SAN MARTIN ERMITA
(San Joan Bateatzailea parrokiaren jurisdikzinoa)
Arratia
Bedia | Ereño auzoa
Folletoa
Ereño auzoa z.b., 48390
p.sanjuanbateatzailea.bedia@bizkeliza.org
ERAIKINA [1]
Oinplano [2] angeluzuzena dauka, nabe bakarrekoa [3], eta errematea burualde lerrozuzeneko abside bat da [4].
Hormak ageriko harlangatxez taxutuak dira [5]. Eskantzuetan, akaberea kalidade tekniko hobekoa da, neurri handiko hareharrizko harlanduxkak erabilita [6].
Barruko zoladureak zementu-geruza bat dauka. [7]
Estalgi bera daukie tenpluak eta eleizpeko guneak [8]. Isurialde bitan antolatuta dago, nabearen gorputz nagusiaren gainean, eta hiru isuritan, arkupearen bolumenaren gainean. Barruan, teilatu-armadurea astazaldi eta zubiz eratutako egurrezko egitura baten bitartez taxututa dago [9].
Ermitaren ezaugarria da paramentu guztietan itsua izatea [10]. Hermetismo horren ondorioz, sarrerako baotik baino ez da sartzen argia [11].
Sarrera bakarra [12] tenpluaren oinaldean dago, arkupeak babestuta. Erdi-puntuko arku lisoa da, eta plaka-marko bat dauka, lisoa hori be, eta kolore zuriz zarpiatuta; barrukaldean, baoa apalduta ageri da, eta laprandureagaz.
Aurrekaldeko arkupea [13] oinplano angeluzuzeneko eremu bat da, harrizko hormatxu baju batek mugatua eta ipar eta hegoaldetik edegia. Egiturea, nabearen zabalerara doitua, egurrezko hiru zutikoren gainean dago —ertzetan bi, erdian bat—, eta zutiko horreek, barriz, kono-enbor formako harroin batzuetan finkatuta dagoz [14].
Ereñoko San Martin ermitari buruzko dokumentazinoa urria izan arren, idatziz jasota dago behintzat gaur egungo eraikina XVI. mendean han egoan beste tenplu baten ordezkoa dala. 1569an, Bediako Juan de Ereño Beitiak egiten ebazan maiordomo-lanak1FAH-AHFB, Judiziala, Corregidor, sign. JCR1101/090.. XIX. mendean, 1837an zehatz esanda, Bediako Udalak ermitako kanpaia ostu ebela jakinarazo eutsan Aldundi karlisteari2BFAH-AHFB, Bizkaiko Administrazioa, Segurtasun Publikoa, Gerrak eta Soldadutza, AQ01388/444 sign..
1982an osorik zaharbarritu eben eraikina, auzoko herritarrek ordainduta3ARREGI AZPEITIA, 1987a, 319. or..
ALTZARIAK
Erretaulak
Obra grafikoa
MRV-RCL
María Romano Vallejo – Raquel Cilla López