SAN BARTOLOME APOSTOLUAREN ELIZA

Arratia

\

Areatza | Uriguneko auzoa

i

Folletoa

Askatasun kalea 15 (48143)

p.sanbartolomedeuna.areatza@bizkeliza.org

ERAIKINA [1]

Areatzako San Bartolome Apostoluaren eliza [2] uriguneko bazter baten dago kokatuta, Bizkaiko uribilduetan ohikoa dan lez, oso lursail aldastsuan, eta bere oinplanoa aldats horretara dago egokituta.

 

Kurutze formako oinplanoa daukan eliza da [3], eta lau tarteko habearte bakarra dauka. Lehenengo tartea, gainera, alboetarantz zabaltzen da, transeptua sortzen daben kapera biren eta presbiterioaren bidez.

 

Tarteon proporzinoa 1:2koa da gitxi gorabehera, baina hirugarrena luzexeagoa da. Burualdeak [4] zabalerea zein altuerea galtzen dauz habeartearen aldean, eta kaperak eurak be [5] txikiagoak dira. Ha-ta guzti be, ondo proporzionauta dagoan moltsoa da.

 

Habearte horrek torrea dauka eratxikita ipar-sartaldeko angeluan (hori dala eta, azken tartearen zati bat hartzen dau); gela bi (sakristia eta biltegia), absidearen zein besoen arteko angeluetan; eta perimetroaren gaineratikoa zarratzen dauan eleizpea. Halanda ze, dan-dana eremu angeluzuzen beraren barruan dago kokatuta.

 

Argi eta garbi dago eraikinaren kanpoko bolumena banaketa horren adierazgarri dana, eta altzaerea kurutze formakoa da (nahi-ta ostiko nabariek ñabartu egiten daben eta eleizpeko oinaldetik gorago lekuratuta dagoan).

 

Barruko aldea [4] [6] are garbiagoa eta argiagoa da, eta eraikinaren altuereak berak eragin hori nabarmentzen dau.

 

Aparailua barruko aldean agertzen da, eta, luziduak ostenduten badau be, kanpoko aldetik erraz-erraz bereizten da era bitako obrea dagoala [7].

 

Altuerearen heren bi baino gehiago hartzean eraikineko gorputz nagusiaren perimetroa oso-osorik beteten dauana kareharrizko harlanduzkoa da [8], eta hormea bera goiko aldean mehetzen da, uztardura perimetrala gainditu ostean. Paramentu horreek bat datoz elizaren alde antxinakoenagaz.

 

Bestetik, erlatxera heldu arte hormek daukien goragunea, horma-bularrak, burualdea eta kurutzadurako alboko kaperak [1] tamainu eta kalidade desbardineko harlangaitzezkoak dira, eta, noiz edo noiz, antxinako kareharrizko harlandu batzuk be berrerabilten dabez. Bertako kantoietako harlanduak, ostera, hareharrizkoak dira. Alde horretan be, hormea zeozelango altueran mehetzen da, baina oinaldeko horma pikoan baino ez. Profil ahur-ganbileko erlatxa [9] bardin-bardina da eleiza osorako, nahi-ta burualdean eta habeartea baino beheraxeago dagozan kaperetan [10] agertzen ez dan.

 

Goiko alde honetan, habearteko lehenengo tarteko kanpoko angeluetan erantsi diran harlanduzko sendogarri zilindriko biak [11] [12] era deigarrian nabarmentzen dira. Emoten dau kalidade txarreko eta erabilgarritasun ezezaguneko ardatz bi dirala, gain-gangatik ezer igarten ez dan arren.

 

Torreko fustea be [13] kareharrizko harlanduzkoa da. Kanpantorrea [14], barriz, hareharrizko harlandu ilunez eginda dago.

 

Zorua [15] egurrezko oholtzeaz eginda dago, lehenengo tartean eta presbiterioan [16] goragune daukiezan lau harmailetarako be erabilten dan granito baltzagaz nahasten dan arren.

 

Eraikinaren barruko euskarriak kurutze formako pilastra [17] toskanarrak dira, euren plintoak zein oinak [18] daukiez eta kapitelak [19] oso moldurauta dagoz. Hegoaldean, xaflazko moldureak kapitel horreek lotzen dauzanez, leihoen oinarria zehazten dau.

 

Kanpoko aldean, bat datoz urteera harrigarriko hiru pare horma-bularregaz [20], eta baleiteke holangoxea izatea lursailaren irregulartasunaren ondorioz egokia zalako euskarriak indartzea. Harlangaitzean dagoz atonduta, nahi-ta ertzetan harlanduen bidez eskuzabaltasunez indartuta dagozan. Ostikoak era nabarian mehetzen dira euren altueratik heren bira (aparailua aldatzen dan lekuan bertan) [21], baina ia-ia erlatxera ailegetan dira, eta, bertan, ezpondan amaitzen dira goiko aldean. Albo bietan, euretako lehenengoa [22] kurutzadurearen besoan dago txertatuta.

 

Kontrahormak erdi-puntuko arkuen bidez dagoz zulatuta kapitel-xaflen gainean [23], eta, eurei esker, badago eleizpetik askatasunez ibilterik. Lasterbide-arku horreek oso bereizgarriak dira Bizkaiko arkitektura erlijiosoan.

 

Beste horma-bular bat dago, diagonala eta zulo bakoa, hego-sartaldeko eskinan dago eratxikita [24] eta alaka hornidua [25] dauka apaingarri.

 

Goian aitatutako habearteko pilastren gainean, parpain-arku [26] erdizirkular lisoak irulten dira, eta gangak [27] sorrarazoten dabez. Nerbio-kurutzeria bardina da eleizako lau tarteetan: kurutzeriak tertzeleteak [28] daukaz, bosna giltzarri daukiez eta, ordezkoak ainguratzeko zuloak euki arren, dan-danak dagoz zizelatuta. Erdikoek [29] landara-apaingarriak daukiez (modu erradialean atondutako hosto-erreskadak), eta, oinaldeko tartean, barriz, erronboetan inskribidutako lau kurutze [30] agertzen dira. Gainerakoak erdian botoia daukien tondoen bidez [31] dagoz apainduta, eta batzuek hostoak zein lokarriak [32] daukiez aberasgarri. Nerbiodurek [33] alkarren osteko jangune artezen bidez lortutako sekzino zorrotza daukie.

 

Nerbio horreek pilastretara jausten dira, lehenengo tartean izan ezean, burualderantz, eta, bertan, beheko aldean pospolina daukien baso-mentsulen [34] gainean dagoz kokatuta. Elementu horreek XVI. mendekoak dira. Seguruenik, mentsula hori oinaldean berregin eben hegoaldean, baina organuaren atzean dago ostenduta. Iparraldean, barriz, torrerako igoerea osotzen dauan alakearen ondorioz ez dago euskarririk, eta, horrezaz gainera, gangearen zati bat [35] be ordeztu dau.

 

Kapera nagusian sartzeko, erdi-puntuko garaipen-arkuaren [36] azpitik igaro beharra dago. Uztaia mehetutako frontedun pilastretan zein artez moldurautako kapiteletan [37] dago zurkaiztuta, habeartekoak baino era bakunagoan, inpostea izango balira lez zabaltzen diralako habearteko burualde eta buruhorma osoan zehar.

 

Giltzarrian, armarria [38] dago ikusgai. Esan leiteke egurrean landuta dagoala eta, bere gune obalauan, ezpateak zein geziak zehartutako bihotz gartsua dagoala. Goiko aldean, ostera, narru bihurrituak dagoz agirian, girnaldak urteten dira bertatik eta aingeru-burutxua dago goian. Honako inskripzino hau agertzen da azpian: “1870EAN BARRIRO EREGITAKOA”.

 

Inguru horretako [39] eta kurutzadurako besoetako [40] teilatuak luneten bidez trenkatutako gangak daukaz osogai.

 

Habearteko estalgia lau isurialdeko teilatua [41] da, eta etenbako gailurra dauka.

 

Bestetik, besoak isurialde bakarrean dagoz estalduta; eta burualdea, hiru isurialdetan.

 

Gain-gangan ikusten danez, antxinako piezak berrerabili dira; egurrezko hagak, berbarako. Euretako baten, gainera, honako inskripzino hau dago ikusgai: URTEA / 1756; eta, alboan, 2007 [42]. Era berean, metalezko tiranteak [43] jarri dira bere historian eleizan bertan alkarren ostean egin diran zaharbarrikuntzetan.

 

Argia leiho zabaletatik [44] sartzen da habeartean, eta, tarte bakotxean, hegoaldeko albotik dagoz edegita. Laprandurearen eta leihoburu eskartzanoaren bidez zulotzen dabe hormea, eta kanpoko aldean be eskartzanoa [45] dan leihoburu hori XIX. mendean egindako beranduko zaharbarrikuntzearen emoitzea da.

 

Bestetik, kapera nagusian [39, errepetidu egiten da] eta kurutzaduran, leihoak era simetrikoan dagoz atonduta, iparraldean zein hegoaldean (iparraldeko besoan, gainera, kanpoko aldean dago dintelduta). Era berean, idi-begi biribil handia [46] be badago, eta oinaldeko hormea zulotzen dau. 1890eko obrea da, eta Vidrieras de Arte enpreseak 1989an betearazotako beiratea dauka. Enpresa horrek habearteko beste leiho batzuetako beirak be betearazo ebazan 1996an [47].

 

Era berean, egikera desbardineko bao txikiago bi dagoz: bata dinteldua da, hegoaldekoa, korurakoa, kaiola-hesi errenazentistearen bidez [48] dago defendiduta, agirien arabera 1572an1BFAH-AHFB, Udalekoa, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu-liburua 1549-1575, sign. AREATZA 0130/002. edegi zan eta, gaur egun, barruko alderantz dago ostenduta organuaren hormetako baten atzean. Baleiteke asentudun leihoa izatea, koruetan eredu hori oso ohikoa zala kontuan hartuta. Gainera, erdi-puntuko beste zuloune bat be badago edegita, sartaldean, bateoko kaperarako [49], sasoi berekoa da eta korupeko angelu baten dago sartuta.

 

Beste bao bat be egon zan, konopial bikotxa zan. Seguruenik, korurako asentudun jatorrizko leihoa izan zan, eta gorago adierazotakoaren aurretikoa izan zan. Gaur egun, ostera, leihoburua [50] baino ez dago ikusgai, portale nagusian berrerabili dabe, oinaldean, eta honako hauxe dinoan inskripzinoa agiri da bertan:

 

“Obra ha(u) m(ila) b (=bostehun) eta hamahirugarren urte(an) egin zan IHS”.

 

Sarbide antxinakoena [51] epistolearen alboan dago kokatuta, hirugarren tartearen hasieran. Arkua da, eta, bere palma-dobela luzeen taiuketeari erreparau ezkero, seguruenik zorrotz samarra izan zan arkubarneran; eta erdi-puntukoa, arkugaineran, nahi-ta ostean barriro zizelatu behar izan eben dinteldu ahal izateko. Kolpe fin diagonalen bidez zizelatu eben, eta bere ertza alakaduna da. Tunelaren sistemea ohikoa da, laprandurea eta arku eskartzanoa daukaz-eta.

 

Giltzarriak [52] zitoridun kurutzea eta hiru eguzki-zirkulu (behekoa oso galduta dago) daukaz apaingarri, baita hondatutako epigrafe landubakoa be. Ybarrak honako hauxe irakurri eban bertan:

 

“Artzapeztegia mila CCC / XXXXIIII urtean egin zan / E(leiza) P(arrokiala) Alfo(nso) F(e)r(nánde)z Blasquiez”2YBARRA Y BERGÉ, 1958, 536-537. or..

 

Santana Ezkerrak datea 1494ra arte3SANTANA EZKERRA, 1989a, 25. or. atzeratzea proponidu eban. Edozelan be, uste dogu idatzitako datea 1444koa dala, dobelen erradioaren luzerearen eta arkugainera biribilduaren arabera kronologia berandukoagoa dala esan daitekean arren. Testuaren gaineratikoa nekez irakurri daiteke. Honako hauxe proponiduten dogu, erreparoak erreparo:

 

“(Artza?)Peztegia (?) mila CCCC / XXXXIIII urtean egin zan / ateko giltzerako”.

 

“Giltza” dinoan lekuan, giltzarria izango litzateke, sinonimo moduan erabilten da-eta.

 

Igarobide horren albo banatan, ur bedeinkatuaren ontzi bi [53] dagoz, eta granito baltzezkoak dira. Erdi-oboideak dira, pospolina daukie beheko aldean eta kurutzerako xaflea daukie erdi-puntuko arkutxuaren azpian. Euren alboan, atezangoetan grabauta, kurutzedun disko bi dagoz.

 

Kurutzadurearen hegoaldeko besoan, beste sarrera bat [54] dago. Egia esan, kaperea alde horretan eregitean xurgatutako ostikoko lasterbide-arkua erabili zan, eta, bertan, komunikazino hori edegi zan eleizpeagaz. Holan, bada, erdi-puntuko arkua dinteldua da, lapranduradun tunela dauka eta arku eskartzanoa dago barruko aldean [55]. Igarobide barriaren eta lasterbidearen antxinako uztaiaren artean egoan lekua emokatuta egongo zan, baina uneren baten “tinpanoa” egin gura izan dabe zementu-geruzearen bidez.

 

Antzeko ezaugarriak daukazan beste sarbide bat dago iparraldeko besoan [56]. Aurrekoa lez, ostikoko lasterbide-arkua zan, eta, kasu honetan, erdi-puntuko arkua [57] itxi da bere horretan. Beste sasoi baten, barriz, besotik Doloretakoaren kapera desagertura igaroteko erabilten zan.

 

Portale nagusia [58] sartaldeko horma pikoan edegiten da. Garaipen-arkua izango balitz lez dago eratuta, eta geroago zehetasunez azalduko dogun eskultura monumentaleko elementua da.

 

Aurreratu dogun lez, portale horretan, leihoburu konopial bikotxa berrerabili da (arkuetako erpinak agiri dira azpitik), eta testua 1513an [50] dago datauta.

 

Igarobidearen albo banatan, ur bedeinkatuaren ontzi bi [59] dagoz, marmol baltzezkoak dira eta pospolindun kopa hemisferikoa daukie beheko aldean; eta kurutzerako lekua, aurreko aldean. Alboko sarrerakoen antzekoak dira, baina landuago dagoz.

 

Goiko korua [60] oinaldean dago kokatuta, eta azken tartea zein habeartearen zabalera osoa hartzen dauz. Aurreko aldean artekatuta dagoan arku karpanel handiaren gainean sortu da, kurutze formako pilastra [61] toskanarren gainean dago zurkaiztuta eta, egia esan, eleizako kasuan kasuko pilastra orokorren behekaldea dira. Triglifoak eta medailoi lauak daukazan frisoa [62] daroa.

 

Defentsa moduan, bost tarteko eta burdina forjauzko karela dauka, eta barroteek [63] ardatz-korapilo bikotxak zein txirrindolak daukiez, balaustre kapitaletan [64] izan ezean, artaburu bikotxekoak dira-eta.

 

Klaustroko ataldun eskilaratik [65] dauka sarbidea, eta XIX. mendean erantsi zan.

 

Bateorako kaperea [66] korupearen hego-sartaldeko angeluan dago mugarrituta, eta habearteagaz dago komunikauta erdi-puntuko arkuen zein ertz-gangadun estalgiaren bidez. Gainera, oinaldeko angeluetan, baso-mentsuletan [67] dago zurkaiztuta, eta berrerabili egin zirala esan leiteke, XVI. mendekoak dira-eta. Bertako hormetako baten erdi-erdian, kapitel eklektikoa [68] dago agirian, baita hemeretzigarren mendeko jarduketaren baten aztarnea be.

 

Gela horren aurrean, habeartearen ipar-sartaldean, torreak eremua hartzen dau oso-osorik, alakea [69] eratzen dau eta, altzatzean, elizaren altuerea hartzen dau oso-osorik.

 

Burualdearen albo banatan, sakristia [70] eta biltegia [71] era simetrikoan dagoz kokatuta. Bertan sartzeko dagozan igarobideak [72] dintelduak dira, lapranduradun tunel eskartzanoa [73] daukie eta edegita dagoz burualdeko alboetan eta kurutzadurako besoetan. Azken horreek besteak baino goragoko mailan dagozanez, eskilaren sistemea sortu behar izan da gela bien barruan [74]. Argia leihoburudun baoetan zehar [75] sartzen da, oso desbardinak dira elizaren gaineratikoen aldean eta sabai aizunaren bidez dagoz estalduta.

 

Gela horreetako zati baten azpian, lursaila aldastsua dala kontuan hartuta, erdisotoa atondu zan, eta biltegi moduan erabilten da, baita berokuntzako makinen gela moduan be.

 

Ipar-sartaldeko angeluan, torrea [76] dago eratxikita. Oso berezia da bere oinplanoagaitik. Izan be, lau aldekoa izan beharrean, eleizako eremua oso-osorik hartzen dauanez, alboetako bat, hegoaldekoa, apurka-apurka hausten da laukira [77] egokitzeko. Holan, estalgiaren azpitik, adierazitako alakea sortzen da, elizaren barruko aldetik dago ikusgai eta, gainetik, arrakasta barik ahalegintzen da oinplano karratua izkinatxuen bidez berregiten.

 

Halanda be, elementua bolumen lerdena da, baina nahikoa neurribakoa be bai, fuste garai baizen sendo moduan dago eratuta eta harlanduan dago atonduta eleizako teilatua baino goragoraino [14]. Zati horretan, honako honeetxetan zehar sartzen da argia: gezi-leihoak, ate-leihoak (euretako batek onil formako kanpoko ertzak daukaz) eta leihoburudun baoak (euretako bat zarratuta dago). Baoak fin-fin zizelatuta dagoz, eta gorputz osoko kainoi eskartzanoa [78] daukie.

 

Kanpantorrea [14] zutoin horren gainean dago jarrita, eta hareharriz dago landuta, fustearen kareharrizko harlanduaren aldean. Moldura lisoak daukaz abiapuntu, bozeldun izurra daukan erdi-puntuko zuloune kardinalak daroaz eta artekatutako pilastren bidez dagoz kokatuta [79], sortaldean izan ezean, bertan ez dagoalako apainduta [80]. Listelek eta hegal-moldureak osotutako erlatxak goikaldeari emoten deutso bidea. Erremate hori eserleku jarraitutik [79] abietan da, eta mehetutako aurrekaldeak daukaz tondoa hartzeko, baita tartekatuta be badagozan angelu plintoetan be, modu geometrikoan zitoridunak diran pinakuluetarako. Goiko aldean, kapitel irregular modernoa [81] dauka, aldats nabariak daukaz eta teilatua arbelezko ezkataduna da. Goiko aldean, linternea [82] dauka, eta erdi-puntuko arkutxuak zein kurutzerako piramide erraboiltsuak daukaz osogai.

 

Torrean sartzeko ateak [83] ateburu bihurgunetsua dauka, bere arku bikotxa eskartzanoa da eta korupean dago eregita. Barruko aldean, tamainu handiko orpo zilindrikoa dago, eta ahurrean moldurauta dago bere ahoan [84].

 

Segidan, eskilara helikoidaletik [85] igon beharra dago, eta harrizko eskudel dotorea [86] dauka. Zuloune [87] baten inguruan egiten dau birea, eta, bertatik, erlojuaren pisuak egozan eskegita (bere hasierako helburua, ostera, ez zan horixe izango, torrea eta eskilarea erlojua baino askozaz lehenago eregi ziralako). Ardatz hori zilindrikoa da oinarrian, baina sekzino hexagonalera aldatzen da bere altuerearen lehenengo herenetik aurrera. Halanda ze, formatu batetik besterako iragaitzea saihesten dau angeluetako molduren bitartez [88]. Goiko aldean, ardatz txikia lau angelukoa da bozeldun arku lisoen [89] sistema konplexuaren ondorioz.

 

Eleizpea [90] teilape bakuna daukan egiturea da, eta besotik besora zabaltzen da oinaldean zehar.

Babes moduan, altuera handi-handiko karela [91] dauka bere ibilbide osoan ia-ia [92], hegoaldeko zein sartaldeko sarbideen aurrean edegiten da eta emoten dau gaur egun itsututa dagoan beste edegiera bat eukala iparraldean. Eserleku jarraitua daroa hegoaldean zein sartaldean.

Jarlekuaren gainean, eskoiko hamalau oin [93] altzetan dira, ia-ia gehienek harroin moduko [94] eraztunak zein kapitela daukiez apaingarri eta ertzak alakadunak dira musturretako untzeen buruetarako [95]. Goiko aldean, kiribildun zapatak [96] daukiez, eta, alboetan, erroleo bakunak zein apaingarri geometriko batzuk dagoz zizelatuta: hego-sartaldeko angelukoak kiribilen arteko palmea dauka maskaroi moduan [97]. Era berean, eskoiko oin horreen artean zabaldutako tirante batzuek alakak eta untze-buruak [98] be badaukiez.

Habexkek, hormarako tiranteek eta zertxek osotutako egiturea oraintsukoa da, baita eskoiko oinen bat eta zapatea be.

Oraindokarren, aurretiko atariaren [99] aztarnak dagoz ikusgai (leiho-isurkiak, eusteko harburuak…), gaur egunekoa baino beherago egoan eta bat etorren kareharrizko harlanduan atondutako jatorrizko obreagaz. Horrezaz gainera, tarteko beste bat egon zan (urradurak igarten dira hormetan zein ostikoetan), baina ez dakigu noizkoa zan.

Sartaldeko sarrereagaz [100] lerrotuta dagoan eleizpeko tarteak isurialde bikotxeko estalgia dauka, piñoiduna da eta hormigoizko tiranteak zein zutabeak daukaz euskarri. Sasoi berean egindako jarduketearen emoitzea da (antxinakoagoa dan antzeko beste egitura baten aztarnea igarten bada be).

Zorua lauzatuta dago [101].

1338an, Areatzako uri-gutunean (Villa de Haro, Villaro moduan sortu zan) adierazoten zanez, lur etzeko sorrerea zan. Hori dala eta, hasiera baten esan leiteke leku mortua zala eta, horren ondorioz, aldez aurretik bertan parrokiarik ez egoala. Dana dala, egia da testu horretan bertan aitatzen dana San Bartolome erreferentziako gunea zala uri barriaren mugak zehazteko orduan. Halanda ze, emoten dau eliza aldez aurretik egoala bertan, baina seguruenik ez eukala parrokia-elizaren kategoriarik, biztanle gitxiko lekuan kokatutako ermitea baino ez zalako izango agian.

Zentzun horretan bertan, ez da sinesgarria Ybarrak hegoaldeko portaleko giltzarriari buruzko epigrafearen inguruan egindako irakurketea, 1306koa4YBARRA Y BERGÉ, 1958, 536-537. or. zala esan eban-eta. Gure eretxiz, 1444ko datea argiagoa da, jarduketa handi hori orduantxe egingo zalako eta testuaren bidez oroitzeko modukoa izan zalako.

Edozelan be, eraikina oso-osorik berregin eben 1500. urtean-edo. Oinaldeko fatxadan berrerabilitako harlanduak 1513ko datea emoten deusku, eta aldez aurretik egoan alboko atearen bitartez eraikineko hormen kaxea zarratu zan unea euki behar dau berbabide. Tamalgarria da gangak egitean harlangaitzezko goragunea finkatzeko asmotan ostean egindako mozketearen ondorioz dateari buruzko lekukotasunak desagertu izana; leihoak, berbarako.

1513ko data horretarako, eliza erabili egiten zan arren, emoten dau egurrezko teilatu-zuraje bakunak estaldutako eremu angeluzuzen zabala baino gehiago ez zala.

1547ra arte idatzitako agiriek ez dinoskue ezer, nahi-ta barriro be obrak bete-betean abian jarri ei ziran, eleiza ha sendotzeko (edo berregiteko) asmotan. Urte haretan, 29.245 marabedi be ordaindu ziran “eleiza horretako obran lan egin eben bostehun eta hogeta hemeretzi harginen (egunsariak ziran)” soldatakaitik. Horrezaz gainera, beste 4.170 marabedi ordaindu jakozan “maisu hargin” ezezagunari (obrako zuzendaria ete zan?) 139 eguneko lanagaitik.

1555etik 1569ra, obrak egiten segidu eben eleizan, urte hareetan harginei eta zurginei egindako ordainketen ondorioz egiaztau daitekean lez.

1555eko zezeiletik bertatik, Pedro de Uríak behar besteko konpromisoa hartu eban, bere idi-gurdian Martín de Goiri harginak Iturriotzeko harrobitik (Dima, 3 km-ra, gitxi gorabehera) ateratako 450 harlandu garraiatzeko. Gainera, konzeptu horreekaitik sortutako gastu handiak osteko urteetan be emon ziran.

Lantegitik igaro ziran harginen zerrendea luzea da: San Juan eta Pedro de Zabala, Martín de Arriaga, Miguel de Bengoa, Martín de Goiri, Martín de Guesala, Juan de Goitisolo, Martin Olarriaga, Martín de Upoaran, Martín de Biona, Santiago Naverán, Juan de Ipas, Juan de La Tejera, Pedro de Arandoy…

Euretako batek, Domingo de Iturrietak, “maisu harginak”, dirutzea kobrau ebanez, esan leiteke obrako arduraduna izan zala, beste zeregin zehatz batzuk be garatzen ebazan arren. Iturrieta Kortezubikoa zan, oso maisu aditua zan eta zenbait lekutan egin ebazan lanak; berbarako, Amorebieta-Etxano, Gasteiz, Guardia (Araba), Foncea (Errioxa) edo Pancorbo (Burgos)5BFAH-AHFB, Udalekoa, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu-liburua 1549-1575, sign. AREATZA 0130/002..

Zurginek be parte hartu eben: Pedro eta Andrés de Eguilleor, Martín de Orue, Juan de Aguirre, Fortún de Yurrebaso, Pedro eta Domingo de Arteaga, Juan de Urrazu, Juan de Uribitarte, Juan de Arriquibar, Juan de Larrazábal, Martín de Echebarri, Juan Pérez de Gorrio, Pedro eta Domingo de Garay, Pedro de Yturrioz, Pedro de Munichaga…

Hirurogeiko hamarkadan, eraikuntzea osotu zan. 1563an, egurra pilotu zan “eleizako kaperarako”, geroago aldatutako burualdean gangak egiteko asmotan, beharbada. Une haretan, mentsulak jarriko ziran habearteko sortaldeko angeluetan, gaur eguneko nerbiodurak ostekoak badira be, ikusiko dogun lez.

1563. urte haretan bertan, sartaldeko portaleko mukuluak agindu ziran. Halanda be, emoten dau alderdi arkitektonikoa hamarkada bete atzeratu zala, 1573tik 1576ra egin zan-eta.

Obrak martxa onean joiazan aurrerantz. 1564an, sakristiako atea egin zanez, argi dago aldez aurretik egon baegoana.

Horrezaz gainera, 1566an, Pedro de Eguilleor maisu zurginak eta bere talde jentetsuak korua eregi eben.

Urte haretan bertan, oholak erantsi ziran torreko hormetan, kanpaiak jarteko, beharbada (1549an, 2 kanpai handi eta 3 txiki aitatzen ziran). Barriro be, Eguilleor zurginak eta Martín de Upoaran harginak parte hartu eben lanetan. Halanda be, 1570ean, “maisu harginak” “kanpantorrearen taiua” egin eban, eta Domingo de Iturrietak betearazo egin eban (beharbada, bera izan zan taiugilea, baina agirietan ez da gai hori lar argitzen). Kanpantorre horretako lanek epealdi luzeagoa iraun eben, eta arazoak emon ebezan: 1571n, Martín de Goiriri deitu eutsien, bertako “lanak zelan joiazan eta errorerik-edo baegoan jakiteko”. Urte haretan, kanpaiak jarri ziran; eta beste bat (bedeinkatutako ezkila-kanpaia), 1572an. Dana dala, lanek bere horretan segidu eben, harik eta 1574an kapitela jarri zan arte.

1568an, Pedro eta Domingo de Arteaga zurginek lanak egin ebezan “zimiterioan” (eleizpean), 1581ean Juan Pérez de Gorrio maisu zurginaren taiuaren arabera berregin bazan be.

Era berean, 1572an, koruko leihoa barritu zan, gaur egun organuaren atzean ostenduta dagoana. Lehenago, seguruenik, portale nagusian berrerabilitako dintel konopial bikotxa eukana egongo zan bertan6BFAH-AHFB, Udalekoa, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu-liburua 1549-1575, sign. AREATZA 0130/002..

Funtsean, gaur egun kareharrizko harlanduan atonduta dagoan elizaren zatia eregita egoan ordurako. Erdi Aroko aurrekariak badagoz be, berrerabilitako dintelean azaltzen danaren arabera 1513an amaituta egozala kontuan hartuta, XVI. mendearen hirugarren laurenean goratutako eleiza errenazentistea dala esan behar dogu.

Ordurako, habeartea (burualde barik edo gaur egunekoa baino txikiagoa zan bategaz eta kapera-beso barik) eta torreko fustea egozan. Era berean, fuste horren gainean, gaur egun desagertu egin dan kanpai-gorputza egongo zan. Horrezaz gainera, behin baino gehiagotan barritutako sakristia eta eleizpea be baegozan ordurako.

Seguruenik, horren guztiorren taiua Domingo de Iturrietarena izango zan, eta, edozelan be, esan leiteke bera izan zala obrak zuzendu eta torreraren proiektua be egin ebana.

XVII. mendean, ez zan obra handirik egin, antza, mantenimenturako lanak sarritan egin ziran arren eta bat edo beste handiak izan ziran arren: 1614an, “kapera nagusia eta jausteko arriskuan egoan teilatua konpontzea, baita beharrezkoak ziran beste lan batzuk egitea be”. 1620an, hain zuzen be, hobekuntza-lanak egin ziran eleizpean, baita Ochoa eta Martín de Gorordo harriztatzaileek egindako “galtzadetan” (zoladuran) be. 1682an, korua aldatu zan, organua jarteko…

Dana dala, XVIII. mendea izan zan eleizara aldaketa handienak ekarri ebazana.

1721ean, kaxatua barritu zan, hau da, elizaren barruan egozan hilobiak, eta, horretarako, auzokoek 60 hilobitarako beharrezkoa zan ohola ekarri eben.

Halanda be, urte horretan bertan, askozaz be garrantzitsuagoa izan zan Domingo de Basail maisu harginak kobrau ebana “presbiterio horretako hargintzako lanak betearazoteko asmotan egin eban eroslehentasunagaitik”. Hau da, burualdea aldatu zan (handitu gurean, seguruenik).

Hurrengo urtean, “eleiza horretako kanpantorrea egitea” erabagi zan, aurrekoa ordezteko. 1723an, lanak nahikoa aurreratuta egozan8BFAH-AHFB, Udala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu-liburua 1665-1726, sign. AREATZA 0132/001..

Eleiza ha bajoian osotzen, baina artean baegoan konpondu bako arazorik: gangak egitea. Lan horreek 1733an jarri ziran abian, honako hauxe dala eta:

“eleizako hormea, ebanjelioaren alderantz (iparraldea)… eratsita eta zabalik egoan, aurritan, baita sabaia eta teilatua be. Dan-dana jaustear egoanez, oso-oso preminazkoa zan konpontzea, baita sakristia bera be”,

hori dala eta, Juan de Herdoiza eta Francisco de Amirola maisu harginei deitu eutseen, egoerea aztertu eien. Bien esanetan, preminazkoa zan bere segurtasunerako taiua egitea eta eliza bera gangez estaldutea.

Obrak hurrengo urtera arte atzeratu ziran, lanok ordaintzeko asmotan udalbatzeak (patrono moduan) zentsupean (mailegupean) 35.750 erreal eskatu eutsezalako Santa Isabel komentu mugakideko monjei.

Holan, 1734an, Markinako frai Marcos de Santa Teresa anaia karmeldarrak betearazotako taiuen arabera, obrea esleitu jaken Barakaldoko Domingo de Palacios maisu harginari eta Begoñako Andrés de Omaechavarria maisu zurginari, eta eurek 60.100 errealen truke egiteko konpromisoa hartu eben (antza danez, Palaciosek torreko obrearen zati bat be hartu eban ardurapean).

Halanda be, 1736an, egile horreek ofizialei eta peoiei ordaintzen ez eutseenez, iraitzi egin ebezan, eta honako honeetxek ordeztu ebezan: Carlos de Villanueva maisu hargina, Joseph de Añibarro maisu zurgina eta Joseph de Anitua maisu igeltserua. 1737an, obrak ikuskatu ebazan Herdoizak autortu egin ebazan, eta bere oneretxia emon eban.

Lanotan, horma perimetralak goratu ziran (“harik eta sendotu arte” beheratu ostean), barruko pilastrak zein horma-bularrak eratxiki ziran, gaur egun ikusgai dagozan kurutzeria zarratuak taiutu ziran eta euskarriak barrutik nahiz kanpotik bardingidatu ziran. Arkuak, paramentuak, horma-bularrak, erlatxak eta gainerakoak kontuan hartuta, 450 gurkada harri baino gehiago erabili ziran.

1743an, Ignacio de Ibero arkitekto azpeitiarrari, 1733an Loiolako santutegian behar egin ebanari eta 1743. urte haretan bertan Bilboko San Nikolas Barikoaren eliza betearazoten egoanari, deitu eutsien, “gangetan eta altara nagusiko buruhorman” edegitako arrakalea aztertu eian. Iberok ondorio moduan atera eban eliza segurua zala eta obra txikiak baino ez ebazala behar, ondo jagonda egon eitean.

Era berean, sakristia be ei zan desegokia, 1757an Juan Antonio de Elguero “sakristiaren ideea emoten etorri zalako udalaren agindupean”. Dana dala, 1767an baino ez zan erabagi barria egitea, Juan de Iturburu maisu arkitektoari agindu eutsien taiutu eiala eta 180 erreal kobrau ebazan horren truke. Errematetzaileak Zeanuriko Blas eta Asencio de Añibarro izan ziran, urte bi geroago amaitu eben eta 4.485 erreal jaso ebezan horrengaitik. Halanda be, ez dator bat gaur eguneko gelakaz, modernoagoak dira-eta9BFAH-AHFB, Udala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu-liburua, 1727-1766, sign. AREATZA 0153/001..

1781ean, Mañariko Francisco de Echanove obretako maisuak txosten barria idatzi eban elizaren egoereari buruz, eta, bere esanetan, zenbait arrakala eta eraspen egozan hormetan. Bere eretxiz, ez eben eleizako segurtasuna arriskuan jarten, eta, konpontzeko, mortairuz zein igeltsuz emokatu ebezan. Halanda be, bere ustetan, korua eratsi beharra egoan, bertako arkua “mustur bietatik dagoalako banatuta” eta “bere pisuaren grabedadeagaitik bost ontza eta erdi jatsi dalako erdikaldean”. Barria [102] egitea proponidu eban:

“hasteko, salmerrari oin bi gehiago emon jakoz beheko aldean, gaur egun bere pilastren gainean daukana kontuan hartuta. Pilastron erliebea hiru oinekoa da, eta, euren gainean, gaur eguneko dobelak daukazan kordel-bueltako arkua eratzen da. Horrezaz gainera, erlatxa eta gainerako apaingarriak be badaroaz. Holan, arku hori ondo baino hobeto dago luziduta”10BFAH-AHFB, Udala, Areatzako Udal Artxiboa, sign. AREATZA 0006/002/003..

XIX. mendean, obra hori nabarmentzen zan Madozen Diccionario… lanean:

“koruari eusteko arkua nabaria (da), eta merezimentu handia dauka, adimentsuen arabera, 40 oineko zabalerea daukalako; eta, hasieratik giltzarriraino, 8 baino ez”11MADOZ ETA IBÁÑEZ, 1854, XVI. liburukia, 272. or..

1854an, torrea barriro zaharbarritzea proponidu zan. Gasteizko Martín de Saracibar arkitektoak taiuak egin ebazan, eta, besteak beste, honako jarduketa honeek egin behar zirala adierazo eban:

“kanpaiak zein erlojua kendu behar dira, kanpantorre zaharra desegin behar da, gero horretarako aurkeztu dauzan marrazkien eta agindu zehatzen arabera barriro be eregiteko”.

Hau da, kanpaien gaur eguneko gorputza 1630. urtean-edo egindako obra klasizistea da, and, 1854an, desmuntau eta barriro montau eben.

Obrea Arteako Pedro de Astondoari esleitu jakon 15.656 errealean12BFAH-AHFB, Udala, Areatzako Udal Artxiboa, Akta-liburua, 1845-1863, sign. AREATZA 0161/001..

Apurka-apurka, presbiterioa bai baina trantsepturik ez eukan habearte bakarreko eleiza zaharra txiki geratu zan eleiztarren eta “errituaren handitasunagaitik” erakarrita herri mugakideetatik Areatzara mezea entzuten joaten ziran beste biztanle askoren preminetarako. San Bartolomeko parrokoa bera izan zan holantxe adierazo ebana, eta, 1867an, zaharbarrikuntzarako proiektu handiari aurre egiteko ezinbestekoak ziran fondoak batzea lortu eban: “presbiterioa handitzea, kapera bi, sakristia eta trastelekua”. Udalak obrak kudeatu ebazan, eta Atanasio de Anduiza arkitektoari eskatu eutsan diseinua egiteko. Lucas de Zubía eta Esteban de Gorostiza izan ziran lanok gauzatu ebezanak, eta kostua 68.228 errealekoa izan zan danetara.

Obra horren bidez, lehendik egoan presbiterioa handitu zan, eta ex novo altzau ziran kurutzadurako alboetako kaperak, sakristia barria (aurreko beste baten ordezkoa) eta burualdeko alboetako trastelekua.

Obren kanpaina berean, erloju publikoa jarri zan torrean13BFAH-AHFB, Bizkaiko Administrazioa, Udal-erregimena eta hirigintza, sign. AR00174/017..

eliza 1870eko urriaren 30ean edegi zan barriro, eta, obrearen oroigarri, arku toralaren giltzarriko armarria geratu zan. Honako inskripzino hau agertzen da bertan: “1870EAN BARRIRO EREGITAKOA”.

Ulertzeko modukoa danez, obra txikiak egon ziran; berbarako, 1891n, oinaldeko idi-begia edegitea edo, 1898an, eleizpeko sartaldeko tartea eraldatzea. Izan be, José María Basterra arkitekto neomediebalisteak sinatu eban, eta berak be egin eban bateorako kaperea, baita iparraldeko besoan eratxikita egoan eta gaur egun desagertu dan Doloretakoaren kaperea be. Horrezaz gainera, Basterrarena berarena be bada kanpaietako torrearen goiko aldean kapitel [81] frantsestua eransteko asmotan 1905ean14AHEB-BEHA, San Bartolome parrokia, Areatza. Hainbat paper, 1898ko irailaren 14a. egindako plana.

Hemeretzigarren mendeko obra horreetakoren baten, ur bedeinkatuaren ontziak jarri ebezan sarbideetan.

Ostean, era bateko eta besteko lanak egin ziran mantenimenturako, baina berez ez eben ezelako eraginik euki eraikinean bertan.

Azken eraldaketa handia 2005etik 2009ra egin zan, eta, orduan, besteak beste, sendotzeko, arkuak grapetako eta gangen gainekaldea konpontzeko lanak egin ziran bertan, Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuko proiektuaren arabera15ACOB-KBGA, Eliza zaharberritzeko proiektua, 2005-2007, sign. D2-0672/002; Eliza zaharberritzea, 2008, sign. D2-0672/001; Areatzako Udalaren eta San Bartolome Apostoluaren Parrokiaren arteko hitzarmena, aipatutako parrokia zaharberritzeko obrak egiteko, 2010, sign. D2-0671/008..

Eraikuntzako prozesu horren emoitzea eleiza xumea izan zan, eta Bizkaiko uribildu nagusien ohiko asmoen azpitik egoan. Edozelan be, XVIII. mendeko eraldaketetan, ostiko arranditsuak, barruko euskarriak eta euren gangak egin ziranez, duintasun nabaria emon eutsien elizari, eta eraikinaren beraren irudia indartu egin zan XIX. mendean handitzeko egin ziran lanen ondorioz.

ALTZARIAK

Eleiza honetako altzarien biografiak une garrantzitsuak ezagutu dauz bertako elementuen barriztapenean, eta lehenengo erregistroa 1547. urtekoa da. Artelan asko gorde dira, aldaketak euki arren; erretaulak, berbarako. Beste batzuei jagokenez, ostera, datu dokumentalaren barri baino ez daukagu.

Altzari-piezei buruz topetan dogun lehenengo aitamen interesgarria 1549koa da, orduan egindako bisitaldia dala eta inbentario txikia egin zalako. Bertan adierazotakoaren arabera, honako hauxe egoan: zidarrezko ekisaindua, hau da, Sakramentu Txit Santua eroateko kopea; zidarrezko hiru kaliza; euretako bat, urre-kolorekoa; eta zidarrezko kurutzea. Horrezaz gainera, metalgintzako elementu batzuk be azaltzen ziran, eta honako honeetxek ziran, besteak beste: 6 argimutil, kurutze bat eta intzentso-ontzi bat, kanpai handi bi, hiru txiki eta erloju bat. Mendearen erdikaldean, 1555. urtean, Pedro Pilla zidargin bilbotar trebea eleizarako lanean egoala azaltzen da, eta zidarrezko intzentso-ontzia egiteagaitik kobrau eban. Barriro be, 1566an ikusten dogu, baina orduan agindua handiagoa eta ezohikoagoa zan, urrezko kalizea egin behar eban-eta. Eleiza honegaz eukan hartu-emonak bere horretan irauten eban urte bi geroago, orduan eskribau bati Pedro Pillaren kontra emondako ahalordeagaitik ordaindu jakolako krisma-ontzi batzuk dirala eta. Geroxeago, horregaitik egin eutsien ordainketearen idazpena azaltzen da16BFAH-AHFB, Municipal, Archivo Municipal de Areatza, Libro de cuentas, 1549-1575, sign. AREATZA 0130/002..

Irudiei jagokenez, XVI. mendean bertan be, jakin badakigu 1595ean Juan Ochoa de Madariaga margolariak kobrau egin ebana, “Errosarioko Andra Mariaren irudia egin ebalako parrokia-eleizarako”17FAH-AHFB, Municipal, Archivo Municipal de Areatza, Libro de cuentas, 1593-1608, sign. AREATZA 0131/002.. Bestetik, XVII. mendean, 1661ean, 322 erreal gastau ebezan “Eguen Santuko gauerako [justuaren] mukuluan”; eta 1.936 erreal, zidarrezko lanpara baten. Halanda ze, kostua 4.686 errealekoa izan zan danetara, eta zati bat auzokoen limosnetatik etorren18BFAH-AHFB, Municipal, Archivo Municipal de Areatza, Libro de cuentas, 1630-1665, sign. AREATZA 0131/004..

Bestetik, esan leiteke Andra Mariari eskainitako altarea egoala eleizan, Toledokoa, korupean, bateoarriaren alboan, eta, 1664an esaten zanez, bertako gurutzefikea itsusi-itsusi egoan, eta haragi-kolorez margotzeko eta “gizalegez zein txukun”19BFAH-AHFB, Municipal, Archivo Municipal de Areatza, Libro de actas, 1634-1665, sign. AREATZA 0136/002. jarteko agindua emon zan. Aitatzen dan beste irudi bat elizaren titularraren tailua da, eta barritzeko agindu zan 1678an20BFAH-AHFB, Municipal, Archivo Municipal de Areatza, Libro de cuentas, 1665-1726, sign. AREATZA 0132/001..

XVIII. mendean, 1716an, honako hauxe egitea erabagi zan: “gure Jesukristo Jaunaren kurutzetiko jatsierearen pausua, uribilduko parrokia-eleizako altaran eta kaperan jarteko”21BFAH-AHFB, Municipal, Archivo Municipal de Areatza, Libro de actas, 1710-1746, sign. AREATZA 0137/001.. Halanda ze, izen hori eroian altarea egoala dinosku. Urte hareetan, 1721ean, zenbait altzariren inguruan egindako aginduei eta ordainketei buruzko beste idazpen batzuk dagoz. Juan de Añibarrok “pulpitua eta eskilarea” jarri ebazan, Mathias de Mendoza mihiztatzaileak eleizarako hamar eserleku egin ebazan, baita orduan betearazoten egozan organuaren kaxea margotzeko erabilitako aldamioak, sagrarioa eta Madalenaren altarearen aurrekaldeko markoa be. Horrezaz gainera, alboko hori be urretu eban. Data berberetan, Madalenaren eta Santa Agedaren mukuluak jarri ziran euren horma-hilobietan22BFAH-AHFB, Municipal, Archivo Municipal de Areatza, Libro de cuentas, 1665-1726, sign. AREATZA 0132/001.. 1723an, Martín de Elizaldek 185 erreal jaso ebazan Aste Santuko pausua egitearren; eta Matías de Villar zidarginak, 1.117 erreal eta erdi, “hiru kalizak, oteun-ontzia eta erlikiontzia egiteagaitik”23Ibid..

Hurrengo urteetan, oso ugariak izan ziran obretako gastuak eta harginei, ofizialei, zurginei… egin beharreko ordainketak, abian egozan zaharbarrikuntzen eta hobekuntzen ondorioz. Azkenean, obrea autortu zanean, altzarien ondorioz sortutako beste gastu batzuk be agertzen dira sarritan. Halanda ze, 1737an, Juan de Aldecoak korurako burdin sarea egin eban, eta Pedro de la Pedrosak ahots-itzulkina, pulpitua eta presbiterioaren burdin sarea urretu ebazan. 1743an, Bilboko Tomás de Landa maisu beiraginak “eleizako lau beirateak egiteagaitik”24BFAH-AHFB, Municipal, Archivo Municipal de Areatza, Libro de cuentas, 1727-1766, sign. AREATZA 0153/001. kobrau eban, eta, urtebete geroago, hamar margolan erosi eutseezan Joseph Hurtado de Amezagaren seme-alabei25BFAH-AHFB, Municipal, Archivo Municipal de Areatza, Libro de actas, 1710-1746, sign. AREATZA 0137/001.. 1763an, margolanei buruzko aitamenak erregistrau ziran barriro, Juan Ventura de Valoisek Errosarioko Andra Mariaren altara-aurreko margolanagaitik eta hilerriko Kristogaitik kobrau eban. Urte bi geroago, monumentu barria egin eban, eta bere kostua 1.737 erreal eta 27 marabedikoa26BFAH-AHFB, Municipal, Archivo Municipal de Areatza, Libro de cuentas, 1727-1766, sign. AREATZA 0153/001. izan zan. Era berean, urregintzako edo metalgintzako objektuakaz zerikusia daukien gastuak be badagoz; berbarako, Juan de Basaveri 1762an ordaindutako kurutze barria edo Andrés de la Fuente27BFAH-AHFB, Municipal, Archivo Municipal de Areatza, Libro de actas, 1747-1777, sign. AREATZA 0156/001. zidargin durangarrak 1767an betearazotako lanparea, argi-armiarma bi eta intzentso-ontzia.

XVIII. mendeko azken laurenean, 1781ean, Antonio Rico margolariak pabilioi margotua egin eban, eta altara nagusian kokatu behar zan. Horretarako, “bertan dagozan margolanak kendu eta altara horren erdian jarri dira uribildu horretako armak; eta hiru margolan nagusiak kendu eta hiru hormataletan jarri dira, hormatal banatan”28BFAH-AHFB, Municipal, Archivo Municipal de Areatza, Libro de cuentas, 1767-1798, sign. AREATZA 0154/001.. XVIII. mendeko azken urteetan, zidarrezko piezetan zein beirateetan egindako konponketa batzuen idazpenak be agertzen dira.

XIX. mendean, obra batzuk egozan abian eleizako hormetan, eleizpean, sakristian…, eta oso gastu gitxi egin ziran eliza bera apaintzeko. Batez be, 1888. urtean-edo egin ziran gehienak, erretaula nagusia zaharbarritu zanean. Orduan, jarduketak egin ziran pulpituan, bertako ahots-itzulkinean, presbiterioko asentuetan nahiz sakristian, beirateetan eta bateoarrian. Bestetik, koruko eskilarea lekualdatu zan, altaretako bost mahai konpondu, urretu eta margotu ziran eta metalezko zenbait objektu erosi ziran (argimutilak, kanpaitxuak, atrilak…). Urte bi geroago, Jesusen Bihotzaren irudia ailegau zan opari moduan, eta beretzako kaperea29AHEB-BEHA, Parroquia de San Bartolomé, Areatza, Cuentas, inventarios, visitas y remate de primicias, 1758-1900, sign. 3334/001-00. eregitea pentsau zan. Horrezaz gainera, idazpenean azaltzen da danetara zenbatekoa zan azken hiru urteetako edergarri eta obren kostua. 100.716 errealekoa zan, eta, artean, ordaindu barik egoan.

Eleizan egindako azken lanak 1989koak zein 2005-2009koak dira, estalgian, presbiterioan, eleizpean… garatu ziran batez be, eta oso eragin txikia euki eben higikorrean.

Erretaulak/h3>   p>

 

Erretaula nagusia [103]. Urre-koloreko egur polikromauzkoa da. Ia-ia aurrekalde osoa hartzen dau harik eta gangaraino ailegau arte. Plano bakar baten dago egituratuta, garapen bertikala handia da, basamentua, hiru oinarri eta goikaldea daukaz osogai eta hiru kaletan zein kalearte bitan dago banatuta.

 

Arkitektureak ordena kontrajarriko zutabe konposadu ildaskatuak daukaz: joniarra eta korintoarra. Fusteen beheko herenak umeak, oihalak eta frutuak [104] daukaz apaingarri. Euskarri horreek basamentuaren mailan eragina daukien pilastren gainean dagoz ezarrita. Musturretako pilastrak beheko tartean antzaldatzen dira aurreko aldean akanto-hostoak [105] daukiezan kiribildun mentsuletan zurkaiztuta dagozan ume-atlanteetan.

 

Taulamenduak era desbardinetakoak dira. Beheren dagoanak erroleodun frisoa zein hozkadun erlatxa daukaz, eta euskarrien [106] oinplanoaren arabera izkinaratzen da. Erlatx hori berori erdikalderantz okertzen danez, titularraren gunea hartzen dauan arku beheratua sortzen da. Bigarren taulamenduak triglifoak zein errosetadun [107] metopak daukaz; eta hirugarrenak, barriz, hiru listeleko zein friso lisoko arkitrabea [108].

 

Beheko aldeko eta alboko kaleetako guneak ataldun eta narru-karteladun [109] eolipilen bidez aberastutako erdi-puntuko arkuen bitartez dagoz estalduta. Kale nagusian, Kalbarioak kokaleku daukan goikaldeko gunea estipite antropomorfoak daukaz inguruan: bata bizardun gizonarena da; eta bestea, mutil gazte bizarbakoarena [110]. Gune horren berorren goiko aldean, frontoi triangeluarra dago, eta, bertan, Espiritu Santuaren usoa agertzen da. Estipiteak alboko kaleakaz dagoz lotuta akanto-esedun [111] arbotanteen jokoaren bidez.

 

Mazoneriaren alboko markoak holantxe azaltzen dira: basamentuaren mailan, plafoidun [112] oinpekoen hiru erregistro; eta, goiko oinarri bietan, biribilkatutako hegatsen bidez eratutako urtenbideak. Izan be, plastikoagoak dira, eta apaingarri aberatsagoak daukiez beheko mailan goikoan baino [113].

 

Erretaula hau azken manierismoko berezko kutxatiladun egiturea da, eta bere sustraia Trentoko Kontzilioaren ostekoa da. Edozelan be, mazoneriaren zati bat aldatu danez eta, arabere gehiago, berregin edo barriro eregi danez, aldaketok agiri-agirikoak dira lehenengo oinarrian eta alboko kaleetako erremateetan. Jarduketa hori 1888an-edo garatu zan, erretaulea kokaleku barrira egokitzeko asmotan. Halanda ze, apaindurea aldatu zan, baina, horrezaz gainera, altzariaren diseinu orokorra be bai, oinarriko alboko kaleetako panelen ordez mukulu biribildun eskulturetarako horma-hobiak jarri ziran-eta.

 

Erretaulako maila bakotxa aztertu ezkero, predelea erliebe polikromauzko [114] erregistro bitan dago banatuta. Barruko aldean, honako panel honeek agertzen dira: Jesus Legeko Doktoreen artean [115] (66 x 83), Egiptoranzko igesa [116] (65 x 59), Ikustaldia [117] (65 x 59) eta Artzainen Gurtzea [118] (53 x 77). Panelak eusleen irudiakaz tartetzen dira, eta, euren artean, San Migel [119] (40 x 30 x 26) zein San Joan Bataiatzailea [120] (38 x 20 x 10) azaltzen dira. Basamentuko bigarren erregistroan, honako honeetxei buruzkoak dira oholak: Tenpluko Aurkezpena [121] (42 x 83), Erdainkuntzea [122] (38 x 57), Deikundea [123] (39 x 57) eta Errege Magoen Gurtzea [124] (38,5 x 79), txandaka, honako honeetxen erliebedun irudi txikiak azaltzen dira: Santiago Apostolua [125] (38 x 20), San Simon [126] (38 x 20), la Karidadea [127] (38 x 19), San Pablo [128] (38 x 19), San Andres [129] (38 x 20), Justizia, [130] (39 x 20), San Joan [131] (40 x 19), San Judas [132] (38 x 20) eta Tenplantzea [133] (38 x 20). Maila honetako oinpekoetan, mukulu biribildun sei iruditxu be agertzen dira, eta, bertan, honako honeetxek dagoz irudituta: musturretan kokatutako Eleizako Aitak [134] [135] [136] [137] (32 x 16,5 x 11) eta erdian kokatutako Santa Ageda [138] (32 x 13 x 9) zein Santa Luzia [139] (33 x 12 x 8).

 

Lehenengo oinarrian dagozan irudiak ez dira erretaulako arkitekturearen sasoi berekoak. Alboko kaleetan, San Jose eta Umea [140] eta San Joan Bataiatzailea [141] dagoz. XVIII. mendearen erdikaldeko pieza barrokoak dira, esku berberak egin ez badauz be. Lehenengoko mobimentua leuna da, eta kinu natural baizen nasaia dauka, baina samurra da Umeagaz. Oihalak tolestura zabal nahiz bigunetan jausten dira, euren polikromia lisoa da eta urre-koloreko apaingarriren bat daukie. San Joan irudi adierazkorxeagoa da, gorputza apur bat bihurrituta dago eta jantzia dinamikoagoa da, nahi-ta arpegikune zakarra daukan. Bere anatomia naturalistea da, ondo torneauta dago eta tontorraren gainean dagoan Bildotsaren kokalekurantz begira dago. Bestetik, erdiko gunean dagoan Sortzez Garbia [142] eta kalearteetako Gabriel [143] zein Rafael [144] aingeruak oraintsuagoko piezak dira. 1888ko kontuetan aitatzen danez, Sortzez Garbiaren irudia oparia izan zan, eta alboetarako aingerutxu bi erosi ebezan30AHEB-BEHA, San Bartolome Parrokia, Areatza, Kontuak, inbentarioak, bisitak eta lehenengo fruituen enkantea, 1758-1900, sign. 3334/001-00..

 

Bigarren oinarrian, alboko kaleetan erliebedun panel honeek dagoz erakusgai: Atxiloketea [145] zein osteko San Bartolomeren Narrudurea [146]; eta, euren gainean, guneen gainean dagozan erdi-puntukoetan, Kosme zein Damian santuak [147] eta San Lorentzo [148], hurrenez hurren. Eszenak narratiboak dira, euren konposizinoa nahikoa atsekabetua eta nabarmena da, narruduran, batez be, bertako erritmoa asaldatuagoa da-eta. Irudien anatomiak bakunduta dagoz, euren kanona laburxea da eta arpegikerak ez dira bape adierazkorrak. Erabilitako koloreak lauak eta fintasun piktoriko bakoak dira, eta urre-koloreko atzekaldean nabarmentzen dira. Erdi-puntuko eremuak goitik hartzen dabezan irudiak soin-formatuan agertzen dira, eta euren ezaugarri bereizgarriak daukiez.

 

Kalearteetan, San Pedroren [149] eta San Pabloren [150] mukuluak dagoz kokatuta, biak contraposto nabarian dagoz eta erretaulearen izaera doktrinala indartzen dabe. Naturalismo moderauko tailuak dira, oso itxurosoak, eta arpegikerak zein uleak fintasunez landu dira. Euren jarrerea nasaia da, tensino bakoa. Era berean, horixe bera jazoten da oihaletan, euren erritmoak bareak diralako; eta tolesturak bigunak, tamainu handikoak izan barik. Irudiek liburu bana daroe, baita euren ezaugarri bereizgarri diran elementuak be: giltzak eta ezpatea, hurrenez hurren. Horma-hobi nagusian, titularra, San Bartolome Apostolua [151], dago kokatuta, irudiak Ugao-Miraballeseko izen berekoa dakarsku gogora eta erromanistea be bada. Jakin badakigu 1578an 21 dukat ordaindu jakozana Juan Ochoa de Madariaga margolariari, “San Bartolomeren mukulua margotu eta urretzeagaitik”31BFAH-AHFB, Udalekoa, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu liburua, 1576-1590, sign. AREATZA 0131/001. eta, 1678an, beste jarduketa bat egin zan32BFAH-AHFB, Udalekoa, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu liburua, 1665-1726, sign. AREATZA 0132/001..

 

Bigarren eta hirugarren oinarriak banatzen dauzan friso estuan, lau birtuteren irudiak jarrera etzan bortxatuan agertzen dira: Karidadea eta Indarra [152], Fedea eta Itxaropena [153].

 

Hirugarren mailan, Estigmak jasoten dauzan San Frantziskoren [154] eta Santiago Matamorosen [155] erliebeak agertzen dira; eta, kalearteetan, barriz, Liburudun Santearen [156] eta Alexandriako Santa Katalinaren [157] tailuak. Eszenen konposizinoa bakuna da, sakontasun txikikoa eta perspektiba mugatukoa. Irakurketa zuzenekoak dira, irudiak zurrun samarrak dira eta arpegikerak eskematizauak dira, kinu adierazkorra daukien arren. Bietan, ekintzea igarten da, eta nabarmenagoa da Santiagoren irudian. Bestetik, tailuak irudi artezak dira, euren izaerak idealizauak dira, ia-ia ez dira dramatikoak eta mobimentua oso neurritsua da. Jarrerea estetikoa da, bertikaltasuna nabaria da, jantzi zabalak daukaz soinean eta tolesturea leuna baizen konkortua da. Argi eta garbi dago nor dan Katalina, ezpatea daroalako eskuan eta Majenzio daukalako oinpean harrapauta. Bestea, barriz, ez dakigu nor dan, liburua baino ez daukalako eskuan. Zuloune nagusian, koroitutako Jasokundea [158] dago kokatuta, eta mukulu biribila dauka. Bere eskemea aurrekaldekoa da, eta eskuak otoitz-kinuan daukaz, baina frontaltasun eta zurruntasun barik. Bien bitartean, bere burua beste alderantz begira dago, eta belaunak daukaz makurtuta. Bere kinua introspekzinozkoa da. Goiko aldean, aingerutxu biluzi batzuk daukaz, euren neurriak eta ezaugarriak zakarrak dira, mobimentuan dagoz eta nasaienak oinaldean dagoz mantupean.

 

Goikaldeko horma-hobia estilo bereko hiru irudiko Kalbario [159] tradizionalarentzat da. Euren kinuak oinaze neurritsukoak, xumeak eta patetismo bakoak dira. Andra Mariaren eta San Joanen jarrerak adierazkorrak dira, eta jantzi ugari baizen ardi-uletsuak daroez soinean. Kristoren anatomia ahaltsua da, eta toles biguneko garripeko zeheaz dago estalduta. Horren guztiorren gainean, Espiritu Santuaren usoa [160] dago, hegan eta luzera desbardineko izpi zuzenez inguratuta.

 

Eraginkorrak izan arren, oro har, erretaulako iruditeriaren trebetasuna mugatua da, eta txarrera egiten dau, altzariko goiko oinarrietara igoten dan neurrian. Lakar-lakar zizelatuta dago. Horrezaz gainera, polikromia ez dator bat irudien sasoiagaz, eta, irudiak moldebakoak diran arren, ondo bat datoz azken manierismoko kanonakaz.

 

Erretaulearen aurrean, tabernakulua [161] dago, elementu independentea da, bere oinplanoa kurutze formakoa da, pilastra konposaduek osotutako egiturea dauka eta estalgiak kolomatxuen gainean dagozan xaflen eta eolipilen bidez indartutako kupulea dauka. Erakustoki zilindrikoa dauka barruan. Sagrarioaren sagrarioaren [162] berezko eukiontziaren diseinua be arkitektonikoa da, Bildots Mistikoa erliebean daroan atea dauka eta zutabe konposaduz zein kiribildun hegatsez inguratuta dago. 1786ko Batzarren Liburuan, altara barria aitatzen da, eta sagrariorako zein ekisaindurako apaingarria dauka, baita tabernakulua be, “presbiterioa hobeto apaintzeko, luziduteko eta soiltzeko”33BFAH-AHFB, Udalekoa, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu liburua, 1767-1798, sign. AREATZA 0154/001.. Mendebete geroago, 1888an, barriro berba egin zan bertan jarritako tabernakuluari eta sagrarioari buruz34AHEB-BEHA, San Bartolome Parrokia, Areatza, Kontuak, inbentarioak, bisitak eta primizien enkantea, 1758-1900, sign. 3334/001-00..

 

Moltso horren aurrean, Kristo Kurtzifikaua [163] dago eskegita, anatomia argaldua dauka eta leun-leun dago moldeauta. Bere kinua nasaia da, eta espiritualizauta dago, dramatismotik urrun. Garripekoa bakuna da, eta toles naturalak daukaz. Ez dauka ezelako zerikusirik erretauleagaz, XIX. mendekoa da-eta.

 

Altarako mahaiko mesa de altar [164] proposamen formalak berberak dira. Berdez nabartutako egurrezko altzaria da, aurrekalde arteza dauka, akanto-kiribilez inguratuta dago eta San Bartolomeren aizto bereizgarria daukan girnaldea agertzen da erdian. Neoklasizismo aurreratuko lana da, eta eliza zein erretaulea zaharbarritu ziranean jarri eben.

 

Erretaulearen fakturea 1577tik dago dokumentauta, baina 1574an adierazoten zanez, presbiteriorako erretaulea egin behar zan. Horretarako, laguntza ekonomikoa eskatu behar jaken auzokoei, egokitzat joten ebena emon eien, elizak ez eukalako behar beste ondasun eta errenta proiektu horri aurre egiteko. Edozelan be, portalearen obrearen zati bat ordaindu barik egoanez, batutakoa erabili zan zenbait ordainketa egiteko. Bestetik, Guillermo del Puertoren35BFAH-AHFB, Udalekoa, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu liburua, 1549-1575, sign. AREATZA 0130/002. lana dala esan beharra dago. Dana dala, epealditxua itxaron behar izan zan. 1577. urterako, honako idazpen hau agertzen da: “erretaula horretako irudi gehienak egin ebazan, baina kexu zan, agindua egin eutsienek ez eutsielako ordaindu gura. Izan be, bertan behera itxi gura eban”. Urtebete geroago, zizelkariaren izena aitatzen zan, eta, barriro be, Guillermo del Puerto zan, hau da, portalea egin eban berbera. “Kontuan” ordaindu jakon “egiten hasi zan obrearen zati bat, eta inork ez ekian zenbat jaso eban”36BFAH-AHFB, Udalekoa, Areatzako Udal Artxiboa, Akta liburua, 1563-1580, sign. AREATZA 0136/001.. Hurrengo urteetan ordainketak egiten segidu eben, eta, 1585. urterako, Ugao-Miraballeseko Guillermo eta Bartolomé del Puerto lana amaitzeko ebilzan lanean37BFAH-AHFB, Udalekoa, Areatzako Udal Artxiboa, Kontu liburua, 1576-1590, sign. AREATZA 0131/001.. Ostean, eraldaketa eta hobekuntza batzuk egin ziran erretaulan. 1680an, Nicolás de Oxinaga maisu urreztatzaileak sagrarioa zein erretaulearen zatia urretu ebazan, eta honako hauxe proponidu eban: “erretaula horretako San Bartolomeren eta Andra Maria Sortzez Garbiaren irudiaren alboetan dagozan lau mukuluak urretzea”38BFAH-AHFB, Udalekoa, Areatzako Udal Artxiboa, Akta liburua, 1665-1709, sign. AREATZA 0136/003.. XVIII. mende bete-betean, 1708. urtean, altzaria barriro urretzea erabagi zan. Horrezaz gainera, hurrengo urtean, Kamarako Tomás Garcés (?) maisu urreztatzaileari ordaindu jakozan “hirurogei erreal kuarto, ondo baino hobeto urretu daualako erretaulea”39BFAH-AHFB, Udalekoa, Areatzako Udal Artxiboa, Akta liburua, 1665-1709, sign. AREATZA 0136/003.. 1736an, eleizan obra handi batzuk egin ostean, erretaula nagusia (eta alboko biak) erakusgai jarri ziran barriro. Pedro de Uribarri40BFAH-AHFB, Udalekoa, Areatzako Udal Artxiboa, Akta liburua, 1710-1746, sign. AREATZA 0137/001. maisu eskulturagileak 11 egun behar izan ebazan lana egiteko. 1886an, zenbait konponketa handi proponidu ziran; euren artean, “altara nagusiko erretaulea gorago jartea, beste gorputz bat euki daian”. Urte bi geroago, idatzi be egin zan altara nagusiko eta beste altaretako antxinako irudi guztiak margotu zirala41AHEB-BEHA, San Bartolome Parrokia, Areatza, Kontuak, inbentarioak, bisitak eta primizien enkantea, 1758-1900, sign. 3334/001-00..

 

Purgatorioko Arimen erretaulea [165]. Urre-koloreko egur polikromauzkoa. Burualdean, kapera nagusiko ahokaduran dago kokatuta. Kalea eta goikaldea daukaz osogai, plano bakar baten dago eratuta eta, aurrera egitean, frutuen txorten bidez [166] apaindutako estipiteak daukaz albo banatan.

 

Guneko markoak zinten, alesagarren eta madarien bitartez aberastutako pilastrak daukaz. Edozelan be, goikaldearen [167] apaindura aberatsagoa da, markoak orbel-kiribilak daukaz eta ostrotza-orladun gunea era simetrikoan dago kokatuta oso konposizino plastikoan. Goiko aldean, arku beheratua [168] dago, eta orbel-marko ikusgarrian bildutako espilu liso handia dauka. Oinarriaren eta goikaldearen arteko soldaduran bertan, tamainu handiko landara-txartela [169] dago.

 

Aurrean, beheko aldean, mahaia mahaia [170] doa, eta ondo emoten dau altara nagusikoagaz nahiz beste albokoagaz. Bere aurrekaldea laua da, panel angeluzuzen bi daukaz eta, erdikaldean, buruhazurra zein hankazurrak daukazan tondoa inguratzen dabe. Dan-danari marmol-itxurea emon deutsie tonu gorri-hori, gorrizka zein berdeetan, eta urre-koloreko hosto mamintsuen moldurea dauka inguruan. Alboetan, kiribildun pilastrak doaz, eta urre-kolorekoak be badira.

 

Iruditeriari jagokonez, Purgatorioko Arimen Ánimas del Purgatorio (166 x 132) [171] erliebea da nagusi. Bertan, Andra Maria agertzen da, eta Santo Domingoren zein San Frantziskoren erreguen pentzura dago, beheko planoan Purgatorioko arimak sutan dagozan bitartean. Oso-oso konposizino barreiatua da, kalidade nabariz betearazo da eta arimen garbikundea zein salbamena dakarskuz gogora. 1890ean adierazoten zanez, “gaur egun, erliebedun lana egiten dabilz, eta, bertan, Purgatorioko eszenaren bat dago erakusgai42AHEB-BEHA, San Bartolome Parrokia, Areatza, Kontuak, inbentarioak, bisitak eta lehenengo fruituen enkantea, 1758-1900, sign. 3334/001-00..

 

Goikaldean, XVIII. mendeko erlikiontzia berrerabili da, eta andrazko erlikiontzi-bustoaren busto relicario [172] erliebea dauka aurreko aldean. Antza danez, Arjonako martirien errautsak dagoz bertan, inskripzinoan esaten dan lez: “Arxanako santuak”. Bularraldean, Cisneros kardinalaren armarria dago ikusgai beste testu baten ondoan43ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 320. or. YBARRA Y BERGÉ, 1958, 1. lib., 538. or.. Erlikiak lau lekutan dagoz gordeta: euretako bi alboetan dagoz kokatuta, eta obalauak dira; eta beste bi goiko zein beheko aldean dagoz, lau angelu daukiez eta hutsik dagoz.

 

Erretaulea barrokoa da, XVIII. mendeko lehenengo hamarkadetakoa, hain zuzen be. Izan be, agirien arabera, 1724. urtean erabagi zan alboko erretaulak egitea, “euren taiurako Elorrioko uribilduan dagoan maisu arkitektoari deitzea eta, alboko horreetarako goiko alderako, Bilboko uribilduan, Bergarako urbilduan, Gasteizko urian eta maisuak egozan beste leku batzuetan ediktuak argitara emotea”. Hurrengo urtean, “Elorrioko eskultoreari” egindako 761 errealeko ordainketearen idazpena agertzen zan, “eta, bertan, berari egindako ordainketea bera, bere otseinak zein gainerako maisu eskulturagileek egindako gastua eta albokoak amaitutako egunerako agindu lez emon eutsiezan hiru dobloiak hartzen dira kontuan”44BFAH-AHFB, Udal-artxiboa, Areatzako Udal-artxiboa, Akta-liburua, 1710-1746, sign. AREATZA 0137/001.. 1736an, Pedro de Uribarri45Ibid. maisu eskulturagileak erretaula biak margotu ebazan. 1740an, eskulturagile horrek be egin eban arimen altarako erlikiontziaren markoa46BFAH-AHFB, Udal-artxiboa, Areatzako Udal-artxiboa, Kontu-liburua, 1727-1766, sign. AREATZA 0153/001.. Erretauleari aldaketa batzuk egin jakozan 1863an48ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

 

Kristo Santuaren erretaulea [173]. Urretutako egur polikromauzkoa. Aurrekoa lako altzaria da, eta kapera nagusiko ahokaduran dago kokatuta, Epistolearen alboan. Kasu honetan, gunean, Cristo Crucificado [174] da nagusi, eta, goikaldean, honako hauxe dinoan xaflea dago: “Noli Me Tangere” [175]. Kristoren irudia merezimentu handienekoa da. Bertan, Jesus kurutzean dago hilda, gorpu liraina dauka eta bere muskuluak leunak baizen zehaztuak dira, apaindura bako naturalismoaren bila. Bere arpegia bakean dago, sufrimentua espiritualizau gurean. Tolestura naturaleko garripekoa daroa soinean, alde baten korapilatuta. Goikaldean, koloretako kromolitografia dago kokatuta, Jesusen eta Maria Madalenaren arteko topaketa-unearen erakusgarri. Bere izenburua Noli me tangere da (Ez naizu ikutu), hau da, Jesusek Madalenari esan eutsana, berbiztu ostean bera ikutzen ahalegindu zanean. Seriean egindako lana da. Seguruenik, tailer frantses edo alemaniarren baten egin zan, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendean oso ospetsuak zirala kontuan hartuta. Altzariaren aurrean, mesa de altar [176] dago, eta beste albokoaren ereduaren araberakoa da. Kasu honetan, gainera, erdiko medailoiak kurutzea eta martirioko palma bi daukaz apaingarri.

 

Erretaula hau eta arimen beste albokoa aldi berean egin ziran. 1724an48ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or. hasi ziran eregiten, eta 1736an49ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or. jarri ebezan erakusgai.

 

Sagrado Corazón-en erretaulea [177]. Urretutako egur polikromauzkoa. Kurutzadurako besoan dago kokatuta. Jatorrian, ondo emoten eban beste aldean dagoan besteagaz, nahi-ta lehenengo horri aldaketa batzuk egin eutsiezan, gaur egun bertan nagusi dan irudi titularra jarteko asmotan.

 

Basamentua, gorputza eta goikaldea daukaz osogai, eta parraz inguratutako zutabe salomonikoen bidez [178] zehaztutako hiru kale daukaz. Goikaldeko gunea frutuz betetako pilastrez [179] dago inguratuta. Egiturazko zutabeak orbel-mentsulen gainetik doaz, burutxuak zein maskorrak daukaz apaingarri eta hosto mamintsudun pilastrak [180] dagoz aurre-aurrean.

 

Guneek landara mamintsuek osotutako belarritxudun markoak daukiez inguruan, eta orbel-pikordun [181] tinpanotxuak daukiez apaingarri. Kale nagusian, ostrotza-kartela handia [182] agertzen da. Goiko mazoneriak erroleoak nahiz lora handiak daukiezan arbotanteak daroaz, oso-oso plastikoak dira, hegal-txartel handia dauka goiko aldean eta kordoidun zein orbel-apaingarridun [183] espilua dauka osogai.

 

Erretauleak sagrarioa [184] dauka, bere markoak belarritxuak zein hegatsak daukaz eta, basamentuan, dragoi-itxurea [185] hartzen daben erroleodun apaindura ederra da nagusi.

 

Irudiei jagokenez, Madalenaren [186] Magdalena tailua dago erakusgai, mukuluaren anatomia zakar samarra da, jantzi astunak daroaz soinean eta buruhazurra zein kurutzea daukaz eskuetan. Bere gorputza apur bat aurrerantz dago, gorantz begira dago eta begirada hori mistiko samarra da. Bere arpegia batutasunaren eta begiespenaren erakusgarri da. Adatsa luzea baizen kizkurra da, eta, arreta handiz zizelatutako zapetan jausten danez, dinamismoa zein dotoretasuna emoten deutsaz. Tailu hau jatorrizko titularra izango zan, harik eta horren ordez gaur eguneko Jesusen Bihotza jarri zan arte. Beste aldean, Santa Ageda [187] dago kokatuta, mehetutako oihaldun tunikea daroa soinean eta oihalok aurreko irudian baino mobimentu handiagoa daukie. Dotoretasun handikoa da, apur bat aurreratuta dago eta bere arpegikerea baketsua zein neutroa da. Ulea luzea baizen kizkurra da, Madalenak daukanaren antzekoa, baina ez da hain ugaria. Bere tunikeak tolestura zabalak daukaz, aberastasunez polikromauta dago eta, bere gainean, loraz zein kolorez betetako luxuzko oihalen imitazinoa dan mantua astintzen da. Bere ezaugarri bereizgarria diran bularrak daroaz platerean. Irudi biak erretaulearen sasoi berekoak dira, eta 1721ean50ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or. jarri ebezan erakusgai. Erdiko horma-hobian, Jesusen Bihotza [188] da nagusi, eta bere jatorria eklektikoa da. Bilbokoak Josefa de Sopelanak eta bere ahizteak 1892an egindako oparia izan zan51ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or.. Goikaldeko horma-hobian, Antonio santuak dagoz, hau da, San Antonio Abadea eta San Antonio Paduakoa [189], berrerabilitako tailuak herri-egikerakoak dira, baleiteke XVII. mendearen amaierakoak izatea eta euren ezaugarriak neurribakoak zein adierazkortasun urrikoak dira.

 

Erretaulea barroko naturalistako52ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or. berezko altzaria da, benetakoa, eta 1708an-edo eregi zan, antza, albokoa egiteko agindu zanean. Jatorrian, Madalenaren izenean egin zan, eta emoten dau urte bi geroago amaitu zala. Horretarako, Zeanuriko53ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or. eleizako erretaulea egin eben eskulturagileak kontratau ziran.

 

Errosarioko Andra Mariaren erretaulea [190]. Urretutako egurrezkoa. Kurutzadurako besoan dago kokatuta. Ondo emoten eban aurrean geratzen dan besteagaz. Mazoneria aurrekoaren antzekoa da ia-ia, apur bat aldatuta badago be, eta polikromia bera be desbardina da, urre-kolorekoa aukeratu dalako Errosarioko erretaula honetan. Euskarrietan [191] eta apaingarrietan [192] be, beste altzariaren eskema berberak erabilten dira.

 

Erretaulan, Errosarioko Andra Mariaren Virgen del Rosario [193] irudi eklektikoa da nagusi, eta 1867an54ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or. jarri zan erakusgai. Irudi horren albo banatan, San Roke [194] dago alde baten, bere azterketa anatomikoa ona da eta apaingarri estofaudun oihal ikusgarriak daroaz soinean. Hankan daukan zauria erakusten deusku, bere mobimentua neurritsua da eta, bien bitartean, pordoia zein kuia daukaz beste eskuan. Bere ondoan, ogia daroatson txakurra dago, baina santuak beste nonon dauka burua, aurrera begira dagoalako.

 

Beste aldean, San Jose [195] dago kokatuta, eta bere makilea zein zerrota daroaz eskuan. Tailua estatikoagoa da, bere baitan sartuta dago eta adats ugaria dauka. Aberatsena oihalen polikromia da, apaingarri estofauz beteta dago eta beste batzuk loren, “ce”-en, pikorren… bidez margotu dira.

 

Goikaldean, San Sebastianen [196] tailua dago. Gazte martiria erdi biluzik dago, eta bere anatomia liraina da, nahi-ta oso ondo zehaztuta ez dagoan. Aurrez aurre dago, baina besoek zeozelango dinamismoa daukie. Euretako bat behean dauka atzetik, eta bestea enborrera lotuta dago goiko aldean. Garripekoa daroa soinean galtzazpia izango balitz lez, eta laburra baizen estua da. Bere arpegian ez da sufrimenturik agiri, eta gorputzeko zauriak be ez dira gordinak. Beranduko gotikoko piezea da, 1520-1530ekoa-edo55ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

1704an, erretaulea eregiteko agindua emon zan, eta, horretarako, udalak honako hauxe agindu eban: “erreal-kuartilu ardo botatea kantinean, uribildu horretako kintal-pisuan pisetea eta kobrantzea Errosarioko Jainkoaren Amaren Kofradiakoak diran edo izan diran maiordomoen konturakoa izatea”56ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or.. Era berean, esan leiteke 1707an-edo Areatzako auzokide batek intxaurrondoa emon eutsala dohaintzan Errosarioko Kofradiari, antxinako erretaulea berregin eitean57ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

Ostean, 1708an, 200 dukaten58ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or. truke urretu eben. Bestetik, basamentuan, margotutako inskripzinoa [197] dago, eta honako hauxe dino: 1723. URTEA. Dana dala, ez daukagu datu horretarako euskarri dokumentalik.

Eskultura monumentala<

 

 

 

Portale nagusia [198]. Sartaldeko horma pikoa dago edegita, garaipen-arku moduan dago eratuta eta honako hauxe dauka osogai: oinarri bi, goikaldea, hiru kale eta erdi-puntuko igarobide nagusi zabala. Erretaula-muetako diseinua da, eta behekalde garai lisoaren [199] gainean altzetan diran toskanarrek osotutako egiturea arkitektonikoa da. Fusteak ildaskatuak dira, beheko zatia kainaberaz beteta dago, alboko kaleek erromes-oskolen formako drosel txikiak daroez eta kerubinen irudiak daukiez gainean [200]. Sarbideko arkuak [201] ate-alboak daukaz, eta artekatutako arkugainereak nahiz uztaipeak errosetek eta espiluek osotutako apaingarriak daukiez tarteka. Horrezaz gainera, bizardun buru baten erliebea be badago giltzarrian. Arkuarteek ziringilen erliebe finak eta bizardun gizonen tondo bi [202] daukiez apaingarri.

 

Lehenengo mailea bigarrenetik banatuta dago arkutxuak [203] eratzen dabezan dentikuluen gainean dagoan erlatx bakunaren bidez. Bigarren oinarri hau [204] se divide en cinco encasamientos de silueta adintelada con molduración y ángulos redondeados, que llevan el intradós decorado con pareja de rosetas.

 

Erlatx molduraua hirugarren oinarriagaz [205] dago lotuta. Hemen, alboko gune bi dagoz, aurreko oinarrikoen antzeko formatua daukie eta, albo banatan, zatitutako frontoi artez zabalpean babestutako horma-hobi nagusia dago.

 

Portalean, mukulu biribildun harrizko irudi batzuk agertzen dira. Irudiok ez dira oso adierazkorrak, euren kanona makurra zein neurribakoa da eta artifizio handi barik astindutako oihal zabaldun tunikak daroez soinean. Beheko oinarrian, honako irudi honeek azaltzen dira: giltzak daroazan eta oso trinkoa dan San Pedro [206] eta jesarrita dagoan eta egikera traketsa daukan San Joan Bataiatzailea [207]; bitarteko oinarriko kalearteetan, barriz, honako irudi honeek agiri dira: contraposto nabarian dagoan eta ezpatea daroan San Pablo [208] eta tamainu handikoa dan eta oso forma landuak ez daukazan Andra Maria [209]. Azken maila horretako erdiko gunean, galloidun kopa handiaren gainean zabaldutako usoa [210] agertzen da, eta, aldi berean, honako sillar con la inscripción hau daroan harlanduaren gainean dago etzunda: obra ha(u) m(ila) b (=bostehun) eta hamahirugarren urte(an) egin zan IHS. Harlandu horren arku konopialdun profila beheko aldean beheratuta dagoanez, baleiteke bere sasoian, portadea egon baino lehen, desagertutako leiho baten burua izatea. Goikaldean, alboko guneetan dagoz Legearen Oholen [211] harri zabal biak, eta erdikoa erliebean zizelatutako kurutzea [212] daukan antzeko piezea da. Horren gainean, frontoiko erpina etenda, Betiereko Aita [213] dago aurreratuta, eta, lur-esferea eskuan daukala, bere bedeinkapena emoten dau.

Portale honen eraikuntzeari jagokonez, eleizako kontuetan, aitamen batzuk dagoz ekarritako harriari buruz eta 1547tik harginei egindako ordainketa handiei buruz; berbarako, “eleiza horretako obran lan egin eben bostehun eta hogeta hemeretzi hargini” ordaindutako 29.245 marabediak edo 1555ean59 eleizara ekarri ziran 450 harlanduak. Era berean, honako hargin honeen soldata-zerrendea be bada adierazgarria: San Juan de Çabala, Martín de Arriaga, Miguel de Bengoa, Martín de Goiri, Martín de Guesala, Martín de Upoaran, Martin Olarriaga, Martín de Biona, Pedro de Çabala eta Juan de Ypas. Edozelan be, seguruenik, aitamen horreek zerikusia daukie eleizako obra orokorrakaz, portalea aitatzen ez dalako. 1563ra arte itxaron beharra dago, orduantxe egin zalako Juan de Goitisolori eta Martín de Guesalari egindako 4.800 marabediko ordainketearen idazpena, oraingoan bai, eleizako portalerako 200 besokada harri aterateko60. Orduantxe be, Rodrigo de Osollok San Pedroren, San Pabloren eta Aita Jaunaren irudiak egitearren kobrau eban. Urte batzuk geroago, 1567an, Guillermo del Puerto zizelkariak behar besteko konpromisoa hartu eban, “eleizako aurrekaldeko” ateak “Bilboko San Anton eleizako ateak lez” egiteko. Lanak bere horretan segiduten eban 1573an61. Portaleko obrek bere horretan segiduten eben urtebete geroago, orduantxe “Juan Pérez eta Martín de Echavarri maisu zurginak egozalako, portalearen taiua egiteko eta lanak noiz hasi behar ziran agintzeko”62. Bertan, honako honeetxek be baegozan lanean: Pedro de Arteaga zein bere seme Domingo, Pedro de Garay, Juan de Uriviarte eta Pedro de Yturrioz. 1575eko martian batzarrean adierazo zanez, “eleiza horretako portalea amaitu barik egoan, eta, horretarako, egurra behar zan. Halanda ze, erabagi egin eben obra horretarako beharrezkoa zan egurra uribildu horretako leku onenetan ebagitea”. Azkenean, hurrengo urtean, 1576an, honako hauxe esaten zan: “beharrezkoa da alderdi biek lan horreek zarratzea eta amaitzea”. Holan, bada, obra hori amaitzeko asmotan zurginak eta beharginak jartea erabagi eben63.

Eskulturak

 

Sagrarioa [214] (36 x 35 x 30). Egur polikromauzkoa. Eukiontzi kubikoa da, eta, aurreko aldean, ildaskatutako pilastra toskanarrak daukaz inguruan. Atetxua (23 x 20) dauka, eta, bertan, Salbatzailearen erliebea dago. Bere anatomia nabaria da; eta jantziak, ardi-uletsuak. Pieza errenazentistea da, erretaula nagusiaren sasoi berekoa. 1580koa-edo.

San Antonio Paduakoa eta Umea [215] (165 x 69 x 44,5). Egur polikromauzkoa. Santa Isabel komentukoa da. Tailuaren itxurea naturalistea da, eta bere arpegikerea sentikor baizen nasaia da. Frantziskotarren abitua daroa soinean, bere oihalak atonduta dagoz eta ziringiladun estofauen polikromia nabarmentzen da. Bere arpegikerea fina da, eta ezaugarri txinatar samarrak daukaz. Santa Isabelen irudiagaz batera, komentura ailegau zan 1743an, monja partikularrentzako limosna moduan.

San Frantzisko Asiskoa [216] (168 x 77 x 44,5). Egur polikromauzkoa. Santa Isabel komentukoa da. Irudituta dagoan unean, estasian dagoan santuak estigmak jasoten dauz. Bere arpegikerea bizi-bizia da, eta gorantz begira dago. Bere jarrerea dinamikoa da, eta besoak zabalik dago, fededunei bere zauriak erakutsi gurean. Abituan, San Antonioren irudian lako apaindura estofaua agertzen da. Kalidadeko lana da, eredu gaztelarren arabera eginda dago eta XVIII. mendeko hirugarren laurenekoa da.

Kristo Kurtzifikaua [217] (50 x 38 x 8,5; kurutzeagaz, 91 x 48). Egur polikromauzkoa. Kristo honen anatomia liraina da, eta zugatz-itxurako kurutzean dago jarrita, enbor naturala izango balitz lez. Irudia hilda dago, begiak daukaz zarratuta, burua dauka albo baterantz eta gorpua tensino barik dago. Modelaua naturalistea da, neurritsua, saihetsak iradokitzen dira eta muskuluak ez dagoz oso nabarmenduta. Alde baterantz batutako garripeko laburra dauka soinean, tolestura bigunak daukaz eta apur bat zintzilik dago. Barrokoa da, XVIII. mendeko lehenengo laurenekoa.

Hilobi Santua [218] (105 x 223 x 106). Metalezkoa eta egur polikromauzkoa. Metalezko atabaka eklektikoa da, erpe-formako hanken gainean altzetan da eta profil piramidaleko tapeaz dago zarratuta. Barruko aldean, Kristo Hilaren [219] tailua dago kokatuta. Bere arpegikerea zitala da, gorpua ondo modelauta dago eta zulotutako oihal zorrotzeko garripekoa daroa soinean. Barrokoa da, XVIII. mendeko bigarren zatikoa; eta atabakea, XIX. mende aurreratukoa.

Margolanak eta lan grafikoa

 

Kristo Kurtzifikaua [220] (167 x 123). Orioa miesearen gainean. Eszena honetan, Kristo Kalbario mendian agertzen da, eta, atzekaldean, Jerusalemgo uria dago ikusgai. Bere inguruan, aingeruen orlea azaltzen da, pasinoaren sinboloak daroaz eskuetan eta, atzekaldean, lantzearen zein ozpin-belakiaren siluetak nabarmentzen dira.

Konposizinoaren erdiko ardatza nabaria da, eta simetria berbera dauka dinamismoz hegan egiten daben aingeruen taldeak atontzeko orduan. Marrazkia eta anatomia trakets samarrak dira. Kristo, ostera, landuagoa da, eta bere gorputza torneaua da, naturalismoaren bila eta Migel Angelen, Carracciren edo Giulio Bonasoneren modeloak imitau gurean. Paletea txikia da, tonu ilunak dira nagusi eta argia erabilten da Jesusen zein kerubinen haragi-kolorerako. Margolanean bertan, argilunak bateratzen dira mobimentuaren bilaketeagaz, baina arpegikerea neurritsua da. Listel baltz lisoa dauka inguruan, zehetasun batzuk urre-kolorekoak dira eta margolanaren sasoi berekoa da. Barrokoa da, XVII. mendearen amaierakoa.

Andra Mariaren Agerkundea Santo Domingoren aurrean [221]. Orioa miesearen gainean. Margolanean, Santo Domingo belauniko dago otoitzerako jarreran, konposizinoaren beheko aldean. Bere gorputza albo baterantz-edo dago, eta gorantz begira dago, naturaz gaineko ikuspena daukan adierazgarri. Goiko aldean, zeru-eremua dago erakusgai, eta, bertan, Andra Maria agertzen da Umeagaz, hodeien artean dagozan aingeru zein kerubinez inguratuta. Aingeruek dinamismoa eskaintzen dabe, eta zeruaren zein lurraren arteko ikusizko lotunea ezarten dabe. Hori dala eta, begiradea gidatzen dabe santutik agerkunde jainkotiarreraino. Konposizinoa goranzko diagonalean dago atonduta, eta Santo Domingo lotzen dau Andra Mariagaz, plano bien arteko komunikazinoaren erakusgarri. Argi-kontrasteak lotune hori areagotzen dau: beheko aldea ilunagoa da, eta, goikoa, barriz, argituta dago, eremu jainkotiarra da-eta. Beheko aldean, eskoitara, narruen arteko kartela obalaua pasartearen adierazgarri da, eta zeruko jarduketeagaz dauka zerikusia. Bertan, hain zuzen be, San Pedrok, San Pablok, Andra Mariak eta Kristok protagonistearen xedea berresten dabe (errosarioaren debozinoa eta domingotarren ordenearen sorrerea), eta, horren guztiorren osogarri, aingeruen jarduketea daukagu. Erreparoak erreparo, emoten dau honako hauxe dinoala: Pedro eta Pablo / euren ardurearen erakusgarri / Maria accente le / formo lucido. / Kristok saritu eta / onartu egiten dau ulertu / takoa, aingeruek laster jarten dabe (¿) / errezela. Marko baltza dauka inguruan, barruko moldurea pikorduna da eta hostoak dagoz zati batez urretuta dagozan angeluetan. Barrokoa da, XVII. mendearen amaierakoa edo XVIII. mendearen hasierakoa.

San Jose eta Umea [222] (189 x 133). Orioa miesearen gainean. Margolanean, San Josek besoetan daroa Jesus Umea, debozinozko eszena intimoan. Santua zutunik dago, eta, Umeaganantz apur bat makurtuta dagoanez, hartu-emon maitabera eta babeslea ezarten da euren artean. Bere arpegikerea nasaia eta batua da, eta Umeari begira dago bien arteko lotune emozionala nabarmendu gurean. Jesus Umea zati batez bilduta dago oihal baten, eta oso jarrera nasaian dago, santuaren besoaren gainean etzunda. Gorputzak zelan antolatu diran kontuan hartuta, konposizino orekatu eta bertikala sortzen da. Eskoiko goiko aldean, kerubin batzuk jasten dira hodeien artean, eta lorak daroez eskuetan. Santuaren eskoira, liburua zabalik dago atrilaren gainean, eta elementu horrek zerikusia dauka gogoeteagaz edo Eskritura Santuen irakurketeagaz. Atzekaldea iluna danez eta ondo zehaztuta ez dagoanez, irudi nagusiak nabarmentzen dira argilunaren erabilera neurridunaren eta argi inguratzailearen bidez. Aukera kromatikoa lurreko tonuetan dago oinarrituta, haragi-koloreak beroak dira eta pintzeladea arabere zehatzagoa da irudietan. Markoa baltza da, eta pikordun moldurea dauka barruko aldean; eta hostoak, zati batez urretutako angeluetan, Andra Mariaren Agerkundea Santo Domingoren aurrean margolanean lez. Konposizinoak antzekotasunak daukaz Murilloren eta Francisco Meneses Osorio sevillarraren modeloakaz. Barrokoa da, XVII. mendearen amaierakoa edo XVIII. mendearen hasierakoa.

Santa Teresa Jesusekoa [223]. Orioa miesearen gainean. Margolanean bertan, Ávilako santua idazmahaiaren aurrean dago jesarrita. Gorputz erdia baino ez dago ikusgai, apur bat biratuta dago eta gorantz begira dago inspirazino-une baten. Lumea dauka eskuan, eta berori darabil zabalik dagoan liburuan idazteko, bere ekoizpen literario eta espiritualaren adierazgarri. Karmeldarren abitua daroa soinean, buruko zapia zuria eta beloa iluna da eta leuntasunez argitutako arpegia inguratzen dau. Arpegikerea nasaia baizen konzentraua da, begiespen-egoerearen erakusgarri. Goiko aldean, aingeruak dagoz hodeien artean, margolanaren inspirazino jainkotiarraren adierazgarri. Argiak bere arpegian eta eskuetan eragin zuzena daukanez, idazteko egintzea nabarmentzen da. Atzekaldea iluna danez, ez da arretarik galtzen, eta Santa Teresaren beraren irudia indartzen da. Konposizinoak XVII. mendean bere bizitzeari buruz bete-betean zabaldu eta argitara emon ziran grabaduak daukaz inspirazino-iturri; berbarako, Vita Beatae Virginis Teresiae a Iesu (1613) edo Vita effigiata di S. Teresa (1655). Margolanak orbeldun markoa daroa, eta oso plastikoak diran erromes-oskolak daukaz angeluetan. Barrokoa da, 1700ekoa-edo.

Jesusen erdainkuntzea [224] (60 x 52). Orioa miesearen gainean. Eszenea gustu tenebristakoa da, eta zenbait personaia dagoz irudi nagusia dan Jesus Umearen inguruan. Umea gizonezko personaia baten, apaiz baten, besoetan dago, bere atzean. Ezkerretara, albora begira, eszenan bertan, hurbiltasun emozionalaz, Andra Maria agertzen da. Bere arpegikerea nasaia baizen artatsua da, eta argi-argi dago bere ezaugarriak klasikoak eta italianizanteak dirana. Talde nagusi horregaz batera, beste irudi batzuk agertzen dira, konposizino zarratu eta inguratzailea eratzen dabe eta Umeaganantz begira dagoz. Paletea itzaltsua da, tonuak ahulak dira eta arpegiak zein Jesusen gorputza nabarmentzen dira. Atzekaldea, ostera, iluna danez, ekintzeak behar dauan intimidade-efektua sortzen da. Anatomiek, oihalek, arpegiek eta kinuek modelo italiarrak daukiez inspirazino-iturri. Hain zuzen be, 1523an-edo Il Parmigianino margolariak gauzatu eban lan manierista ospetsuaren kopia da. Gure margolanak gaia era barrokoan interpretetan dau barriro, eta, konposizinoaren eskemea berbera bada be, modeloa bakunagoa da, naturalismo handiagokoa dalako eta argiluna darabilalako. Nahikoa kalidade daukan pinturea da. Barrokoa da, XVII. mendearen azken herenekoa.

Andra Maria, Santo Domingo Guzmangoa eta San Frantzisko Purgatorioko Arimak del Purgatorio [225] (124 x 124). Orioa miesearen gainean. Margolanean, Andra Maria eta Jesus Umea agertzen dira goiko aldean, eta Santo Domingo Guzmangoa zein San Frantzisko daukiez albo banatan. Azken bi horreek, gainera, beheko aldean atonduta dagozan Purgatorioko arimen bitartekariak dira. Inguru horretan sutan dagozan irudiak Purgatorioko arimak dira, eta salbamenaren zein santuen bitartekotzearen zain dagoz. Erregistro biak argi eta garbi bereizten dira, zeruaren eta infernuaren artean dagoan aldearen adierazgarri. Ardatz nagusia Maria eta bere Semea dira. Hodeien gainean dagoz tronuratuta. Santuak, ostera, belauniko dagoz eta, hodeien gainean, besoak edegi eta altzetan dabez erreguka. Purgatorioko aldea adierazkorragoa da, tensino handiagokoa, irudiak dagozalako sutan eta batzuen jarrerak bortitzak diralako. Halanda ze, paleta kromatikoa oso desbardina da, argia leunagoa zein urre-kolorekoa dalako goiko aldean; eta gorrizka nahiz iluna, beheko aldean. Kalidade ertaineko lana da, eta esan leiteke ebagi eta barriro jarri dabela markoan. Beheko aldean, eskoitara, sinatuta dago: “Icao, C (…)”, baina ezin izan dogu argitu zer dakarren bertan. Barrokoa da, XVIII. mendeko lehenengo herenekoa.

Urregintzea<

 

Kopoia [226] (31 x 12 x 11). Urretutako zidarrezkoa da, eta kolore berori dauka. Oin biribileko ontzia da, akantoen orleaz apaindutako torua zein pitxer neoklasikoko eskulekua daukaz, kaxea zilindrikoa nahiz oso arteza da eta kanpai-itxurako profildun tapeak beso zuzen eta lisoko kurutzea dauka goiko aldean. Pieza erabilgarria da, asmo handi bakoa, eta tokian-tokian eginda dago. Oinean, Durangoko José Manuel de Usaola zidarginaren (USAOLA) markak daroaz, eta XIX. mendeko bigarren laurenetik aurrera egon zan lanean.

Ostia-ontzia [227]. Urretutako zidarrezkoa. Formatu biribil zein lisoko eukiontzi txikia da, eta apaingarriak daroazan tapa hemisferikoa dauka. Fin-fin gubilatutako Agnus Deiren irudia etzunda dago, Berpizkundearen zutoihala daroa eta Zazpi Seiluen Liburuaren gainean dago hodeien artean. Medailoi horreetan, R C P C E O M letrak dagoz inskribiduta, hau da, Jainkoaren Bildotsagaz eta Eukaristiagaz zerikusia daukan debozinozko akronimoa (Regnat Christus, Pascit, Custodit, Ecclesiam Omnem Mundi). Seguruenik, XVIII. mendearen amaierako edo XIX. mendeko lana da.

Ardao-ontziak eta azpila [228] (14,7 x 5,5 x 8,5 eta 1 x 29 x 18). Urretutako zidarra, esmaltea eta kristala. Azpilak eta ardao-ontziek osotutako joko eklektiko eta mediebalistea da. Azpilaren profila lerronahasia da, forma konopial zein kurbauak daukaz eta ertzak honako honeetxek daukaz apaingarri: ziringila finek, esferatxuek eta lorek osotutako filigrana-lanak. Horrezaz gainera, esmalte polikromau eta irudituko lau medailoi tartetzen dauz, eta ebanjelisten sinboloak daroez, Tetramorfoak, alegia. Azpiltxuaren barruko aldea apur bat hondoratuta dago, eta lisoa da. Halanda be, erdiko apaingarria fintasunez grabauta dago, eta errosetea daroa. Bestetik, ardao-ontziek urretutako zidarra, kristala eta esmalteak bateratzen dabez. Oin biribil eta lobuladua daukie, eta, fazetetan, grabautako landara-apaingarriak tartetzen dira lau lobuludun medailoi esmaltedunakaz. Eukiontzia kristalezkoa da, apainduta dago eta loratxuen (behean) nahiz zeozelango ostargi-bedarren (goian) bidez zipriztindutako troxen bitartez dago lotuta. Pieza horreek kirtenagaz eta tapeagaz lotzeko erabilten dira. Heldulekuan, ziringilak, puntudun katea eta pikordun edo pinaburudun goiko aldea bateratzen dira. Bestetik, tapea profil lobuladuko xafla laua da, eta bozeldun hosto-apaingarriak zein erremateko eskutokitxua (euretako baten galdu egin da) daukaz. Ez dogu eztenik ikusi, baina bat dator lan frantsesakaz (edo kataluniarrakaz be bai), XIX. mendearen amaierakoa edo XX. mendearen hasierakoa.

Metalezko gauzak<

 

Prozesinoko kurutzea [229]. Letoizkoa eta zidar-koloreko metalezkoa. Hasieran, piezeak eskuleku tubularra dauka, eta, gero, hosto luzez apaindutako profil konkortua dauka. Ostean, korapilo hemisferikoa agertzen da, bozeldun hostoak daukaz beheko aldean; eta, horren gainean, albora begira dagozan arpegidun eta tartetutako lora handidun medailoietarako hobien zerrendea. Ondoren, galloidun gorputz ahurra azaltzen da, zati baten makurra da eta kurutzerako oinarri moduan erabilten da. Beso zuzen eta lisoak daukaz, besoetako goiko aldeak galdu egin dira eta baleiteke oraindokarren beheko aldean dagoana lakoa izatea. Izan be, era simetrikoan atondutako akanto-hostoen bidez apainduta dagoan lira-silueta dauka. Aurrekaldean, INRI dinoan kartela dago bere horretan, baina Kristo galdu dau. Atzekaldean, Sortzez Garbiaren irudia daroa, eta bere baitan batuta dago. Kurutzearen erditik, luzera desbardineko izpi zuzenen lau potentzia sortzen dira, eta batzuk ebagita dagoz. Beranduko neoklasikoa da, XIX. mendeko bigarren zatikoa.

Argimutila [230]. Zidar-koloreko metalezkoa. Profil ahur-ganbila daukan piezea da, erpe-formako hankatxuen gainean doan oinarri triangeluarra dauka abiapuntu eta fazetek palma lirainduak zein lisoan moldurautako perimetroa daukiez apaingarri. Ostean, lirdinga-lepodun eta profil piramidaldun gorputza dago; eta, gainean, txikiagoa dan antzeko beste bat. Gero, ahurrean luzatutako zurtoina dago, eta akanto-hostoak daukaz inskribiduta. Horrezaz gainera, lepo-formako beste zabalkuntza bat dago, eta kateatutako biribiltxuak daukaz. Metxeroa galloiduna da, eta zanpatutako oinarria dauka abiapuntu. Ondoren, zulotutako galloidun beste handiago baten zabaltzen da, eta, erdikaldean, kandelarako elementu tubularra dago ezarrita. Azken rococoko berezko profila dauka, eta Luis XIV.aren erregetzako estiloa dakarsku gogora. Edozelan be, apaingarri zehatz batzuek XIX. mendera, mende aurreratura be bagaroez.

San Bartolomeren erlikiontzia [231] (19 x 10 x 8). Zidar-koloreko metalezkoa. Rococoko oso pieza ospetsua da. Oin biribila konkortua eta lisoa da, eta eskulekua zein erakustokia baino ez dagoz apainduta: arrokaiak zein bozeldun koroia, aurrekaldean; eta Jainko Bat eta Hirukotxaren sinboloa, hodeien zein argi-kinuen artean, atzekaldean. Oso lan zakarrak dira, fintasun bakoak. Erakustokiaren barruko kartelatxuek dinoenez, honako honeetxen erlikiak ex ossibus gordeten dira bertan: San Bartolome Apostolua, San Joan Bataiatzailea, Santo Tomas Apostolua (?) eta San Joan Kurutzekoa (?). XIX. mendearen hasierakoa.

San Luis Gonzagaren erlikiontzia [232] (25 x 11 x 6,8). Zidar-koloreko metalezkoa. Seriean ekoitzitako oso pieza ospetsua da. Oina biribila da, tamainu biko hostotxuak daukaz apaingarri eta eskulekua tubularra, molduraua zein lisoa da. Silueta arkitektonikoko erakustokiak apaingarri neogotikoak, alboko pinakuluak nahiz frontoi triangeluarra daukaz, eta erdiko erakustoki obalaua San Luis Gonzagaren erlikiarako da. Honako marka honeek daroaz: “G.R.O.S.” eta Bilboko uria. Historizistea da, 1900ekoa-edo.

Parkamenen medailoia [233]. Brontzezkoa. 1900. urtean Kristoren Bihotzari eskainitako jubileuaren xafla oroigarria da. 1901. urtean, Leon XIII.a aita santuak medailoi hau egiteko agindu eban, eleizetara bialtzeko asmotan. Edoardo Collamarinik (1864-1928) diseinau eta aita santuak bedeinkatu eban. Honako hauxe dino medailoian bertan kurutzearen barruan eta lau koadranteetan agertzen dan testuaren transkripzinoak: “Jesus Christus Deus homo vivit regant imperat MCMI” (Jesukristo, Jauna eta gizona, bizi, erreinau eta agindu egiten dau, 1901). Kanpoko orlan, honako hauxe irakurten da beheko aldetik hasita: “Osculantibus crucem hanc in ecclesiam positam et recitantibus Pater indulgentia 100 dierum semel in die” (100 eguneko parkamena, egunean behin, eleiza honetan kokatutako kurutze honi musua emon eta Gure Aita otoitzen dabenentzat).

Kutxa gotorra [234] (45 x 56 x 43). Burdinazkoa. Dirua, agiriak edo objektu baliotsuak gordeteko eukiontzi prismatikoa da. Orpoen bidez artikulautako tapa laua dauka, baita sartzeko zirrikitua y itxitura nagusia be, medailoian bertan. Era berean, babeserako xafla birakaria be badauka. Panel liso berdeak daukaz osogai, eta plafoiak eratzen dabezan metalezko barra baltzak daukiez indargarri. Ez dauka apaingarririk, oso ospetsua dan kurutze-erretikulearen bidez tapearen ertzean grabautako zerrendea baino ez. XIX. mendekoa.

Koruko karela [235]. Burdinazkoa. Bost tarteko barandea da, eraztunak daukazan madari-formako korapilodun hagai lirain-lirainak daukaz, balaustre kapitalak lodiagoak dira eta aurrez aurreko artaburu bikotxa daukie. Metalezko xafleaz egindako eskudela dauka. XVIII. mendekoa.

Kanpaitxua [236] (18 x 9,5). Brontzezkoa. Lisoa. Ezkiladuna da, gorputz lisoa dauka eta lerro bikotxa dauka ahoan; eta beste bat, sorbaldetan. Metalezko kirtenak balaustradun siluetea dauka, baita heldulekutxua be. Eleizmutilek horrelako piezak joten ebezan, biatikoa emoten edo limosnak batzen joianean apaiza bertatik igaroko zala iragarteko. XIX. mendekoa.

Kanpaia [237]. Brontzezkoa. Erromatarra. Nagusia. Honako inskripzino hau agertzen da sorbaldan: LAUDATE DOMINUM YM CIMBALIS BENE SONANTIBUS 1684. URTEA. Diamante-distiradun kurutzea dauka apaingarri. 1684. urtekoa64ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

Kanpaia [238]. Brontzezkoa. Erromatarra. Nagusia. Honako sinadura hau agertzen da sorbaldan: “IHS MARIA IOSEPH SANCTE BARTHOLOME ORA PRO NOBIS HORTIZ ME FECIT 1722. URTEA (AREATZA)”. Diamante-distiradun kalbario-kurutzea, kurutze greziarra eta Andra Maria daukaz apaingarri. Kanpantorrean egon zan, gero udal-biltegira eroan eben eta, orain, kalean bertan dago. 1722. urtekoa65ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

Kanpaia [239]. Brontzezkoa. Ezkiladuna. Honako errotulu hau dauka sorbaldan: “BAKARTADEAREN ANDA MARIA 1760”. Diamante-distiradun kalbario-kurutzea dauka apaingarri. 1760. urtekoa66ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

Kanpaia [240]. Brontzezkoa. Ezkiladuna. Honako hauxe irakurten da bertan: sorbaldan, IHS SAN BARTOLOME, OTOITZ EGIN GURE ALDE; erdikaldean, AREATZAKO URIBILDU HONETAKO FONDO BATERATUEN BIDEZ ORDAINDUTAKOA 1860; eta, oinaldean, 1992. URTEAN BARRIRO GALDATUTAKOA. Landarak eta diamante-distiradun kalbario-kurutzea daukaz apaingarri. 1860-1992ko urteetakoa67ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

Kanpaia [241]. Brontzezkoa. Ezkiladuna. Formatu txikikoa da, eta honako hauxe azaltzen da sorbaldan: SANTA BARBARARI ESKAINITAKOA 1925. URTEA. Kortina handiak, Eukaristiaren gorespena eta Santa Barbararen irudia daukaz apaingarri. 1925. urtekoa68ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

Beste elementu batzuk

 

Aulkiak [242]. Egurrezkoak. Hiruna plazadun segmentu bi dira, koadrante lauetan zatitutako bizkarraldea daukie eta profil ahur-ganbila daukie goiko aldean, baita bitarteko galloidun pitxertxuak be. Ebanisteriako lan bikaina da. XIX. mendearen amaierakoa.

Sarrerako ateak [243]. Egurrezkoak eta burdinazkoak. Orri bikotxeko arotz-beharra da, erretikula erregularraren antzera atondutako plafoidun egiturea dauka eta ategaina arkuan bertan dago txertatuta. 1567ko kontuetan, betebehar-eskriturea agertzen da, eta, bertan, Guillermo del Puerto zizelkariak behar besteko konpromisoa hartzen eban, eleizako aurrekaldeko ateak egiteko, Bilboko San Anton eleizako ateak eginda egozan lez. Urtebete geroago, Pedro zein Domingo de Arteaga eta Juan de Uribitarte zizelkariak bertan egozan beharrean, eta egurragaitik egin eutseezan ordainketa batzuk azaltzen dira. Era berean, Juan de Arana sarrailaginari “ateetako hornidurakaitik eta hesolakaitik” egindako 100 errealeko ordainketearen idazpena be agertzen da bertan. 1572an, ateak finkatu eta jarri ziran azkenean69ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

Torrera igoteko atea [244]. Egurrezkoa eta burdinazkoa. Orri bateko atea da, mihiztatutako ohol bertikalak daukaz osogai eta ez dauka ez moldurazinorik ez beste apaingarririk. Indartzeko asmotan, burdinazko zeharraga horizontalak erabilten dira, ostargi-bedarrak daukiez goiko aldean eta untzen bidez dagoz josita. Ate-orpoa lerragarria da, barra luzekoa zein lisoa, eta ixteko sistemea mekanismo bakuna da, sarrailea burdinazko zerrapoaren bidez dagoalako sartuta. Madari-formako landa-heldulekua dauka. Herri-estilokoa da, eta baleiteke XVI. edo XVII. mendeko lana izatea.

Beirateak (4) [245] [246] [247] [248]. Idi-begia dauka sartaldeko horman, eta 1891n70ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or. edegi zan. Bertan, beirate neorrenazentistea dago, eta Bilboko Vidrieras de Arte enpreseak egin eban 1989an71ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or.. Mariaren Bihotz Sagraduari eta Jesusen Bihotz Sagraduari eskainitako beste bi beirate dagoz kurutzaduran; eta Kristoren Bateoari buruzko beste bat, bateorako kaperan. Honako hauxe da sinadurea: PAV. 1887.

Jakin badakigu 1941ean beirate batzuk agindu eutsiezana Cristalería Tejeiro72ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or. enpreseari, nahi-ta eleizako beirateei buruzko lehenengo albistea 1743koa dan, orduan 200 erreal ordaindu jakozalako Bilboko Tomás de Landa maisu beiraginari, “eleizako lau beirateak egitearren”73ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

Hormako erlojua [249]. Egur balztua, perla-ostrea eta beste material batzuk. Idi-begidun erlojua da, profil bihurgunetsua dauka eta apaingarriak erroleoen zein kartelen marketeriakoak dira, Napoleon III.aren Bigarren Inperioko estilo bereizgarriaren araberakoak, hain zuzen be. Frantsesa da seguruenik, XIX. mendeko hirugarren laurenekoa.

Bateoarria [250] (107 x 83). Harrizkoa. Marmol zuriz eginda dago. Oinarri alakatua dauka abiapuntu, eta, horren gainean, profil moldurauko paneletan zulotutako fuste prismatikoa doa. Horren gainean, kopa erdiesferikoa dago. Beheko aldea galloiduna da, eta goikoak bozel lodia dauka ahoan. 1886. urteko batzarrean, bateotegia marmolezko harriaz konpontzea proponidu zan, eta data hori ondo bat dator pieza honegaz74ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

Interes etnografikoko elementuak

 

 

 

Errosarioak (6) [251]. Zenbait materialetakoak. Lau atxabitxizkoak dira, eta euretako bi apurtuta dagoz. Beste batzuk, ostera, zeramika urdin eta zurizko aledunak dira. XIX.-XX. mendeetakoak.

 

Matrakea [252] (3,5 x 35 x 9,5). Egurrezkoa eta narruzkoa. Egur trinkozko ohol bi daukaz osogai, eta euretako bat mobikorra da, joteko aukerea emoten dauan mihi aldagarria izango balitz lez. Alde finkora lotzeko, untzez hornidutako narruzko pieza erabilten da. Eskulekua ergonomikoa eta erraboiltsua da. XX. mendekoa.

Eleizbarrutiko gordailuan gordetako elementuak (urregintzea)

 

Kalizea [253] (25,6 x 14,5 x 8). Urretutako zidarrezkoa. Oin biribil lisoa daukan pieza dotorea da, eta oso gainjarrita dago erdikaldean. Toru biek ondo zehaztutako, bozeldutako eta zizelatutako jabaloiak daukiez apaingarri. Toru txikia, gainera, akantoen bidez dago apainduta. Eskulekua lirain-liraina da, eta, bertan, honako honeetxek dira nagusi: oinarrian akantoak daukazan pitxer-korapiloa eta kate geometrikoan inskribidutako galloidun torua. Kopea lisoa da, eta ahoa kanpoko aldera urtenda dago, baina apur bat baino ez. Ez da markarik igarten, baina pieza barrokoa da, eta baleiteke 1640an75ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or. sortu izana. Ondo emoten dau narruzko kutxatileagaz.

Kalizea [254] (25 x 14 x 8). Zidarrezkoa da, eta kolore berori dauka, barrukaldea urre-kolorekoa bada be. Oin lisodun ontzia da, ingletedun ertza dauka, pitxer neoklasikoko eskulekua galloiduna da oinarrian, akanto bihurriak daukaz goian eta kopea lisoa da. Ertzean, Gasteizko Gerónimo Ullivarri (G. ULLIBARRI) eta Apolinar del Campo (CAMPO) zidarginen markak daroaz, baita Gasteizko uriaren armarria be. XIX. mendearen hasierakoa.

Doloretakoaren argi-koroia [255] (38 x 38). Zidarrezkoa da, eta kolore berori dauka. Iretargi erdiak goiko aldean izartxuak daukiezan izpi artezak daukaz osogai eta, tartean, garreztatutako beste batzuk be bai. Aurrekaldearen barruko aldean, simetrian fin-fin gubildutako landara-erroleo mamintsuak daroaz, eta atzekalde pikauan dagoz atonduta. Atzekaldean, ostera, dohaintzeari buruzko inskripzinoa dago letra larriz, eta honako hauxe dino: DIOLA POR SV DEVOZION EL DOR. LEGVIZAMON / AÑO DE 1661. Barrokoa da, eta ez dauka markarik76ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

Eleiz Museoan gordailututako elementuak<

 

Adan [256] (118 x 30 x 19). Egurrezkoa da, eta kolore berori dauka. Adan zutik dago atzekaldetik zati batez hustuta dagoan irudian. Era berean, eskoiko belauna dauka apur bat makurtuta. Biluzik dago, eta hosto batek bere sexua estalduten dau. Bere burua eskoirantz begira dago, eta bere ule kizkurrak belarriak ixten dauz agirian. Tratamentu anatomikoa nahikoa liraina da. Besoak oso hausita dagoz. XVI. mendekoa da. 1758ko bisitaldian, honako hauxe agindu zan: “altara nagusian dagozan Adanen eta Evaren mukuluak janztea edo bandaren bat jartea euren txukuntasunagaitik”. Urte horretako kontuetan, irudi horreen jantzietarako apaingarri batzuk erosteagaitiko gastuen idazpena agertzen da. Urte batzuk geroago, 1781ean, akten Liburuan azaltzen danez, irudi horreek erretaula nagusitik sakristia zaharrera lekualdatu ebezan. Horrezaz gainera, jakin badakigu urtebete geroago partikular batek euretako bat eskuratu ebana, eleizatorra dohaintzan emotearren77ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

San Gregorio [257] (62 x 23 x 15,5). Egur polikromauzkoa. Irudian, zutunik dago, contrapostoa arina da, mobimentua leuna da eta proporzino luzeak daukaz. Bere arpegia biguntasunez modelau da, eta bere arpegikerea goibeltsua da. Aita santuaren tiarea daroa buruan; eta artifiziotsu samarra dan tolesturadun tunika zein mantu bakunduak, soinean. Esku bat galdu dau, baina bestean elizaren maketea daroa, Elizearen Aita dala azpimarratu gurean. Errenazimentukoa da, 1550ekoa-edo.

Santa Barbara [258] (60,5 x 20 x 14). Egur polikromauzkoa. Tailuan, santea bera zutunik agertzen da, aurrekoaren antzera eginda dago eta contrapostoa arina da. Santea apur bat makurtuta dago, hausnarraldian balego lez, eta bere arpegikerea nasaia da. Halanda be, San Gregorio baino finagoa eta naturalisteagoa da, oro har. Tunikea eta aurrekaldetik kurutzatutako mantua daroaz soinean, eta sortutako tolesturak bigunak baizen konkortuak dira. Esku bat galdu dau, eta, bestean, torrea daroa, hau da, bere ohiko ezaugarri bereizgarria. Errenazimentukoa da, 1550ekoa-edo.

San Roke [259] (112 x 36 x 33). Egurrezkoa da, eta kolore berori dauka. Eskultura trinko honetan, santua zutunik dago. Ume bat dauka oinetan; eta, beste aldean, ogi-kuskurra daroan txakurtxua. Konposizinoa aurrez aurrekoa da, baina mobimentua dauka, zaurituta daukan hankea aurreratuta dago-eta. Bizardun arpegian, neurritasuna, arpegikera heldua eta eskematikoa dan modelaketea dira nagusi. Soinean daroan mantuko oihalak lodiak dira; eta tunikakoak, lauagoak. Liburua daroa ezkerreko eskuan, eta bestea umeaganantz zuzentzen da. Errenazimentukoa da, erromanismokoa, XVI. mendekoaren amaierakoa.

Kristo Berbiztua [260] (94 x 37 x 28). Egur polikromauzkoa. Prozesinorako irudia da, eta dinamismo handia dauka. Kristo erdi biluzik agertzen da, eta urre-koloreko garripekoa baino ez daroa soinean. Gainera, urre-koloreko mendeldun mantu gorriak bere gorputzaren zati bat estalduten dau, eta oso dinamikoak diran tolestura flotagarri zabaletan dago atonduta. Bere arpegian, bizar laburra dauka, eta ule kizkurra zapetan dago atonduta. Gorantz begira dago, eta bere arpegikerea garaipenarena da. Polikromian, leundutako haragi-koloreak bateratzen dira oihalen tonu aberatsakaz. Modeloak Migel Angelek Erromako Sopra Minerva Andra Mariaren eleizarako egindako irudia dauka inspirazino-iturri. Barrokoa da, 1740. urtekoa-edo78ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

Hostiario [261] (9,5 x 6). Urretutako zidarrezkoa. Caja cilíndrica de perfil bajo, cerrada con tapa torneada abultada, organizada en dos niveles con remate abalaustrado, que llevaría cruz (perdida). El friso exhibe inscripción burilada en caracteres góticos, sobre fondo rayado: MANUS TUAS DOMINE CONICUDO ET PUMU, del Salmo 30. En la tapa también hay una inscripción en letra gótica de carácter eucarístico, que dice EGO SUM VITIS VOS PALMITES, de Juan 15:5. Y por encima corre cenefa burilada de hojas dentadas y arquillos trilobulados. La apertura y cierra de la caja resulta inusual, pues consiste en dos pestañas que al girar la tapa permiten abrir o cerrar. Por el reverso hay marca frustra “(…)TA(…)D”, que se ha relacionado con el platero Sebastián de Castañeda, hacia 158079ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 552. or..

Eleiz kapak (2) [262] (284 x 140), dalmatikak (2) [263] (117 x 86), meza-jantzia (2) [264] (119 x 69), paño de hombros, collarín, estola, manípulo y cubrecáliz. Conjunto realizado con tejido labrado espolinado, en seda de color salmón y marfil. Está cuajado de flores, hojas y tallos en desarrollo vertical y ondulante, junto a algunos jarrones, todo ello confeccionado con sedas e hilos de colores. Posiblemente son telas de taller valenciano, como Garín o su entorno, del siglo XVIII-XIX.

 

Meza-jantzia, [265] (113 x 68) eta korporalen estalgia. Loradun seda berdezko ehunaz eginda dago. Landara-apaindurea dauka honako honeetxen artean banatuta: mortxadak, lorak zein hosto luze lerromakurrak, urrezko hariak eta koloretako sedak. Oso konposizino dinamikoa da, eta Valentziako ekoizpen-lanen naturalismo edergarrira garoaz. Era berean, eragin frantsesa be badaukie (Lyon). XVIII.-XIX. mendekoa. Dana dala, esan leiteke ostean berregin zala.

Eleiz kapea [266] (139 x 285), dalmatikea [267] (108,5 x 73), meza-jantzia [268] (105 x 65), lepokoa, korporalen estalgia eta kaliza-estalgia (apaiz-jantzi liturgikoen moltsoa). Joskintza industrialeko jantziak dira, Jacquard ehuntegian egindakoak, alegia. Urre-koloreko ehun brokatua aberatsa da, eta angélique izeneko lampás da. Izen hori hartzen dau bertan azaltzen dan apaingarri ikonografikoagaitik. Izan be, inspirazino neogotikokoa da. Diseinuak hiru aingeruko taldeak eratzen dauz, eta filakteriak edo musika-tresnak daroez. Talde horreen artean, izarrak, IHS eta hodeiak dagoz. Gainera, izarrok zidar-kolorekoak diranez, argi-kontraste ederra sortzen da. Zerikusi estua dauka Lyongo etxeetako “à personnages” ehunakaz. XX. mendearen hasierakoa.

Eleiz kapea [269] (140 x 250), dalmatikak (2) [270] (125 x 110), meza-jantzia [271] (107 x 64), lepokoak (2), kaliza-estalgia, korporalen estalgia eta sorbaldetarako estalgia. Urre-koloreko metalezko haridun seda brokatu gorriaz egindako moltsoa da. Apaindurea galoietan dago egituratuta, eta lora-txorta handiak, burutxak zein mahats-mordak daukaz apaingarri. Ekoizpen industriala. 1900ekoa-edo.

Dalmatikak (2) [272] (125 x 110), meza-jantzia [273] (106 x 65), estolea, eskumuturrekoa, lepokoa eta kaliza-estalgia. Kolore moreko seda brokatuz eginda dago, eta, gainkaldean, urre-koloreko haridun lora-txorta simetriko handiak agertzen dira zeharretara; oinlodien antzekoak, berbarako. Ekoizpen industriala. 1900ekoa-edo.

Palioa [274] (273,5 x 236). Sedazkoa. Boli-koloreko sedazko ehunez eginda dago, eta perimetro osoa honako honeetxen bidez dago bordauta: hostoz, larrosaz zein ostargi-bedarrez betetako ziringila uhinduak eta beste elementu sagradu batzuk (pelikanoa, Agnus Dei, kutxea eta Tetragramatoia). Erdikaldean, ostera, era bereko landara-orlea agertzen da, eta Espiritu Santuaren usoa inguratzen dau argi-kinuen artean. XX. mendearen erdikaldekoa.

Sorbaldetarako estalgia [275] (61 x 244,5). Sedazkoa, seda-hariak eta metalezkoak. Boli-koloreko oinarriaren gainean, lan bordauak eta ezarriak garatzen dira, eta apaingarri eukaristikoak eratzen dira: burutxadun zutoinak, hostoak eta mahatsondoak. Bestetik, erdikaldean, kurutzedun hodei-tondoa eta Pasinoko elementuak azaltzen dira. XX. mendekoa.

Otoitzaren Apostolutzearen zutoihala [276] (134 x 86). Boli-koloreko satinez eginda dago. Aurrekaldean, Jesusen Bihotz Sagradua agertzen da obaloaren barruan, eta honako hauxe dago inguruan: urrezko hariz bordautako lanak eta simetrian atondutako ziringilak, hostoak eta pitxerrak. Horren guztiorren goiko aldean, obaloaren gainean koroiari eusten deutsien aingeruen bikotea dago. Atzekaldean, Jesusen Bihotzaren obaloa dago agirian argi-kinuen artean, baita honako testu hau be: OTOITZAREN APOSTOLUTZEA AREATZA. XIX.-XX. mendekoa da.

Sortzez Garbiaren zutoihala [277] (145 x 89). Boli-koloreko satinez eginda dago. Protagonistea Sortzez Garbiaren irudia da, eta hodeien zein iretargi erdiaren gainean dago bordauta. Inguruan, honako hauxe dago bordauta koloretako eta urre-koloreko sedazko harien bidez: erroleoak, landara-girnaldak, zutabetxuak, lorak… Atzean, obalo bakuna daroa, eta barruan Andra Mariaren anagramea daukan edergai-ezarkina dago agirian. Kanpotik, barriz, honako testu margotu hau doa: AREATZAKO ARTZAPEZTEGIA. XIX.-XX. mendekoa.

San Frantziskoren zutoihala [278] (131 x 80,5). Boli-koloreko sedazko atzekaldean, frailea bedeinkatzen dagoan San Frantziskoren eszena margotua agertzen dan paperezko orria dago gainjarrita. Bere inguruan, loradun eta hostotxudun ziringilen lan bordauak dagoz ikusgai. Atzekaldean, antzeko apaingarriak agertzen dira barriro; eta, erdikaldean, honako testu hau: V.O.T. DE SAN FRANTZISKOREN / DE / AREATZA. XIX.-XX. mendekoa.

Mariaren Alaben zutoihala [279] (92 x 118,5). Boli-koloreko sedaz eginda dago. Bertan, Sortzez Garbiaren gorputz erdiko irudiaren tondoa dago erakusgai, eta bere anagramearen gainean dago brodauta oso modu zakarrean. Kanpokaldean, urre-kolorez brodautako legenda hau agertzen da zeharretara: CONGREGACION DE HIJAS DE MARIA / AREATZA / SAN BARTOLOME PARROKIA. Beheko angeluetan, barriz, honako data honeek azaltzen dira: 15-9-1869 eta 8-12-1955.

MRV - RCL - JMGC

María Romano Vallejo – Raquel Cilla López – Juan Manuel González Cembellín

1. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1549-1575, AREATZA 0130/002 sign.

2. YBARRA Y BERGÉ, 1958, 536.-537. or.

YBARRA Y BERGÉ, Javier de. Catálogo de monumentos de Vizcaya. Bilbo: Bizkaiko Kultura Batza, 1958.

3. SANTANA EZKERRA, 1989a, 25. or.

SANTANA EZKERRA, Alberto. El patrimonio monumental de Areatza-Villaro. 1989 (argitara emon barik).

4. YBARRA Y BERGÉ, 1958, 536.-537. or.

YBARRA Y BERGÉ, Javier de. Catálogo de monumentos de Vizcaya. Bilbo: Bizkaiko Kultura Batza, 1958.

5. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1549-1575, AREATZA 0130/002 sign.

BARRIO LOZA eta MOYA VALGAÑÓN, 1981a, 225. eta 269. or.

BARRIO LOZA, José Ángel, eta MOYA VALGAÑÓN, José Gabriel. “Los Canteros Vizcainos (1500-1800): Diccionario Biográfico”. In Kobie (Arte Ederren Atala). Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, 1981, 11. zk., 173.-282. or. Hemen eskuragarri: https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=7694847

AUÑAMENDI EUSKO ENTZIKLOPEDIA. Liburukia: Iturrieta, Domingo de.

<pAuñamendi Eusko Entziklopedia. Hemen eskuragarri: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus

6. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1549-1575, AREATZA 0130/002 sign.

7. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, AREATZA 0005/001/006 sign.; Kontuen Liburua, 1608-1630, AREATZA 0131/003 sign.; Kontuen Liburua, 1665-1726, AREATZA 0132/00

8. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1665-1726, AREATZA 0132/001 si

9. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1727-1766, AREATZA 0153/001 sign.

10. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, AREATZA 0006/002/003 sign.

11. MADOZ E IBÁÑEZ, 1854, XVI. liburukia, 272. or.

MADOZ E IBÁÑEZ, Pascual. Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar. Madril: Est. Literario-Tipográfico, P. Madoz eta L. Sagasti, 1845-1850.

12. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1845-1863, AREATZA 0161/001 sign

13. BFAH-AHFB, Bizkaiko Administrazinoa, Udal Araubidea eta Urigintzea, AR00174/017 sign.

14. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia. 1898ko irailaren 14ko zenbait paper.

15. ACOB-KBGA, eliza Zaharbarritzeko Proiektua, 2005-2007, D2-0672/002 sign.; elizaren zaharbarrikuntzea, 2008, D2-0672/001 sign.; Areatzako Udalaren eta San Bartolome Apostoluaren parrokiaren arteko hitzarmena, parrokia horren zaharbarrikuntzarako obrak betearazoteko, 2010, D2-0671/008 sign.

16. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1549-1575, AREATZA 0130/00

17. FAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1593-1608, AREATZA 0131/002 sign.

18. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1630-1665, AREATZA 0131/004 sign.

19. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1634-1665, AREATZA 0136/002 sign.

20. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1665-1726, AREATZA 0132/001 sign.

21. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1710-1746, AREATZA 0137/001 sign.

22. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1665-1726, AREATZA 0132/001 sign.

23. Ibid.

24. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1727-1766, AREATZA 0153/001 sign.

25. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1710-1746, AREATZA 0137/001 sign.

26. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1727-1766, AREATZA 0153/001 sign.

27. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1747-1777, AREATZA 0156/001 sign.

28. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1767-1798, AREATZA 0154/001 sign.

29. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia, Kontuak, inbentarioak, bisitaldiak eta hasikinen errematea, 1758-1900, 3334/001-00 sign.

30. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia, Kontuak, inbentarioak, bisitaldiak eta hasikinen errematea, 1758-1900, 3334/001-00 sign.

31. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1576-1590, AREATZA 0131/001 sign

32. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1665-1726, AREATZA 0132/001 sign.

33. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1767-1798, AREATZA 0154/001 sign.

34. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia, Kontuak, inbentarioak, bisitaldiak eta hasikinen errematea, 1758-1900, 3334/001-00 sign.

35. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1549-1575, AREATZA 0130/002 sign.

36. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1563-1580, AREATZA 0136/001 sign.

37. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1576-1590, AREATZA 0131/001 sign.

38. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1665-1709, AREATZA 0136/003 sign.

39. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1665-1709, AREATZA 0136/003 sign.

40. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1710-1746, AREATZA 0137/001 sign.

41. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia, Kontuak, inbentarioak, bisitaldiak eta hasikinen errematea, 1758-1900, 3334/001-00 sign.

42. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia, Kontuak, inbentarioak, bisitaldiak eta hasikinen errematea, 1758-1900, 3334/001-00 sign.

43. ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 320. or.
ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen. El retablo barroco en Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundiko kultura Saila, 1998.
43. ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 320. or.
ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen. El retablo barroco en Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundiko kultura Saila, 1998.
YBARRA Y BERGÉ, 1958, 1. liburukia, 538. or.

YBARRA Y BERGÉ, Javier de. Catálogo de monumentos de Vizcaya. Bilbo: Bizkaiko Kultura Batza, 1958, 2 liburuki.

44. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1710-1746, AREATZA 0137/001 sign.

45. Ibid.

46. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1727-1766, AREATZA 0153/001 sign.
47. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia, zenbait paper, 3341/000-00 sign.
47. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia, zenbait paper, 3341/000-00 sign.
48. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1710-1746, AREATZA 0137/001 sign.
49. Ibid.
50. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1665-1726, AREATZA 0132/001 sign.
51. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia, Kontuak, inbentarioak, bisitaldiak eta hasikinen errematea, 1758-1900, 3334/001-00 sign.
52. ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998a, 305.-306. or.
ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen. El retablo barroco en Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundiko kultura Saila, 1998.
53. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1665-1709, AREATZA 0136/003 sign.
54. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1863-1880, AREATZA 0163/001 sign.
55. MUÑIZ PETRALANDA, 2011, 236. or.
MUÑIZ PETRALANDA, Jesús. Reflejos de Flandes. La escultura mueble tardogótica en Bizkaia. Bilbo: Eleiz Museoa · Bizkaia, 2011.
56. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1665-1709, AREATZA 0136/003 sign.
57. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia, Errosarioaren Kofradiako Kontuen Liburua. 1705 eta 1707.
58. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1665-1709, AREATZA 0136/003 sign.
59. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1549-1575, AREATZA 0130/002 sign.
60. Ibid.
61. Ibid.
62. Ibid.
63. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Akten Liburua, 1563-1580, AREATZA 0136/001 sign.
64. BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005a, 42.-43. or.

BARRIO LOZA, José Ángel (zuz.), MOLINUEVO ZABALLA, María, eta ROMANO VALLEJO, María. Bizkaiko kanpaiak / Campanas de Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia – Kultura Saila, 2005. (Inbentarioak bildumea, 12. zk.). Hemen eskuragarri: https://www.bizkaia.eus/Kultura/kanpaiak/index.asp?idioma=CA

65. Ibid.
66. Ibid.
67. Ibid.
68. Ibid.
69. BFAH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1549-1575, AREATZA 0130/002 sign.
70. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia, Kontuak, inbentarioak, bisitaldiak eta hasikinen errematea, 1758-1900, 3334/001-00 sign.
71. ACOB-KBGA, Areatzako San Bartolome Apostoluaren parrokiako eleizako larrosa-leihoa/beiratea, sakristia eta presbiterioa konpontzeko obrei buruzko espedientea, 1989, D2-0061/017 sign.
72. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia, Kontuak, 1901-1963, 3333/003-00 sign.
73. AH-AHFB, Udal Atala, Areatzako Udal Artxiboa, Kontuen Liburua, 1727-1766, AREATZA 0153/001 sign.
74. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia, Kontuak, inbentarioak, bisitaldiak eta hasikinen errematea, 1758-1900, 3334/001-00 sign.
75. CILLA LÓPEZ, 2022a, 2. liburukia, 418. zk.

CILLA LÓPEZ, 2022a, 1. liburukia, 107., 169., 189. eta 224.-225. or., 2. liburukia, 051. zk.
CILLA LÓPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Argitalpenen Zerbitzu Nagusia, 2022, 4 liburuki. (Ondare Kulturaleko Ikerketak bildumea, 4. zk.). Hemen eskuragarri: https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/

76. Ibid., 1. liburukia, 284. or., 2. liburukia, 324. zk.
77. AHEB-BEHA, Areatzako San Bartolome parrokia, Kontuak, inbentarioak, bisitaldiak eta hasikinen errematea, 1758-1900, 3334/001-00 sign.
78. ZORROZUA SANTISTEBAN, 2003a, 545.-563. or.

ZORROZUA SANTISTEBAN, J.: “Evolución de la escultura barroca en Bizkaia a través de los fondos del Museo Diocesano de Arte Sacro/Eleiz Museoa (Bilbao)”. In Bidebarrieta. Bilbo: Euskal Herriko Unibersidadea / Bilboko Udala, 2003, XIII. zk., 545.-563. or. Hemen eskuragarri:: https://ojs.ehu.eus/index.php/Bidebarrieta/index

79. CILLA LÓPEZ, 2022a, 1. liburukia, 107., 169., 189. eta 224.-225. or., 2. liburukia, 051. zk.

CILLA LÓPEZ, 2022a, 1. liburukia, 107., 169., 189. eta 224.-225. or., 2. liburukia, 051. zk.
CILLA LÓPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Argitalpenen Zerbitzu Nagusia, 2022, 4 liburuki. (Ondare Kulturaleko Ikerketak bildumea, 4. zk.). Hemen eskuragarri: https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/