SAN ANDRES ERMITEA

(Jasokundeko Andra Mariaren parrokiako jurisdikzinoa)

Arratia

\

Zeanuri | Ogaragoiti auzoa

i

Folletoa

Asterria 32, 48144

p.santiago.zeanuri@bizkeliza.org

ERAIKINA [1]

San Andres ermitea Asterrian dago, Ogaragoiti auzoko kofradia baten, zugazti aldapatsu baten eta bertako maldara egokituta.

Oinplano [2] angeluzuzena dauka, nabe bakarrekoa, atal bigaz, eta burualde zuzeneko beste bat [3] [4], guztia estalgiaren mailan bakarrik markauta.

Aparailuan, harlangatxezko hormak daukaz, kanpoalderantz bistan, eskantzuak eta sarbidea harlanduz sendotuta [5]. Barruan egikerea be ikusi daiteke, baina igeltsuz luziduta behekaldeko zokalo perimetralean eta goikaldeko zerrenda baten.

Iparraldeko eta sartaldeko aldeetan lauza laukizuzen batzuek inguratzen dabe eraikina, “espaloi” bat eratuta, beharbada hormaren oinean urik sartu ez daiten. Barruko zorua (kanpoko harlauzen bestelakoa dala adierazoteko gehitu dot) harrizko lauzakaz eginda dago. Irregularrak dira, y ez oso aspaldi ipinitakoak, y eratzen daben zorua presbiterioa baino maila bat gorago dago [6].

Estalgia [1] isuri bikoa da, zertxa bik eratzen daben egurrezko egiturearen gainean.

Sarbidea [7] epistolako horman zabalduta dago. Ojiba-arkua da, y kareharri landuzko hiru dobela desbardin daukaz, material bereko ate-alboetan bermatuta. Eskumako hegalean ur bedeinkaturako ontzia dauka, kono-enbor formako katilu xumea [8].

Argi naturala leihoburu erako bao bitatik sartzen da. Bata presbiterioan zehar, hegoaldean, y bestea oinaldean, antzeko ezaugarriakaz. Burualdean beste bat egon zala dirudi [3], gezileiho estu bat, gaur egun itsutua, y barrutik ikusezina.

Sarbidearen gainean dago kanpai-hormea [9]. Kareharri landuzkoa da, kanpairako erdi-puntuko arkuko bao bategaz. Frontoi triangeluarra dauka errematean, y, horren gainean, perinola y metalezko kurutzea daukazan pinakulu bat, kiribilakaz apainduta.

Sarbidearen aurrean dago ataria [10]. Neurri txikikoa da, isurialde bakarreko teilapea, ermitako teilatuaren jarraipen lez egina, kareharrizko jarleku txiki batzuen gainean hiru oin zuzenetan bermatuta [11]. Sortaldeko horman, azkenaldian egindako baranda metaliko bategaz itxita dago. Zorua zementu lauzatuko plataforma bat da, y beraren azpiko lurgunea bardintzen laguntzen dau.

Ez dakigu ze ibilbide historiko daukan ermita honek, artxiboetan ez dago-ta hari buruzko dokumentazinorik. Sarrerako arkua da informazinoren bat emoten deuskun elementu formal bakarra: gotikoa da, ohi baino zorrotzagoa, y XIV. y XV. mendeak dakarz gogora, zehaztapen gehiago barik.

Dana dala, badakigu hildako eleiztarrak ermitearen barruan lurperatzen ebezala, zoruaren azpian topautako gorpuzkinek probetan dabenez. Herri-jakintzeak dinosku San Andres ermita honetara Orozkotik y Zeberiotik etorten zirala hildakoak ehorztera1ARREGI AZPEITIA, 1987a, 2 libk., 415. or.. Ustezko parrokia-izaera horrek Goi Erdi Aroraino eroaten gaitu, gaur egun ermita diran asko parrokia-tenplu ziran garai batera, baina hori argitzeko modu bakarra esku-hartze arkeologiko bat egitea izango litzateke.

San Andres ermitea landa-tenplu xumea da, y era horretako eraikin erlijiosoen ezaugarriak daukaz, asmo arkitektoniko aparteko bakoa, baina egoki eregita.

ALTZARIAK

Ermiteak ez dauka erretaularik, eta altzariak be oso gitxi.

Eskulturea

 

San Andres [12]. Egur polikromaua. Santu titularraren tailua, zutunik. Esku baten liburu bat dauka, eta besteagaz bera martirizetako erabili eben X erako kurutzeari eusten deutso. Zelanbaiteko mobimentua ageri dau hanken keinuan, aurrera abietako jarreran, jantzietan be argi ikusten danez; izan be, harrotuta dagoz, eta, keinu horren bidez, zabaltasuna ageri dabe. Askoz be zaputzagoa da arpegiaren aldartea, hazpegi iharrak sorgor, adierazkortasunez urri. Barrokoa, XVIII. mendearen hasierakoa.

Ohiturea ei zan santuarengana joatea, lorik egin ezin eben umeentzako laguntzinoa eskatzera, baita berba egiten hasteko be2Ibid..

Arrosarioko Ama Umeagaz [13] (80 x 33 x 32). Egur polikromaua. Andra Mariaren irudia, zutunik, Umea besoetan daukala. Anatomia sendoko irudiak dira, oihal lodi oparoakaz jantzita eta keinu neurritsukoak. Polikromia-arrastoak daukiez, landare-motibo estofauakaz. Errenazentistea, erromanistea, XVI. mendearen amaierakoa.

Metalezko gauzak

 

San Andresen erlikia-ontzia [14] (22,8 x 7 x 9). Letoia eta koloretako harribitxiak. Erakusleku eran, erlikia erakusteko marko obal bat dauka. Harribitxi orlegi, gorri eta zuriakazko botoiakaz eta loreakaz apaindutako S sorta aurkajarri beilegiak daukaz inguruan. Oina eta heldulekua erroseta, landare, korapilo geometriko eta abarrez eratuta ditu. Eklektikoa, XIX. mendearen amaierakoa.

San Antonio martiriaren erlikia-ontzia [15] (27,8 x 10 x 10). Metala. Burdinurtuzko piezea, erlikia jarteko erakusmahai gingildun bategaz. Erlikiaren inguruan, arkitektura neogotikoak, euren arkuteria, pinakulu eta kako-loreakaz, eta hostoz apaindutako heldulekuagaz eta oinagaz konbinauta. Neogotikoa, XIX. mendearen amaierakoa.

Argimutilak (2) [16] (18 x 12,5) eta zutargia [17] (7,8 x 12 x 10,5). Letoia. Burdinurtuz landutako moltsoa, balaustre erako silueteagaz. Pieza funtzionalak, bestelako harrandirik bakoak. XIX-XX. mendeetakoak.

MRV - RCL - JMGC

María Romano Vallejo – Raquel Cilla López – Juan Manuel González Cembellín

1. ARREGI AZPEITIA, 1987a, 2 libk., 415. o
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia / Labayru Ikastegia, 1987, 3 libk.
2. Ibid.