SAN PEDRO ERMITA

(Jasokundeko Andra Mariaren parrokiako jurisdikzinoa)

Arratia

\

Zeanuri | Axpe auzoa

i

Folletoa

Axpe z.b., 48144

p.andramari.zeanuri@bizkeliza.org

ERAIKINA [1] [2]

Oinplano errektangularreko ermitea [3]. Kontserbazino-egoerea kaskarra danez, ezin da barrura sartu.

Hormak karezko morteroz harlangatxean zarpiauak dira [4], eleizpean izan ezik, hor harlangatxa agerian dauka-ta. Eskantzuak eta baoen ertzak, ostera, harlanduz osotuta dagoz [5]. Fatxada nagusian, arkupearen azpian, egurrezko armazoia erabili eben, harrizko petrilen gainean [6].

Zoladurea harlauzakaz eginda dago 1ARREGI AZPEITIA, 1987a, 2 libk., 433. or..

Estalgia isurialde bikoa da, goihabe-egiturearen gainean. Barruan sabai kamonau bat egoan, gaur egun hondatuta dagoana.

Sarbidea oinaldean dago, arkupearen babesean [6]. Aitatu dan lez, horma horretan harrizko jarlekuak dagoz, pasabide lez erabilteko erdian dagoan hutsunearen alboetan, eta, petril horreen gainean finkatuta, egurrezko armazoia dauka, erdian ateari eutsiz, alboetan burdinazko hesiak edegita. Santutxuen ohiko eredua da, hau da, kontenplazinorako eta otoitzerako aukerea emoteko oinaldean sare-hesiz edegitako ermitena. Kasu honetan, barra karratuko haga-hesiak dira, baina hareen berezitasuna da goiko aldean tinpano zorrotz neogotikoak daukiezala marraztuta, zirkunferentzia-arku kurutzatuak daukiezan saretetan. Orri bikotxeko erdiko atearen gainean, ateburu apalduz errematauta, errepikatu egin eben sistemea, saretea trinkotxuagoa dan arren. Hori guztia, egurrean.

Alde baten ur bedeinkaturako ontzi hemisferikoa dauka, eta, horren apaingarri, pospolina behean eta Golgota gaineko kurutzea goian [7]. Egurrez markoztauta dago, eta marko bera dago errepikatuta atearen beste aldean. Horrek pentsarazoten dau ur bedeinkaturako beste ontzi bat egongo zala han be.

Argia hegoaldeko horman egindako eta burdinazko barroteakaz babestutako hutsune dinteldu batetik dator [8]. Esan dogunez, fatxada nagusiko sarrerearen alboetan dagozan bao gain zorrotzetatik be sartzen da argia barrukaldera.

Aurreko arkupea dauka [9], erdi-puntuko hiru arkutan zabalduta, aurrekaldean eta alboetan dobelatuta [10].

Ataripe horren aurrekaldean kanpai-hormea dago [11], ermiteari izaerea emoten deutsan elementua. Frontoi triangeluar sano altua da, eta haren ertzak lauzadura bategaz babestuta dagoz. Lauzak teilatuan be sartzen dira [12], eta bolutadun euskarri batzuetan burutu [13]. Erdi-puntuko baoa da kanpai-lekua.

Tenpluaren biografiaz ez dakigu ezer. Eta ez deusku askorik laguntzen alderdi formalak oso neutroak izateak, nahi-ta arkuek eta, batez be, mentsulak eta ur bedeinkaturako ontziak XIX. mendea dakarskuen gogora. Ez dakigu tenplua lehenagotik existiduten ete zan.

Edozelan be, 1900 inguruan aurrekaldea berregin eben, elementu neogotikoak sartuz, baina, beharbada, aurreko petrilak eta armazoia baliauta. Ondoren, Gerra Zibilean, tropek okupau eben, udalerriko ia guztiak lez. Gatazka ha ezkeroztik, ez zan kultu gehiagorik izan ermitean 2Ibid. AHEB/BEHA, Jasokundeko Andra Mariaren parrokia, Zeanuri, Askotariko paperak, 1938, sign. 1774/007-05..

Gaur egun ikusten dogunaren arabera, Axpeko ermitearen eredua sano ohikoa da: bide ondoko santutxuena. Dana dala, berezitasun bat dauka, arkupe sendo-sendoa, euskarri galantak dituana, eta horreen artean arkuak, Zeanuriko udalerrian bertan dagozan beste batzuen antzekoak, argi eta garbi: Piedadea, Urregiko San Blas eta, beharbada, Urkisteko San Migel. Halanda be, kanpai-horma nabarmena da, itxuraz, tenpluaren bereizgarria.

ALTZARIAK

Ermitan ez dago altzari-elementurik, eta ez da gorde horren inguruko libururik edo dokumentazinorik. Gerra Zibilean egindako kalteen gaineko daturen bat besterik ez dago, orduan desagertu ziran-ta San Pedroren eta Doloretako Amaren irudiak 3AHEB/BEHA, Jasokundeko Andra Mariaren parrokia, Zeanuri, Askotariko paperak, 1938, sign. 1774/007-05..

Gurutzi Arregiren arabera, pieza bi horreez gain Santa Luzia bat eta Santa Ageda bat be ei egozan, eta Rocaverdeko markesak –Markesa, Zeanurin– eroan ei ebazan, Arteako etxean eukan kapilarako. Barruan, dinoanez, harrizko armarri oso hondatu bat dago, eta, altaran, San Inazioren eskaiola polikromauzko behe-erliebe bat 4ARREGI AZPEITIA,1987a, 2 libk., 434. or..

Metalezko gauzak

 

Kanpaia [14]. Brontzea. Ezkila handi erakoa. XIX. mendekoa.

Beste elementu batzuk

 

Sare-hesia [15]. Egurra, bere kolorean. Oinaldeko baoak estalduten ditu, ermita-santutxu eran edegitako arkuen forma zorrotzagaz. Karratutxu biratuko barroteek osotzen dabe; horreek sare erronboidal neogotikoaren forma daukie tinpanoaren goikaldean. Sarrerako atean, tinpanoak lora-motibo bat dauka erdian, eta kurutzatzen diran zirkulu eta zirkulu erdiko segmentuen saretea. XIX-XX. mendekoa.

MRV - RCL - JMGC

María Romano Vallejo – Raquel Cilla López – Juan Manuel González Cembellín

1. ARREGI AZPEITIA, 1987a, 2 libk., 433. or.
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia / Labayru Ikastegia, 1987, 3 libk.
2. Ibid.
AHEB-BEHA, Parroquia de La Asunción de Nuestra Señora, Zeanuri, Papeles Varios, 1938, sign. 1774/007-05.
AHEB/BEHA, Jasokundeko Andra Mariaren parrokia, Zeanuri, Askotariko paperak, 1938, sign. 1774/007-05.
4. ARREGI AZPEITIA,1987a, 2 libk., 434. or.
ARREGI AZPEITIA, Gurutzi. Ermitas de Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia / Labayru Ikastegia, 1987, 3 libk.