SAN JOAN BATEATZAILEAREN ELIZA
Arratia
Ubide | San Juan auzoa
Folletoa
San Juan auzoa z.b., 48145
p.sanjuanbateatzailea.ubidea@bizkeliza.org
Elizateko muino baten gainean, malda handiko lursail baten eregi eben Ubideko tenplua. Besteak beste, burualdearen orientazinoagaitik nabarmentzen da, sartaldera begira dago-ta, arauak esan arren presbiterioak sortaderantz begira egon behar dauala. Ezaugarri berezi hori eta arkitektura-ebidentziak aintzat hartuta, jatorriz sortalderantz begira egoalako hipotesia egin geinke, baina, historiaren momenturen baten, errazoi ezezagunakaitik, haren kokapena aldatu zala. Dana dala, ondoren datorren deskribapena gaur egungo antolaereari buruzkoa da, jakina.
Oinplano angeluzuzeneko tenplua da [3], nabea lau ataletan antolatuta dago, zabalerea luzerea halango bi daukienak. Bigarren atala gainerakoak baino luzetxuagoa da [4], hiru horma-ataleko burualde sakona dauka [5] eta, oinaldean, antzeko kontrarreplika bat –txikiagoa–, atari moduan [6]. Kontraabside horren albo banatan bateo-kapilea eta gela osogarri bat dagoz, biak ala biak trapezoide-oinplanokoak. Epistolearen alboan atxikita, eta aurreko hiru atalen parean, hiru hormarteko gorputz handi bat dago [7], de facto alboko nabea dan kapila bat. Ebanjelioaren saihetsean, burualdearen, lehenengo atalaren eta bigarrenaren zati baten paralelo, sakristia dago [8], gaur egun eguneroko kapilea. Oinaldean, luzetarako ardatzaren lerroan, torre bat dago [9]. Torrea arkupean txertatuta dago, hegoaldeko saihetsari eta oinaren aurrekaldeari eraginda, eraikinaren bolumena hein baten itxuraldatuz. Azkenik, abadetxea dago, sortaldetik atxikita burualdeari eta sakristiari [10].
Aparailua harlangatxezkoa da, laukituagoa behekaldean eta irregularragoa eta txikerragoa goikaldean [11], harlanduzko aplikazinoak ditu egitura-elementuetan [12], baoen markoetan eta izkinetan. Materiala agirian dago, bai barrukaldean bai kanpokaldean, alboko nabean izan ezik, hor zarpiauta eta zatika polikromauta dago-ta [13]. Azken ataletan, ebanjelioaren aldean batez be –baina epistolearen horman be bai–, lehenagoko baoen aztarnak dagoz –ateak [14], leihoak, horma-hobiak [15]– gaur egun hormatuta egon arren oraindino irauten daben harlanduzko markoei esker ezin hobeto antzemon daitekezanak [16]. Bao horreetako baten trinkotzean, eta, hain zuzen, lurzorua baino goratxuago dagoan sarbide? baten, berrerabili egin da bozel bikotxagaz zehaztautako gezileiho baten errematea dirudien zer bat [17].
Tenpluko zoladurea egurrezko oholtza bat da, ez oso aspaldikoa [18]. Presbiterioa harlanduzkoa da. Pare bat harmaila goratuta dago [19], eta nabeko lehenengo atalean sartzen da. Oinaldean, sarbideko burdin-langan lauzatutako sekzino labur bat dago [20].
Nabeetako atalak zehaztetan dabezan euskarriak pilastra toskanarrak dira [21], plintoak eta kapitelak moldurauta daukiez [22], eta, gainean, erdi-puntuko parpain sendoak, zurkaiztuta, aurrekaldea ahokatuta [23]. Iparraldeko hormako lehenengo zutabea apur bat desbardina da, ertz biribilduak ditu-ta, seguruenik garai baten pulpitua bertan kokatzeko [24]. Era berean, garaipen-arkuak [5] kapitel toskanarren gainean –nabea baino gorago– ahokatutako intradosa dauka, nahi-ta hemen berezko zutaberik ez dagoan [25]. Kontraabsidearen ahokadura sistema beraren arabera egin dago, baina zeihartasun nabarmenagoagaz [26].
Kanpokaldeko euskarriak iparraldeko aurrekaldeari atxikitako hiru ostiko dira [27], xaflatutako erremate mailakatuagaz, teilatu-hegalen lerrotik metro eskas beherago. Harlanduzko elementuak dira, tenpluaren fabrika orokorrekoak ez bezala, zeina mortero ugariz batutako harlangatxezkoa dan. Horma-bular horreetan, alkarregaz bat ez datozan eskilara-maila batzuk dagoz. Lehenengo bietakoak altuera berean, eta altuera desbardinean azkenekoak. Esan beharra dago ostiko horreek ez datozala zehazki bat barruko parpainakaz: lehenengo/bigarren tartekoak bai, baina hurrengoa apur bat lekualdatuta dago, eta arabere gehiago hirugarrena. Ikusiko dogun lez, baleiteke irregulartasun horrek gangetan egindako esku-hartze bategaz zerikusia eukitea.
Seguruenik, horma-bularrak egongo ziran hegoaldean be, baina kapilea eregi ebenean desagertuko ziran.
Nabea kurutze-ganga bakunakaz estalduta dago [28], sekzino zorrotzeko nerbioakaz [29], alde bakotxean eskozia zizelkatu sakon bigaz osotutako profila eratuta. Tradizino gotikoko eredua dan arren, asko iraun dau gure artean.
Iparraldean, nerbioak zirkulu-laurdeneko ontzi-mentsula batzuetara heltzen dira [30], zeinak pilastren kapitelaren luzapena diran. Hegoaldetik, aldiz, zuzenean doaz kapitelera [31], seguruenik alboko kapilea eregiteak eragin eban erabarritzearen ondorioz. Oso koherentea da guztia, sartaldeko ertzetan izan ezik. Izan be, hor, koruaren zorupean, ontzi-mentsula bana konserbau da, ia ikusezinak [32].
Kurutzeriek giltzarrietan bat egiten dabe. Giltzarriok, barriz, kurutzeagaz [33], loreagaz [34], botoiagaz [35] eta kurutzeagaz [36] apainduta dagoz, hurrenez hurren. Burualdea adreilu trinkoko egikera dauan kanoi-erdi bat da [5]. Kontraabsidean, kurutzeria errepikatuta dago [37]. Kurutze barri baterako giltzarria dauka [38], eta ertzean bermatuta dago, toru eta eskoziakaz moldurautako ontzi-mentsulen gainean [39], korupean “ezkutuan” dagozan hareen antzekoak.
Teilatua [40] isurialde bikoa da nabearen gainean, eta hirukoa alboko nabearen burualdearen eta atal nagusiaren gainean –egiatan kapila bat danez, ardatz eran antolatuta dago tenpluaren gorputzagazko–.
Sarrera nagusia [41] oinaldean kokatuta dago, torrearen fabrikearen atal bihurtuta. Kanoi oso zorrotzeko igarobide bat da, eta, bertara ailegetako, sei harmaila maldatsutatik igon behar da. Tenpluaren barruan [42], sarrerearen alboetan, ur bedeinkaturako ontzi bana dago. Profil lerronahasiko kopa galloidunak daukie, eta aurrekalde beheratua, pospolindun kurutzerako [43].
Beste sarbide bat dago lehenengo atalean, hegoaldera edegita [44]. Kanpokaldean, harrizko bost mailaren gainean dago. Baoak leihoburu dobelaua dauka, eta plaka lisoko apaindurea, uztaietan ebagia, XVIII. mendearen erdikaldeko estiloan. Ur bedeinkaturako ontzia be bedauka, barrukoen eredu berekoak, baina Golgota barik [45]. Barrukaldean, igarobidea eskartzanoa da, eta laprandurea oso nabarmena da harian [46].
Argia iparraldera edegitako lau baotatik sartzen da nabean. Tarteetako bakotxaren barruan zentrauta dagoz baook [47]. Alboak dintelduak dira [48], baina dintelean ebagidura erdizirkular bitxia daukie, eta laprandura handia beheko aldean [49]. Erdiko tarte bietako argia okuluetatik heltzen da [50] [51]. Burualdean, erdi-puntuko bao bana dago irekita [52]. Bao horreek guztiak beirateakaz itxita dagoz. Nabe nagusikoak egin barriak dira, eta presbiteriokoak 1899koak (José Maumejean, Madril).
Lehenago adierazo dogunez, beheko tarteetan lehen izandako baoen aztarnak dagoz. Batzuk leihoak izango ziran, baina interpretetako gatxa da.
Tenpluaren oinplanoaren beheko ertzetan, kontraabsidearen alboetan, gela trapezoidal txiki bi dagoz. Horreetara sartzeko, adreiluzko haria daukien erdi-puntuko arku bana dago [53], burdin hesiko burudun leihoz argiztatuta [54], eta sabai aizunagaz [55]. Baoetako baten bateo-kapilea dago, baita bigarren solairu bat be, biltegi lez erabilteko. Bestean, ostera, korura igoteko eskilarak dagoz [56].
Korua [57] absidearen kontrarreplikan sartutako palko txiker bat da, eta azken atalaren zati bat inbadiduten dau. Karela egurrezko hagaxka torneauz osotuta dago [58].
Iparraldean atxikita dago aitatutako kapilea – alboko nabea [7]. Oso akabera onekoa da, eta eleizearen gorputzagaz egoki mimetizauta dago, 1900 inguruan eregi eben arren. Nabekoak baino beherago dagozan hiru atalek osotzen dabe, erdikoa karratua eta muturretakoak angeluzuzenak. Kanpokaldean, erdiko atala nabearen altueraraino heltzen da [59], linternadun kupula baten arkugaineratzea ezkutetako [60]. Beste biak, aldiz, nabarmen beherago geratzen dira.
Jatorrizko horman egindako hiru hausturaren bidez komuniketan da nabeagaz. Haustura horreek erdi-puntuko igarobide zabalen formea daukie, janba toskanarren gainean irulitako adreiluzko hariagaz [61].
Tarteko zatia kurutze-formako pilastra lodien gainean eratuta dago, kupula bategaz estaldutako oinarri karratua gorpuzteko [62], kasko-petxin batzuen eta erdiko argizulo baten gainean [63], leihoetakoen eite bereko beirate bategaz itxita. Petxinetan Ebanjelarien irudiak dagoz margotuta [64] [65] [66] [67], eta kasetoi-motiboakaz pintzelatuta agiri dira parpainak eta formeroak [68].
Atxikiaren lehenengo eta hirugarren atalak kurutzeriakaz estalduta dagoz [69], eta kurutzeria horreek ontzi-mentsuletara [70] eta pilastren kapiteletara euretara heltzen dira [71]. Pilastrek, barriz, nahiko egoki imitetan dabez kontraabsidekoak, giltzarriek nabearen bigarren ataleko lora imitetan daben lez [72]; Aitzitik, nerbioak bozelauak dira hemen, egikera nabarmen desbardineko aurrekaldeko listel bategaz.
Gorputz hori argitzeko, aitatutako sabaileiho zenitalaz gain, erdi-puntuko leiho zabal bi dagoz, sartaldera [73] eta sortaldera [74] edegita, eta egikera eklektikoko beirateakaz apainduta.
Kanpokaldean, hegoalderantz, kapila honetako hormak sendotuta dagoz [75], tarteko aire-kamara bat eratu daben pareta batzukaz. Kamara horren baoak argi eta garbi ikusten dira [76]. Seguruenik, lurraren kontra eregiteak berez dakarren hezetasuna saihesten ahalegindu ziran holan.
Sakristiaren sarbidea ebanjelioko hormearen lehenengo atalean dinteldutako bao baten [77] dauka sarbidea. Barrukaldean, pasabide horrek tunel eskartzano bat dauka, laprandureagaz. Goikaldean harrizko lauzak ditu, eta Arratiako eskualdearen bereizgarri bat da hori [78]. Gaur egun, sakristia sabai aizunagaz estaldutako gune bat da [79], leihoburudun bao bigaz [80], harlandu egokiz inguratua eta kanpokaldera burdin hesiagaz itxita [81]. Sartaldeko horman zehaztu ezineko bao baten janbea konserbau da [82]. Beharbada, lehenagoko abadetxe bategaz komuniketako atea izan zan, eta, noiz edo noiz, haren ordez gaurkoa ezarri zan, sarrera dinteldu barri bategaz. Teilatuaren hegal azpian, aurrekalde lerrozuzeneko errenkaden buruak agiri dira [83], eremu hori eregi zan garai neoklasikoak berezko zituanak.
Torrea [84] lirain agiri da teilatuko gailurraren gainetik. Egikera apur bat teleskopikoko hiru gorputz daukaz. Behekaldea harlanduzko basamentu kubiko sendo baten gainean finkatuta dago [85], eta haren aparailua be harlanduz eginda dago, eta arkupean txertatuta, kapitel-plaken gainean arku zorrotzen bitartez zabalduta [86].
Erdiko atalean, harlandua errepikatzen da aurrean, erdiko zatia hondoratuta dago [87], eta harlangatxa dauka gainerako arpegietan. Argia sartzeko, bao dinteldu bat dauka [88], baita erdi-puntuko beste bat be, gaur egun erlojuaren esfereak ia itsututa [89].
Kanpantorrea lau angeluko gorputz bat da [90], harlanduz egina hori be, moldura ahur-ganbil baten bitartez torretik oso banandua [91]. Gorputz horren aldeak be beheratuta dagoz. Erdi-puntuko bao kardinal batzuk dagoz plaken gainean [92], eta horreetako biren intradosean antxinako mentsulak konserbau dira, kanpaiak finkatzeko [93] para asentar las campanas. Beste erlatx lerrozuzenago batek tanbor bati emoten deutso bide. Tanborrak sartaldera begirako leiho bat dauka, eta ertzetan esferadun pinakuluetarako plintoz sendotuta dago, barrukaldean petxina baldar samarrez, eta gainean harlanduzko kupula bat [94], burdinazko kurutze haize-orratzerako perinola batek burutua.
Ebanjelioko hormeari atxikitako gelea da torrerako sarbidea, egurrezko tarteak dituan eskilara baliauta [95]. Igoera horretatik gaingangara igaroteko, erdi-puntuko bao batetik [96] pasau behar da, zeinean harlandu batzuk dagozan, irregularrak baina asmo erradialez marratuak, itxuraz.
Arkupea [97], lauzatua [98], sakristia eta torrea lotzen dituan teilape-egitura herrikoi bat da [99]. Tenpluaren hormako harburuetan bermatutako isurialde bakarrak estalduten dau, eta, kanpokaldean, barriz, petril gainean burdina urtuzko zutabe batzuk [100]. Ataria guztiz itxita dago iparraldera begira dagoan izkinan [101], baina hasieran zabalik egon zan.
Ubideko San Joan Bateatzailea 1540an eratu zan parrokia autonomo moduan, Zeanuriko Andra Mari jatorrikotik bereizi zanean –Iturrizak dinoskun lez–1ITURRIZA Y ZABALA 1967a, 345. or..
Orduan, era ortodoxoan orientautako tenplu bat eregi zan seguruenik: burualdea sortalderantz. Eliza hatakoak dira horma perimetral gehienak, gaur egungo kontraabsidea –orduan “arauzko” absidea izango zana–, eta, seguruenik, gangak, sartaldeko ontzi-mentsulak eta guzti. Gangagainerako igarobidea be, bere dobel baldarki erradialakaz, XVI. mendekoa izan leiteke, orduan oso ohikoa ez zan arren torrea –sarrera hau bertan kokatuta egongo zan– burualdean egotea.
Baina gaur egun ikusten doguna, itxura baten, XVII. mendeko bigarren erdikaldeko eraikuntza klasizista bat da. 1677an, udalak 5.500 errealeko mailegua lortu eban, eta beste 2.000 batu ziran limosna bidez, obra abiarazoteko. Azkenean, 10.525 errealen truke emon eutsien akaberea. Hurrengo urtera arte ez ei zan lortu “eliza zaharra desegiteko” baimena. 1678 hatan, “eleizearen hormak amaitu ziranekoa” aitatu zan, baina urtebete geroago be harginek ordainketak jaso ebezan, 1680an “Arabako jurisdikzinotik eliza horren lanetara” harriak eroaten ebizela aitatu zan, eta 1681ean 700 erreal emon eutseezan Bautista de Masagari “eta hargin kideei”. 1679an zurginak beharrean hasita egozan (hareen zatia 1.220 errealen truke burutu zan)2BFAH-AHFB, Udalarena, Ubideko Udal Artxiboa, Udal-kontuen liburua, 1666-1722, UBIDE 0001/001 signaturea. .
Lanak ez ei ziran samurrak izan, azkenerako harginakaz eta arotzakaz auzitan amaitu eben-eta, baina ez dakigu zehatz zergaitik3Ibid..
Edozelan be, 1682an lauzatu ziran bai tenpluaren barrukaldea bai eleizpea4Ibid.. Eleizea orduan geratuko zan bere oinarrizko ezaugarriakaz taxutua. Baina ez dago argi garai hatan ze ganga eukan estalgarri. Nerbioek eta giltzarriek XVI. mendearen erdikaldekoak dirudie, baita gaur egungo oinetako mentsulek be, gerora barriro erabili ziranak. Baina parpainak XVII. mendeko eredu klasizistak jarraituz egin ebezan. Emoten dau gangak desmontau eta gero birkokatu ebezala, baina parpainak pilastren gainean tartekatuz. Horrek azalduko leuke kanpoko horma-bular batzuk eta barruko euskarriak bat ez etortea: horma-bularrak obra errenazentistakoak izango lirateke, eta euskarriak barrokokoak.
Baina, antza danez, mende erdi geroago ganga horreetan esku hartu eben. 1725ean, Ubiden jaiotako Gabriel Agirrek, Otxandioko parrokiako abade eta onuradun izandakoak, bere ondasunak oinordetzan utzi ebazan Habanan idatziko testamentuan, elizan ganga barriak eregiteko aginduta. Dana dala, jaraunspena (7.352 erreal eta hiru laurden) ez zan nahikoa lanen kostu osoari aurre egiteko (17.000 errealetan balorau ziran), eta, horrenbestez, kontzejuak eta herritarrek ordaindu behar izan eben gainerakoa. 1731n obrarako lizentzia lortu eben. Juan Bautista Arbaizak egin eban trazadurea, eta Manuel de Zubiaga hargin durangarra arduratu zan beharraz, eta Ventura de Arilzaga/Arizaga eta Juan de Bicuña izan ziran zurginak. Dirudienez, 1733an lanak amaituta egozan, eta Errosarioko kapilara be zabaldu ziran. Ha izan zan gaur egungo kapila – alboko nabearen aurrekaria5BFAH-AHFB, Udalarena, Ubideko Udal Artxiboa, Udal-kontuen liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 signaturea. AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia, – Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1642-1792, 3290/004-00 signaturea; Errosarioko kofradiaren kontuak 3290/002-00 signaturea..
Zer izan zan 1731-1733ko esku-hartze ha? Egia esan, gatxa da identifiketea. Esan geinken gauza bakarra da orduan edegiko –edo barrituko– zala iparraldeko atea.
Ordurako eleizeak baeukan torre bat, 1753an Ventura de Arilzaga/Arizagak erabarritu ebana. Baina 1849an baimena emon zan “parrokiako eliza eta oinplano barriko torrea berreregiteko eta handitzeko” lanetarako, Zeanuriko Pedro Luis de Bengoechea arkitektoak zuzenduta. Obra horreen kostua 104.624 errealekoa izan zan guztira, eta diru hori herriak ordaindu eban, batetik –83.488 erreal bere gain hartuta–, eta elizak, bestetik –21.136 erreal ordainduta–. Obrearen zati bat indianoen dohaintzakaz ordaindu zan. Berbarako, Ubiden jaio eta Habanan bizi zan Jorge de Ajuriak egindakoagaz. Ajuriak 16.000 erreal bialdu ebazan udalerrira, eta horreetatik 10.000 eleizearen eta torrearen obretarako izan ziran6AHEB- BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia – Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1793-1958, 3291/001-00 signaturea..
Halanda be, erabarritzea amaitu baizen laster, 1853ko abenduaren 20an tximista batek jo eta obra barriaren ia laurdena eratsi eban, bai eta tenpluaren beste eremu batzuk be. Besteak beste, koruko pareta, ateak eta arkupeko lauzadurea, hegoaldean. Bidezko eleiz lizentzia lortu ostean, Juan de Ajuriari esleitu eutsien eregite-lana, 1855ean. 1857an, Jorge de Ajuria indianoaren beste dohaintza bati esker, torrea bola bategaz errematau zan7Ibid..
XIX. mendearen erdikaldeko torre honen ezaugarri bitxi bat da oinarrian arku zorrotzak erabiltea, hori ez jagoko-ta, inondik inora, eraikuntzaren gainerako zatietan nagusi dan neoklasizismo berantiarrari. Seguruenik, ordurako Bizkaiko arkitektoengana heltzen ebizen beste leku batzuetan –batez be Frantzian– Erdi Aroko formak zabaldu izanaren oihartzunak, eta apurka-apurka apliketan hasiak ziran.
Ikusi dogun lez, 1849an eleizearen “berreraikuntza eta handitzea” aitatu ziran. Ondorioz, pentsau geinke orduan aldatu zala tenpluaren orientazinoa, eta orduan eregi zala, era berean, gaur egungo burualdea, eta, beharbada, kontraabsidearen alboetako gela biak be bai.
Ez dakigu zerk eragin eban orientazinoa aldatzea. Beharbada abside handiago bat ipini gura izan eutsien eleizeari, eta hori oinaldean egitea gatxagoa zan. Edozelan be, aldaketa horren ondorioz, Ubideko tenplua benetan kasu berezia da.
Esku-hartze garrantzitsu ha baliauta, ur bedeinkaturako ontziak egin ziran (1833an “txantiloiak” egin ziran, eta 1855ean ezarri), zaharbarritze-lanak egin ziran koruan eta sakristian…8Ibid..
1900 inguruan izan zan eraikinaren azken aldaketa handia. Mexikon dirutza batu ostean, Arechaga familiak dohaintza bat emon eutsan parrokiari, hain handia, ezen gorputz atxiki osoa eregi ahal izan zan. Ekarpen ekonomikoaren jatorria islatuta gelditu zan beirateetako bateko irudian, Guadalupeko Andra Maria irudikatzen dau-ta.
XX. mendean zehar, eleizea behin baino gehiagotan erabarritu zan, baina horrek ez eutsan eragin eraikinaren irudiari. Zaharbarritzeon artean, nabarmentzekoa da 1972an presbiterio barri bat eta hiru egoitza gauzatzeko egindakoa, baita azkenekoa be, 2004an egina, zeinean lehengo egurrezko zoladurea aldatu eta elondo-egurrezko bat ipini zan9ACOB-KGBA, Ubideko San Joan Bateatzailearen parrokiako tenplua konpontzeko obren espedientea, 1972-1973, D2-0064/026 signaturea; Ubideko San Joan Bateatzailearen parrokiako tenplua konpontzeko obren espedientea, 2004, D1-0233/003 signaturea. .
MOBILIARIO
Erretaulak
Erretaula Nagusia [102]. Egur urreztatua. Altzariak presbiterioaren burualdea hartzen dau alderik alde, eta liturgia-espazioaren luze-zabal osora egokitzen da. Haren egiturea bat dator XVIII. mendearen hasieran euskal esparruan garatutako barroko betearen eredu bereizgarriakaz10ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998 (a), 314. or.. Arkitekturearen antolaketan bankua [103], gorputz nagusia [104] eta atikoa [105] dagoz, oinplano mobiduko hiru kaletan banatuta. Baliabide horrek kutsu dinamiko nabarmena emoten deutso. Erdiko kaleak erabateko protagonismoa dauka, albokoak baino aurrerago dagoalako, eta albokoak baino handiagoa dalako luzereari zein zabalereari jagokenez. Sartu-urtenen joko horrek barrokoak oso berezkoa dauan sentsazino eszenografiko bat sortzen dau. Erliebegintza zutabe salomoniko konposauen bidez artikulauta dago [106], mahats-mordoakaz, mahatsondo-hostoakaz eta landara-elementuakaz guztiz estalduta. Zutabe horreek orbel-plakakaz apaindutako mentsula indartsu batzuen gainean bermatuta dagoz [107], eta hutsuneak eta kalearteak, barriz, fruitu-txortakaz, mordoakaz eta bestelako motibo naturalista batzukaz aberastu dira. Erretaulearen gainazal osoan landara-dekorazino sarri-sarria dago. Arkitektura-egitura ia guzti-guztia estalduten dabe erroleoek, hosto mamitsuek, kartelek, frutu eskegiek, plaka ebagiek eta elementu fitomorfoek. Halan, argi-kontraste handiak eragiten dira, baita churriguereskoaren berezko apaindura-aberastasuneko sentsazinoa be. Erdiko kalean [108] horma-hobi handi bat dago, irudi titularrarentzat. Markoa hausita dago, landara-tailu ugarigaz oparotuta, eta goiko tinpanotxuan, barriz, orbelez eta apaingarriz osotutako errepertorio konplejua dauka garatuta. Alboko kaleetan [109] konposizino-eskema bera dago errepikatuta, neurri txikiagoan, landara-izaerako egiturakaz markoztatutako horma-hobien bitartez. Teilatupea [110] ebazteko espazio zentral handi bat dago, Kalbario bat ipinteko sortua, alboetan fruitu-txirikordaz apaindutako pilastrak dituana, eta alboetako kaleei hegal kiribildu sendoakaz lotua. Goiko errematea landara-kartela handi bategaz burutu da, eta horrek konposizinoaren goranzko ikus-ardatza indartzen dau. Garrantzi berezia dauka sagrario-tabernakuluak [111], ardatz nagusian integrautako arkitektura autonomo moduan sortua. Bankuak, gorputzak eta kupuladun erremateak osotzen dabe egiturea, mahats-mordoakaz apaindutako lau zutabe salomonikotan antolatua. Dekorazinoak neurri txikiagoan irudikatzen dau moltsoaren apainketa-adierazpidea, eta erretaulearen batasun estetikoa sendotzen laguntzen dau. Ikuspuntu estilistikoari jagokonez, obrea XVIII. mendearen hasierako barroko dekoratiboaren barruan dago bete-betean. Horren ezaugarri dira zutabe salomonikoa erabiltea, landara-elementuak pilotzea eta apaindura-efektuak lehenestea, arkitekturearen aurretik [112]. Erretaulan une historiko desbardinetako eskulturak dagoz batera. Titularra San Joan Bateatzailea [113] da, zutunik irudikatuta, ohiko kurutzedun estandarteari eutsiz, eta Bildots Mistikoa alboan dauala. Irudian, tratamentu dinamikoa emon jake zapiei, eta konposizinoa guztiz barrokoa da. Konserbau dan dokumentazinoan 1706tik 1708ra bitarteko ordainketa batzuk erregistrauta dagoz, “San Joanen bulto” bat egitearen, urreztatzearen eta kokatzearen truke, San Jose eta San Joakinen beste batzukaz batera11AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia - Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1642-1792, 3290/004-00 sign.. 1706an, 383 erreal ordaindu ebezan hiru santuengaitik; 1708an, eskultureagaitik eta urreztatzeagaitik ordaindu eben barriro, eta, gainera, irudien ardurea eukan arkitektoarentzat eta akaberearena eukan urreztatzailearentzat ordaintzeko zenbateko batzuk be erregistrau ziran. Hori guztia aintzat hartuta, pentsau daiteke gaur egungo irudi titularra XVIII. mende hasierako eskultura-kanpaina hatakoa izango dala. Gaur egun santuak alboan daukan bildotsa ordezko modernoa da, Gerra Zibilean jatorrizkoa hondatu ostean egindakoa. Ezkerreko alboko horma-hobian irudi bat konserbau da, Ama Birjina Umeagaz [114] (73 x 35 x 28). Moltsoko eskulturarik zaharrena da. Ama Birjina jesarrita dago, Ume biloziari eusten. Konposizioaren zurruntasunak, frontaltasunak eta alderdi formal batzuk tradizino gotiko berantiarraren berezko ezaugarri batzuei eutsi arren, Umea bilozik irudikatzea Errenazimentuaren eraginpekoa da. 1500etik 1520ra bitartekoa12MUÑIZ PETRALANDA, 2011, 95. or., 136.-137. or.. Eskumako alboko kalean irudi bat dago: San Jose Umeagaz [115]. Guztiz bat egiten dau sentiberatasun barrokoagaz, oihalak mobiduz, naturaltasuna lortu guran eta santuaren eta Umearen arteko jarrera afektiboren bitartez. Dokumentazionan beren-beregi aitatuta dago San Jose bat egin zala 1706 eta 1708 bitartean, San Joanen eta San Joakinen moltso berean13AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia - Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1642-1792, 3290/004-00 sign.. Gorde diran ordainketen erregistroak irakurrita, esan geinke parrokiak barrikuntza eskultoriko nabarmena sustatu ebala urte horreetan, erretaula barriari lotuta. Atikoan, Kristo kurtzifikaua [116] da irudi nagusia, naturalismo nabarmenez egina. Moltsoko artelan interesgarrienetako bat da, eta, dokumentazinoari esker, zehatz-mehatz dakigu haren jatorria zein dan. 1746an, hiru eskultura barriren truk egindako ordainketa bat erregistrau zan: Kurtzifikau bat, Ama Birjina bat eta San Joan Ebanjelaria, hirurak altara nagusirako. Urte bi geroago, Manuel Baltasar de Unda abadeak egindako adierazpen batean, baieztu zan irudi horreek eliza-gurtza apaintzeko egin zirala eta parrokiako komunidadeak ordaindu ebezala. Polikromia eta urreztatzea Francisco de Fortagulek egin ebazan. 667 erreal jaso ebazan 1750ean, hiru irudiok margotu eta urregorritzeagaitik14BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 sign.. Jatorrian, eskultura horreek Kalbario oso bat osotzen eben, baina, gerora, alboko irudiak alboetako erretauletara eroan ebezan, eta Kurtzifikaua baino ez zan geratu atikoan.
Gorde dan dokumentazinoak aukerea emoten dau moltsoaren osotze-etapa guztiak nahiko zehatz berregiteko. Erretauleari buruzko albisterik zaharrena 1695ekoa da. Orduko hatan, parrokiako erretaula barriaren trazadurea egiteaz arduratu zan maisuari ordaindu jakon15BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1666-1722, UBIDE 0001/001 sign.. Erreferentzia hori da dokumetazinoaren abiapuntua. Hurrengo urteetan gauzatu zan arkitektura nagusia, seguruenik. Aldi berean, 1706tik 1708ra bitartean eskultura-kanpaina handi bat izan zala agertzen da dokumentuetan. Tarte horretan egin ebezan San Joanen, San Joseren eta San Joakinen irudiak, bai eta horreek urreztatu, garraiatu eta instalau be. Erliebegintza-lana, horrenbestez, XVII. mendeko azken urteetatik XVIII. mendeko lehen hamarkadara bitartekoa dala esan daiteke. XVIII. mendearen erdikaldean, eraldaketa sakona egin eutsien erretauleari. Dokumentauta dagoanez, 1744an erretaula nagusia urreztatzeko prestaketak egin ziran. Horren barruan, aldamioak ezartea eta elizan urreztatzaileak beharrean jardutea. Prozesu horrek alboetako erretaulei eta beste liturgia-elementu batzuei be eragin eutsen16BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 sign.. Orduko ohar baten esaten danez, 9.650 errealeko inbersinoa egin zan guztira, hiru erretaulak, pulpitua, aurrekalde batzuk eta kultuko beste objektu batzuk konpontzeko eta urreztatzeko. Handik urte gitxira, 1746tik 1750era bitartean dokumentautako Kalbario barria gehitu eben, eta halan osotu zan gaur egun arte heldu dan egituratze ikonografikoa. XIX. eta XX. mendeetan zehar, zenbait mantentze-lan egin ziran erretaulan17AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia - Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1793-1958, 3291/001-00 sign.. 1832an, Vicente de la Rosa margolariak San Joanen eta haren alboetako irudien haragitzea egin ebala agertzen da dokumentuetan. 1869an, «altarak eta santuak margotzeko» beste gastu bat erregistrau zan, moltsoaren estetika barritzeko kanpaina bat egin zanaren erakusle. Azkenik, Gerra Zibilak elementu ikonografiko batzuk galtzea eragin eban, horreen artean San Joan Bateatzailearen bildotsa, geroago ordezkatu zana.
Doloretako Amaren erretaulea [117]. Egur urreztatua. Altzaria Ebanjelioaren aldean dago, eta erretaula nagusiaren alboetan dagozan erretaula bietako bat da. Egiturearen tipologia barroko goiztiarra da, 1698 inguruan kokatzeko modukoa. Dokumentazinoan jasotakoaren arabera, Domingo de Ascorbebeitia arkitekto eta mihiztatzaile durangarrak eregi eban, urte hatan, eta Errosarioko Kofradia izan zan sustatzailea18ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998 (a), 227. or.. Erliebegintzari jagokonez, arkitektura-argitasun handiko konposizinoa da. Haren antolaketan bankua [118], gorputz nagusia [119] eta atikoa [120] dagoz, kale bakarrean garatuta. Oinplanoa zuzena da, baina, halanda be, moltsoak badauka dinamismorik, erdiko euskarriak aurreratzeari eta errematean elementu kurbauak erabilteari esker. Gorputz nagusia zutabe salomondar konposatu bik osotzen dabe, mahatsondoakaz eta mahats-mordoakaz dekorauta, orbelez apaindutako mentsulen gainean [121]. Zutabe horreek erdiko horma-hobia mugatzen dabe, eta kontrastea sortzen dabe konposizinoa kanpotik inguratzen daben alboko pilastraz. Artean be nahiko neurriz erabilitako zutabe salomonikoak kontuan hartuta, esan geinke obra hau Bizkaian XVII. mendearen amaierako eta XVIII. mendearen hasierako urteetan garatu zan korronte barrokoen barrukoa dala. Horma-hobi nagusiak [122] erdi-puntuko arku baten formea dauka, pilastren gainean, eta landara-erroleokaz eta motibo punteauakaz apaindutako atzekaldea konserbau dau. Marko orokorra orbel-tailu ugariz aberastuta dago, eta ezaugarri hori erretaula nagusian be badogu. Atikoa [123] beheko kalearen zabalera berekoa da, eta frutu-txirikordaz apaindutako pilastren bitartez antolatuta dago. Albo bietan hegal kiribilduak dagoz, eta errematea, barriz, erdiko gangar handi baten bitartez eginda dago [124], maskaroiz, kartelez, erroleoz eta goian dagoan bieira-oskol batez apainduta. Elementu horreek guztiak XVII. mende amaierako dekorazino barrokoaren ezaugarri behinenetako batzuk dira. Dekorazinoa naturalistea da gehienbat: kartela ebagiak, frutu-txortak, hosto mamitsuak, mordoak, eta gainazalaren zati handi bat estalduten daben landara-elementuak. Apaindura oparoa izan arren, ez da erretaula nagusia baizen oparoa, eta horrek berresten dau kronologia apur bat lehenagokoa dala. Gaur egungo polikromia XVIII. mendearen erdikaldean egin zan urreztatze-prozesuari jagoko. Dokumentazinoan jasota dagoanez, 1744an aldamioak prestau ziran erretaula nagusia urreztatzeko, eta urreztatzaileak alboetakoak urreztatzeko trazadurea be egin eban19BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 sign.. Prozesu hori elizako hiru erretaulak konpontzeko eta urreztatzeko kanpaina handi bategaz amaitu zan, parrokiako komunidadeak finantzauta. Gaur egun erretaulan nagusi dan irudia ez da jatorrizko titularra. Ama Doloretako bat da Virgen Dolorosa [125] (96 x 58 x 32), 1748an egindakoa, erretaula nagusiko Kalbarioaren barruan ipinteko, Kurtzifikauaren eta San Joan Ebanjelariaren alboan20Ibid.. 1746ko dokumentazioan erregistrauta dagoz altara nagusiaren errematerako “Kurutzearen, Magdalenaren eta San Joanen bulto barriak”, eta 1748an, barriz, Manuel Baltasar de Unda abadeak beren-beregi adierazo eban “Kristo Santu bat, Andra Mari bat eta San Joan Ebanjelari bat” egin zirala, jainko-gurtza apaintzeko. Azkenik, 1750ean, Francisco de Fortagulek ordainketa jaso eban eskultura horreek margotzeagaitik eta urreztatzeagaitik. Irudia jarrera serpentinatuan dago, besoak zabalik eta gorantz begira, irudikapenaren izaera emozionala areagotzen. Arpegiak neurrizko samina adierazoten dau, eta kristalezko begiak kontserbetan dauz. Baliabide hori ohikoa izan zan XVIII. mendeko debozinozko iruditerian, naturalismoa eta fededunak hunkitzeko gaitasuna handitzeko. Ikuspuntu historikotik, erretaula honetan pieza hori egotea nahiko barria da. Izan be, Gerra Zibilean garai bateko irudi titularra desagertu ostean ekarri eben hona. Erretaularen jatorrizko izena Errosarioko Andra Maria zan, eta zuzenean lotuta egoan moltsoa eregitea sustatu eban Errosarioko Kofradiagaz. Irudi honegaz lotutako dokumentazinorik zaharrena 1658koa da. Orduko hatan, kofradiako kontuetan, “Errosarioko Andra Mariaren bulto bat, urreztatuta etorri zana” ordaindu izana erregistrau zan21AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia - Ubide, Errosarioko Kofradiako Kontuak, 1637-1772, 3290/002-00 sign.. Gero, Gerra Zibilean, desagertu egin zan, eta erretaula nagusiko Kalbariotik ekarritako gaur egungo Doloretako Ama ipini eben haren ordez. Errosarioko Kofradiaren kontuetan, oraindino, dokumentauta dagoz irudiarenganako kultuagaz lotutako gastu batzuk. 1743an, Andra Mariarentzat beren-beregi egindako mantu bat ordaindu izana erregistrau eben22Ibid., eta horrek erakusten dau XVIII. mendean zehar debozino horrek izandako jarraitutasuna eta bizitasuna. Atikoan Inmaculada Concepción [126] Sortzez Garbiaren irudi bat dago. Gaur egungo piezea erliebegintza-lanen ostekoa dala dirudi, eta ikonografia guztiz garatua dauka, hodeien, kerubinen buruen eta ilgora erdiaren gainean irudikatuta. Ama Birjina goranzko jarreran agertzen da, gorantz begira eta konposizio dinamikoagaz, eskumako eskua bularraren gainean eta ezkerrekoa aurrerantz luzatuta. Tunika argi bat dauka jantzita, eta mantu urdin bat, urre-koloreko landara-estofauakaz apainduta. Ezaugarri estilistikoak kontuan hartuta, tailua XVIII. mendearen erdikaldekoa dala esan daiteke. Haren kronologia bat dator 1743ko dokumentu-albiste bategaz, zeinean 300 errealeko ordainketa bat erregistrauta dagoan, “Andra Maria Sortzez Garbiaren imajina” baten truke,por lo que probablemente se corresponda con la imagen citada en las cuentas parroquiales23BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 sign..
Erretaulearen historia zehatz-mehatz berrosotu daiteke, analisi estilistikoa eta artxiboko dokumentazinoa konbinauta. Erretaulearen eraikuntza zuzenean lotuta dago Errosarioko Kofradiagaz eta Domingo de Ascorbebeitia durangar arkitektoagaz, hau da, dokumentuetan aitatzen dan erliebe-egileagaz. Lana 1698 inguruan egin zala esan daiteke. Leitekena da 1709ko udal-kontuetan “erretaula barri” moduan aitatzen dan erretaulea Errosarioko Kofradiak sustatutako alboko erretaula hori bera izatea, hain zuzen be24AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia - Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1642-1792, 3290/004-00 sign.. XVIII. mendearen erdikaldean hasitako edertze-kanpaina zabalean, erretaula guztiz urreztatu eben, baita nagusia eta alboetako bestea be25BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 sign.. Dokumentazinoak dino urreztatzaile batzuek jardun ebela, eta alboetako erretaulen akaberarako berariazko trazadurak egin zirala. Une hatan hartu eban gaur egun oraindino daukan urre-koloreko itxurea. Dokumentazinoan barrikuntza ikonografiko garrantzitsu bat jaso da. 1743an Sortzez Garbiaren irudi bat ordaindu zan, beharbada erretaulearen atikoan kokatzeko izango zana. Handik urte gitxira Kalbarioko eskulturak egin ebezan erretaula nagusirako. Horreen artean, gaur egungo Doloretako Ama, XX. mendeko jazoeren ostean erretaula horretan kokatu ebena. Gerra Zibilaren eraginez, desagertu egin zan altarearen titular historikoa izandako antxinako Errosarioko Ama Birjina. Ondorioz, erretaula nagusiko Kalbarioko Doloretako Ama barrokoa kokagune horretara eroan eben, eta moltsoaren jatorrizko ikonografia aldatu egin zan.
San Joan ebanjelariaren erretaulea [127]. Egur polikromaua. Epistolearen aldeko albo-altzaria, jatorriz tenplu honetarako pentsaua izan ez zana. Izan be, Arabako parrokia batetik ekarri eben. Hori jakinda, hobeto ulertzen dira moltsoaren gainerako obrakazko desbardintasun estilistiko batzuk. Hiru elementutan antolatuta dago: bankua [128], gorputz nagusia [129] eta atikoa [130], kale bakarrean garatuta. Bankuaren dekorazinoaren oinarria frutu naturalisten txirikordadun dadoak dira, bai eta panel zentral batzuk be, landara-erreoleoakaz inguratutako ispilu luzezkakaz apainduak. Atal nagusia pilastraz osotutako kanpoko marko baten bitartez artikulauta dago, frutu-txorta ugariz apainduta. Frutuen artean, bereizteko modukoak dira madariak, granadak eta naturaltasun bikainez landutako beste landara-elementu batzuk. Barruan, erdi-puntuko arkua daukan horma-hobi bat dago zabalduta [131], pilastren gainean. Haren perimetroa orbel landuzko ertz batek aberasten dau. Erretaulearen alderdi interesgarrienetako bat ildaska izurtuko zutabeak erabili izana da [132], euskarri nagusietan ikus daitekez, eta XVII. mendearen erdikaldeko eta amaierako erretaulagintzako ohiko urtenbide bat dira. Zutabe horreek zelanbaiteko ikus-dinamismoa helarazoten dabe, baina, oraindino, hurrengo hamarkadetan nagusi izan zan zutabe salomonikoaren konplejutasun formala euki barik. Atikoak kale nagusiaren zabalera bera dauka, eta frutu-txirikordakaz apaindutako pilastren bitartez antolatuta dago. Erdian, frontoi kurbauz errematautako leihoburudun horma-hobi bat dago [133]. Horren gainean ume bilozi bi ageri dira, etxunda, ule uhinduz eta jarrera jostariz, errematearen isurialdeetan laban egiten [134]. Kurutzeak koroitutako landara-kartela bategaz burututa dago moltsoa. Dekorazinoan, konbinauta dagoz elementu klasizistak eta baliabide guztiz barrokoak. Kratera apaingarriakaz eta antolaketa arkitektoniko oraindino ordenauagaz batera, ugari agertzen dira frutu-girlandak, orbel zizelkatuak, kartela ebagiak eta hegal kiribilduak, klasizismo berantiarraren eta dekorazino barrokoaren arteko iragatearen erakusgarri dan lan baten. Horma-hobi nagusian gaur egun dagoan irudia San Joan ebanjelaria da [135] (97 x 41 x 28,5). Zutunik dago, deklamazino-jarreran eta keinu adierazkorragaz. Eskumako eskua bular gainean dago, eta ezkerrekoa ikuslearengana aurreratuta dago, komunikazino-mobimentu edegi baten. Jantziek tolestura zabalak daukiez, eta konposizinoaren mobimentua areagotzen dauen antolaketa dinamiko bat. Eskulturea, jatorriz, ez da erretaula honetakoa. Konserbau dan dokumentazinoaren arabera, 1748 inguruan erretaula nagusiko Kalbariorako egindako irudi-moltsoaren parte da26Ibid.. Manuel Baltasar de Unda abadeak urte hatako ekainaren 1ean egindako deklarazino baten beren-beregi adierazo zan Errepublikaren kontura hiru irudi barri egin zirala: Kristo Santu bat, Andra Mari bat eta San Joan Ebanjelari bat. Geroago, irudi horreek polikromau eta urreztau egin ebezan. 1750eko dokumentazinoan, gainera, erregistrauta dago Francisco de Fortagul jaunari egindako ordainketa bat, eskultura horreek margotu eta urreztatzeagaitik. XVIII. mendearen erdikaldeko irudigintza barrokoaren berezko ezaugarriak ditu tailuak: adierazkortasun naturalistea, efektu emozionalak lortzeko ahalegina eta konposizino dinamikoa. Gerra Zibilaren ostean sartu eben erretaulan, gatazka-garaian desagertu zan San Sebastianen irudi baten ordez. Atikoko horma-hobian irudi interesgarri bat dago, San Migel goiaingerua [136] deabrua menderatzen. Armadurea, ezkutua eta lantza dituan gerlari gazte baten moduan irudikatuta dago goiaingerua, bere oinetan etxunda dagoan deabrua zapalduz eta azpiratuz. Eskultureak erromanismoaren berezko ezaugarriak ditu. Halan ikusten da anatomia sendoan, konposizinoaren zorroztasunean eta irudiaren egikera monumentalean. Hori kontuan hartuta, esan geinke seguruenik XVI. mendearen amaierearen eta XVII.aren hasierearen artekoa dala. Halanda ze, erretaula bera baino lehenagoko testuinguru batetik etorritako eta barriro erabilitako irudi bat da. Frontoiaren goikaldean mutil bi agiri dira [137], ume-irudi biloziak, errematearen isurialdeetan etxunda. Programa ikonografikoarenak berarenak baino gehiago, arkitektura-dekorazinoaren parte dira. Jarrera dinamiko nasaiak mobimentu- eta arintasun-ikutu bat gehitzen dau, gainerakoaren zorroztasunari kontrajarrita.
Erretaulearen egiturea 1660tik 1665era bitartekoa dala esan daiteke. Kronologia hori guztiz koherentea da haren ezaugarri formalakaz eta historiografiak tradizinoz egiten izan dauen sailkapenagaz27ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998 (a), 222. or. ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen. El retablo barroco en Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila, 1998 . Jatorriz Arabakoa izateak adierazoten dau ez zala Ubideko parrokiarako sortu, baizik eta geroago heldu zala tenplura. Ziurrenik, XVIII. edo XIX. mendeetan egindako altzari liturgikoen erabarritzearen eta berrantolaketaren tesuinguruan. Parrokiako dokumentazinoak aukerea emoten dau haren historiaren geroko zenbait fase ezagutzeko. 1744-1745 inguruan, erretaula nagusia eta albokoak urreztatzeko kanpainagaz batera, moltso osoa polikromau eta urreztau eben ostera be, eta orduan hartu eban, neurri handi baten, gaur egun daukan tankerea. 1748an, erretaula nagusiko Kalbarioko eskulturak egin ziran; besteak beste, gaur egungo San Joan Ebanjelaria. Parrokiako artxiboko dokumentazinoan beren-beregi aitatzen da irudi horreek bertako komunidadearen kontura egin zirala. 1750ean, barriz, polikromau eta urreztau ebezala erregistrau zan28BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 sign... Gerra Zibilak programa ikonografikoaren beste aldaketa bat eragin eban. Lehengo San Sebastian titularra desagertu zanez, gaur egungo San Joan ebanjelaria ipini eben horma-hobi nagusian, erretaula nagusiko Kalbariotik eroanda. Aldaketa horrek moltsoaren jatorrizko adbokazinoa aldatu baeban be, elizako eskultura barroko interesgarrienetako bat konserbetea ahalbidetu eban.
Jesusen Bihotzaren erretaulea [138]. Egur partzialki polikromaua. Nabeari atxikitako gorputzean edegita dagozan kapiletako baten kokatuta dago obra hau, eta XX. mende hasierako historizismo neogotikoari jagoko bete-betean. Ziurrenik, 1900-1915 inguruan egin zan. Haren arkitekturea bat dator Errestaurazino garaiko barrikuntza liturgiko eta artistikoak bultzatutako ereduakaz, zeinen arabera gotikoa zan erlijino-sentimentua adierazoteko estilorik egokiena. Erliebegintza egur bernizatuan gauzatuta dago, eta hiru kaletan antolatutako konposizino simetrikoa dauka, bertikaltasuna nagusi. Erdiko kaleak garaiera handiagoa hartzen dau, orratz edo pinakulu nagusi bategaz burututako errezel urten handi baten bitartez. Alboko kaleetan eskema bera dago errepikauta, neurri txikiagoan [139]. Moltso osoa forma neogotikoen errepertorio landu baten bitartez egituratuta dago: arku zorrotzak, hiru eta lau lobuluko trazeriak, gailurreriak, pinakuluak, gableteak, kolomatxu txortakatuak eta landara-elementu estilizauak. Europa erdikaldeko gotikoaren ereduak aske erreproduziduta dagoz arkitekturan, XIX. mendeko estetikan inspirauta, Erdi Aroko eredu jakinetan baino gehiago. Sano deigarria da errematearen bertikaltasun nabarmena. Bertan, hiru errezelak pinakulu zulotu lirain batzuen bitartez altzauta dagoz, eta katedral-orratz txikerrak gogorarazoten dabez [140]. Horreen artean tonu gorri-urdinez margotutako dekorazino-panelen segida bat dago, zeinek XX. mende hasierako tailer historizista askoren berezko ezaugarri dan polikromia-kutsua gehitzen daben. Altara-mahaia [141] proiektu berekoa da. Aurrekalde arkitektonikoa dauka, zutabetxuakaz eta panel apaingarriakaz; erdian, lau lobuluko trazeria karratu zulotu eskerga bat nabarmentzen jako. Erdiko horma-hobian erretaulearen irudi titularra dago, Jesusen Bihotz Sakratua [142] irudikatzen dauena XIX. mendearen amaieratik mundu osoan zabaldutako ikonografiaren arabera. Kristo hodei baten gainean dago, zutunik, eskumako eskuagaz bedeinkatuz, ezkerrekoagaz bularraren gainean sutan daukan bihotza seinaletan dauen aldi berean. Irudiak abegi oneko jarrera sosegaua dauka, errukia eta Jainkoaren maitasuna azpimarratzeko asmoagaz, horreek dira-ta debozino horren funtsezko ezaugarriak. XX. mendeko lehenengo hamarkadetan oparo hedatutako eredu seriauen erako irudi bat da. Leunkiro idealizautako anatomia, polikromia distiratsua eta oihalen tolestura naturalistea debozinozko industria-iruditeriaren erakusle dira. Ezkerreko alboko kalea Sortzez Garbiaren [143] irudi batek beteten dau. Andra Maria eskuak alkartuta agiri da, otoitz egiteko jarreran, tunika zuriagaz eta mantu urdinagaz jantzita. Haren oinpean, ilargi erdia eta jatorrizko pekatuaren sugea dagoz, zintzo jarraituz Lourdeseko agerpenen ostean finkatu eta 1854an Sortzez Garbiaren dogmea aldarrikatu ostean bereziki zabaldutako ikonografia kontzepzionisteari. Eredua argi eta garbi lotuta dago XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran erlijino-irudigintzako tailerrek seriean ekoiztutako irudiakaz. Eskumako alboko kalean irudi bat dago, San Jose Jesus Umeagaz [144]. Umea besoetan dauka Santuak, lili loradun makilea eskuan, haren garbitasuna sinbolizetan dauen ezaugarria. Umeak abegi oneko jarrerea dauka, aitaren figureagaz hartu-emon hurbila eta familiarra erakutsiz. Konposizino hau be XX. mendearen lehenengo herenean oparo zabaldutako debozino-ereduen erakoa da, San Joseren irudiak espiritualtasun katolikoan garrantzi berezia hartu eban garaikoa.
Itxura guztien arabera, erretaulea XX. mendeko lehenengo urteetan hasitako erabarritze-kanpaina garrantzitsuetan eroan eben parrokiara.
Eskulturea
Kristo Kurtzifikaua [145] (30 x 33,5). Egur polikromaua. Kristo hilda dago kurutzean, burua eskoirantz dauka makurtuta eta begiak daukaz zarratuta. Barrura batuta eta nasai-nasai dago, eta gurata urruntzen da efektu dramatikoetatik. Gorpua aurrez aurre dago, eta besoak ia-ia horizontala dan lerroan dagoz luzatuta; eta hankak, alkarregaz. Hori dala-ta, konposizino orekatu eta egonkorra da. Anatomia soiltasunez modelauta dago, eta muskuluak ozta-ozta igarten dira erliebe leunen bidez. Bularraldea estua da, sabelaldea modu eskematikoan dago zehaztuta eta gorputz-adarren garapena zilindrikoa baizen liraina da, XVII. mendearen erdikaldetik aurrera eskultura erlijiosoan nagusi izango dan naturalismo bizitik urrun. Bere arpegierak erregularrak eta bareak dira, zakarrak diran arren. Bere arpegi-adierazpena neurritsua da, ezelako sufrimentu-kinu barik. Ulea ondo atondutako zapa zabaletan jausten da buruaren inguruan. Bizarra, ostera, laburra da eta arreta handiz egituratuta dago, eta horrek irudiaren izaera idealizaua indartzen dau. Garripekoa laburra da; eta tolesturak, bakunak eta ez oso sakonak. Bere jarrerea bat dator oraindokarren azken manierismotik hur dagozan formulakaz, anatomia begizko protagonistea dalako eta oihalak bigarren mailako zeregina beteten dauelako konposizinoan bertan. Irudiak agiriko antzekotasunak daukaz XVI. mendearen amaieratik XVII. mendearen hasiera arte doan tradizino erromanisteagaz. Baretasun adierazkorra, idealismo anatomikoa, neurritasun emozionala eta izaera monumentala kontuan hartuta, tamainu txikikoa dan arren, argi eta garbi dago lengoaia artistiko horregaz bat datorrela. Kurutzea eta idulkia, barriz, ostekoak diranez, ez datoz bat irudiagaz.
Doloretako Andra Maria [146] (118 x 35 x 35). Egur polikromaua. Janzteko irudia da, eta Aste Santuan eta debozinozko beste jardun batzuetan erabilteko sortu zan. Bastidoredun eskulturea da, eta, bertan, burua eta eskuak baino ez dagoz zizelatuta eta polikromauta. Gorputza, ostera, ehunezko jantziak jasoteko diseinautako egitura arina da. Bere arpegia obalaua eta luzea da, eta arpegiera leun baizen finak daukaz. Kristalezko begiak erdi edegita daukazanez eta beherantz begira dagozanez, tristezia neurritsuz betetako arpegierea indartzen da. Betuleak finak eta makurrak dira, eta surra arteza baizen egokia da. Aho txikia dauka, eta, erdi edegita dagoanez, atsekabe-sentierea areagotzen da. Matrailak ia-ia modelauta ez dagozanez, naturalismo nabaria barik edertasun idealizaua lortzea da helburua. Ulea erbidituta dago, zapa kizkur leunetan jausten da betondoen alboan eta parpaila zuridun buruko zapiak zati batez estalduten dau. Polikromia lisoa eta zaindua da, eta, haragi-koloreak argiak baizen ñabartuak diranez, dramatismotik urrun dagoz. Irudiak tunikea eta urre-koloreko xingoladun mantu zabal baltz bordaua daroaz soinean. Horren osogarri, buruko zapia eta parpaila zuridun paparra be badaroaz soinean, eta Andra Mariaren lutu-jantziaren seriotasun kromatikoan nabarmentzen dira erabat. Irudiaren jarrerea bertikala eta estatikoa danez eta ia-ia gorputz-mobimenturik ez dagoanez, adierazkortasuna arpegian bertan azaltzen da bete-betean. Lana bat dator XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran Espainiako tailer seriauek zabaldutako debozinozko modeloakaz.
Margolanak eta lan grafikoa
Ebanjelistak (4) [147] [148] [149] [150]. Horma-pinturea da. Irudiak margotuta dagoz Jesusen Bihotzaren kaperako arkuen eta gangearen arteko trantsizino moduan erabilitako lau petxinetan. Margolanak petxinen forma triangeluar kurbau berezira egokitzen dira, eta tonalidade argiko atzealde neutroen gainean azaltzen diran gorputz erdiko irudien bidez betearazoten dira konposizinoak. Lehenengo petxinan, San Mateo [147], dago irudituta, eta badakigu bera dala, aingerua daukalako sorbaldearen gainean. Santu bizarduna da, ule-matazea eta argi-koroi zirkularra daukaz eta bere Ebanjelioari buruzko liburu edegia daroa eskuan. Gogoeta-jarreran dago, eta emoten dau aingerua bere inspirazino-iturria dala testu sagradua idazteko orduan. Konposizinoa bat dator Ezekielen ikuspegiaren eta Apokalipsiaren ondorioz sortutako eredu ikonografikoagaz. Horren arabera, Mateok gizonagaz edo aingeruagaz bat egiten dau, bere Ebanjelioaren hasieran Kristoren giza genealogia jarteko asmotan. Bigarren petxinan, barriz, San Markos [148] agertzen da lehoiagaz. Santuak animalia dauka alboan, eta lumea eta liburu edegia daroaz eskuan. Irudiaren fisonomia heldua eta bizartsua da, eta bere begiradea konzentrauta dago. Lehoia apaltasunez txertatzen da konposizinoan, eszenearen beheko aldean dago-ta. Bestetik, hirugarren petxinea San Lukasi [149] eskainitakoa da. Irudian bertan, edegita dagoan liburukian idazteko prest agertzen da, eta zezena edo idia dauka ondoan. Animalia konposizinoaren beheko aldean agiri da. Hiru laureneko irudia da, burua erdi biratuta dauka eta hausnarkor agertzen da. Azkenik, laugarren petxinan, San Joan [150], irudia azaltzen da, eta badakigu bera dala, sorbaldan daroan arranoagaitik. Santuak oso bizar laburra dauka, gainerako ebanjelisten aldean, apostolu gazteena dala adierazoten dauen tradizino ikonografikoaren arabera. Liburua daroa eskuan, eta gogoetatsu agiri da, gorantz begira dagoalako. Arranoa personaiaren buruaren atzean dago kokatuta. Irudiak espiritualtasuna eta batutasuna igorten dauz, eta bat dator San Joanek euki ei dauen izaera mistikoagaz.
Margolanak eta lan grafikoa
Ebanjelistak (4) [147] [148] [149] [150]. Horma-pinturea da. Irudiak margotuta dagoz Jesusen Bihotzaren kaperako arkuen eta gangearen arteko trantsizino moduan erabilitako lau petxinetan. Margolanak petxinen forma triangeluar kurbau berezira egokitzen dira, eta tonalidade argiko atzealde neutroen gainean azaltzen diran gorputz erdiko irudien bidez betearazoten dira konposizinoak. Lehenengo petxinan, San Mateo [147], dago irudituta, eta badakigu bera dala, aingerua daukalako sorbaldearen gainean. Santu bizarduna da, ule-matazea eta argi-koroi zirkularra daukaz eta bere Ebanjelioari buruzko liburu edegia daroa eskuan. Gogoeta-jarreran dago, eta emoten dau aingerua bere inspirazino-iturria dala testu sagradua idazteko orduan. Konposizinoa bat dator Ezekielen ikuspegiaren eta Apokalipsiaren ondorioz sortutako eredu ikonografikoagaz. Horren arabera, Mateok gizonagaz edo aingeruagaz bat egiten dau, bere Ebanjelioaren hasieran Kristoren giza genealogia jarteko asmotan. Bigarren petxinan, barriz, San Markos [148] agertzen da lehoiagaz. Santuak animalia dauka alboan, eta lumea eta liburu edegia daroaz eskuan. Irudiaren fisonomia heldua eta bizartsua da, eta bere begiradea konzentrauta dago. Lehoia apaltasunez txertatzen da konposizinoan, eszenearen beheko aldean dago-ta. Bestetik, hirugarren petxinea San Lukasi [149] eskainitakoa da. Irudian bertan, edegita dagoan liburukian idazteko prest agertzen da, eta zezena edo idia dauka ondoan. Animalia konposizinoaren beheko aldean agiri da. Hiru laureneko irudia da, burua erdi biratuta dauka eta hausnarkor agertzen da. Azkenik, laugarren petxinan, San Joan [150], irudia azaltzen da, eta badakigu bera dala, sorbaldan daroan arranoagaitik. Santuak oso bizar laburra dauka, gainerako ebanjelisten aldean, apostolu gazteena dala adierazoten dauen tradizino ikonografikoaren arabera. Liburua daroa eskuan, eta gogoetatsu agiri da, gorantz begira dagoalako. Arranoa personaiaren buruaren atzean dago kokatuta. Irudiak espiritualtasuna eta batutasuna igorten dauz, eta bat dator San Joanek euki ei dauen izaera mistikoagaz.
Margolanak debozinozko pintura erlijioso akademikoaren arabera betearazo dira. Bertan, hain zuzen be, behar dan moduko marrazkia, arpegien modelaketa leuna, argi uniformea eta tonu moteldun paletea dira nagusi. Helburua ez da sakontasun espaziala eta atzekaldeko arkitektura konplexuak topatea, izan be, euren ezaugarri bereizgarri tradizionalen bitartez personaiak nortzuk diran jakitera emotea da lehentasunezkoa. Betearazpena trebea baina bakuna da, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eliza asko zaharbarritzean bertan martxan jarritako kanpaina apaingarrietan egindako dekorazinoaren erakusgarri. Horren guztiorren arabera, esan leiteke XIX. mendearen amaieran eta XX. mendeko lehenengo urteetan, 1900-1915ean-edo, kaperea egokitzeko asmotan egindako obretan margotu zirala.
Urregintzea
Kalizea [151] (26,5 x 13 x 8). Zidarrezkoa da, kolore berori dauka eta urretuta dago. Piezea kronologia desbardineko elementuen bidez zaharbarritu da. Oina, eskulekua eta korapiloa nahikoa modernoa dan jarduketan egin ziran, eta emoten dau kopea antxinakoagoa dan piezea berrerabiltean sortu dala. Halanda ze, sasoi barrokokoa dala esateko aukerea emoten deuskuen ezaugarriei eutsi deutse. Oinaren profila zirkularra da, eta bere konzepzinoa bakuna baizen funtzionala da. Gainkaldea seriautako landara-grabaduen bitartez dago apainduta (lorak, hostoak eta erroleo linealak), eta urtenunetik nahiz goiko aldetik dagoz banatuta. Apaindurea arina eta errepikakorra da, XIX. eta XX. mendeetan modu industrialean edo erdiindustrialean ekoiztutako zidargintza liturgikoaren erakusgarri. Eskulekua eta korapiloa be bat datoz sasoi bereko ereduakaz, torneautako moldurak alkarren ostean agertzen diralako eta grabautako lora-apaingarrien bitartez apainduta dagoalako. Atal interesgarriena kopea da, aurreko kaliza batetik dator-eta. Erdi edegita dagoan kono-enbor formako profila dauka, baita soiltasun formal nabaria be. Bozeldutako edo zizelatutako dekorazinorik ez daukanez, formearen araztasuna bera da interesgarriena. Goiko ertzaren barrukaldea urretuta dago. Bere morfologia bateragarria da XVII. mendearen erdikaldean egindako lanakaz29CILLA LÓPEZ, 2022a, 2. liburukia, 281. zk..
Kalizea [152] (28,4 x 13,5 x 9,3). Urretutako zidarrezkoa. Profil lerronahasia eta gingildun ingeradea daukaz abiapuntu, eta gainkalde apaingarri zabala agiriko nerbioek zedarritutako sei sektoretan dago atonduta. Euren gainean, erliebedun apaindura opatsua hedatzen da, landara-erroleoak, hosto mamintsuak eta ebagitako kartelak daukaz osogai eta, euren artean, kerubin-buru txikiak txertatzen dira. Kanpoko urtenunearen molduraketeak galloiak eta sokadun zerrendak aberasgarri daukazanez, begizko aberastasunaren efektua indartzen da. Eskulekuak proporzino dotoreak daukaz, eta alkarren ostean doazan eta korapiloranzko trantsizino moduan erabilten diran moldura torneauen bitartez dago lotuta. Korapiloak, gainera, anfora edo pitxer konkortuaren formea dauka, eta hemeretzigarren mendeko zidargintzeak gustukoen eukazan modeloetakoa da. Bere gainkaldea guztiz estalduta dago erliebedun dekorazinoaren bidez, eta akanto-hostoen, kiribilen eta oineko apaingarri berberak errepetiduten dabezan kerubin-maskaroien bitartez. Azpikopeak be piezearen gainerakoaren lengoaia apaingarriari eusten deutso, eta honeek osogai daukazan koroia zulotuak estalduten dau: landara-erroleoak, orbela eta eskulekuko lotunetik igoten diran eta ontziaren zati bat inguratzen daben aingeru-buru txikiak. Kopearen profila ezkila-formakoa da, eta ahoa erdi urtenda dago kanpoko aldera. Gainkaldeak leunduta dagoz, eta, goiko erdikaldean, ez daukie ezelako apaingarririk. Piezeak inskripzinoa dauka grabauta, eta bere jatorriaren eta dohaintzearen barri emoten dau: D. Manuel Ajuria residente en la República de México regaló este cáliz a la ante Yglesia de Ubidia. Año 1852. Legenda horri esker, badakigu nor izan zan dohaintza-emoilea, eta lana bera zuzenean be lotu geinke euskal herritarrek XIX. mendean Amerikara egindako emigrazinoaren fenomenoagaz. Bertatik, hain zuzen be, emigradu askok eta askok dohaintzak bialdu ebezan, sorterriko parrokiak edertzeko eta zuzkitzeko asmotan. Zidarrezko eztenak daukaz oineko urtenunean, eta, kopan bertan, “19 H” lege-kontrastea agertzen da, baita erronbo horizontalaren barruan be. Bertan, gainera, mitrea eta giltzak osogai daukazan silua be badago ikusgai. Marka horreei eta, batez be, “19H” daroan erronboide-formako puntzoiari erreparau ezkero, esan leiteke jatorri frantsesekoa dala edo, gitxienez, zerikusia daukala Espainiako tradizinotik urrun dagozan egiaztapen-sistemakaz. Hipotesi horrek zeozelako babesa topetan dau kalizearen tipologia formalean, erabat integrauta dago-ta XIX. mendearen erdikaldeko errepertorio historizista europarrean. Bestetik, galdatutako kerubinen oparotasunak, oso konkortuta dagoan landara-apaindureak eta pitxer-formako korapiloaren profilak antzekotasun nahikoa daukie Luis Feliperen sasoiko eta Bigarren Inperioko lan historizista frantsesakaz (1840-1870, gitxi gorabehera).
Oteun-ontzia [153] (19 x 15 x 13). Zidarrezkoa da, kolore berori dauka eta urretuta dago. Piezea bat dator soiltasun formal handiko tipologiagaz, bolumenak aratzak diralako eta moldurazino apalek ozta-ozta bizituten dabezan gainkalde lisoak diralako nagusi. Oinplano zirkulardun eta tartetutako profildun oina dauka abiapuntu, baita listelak, bozelak eta oinarri sendo eta orekatua sorrarazoten daben urtenune leunak osogai daukiezan moldura zentrokideen bidez atondutako egiturea be. Apaingarririk ez daukanez, bere adierazkortasun osoa ixten dau profil-jokoaren eta leundutako metalaren kalidadearen esku. Urritasun berori eskulekuan be igarten da, alkarren ostean doazan gorputz torneauek osotutako balaustredun garapena daukalako. Erdikaldean, sagar zapaldun korapiloa dago kokatuta, eta bere profila bakun baizen funtzionala da. Kaxeak adopta forma hemiesferikoa dauka, hormak lisoak dira eta ingeradea leuntasunez biribilduta dago. Gorputzaren goiko aldean, harik eta kopa-formako estalgia eratu arte apurka-apurka gorantz egiten daben zenbait maila zentrokidetan antolatutako tapea dago. Horren goiko aldean, gainera, galdatutako eta urretutako kurutzea dago kokatuta, eta, bere besoen amaieran, inspirazino gotikoko hiru gingildun lora handiak dagoz ikusgai. Bere diseinuak badauka antzik beranduko XVIII. mendeko eta XIX. mendeko zidargintza liturgikoko berezko formulazino neurritsu eta funtzionalakaz. Ez dauka eztenik30Ibid., 1. liburukia, 314.-315. or., 2. liburukia, 415. zk..
Ekisaindua [154] (65,5 x 20,2 x 27,8). Urretutako zidarrezkoa da, kolore berori dauka eta brontzea be badago ikusgai. Bere oinak oinplano zirkularra eta garapen zabala daukaz, baita ezkila-forma leundun eta kono-enbor formadun profila be. Bere gainkaldeak ia-ia apaingarririk ez daukanez, metala bera eta urre-kolorearen eta zidar-kolorearen ondorioz sortutako zeharkako argien jokoa baino ez dira nabarmentzen. Eskulekuko lotunean, palma lirain moduan tratautako lantza-formako akanto-hosto zorrotzeko koroia dago kokatuta, eta argi dago baliabide apaingarri hori neoklasikoa dala. Eskulekuaren konfigurazinoa balaustreduna da, eta oso garapen bertikal nabaria dauka. Egituratzeko orduan erdikaldea estutzen danez, moltsoaren liraintasuna areagotzen da, eta errepetidutako zulo txikidun metalezko zinteaz apaindutako tanbor-korapilo barritua dauka goiko aldean. Korapiloaren goikaldetik eta behekaldetik, hosto liraineko koroiak barriro agertzen dira, eta, holan, begiz oina erakustokiagaz lotzen dauen erritmo apaingarri uniformea sortzen da. Goiko aldeak erakustokia dauka osogai, eta Forma Sagraduari eustea helburu daukan lunula zabalaren inguruan dago antolatuta. Lunulearen inguruan dagoan uztaiak galdatutako, leuntasunez modelautako eta lunetearen inguruan simetriaz banatutako kerubinen buruek eta hodeiek osotutako gloria dauka inguruan. Erdiune horretatik, izpi artezen kinuak urteten dau, eta tartetutako luzera desbardineko argi-izpiak daukaz osogai. Antolaketa hori beranduko modelo barrokoen oinordekoa da, eta, hemen, zentzun antolatuagoan eta erregularragoan berrinterpretau da, sensibilidade neoklasikoaren arabera. Moltsoaren goiko aldean, kurutze txikia dago idulkiaren gainean. Ekisaindu hau dotorezia bikaineko lana da, eta bere lineen araztasuna dauka ezaugarri bereizgarri, baita XVIII. mendearen amaierako eta XIX. mendearen hasierako zidargintza erlijiosoan zabaldutako eredu neoklasikoak gogora dakarskun apaindura neurritsua be. Ez dauka agiriko markarik.
Metalezko gauzak
Prozesinoko kurutzea [155] (105 x 48). Metalezkoa. Piezea kirten zilindriko lisoan dago finkatuta, eta, gainean, korapilo arkitektonikoranzko trantsizino moduan erabilitako gorputz molduraua dago kokatuta. Gorputz hori galloi ahurdunak daukazan ezkila-formako profilaren bidez garatzen da. Ostean, oinarri arkitektoniko eta kubikoa agertzen da, eta pilastra ildaskatuen artean oso jarrera dinamikoetan dagozan ebanjelisten erliebeak inguratzen dauz. Bere erlatxa molduraua da, eta pitxertxuak daukaz goiko aldean. Korapiloaren gainetik, kojin-itxurako elementua dago ikusgai, akanto-hostoak daukaz apaingarri eta kurutzea bera finkatzen da bertan. Kurutzea latindarra da, amaieran pinaburuak daukazan beso artezak daukaz, baita ertzean kanporantz urteten daben hosto horzdunak be. Ziringilak balira lez alkarren ostean doazan tondo zirkular errepetiduek barruko gainkaldea zehartzen dabe, eta lau besoak zehartzen dauzan zerrenda jarraituan dagoz txertatuta. INRI kartelea eta argi artezen lau potentzia daroazan medailoi zirkularra dauka. Kristoren anatomia argala da, garripeko laburra daroa soinean eta burua eskoirantz alboratuta dauka. Hiru untzeren bidez finkatzen da kurutzean. Neoklasikoa da, Arabako modeloen araberakoa, XIX. mendekoa. Seguruenik, 1856an erosi zana da31AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia - Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1793-1958, 3291/001-00 sign..
Zutargiak (2) [156] (28,5 x 16). Letoizkoak. Oin zilindriko lisoa daukie, eta, gainean, bozeldutako akanto-hostodun gorputz hemiesferikoa dago kokatuta. Ostean, urre-koloreko esferen katea eta buruaren kono-enbor formako oinarria dagoz ikusgai. Buruak berak zirkuluak inguratzen dauzan erroleo-frisodun tanbor zilindrikoaren formea dauka, eta hegodun kerubinen buruak tartetzen dira bertan. Buruaren goiko aldean, ezponda ahur-ganbila dago. Gainean, argizaia batzeko erretilua dago kokatuta; eta, horren erdiunean, metxeroa. Izan be, sama ahurrean dago oinarrituta, bere profila erraboiltsua da, akanto-orlea dauka oinarrian, bere lepoa lisoa da eta zumitzez inguratuta dago. XIX. mendekoa.
Zutargiak (2) [157] (x 14). Metalezkoak. Goiko aldean pospolina eta segmentuen lotunean bozeldun moldurea daukazan kainoi zilindriko luzean dagoz oinarrituta. Buruaren profila ezkila-formakoa da, urtenune bi daukaz goikaldean, ahurra eta ganbila, eta, euren ondorioz, ezponda arina sortzen da. Horren gainean, erdi ahurra dan platera eta metxero zilindrikoa dagoz finkatuta. Piezeak apaingarri bakarra dauka, hau da, buruaren beheko aldean gainjarten diran akanto-hostoen orlea. XIX. mendekoa.
Pastikuna [158] (17,5 x 11,5 x 6). Brontzezkoa. Formatu txikiko piezea da, profil lerronahasiko silueta ebagia dauka eta izpi dibergenteen atzekaldean nabarmentzen dan kurutzeak betetako erdiunearen inguruan dago antolatuta. Konposizinoa zentzun axial eta simetriko nabariaren bidez garatzen da. Egiturea bertikala da, eta landaren artean txertatutako kerubin-buru txikia dauka goiko aldean. Gorputz nagusiaren albo bietan, hegodun buru bi dagoz ikusgai, eta alboko moldurazinoan dagoz integrauta. Goiko ertza lirdingen zerrendea apaingarri daukan erdi-puntuko arkuaren bidez eratzen da; eta perimetro orokorra, ostera, kurben eta kontrakurben bitartez. Erdikaldean, beso artezeko kurutze latindarra da nagusi, erliebean dago tratauta eta hurbileko ingurunetik irradietan daben izpi lerrozuzenen argi-kinuaren gainean dago ebagita. Kurutzepean, Eukaristia gogora dakarskuezan burutxak, mahats-mordak eta zutoinak osogai daukazan apaindurea dago ikusgai. Beheko musturrek erroleoak eta hostoak daukiez aberasgarri, eta, holan, apaindura-densidade handiko konposizinoa sortzen da, tamainu txikikoa bada be. Betearazoteko orduan, galdatu egin da, eta, ondoren, zehetasun apaingarriak errepasau deutsiez. Estetika neobarrokoagaz bat dator, eta erispide historizisten arabera berrinterpretau da. XIX. mendearen amaierakoa.
Atrila [159] (12 x 29,5 x 25,3). Brontzezkoa. Ekoizpen industrialeko piezea da, egitura edegi baizen zulotua dauka eta profil erdiesferikoko lau euskarri torneautan dago finkatuta. Oinarri angeluzuzenak altuera txikiko metalezko bastidorea dauka osogai, eta, barruko aldetik, erroleoen erretikula apaingarriaren eta alkarren artean lotutako elementu geometrikoen bidez dago indartuta. Liburuari eusten deutsan plano inklinaua ebagidura lerromakurdun trazeria konplexuaren bidez dago eratuta, eta ezin simetrikoagoa dan konposizinotik aurrera dago antolatuta. Erdikaldean, alkarlotutako M letra handia da nagusi, Andra Mariagaz dauka zerikusia eta kurba kontrajarriek eta liraindutako landara-kiribilek osotutako eskemearen barruan dago txertatuta. Angeluak eta alboak aberastu gurean, flora modernistearen ondorioz sortutako eta arintasuna eta gardentasuna sorrarazoten dabezan lerro okertsu baizen eskematikoetara mugatutako apaingarriak dagoz ikusgai. Antoni Gaudík diseinau izana da interesgarriena. 1910-1914koa.
Medallón de indulgencias [160] (19). Brontzezkoa. Placa conmemorativa del jubileo dedicado al Corazón de Cristo, del año 1900. El Papa León XIII ordenó realizar en 1901 este medallón para enviarlo a las iglesias. Fue diseñado por Edoardo Collamarini (1864-1928) y bendecido por el Papa. La transcripción del texto del medallón dentro de la cruz y en los cuatro cuadrantes, dice: “Jesus Christus Deus homo vivit regant imperat MCMI” (Jesucristo, Dios y hombre, vive, reina e impera, 1901). En la orla exterior, empezando por abajo se lee: “Osculantibus crucem hanc in ecclesiam positam et recitantibus Pater indulgentia 100 dierum semel in die” (100 días de indulgencia, una vez al día para aquellos que besen esta cruz ubicada en esta iglesia y recen un Padre Nuestro).
Campana [161]. Bronce. Esquilonada. Decorada con cruz de calvario diamantada. En el medio pie dice: INTER ET PROPHETAVIT DICENS IOANNES EST NOMEN EIUS ET MULTI IN NATI APERTUM, y en los hombros: NATOS MULIERUM NULLUS MAIOR SURREXIT IOANNE BAPTISTA SANTA BARBARA ANO DE 175332BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005a, 162. or..
Campana [162]. Bronce. Esquilonada. Decorada con festones, la Inmaculada y crucifixión. En el mediopié reza LA VOZ DEL ANGEL QUE EN ALTO SUENA AVE MARIA GRACIA PLENA AÑO 1908. Obra de Murga, Zulueta y Echebaster (Vitoria-Gasteiz)33Ibid..
Campana [163]. Bronce. Esquilonada. Decorada con festones y crucifixión. En el mediopié dice MIKEL OTOI EGIZU AÑO 1920. Fundida por Hijos de Murua (Vitoria-Gasteiz)34Ibid..
Campana [164]. Bronce. Esquilonada. Decorada con exaltación de la Eucaristía. La inscripción del mediopié dice SUMMO PONTIFICE PAPA PIO VITORIEM SEDE VACANTE PARROCO HUJUN ECLESIA D FELICIANO ECHEVARRIA ANNO SALUTIS 1949, y en los hombros en latín: cui homo missus a deo cui nomen gra joannes. Fundida por Viuda de Murua (Vitoria-Gasteiz)35Ibid..
Apaingarriak
Meza-jantzia [165] (109 x 68), korporalen estalgia, eskumuturrekoa eta estolea. Jantzia barriro josi da; halanda ze, erdikaldeko xingolea modernoagoa da, eta ez da jatorrizko apaingarria. Espolinez ehundutako eta brotxautako boli-koloreko sedaz eginda dago, eta, bertan, seda prolikromauzko hariak eta metalezko hari batzuk erabilten dira, lora handi naturalistek osotutako apaindurea eratzeko (tonu arrosa, gorrizka eta malbetako oinlodiak eta larrosak, batez be). Horrezaz gainera, zutoin txikiak eta adar berdeak daukiez, eta modu errepikakor eta okertsuan banatuta dagoz ehunean bertan. Konposizinoa bat dator Valentziako ehungintzan hainbesteko eragina euki eben Lyongo modelo frantsesetan inspirautako seden ezaugarri bereizgarri diran gustu rokokoko ehunen modeloakaz. XVIII. mendearen amaierakoa edo XIX. mendekoa bertakoa da, eta baleiteke Garin tailerretan egin izana.
Meza-jantzia [166] (108 x 66) eta kaliza-estalgia. Espolinez ehundutako eta brotxautako sedaz egindako apaingarria da. Atzekaldea zidar-kolorekoa edo nakar-kolorekoa dala esan daiteke, eta, gainean, errepikautako konposizino handietan atondutako landara-apaindurea garatzen da. Marrazkiak mortxada oparotsuak daukaz osogai, eta, bertan, rokokoko errepertorioaren ondorioz sortutako landarak, lora edegiak, lora-pipilak, lantza-formako hostoak eta burutxak nahastetan dira. Polikromia nahikoa aberatsa da. Bertan, hain zuzen be, berdeak, urdinak, urre-horiak, izokin-koloreko arrosak eta ukitu gorrizkatxuak dira nagusi, eta moltsoaren efektu argitsua areagotzen dauen atzekalde argian dagoz banatuta. Marrazkiaren kalidadea eta aberastasun kromatikoa kontuan hartuta, Valentzian egindako lanakaz lotuta dagoala esan daiteke. Gainera, tamainu handiko landara-apaingarri ugari dagozanez eta polikromia bera distiratsua danez, sasoi isabeldarreko ehun valentziar zehatz batzuk jatorkuz gogora. Izan be, XVIII. mendeko errepertorio apaingarriak inspirazino-iturri badaukaz be, esan leiteke ehuna bat datorrela 1850-1870ean-edo Jacquard ehungailuaren bidez egindako kalidadeko lan industrialakaz.
Meza-jantzia [167] (116 x 70) eta korporalen estalgia. Seda gorriz eginda dago tonu gorri-gorrian eta urre-kolorean landutako damasko edo lanpas muetako ehunean. Diseinua errepikapen bertikalean dago antolatuta honako hauxe osogai daukien konposizino simetriko handien bitartez: lora-pitxer lirainak, girnalda eskegiak, landara-erroleoak eta bigarren mailako lora-apaingarri txikiak. Dekorazinoa bat dator hemeretzigarren mendeko historizismotik berrinterpretautako barroko-kutsuko modeloakaz, Jacquard ehungailuaren bidez egindako lanen ezaugarri bereizgarria dan antolaketa erregular eta axiala dago-ta ikusgai. Ehunak antzekotasun estuak daukaz epealdi isabeldarrean eta Berrezarkuntzako lehenengo hamarkadetan Valentziako lantegietan ekoiztutako lanakaz. 1860-1880koa-edo.
Altarako frontea [168] (87 x 216). Apaingarri liturgiko handiago batetik berrerabilitako zati osotu bakoa da, eta, seguruenik, altarako zeharraga, trozal edo prozesinorako esegiduraren bategaz dauka zerikusia. Antolamentua horizontala dala, goiko aldeko erdikaldean ebagidurea dagoala eta zarratutako konposizino-egiturarik ez dagoala kontuan hartuta, esan barik doa jatorrian pieza hau ez zala gaur egun daukan formeagaz sortu. Sedazko satin urdin argia dan atzekaldearen gainean dago eginda, eta tonalidade hori Andra Mariaren apaingarrien ezaugarri bereizgarria da erabat. Oinarrizko ehuna satinezkoa da, eta horrek gainkalde distiratsu baizen aldagarria sortzen dau, argia islatzen dau-ta argirudien eta metalezko zeharkako argien bidez. Atzekalde horren gainean, fin baino finagoa dan apaindura bordaua garatzen da, eta, batez be, bihurritutako metalezko eta urre-koloreko harien, seda polikromauen eta ezarkin gainjarrien bitartez eginda dago. Konposizinoa bera gainkaldea oso-osorik zehartzean landara-arabesko zabalak eratzen dabezan zutoin okertsu baizen uhinduen saretik abiauta antolatzen da. Bertatik, tonu arrosak, zuriak, berdeak, gorri-horiak eta gorri ilunak daukiezan sedazko bordatuen bitartez betearazotako hosto lirainak, lora-pipilak eta lora edegiak ernatzen dira. Marrazkiaren begizko arintasuna handia danez, simetria ez da zurruna, eta landara-lineen mobimentu jarraitua arragotzen da. Bordatuan bertan, gainkaldean hedatutako eta finkatutako metalezko haria be badago agirian (ezarpen-bordatua edo couchinga). Lorek, ostera, ñabartutako seden bidez egindako betegarriak daukiez, bolumena eta gradazino kromatikoa areagotu gurean. Horrezaz gainera, hosto batzuetan metalezko sare-begiak eta betegarri-guneak dagozanez, testurea bera aberasten dabe orokorrean. Lengoaia apaingarriak gustu modernistara garoaz, eta, bertan, lerro makurra elementu nagusia da konposizinoan. Konposizinoa sortzeko askatasun horri, lerro organikoaren nagusitasunari eta loren liraintasunari erreparau ezkero, 1900-1915ean-edo Bartzelonan, Valentzian eta Lyonen martxan egozan tailerrek zabaldutako modeloak jatorkuz gogora.
Beste elementu batzuk
Bateoarria [169] (102 x 91,5). Harrizkoa. Euskarri lauangeluarraren gainean dago oinarrituta, eta bere moldurazinoa funts-funtsezkoa da, fusteranzko trantsizino moduan erabilten diran toru gainjarri biren bidez dagoalako egituratuta. Bestetik, fuste hori sekzino zirkularreko monolitikoa da, eta, helize-formako garapen dotorearen bitartez apainduta dagoanez, kiribil lisodun zutabe salomonikoa sortzen da. Apaingarri hori behinolatik ezagutu arren, zori berezia euki eban Erdi Aroko azken mendeetan eta Aro Modernoaren hasieran. Kasu horretan, bihurdureak ez dauka ez landara-apaingarririk ez erliebe osogarririk. Halanda ze, argi eta garbi dago apaintzeko borondatea neurritsua dala. Espiren lanketea erregularra eta behar dan modukoa danez, begizko mobimentua emoten deutso gainontzean oso-oso bakuna dan moltsoari. Kopea hemiesferikoa da, eta garapen bolumetriko bikaina dauka. Kanpoko gainkaldearen akaberea zehatuta edo mutxardatuta dago. Goiko aldean, gaur egun desagertuta dagoan antxinako tapearen metalezko ainguraketen aztarnak dagoz ikusgai. Ikuspegi estilistikotik, pieza interesgarria da, trantsizinorako erabilten dalako. Formen zehaztasunak, euskarriaren bakuntasunak eta kopearen zabaltasunak Behe Erdi Aroko modeloak dakarskuez gogora. Zutabe salomonikoak, ostera, Aro Modernoaren hasierako berezko sensibilidadeak iragarten deuskuzan osogai apaingarria eskaintzen deusku. XVI. mendeko lehenengo hamarkadetakoa-edo.
Kajoi-altzaria [170] (104 x 400 x 95,5). Egurrezkoa. Sakristiako altzari hau pieza eta ehun liturgikoak gordeteko sortu zan. Luzetarako garapen handiko konposizino horizontala dauka, eta simetria zorrotzean kokatuta dagozan alboko kajoi-gorputz bien eta atedun gorputz nagusiaren bidez dago antolatuta. Kajoien fronteek erliebe urriko profil hausi eta ebagidun moldurazinoak daukiez apaingarri, eta, burdineria inguratzen dabenez, gainkaldea begiz egituratzen laguntzen dabe, larregizko apaindurea erabili barik. Metalezko heldulekuek ebagitako xafla okertsuak daukiez, eta bat datoz azken Barrokoko berezko ereduakaz. Giltza-zuloak, barriz, sotiltasunez txertatzen dira konposizinoan. Egiturea boladun erpe-hanken gainean kokatuta dago, eta horrek itxura sendo baizen dotorea emoten deutso moltsoari. Beheko errematea ebagitako txanbrana lerronahasi ikusgarria da, eta, altzaria luzetara oso-osorik zehartzean, kurben eta kontrakurben erritmo uhindua sortzen da, Barrokoko berezko elementuaren erakusgarri. Agiriei esker, zehatz-mehatz dakigu zer inguruabarretan erosi zan. 1792an, herrian bertan jaio arren Habanan bizi zan Francisco Ajuriak 741 erreal bialdu eutsazan parrokiari, elizan hobekuntza batzuk egiteko. Diru horren zati bat sakristiarako leihoa egiteko eta kajoi-altzari hau finantzetako erabili zan. Hurrengo urtean, 1793an, 300 errealeko lehenengo ordainketea egin jakon Lorenzo de Echeandia ebanisteari, altzari hori egin eian. Halanda ze, lanaren kostua 1.200 errealekoa izan zan danatara36AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia - Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1793-1958, 3291/001-00 sign..
Idulkidun ontzia (2) [171]. Loza finezkoa. Pieza hau moldeauta eta beiratuta dago (maiolika ereduaren arabera), eta erliebedun apaindurea dauka, baita tonu arrosa eta berdedun esmalte polikromauak be. Globo-formako lora-askearen antza daukan ontzia eta aparteko idulkia daukaz osogai, eta inspirazino neorrokokoko maskorren, kartelen eta arrokaia-apaingarri zabalen bidez dagoz apainduta. Oinarriaren atzekaldean, “W.S.S.” letren erliebedun marka estanpaua eta “11867” modelo-zenbakia dagoz ikusgai, eta Wilhelm Schiller & Sohn (Podmokly, Txekiar Errepublikea), lantegi bohemiarrak egin ei ebazan, Erdialdeko Europan maiolika artistikoa egiten eben lantegi nagusietakoa zala kontuan hartuta. Tipologiari, tratamentu apaingarriari eta gama kromatikoari erreparau ezkero, esan geinke piezea bera XIX. mendearen amaieran, 1900ean-edo, egin zala Erdialdeko Europako eredu historizistearen arabera.
Hodiak (2) [172]. Erretako buztinezkoa. Sekzino zirkularreko tutu zilindriko bik osotutako hoditeria hidraulikoaren zatiak dira. Tutu horreek kono-enbor formakoak-edo dira, eta kanpoko koilare indargarria daukie goiko musturretik hur. Torneaketearen eta egosketa oxidatzailearen bidez eginda dagoz, eta beiratu bako gainkalde lisoak daukiez, baita fabrikazino-prozesuaren agiriko aztarnak be. Bere morfologia bat dator ur-hoditeriako edo saneamentuko sistema tradizionalakaz, zenbait tarte alkarren ostean txertatuta dagozalako. Eredu hori, hain zuzen be, oso hedatuta dago etxeko, nekazaritzako eta arkitekturako instalazino hidraulikoetan. XVIII.-XIX. mendeetakoak.
Beirateak [173] [174] [175] [176]. Beruneztutako beirate figuratiboen moltsoa da, eta irudi monumentalek itxurazko arkitekturak eta landara-zerrendak daukiez inguruan. Honeen irudiak dira, hain zuzen be: Guadalupeko Andra Maria[173], San Frantzisko Asiskoa [174], Aita Jainkoa [175] eta Andra Maria otoizlaria [176]. Bertan, atzekalde urdin eta gorri bizi-biziak nabarmentzen dira, baita tratamentu apaingarri aberatsa be. Parrokiako agiriei esker, badakigu zein dan beirateon eta beste batzuen testuingurua. 1721ean, antxinako elizako leiho batzuetarako beirateakaitiko ordainketak aitatzen dira, kristalezko itxiturak baino ez badira be37AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia - Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1642-1792, 3290/004-00 sign.. Arabere garrantzitsuagoa da 1849an Pedro Luis de Bengoechea arkitektoaren zuzendaritzapean eleizea barriro eregiteko hasitako prozesu handia, une horretan bertan eratu zalako gaur eguneko eraikina. 1854an be, torrean inusturia jausi ostean leihoetako kristal ugari ordeztu zirala dago dokumentauta. Hori dala-ta, gaur eguneko beirateak ez egozan sasoi horretan. Azkenean, 1944an, Josefina de Arechaga andreak beirateen zaharbarrikuntzea ordaindu ebala dago erregistrauta. Jarduketa horregaitik 3.200 pezeta ordaindu ebazanez, argi eta garbi dago moltso hori aspalditik jarrita egoana38AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia - Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1793-1958, 3291/001-00 sign.. Bere lengoaia formal eta teknikoak lotura estua dauka XIX. mendeko azken urteetan Maumejean Etxeak egin ebazan lanakaz. Burualdekoak, hain zuzen be, tailer horrek egin ebazan 1899an, eta, kaperakoek sinadurarik ez daroen arren, urte berekoak eta egile berarenak dira seguruenik.
Interes etnografikoko elementuak
Atabakea [177] (29 x 17,5 x 3,5). Egurrezkoa. Eskaera-plater moduan erabilten da eleizetan, eleizkizunetan limosnea batzeko. Mihiztatutako egurrez eginda dago, eta sakonera txikiko kaxa zirkular zabala dauka, txanponak eta opalkuntza txikiak ixteko. Ontziaren ertza goratuta dago, eta kurutze moduan atondutako zeharragen bidez dago indartuta. Alboetako baten, torneautako gider luzea dago lotuta, profila balaustreduna da, zeozelan esatearren, eta oraleku esferikoa dauka goiko aldean. Horri esker, sakristauak edo eskatzaileak ontzia hurreratzen eutsen eleiztarrei, lar hurbildu barik. Betearazpena funtzionala da, eta ez dauka apaingarririk, holako herri-tresnetan ohikoa dan lez. Tipologia oso konserbadorea danez eta ia-ia bilakaera formalik euki ez dauenez, ezin dogu zehatz-mehatz esan noizkoa dan. XIX. mendekoa.
Matrakea [178] (12 x 5 x 16). Egurrezkoa. Formatu txikiko piezea da, eta kanpantorreko edo koruko matraka handietatik bereizten da; izan be, zerikusi handiagoa dauka sakristauek, eleizmutilek edo kofradiek eleizkizun zehatz batzuetan erabilitako eredu ibiltariakaz. Bastidorea diran oholtxu mihiztatu bik osotutako kurutze-formako egiturea dauka osogai. Goiko aldean dagoan zeharkako ardatzaren gainean, egurrezko mazu txikia edo mailua dabil biraka. Horren eraginez, piezea kulunkatu egiten da, eta mailu horrek txandaka joten dauz bastidoreko alboak; holan, kanpai-deia ordezten eban soinu lehor baizen errepikakor bereizgarria sortzen da. Betearazpena funtzionala da guztiz, ez dauka apaingarririk eta hau baino ez dago ikusgai: artisau-lanaren aztarnak, erabilerearen ondorioz sortutako higadurea eta zahartzapenagaitiko patina trinkoa. Aste Santuko eleizkizunak iragartea eukan helburu nagusi, Eguen Santuko Gloriatik Pazkoko Bijiliara arte, batez be, epealdi horretan kanpaiak isilik egozalako tradizino liturgikoaren arabera. Era berean, eleiztarrei dei egiteko, penitentziako prozesinoetan laguntzeko edo gurtzetako une zehatz batzuk azpimarratzeko be erabili eitekean. Piezearen eraikuntzea bakuna da, eta, ondorioz, gatxa da noizkoa dan zehatz-mehatz esatea, mendeen joan-etorrian tipologia horrek ia-ia aldaketa formalik euki ez ebalako. Edozelan be, mihiztatzeko teknikea, mailuaren funtsezko torneaketea eta egurraren higadura nabaria kontuan hartuta, XVIII. mendearen hasierearen eta XIX. mendearen arteko kronologia proponidu daiteke.
Pirotekniako oholak (2) [179] [180] (43,3 x 24,5 x 3,2 y 38,2 x 16,5 x 2). Egurrezkoak eta metalezkoak. Jaietako eta erlijinoko ospakizunakaz lotutako suzirietarako euskarriak dira. Pieza horreek suziriei edo artifizio pirotekniko txikiei eusteko eta leku egonkor batetik botateko erabilten ziran. Egurrezko ohol angeluzuzen bakarragaz dagoz eginda, eskina biribilduak daukiez eta helduleku ebagia daroe goiko aldean, errazago garraiatzeko. Erdikaldean, forjautako burdinazko kako mardula daukie, eta egurrean bertan errematxautako metalezko txirrindolen bidez dago finkatuta. Burdinaren kurbadureari esker, suziriari edo artifizioa eroian kanabereari eusten jakon, eta ondo botateko moduko posizinoan oratzen eutsien. Tresna hori ekoizteko erispideak funtzionalak baino ez ziran. XX. mendekoa.
Jesusen Bihotzaren zutoihala [181]. Egitura angeluzuzen bertikala dauka, eta hiru gingil zorrotz daukaz beheko aldean. Gingil horreen erpinetatik, urre-koloreko hariz egindako borlak eta litsak dagoz zintzilik. Zutoihala bera kolore gorri bizi-biziko sedazko satinez eginda dago. Perimetroa oso-osorik dago urre-koloreko metalezko ezarkinen eta xingola apaingarrien bidez aberastuta. Batetik, urre-koloreko letraz bordautako inskripzinoa dago ikusgai: VIZCAYA A CRISTO REY. Beheko aldean, ostera, 26 JUNIO 1927 datea agertzen da, baita PARROQUIA DE UBIDEA legendea be. Erdikaldean, Jesusen Bihotzaren ikur handia garatzen da, eta, bertan, goiko aldean kurutzea daroan eta inguruan arantza-koroia daukan bihotza agertzen da irudituta. Bertatik, gainera, urre-koloreko metalezko hariz egindako ezarkinetan betearazotako argi-izpi ahaltsuak irradietan dira. Moltsoa lora txikiz eta bordautako izarrez osotutako mandorlearen barruan dago kokatuta. Beste aldeko erdikaldean, ostera, oihalaren gainean margotutako obaloa dago, eta, bertan, Kristoren irudia dago ikusgai. Sutan dagoan bihotza daroa bularrean, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako estanpa eta oleografia erlijiosoen bidez bete-betean hedatutako modelo ikonografikoen arabera. Pintureak honeek osogai daukazan apaindura bordau aberatsa dauka inguruan: landara-erroleoak, liraindutako lorak eta urre-koloreko tizuzko ezarkinen bidez egindako zutoin okertsuak. Medailoiaren gainean, errege-koroia dago, eta, modu berean, Kristo Erregearen izenagaz dauka zerikusia. Apaindurea bat dator 1910-1930eko hamarkadetako arte erlijiosoetako berezko gustu historizista eta eklektikoagaz, epealdi horretan elementu neobarrokoak eta XX. mendeko lehenengo hereneko tailerrek seriean egindako apaingarri liturgikoen ezaugarri bereizgarria zan konposizino simetriko antolatua erabili ziralako aldi berean. Horrezaz gainera, piezeak interes historiko handia dauka, Ubideko parrokiak 1927ko bagilaren 26ko ekitaldietan parte hartu ebala jakitera emoten deuskulako. Epealdi horretan, hain zuzen be, Bizkaiko hainbat eta hainbat parrokiak Kristo Erregeagaz bat egiteko eta Jesusen Bihotzaren gurtzea goresteko egindako zeremonia kolektiboetan parte hartu eben, azken hori sasoi haretako herri-erlijinotasunaren adierazpide nagusietakoa zala kontuan hartuta.
San Sebastianen zutoihala [182]. Kolore gorriko seda artifizialezko satinez edo tafetaz eginda dago, eta formatu angeluzuzen horizontalean dago jarrita. Eremua liso dago ia-ia, bordau eta lits barik, eta apaingarri guztiak erdiunean agertzen dira. Erdikaldean, San Sebastianen irudia daroan kromolitografia angeluzuzena dago kokatuta. Gorputz erdiko irudia da, eta erdi biluzik agertzen da bere martirioko zugatzera lotuta. Irudiak urre-koloreko xingoladun ezarkinen bidez egindako erroleo simetrikoak osogai daukazan marko apaingarria daroa inguruan. Irudian bertan, bordautako inskripzino hau irakurten da: SAN SEBASTIÁN MÁRTIR; eta, beheko aldean, ostera, honako hauxe: UBIDEA – VIZCAYA. Biak, gainera, ezarritako urre-koloreko letretan dagoz idatzita. Materialak, josteko teknikea eta tipologia kontuan hartuta, esan leiteke XX. mendeko bigarren herenekoa dala.
San Luis Gonzagaren zutoihala [183]. Kolore urdin argia daukan satin-antzeko ehunaz eginda dago, eta, tradizinoaren arabera, kolore hori garbitasunagaz eta gazteen eta Andra Mariaren lagunarteakaz egon da lotuta. Apaingarri gehienak erdikaldeko ardatzean lekuratuta dagoz, eta, ondorioz, gainkalde zabalak liso-liso agertzen dira. Erdikaldean, San Luis Gonzagaren irudi txikia dago kokatuta. Sotana baltza eta elizatorra zuria daroaz soinean; eta gurutzefikea eta liliak, eskuetan, gazte kristinauen zaindaria dan santu jesuita horren ezaugarri bereizgarrien erakusgarri. Irudiak urre-koloreko xingoladun eta ehun argidun ezarkinen bidez egindako inspirazino historizistako kartela bakuna dauka inguruan. Albo bietan, SAN LUIS GONZAGA inskripzino bordaua garatzen da, eta atzekalde urdinean ezarritako urre-koloreko letrez dago idatzita. Tipografiaren diseinua liraina da, eta erdi geometrikoak diran trazu garbiak daukaz, alfabeto historizistetatik urrun. San Luis Gonzagaren izena adierazgarria da, jesuiten espiritualtasunak eta gazteen alkarte katolikoek gehien sustatutako santuetako bat izan zalako XIX. mendearen amaieratik XX. mendeko lehenengo hamarkadetara arte. Santuaren aukeraketeak berak kronologiaren inguruko arrasto garrantzitsua emoten deusku. Izan be, San Luis alkarteen une gorena modu berezian zabaldu zan 1910eko eta 1930eko hamarkadetan, eta data horreek bat datoz ehun honegaz.
Eleizbarrutiko gordailuan gordetako elementuak (urregintzea)
Krisma-ontziak [184] (pieza bat, 12,5 x 6,6; pieza bikotxa, 12,8 x 7,8; eta kaxea, 15 x 14 x 10,2). Zidarrezkoak dira, eta kolore berori daukie. Moltsoak sakramentuak emotean erabilitako orio santuak gordeteko eta garraiatzeko hiru krisma-ontzi daukaz osogai. Ontziak dilista-forma edo disko-forma bereizgarria daukie, euren gorputza ezin zapalagoa da eta profil zirkulardunak dira. Halanda ze, zidargintza liturgiko hispaniarrean tradizino luzekoa dan tipologiakoak dira. Gorputz bakotxetik, kanpai-formakoa ei dan profila eta kono-enbor formea daukazan samea abietan da, eta banakako tapoiak daukaz goiko aldean. Seguruenik, euretako batzuk osteko jarduketetan aldatu edo ordeztu ebezan. Aurrekaldeetan, orio desbardinak identifiketako sigletarako klipeo zirkularrak dagoz kokatuta, eta taiuketa lerromakur dotorea daukien eta aurrez aurre dagozan erroleoek osotutako alboko kirtenei esker, oso erraz erabili eta garraiatzen dira. Ontzi bi sabeletik dagoz lotuta, eta beste bat soltean dago. Ikuspegi estilistikotik, piezak bat datoz modelo errenazentisten oinordekoa dan tradizino formalagaz. Gorputzen bakuntasun geometrikoek, samen egiturazko argitasunak eta kirtenen diseinuak antzekotasun estuak daukiez museoetako beste bilduma batzuetan gordetako krisma-ontziakaz. Euren artean, Nafarroako Museoko batzuk aitatu behar doguz (CE000129 inb. zk.); horreek XVI. mendekoak dira. Ahaidetasun tipologiko horri esker, badago moltsoa errenazentistak diran lanakaz lotzerik. Edozelan be, mendeen joan-etorrian holako piezak eten barik erabili diranez, emoten dau behin baino gehiagotan konpondu, barriro zidarbistu eta zati batez ordeztu dabezala, batez be erremate eta osogarri batzuetan ikusten dan lez. Krisma-ontziak euren garraio-kaxeagaz batera gordeten dira, eta kaxa hori eskinetan ikusgai dagozan miru-buztanez mihiztatutako egurrez eginda dago. Oinplano angeluzuzena eta egitura sendoa daukaz, baita ahokatutako tapea eta, errazago garraiatzeko asmotan, sokadun edo landara-zunzdun estaldurearen bidez babestutako metalezko alboko kirtena be. Krisma-ontziak XVI. mendeko hirugarren laurenekoak-edo dirala esan daiteke39CILLA LÓPEZ, 2022a, 1. liburukia, 223. or., 2. liburukia, 82. zk..
JMGC - MRV - RCL
Juan Manuel González Cembellín – María Romano Vallejo – Raquel Cilla López
1. ITURRIZA Y ZABALA 1967a, 345. or.
2. BFAH-AHFB, Udalarena, Ubideko Udal Artxiboa, Udal-kontuen liburua, 1666-1722, UBIDE 0001/001 signaturea.
5. BFAH-AHFB, Udalarena, Ubideko Udal Artxiboa, Udal-kontuen liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 signaturea.
6. AHEB- BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia – Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1793-1958, 3291/001-00 signaturea.
7. Ibid.
9. ACOB-KGBA, Ubideko San Joan Bateatzailearen parrokiako tenplua konpontzeko obren espedientea, 1972-1973, D2-0064/026 signaturea; Ubideko San Joan Bateatzailearen parrokiako tenplua konpontzeko obren espedientea, 2004, D1-0233/003 signaturea.
10. ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998 (a), 314. or.
11. AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia – Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1642-1792, 3290/004-00 sign.
12. MUÑIZ PETRALANDA, 2011, 95. or., 136.-137. or.
13. AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia – Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1642-1792, 3290/004-00 sign.
14. BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 sign.
15. BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1666-1722, UBIDE 0001/001 sign.
16. BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 sign.
17. AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia – Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1793-1958, 3291/001-00 sign.
18. ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998 (a), 227. or.
19. BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 sign.
21. AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia – Ubide, Errosarioko Kofradiako Kontuak, 1637-1772, 3290/002-00 sign.
23. BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 sign.
24. AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia – Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1642-1792, 3290/004-00 sign.
25. BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 sign.
27. ZORROZUA SANTISTEBAN, 1998 (a), 222. or.
28. BFAH-AHFB, Udal Atala, Ubideko Udal Artxiboa, Udal Kontuen Liburua, 1723-1770, UBIDE 0001/002 sign.
29. CILLA LÓPEZ, 2022a, 2. liburukia, 281. zk.
CILLA LÓPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2022, 4 liburuki. (Kultura Ondarearen Ikerketak bildumea, 4. zk.). Hemen eskuragarri: https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/
30. Ibid., 1. liburukia, 314.-315. or., 2. liburukia, 415. zk.
31. AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia – Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1793-1958, 3291/001-00 sign.
32. BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA eta ROMANO VALLEJO, 2005a, 162. or.
BARRIO LOZA, José Ángel (dir.), MOLINUEVO ZABALLA, María, y ROMANO VALLEJO,
María. Bizkaiko kanpaiak / Campanas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia – Kultura Sailak / Diputación Foral de Bizkaia – Departamento de Cultura, 2005. (Colección Inventarios, nº12). Disponible en https://www.bizkaia.eus/Kultura/kanpaiak/index.asp?idioma=CA
33. Ibid.
34. Ibid.
35. Ibid.
36. AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia – Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1793-1958, 3291/001-00 sign.
37. AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia – Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1642-1792, 3290/004-00 sign.
38. AHEB-BEHA, San Joan Bateatzailearen parrokia – Ubide, Kontuak, inbentarioak eta bisitak, 1793-1958, 3291/001-00 sign.
39. CILLA LÓPEZ, 2022a, 1. liburukia, 223. or., 2. liburukia, 82. zk.
CILLA LÓPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2022, 4 liburuki. (Kultura Ondarearen Ikerketak bildumea, 4. zk.). Hemen eskuragarri: https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/