SAN MARTIN ERMITA
(San Joan Bateatzailea parrokiaren jurisdikzinoa)
Arratia
Bedia | Ereño auzoa
Folletoa
Ereño auzoa z.b., 48390
p.sanjuanbateatzailea.bedia@bizkeliza.org
ERAIKINA[1]
Ereñoko San Martin ermita egikera soileko eraikina da, inguruko eremutar arkitekturan ohikoa dan tipologia batekoa.
Oinplano [2] [2] angeluzuzena dauka, nabe bakarrekoa [3], eta errematea burualde lerrozuzeneko abside bat da [4].
Hormak ageriko harlangatxez taxutuak dira [5]. Eskantzuetan, akaberea kalidade tekniko hobekoa da, neurri handiko hareharrizko harlanduxkak erabilita [6].
Barruko zoladureak zementu-geruza bat dauka. [7]
Estalgi bera daukie tenpluak eta eleizpeko guneak [8]. Isurialde bitan antolatuta dago, nabearen gorputz nagusiaren gainean, eta hiru isuritan, arkupearen bolumenaren gainean. Barruan, teilatu-armadurea astazaldi eta zubiz eratutako egurrezko egitura baten bitartez taxututa dago [9].
Ermitaren ezaugarria da paramentu guztietan itsua izatea [10]. Hermetismo horren ondorioz, argiztapena sarrerako baotik baino ez da sartzen [11]
Sarrera bakarra [12] tenpluaren oinaldean dago, arkupeak babestuta. Erdi-puntuko arku lisoa da, eta plaka-marko bat dauka, lisoa hori be, eta kolore zuriz zarpiatuta; barrukaldean, baoa apalduta ageri da, eta laprandureagaz.
Aurrekaldeko arkupea [13] oinplano angeluzuzeneko eremu bat da, harrizko hormatxu baju batek mugatua eta ipar eta hegoaldetik edegia. Egiturea, nabearen zabalerara doitua, egurrezko hiru zutikoren gainean dago —ertzetan bi, erdian bat—, eta zutiko horreek, barriz, kono-enbor formako harroin batzuetan finkatuta dagoz [14].
Ereñoko San Martin ermitari buruzko dokumentazinoa urria izan arren, idatziz jasota dago behintzat gaur egungo eraikina XVI. mendean han egoan beste tenplu baten ordezkoa dala. 1569an, Bediako Juan de Ereño Beitiak egiten ebazan maiordomo-lanak1BFAH-AHFB. JCR1101/090.. XIX. mendean, 1837an zehatz esanda, Bediako Udalak ermitako kanpaia ostu ebela jakinarazo eutsan Aldundi karlisteari2BFAH-AHEB. AQ01388/444..
1982an osorik zaharbarritu eben eraikina, auzoko herritarrek ordainduta3ARREGI AZPEITIA, 1987a, 319. or..
ALTZARIAK
Erretaulak
Erretaula nagusia [15]. Egur polikromaua. Neurri txikiko altzaria, arkitektura-ikuskera klasizistakoa, atikoa eta hiru kale dituan gorputz bakarrean antolatuta. Erdiko kalea eta albokoak mugatzen dabezan ordena konposatuko lau pilastraren bitartez egituratuta dago. Pilastrek arrautza-moldureagaz apaindutako taulamentu jarraitu bati eusten deutsie, eta, taulamentu horren gainean, triangelu-frontoiz errematautako atiko bat dago. Alboko kaleek erremate kurbauak eta kutsu historizistako landara-hegalak daukiez estalgarri. Moltso osoa, ostera, bisualki altara-mahaian integrauta dagoan banku edo predela baten gainean. Polikromian, konbinauta dagoz granate-tonu ilunak eta urre-koloreko profilak, baita atzealde urdinkarak be. Halanda ze, kontraste kromatikoa eratzen da, tradizino neoklasiko berantiarreko herri-erretaulen bereizgarri dana. Formaz, erretaulearen eraikuntzea lau samarra da, erliebe arkitektoniko urrikoa eta dekorazino neurritsukoa, mihiztatutako arotzeria seriatuaren jitekoa. Erdiko kalean gotzain santu baten irudi titularra dago, San Martin [16] lez identifikauta. Mitrea, makulua eta apezpiku-janzkerea daukaz. Egikera herrikoia dauka eskultureak, frontalismo nabariagaz, konposizino zurrunagaz eta polikromia distiratsuagaz. Oihalak era eskematiko bertikalean eskegita dagoz, naturalismo gitxiko tolestura sinpleakaz, eta arpegiak, barriz, indibidualizazino psikologiko urriko ezaugarri idealizauak daukaz. Badakigu irudi hori baino lehenagoko beste San Martin bat izan zala; hori, 1793an egindako bisita baten idatzi ebenez, “lotsagarri” egoan, ”haragitzea falta jakolako”. Konpontzeko eta duin ixteko agindua emon zan4AHEB-BEHA, Bediako San Joan Bataiatzailearen parrokia, Kontu, inbentario eta bisiten liburua, 1743-1824, 0468/003-00 signaturea.. Ezkerrean, Jesusen Bihotz Sagraduaren [17] irudia dago, bedeinkatuz eta bularraren gainean bihotz puztua erakutsiz, XIX. mendearen amaiera ezkero ugari zabaldutako eredu ikonografikoaren arabera. Irudia debozino-ekoizpen seriatu bati jagoko. Eskumako kalean, Mariaren Bihotz Sagraduaren [18] irudikapen bat ageri da, antzeko egikerakoa, tunika zuriagaz eta mantu urdinagaz, industria-ereduetatik eratorria. Azkenik, teilatupean San Jose eta Umea [19] agertzen dituan irudi txiker bat dago, egikera sinplifikaukoa eta gustu eklektikokoa. Bai erretaularen arkitekturea bai eskulturak seguruenik XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen lehenengo hamarkadara bitartean eta herri-estetika eklektiko bati jarraituz egindako dekorazino-kanpaina berekoak dira, itxuraz. Mahaiaren aurrekaldea arabere barriagoa izango da. Panel-zerrendak daukaz, eta IHSa erdian.
Obra grafikoa
Kurutze Bidea (14) [20] (19 x 26). Kromolitografiak koloretan. Kurutze-bidearen eszenak irudikatzeko estanpak koloretan, Martin Ritter von Feuerstein (1856 – 1931) margolari alemaniarrak 1898an Municheko Santa Ana eleizarako egin ebazan lanetan oinarrituak. Alemaniako purismo nazaretar erromantikoari lotutako pinturearen eragina daukie ezaugarri. Eszena horreek zelanbaiteko zabalkundea euki eben Europan, eta irudi-orri bakotxaren kartelak hainbat hizkuntzatara itzuli ziran. Suitzako Einsiedeln herriko Benzinger & co enpreseak fabrikau, estanpau eta banatu ebazan. Tirada hori 1930eko hamarkadakoa izango da.
MRV-RCL
María Romano Vallejo – Raquel Cilla López