartzen jako argia [19].

Kanpai-horma dauka goihabearen gainean tenpluaren oinaldean. Zementuzkoa da, hutsarte bakarra dauka arku okertuaz kanpaia hartzeko [20] eta metalezko kurutze haize-orratzean amaituta dago.

Ermitak eleizpea dauka [21], nabearen oinaldean eta hegoaldeko hormaren erdialdean garatzen dana, barrurako igarobideak babestuz. Jatorrian, tenpluaren kanpoalde osoa inguratzen ebala emoten dau, ingurune osoan iraun daben berme-mentsuletatik ondorioztatu daitekenez [22] [23]. Gaur egunera arte iritsi dana, isurialde bakarreko egitura da [24]; hareharrizko mentsulen gainean bermatzen da horman, eta kanpoaldean hormarri irregularrez osotutako horma garaian zurkaizten diran egurrezko oinarri txikien gainean [25]. Horma hori arkupedun eremurako igarobide diran hiru ingurutan zabaltzen da [26]. Zolua, harlauza irregularrez osotuta dago [27].

Agiri historiko gitxi dago San Gregorio Naciancenoren izenpeko eraiki eben San Frantzisko ermitari buruz. Ez dogu zaindari aldaketaren dataren barririk, baina jakin badakigu XIX. gizaldian Asisko San Frantziskoren izena ebana.

1890ean, sakristia eraiki zan, hain zuzen be, Pedro Salbidea, Ygnacio Yza eta Domingo Zoroazuk, eta 1897an, lanak egin ebezan eleizpean eta beharbada orduantxe moztuko eben2Add a Tooltip Text.

XX. gizaldian, hainbat obra egin zan ermitan, esate baterako, zementua bota, margotu, teilabarritu edo eleizpean konponketak egin.

ALTZARIAK

Eskultura

 

Asisko San Frantzisko [28] (92,5 x 29 x 25,5). Egur eta ore polikromatua. Santua zutek agertzen da, estasizko jarreran, besoak zabalik eta zauriak bistan dituala. Begitarte adierazkorra dauka, begirada altxatuta. Anatomia, dezentea da, baina araupetua. Frantziskotar abituaz jantzita dago, eta honen tolesturak bigunak dira, ez dabe tentsino estrukturalik, eta kordoiak eusten deutso. 1939an eskuratu eben 1.000 pezetaren truke 3AHEB/BEHA, Dimako San Pedro Apostolua parrokia, Indusiko San Frantzisko ermitako kontuak, 1886-1966, 1895/004-00 sign..

Kristo kurutziltzatuta [29] (60 x 50 gitxi gorabehera). Egur eta ore polikromatua. Anatomia leun eta “erako” irudia, baina tentsino bakoa, muskulatura leun eta zauri ez-nabarmenak. Besoak zabalik ditu, horizontal samar, hankak arin tolestuta eta burua gora begira, aurpegiera nasaiaz. Alboan korapilatutako gerripekoa dauka, ertz askoko oihalaz. Egikera zuzeneko lana eta funtzionala, XX. gizaldia.

Metalak

 

Kanpaia [30]. Brontzea. Ezkiladuna. Sorbaldetan eta hegalean landare-motiboz apainduta. 1942koa.

Haize-orratza [31]. Burdina. Kurutze haize-orratza beso zuzenakaz, “ese”, kiribil eta “ce” ezarkinakaz apainduta. Behealdean dauka mobiduten dan osagaia: gezia mutur baten eta izpi-sorta uhindua atzean, eta honen gainean, metalean ebakitako oilarraren silueta albora. XVIII. gizaldikoa izan daiteke.

Beste osagai batzuk

 

Urbedeinkatu-ontzia [32]. Harria. Esfera-formako kikara, egikera soilagaz, era irregularrean harrotuta. Bereizgarriena, aurrealdean zizelkatutako maskaroia, oso ondo markatutako zirkulu-formako hutsune bik egiten dabe begiarena, sudur nabarmena dauka, luzexka, ia triangelu-formakoa, eta ahoa ozta-ozta trazatuta… guztia, lanketa eskematikoaren, ia geometrikoaren emaitza, trakets samarra. Dimako Urizar jauregian dagoanaren oso antzekoa da 4AURREKOETXEA, G., ARTABE, A., ARTABE, I., ATUTXA, A., BENGOETXEA, K., LBABE, E., OZERIN, N. eta VELASCO, K. 1987a, 149 or.. Ohitura herrikoi zaharkitua agertzen dau eta ez da erraza datarik zehaztea.

MRV - RCL

María Romano Vallejo – Raquel Cilla López

1. AURREKOETXEA, G., ARTABE, A., ARTABE, I., ATUTXA, A., BENGOETXEA, K., LBABE, E., OZERIN, N. eta VELASCO, K. 1987a, 137-149. or.
AURREKOETXEA, G., ARTABE, A., ARTABE, I., ATUTXA, A., BENGOETXEA, K., LBABE, E., OZERIN, N. eta VELASCO, K. “Indusiko san Frantzizko baseliza (Dima-Bizkaia)”, Hemen: KOBIE (Sail antropologiko kulturala), 2. zenb., 1987, Bilbao: BFA-DFB.
2. AHEB-BEHA, Dimako San Pedro Apostolua parrokia, Indusiko San Frantzisko ermitako kontuak, 1886-1966, 1895/004-00 sign.
3. AHEB/BEHA, Dimako San Pedro Apostolua parrokia, Indusiko San Frantzisko ermitako kontuak, 1886-1966, 1895/004-00 sign.
4. AURREKOETXEA, G., ARTABE, A., ARTABE, I., ATUTXA, A., BENGOETXEA, K., LBABE, E., OZERIN, N. eta VELASCO, K. 1987a, 149 or.
AURREKOETXEA, G., ARTABE, A., ARTABE, I., ATUTXA, A., BENGOETXEA, K., LBABE, E., OZERIN, N. eta VELASCO, K. “Indusiko san Frantzizko baseliza (Dima-Bizkaia)”, Hemen: KOBIE (Sail antropologiko kulturala), 2. zenb., 1987, Bilbao: BFA-DFB.