ANDRA MARIAREN ZERURATZEA ELEIZA (Andra Mari)

Arratia

\

Igorre | Elexalde auzoa

i

Folletoa

Elexalde, 22 (48140)

p.andramari.igorre@bizkeliza.org

ERAIKINA [1] [2]

Andra Mariaren Zeruratzea eleiza malda handiaren gainean dago Igorreko iparraldeko sarreran.

Egin izan diran askotariko esku-hartzeen eraginez, parrokia honen oinplanoa nahasi samarra da, ulergatxa [3]. Esan dagigun, beste ezer baino lehen eta deskribapena hobeto ulertzeko, oinaldeko atala dala gotiko berantiarreko eraikinetik geratzen dana eta gainerakoa XVIII. gizaldiko barritze-lanen emaitza dala, geroko esku-hartzeak ahaztu barik.

Oinarrian, hiru atal guztiz irregularretan antolatutako lau angeluko multzoa da [4] [5]. Lehenengo biak -XVIII. gizaldikoak-, hiru nabetan banatzen dira, erdikoa albokoak baino gitxi gorabehera hiru bider zabalagoa, eta, gainera, lehenengo atala bigarrena -irregular samarra- baino askoz luzeagoa. Ikusiko dogunez, alboetako nabe honeek kurutzaduraren besoak oinalderantz zabaltzean sortu ziran. Bere aldetik, hirugarren atala, mendebaldera -erdi arokoa-, estuagoa da eta erdiko nabea baino apur bat baxuagoa. Tenpluaren gainerako atalen ezaugarriakaz alderatuz, berezi eta desbardinak dituan eleizaren zatirik zaharrenagaz bat dator.

Burualde luzanga multzo nagusi honi atxikita dago. Sakristiak, hegoaldera, eta eleizpeak osotzen dabe planoa. Bere aldetik, torrea horma-bularraren eta sarbidearen artean sakoneratuta dago eta oinplanoan ia ez da agertzen [6].

Barrualdea, oinplanoaren islapen argia da. Irregularra bada be, irudi orokorra, bardintsua da, erdiko nabea eta burualdea ia altuera berean dagozalarik, bigarren ataleko alboetakoak apur bat baxuagoak badira be. 1992an egin zan eraikinaren zaharbarritzearen eraginez lortu zan neurri handi baten erregulartasun hori. Orduan, zorua osorik barritu zan eta horma eta sabaiak zuritu ziran, multzoari itxura homogeneoa emonez.

Kanpoaldera be irudi bateratua dauka, eremu gehienak teilatu beraz estali ziralako eta eleizpea oinaldeko multzoa bilduz jarri zalako.

Finkatuta dagoan lursailaren malda konpontzeko basamentu mailakatu sendoa jarri da, burualdean, eraikinaren zimendatzea zabaltzeko diran hormaren egiturako hiru maila txikigaz indartuta [7].

Hormaren egitura barruan ez da ikusten, egiturazko zati batzuetan -zutabe, arku eta nerbioak- izan ezik, hor harlandua agertzen da-eta. Baina, kanpoaldera, hargin-lana askotarikoa da, inguru batzuetan hormarria eta beste batzuetan harlanduxko-lana eta baita harlanduzkoa be [8]. Kontrastea bereziki deigarria da XVIII. gizaldiko multzoan (burualdea eta lehenengo atal biak), izan be, bertan, hormarrizko barrenaren gainean eta urtengunearen ondoren, harlandu karetsu eta burdintsu ugari erabili izan da, laukitutako hormarriaz nahastatuta bada be [9]. Baina, mendebaldeko multzoan, hormarria da nagusi, errekarri askogaz, harlandua, ez oso zehatza, hutsarteen inguruetan eta ertzetan agertzen dalarik [10].

Zoladura [11], oholtza da gehiena, harlauzaz osotuta dagozan ingurunea eta zenbait korridore izan ezik. Altara-aldea harrizko harmailen bidez altxatzen da. Guzti hau 1992ko barriztatzearen emaitza da.

Oinaldeko ataleko izkinetako euskarriak ebakidura konplexuko oinarri dira hiru zutabe txikirekin, erdikoa listeltxoagaz, eta alboetan sakonuneakaz [12]. Guzti hau sartze-moldurak dituan, eta goian kapitel zerrenda, oinarri prismatikoaren gainean [13]. Osagai honeek eleizaren multzo nagusira daroan arkuan errepikatzen dira [14], apur bat sinplifikatuta bada be (listela falta da, sarguneak arinagoak dira [15] eta kapitelak geometrikoagoak dira [16]). Guzti hau, jakina, gotiko berantiarreko tenplu hari dagokio; hain zuzen be, aitatutako eraikin horretako hiru kapitelen arrastoak dagoz abadetxeko hormatxoan aprobetxatuta [17], palma-itxurako apaingarriez eta boladun eskuaz [18] apainduta, eta ganga-giltzarria [19] errosetakaz.

XVIII. gizaldiko zatian, nabeak zutabe zatikatuen bidez bereizten dira [20], luzitutako adreiluzkoak, eta honeekin bat datoz hormetan pilastrak, batzuk poligonalak eta besteak leunak, toskanar kapitel txikiakaz [21], material berekoak, ertzetan zibadun hodi-mentsula bihurtzen diranak [22]. Bere aldetik, burualdeko ahokadura harroin bako baina kapiteldun kurutze-formako toskanar zutabeez zehazten da [23].

Kanpoaldera, izkinetako horma-bular bik [24] finkatzen dabe mendebaldeko bolumen estua. Urtengune molduratu txikiakaz, ia teilatuko erlaitzeraino altxatzen dira, eta hemen ezponda-forma hartzen dabe [6]. Horma-bularrak, hegoaldean moldura konkaboko bigarren ezponda baxuagoaz aberasten dan ezponda molduratuan amaitutako idulki altutik abiatzen dira [25].

Oinaldeko multzoan, estalkia, kurutzeria soil zorrotza da [26]. Nerbioak deskribatutako zerrenda kapiteletatik eta kardu-hostoak (ebanjelioaren aldea) [27] eta hegazti eta lorea [28] (epistolaren aldea) dabezan hodi-mentsuletatik abiatzen dira. Behin eta barriro jan eta mehetu egin diran nerbio konkabo-konbexuak dira eta bozel-aurrealdea dabe listelagaz, sistema hau errepikatu egiten dalarik, areagotuta, gangen oinarri diran arkuetan eta bikoiztuta nabeetara daroan parpain-arkuan [29]. Danak arku zorrotzak dira. Erdialdera, giltzarri oxkarratua punta edo hagin txikiez errematatuta eta San Pedro Aita Santuaren irudia [30], gorputz erdikoa, giltza eta liburuagaz, eta polikromia galduta dauala. Gotiko berantiarreko gangaren beste giltzarri biak sarbideetako baten gainean [31] eta, esan danez, abadetxeko hormatxoan [19] dagoz.

Bere aldetik, alboetako nabeek luneta-gangak dabez [32]. Erdiko kaleak kurutzeriak daukaz [33], eta oinaldeko multzoagaz alkartzen dan inguruan luneta-ganga bat sartzen jako [5], eremu bien arteko desnibela konpontzen lagunduz. Erdiko nabea baino apur bat beherago dagoan burualdean be luneto-gangak dagoz [34].

Teilatua [35], lau isurialdekoa da eta goihabe jarraitua dauka, dagokiozan zeharkako multzoakaz kurutzaduraren lehenengo ataleko besoetarako, bigarren atala -beranduago gehitutakoa- teilatu nagusia zabaldu egiten daben isurialde triangeluarrez estaltzen da.

Leiho nagusiak erdi-puntuko hutsarte txaranbelduak dira. Absideko hegoaldeko horman eta lehenengo atalaren alboetan dagoz -bakotxean bat- [36], bata jatorrizkoa ez dana, eta bigarrenaren alde bakotxean beste bat. Leiho-multzoa osotzeko, mendebaldeko pinoian moldura konkabo bikotxa eta kanpoaldera bozela dauan idi-begia dago [37], Hutsune guzti honeetan, beirateak jarri izan dira oraintsu [38], hain zuzen be Jose Maria Muñoz abade eta margolariak diseinatutakoak..

Beste leiho bat be bazan, bikia, sartze-oinarri txikien gainean egozan bozeldun arkuakaz [39], eta barrualdera kainoi makurtua eta oinarri molduratuakaz [40]. Oinaldeko multzoko hegoaldeko horman egoan, koruaren parean, gaur egun -barrualdera zein kanpoaldera- bakarrik hormatutako arrastoak dagozan arren.

Hiru sarbide dagoz. Nagusia [41], mendebaldera, arku oso arinki zorrotza da arkubarneran, eta erdi-puntukoa arkugaineran, sartze-oinarridun bozel txiki biz inguratutako janbakaz eta uztaiagaz [42] eta erradio-dobela handiakaz. Honeek bozel eta listeleko moldurak babesten ditu eta listela eten egiten da eta erdian belarri-formako apaindura dauan teilapea jasotzen dau bozel eta listeldun idulki txikiaren gainean irudia (desagertutakoa) hartzeko [43]. Kainoiak, makurtua, ate-orpoak eta oholesia daukaz [44]. Janbetako baten, erroseta dago zizelkatuta zirkuluaren barruan [45].

Beste sarera biak makurtu soilak dira alboetako nabeen oinaldean. Iparraldekoan, uztaia barriren barri egindakoa da [46]. Hegoaldekoaren gainean [47], berrerabilitako ganga-giltzarria dago Agnus Dei dalakoaren irudiagaz [31].

Koruak barreneko atal osoa hartzen dau [48]. Igarobide-egitura da egurrez estalitako burdinazko habeen gainean. Oraintsukoa da, baina antzeko ezaugarriak ebazan, baina altutxoagoa zan, egurrezko beste bat ordezkatzen dau. Gaur hormatuta dagoan jarleku-leihotik sartzen zan argia [40], hegoaldean, eta oinaldeko idi-begiaren bidez [37].

Eskailera biribil interesgarriak garoaz bertara; behealdean, goialdean baino hobeto landuta dago horma. Erdi-puntuko sarbide dotorea dauka [49], moldura konkabo bikotxekoa eta sartzeakaz [50], kainoi makurtuagaz. Helize-formako eskailera dator gero, zilindro bertikal zuzen eta triangelu-formako mailakaz [51], barrualdera laprandura handia dauan gezileihoaren bidez argiztatuta [52]. Koruan amaitzen da erdi-puntu soilaren bidez [53]. Eskailera biribilak, ostera, jarraitu egiten dau, kanpantorrera igotzeko be balio dau-eta.

Torrea [6], ipar-mendebaldeko ertzeko horma-bularraren eta eskailera biribilaren gainean bermatzen da [54]. Finkapen berezi honen ondorioz, bere orientazinoa irregularra da, ardatzak 45º inguruko angelua eratuz tenpluaren nabeari dagokionez.

Kanpai-multzoa hareharrizko harlanduz eratutako maila biz osotuta dago [55]. Behekoa, kanpantorrea teilatuaren ginetik altxatzeko balio dauan prisma soil leuna da. Goikoa, plaka leunetik abiatzen da eta arin ebakitako ertzak ditu, erdi-puntuko hutsarte kardinalak zoruaren parean molduratutako leiho-ertzekin jatsitako tauletan sartuta. Beste moldura zuzen baten ostean dator esferaerdiko kupula [56], ertzetan balaustre lirainakaz eta linternagaz eta kurutze haize-orratza dauan torre txiki eta luzexkan amaituta. Kupulari erlojuaren esfera gehitu jako.

Oinaldeko atalaren iparraldera hazurtegia egoan [57], eremu errektangular soil honetara korupetik heltzen zan. 1991-1992eko lanetan desegin egin eben, eta bere arrastoa baino ez da geratzen.

Sakristia hegoaldean dago. Interes bako lan modernoa da, sarbide okertu biren bidez lotuta dago tenpluagaz [58], bata absidean eta bestea lehenengo atalean. Egia esan, abadetxeko goiko solairuaren zatia da.

Mendebaldeko multzoa inguratuz, eleizpea [59], harlanduzko hormatxoduna, oinarri zuzenakaz teilaperako eta lauzatutako zoruagaz. Eraketa barria eban aurrekoaren barriztapena da, 1990ko hamarkadaren hasieran egindakoa

Oinaldeko fatxadan eleizpe altuagoa egon zan, bere arrastoak horman ikusi daitekezalarik [10], idi-begiaren parean –seguruenik horrexegaitik hormatuko zan hutsarte hori-. Ez dakigu noiz eraitsi eben.

Beste hainbat kasutan lez, Iturrizak aspaldiko data jarri deutso Andra Mari tenpluaren sorrerari: 1208 inguruan, kultua urrin egoan Elgezuako Santa Luzia tenplutik -ordutik ermita mailara beheratuta- hona lekualdatu zanean. Baina kasu honetan be, eleizaren inguruko lehenengo aitamena 1383koa da, errege-patronatukoen artean agertzen dalarik, nahiz eta Abendañotarrek zelanbaiteko diru-eskubideak lortu tenplutik. Gizaldi bat beranduago, 1480 inguruan, datu eta egoera errepikatu egin ziran1ITURRIZA ETA ZABALA, 1967a, 1. lib., 215., 391. or. DACOSTA MARTINEZ, 1999a, 27. or..

Eraikina XVI. gizaldiaren hasieran berregin eben. Hain zuzen be, oinaldeko atala, ikusi dogunez, eraikinaren gainerako osagaietatik guztiz desbardina dana, 1991ean eleizaren barrualdean buruturako arkeologia-indusketari esker zehaztasun handiz berreraiki daikegun tenplu gotiko-errenazentistari dagokio2RAMON CASQUERO, 1991a, 152-154 or.. Hiru ataletan banatutako nabe bakarrekoa zan eta zortzi aldeko hiru horma-ataleko burualdea eukan. Bizkaitar baserri inguruan ohikoa zan gotiko berantiareko ereduari jarraitzen eutson, baina hainbeste ikusten ez zan zortzi aldeko absideagaz.

Eraikin honetatik, aitatu danez, atzealdeko atal osoa geratzen da, zalantza barik, korua hartzeko itzitakoa, eta beste arrastoren bat edo beste (giltzarri pare bat eta kapitelak nerbioen hondar) Osagai guztiak (erdi-puntuko sarbideak edo arin zorrotzak, sarrera nagusiko moldura, sartzeak, nerbio zorrotzak, giltzarriak) aintzat hartuta, eleiza ha 1520 ingurukoa zala esan daiteke.

1616an, korrejidorearen tenienteak eta bere perituek tenplua azaletik deskribatu eben: amaituta egoan, horma sendoakaz eta erabat gangaz estalita; gangen atalak eta hormak luzituta egozan barrualdera3AGS, Eleiz patronatua, 184-200 leg..

1660an, Martin Garai Echevarria harginak, Martin Errecalde arotzak eta Francisco Carral errementariak eraiki eben torrea. Baina handik gitxira, berreraiki egin behar izan eben, “por la ruyna que hiço el rayo en el año de sesenta y uno, que fue al otra noche de la Presentacion de Nuestra Señora por el mes de noviembre”. Obra barriaren amaieran, 1663an, 20 erreal gastatu ebezan “a los canteros y demas personas y peones y carpinteros que asistieron” afaria emoteko. Beste tximista batek be jo eban kanpantorrea 1676an, baina ondorioak ez ziran hain larriak izan4AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Fabrika-liburua, 1660-1695, 3362/046-00 sign..

1663an, eleizpeko hormak egin ziran eta 1665ean harriztatu ebazan Alonso de Gordon edo Bordon “maestre empedrador” dalakoak5Ibid..

1736an, eleiza eleiztar guztiak hartzeko txikiegia zala ikusi eban bisitatzaileak, izan be, “pues muchos de ellos por no caber en la yglesia los oyen desde el cementerio (=pórtico), y fuera de el”, diseinuak egitea eta handitzeko baldintzak idatziz jasotzeko agindua emonez; halanda be, denpora asko igaroko zan agindu ha bete aurretik, beharbada dirurik ez ebelako edo ugazaba, Baldecarzanako Markesa, aurka egoalako -honegaz auzitan jardun behar izan eben hamarrenetako batzuk itzi egizan-. Bitartean, obra txiki batzuk egin ziran: koruaren taulamendua, beirateak ipintzea, eliza eta sakristia luzitzea (1741) eta ohiko teilabarritze-lanak (1747)6AHEB-BEHA, Andra Mariaren zeruratzea - Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign.; Fabrika-liburua: hamarrekoen eta herenen bilketa, 1735-1741, 3357/004-00 sign..

1758an, bisitatzaileak agindua errepikatu eban, tenplua zabalagotzea eta tximistak kaltetutako torrea konpontzea ezinbesteko zala zehaztuz7AHEB-BEHA, Andra Mariaren zeruratzea - Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign. . Ikusten danez, izadiaren fenomeno hau ohiko arazo bihurtu zan Igorreko torrearentzat.

Dana dala, Andra Mari tenpluaren barriztatzearen eskritura dezente atzeratu zan: Lanak 1786an hasi zirala emoten dau, Pedro Francisco Avendaño berreraikuntzaren eta eleiza barria, bere kurutzadura barriaz, handitzearen mandatua emon ebanean. 1789an, Francisco eta Juan Ruiz de Munar menditar margolariek kurutzeria barria urreztatzeko esku-hartu eben. 1791ean amaitu zan “kurutzaduraren” kostua 94.628 erreal eta 29 marabedikoa izan zan. Ezohikoa bazan be, udalerriko ermitek diru-laguntza emon eben lanok ordaintzeko8Ibid. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Santa Luzia ermitako kontu-liburua, 1795-1811, 3356/003-00 sign.; Turtureko San Migel ermitako kontu-liburua, 1716-1839, 3357/005-00 sign..

Lan honeen ondorioz, eraikina handitu egin zan, bai zabaleran eta baita luzeran be eta, horrezaz gainera, esan danez, kurutzadura gehitu zan. Harlandua erabili eben, gitxi gastatuta behealdean -zolatua bardintzeko idulkian nabarmena da-, eta goialdean, hormarria. Eraikina, orokorrean, apala da: barruko zutabeek ez daukie kapitelik eta ez dago erlaitzik kanpoaldean, bitarteko urriez baliatu zirala agertuz.

Eskastasun honek eraginda errespetatuko zan oinaldeko atala; jatorrizko gangari eutsi eutson korurako baliagarri bihurtuz, eta baita hainbat osagairi be (sarrera nagusia, torreko eskailera, torrea bera), alde batetik gatxa zalako ordezkatzea eta, bestetik, garestia.

1819an, beste behin be urte batzuk aurretik jausitako tximistak kaltetutako torrea berreraikitzeko lanei ekin jaken. Antonio Echaniz bilbotarrak diseinatu eban planoa, berau gauzatzeko 19.000 errealetik gora aurreikusita. Antza danez, ugazaba ez egoan ados kopuru horreekaz eta urte beraren amaieran kontua aztertzeko agindu eutson Agustin Humarani. 1819an, Humaranek bere egitasmoa egin eta baldintzak idatziz jaso ebazan, 15.950 errealetako aurrekontua aurkeztuz lanak egiteko: handik gitxira lanak egitea onartu zan Calahorran. 1820aren hasieran, Mauricio Lexariturri Berrizko bizilagunak, “uno de los más afamados y mejores canteros de este país” joten zanak, lanen errematea lortu eban 10.364 errealen truke. Torrea, 1824an amaitu zan9AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign.; Askotariko agiriak, 12, 6. ag.; Antonio Lopez Cardiñanosen eskaria, Emeterio Urquiza eta Juan Antonio Estancona Igorreko eraikineko maiordomoen izenean, eleizan lanak egiteko baimena emoteko, 1819, 3363/006-00 sign.; Francisco Ramon Eguia abade eta Igorreko parrokia eleizako onuradunaren, Eustaquio Ibarrondo eta Gregorio Iruarrizagaren baimen-eskaera Gotzainari, gero itzultzeko diru-kopuru batzuk jasotzeko kanpantorrea konpondu ahal izateko, 1820, 3362/045-00 sign..

Beranduago, lan txikiagoak baino ez ziran egin (1861-1862), 1889an, hamazortzigarren gizaldiko handitzearen gangak barriztatu ziran arte10AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Kontu- eta inbentario-liburua, 1836-1942, 3358/001-00 sign.; Jose Ramon Yarritu abade, gobernadore eta Calahorra eta La Calzadako Zuzkitzaile eta Bikario Nagusiaren gutuna Igorreko Kapitulu eta maiordomoari zuzenduta, Tadeo Yruergasek Igorreko parrokia eleiza konpontzeko egindako eskaria dala-eta, 1860, 3363/004-00 sign.; maiordomoei egindako ordainagiriak eta honeengandik bigarren batzuei parrokiaren fabrikaren kontura, 1861, 3363/054-00 sign., Igeltzerotza-lanak egiteko konpromiso-gutuna, 1889, 3362/058-00 sign.; Igorreko eleizan egindako igeltzerotza-lanen laburpena, 3364/030-00 sign..

1920an, eleiza handitu egin zan, Antonio Araluze arkitekto eta Getxoko bizilagunaren zuzendaritzapean11AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Kontuak eta parrokian gertatutakoaren datuak, 1902-19363358/002-00 , sign.; Posta-trukea Hilario Soloetaren eta Gasteizko gotzainaren artean, 1920, 3364/023-00 sign.; Kontu- eta inbentario-liburua, 1836-1942, 3358/001-00 sign.. Zehazki, alboetako nabeak sortu ziran kurutzaduraren besoak mendebalderantz, oinalderantz luzatuz. Atal barriak bereizteko zutabeak eta pilastren zati bat eraiki ziran, absideko ahokadurako pilastrei -barrokoko lanak- toskanar kapitel txikiak -igeltsuzkoak- gehitzeaz batera. Obrak amaitu artean, eleizkizunak hurran egoan Antonio Santuak ermitan egiten ziran.

Halanda be, atal biak bardinak egin ordez, lehenengoa transeptu zaharraren altueran geratu zan eta bigarrena askoz beherago. Beharbada neurrien desoreka hori nahita bilatuko zan, tenpluaren erdialdean eremu zabalagoa, begietarako traba bakoa lortzeko, ez egoan-eta eragozpenik atal biei neurri bera emoteko.

Eraldaketa hau, hormen egituran be ikusi daiteke; zati barrian, kareharrizko harlandu ugari dago, era irregularrean banatuta badago be.

1991-1992an, eleizaren azken barrikuntza egin zan. Zehazki, oholtza ipini zan, hormak garbitu ziran kanpotik zein barrutik -hemen luzitu eta margotu egin ziran- eta erreteila egin, hutsarteetakoren bat edo beste berreskuratuz, esate baterako oinaldeko idi-begia, ordura arte hormatuta egoana. Gainera, hazurtegia kendu egin zan, eta korua eta eleizpea osorik barritu ziran.

Ez da erraza Andra Mari eleiza ulertzea eta, orokorrean, eraikuntza lez, ez dau kalitate handirik. Halanda be, baditu interesgarri samar dan osagairik be, esate baterako oinaldeko atala, non sarbidea eta eskailera biribila XVI. gizaldiaren hasieran bizkaitar alkarte ugaritan garatzen zan arkitektura erlijiosoaren adierazgarri nabarmen diran.

Baina, 1787-1793an, itxura baten bitarteko eskasakaz egin zan eta eraikinari zehaztasun handi bako akabera emon eutson zaharbarritzearen emaitza, hibrido berezi samarra izan zan. 1819-1824ko torrea bera be, nahiko hobea izanda be, xelebre samar eratuta dago. Eta honek txarrera egin eban 1920an, tenplu barrokoaren tipologia aldatzeaz gainera, ohiz kanpoko formula sartu zanean.

Halanda be, nahasketa hau dezente arindu da azken barriztapenagaz. Honi esker, tenpluaren barrualdea homogeneo, bardin samar geratu da, zoruetan oholtza jarri eta hormak karez zuritu ondoren. Gaur egungo egoera, finkatuta, eraikin onargarri eta atseginarena da, nahiz eta arkitekturaren aldetik aparteko ezer ez euki.

ALTZARIAK

Eleizako altzari-horniketaren inguruk biografia mamintsua da eta agirietan datu asko jasota dago.

Barri zahar eta interesgarrien artean, 1633ko ekainaren 9an Andra Mariaren erlikiak aurkitu izanaren aitamena dogu. Eleizako parrokoak, tenpluko hormetan erlikia garrantzitsuak ezkutatuta egozala inoen zurrumurruak entzunda, eskribaua eta hargina deitu ebazan bidezko ikerketak egiteko. Ondorioz, erretaula nagusiaren osteko horman, “en un cabo de dicha capilla a la parte del evangelio”, erretaula horretako oholean idatzitako letren atzean, “pegante al altar mayor detras del rrelicario del santissimo sacramento”, kurutzea aurkitu eben harri baten markatuta, eta harri hori eta barruan egoan ohola altxatu ondoren, metalezko basoa eta argibide-paperaren arabera, Maria Birjinaren esnearen eta ulearen erlikiak eukazan bilgarri txiki bat aurkitu ebezan. Auzotarrek sinisgarritasuna emoten eutsoen aurkikuntzari euren lekukotasunakaz; euren esanetan, baekien erlikiak egozana, belaunaldiz belaunaldi transmititu izan zalako barri hori eta, gainera, lehengo denporetan erromesaldiak egiten ziralako bertara. Abadeak, zuhurtasunez, aurkitutako lekura itzuli ebazan erlikiak, erlikia-ontzi egokia eraiki arte. Zoritxarrez, ez dakigu beste ezer kontu horri buruz, eta idatzietan aitatzen dan horma hori desagertuta dago, XVIII. gizaldiko barriztatzean aldatu eben-eta12AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Ama Birjina Txit Santuaren erlikien aurkikuntzari buruzko lekukotasunak, 1633, 3363/078-00 sign..

Bitxikeria honez gainera, XVII. gizalditik aurrera, 1660tik hasita, altzarien inguruko ondoz ondoko idatzoharrak dagoz kontu eta bisitetan.

Urte haretan, Esteban Ytorrondo Beitiari pulpituagaitik ordaindu jakon; Gabriel Butron brodatzaileari kasulla batengaitik eta beste baten apaingarriengaitik eta Mateo Gojenola izeneko beste brodatzaile bati, estola eta manipuluengaitik13AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Fabrika-liburua, 1660-1695, 3362/046-00 sign..

Tenpluak hiru altara eukazala emoten dau, izan be, zidarrezko kaliza bi egozala eta, altara bakotxean bat egon eiten, beste bat erosi behar zala esan zan 1661ean. Eta handik urte batzuetara, 1663 eta 1677 bitartean, ehun-apaingarri barriak eskatu ebezan: 1663an, estola eta manipuluak, Mateo Arriquibarrek ordainduta, 1665ean, damasko-kasulla, “con su franxon de oro”, 1667an, pulpiturako oihal baltza eta altara aurrerako oihal baltza, “por neseçitar la dicha fabrica de anbas piesas por no las haber tenido antes nunca”, Antonio Trabudua brodatzaileari ordainduta. Beroni ordaindu jakon urtebeteren buruan kasulla batengaitik eta “paño de pulpito de damasco carmessi con su flocadura de seda”. Eta 1677an, kasulla morea eta zuria erosi ebezan14Ibid..

Beste era bateko lanen idatzoharrak be badira liburuetan, beharbada ez ehun-gaienak baizen ugariak. Esate baterako, 1665ean, pulpitua egin eban Esteban Yturriondori ordaindu jakon atril barri birengaitik eta altara nagusirako kurutzeagaitik, beharbada egurrezkoak; 1677an, zidarrezko ur-ardo ontziak erosi ziran eta 1690ean, 440 errealeko deskargua dago hau dala-eta: “pinttar los quatro lienzos del retablo del altar mayor”. 1616rako erretaula baegoala emoten dau, eta “razonable” egoala gainera, eta lau ohol margotuta, sagrario barria eta titularraren eta Arrosarioko Andra Mariaren irudiak ebazala. Beste altzari bi be aitatzen dira: erretaula txiki eta ona ebanjelioaren aldean, eskultura oso eta urreztatu bakoakaz; eta epistolan, beste erretaula txiki bat, eskasa, eskultura txiki eta distira bakoak15Ibid. AGS, Eleiz patronatua, 184-200 leg..

XVIII. gizaldian, sarri erosi ziran ehun-gaiak, esate baterako, bost gainjantzi, hiru kasulla euren estola eta manipuluakaz, eta 1739an erosi ziran dalmatika bi. Nahiz eta askoz bereziagoa izan zidarrezko armiarma batzuen helduera 1734an, Veracruzen (Mexiko) bizi zan Juan ugartek Indietatik bialduta16AGS, Eleiz patronatua, 184-200 leg..

Beste alde batetik, iruditeriari buruzko barri gitxi dogu, gizaldiaren erdialdera, 1758an, bisitatzaileak honako hau agindu baeban be: “se entierre por yndezentte la ymaxen que estta en el alttar, junto a la puertta de la sacristtia”. Handik gitxira, 1764an, “busto de San Juan Evangelista” ekarri eben Bilbotik, 344 erreal ordainduta. 1764 eta 1769 bitartean, hainbat deskargu dago jasota, honeengaitik: sakristiako ur-txarroa, “la sobrepila”, “quatro baras de sarxa morada sobre las que dio un deboto para la capa del San Juan y las echuras”, ordainketa Juan Valois margolariari San Joan eta Bakardadeko Andra Mariaren kutxak margotzeagaitik, eta beirateen kostua17Ibid..

Eta 1758an, eleizea handitzea ezinbesteko zala ohartarazoz, bisitatzaileak emondako agindua betetzeko unea heldu zan. Hainbat idatzohar dago eraikinean egindako lanei buruz eta gitxienez XVII. gizaldiaren hasieratik egoan erretaula aldatzeko ordua be heldu jaken, antza. 1774an ordaindu jaken “barios carretteros y caballerias para el acarreo del rettablo para la parroquial”; Bilboko Joan Santuak eleizatik ekarri zan 3.000 erreal ordainduta 1781ean. Urte berean agindu jakon Manuel Acebori “una efigie de Jesucristo para sobre alttar maior”, seguruenik gaur egungo erretaularen teilatupea burutzen dauana. Urteotan, tenplua barritu eta altzari barriez hornitu zan eta, horrezaz gainera, zidarrezko kustodia edo erlikia-ontzia erosi zan eta hainbat apaingarri atondu. Itxura baten, XVIII. gizaldiaren azken hamarkadarako herri lanak amaituta egozan eta “nuevo cruzero” dalakoaren margotze eta urreztatze lanetan ziharduen, hain zuzen be Francisco eta Joaquin Ruiz de Munar kantabriar margolarien eskutik.

XIX. gizaldiaren hasieran, eskuartean doguzan datuen arabera, kanpai barria, Antonio de la Hoyak galdatutakoa, eleizako torrean dagoana, ordaindu zan. Epeka ordaindu zan eta zaharra galdatzeari -Ugao-Miraballesen egin zan- zegokiona kenduz18Add a Tooltip Text.

Gizaldiaren erdialdera, askotariko konponketen idatzoharrak egin ziran, esate baterako Ramon Urate zidargileak egin ebana zidarrezko intsentsu-ontzian, edo Andra Mariaren eta santu batzuen irudiak garbitzearen gastuak. Gainera, damasko-hirukoa eta artxiborako armairua erosi ziran. 1865ean, ordainketa egin jakon Bilboko Itxaropeneko Andra Maria komentuari honengaitik: “capa pluvial morada nueva, casulla con su correspondientes adherentes, dos estolas y una bolsa para llevar el señor”. Gizaldiaren amaiera inguruan, gastu barriak dagoz apaingarrietan: “a Pedro Ruiz, de Calahorra, […] por un terno de damasco seda, negro compuesto de capa, casulla, dos dalmáticas y paño atril” eta “a los señores Picaza Hermanos […] por una casulla encarnada con todos sus accesorios y veinte varas de galón de seda amarilla”19AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Kontu- eta inbentario-liburua, 1836-1942, 3358/001-00 sign..

Liturgiarako osagarriei dagokienez, ez da ohikoa kalitatezko zidarra daben gauzak aurkitzea, eta gehienak konponbide praktikoago eta merkeagoak dira. 1894an, metal zuriko kopoia erosi zan, beharbada iraun daben gauzen artean ondoen dagozanetako bat, “una copa de cáliz” edo urreztatutako zidarrezko patena bi Bilboko Anduiza etxekoak; etxe honetan arduratu ziran, gainera, beste pieza batzuk txukuntzeaz -kaliza eta kopa bi eta patena urreztatzea. 1900ean eta hurrengo urteetan, deskarguak dagoz zenbait irudi egiteagaitik: Pascual Aurrecoecheak Mariaren Bihotzaren irudia egin eban altara nagusirako, beharbada gaur egun be badagoan Jesusen Bihotzaren parea, eta Arrosarioko Andra Mariaren irudi barria erosi zan. Batez be konponketak egin ebazan hainbat egileren izena aitatzen da, esate baterako, Pedro Sorriguieta eskultorea, erre egin zan Sortzez Garbiaren altara eta autorlekuak konpontzeaz arduratu zana, Isidro Menchaca, pulpitua konpondu, alboetako altara-mahai bi margotu eta altara nagusian ikutuak egin ebazana, Jose Sciortino zidarrezko kopoi handia (beharbada Eleiz Museoan dagoan kopoi-kustodia), beste kopoi bat eta kaliza urreztatu ebazana.

Ez dogu “altares del Corazon de Jesús y de San Pedro, peanas para colocar las efigies de San Miguel, Santa Bárbara, San Roque y San Sebastián, con sus pinturas” dalakoen konponketen egileen izenik.

Era berean, hainbat erosketa agertzen da, esate baterako, armairu barria tiradera-altzariagaz sakristiarako, 16 kurutze Kurutze-biderako Sorreguietari ordainduta, eta San Frantziskoren irudi bat. 1912 haretan, santu hau erosi zanean, “un estandarte con dorado fino para los terciarios de San Francisco” oparitu eban Maria Goicoechearen dohaintzagaz osotu zan horniketa. Handik urte bira, Igorreko seme zan Melchor Andonegui eta Arraibi abadeak kaliza eta bere kutxatilaren dohaintza egin eban, eta 1916an, Julia Zavalak brillante biren dohaintza egin eban kustodiarako20AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Kontu- eta inbentario-liburua, 1836-1942, 3358/001-00 sign.; Kontuak eta parrokian gertatutakoaren datuak, 1902-1936, 3358/002-00 sign..

1904ko inbentario batek emoten deusku tenpluan sasoi haretan egoan altzari horniketaren barri. Zehatz-mehatz kontatuta, zerrenda luze baten, hainbat osagai aitatzen da, besteak beste, zazpi altara, eskultura desbardinen deitura eta kokapenagaz, pulpitua, zidarrezko hainbat pieza, tartean armiarmak, e.a.21AHEB-BEHA, La Asunción de Nuestra Señora - Igorre, Parrokian gertatutakoaren kontuak eta bestelako datuak, 1902-1936, sign. 3358/002-00.

XX. gizaldiko hogeiko hamarkadan emon eutsien hasiera tenplua handiagotzeko lan barriei, eta errentak lehentasun honeei aurre egitera zuzendu ziran oinarrian eta, ondorioz, “se suspende todo arreglo de ornamentación”. Eleizkizunak, hurran egoan Antonio Santuak ermitan egiten hasi ziran. Zehatzak dira, beraz, altzarien inguruko idatzoharrak. Besteak beste, 1925ean Miguel Marotta zidargileari egin jakon erosketa: kopoi bat, platertxo bi, 16 argimutil eta kurutze bat; edo, nabarmenagoak, Sortzez Garbiari eskainitako altara barriaren eraikuntza, San Frantzisko, San Luis eta Sortzez Garbiaren irudiakaz, 1929an eta beste baten eraikuntza Doloretako Andra Mariarentzat, San Joanen irudiagaz eta azpian Kristo “vidente” (sic) dalakoaren irudiagaz22Ibid..

Beranduago, Vatikano II.a Kontzilioaren (1962-1965) ostean izan dira aldaketa nagusiak, liturgiaren agindu barriek eraginez hainbat osagai alde batera itzi eta ahaztuta geratu zanean -eta batzuk desagertu be egin ziran- edo Eleiz Museora eroan ebenean.

Erretaulak

 

Erretaula nagusia [60]. Egur urreztatu eta polikromatua. Buru-horma hartzen dau eta banku, multzo eta teilatupean banatzen da. Hiru kale ditu, alboetakoak bereizitako erretaularen lanak egiten badabez be, bakotxak bere sagrarioa daualako eta, XX. gizaldiaren 70eko hamarkadara arte, altara-mahaia.

Bankuak [61] hutsarteetan sartutako panelak ditu, eta alboetan sagrarioak [62], marko mamintsu eta koskatsuakaz belarri-forma eta baso-motibo eta frutakaz, eta maskordun landare-mentsulako frontoian amaituta.

Pisuan, hutsarteetan sartutako zutabeek bereizten dabez ardatzak, parean bost espiradun salomondarrak dabez [63], kale nagusiaren alboetan hirukoiztu egiten diranak, eurotako bat aurreratuta. Kiribildutako orbelak eta euren uleak kiribildutako apaingarrietan itxuraldatzen diran kerubinen buru xelebreak daukiezan mentsula aberatsen gainean bermatzen dira [64].

Kanpoko horma-atal eta markoztatzeak, pilastradunak, frutu-txirikordaz eta oihalez -naturalista eta mamintsuak- betetzen dira. Gainera, erdialdeko zutabe-multzoen artean, tarteak dagoz irudiak hartzeko [65]; honeek oinarri biribila daben, landarez apainduta dagozan eta goian hostotzaz eta frutuez inguratutako ispilua daben mentsulen gainean dagoz.

Teilapeek landare-markoa dabe biribildutako hosto mamintsuakaz, erdiko belarri-formako apaingarrian etenda [66]. Euren gainean landare-orla handiak zintzilikatzen dira, albokoetan maskorrak eta erdikoan ispilua dagozalarik, danak be kerubin-buruen gainean [67].

Taulamendua izkin zuzenetan eratzen da, egitura “portante” dalakoari jarraituz. Erlaitza irten samarra da eta hostodun hagaburuetan bermatzen da.

Teilatupean [68] erdiko kaleak pisuaren sistemari jarraitzen deutso, baina alboetan landare-pinportez inguratutako ostiko-arku erara itxi egiten da. Horma-ataletan be hosto-apainketa dago, oso plastikoa, beharbada perspektiba-efektuak sortzeko ahaleginean. Teilatupeko erdiko kalearen errematea Bizkaia osoko landare-orlarik oparoenetakoa da [69].

Irudiei dagokienez, Andra Mariaren Zeruratzearen irudia gailentzen da erretaulan Asunción de la Virgen [70], aingerutxoak eta kerubin-buruak dabezan hodeien gainean. Irudi bizia da, goranzko jarrera dauka, diagonala, baina mobimentu zakarra ez ezik, lirain eta dotorea agertuz. Irudiak aurpegi idealizatua dauka, adierazpen neurritsuagaz, burua altxatuta eta gorantz begiratuz. Jantzi zabalak ditu, jauskera gogor samarragaz eta gainjantzi zintzilikarioagaz. Lagun dituan aingerutxoak [71] jolasti agertzen dira, zelanbaiteko naturalismoagaz. Polikromian nagusi dira tinta planoak, Ama Birjinaren gainjantziaren gainean ezarritako parpailen detaileagaz. Rokoko erako konposizino-bizioak baditu be, neoklasizismora gerturatuta dago, eta, beharbada, arabar tailerrean egindakoa da XVIII. gizaldiaren amaieran.

Ezkerraldeko kalean San Jose eta Umearen irudia dago [72]. Antolamenduari dagokionez Jasokundea dakarsku gogora, baina ez dau haren bizitasunik. San Jose zutik dago eta Umeari eusten deutso besoetako batean, albo batera begiratuz, baina ez Jesusi. Aurpegiera hazurtsua dauka, baina eztia, dramatismo bakoa. Tunika eta gainjantzia daukaz, tolestura koskatsu samarrakaz, batez be aurretik kurutzatzen dan gainjantzian. Ama Birjinarena lez, polikromia planoa da, margotutako urre-xaflen ikutuakaz ertzetan. Bere aldetik, Jesus Umea biluzik dago, gorpuzkera mardul samarra dauka, biguna, jarrera eroso eta hurkoagaz. Titularraren irudiaren garaikoa izango da honako hau be, XVIII. gizaldiaren amaierakoa. Beharbada, teilatupeko Kristo kurutziltzatuaren egile dan Manuel Acebo kantabriar eskultorearena23AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Fabrika-liburua: kontuak inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign..

Beste aldean, San Frantzisko Xabierren irudia dago [73]. Aurrez aurreko irudia da, jarrera deklamatorioan, asaldura agertuz; jantziek ezkutatzen dabe bere modelaketa anatomikoa. Aurpegiera mistikoa dauka, neutro samarra, begiak erdi itxita eta goian helduta daukan eta ikusleari aurkezten deutson kurutzerantz zuzenduta. Beste besoa luzatuta dauka, adierazkortasuna gehituz. Tolestura txiki, ugari eta naturalak dituan eleizatorra dauka jantzita, bertikalean jausten da, mobimentu gehiago lortuz ondulatuago dan barrenean. Hain zuzen be hortxe eta ertzetan gehitu izan jakoz margotutako urre-xaflak, landareenak, teknikaren aldetik inongo aberastasun barik. Polikromian, estola da ederrena, bihurguneak eginez jarritako pinporta eta hostoakaz, tonu berde eta gorrixkaz. San Joseren irudiaren garaikidea izango da, azken barrokotik neoklasizismorako bidean, XVIII. gizaldiaren amaierakoa. Manuel Aceboren estilotik hurbil.

Maila berean, zutabeen arteko tarteetan, Jesusen Bihotzaren eta Berriotxoako San Balendinen irudiak dagoz [74], jatorri eklektikoagaz. Eskuartean dogun datuaren arabera, Aristides Artiñano historialari eta politikoak 1907an dohaintzan emon eban dohatsuaren irudia San Rokeren irudiagaz batera24AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Kontuak eta parrokian gertatutakoaren datuak, 1902-1936, 3358/002-00 sign..

Teilatupean, Kristo kurutziltzatua dago [75]; anatomia orekatua dauka, makurdura arina, muskulatura leuna eta besoak ia horizontalean. Bular-kaiola tentsino eta naturalismo handiagoz markatzen dau. Burua alde batera okertzen dau apur bat, begiak itxita, aurpegiera nasaiagaz. Neurritasuna eta espiritualtasuna emoten ditu aditzera. Mobidutako gerripekoaz estalita dago, eta honek tolestura bihurri eta zabalak ditu, alboetan zintzilikatuta. Azalaren tonuak argi eta leunak dira, odol-efektu neurritsuakaz. Lanak sentsibilitate nasaiagorako joera dauka. Manuel Acebo Bilbon bizi zan kantabriar eskultoreak landu eban, 1782an, eta 824 erreal kobratu ebazan lanagaitik25AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign..

Irudi honen alboetan, eskultura parea dago. Ezkerretara, ebanjelari edo apostoluaren irudia (San Pedro dala esan ohi da) [76], forma sendo eta bolumen astunakaz; jantzi zabalak daukaz letoi-tolesturakaz. Liburuari oratzen deutso eta galduta dagoan beste ezaugarriren bati helduko eutsan beste eskuagaz. Aurpegiera, adierazgarria da, baina neurritsua. Polikromia ederra dauka, kiribildutako apaingarri, ‘ce’, pinporta… formako margotutako urre-xaflakaz. Barrokoa, XVII. gizaldiaren bigarren herenekoa. Beste aldean, eskumatara dagoan irudiak San Paulo dala emoten dau [77], daukan ezaugarria (ezpata) gero gehitutakoa ez bada behintzat. Aurrez aurreko irudia da, aurrerako mobimentu arinagaz; beso batez liburuari eusten deutso eta besteak ezpata (edo aiztoa?) altxatzen dau. Aurpegiera enfatikoa dauka, baina kontrolatuta. Tunikaz eta aurrean kurutzatzen dan gainjantziaz jantzita dago; gainjantzia, gainera, alde batetik zabalik dago eta tolestura zabal eta lodiak ditu, baina aurreko irudiarenak baino bigunagoak dira. Margotutako urre-xaflak be desbardinak dira aurrekoagaz alderatuz; ertzetan eskema bardinari jarraitzen bajako be, erdialdeko zurtoinak zabalagoak dira. Bere aurpegia ez da hain bertutetsua, baina bai hil amarra. Barrokoa, 1700 ingurukoa.

Teilatupean, goialdean, erdialdera, sekulako landare-orla dago, eta alboetan, aingeru parea [78], belaunikatuta, hegoak zabalik. Barrokoak dira, 1710 ingurukoak.

Eskulturez gainera, erretaulan margolanak dagoz. Teilatupe honetan, ostiko-arku erako tarteetan, mihise bana dago, Fedea [79] eta Itxaropena [80] irudikatuz. Jatorri klasikoko irudiak dabez, aurpegi idealizatuakaz, dotoreziaz jausten diran erropa zabalez jantzita. Bakotxak bere ezaugarriak ditu (emakumea begiak estalita kalizagaz, Fedea; eta bestea ainguragaz, zain dagoanaren jarreraz, Itxaropena). Margolariak kolore beroak erabili izan ditu, trantsizino leunakaz eta kontraste handi bako modelaketagaz. Atzealdean, kerubinak dagoz hodei artean. Lehenengo pisuko eskulturen garaikideak izango dira gitxi gorabehera, baina karga akademiko gehiago dabe eta, ondorioz, neoklasizismoari gehiago lotuta dagoz.

Eskumako kaleko sagrarioaren atean daukagu beste margolan bat, ohola, Guzmaneko Santo Domingoren irudiagaz [81] (50 x 24). Kasu honetan, kolore ilun eta mugatuak agertzen dira, asko kontrolatutako argiztapenagaz. Bakartutako irudia da, arin kontrastatutako paisaia baxutik agertzen dana. Egonkor dago, belaunetako bategaz mogimentu txikia egingo baleu lez, eta kurutzeari eusten deutso, beste eskua erregu-erara altxatzen daualarik. Jantziak, soilak dira, bolumena nabarmenduz xehetasunen gainetik. Herentzia tenebrista badau be, barrokoa izango da, 1710 ingurukoa.

Altzari hau gaur egun Atxuriko ospitale zaharra dagoan -gaur egun, Lanbide Heziketarako ikastegia- eta desagertuta dan Bilboko Joan Santuak eleizarena zan. Juan Bautista Mascarua Flotako jeneral eta Santiago Ordenako zaldun izan zan sustatzailea. Martin Olaizola Elorrioko bizilagunak egin eban diseinua 1708an, eta bera arduratu zan eskultura txikiez be, “chicotes” eta “sirenas” (sic), auzokide eban Jose Alkortagaz batera. 12.000 errealetako kostua izan eban eta 1708 eta 1710 bitartean garatu zan26ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 248-249 or..

Erdiko teilapea titularrentzat -Joan Santuak- zan, eta gainerako eskulturak Guraso Santuenak ziran, ondorioz, gainerako teilapeak, euren neurriak ikusita (oso altuak eta sakonera gitxikoak) -eskulturak hartzeko desegokiak-, margolanak jartzeko zirala pentsatu daiteke27AHEB-BEHA, La Asunción de Nuestra Señora - Igorre, Libro de fábrica: cuentas, inventario y visitas, 1734-1835, sign. 3357/006-00...

1784an, Igorreko parrokiak erosi eban 3.000 errealen truke, nahiz eta urte batzuk lehenago, 1774an, ordainketa baten idatzohar hau egin: “a varios carretteros y caballerias para el acarreo del rettablo para la parroquial”28AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign.. Halanda be, 1786 eta 1793 bitartean egin zan tenpluaren handitzea amaitu arte behin betiko ez zala kokatu pentsatu geinke29Ibid.. Erretaulak hainbat barritze eta mozketa izan eban eremu arkitektonikora egokitzeko.

Santa Barbararen erretaula [82]. Egur polikromatua. Aurretik Jesusen Bihotzari eskeinita, kale bakarreko altzaria da eta gaur egun ez dauka ez bankurik ezta mahairik ere. Horma-hobia zutabe konposatuen artean dago, goialdean landare-girlandak dabezan hutsarteetan sartutako pilastren hondoaren gainean. Teilapea [83], erdi-puntukoa da, konkaboa, kasetoi-arkubarneraz errosetentzat. Kanpotik ereinotzezko girlanda garatzen dau eta giltzarrian akanto-hosto eta lore apaingarriz landutako giltzarria. Gero taulamendua [84], hostodun frisoagaz, dentikuluak eta gainetik arrautza-formako apaingarriak, frontoiaren aurretik. Hau triangelu-formakoa da erabat, barrualdeko friso eta lore handia lako apaingarri beraz. Polikromiak marmol itxura itxurosoa dauka, tonu gorri-hori, berde eta gorrixkakaz, eta urre-koloreko hainbat osagaigaz. Altzari neoklasikoa, 1820-1830ekoa30ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998b, 139. or..

Titularra, Santa Barbara da [85], jarrera nasaia agertzen dauan irudia; bere itxialdi eta martiritzaren ikur dan torreari eusten deutso. Eskultura liraina da, “contraposto” edo kontrapisuan, diagonalean erritmoa sortuz. Aurpegiera eta keinu neurritsua dauka, aurpegi obalatu eder eta garbiagaz. Uleak sendotu egiten dau modelaketa hori, multzo leun eta arinakaz. Jantziak zabalak dira, tolestura ertzdun tolesturak eta naturalagoak tartekatuz, sakontasunez. Polikromiari dagokionez, margo planoak, margotutako urre-xafla finakaz batera, erabili dira gainjantzian; tunikaren diseinua, bere aldetik naturalistagoa da, lore eta klabelinakaz, trazu zabaleko sorta solteakaz, XVIII. gizaldiaren erditik aurrera modan jarri ziran zetak eta rokoko indianoak imitatuz. Barrokoa, Juan Munarren ereduak dakarz gogora eta XVIII. gizaldiaren hirugarren laurdenekoa da. Gainera, badakigu egile hau eta bere anaia lanean aritu zirala tenpluan 1789an.

San Pedroren erretaula [86]. Egur polikromatua. Aurreko altzariaren bardin-bardina, salbuespen bakarragaz: titularraren idulkian sagrarioarentzat egokitutako tartea dauala. Sagrarioa [87] sigi-saga motiboak dituan eta goitik oso nabarmenak ez diran belarrietan zabaltzen dan marko molduratuak lau samarrak zehaztuta dago. Atearen ingurunea barrura begira dagozan txandakako hosto lirainez apainduta dago, izkinetako sendogarria be horretarako lagungarri dalarik. Erdialdean leuna da, baina seguruenik galduta izango dau apaingarria, eukaristia-erako motiboak aurkitzea da-eta ohikoena. Neoklasikoa, 1820-1830 ingurukoa31Ibid..

Titularra, San Pedro da [88], belaunikatuta dago, damutzen dan unea irudikatuz, eta ondoko adarrean, oilarra ikusi daiteke. Gorantz begiratzen dau, erregu-jarreraz, eta eskuak kurutzatuta daukaz. Sufrimentua atzematen jako aurpegian, karga emozional handiaz, eta trazu baldar samarrakaz. Neurri traketsak dituan irudia da, batez be beso eta eskuetan ikusten danez, edo jantzien lanketan, mobimentua eskatzen badabe be, naturaltasun bakoak eta lehor samarrak dira-eta. Polikromian, tonu leunak nabarmentzen dira margotutako urre-xaflaren bat edo beste agertzen bada be, zalantza barik, irudiaren onenetakoa. Neoklasikoa, XIX. gizaldiaren bigarren laurdena.

Eskultura/h3>

 

Kristo kurutziltzatuaren irudiaren arrastoa [89] (74 x 20 x 14,5). Egurra bere kolorean. Kurutzean jositako Kristoren irudia moztuta, besoak eta hanken beheko partea falta jakoz. Gorputz trinkoa dauka, ondo zehaztutako anatomia eta egituratutako muskulatura soila, modelatu zurrun samarraz. Burua albora makurtuta dauka, aurpegi higatua, adierazkorra ez ezik hieratikoa, gitxi zehaztutako ule-multzo trinkoakaz. Gerripekoa originala da benetan, erdialdean kurutzatuta, hanka baten atzetik agertzen da eta erritmo errepikakorreko tolestura markatuak ditu. Antolaketa egokia dauan eskultura errenazentista da, XVI. gizaldiaren bigarren herenekoa.

Kristo kurutziltzatua [90] (48 x 35 x 9,5, kurutzeagaz 70,5 x 40,5 x 12). Egur eta pasta polikromatua. Hiru untzez arbola-erako kurutzean josita, hilda dagoan Kristoren eskultura. Gorputz liraina dauka, garapen muskular handi bakoa, ondo zehaztutako toraxa eta sabelalde leuna. Besoak jausi egiten jakoz, V zabal samarra eratuz, antolamendu egonkorrean, biraketa eta hanken bihurdura arinagaz. Burua albo batera makurtuta dauka, aurpegiera baketsua, begiak itxita eta bizar eta ulaje soilak. Gerripekoa, oparoa da, tolestura bigunakaz eta albo batera korapilatuta. Polikromian, azalaren tonua era berekoa da, odol-ikutu gitxi batzukaz. Eredu barrokoei jarraitzen deutse, baina XIX.-XX. mendeetakoa da.

Pintura eta lan grafikoa

 

Pintura eta lan grafikoa

Beirate-zirriborroak [91] [92] (41 x 70). Akuarela paper gainean. Tenpluko beirateen zirriborroak, Jose Maria Muñoz abade eta marrazkilariak 1991ean egindakoak. Batek altararako eta eskumalderako diseinuak agertzen ditu, eta besteak ezkerraldeari eta koruari dagokiezanak. Konposizino geometrikoa daben diseinuak dira, kolore gorrietatik urdin edo gorri-horietara mailaketan doazan kolore leunezko kutxatila errektangularren bilbearen arabera, tartean naturako xehetasun figuratiboakaz, esate baterako, txoriak, barraskiloak, landare eta zuhaitzak, erleak, eguzki eta ilargia, eta baita eskua be. Tenpluan dagozan beirateen diseinuak dira [38] [93] [94] [95] [96] [97] [98] [99]. ‘Vidrieras de Arte’ bilbotar etxeak -gaur egun desagertuta- egin ebazan beirateok.

Urre-zidargintza

 

Kaliza eta patena [100]. Zidar urreztatua eta esmalteak. Oinarria lerronahasia da, gingilduna; multzoak atalak ditu eta honeetan landare-motibodun filigrana-apaingarriak eta txandakako medailoi esmaltatuak eta santuen irudietarako koloreaniztunak. Korapiloa, zanpatua da esmalte urdinxkak eta letra zuriak sartzeko tarteakaz. Kopan oinarriko apainketa errepikatzen da eta kopa gaina filigranaz zeharkatuta dago, kiribilak osotuz eta harribitxiren bat barne hartuz eta medailoi obalatu zorrotzak esmaltatutako irudientzat. Eta kalizagaz batera, patena, grabatutako Agnus Dei apainketaz apaingarri biribilaren barruan eta inguruan idazkuna. Frantses pieza izango da, neogotikoa, 1900 ingurukoa.

Krisma-ontzien kutxa [101] (kutxa 17,5 x 26 x 25; krisma-ontzia 14 x 8,5). Egurra eta zidarra bere kolorean. Egurrezko edukiontzi soila, paralelepipedo-formagaz, banda bidez artikulatutako estalkiagaz eta ARCIPRESTAZGO / DE / VILLARO jartzen dauan metalezko plakagaz. Barrualdean, Orio Santuak hartzeko hiru ontzi bardin ditu, honako idazkunakaz: OLEUM INFIRM. OI, CHRISMA O.C. y OLEUM CATECH +. Ontziok, beste barik, baliagarri dira, zilindro-forma leuna dabe eta formatu bereko tapoiak, apainketa barik. Barrenean, zidargileen zigiluak dagoz: Bilbokoa eta 68 zenbakia, Antonio Acha (ACHA) zidargilearena, Eusebio Lecea (LECEA) markatzailearena eta beranez landuta. 1868.

Metalak

 

Atrila [102] (6,5 x 29,5 x 25,5). Brontzea urreztatuta. Ekoizpen industrialeko pieza, Antonio Gaudiren diseinua izateagaitik interesgarri dana. 1910-1914.

Kanpaia [103]. Brontzea. Ezkiladuna. Diamantearen distira emondako kalbario-kurutzeagaz. Sorbaldan idazkuna dauka: IHS MARIA IOSEPH AÑO DE 1796. Eta barrenean, erdialdean beste hau: LOS MAZOS ME IZIERON. 1976 haretan, 405 erreal ordaindu jakozan Antonio Palacio kanpaigileari “por una campana o esquilón nuevo”, Bilbao uribildutik hara eroatearen garraio-saria barru32BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005a, 116-117 or..

Kanpaia [104]. Brontzea. Diamante distira emondako kalbario-kurutzeaz apainduta. Idazkuna dauka sorbaldan: (…) YURRE ORA PRO NOBIS AÑO DE 1814, eta barrenean, erdialdean: DON FRANCISCO RAMON DE EGUIA ANTONIO DE LA HOIA ME HIZO SIEMPRE.

1814an, Arnueroko (Kantabria) Antonio de la Hoya kanpaigileari kanpai barria egitea eskatu eutsoen, zartatuta egoan zaharrak balio ebana kenduta. Kostua, guztira, 4.547 erreal eta 17 marabedikoa izan zan33BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005a, 116-117 or..

Kanpaia [105]. Brontzea. Ezliladuna. Kalbario-kurutzeaz, Eukaristiaren gorespenaz, girlandaz eta oxkarrez apainduta. Sorbaldan, idazkun hau: CON MI VOZ ALABO A MI DIOS eta beherago: AÑO 1925. Vitoria-Gasteizko ‘Viuda de Murua’ etxeak egindakoa34BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005a, 116-117 or..

Beste osagai batzuk

 

Harri-hondarrak (4) [17] (41 x 72,5 x 48,5; 41,5 x 91,5 x 50; 41 x 105,5 x 48,5; giltzarria 40,5 x 53,5 x 54). Harria. Hareharrian landutako zatiak, tenpluaren kanpoaldean ipinitako eta berrerabilita hormatxo erara. Giltzarriak eta hiru kapitelek osotzen dabe multzoa. Giltzarria [19] disko-formakoa da, eta zulatutako gingildun erroseten sarea dau apaingarritzat, erdiko erradio-ardatzaren inguruan jarrita, eta euren artean triangelu txikiak sortuz; konposizizinoa markoztatuz, inguruneko ertz leuna. Kapitelek [106] [107] [108], bolumen handia dabe, eta hainbat apaingarri dabe, esate baterako, eguzki-gurpilak, hosto eskematikoak eta eskua bolari oratuz [18]. Bigarren giltzarri bat, Agnus Dei dalakoagaz [31], alboetako sarreretako baten gainean ipini da. 1520 inguruan eraikitako eleizaren arrastoak dira.

Bateoarria [109] (100 x 88). Hareharria. Esferaerdi-formako kopa dauka, ahoan hiru izkinatan indartuta, gailoi konbexudun multzoagaz eta lau angeluko oinarri ildaskatuaz. 1616 baino lehenagokoa izan da, urte horretan, bateoarri honen barri emoten da-eta: harri landatua, akabera onaz, eta giltzarrapoaz itxitako oholaz estalita. Ohol horrek burdinazko hainbat grapa be badau, seguruenik bisitatzaileak, 1741 eta 1753an, bateoarritik ura jausi ez eiten konpontzeko agindu ondoren jarritakoak35AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign..

Ur-txarroa [110] (100 x 69 x 36). Harria. Marmol baltzean eginda, aska obalatua dauka eta txarro oboidea, dana maskor-formako horma-hobian. XIX. gizaldikoa, neoklasikoa. 1765an 300 erreal ordainduta jarri eben aurreko baten lekua hartu dau honek36Ibid..

Aurre-ateak [111]. Egurra. Panelez eratutako sare-formaz diseinatuta, panelek erronbo konbexuak hartzen dabez eta erdian diamante-puntak koska-muntagaz. XVII. gizaldiaren amaierako eredu barrokoei jarraitzen deutse, baina gitxienez gizaldi bat beranduagokoa da. Burdineria zaharraren zati bat barriro erabili ebela emoten dau, 1833ko datu bat badogu be: Ramon Buruaga sarrailagileak ate nagusirako eta beste batzuetarako burdinazko hagatxoak egin ebazan, besteak beste. Handik urte batzuetara, 1890ean, Juan Landajuelak eta Emeterio Berasalucek, arotz eta errementari hurrenez hurren, “arreglo y fortificación de las dos puertas principales” lanengaitik kobratu eben37Ibid. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Kontu- eta inbentario-liburua, 1836-1942, 3358/001-00 sign..

Sakristiarako atea [112]. Egurra. Ate-orri bakarra, panel-diseinuan banatuta, antolamendu simetrikoan ardatz bertikalaren arabera, moduluzko egitura errepikakorragaz. Goian eta behean, grabatutako erronbo bertikalak dabezan panel-pare bi dagoz, eta erdian, konposizino zentrokide geometrikoa, erdian lau angeluko erronboa daualarik. Amaitzeko, burdinazko untze eta tatxetak daukaz, plaka-burdineria ate-orpoetan eta tiradera modernoa. Inspirazino historikoko atea, XVII. eta XVIII. gizaldietatik datorren hizkuntzaren arabera, baina hemeretzigarren mendean egindakoa izango da.

Bankada [113]. Egurra. Situada a los pies de la iglesia, la forman dos módulos con asiento central más elevado y tres asientos a cada uno de los lados. El central se acompaña con brazos de silueta sinuosa recortada. El frente y respaldo son cajeados, sin ornato, únicamente adornados por una sencilla forma almohadillada recortada en los asientos bajos, y por remate curvo con cima avolutada en el central, además de cruz grabada en la trasera. Son elementos prácticos, abatibles en los asientos para servir de almacenaje. Fines del siglo XIX.

Kutxa (arca) [114]. Madera. Sencillo contenedor de finalidad utilitaria, practicable mediante tapa articulada con bisagras. No presenta ornato, salvo la limitada gracia del faldón delantero que se delimita levemente en perfil de eses. Cuenta con dos bocallaves, de silueta recortada mixtilínea. Siglo XIX.

Torreko erlojua [115]. Burdina. Tren biko makineria. Plaka dauka idazkunagaz: ESTE RELOJ FUE INSTALADO / POR / D. JOSÉ DE OCEJO BURGOS / EN EL AÑO 1911 / SIENDO ALCALDE D. BONIFACIO ECHEVARRIA. Esfera [56], bere aldetik, torrearen kupulan kokatuta, modernoagoa da eta Portilla Linares marka daroa38CANDINA AGUIRREGOITIA eta CASANOVAS i LLORENS, 1986a, 88. or..

Eleiz Museoan dagozan osagaiak

 

San Andres [116] (82 x 26 x 22). Harria. Zutik dagoan apostoluaren atzealde lauko eskultura, aurez aurreko jarreran eta itxura zurrunagaz. Liburua zabalik dauka ezkerreko eskuan, eta besteagaz bere ezaugarri dan X itxurako kurutzearen mutur bati oratzen deutso. Tolestura eskematiko eta lodituak dituan tunika zabalaz jantzita dago, zati bat ezkerreko besaurrean batuta, profil bihurria agertuz. Espresino bako aurpegia dauka, almendra-itxurako begiakaz, kizkur txikiez osotutako bizar geometrizatua era simetrikoan jarrita, eta molde bereko ulajea, apur bat uhinduta. Daukan eskuaren lanketa, soila da, xehetasun bakoa. Polikromiaren arrasto batzuk atzeman daitekez eta burua moztuta izan ebala emoten dau. Lan gotikoa, XIV. gizaldiaren erdialdekoa, hedatutako estilokoa, parrokiatik etorritakoa, baina jatorrian Zumelzuko San Andres ermitatik.

San Sebastian [117] (98 x 40 x 30). Egur polikromatua. Eraketa anatomiko egokia, gihartsua eta bihurrikatua dauan eskultura, santuari geziak jaurti eutsoezan unea agertzen dauana. Zutik dago, enborretik hasita okerdura nabarmenagaz, eta eskumutur eta orkatilak sokaz lotuta. Hanka biak tolestuta daukaz, eta oinetako bat biratuta. Beste alde batetik, besoek bihurdura areagotu egiten dabe, gorputzaren atzean kontrajarrita dagoz-eta, bata goian eta bestea gerriaren atzean. Espresino gitxiko aurpegia dau, aurpegiera biribilduakaz eta begirada txundituagaz. Ulaje motza, uhindua dauka, simetrikoa, bolumen gitxikoa. Tolestura meheak dituan eta albo batean begiztaz lotzen dan gerripeko laburraz jantzita dago. Parrokiatik eroandakoa, jatorrian Turtureko San Migel ermitarena zan. Gotiko berantiarra, 1520-1530 ingurukoa39MUÑIZ PETRALANDA, 2011a, 267. or..

Pietatea [118] (102 x 48 x 36). Egur polikromatua. Altzoan Kristo hilda daukan Ama Birjinaren irudia. Bertikaltasuna da nagusi, Maria ia zutik dago eta Kristok anatomia lirain eta luzexka dauka. Aurpegiek -obalatuak- ez dabe dramatismorik agertzen, eta gorputzaren adierazpen neurritsuaren alde egiten da. Andra Mariaren erropak tolestura ugaritan jausten dira, gainjantzian linealak eta gainjantzian koskatsu eta zurrunagoak diran tolesturetan. Semearen gerripekoa hanken artean batzen da, paraleloan dagozan eta bape naturalak ez diran tolesturak sortuz. Amaren eta Semearen arteko hartu-emona, sinbolikoa da naturala baino gehiago, bape inguratzailea ez dan antolaketan, izan be Mariak ia ez dau Kristoren gorputza besarkatzen eta berarengandik laban egiten dau zurruntasunez, lurra ikutu barik. Gotiko berantiarrekoa, 1520-1530 ingurukoa40Ibid..

Sortzez Garbia [119] (68 x 26 x 25). Egur polikromatua. Tamaina txikiko, kanon motzeko irudia, simetria bilatzen dauan triangelu-formako konposizinoa sortuz, paparrean batutako eskuen -galduta dagoz- kokapen bereizgarriak eta aurrez aurreko jarrerak sendotuta. Burua, obalatua da, trazu egokiakaz, nasaitasuna agertuz. Sama lodi samarraren gainean dago eta ez dauka ez koroarik ezta antzeko estiloko Sortzez Garbiek izaten daben argi-koroa edo aureolarik be. Sorbaldetatik eta aurrealdean lerratzen dan ulaje uhindu luzea da ikonografia honen bereizgarrietako bat. Jantzi mardulez estalita dago bere anatomia, hain zuzen be, tunika eta gainjantzia, simetria bikainaz, tolestura mardul eta lodiakaz. Biak kolore planoakaz, beranduagoko pintaketa izango bada be. Tunikatik eskuak azaleratzen ziran errukizko keinuan batuz. Irudia keinurik egiten ez dauan hainbat kerubin-buru dituan oinarriaren gainean dago. Gregorio Fernandezen Sortzez Garbiaren ereduari jarraitzen deutso, baina ez dau haren fintasunik eta lanketa apala da. Barrokoa, 1650 ingurukoa.

Ecce Homo [120] (73 x 49 x 35). Kartoi polikromatua (papelón), oihal eta kristala. Kristoren irudi barne-hutsa eskultura biribilean, busto erakoa, Ecce Homoren ikonografiaren arabera. Jesusek arantzazko koroa dauka, eskuak lotuta eta umiliazio-jarrera. Besoak aurretik kurutzatzen ditu aurpegiera atsekabetu eta otzanaz, burua makurtuta eta begirada altxatuta, pathos neurritsuagaz. Anatomian naturalismoa lortu nahi da, baina sinplifikatua da, bolumenetan biguntasuna atzematen da, beharbada erabilitako materialen eraginez. Kristalezko begiak ditu eta soka arantzazko koroarentzat eta baita benetako arantza batzuk be, eta soka eskuak lotuz, egiatasun gehiago lortzeko. Gregorio Fernandezen gaztelar ereduari jarraitzen deutso41ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or.. Ereduaren (eskultura arina) interpretazino merkea da, baina trebetasun handi barik egindakoa. Interesgarria da bate be ezohiko diran materialengaitik. Barrokoa, XVII. gizaldiaren amaierakoa.

Ekisaindua [121] (229 x 123 x 80). Urre-kolorea emondako egurra. Eukaristia-tabernakulu monumentala, oinplano lerronahasiduna, oinarri errektangularragaz eta besoak kurutzean, alboak euskarrien sostengurako, eta erdikoa sagrarioa hartzeko. Basamentu hau landare-apainketa anitza daben eta hutsarteetan sartuta dagozan frisoez apaintzen da. Aurrean, sagrarioaren ateak kustodia dauka grabatuta. Maila nagusian, mahatsondoz apaindutako eta horma-hobiaren albo banatan dagozan kapitel konposatuetan amaitutako lau salomondar zutabe dagoz. Horma-hobia erdi-puntuko arkua da, ate biko zilindro formako ekisainduarentzat, hau da, Sakramentu Txit Santua ikusgai jartzeko lekuarentzat. Maila honen gainean obez eta frutu-girlandez apaindutako erlaitza eta, erdian, maskor eta kurutzea dituan landare-frontoia. Ekisainduaren goiko zatia kiribildutako apaingarriak dabezan bost ataleko kupula-erdian ixten da. Tenpluko erretaula nagusiaren atal izango zan. Barrokoa, 1710 ingurukoa.

Kurutze-bidearen laminak (8) (37 x 49). Litografiak koloretan. Kurutze-bidea ez dago osorik eta izenburudun pasarteok iritsi dira gaur arte: Jesus heriotzara zigortua [122], Jesus, bere aurpegia oihalean estanpatuta [123], Jesus Jerusalemeko alabak kontsolatzen [124], Jesusen hirugarren jausialdia [125], Jesus erropak kenduta [126], Jesusen heriotza Kurutzean [127], Jesus Kurutzetik jatsia [128] eta Jesus hobiratuta [129]. Kutsu akademiko eta historizista daben lanak dira, antolamendu teatralaz, adierazpen neurritsuko irudi idealizatuakaz. Erromantizismo moderatuaren kutsuak atzematen dira, eta baita pintura neoklasikoarenak be. Seriean egindako lanak dira, Parisetik masiboki merkaturatu eta esportatzeko. Hain zuzen be, frantses-gaztelania idazkun elebidunak ditu, bere zabalkundearen adierazle argi. Laminetan agertzen danez, hainbat egilek esku-hartu eban. Alde batetik, Alexandre Leloir pintura-ereduaren egileak; Auguste Hermann eredua harrira eroan eban litografoak eta egoitzak Parisen eta New Yorken ebazan Jean Turgis argitaratzaile eta inprimatzaileak. 1850-1880 inguruko lanak. Igorreko parrokiatik etorritakoak badira be, jatorrian Berrizeko ermita batenak ziran -ez dakigu ermita hori zein zan.

Prozesinoetarako kurutzea [130] (125,5 x 66,5). Zidarra bere kolorean eta urreztatuta. Zilindro-formako kainoia dau abiapuntu eta berau korapilo erdiesferiko zanpatu bikotxak eteten dau, eskotak bereizita, gailoi, girlanda eta kerubinez apainduta eta baita esez eta haitzulo motiboez be. Besoak zuzenak dira, aurrealdean Tetramorfos dalakoaren irudiak eta atzealdean Arma Christidun aingeruak dabezan, eta muturrak, ‘ese’ eta zibakaz, zitori horian amaitzen diran zabaldura trilobulatuakaz. Kristo hiru untzez josita dago kurutzean, anatomia gihartsua dauka eta gerripekoa ezkerretara korapilatuta. Eta atzealdean, erdiko eremu hau kerubinaren gainean, balaustre-zutabeen eta triangelu-formako frontoiaren artean jarritako Sortzez Garbiaren medailoiak hartzen dau. Kurutzearen eraketa, gotikoari lotuta dago: kurutzearen hondoa estanpatutako erroseta-sailagaz, zabalduren apaingarriak eta inguruaren landare-gailurreria. Eta errenazimenduko osagaiak be gehitzen ditu: urtutako ‘eseak’, makola bikotx erdiesferiko zanpatua gailoi, landare, kerubinakaz edo Kristo bera. Ez da puntzoirik agertzen, baina Pedro Pilla bilbotar zidargileak estanpatutako Busturiako kurutzeagaz dauan antza ikusita, tailer horretan eginda egon daitekela pentsatzen da. Pieza errenazentista bikaina, 1550 ingurukoa42BARRON GARCIA, 2008a, 153. or. BARRON GARCIA, 2006a. BARRON GARCIA, 2008, 108. or. CILLA LOPEZ, 2022a, 1. lib., 143. or., 2. lib., 010. zenb..

Kopoi-kustodia [131] (32 x 18 x 14,5). Zidarra urreztatuta. Oinarri lerronahasia dauka, urtengune molduratuaren gainean eta zulo-puntuzko zerrenda erdian. Oinarrian, segmentu erdizirkularrak eta segmentuak puntan tartekatzen dira, eta leuna da, heldulekuraino heltzen diran hosto-pinportez zeharkatutako bigarren urtengune altuagoagaz. Helduleku honen beheko multzoa hexagono-formako pieza da zulo-puntudun leihate-pareakaz; ondoren, multzo zatikatu eta leuna dator ertzetan urtutako hostotza txikiagaz. Tanbor-korapiloa dauka, erremate biribilduetan burutzen diran pinakuluen artean zulatutako arkuteria zorrotzakaz. Alde bakotxean urtutako lore handiak daukaz, goian eta behean. Heldulekuaren zati leun baten ostean kaxa dago, esfera-forma zanpatuagaz, eta apaingarri barik. Bakarrik erdialdean ditu moldura batzuk eta apainketa naturalista dauan urtenguneaz amaitzen da, Kalbario mendia imitatuz, eta honen erditik zurtoina ataraten da esferaerdiagaz eta normalean erremate lez agertzen dan kurutzea falta jako.

Pieza oinarrian markatuta dago Vitoria-Gasteizko puntzoiaz eta 1530 inguruan egingo eban Martin Pitano zidargilearen zigiluaz (MR/TIN). Araban egindako pieza izan arren, sasoi haretan Bizkaian egiten ziharduenaren ereduei jarraitzen deutse, eta Zamudio eta Etxebarriako San Agustin (Elorrio) eleizetan egozan beste batzuen antz handia dauka. Ohiko eredua da europar zidar-lantegietan XIV. gizalditik aurrera43CILLA LOPEZ, 2022a, 1. lib., 154. or., 2. lib., 024. zenb..

Kaliza [132] (20 x 12 x 8). Zidarra bere kolorean eta urreztatuta. Oinarri biribilean altxatzen da, hiru alturakaz. Behekoak, ezpronda-profila dauka eta leuna da, bigarrena, estugune handiagaz, bozelatua da eta jarraian, zuzena dator, erdian barriro sartuta. Behealdean, hegodun kerubinen urtutako buruak dagoz, azken altueraraino igoten daben luzapen trilobulatuakaz. Eta honeek errepikatu egiten dira lepoan, korapiloan eta heldulekuaren saman. Zilindro-formako lepoaren gainean zirrindola handia dago eta hemen bermatzen da sagar-korapilo zanpatua, urtutako apaingarriren bat edo beste galduta. Gainean, diametro txikiagoko beste zirrindola parea aurkituko doguz erraboildun samaren eta beste moldura pare baten aurretik. Kopa, kanpai-formakoa da, bere ertza oso okertuta dago kanporantz, eta azpikopa mugatzen dauan moldura dauka. Honen antzeko beste kopa batzuetan ikusitakoaren arabera, beharbada honek be izango ebazan urtutako osagaiak, hosto edo aingeruak esate baterako, eta galduta izango dira. Baleiteke, gainera, urtutako osagai horreek esmalteak izatea. Izan be, lepoko hostoetako batek tonu berdexka dauka, beharbada esmaltearen arrastoa. Era berean, kalizan urtuta dagozan osagai honeen gainazal ildaskatuek beirazko orea hobeto itsasteko landu zirala holan agertuko deuskue. Ez dogu ez marka ez idazkunik Igorrera noiz heldu zan argituko deuskunik, baina XVIII. gizaldiaren bigarren laurdenean egindakoa dala esan daiteke. Sasoi horretan, 1735ean, Juan Ugartek zidarrezko armiarmak bialdu ebazan Veracruzetik elizarako, baina kaliza hau Cuzko edo Limatik etorritakoa izan daiteke44AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign. CILLA LOPEZ, 2022a, 1. lib., 422. or., 2. lib., 459. or..

Altararako osagai-jokoa (kaliza, ur-ardo ontziak eta azpila) [133] [134] (kaliza 27,5 x 14 x 7,5; azpila 2 x 26,5 x 15,5; ur-ardo ontziak 12 x 7,5). Zidarra urreztatuta. Silueta dotoredun kaliza, oinarri biribilagaz zati baten gailoiz estalitako kono-enbor formako urtenguneagaz. Heldulekua oinarrian hosto-koroaren apainketa eta errematean ildaskatutako erdi bozela dituan lepo lirainetik ataraten da. Bere gainean bermatzen da korapiloa, txarro oso fina kopa-forman, ildaskatua goiko herenean moldura leunakaz, eta ondoren sama leuna dator. Kopa, kanpai-formakoa da, profil zuzenekoa, ahoan apur bat zabaltzen dana, eta gailoidun azpikopagaz. Oinarriaren ertzean, markak ditu: alde batetik, Madrid villa/35 eta Madrid corte/35 eta bestetik, Antonio Martinez Errege Zidar-lantegiko zidarginarena (M Z-az koroatua). 1835.

Azpilak silueta obala dauka, leuna da ertz nabarmendu eta molduragaz. Ur-ardo ontziek zirkulu-formako oinarria dabe, urtenguneagaz kono-enbor konkaboan eta multzo oboide leunagaz. Honi atxikitzen jakoz punta arin okertuta eta multzora itsatsi aurretik bereizi egiten dan kiribila marrazten dauan hagatxo bikotxaz eratutako heldulekua. Tapak, gailoidun esferaerdikoak dira eta edukia identifikatzen daben letrak daukiez, baina bakarrik urari dagokiona agertzen da. Platertxoaren atzealdean, puntzoi topografikoak jasotzen dira, Madrid eta corte/32, eta Antonio Martinez Errege Zidar-lantegiko egilearen onomastika (M Z-az koroatua). Ur-ardo ontzietan, marka berak dagoz oinarriaren gaineko uztaian. Bergarako Joaquin Garay Artaberek 1858an egin eban dohaintzaren datua dogu, izan be, kaliza, ur-ardo ontziak platertxoagaz eta txilina itzi eutsazan eleizari testamentuan45AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Kontu-eta inbentario-liburua, 1836-1942, 3358/001-00 sign.. Baleiteke joko hau izatea.

Kaliza [135] (22,5 x 12,5 x 7,1). Zidarra bere kolorean eta urreztatuta. Zirkulu-formako oinarridun pieza, urtengune bigaz, bata konkaboa eta bestea ezponda erara, biak ala biak apaingarri barik, piezaren gainerako ataletan lez. Heldulekuak moldura bozelatua dauka, korapilo erraboiltsua eta sama konkaboa. Kopa, zuzena da, eta apur bat zabaldu egiten da ahoan. Egurrezko kutxatila be badauka. Pieza soila da, neoklasizismorantz doana, baina oraindik barrokoari jarraitzen deutsana, batez be korapiloan ikusi daitekenez. Ez dau markarik. XIX. gizaldiaren hasierakoa izango da.

Kaliza [136] (23,5 x 14,5 x 7,5). Zidarra bere kolorean eta urreztatuta. Arin uhindutako zirkulu-formako siluetadun oinarria dauka, hiru urtengunegaz, bi ezponda erara eta tartekoa, konkaboa. Barrualdea ereinotz-hostoen hiru kate zentrokidez apainduta dago, goikoa gailoiduna dalarik. Heldulekuak korapiloa dauka txarroi-korapilo lirainaz, gailoidun oinarriaren gainean eta hostoz estalitako erremate bozelatu lodiagaz, honen atzetik sama konkaboa datorrelarik. Kopa gehienbat kanpai-formakoa da, gitxi markatutako irekiguneagaz, eta azpikopa gainjarritako hosto luzexkagaz. Ez dauka puntzoirik, baina oinarrian, idazkun hau dauka letra larriz: A D FCO ALO LOS ALUMNOS DE SU CATEDRA AÑO 1867.

Kustodia [137] (45,5 x 17 x 24). Zidarra urreztatuta. Silueta dotoreko lana, zirkulu-formako hiru multzoko, hirugarrena kono-enborrean altxatuta, oinarriagaz. Heldulekua lirain samarra da, txarro-korapiloduna, eta errematea beranez landutako lantza-formako hostoez apainduta, motibo bera agertzen dalarik samaren barrenean. Erakustokia, zirkulu-formakoa da perla-itxurako apainketak bi bider zeharkatzen dau ingurua, eta tartean harri obal zuri bi dagoz lau harribitxi-ezarkin distiratsukaz. Luzera desbardineko izpi zuenen etenkako sortaren artean dago eta zurtoin zuzeneko kurutze leunaz koroatua dago. Oinarriaren ertzean, Francisco Ullivarri arabar zidarginaren marka dago ( / ULIVARRI). Neoklasikoa, XIX. gizaldiaren bigarren laurdenekoa46MUÑIZ PETRALANDA, 2002a, 312. or..

San Antonen erlikia-ontzia [138] (20 x 10,2). Zidarra bere kolorean. Bozel eri eta ezponda erako profilean urtenguneak dituan zirkulu-formako oinarriaren gainean. Heldulekua lepo konkaboz hasten da eta jarraitzeko koparen txarro-korapiloa dauka, ireki samarra, zerrenda leuna eta estalkia ezponda erara. Ekisaindua, obalatua, txarro txikiaren itxura hartzen dauan samaren gainean bermatzen da eta izpi zuenen etenkako sortaren artean dago; burutzeko latindar kurutzea idulkiaren gainean, buru-hazur eta kurutzatutako berna-hazurrakaz. Barrualdean, erlikia-identifikazinoa dauan karteltxoa: s. Anton Pat. Ez dau puntzoirik. Lan neoklasikoa, XIX. gizaldiaren aerdialdekoa.

Doloretako Andra Mariaren gainjantzia [139] (175 x 267). Belus baltza eta urrezko haria. Tamaina handiko jantzia Doloretako Andra Mariaren irudia janzteko. Belus baltzean eginda, erruz brodatuta dago urre finean, inguruko zerrendan jarritako landare-motiboakaz eta zati batzuetan, barrualdera eginez. Imitazinozko bitxi batzuk be badaukaz. Gainjantziaren barreneko ertzak urre-koloreko litsen eskudelgintzaz errematatuta dagoz, barruko errematea samatik oinetarantz urre-koloreko parpaila finaz apaintzen dalarik. Badakigu Marta Abasolo eta Ipina Andak 1905ean egindako oparia dana eta 5.000ko kostua izan ebana47AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea - Igorre, Kontuak eta parrokian gertatutakoaren datuak, 1902-1936, 3358/002-00 sign..

MRV - RCL - JMGC

María Romano Vallejo – Raquel Cilla López – Juan Manuel González Cembellín

1. ITURRIZA ETA ZABALA, 1967a, 1. lib., 215., 391. or.
ITURRIZA ETA ZABALA, Juan Ramon de. Historia general de Vizcaya y epítome de Las Encartaciones. Angel Rodríguez Herreroren arg. Bilbao: Librería Arturo, 1967, (1793-1795eko eskuizkribua), lib. 2.
DACOSTA MARTINEZ, 1999a, 27. or.

DACOSTA MARTINEZ, Arsenio F. “Patronos y linajes en el Señorío de Bizkaia. Materiales para una cartografía del poder en la baja Edad Media”. Hemen: Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía. Donostia-San Sebastian: Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascos, 1999, 29. zenb., 21-46 or. Eskuragarri hemen https://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/publicaciones/vasconia-cuadernos-de-historia-geografia/ar-1393/

2. RAMON CASQUERO, 1991a, 152-154 or.

RAMON CASQUERO, Francisco. “Iglesia de Santa María (Igorre) / Santa Maria eliza (Igorre)”. En Arkeoikuska 1991. Arkeologi ikerketa / Investigación arqueológica. Vitoria-Gasteiz: Euskal Kultura Ondarearen Zentrua / Centro de Patrimonio Cultural Vasco, 1991, 152-154 or. Eskuragarri henen: https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/

3. AGS, Eleiz patronatua, 184-200 leg.
4. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Fabrika-liburua, 1660-1695, 3362/046-00 sig
5. Ibid.
6. AHEB-BEHA, Andra Mariaren zeruratzea – Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign.; Fabrika-liburua: hamarrekoen eta herenen bilketa, 1735-1741, 3357/004-00 sign.
7. AHEB-BEHA, Andra Mariaren zeruratzea – Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign.
8. Ibid. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Santa Luzia ermitako kontu-liburua, 1795-1811, 3356/003-00 sign.; Turtureko San Migel ermitako kontu-liburua, 1716-1839, 3357/005
9. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign.; Askotariko agiriak, 12, 6. ag.; Antonio Lopez Cardiñanosen eskaria, Emeterio Urquiza eta Juan Antonio Estancona Igorreko eraikineko maiordomoen izenean, eleizan lanak egiteko baimena emoteko, 1819, 3363/006-00 sign.; Francisco Ramon Eguia abade eta Igorreko parrokia eleizako onuradunaren, Eustaquio Ibarrondo eta Gregorio Iruarrizagaren baimen-eskaera Gotzainari, gero itzultzeko diru-kopuru batzuk jasotzeko kanpantorrea konpondu ahal izateko, 1820, 3362/045-00 sig

10. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Kontu- eta inbentario-liburua, 1836-1942, 3358/001-00 sign.; Jose Ramon Yarritu abade, gobernadore eta Calahorra eta La Calzadako Zuzkitzaile eta Bikario Nagusiaren gutuna Igorreko Kapitulu eta maiordomoari zuzenduta, Tadeo Yruergasek Igorreko parrokia eleiza konpontzeko egindako eskaria dala-eta, 1860, 3363/004-00 sign.; maiordomoei egindako ordainagiriak eta honeengandik bigarren batzuei parrokiaren fabrikaren kontura, 1861, 3363/054-00 sign., Igeltzerotza-lanak egiteko konpromiso-gutuna, 1889, 3362/058-00 sign.; Igorreko eleizan egindako igeltzerotza-lanen laburpena, 3364/030-00 sign.

BFAH-AHFB, Udal eta Urigintza erregimena, 1861, AR00175/006 sign.

AHEB-BEHA, La Asunción de Nuestra Señora – Igorre, Carta de compromiso de realizar los trabajos de albañilería, 1889, sign. 3362/058-00; Resumen de las obras de albañilería de la iglesia de Igorre, sign. 3364/030-00.

11. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Kontuak eta parrokian gertatutakoaren datuak, 1902-19363358/002-00 , sign.; Posta-trukea Hilario Soloetaren eta Gasteizko gotzainaren artean, 1920, 3364/023-00 sign.; Kontu- eta inbentario-liburua, 1836-1942, 3358/001-00 sign.

12. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Ama Birjina Txit Santuaren erlikien aurkikuntzari buruzko lekukotasunak, 1633, 3363/078-00 sign.

13. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Fabrika-liburua, 1660-1695, 3362/046-00 sign.

14. Ibid.

15. Ibid.
AGS, Eleiz patronatua, 1
16. AGS, Eleiz patronatua, 184-200 leg.
17. Ibid.
18. Ibid.
AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Antonio de la Hoya Igorreko Andra Mari eleizako kanpaia galdatzera behartzeko baldintzak, 1814, 3363/037-00 sign.
19. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Kontu- eta inbentario-liburua, 1836-1942, 3358/001-00 sign.
20. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Kontu- eta inbentario-liburua, 1836-1942, 3358/001-00 sign.; Kontuak eta parrokian gertatutakoaren datuak, 1902-1936, 3358/002-00 sign.
21. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Kontu- eta inbentario-liburua, 1836-1942, 3358/001-00 sign.; Kontuak eta parrokian gertatutakoaren datuak, 1902-1936, 3358/002-00 sign.
22. Ibid.
23. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Fabrika-liburua: kontuak inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign.
24. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Kontuak eta parrokian gertatutakoaren datuak, 1902-1936, 3358/002-00 sign.
25. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign.
26. ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 248-249 or.
ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen. El retablo barroco en Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila / Departamento de Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia, 1998
27. AHEB-BEHA, La Asunción de Nuestra Señora – Igorre, Libro de fábrica: cuentas, inventario y visitas, 1734-1835, sign. 3357/006-00.
28. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign.

29. Ibid.

30.ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998b, 139. or.
ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen. El retablo neoclásico en Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila – Departamento de Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia, 20
31. Ibid.
32. BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005a, 116-117 or.

BARRIO LOZA, Jose Angel (zuz.), MOLINUEVO ZABALLA, Maria, eta ROMANO VALLEJO, Maria. Bizkaiko kanpaiak / Campanas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia – Kultura Saila / Diputación Foral de Bizkaia – Departamento de Cultura, 2005. (Inventarios bilduma 12. zenb.). Eskuragarri heme https://www.bizkaia.eus/Kultura/kanpaiak/index.asp?idioma=CA

AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign.
33. BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005a, 116-117 or

BARRIO LOZA, Jose Angel (zuz.), MOLINUEVO ZABALLA, Maria, eta ROMANO VALLEJO, Maria. Bizkaiko kanpaiak / Campanas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia – Kultura Saila / Diputación Foral de Bizkaia – Departamento de Cultura, 2005. (Inventarios bilduma 12. zenb.). Eskuragarri heme https://www.bizkaia.eus/Kultura/kanpaiak/index.asp?idioma=CA

AHEB-BEHA, Andra Mariaren ZEruratzea – Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign.
34. BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005a, 116-117 or

BARRIO LOZA, Jose Angel (zuz.), MOLINUEVO ZABALLA, Maria, eta ROMANO VALLEJO, Maria. Bizkaiko kanpaiak / Campanas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia – Kultura Saila / Diputación Foral de Bizkaia – Departamento de Cultura, 2005. (Inventarios bilduma 12. zenb.). Eskuragarri heme https://www.bizkaia.eus/Kultura/kanpaiak/index.asp?idioma=CA

35. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00
36. Ibid.
37. Ibid.
AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Kontu- eta inbentario-liburua, 1836-1942, 3358/001-00 sign.
38. CANDINA AGUIRREGOITIA eta CASANOVAS i LLORENS, 1986a, 88. or.
CANDINA AGUIRREGOITIA, Begoña, eta CASANOVAS i LLORENS, Teresa (koord.). Relojería pública en Vizcaya. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila – Departamento de Cultura de la Diputación Foral de Vizcaya, 1986. (Inventarios bilduma, 1. zen
39. MUÑIZ PETRALANDA, 2011a, 267. or.
MUÑIZ PETRALANDA, Jesus. Reflejos de Flandes. La escultura mueble tardogótica en Bizkaia. Bilbao: Eleiz Museoa – Museo Diocesano de Arte Sacro, 2011.
40. Ibid.
41. ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or.

ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen. “Evolución de la escultura barroca vizcaína a través de los fondos del museo Diocesano de Arte Sacro / Eleiz Museoa (Bilbao)”. Hemen: Bidebarrieta. Bilbao, 2003, 12. zenb., 552. or. Eskuragarri hemen: https://ojs.ehu.eus › Bidebarrieta › article › view

42. BARRON GARCIA, 2008a, 153. or.
BARRON GARCIA, Aurelio Angel. “Sobre el marcaje de la plata en Bilbao durante los siglos XV y XVI”. Hemen: Letras de Deusto. Bilbao: Deustuko unibertsitatea, 2008, 38. lib., 121. zenb., 131-166 or.
BARRON GARCIA, 2006a
BARRON GARCIA, Aurelio Angel. “Platería gótica”. Hemen: CANDINA AGUIRREGOITIA, Begoña, CILLA LOPEZ, Raquel, eta GONZALEZ CEMBELLIN, Juna Manuel (arg.). Urregileak eta zilargileak. Eloy Garcíaren tailerra / Orfebres y plateros. El taller de Eloy García. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia – Kultura Saila / Diputación Foral de Bizkaia – Departamento de Cultura, 2006.
BARRON GARCIA, 2008, 108. or.
BARRON GARCIA, Aurelio Angel. “La platería hispanoflamenca de Bilbao y la obra de Pedro Sáez de Larrea”. Hemen: RIVAS CARMONA, Jesus (koord.), Estudios de platería. Murcia: Murtziako Unibertsitatea, 2008, 8. zenb., 91-119 or
CILLA LOPEZ, 2022a, 1. lib., 143. or., 2. lib., 010. zenb.

CILLA LOPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Vitoria-Gasteiz: Argitalpenetarako Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Nagusia – Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2022, 4 lib. (Investigaciones de Patrimonio Cultural bilduma, 4. zenb.). Eskuragarri hemen https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/

43. CILLA LOPEZ, 2022a, 1. lib., 154. or., 2. lib., 024. zenb.

CILLA LOPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Vitoria-Gasteiz: Argitalpenetarako Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Nagusia – Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2022, 4 lib. (Investigaciones de Patrimonio Cultural bilduma, 4. zenb.). Eskuragarri hemen https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/

44. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Fabrika-liburua: kontuak, inbentarioa eta bisitak, 1734-1835, 3357/006-00 sign.
CILLA LOPEZ, 2022a, 1. lib., 422. or., 2. lib., 459. or.
CILLA LOPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Vitoria-Gasteiz: Argitalpenetarako Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Nagusia – Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2022, 4 lib. (Investigaciones de Patrimonio Cultural bilduma, 4. zenb.) Eskuragarri hemen:
45. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Kontu-eta inbentario-liburua, 1836-1942, 3358/001-00
46. MUÑIZ PETRALANDA, 2002a, 312. or.
MUÑIZ PETRALANDA, Jesus. “La orfebrería neoclásica en Bizkaia: una aproximación a los fondos del Museo Diocesano de Bilbao”. Hemen: Ondare. Cuadernos de Artes plásticas y monumentales. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 21. zenb. (Arte Neoklasiko eta Erromantikoaren berrikuspena), 2002, 303-315 or.
47. AHEB-BEHA, Andra Mariaren Zeruratzea – Igorre, Kontuak eta parrokian gertatutakoaren datuak, 1902-1936, 3358/002-00 sign.