EROSOKO SAN TOMAS ERMITA

(San Joan Bateatzailea parrokiaren jurisdikzinoa)

Arratia

\

Bedia | Eroso-Ugarte auzoa

i

Folletoa

Eroso-Ugarte auzoa z.b., 48390

p.sanjuanbateatzailea.bedia@bizkeliza.org

ERAIKINA[1]

Oinplano angeluzuzeneko eraikuntza soila eraikuntza [2] abside lerrozuzenean errematautako nabe bakarrekoa [3]. Eraikina isurialde biko teilatu batek estalduten dau, eta haren goihabea fatxada nagusiagazko perpendikularra da [4]. Eskumako aldean arkupe bat dauka, gaur egun itxita. Eraikina lursail irregularrera moldatzeko, oinarrian harrizko plataforma bat dauka, sendogarri lez [5].

Hormen aparailua harlangatxezkoa da, kanpokaldeko gune batzuetan agerian —burualdeko gunean eta erdiko tartean— [6]. Paramentuak, barriz, zarpiauta dagoz barruan, baita kanpokaldeko oinaldeko tartean be [7]. Eraikinaren ertzak hareharrizko harlanduz sendotuta dagoz [5].

Zoladurea orain gitxi jarritako terrazoz eginda dago, erretaulak hartzen dauen gunean izan ezik, hor egurrezko plataforma bat instalau da-ta [8].

Estalgia [9] egurrezkoa da, nabearen gainean isurialde bitan garatua, erdian pendoloia daukan zertxa biko egitura baten bitartez. Hegoaldeko isurialdea luzatuta dago, epistolako hormeari atxikitako arkupearen bolumena babesteko.

Sarbide [10] nagusia tenpluaren oinaldean dago. Ateburu beheratua daukan bao sinple bat da, lehenagoko eraikuntza batetik barriro erabilitakoa seguruenik. Hareharri gainean disko baten zizelkatutako kurutzea dauka ikusgai [11]. Sarrerearen gainean oin dala gitxi egindako inskripzino bat dago, eraikina berregin eben urtea gogorazoten dauena: REEDIFICADO / AÑO 1960. Barrukaldean, igarobidearen ondoan, ur bedeinkaturako ontzi bat dago, granito baltzezkoa, esferaerdiko katilu itxurakoa, goiko plakan kalbario-kurutzeagaz apainduta [12]. Hegoaldeko horman, burualdearen parean, sartzeko beste ate bat dago [13], arkupearen atzeko aldea itxi ostean eratutako gela bategaz komuniketako.

Barruko argia iparraldeko horman edegitako bao bitatik dator [14], biak ala biak dintelduak eta lapran leunagazkoak, bai kanpoan, bai barruan. Eraikinean bada hirugarren bao bat be, leihoburu lerrozuzenez sarrerearen gaineko fatxada nagusian kokatua [15].

Eraikinak korua [16] dauka, nabearen azken tartean. Bertara ailegetako, tarte bi dituan eskilara ukondotu bat erabilten da: lehenengo tartea obrakoa da, eta hiru maila daukaz. Bigarren tartea, barriz, egurrezko eskilara bat da [17]. Koruak egurrezko zorua dauka, eta egurrezko barroteak dituan baranda batek babesten dau [18].

Arkupea hegoaldean dago [19], eta albo osoa hartzen dau. Teilatua egurrezko lau zutoin zapatadunen gainean bermatuta dago. Oin dala gitxi itxi deutsie euskarrien arteko tartea, bloke-adreiluakaz, eta kolore zuriagaz luzidu da [20]. Azken zatia hormaz itxita dago, burualdean gela bat gehiago egon daiten. Gune horretan, egikera modernoko banku luze bat dago, eta zorua zementuzkoa da.

Aurrekaldeko fatxadearen goihabean teilatutxu bat dago, eta, horren barruan, kanpaia [21].

Gaur egungo San Tomas ermita 1960an berreregi eben, 500 metro ingurura egoan lehenagoko tenplu baten ordez. Jatorrizko eraikuntza hataz, idatziz jasota dago 1773an obra handiak egin zirala. Besteak beste, paramentuak berreregitea, teilabarritzea eta arkupean lauzak jartea. 1793an tenpluak ikuskatzeko egindako bisitan idatzitakoaren arabera, eraikinean ura iragazten zan leihoetatik, eta horrek kalte egiten eutsan titularraren irudiaren konserbazinoari1SANZ IRAETA, 1996a, 188. or..

Era berean, 1837an, ermitako kanpaia lapurtu ebela jakinarazo eutsan Bediako Udalak Aldundi karlisteari2BFAH-AHEB. AQ01388/444..

ALTZARIAK

Erretaulak

 

Erretaula [22]. Egur polikromaua. Gorputz bakarreko eta kale bakarreko altzaria, soiltasun nabariko arkitektura-egitura moduan eratua. Moltsoa erdi-puntuko arkua daukan horma-hobi handi baten inguruan antolatuta dago, pilastra ildaskatuz inguratuta, eta taulamentu lerrozuzenakaz koroituta. Haren gainean, erremate zatitu triangeluar bat dago, muturretan akrotera esferikoak dituana. Konposizinoa lengoaia neoklasikotik eratorritako ereduen araberakoa da, era herrikoian berrinterpretauta. Egitura osoa marmol-itxurako pintura berdeagaz apainduta dago, profil eta moldura urrekarakaz eta arreakaz konbinauta. Oso ohiko baliabidea izan zan hori, material merkeagoak begien aurrean nobleago agertzeko. Jarlekuak eta mahaiak dekorazino bardina daukie, eta antolaketa geometriko sinplea. Erdiko horma-hobian –atzekaldea urdin berdexka da–, lantza eta eskuizkribua dituan santu baten eskulturea dago. Bertako titularra lez identifikauta dago, hau da, San Tomas [23] (92 x 26 x 26) lez. Akabera polikromo oso uniformea eta distiratsua dauka. Irudiak ezaugarri herrikoiak ditu, bai eta zelanbaiteko zurruntasun frontala ere, erretaula osoaren apaltasunagaz bat. XIX. mendearen amaierakoa edo XX.aren lehen hamarkadetakoa izango da, debozinozko industria-ekoizpenetik hurrekoa. Erretaulan eredu neoklasiko berantiarren eragina nabari da, bai konposizinoaren simetrian, bai lerro zuzenen nagusitasunean, bai pilastra ildaskatuen erabileran, bai eta apaindura murritzean be. Itxura guztien arabera, XIX. mendearen amaieratik XX.aren hasierara bitartean egindako erretaula eklektikoa da, neoklasikoa.

Eskulturea

 

San Roke [24] (125,5 x 40,8 x 24). Egur polikromaua. Imagen del santo como peregrino, identificado por el bordón, la esclavina con veneras, el perro que le acompaña y la llaga descubierta en la pierna, alusión al episodio de la peste. Aparece revestido con hábito corto y capa. La escultura presenta una composición frontal, animada por la ligera torsión del cuerpo y el gesto abierto del brazo derecho. El modelado es popular, sin complejidad anatómica. Los paños se resuelven mediante pliegues amplios y blandos, con superficies lisas y escasa profundidad. El rostro muestra rasgos expresivos sencillos con boca entreabierta y barba corta trabajada con mechones esquemáticos, con halo coronándole, de destellos rectos y ondulantes alternos. La policromía posee un acabado brillante y espeso, fruto de un repinte posterior. El perro aparece tratado de forma ingenua y sintética, algo descoyuntado. Estilísticamente, la obra parece responder a una tradición barroca popular sin refinamiento técnico ni gran dinamismo. Puede ser obra popular, de finales del siglo XVIII.

MRV-RCL

María Romano Vallejo – Raquel Cilla López

1. SANZ IRAETA, 1996a, 188. or.
SANZ IRAETA, Francisco Javier. Lemoa, Bedia: estudio histórico-artístico. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, 1996, 188. o
2. BFAH-AHEB. AQ01388/444.