SAN PEDRO APOSTOLUAREN ELEIZEA

Arratia

\

Dima

i

Folletoa

Ugarana k, z/g (48141)

p.santiago.zeanuri@bizkeliza.org

ERAIKINA [1]

Tenplua herriaren goikaldean dago, malda handi baten tontorrean, handik haran osoa ikusten dala.

Eraikina oinplano laukizuzenekoa da [2], hiru nabekoa [3], baina, erdikoa alboetakoak baino askoz zabalagoa danez, nabe bakar moduan erabilten da eleiztarrak hartzeko; alboko nabeak, barriz, pasabide estuak baino ez dira, ingurutik ibiltea errazteko.

Bost zatitan bananduta dago modu erregularrean; azkeneko zatia goiko koruarentzat da. Burualdea laukizuzena eta nahiko sakona da, nabe nagusia baino hainbat estuagoa [4].

Kanpotik, prisma itxurako gorputz etzan handi baten antza dauka; eleizpe zabal batek inguratzen dau, eta kanpantorrea oinetan altzetan da [5]. Burualdearen inguruan, lursailaren berezko desnibela aprobetxauta, hainbat altueratan antolatutako gelak dagoz [6].

Kanpoko horma-lana (**aparailua**) agiriko harlangatxez eginda dago, oso irregularra da eta teknika zein kalidade aldetik zati ezbardinak daukaz, ondo bereizten diranak [7], eraikinaren historia konplexuaren erakusgarri. Hormak hainbat materialez beteta dagoz: harlangatx arruntetik hasi eta zepetaraino; material horreek iparraldeko horman dagoan horma-zulo zahar bat ixteko be erabili ziran [8]. Barrualdean dana dago luziduta, beheko aldean izan ezik. Han, perimetro osoan zehar egurrezko zokalo altu ahokatu bat dauka [9].

Zoladura egurrezko tarima da [10], eta zati handi baten antxinako hilobien ertzak listoi txiker argi batzukaz markau dabez [11]. Ia lehenengo zati osoa nabarmen dago harmaila baten gainean, eta gehiago burualdean, lau mailaren gainean altzauta dago-ta [12].

Nabeak definiduten dabezan euskarriak sekzino karratuko zutabe toskanarrak dira [13], kareharrizko basakaz eta kapitelakaz. Euron panel leuneko gainean taulamentu jarraitua garatzen da, eta erremate molduratua dauka, bozel-laurenean, listel artean [14]. Ez datoz bat tenpluaren kanpoko indargarriakaz, hegoaldeko eta mendebaldeko aurrekaldeetan jarritako estribu pare bana baino ez dira-ta. Hegoaldeko biak zirkuluerdi-formako oinplanokoak dira [15], maldan dagoan basa txikiagaz, eta bigarren eta laugarren tarteetan dagoz. Mendebaldeko kontrahormak, barriz, kalidade onekoak dira, torrearen alboetan dagoz eta maldan errematauta [16]. Egia esan, torrearen luzapena dira, eraikina oinaldean indartzeko [17].

Nabe nagusia luneto-gangaz estalita dago, erdiko banda hondoratua daukien fajoi-arkuen artean sortzen diranak [18]. Alboetako nabeak, erdikoa baino bajuagoak, irargixka luzeakaz estaltzen dira [19]. Kapila nagusia estuagoa da, eta, lehen aitatu danez, garaipen-arku kajatu batetik sartzen da bertara [20] eta ertz-gangak estalita dago [21]. Azken zatiaren estaldurak urtenbide atipikoa dauka, ertz-gangaren eta irargixken gangaren arteko konpromisozko hibrido bitxia [22].

Nabeko irargixkak horma bitan dagoz, eta bertan bao termalak dagoz [23], hiru argitan banatuta, zutabeen bidez, oso eraginkorrak tenplua argiztatzeko [24]. Argizulo mota bera dago burualdearen alboetan be, txikiagoak eta banaketarako zutabe bakoak [25]. Bao guztiak oraintsuagoko apaindura geometrikodun beiratez itxita dagoz [26].

Bi sarbide dagoz aurrez aurre, habeartearen erdiko atalaren alde bietan, eta beste sarrera axial bat eleizearen oinaldean. Guztiak mailakatuak dira, baina torrearen azpian dagoana apur bat aldatu egin da tenplurako irisgarritasun unibersala emoteko [27]. Hegoaldekoak eta mendebaldekoak ateburu dobelatua daukie [28], plaka leuneko apaingarriz hornitua; hegoaldekoak [29], barriz, dobelazko ateburua bai, baina apaindurazko ingururik ez dauka.

Hegoaldeko pasabidearen alboetan kalbarioko kurutzeak dagoz [30]. Holango apaindurarik ez da agiri beste sarrera bietan, eta horrek esan gura dau sarrera nagusia hori dala. Barrukaldean, hiru baoetan isuria eta tunel eskartzanoa dago [31], eta, oinaldeko sarreraren alboan, ur bedeinkaturako ontzi oboidea, kurutzerako horma-hobi eta guztikoa, marmol baltzez landua [32].

Korua [33] oraintsuago egindako arku beheratu zabal baten gainean dago [34], toskanar pilastren gainean [35]. Atzeko zati osoa hartzen dau, eta tribuna lez luzatzen da alboko nabeen gainean, aurreko tarteraino [36]. Arandelazko barrotakaz babestuta dago [37], ardatz-formako korapiloakaz, kapiteletan artaburu modura batuta [38], segurutik jatorrizko karelaren zati batzuk berrerabilita. Beheko aldean eta enjutetan dekorazino garaikidea dauka [39]. Hego-ekialdeko angeluan sartuta dagoan klaustro-eskailera batetik igoten da korura [40].

Sakristiak eta parrokiako gainerako gelek burualdeari atxikitako gorputz handi bat osotzen dabe, arkuteria gainean aterpea eginez [41]. Horren azpian eleizpea luzatzen da, eta han egoten ziran udaletxe zaharra eta herriko eskolak [42]. Bao dintelduak daukaz kanpokaldera eta barrukaldera beheratuta [43]. Sakristiaren azpian, lurraren gorabehera aprobetxatuz, gaur egun udalerako erabilten diran gelak dagoz, dobela-ateburudun lau sarbideren bidez edegiak [44].

Arkupe-torrea oinaldeko hormearen erdian dago [45]. Kurutze-formako pilastren gainean eregita dago [46], eta euron bueltan datoz zirkuluerdiko hiru arku [47] dotatutakoak [48]. Torrearen beheko atala ertz-gangaz estalita dago [49], baina kurutzeriarako prestauta dagoala dirudi, barruko angeluetan edalontzi-mentsulak ditualako [50]. Oinaldeko kontrahormak torreari lotuta dagoz beheko inposten bidez [51].

Hurrengo gorputz bietan hiru leiho dobelatu eta dintelduren bitartez sartzen da argia [52], barrukaldean arku eskartzanoak dira, tunela isurita dabenak [53]. Torreko paramentuetan hutsune txikiak dagoz [54]. Barrutik tronpa txikiak be ikusten dira [55] torrearen goikaldea alakatzeko, eta, gainetik, jatorrizko baoak [56] gaur egun itsututa.

Torrearen fustea pilastra lauen artean kokatzen da [57]. Mastaren gainean oinplano oktogonaleko kanpantorrea dago [58], zirkuluerdiko bao kardinalak daukazana [59]. Profil zuzeneko erlatx hausi batek emoten deutso bidea kapitelari, boluta-goarnizinoz aberastuta [60]. Burdinazko kurutze batek errematetan dau.

Eleizpeakk tenpluaren perimetro osoa inguratzen dau [61]. Burualdearen inguruan erdi-puntuko arkuteria handien [62] eta losadun solairuen itxura hartzen dau. Halan be, bidearen gainerako zatia teilapez estalitako egiturea da [63]. Zutoin zuzenen gainean altzetan da [64], jabaloiez lagundurik [65], eta banku jarraitu bat osotuz luzetara [66]. Zoladura kareharrizko kale-karrajua da [67], hegoaldeko sarbidean izan ezik; hor enkatxo-zati handi bat geratzen da [68]. Iparraldean, karrajuak aspa-dekorazinoa dauka [69]. Enkatxoa plazatxoan be badago, tenpluaren oinaldean [70].

Teilatuari, burualdearen parean, hormigoizko kanpai-horma txiki bat gehitu jako, zirkuluerdiko arku baten antzean, kanpantorre bat dago, uztarriagaz [71].

Argi dago bertan ez dala ezer geratzen X. mendeko ustezko fundazinoa baieztau leikenik, Iturrizak 1ITURRIZA Y ZABALA, 1967a, (manuscrito de 1794), 2 vols. aitatzen dauen moduan. San Pedroren 2AGS_PEC_LEG_180-200. Pesquisa de 10 de agosto de 1616. deskribapenik zaharrena gorde dana 1616an gotzainak agindutako ikerketan agiri da.

Azken baten, itxura guztien arabera, Dimako jatorrizko tenplua arkitektura liteoko eleiz-moltso originalekoa zan, XVI. mendearen lehenengo erdian eregi ziranak, eta Santa Katalinari eskainitako kapila pribadu bat, 1531n sortua 3LABAYRU y GOICOECHEA, Estanislao Jaime de. Historia general del Señorío de Bizcaya. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1968-1972, 8 vols..

San Pedro eleiza gotiko berantiarrak, XVI. mendeko lehenengo urteetan eraikiak, 1729an suak hartu eban. Berreregiteko gastuei aurre egiteko hamarrenak bahitu egin ebezan eta 1735ean Juan Bautista de Ybarra eta Domingo de Vasola maisuei 4Ibid., pp. 234, 306 y 307. esleitu eutsiezan lanak. Horri beste sute bat gehitu jakon 1741eko zezeilaren 2ko gauean 5BFAH-AHFB, Gobierno y Asuntos Eclesiásticos, 1741-1745, sign. AJ01405/021..

Horretara, 1742an, Mateo de Entrambasaguas arotzak bere gain hartu eban. Proiektu osoa zabarkeriaz gauzatu izanaren erakusgarri da 1746an kabildoak auzia hasi ebala 6BFAH-AHFB, Corregimiento, sign. JCR3105/011..

Eraikuntzako akatsek denpora gitxi behar izan eben agirira urteteko. 1793ko urtarrilaren 5ean, parrokoak eleizbarrutiari ohartarazo eutsan presbiterioa hondoratzeko arriskuan egoala 7BFAH-AHFB, Corregimiento, sign. 1427/017. Tenplua bisitau eban peritua Alejo de Miranda 8Diccionario de la R.A.de la Historia (1802); DELMAS, Juan Bautista Eustaquio (1864). Bilbao, 1980, p. 362; e YBARRA Y BERGÉ, Javier de. Bilbao, 1958, p. 518. arkitektoa izan zan.

Hasieran, Elorrio Gabriel de Capelastegui maisu ospetsuaren esku itzi zan berreregiteko proiektua, baina San Fernando Akademiak uko egin eutsan. Azkenean, Antonio de Larrinaga Bengoechea bizilagunak amaitu eban obrea 9ZABALA LLANOS, 1992ª, pp. 207-215..

Urtenbidetzat egitura parapeto bat eregitea proposatu zan 10BARRIO LOZA, 1989ª, vol. I; p. 425. Lanek ez ziran amaituko 1801era arte.

Zehetasun txikiago batzuk amaitu barik geratu ziran antza, 1850ean Pedro Luis de Bengoechea arkitekto akademikoa bertan beharren eukalako 11AHEB-BEHA, Dima, Parroquia de San Pedro Apóstol, Papeles Varios (5). D.16..

San Pedro eleizea suak hartu eban barriro 1874an 12ITURRIZA ZABALA y AZCÁRRAGA Y RÉGIL, 2020a., p. 430..

XX. mendean, 1940ko martiaren 10ean izan zan, sugarrek estalgia suntsitu ebezan 13AHEB-BEHA, Dima, Parroquia de San Pedro Apóstol, Papeles Varios, sign. 1887/000-00; y Cuentas de la parroquia, 1886-1978, sign. 1895/002-00.. Berreraikuntza Eskualde Hondatuen Gobernuaren departamentuaren ardura izan zan.

Berreregite horren ondoren, 1988an Jesus Maria Saez Fernandez arkitektoak estalgiak konpondu zituan 14ACOB-KBGA, Expediente de obras sobre la reparación de la torre... y reparación de las cubiertas..., 1982-1988..

ALTZARIAK

Erretaulak

 

Erretaula nagusia [72]. Egurra bere kolorean. Kale nagusia sei espiratako zutabe salomonikoek kokatzen dabe [73]. Salomonikoen parean zutabe ildaskatu konposatuak dagoz [74]. Kale nagusi hori horma-hobi bitan antolatuta dago. Behekoa trilobulatua [75] eta goikoa zirkuluerdiko horma-hobiagaz [76]. Alboko kaleetan [77], arku mitrala daukien etxeak dagoz. Atikoa [78] salomondar zutabeen ardatzen gainean dago. Erretaula oraintsuago egindako sagrario eta aldare-mahai bategaz osotzen da [79].

Alboetako horma-hobietan San Pauloren mukuluak dagoz [80], eta San Agustin bat [81], 1760 ingurukoa. Erdian, Begoñako Ama Birjinaren kopia bat dago [82]. Goiko horma-hobian, San Pedroren tailua dago [83], 1600 ingurukoa. Teilatupean Kristo kurtzifikauarena [84] dago.

Domingo Iturrate Dohatsuaren erretaula [85]. Egurra bere kolorean. Erdiko kalean Domingo de Iturrate dohatsua dago [86]. Ezkerrean, San Anton [87] eta eskoian, San Isidro [88]. Atikoan, Jesusen Bihotz Sakratuaren irudi bat dago [89].

San Joseren erretaula [90]. Egurra bere kolorean. San Jose Umeagaz [91], alboetan, Paduako San Antonio Umeagaz [92], eta beste aldean, San Ramon nonato [93]. Atikoa Sortzez Garbiaren eskultura batek beteten dau [94].

Eskulturea

 

Santu jesuita [95] (74 x 55 x 21). Egur polikromatua. San Frantzisko Xabierkoa izan leitekeena, XVIII. mendearen amaierakoa.

San Joan janztekoa [96] (150 x 60 x 53). Egur polikromatua eta pasta. XIX. mende aurreratukoa.

Doloretako Ama janztekoa [97] (135 x 52 x 38). Egur polikromatua. XIX. mendearen amaierakoa. Argi-koroia [98] Fuente zidargin durangarraren lana da.

Pintura eta lan grafikoa

 

Jesusen otoitza ortuan [99] (163 x 106). Orioa miesean. N. Sierrak sinatua 1897an.

Domingo de Iturrateren erretratua [100] (76,5 x 66,2). Orioa miesean. XX. mendearen bigarren erdiko lana.

Metalezko gauzak

 

Domingo de Iturrateren erlikia-ontzia [101] (41,5 x 13,8 x 18). Metala eta agata. XX. mendekoa.

Kustodia [102]. Letoia. XX. mendeko lehen hamarkadakoa.

Txilina [103] (12,6 x 7,5). Brontzea. XVIII. mendearen amaierakoa izan leiteke.

Koruko balaustrak [104]. Burdina. XVIII. mende aurreratukoa, artaburuak etena [105].

Kanpaia [106]. 1641. urtekoa. Kanpaia [107]. 1851. urtekoa. Kanpaia [108]. 1943. urtekoa. Kanpaia [109]. 1952. urtekoa.

Haize-orratza [110]. Burdina. Barroko berantiarreko eredukoa.

Beste elementu batzuk

 

Bateoarria [111]. Harria eta egurra. XX. mendekoa.

Altarako harlandua [112]. Egurra bere kolorean. Carlos Ausmendiren obrea, 1949koa.

Beheko harlandua [113]. Egurra bere kolorean. XVIII. mendearen amaierakoa.

Domingo de Iturrateren erlikia-ontzia [114]. Egurra bere kolorean. Tokiko obrea, XX. mendekoa.

Balio etnografikoko elementuak

 

Karraka [115]. XIX. mendearen amaierakoa edo XX. mendearen hasierakoa. Karraka [116]. XIX. mendearen amaierakoa edo XX. mendearen hasierakoa.

Eleizbarrutiko biltegian gordailutuko elementuak (urregintza eta metalezko gauzak)

 

Kustodia [117] (55 x 21 x 21). Zidar urreztatua. Martín de Picazarriren lana. Barrokoa, XVIII. mendearen hirugarren laurenekoa.

Kaliza [118] (25 x 14 x 8,5). Zidarra bere kolorean eta urreztatua. XVIII. mendearen hirugarren laurenekoa.

Kaliza [119] (23,5 x 13,8 x 7,2). Zidar urreztatua. 1800. urtekoa.

Kopoia [120] (28 x 14 x 13). Zidarrez egina eta urreztatua. Andrés de la Fuenteren lana, XVIII. mendearen hirugarren laurdenean egina.

Kopoia [121] (19 x 8,5 x 10). Zidarra bere kolorean. 1859an landua.

Argi-koroia [122] (19 x 23). Zidarra bere kolorean. Andrés de la Fuenteren lana, XVIII. mendearen hirugarren laurenekoa.

Prozesinoko kurutzea [123] (76,2 x 47,5). Metala. XIX. mendearen lehenengo laurenekoa.

Eskatzeko platera [124] (36 x 2,8). Letoia. Seguruen obra barrokoa, XVII. mende amaierakoa edo XVIII.ekoa.

Eleiz Museoan gordetako elementuak

 

Santu-burua (San Agustin?) [125] (43 x 26 x 28). Egur polikromatua. Barrokoa, 1760 ingurukoa.

Hilobi-lauda [126] (188 x 54). Brontzea. 1616. urtekoa.

Otoitzaren Apostolutzako estandartea [127]. XX. mendearen erdikaldekoa. Mariaren Alaben estandartea [128]. XX. mendeko lehenengo laurenekoa. San Frantziskoren estandartea [129]. XX. mendeko lehenengo hamarkadetakoa. Gaueko Adorazinoaren estandartea [130]. 1946koa. Gaueko Adorazinoaren estandartea [131]. XX. mendearen erdikaldekoa. San Luis Kongregazinoaren estandartea [132]. XX. mendeko lehenengo hamarkadetakoa. Otoitzaren Apostolutzako estandartea [133]. 1940-1960koa. Ekintza Katolikoko Andra Gazteen estandartea [134]. 1946koa.

Beste leku batzuetan dagozan elementuak

 

Oinarri edo oinazpikoa [135] (99,5 x 105 x 60). Egurra, zatika urre-kolorekoa. 1760 ingurukoa.

<p>JMGC - RCL</p>

Juan Manuel González Cembellín – Raquel Cilla López

1. ITURRIZA Y ZABALA, 1967a, p. 427.
ITURRIZA y ZABALA, Juan Ramón de. Historia general de Vizcaya y epítome de Las Encartaciones. Ed. de Ángel Rodríguez Herrero. Bilbao: Librería Arturo, 1967 (1794ko eskuizkribua), 2 liburuki.
2. AGS_PEC_LEG_180-200
3. LABAYRU y GOICOECHEA, Estanislao Jaime de. Historia general del Señorío de Bizcaya. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1968-1972 (1895-1903ko jatorrizko edizioa), 8 liburuki.
4. Ibid., 234, 306 eta 307. or.
5. BFAH-AHFB, Eleiz gobernua eta gaiak, 1741-1745, sign. AJ01405/021.
6. BFAH-AHFB, Korregimentua, sign. JCR3105/011.
7. BFAH-AHFB, Korregimentua, sign. 1427/017
8. Diccionario de la R.A.de la Historia (1802)
DELMAS, Juan Bautista Eustaquio (1864). Guía histórico-descriptiva del viajero en el Señorío de Vizcaya. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1980, 362. or.; e YBARRA Y BERGÉ, Javier de. Catálogo de monumentos de Vizcaya. Bilbao: Junta de Cultura de Vizcaya, 1958, 518. or.
9. ZABALA LLANOS, 1992ª, 207-215. or.
ZABALA LLANOS, MARTA. Dima: estudio histórico-artístico. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, (Monografías de pueblos de Bizkaia bildumea), 1992, 207-215. or.
10. BARRIO LOZA, 1989ª, I libk.; 425. or.
BARRIO LOZA, José Ángel (dir.). Bizkaia. Arqueología, urbanismo y arquitectura histórica. Bilbao: Deustuko Unibertsitatea – Deiker / Bizkaiko Foru Aldundia – Hirigintza eta Ingurumena, 1989-1991, 3 vols.
11. AHEB-BEHA, Dima, San Pedro Apostoluaren parrokia, Askotariko paperak (5). D.16.
12. ITURRIZA ZABALA y AZCÁRRAGA Y RÉGIL, 2020a., 430. or.
ITURRIZA ZABALA, Juan Ramón y AZCÁRRAGA Y RÉGIL, Manuel de (2020). Historia de Vizcaya: general de todo el Señorío y particular de cada una de las Anteiglesias, villas … desde su fundación hasta el año 1885 / escrita hasta el año 1787 por Juan Ramon de Iturriza y Zabala y ampliada hasta nuestros días por Manuel de Azcárraga y Régil. 2020, Madril: Ignacio Larramendi Fundazioa.
12. ITURRIZA ZABALA y AZCÁRRAGA Y RÉGIL, 2020a., 430. or.
ITURRIZA ZABALA, Juan Ramón y AZCÁRRAGA Y RÉGIL, Manuel de (2020). Historia de Vizcaya: general de todo el Señorío y particular de cada una de las Anteiglesias, villas … desde su fundación hasta el año 1885 / escrita hasta el año 1787 por Juan Ramon de Iturriza y Zabala y ampliada hasta nuestros días por Manuel de Azcárraga y Régil. 2020, Madril: Ignacio Larramendi Fundazioa.
13. AHEB-BEHA, Dima, San Pedro Apostoluaren parrokia, Askotariko paperak, sign. 1887/000-00; eta parrokiako Kontuak, 1886-1978, sign. 1895/002-00.
14. ACOB-KBGA, Dimako San Pedro Apostoluaren parrokiako tenpluko torrea konpontzeko lanen espedientea, 1982-1985, sign. D2-0063/015; eta Dimako San Pedro Apostoluaren parrokiako tenpluko nabe nagusiko, tribunako eta eleizpeako estalgiak konpontzeko lanen espedientea, 1985-1988, sign. D2-0063/017.