SANTA AGEDA ERMITA
(Ipiñaburuko Santiago Apostoluaren parrokiako jurisdikzinoa)
Arratia
Zeanuri / Muniketa auzoa
Folletoa
Muniketa z.b., 48144
p.santiago.zeanuri@bizkeliza.org
Oinplano [3] angeluzuzeneko eraikina da. Barrualdean espazio [4] [5] bateratua da, baina estalgiko zertxek lau segmentutan zatitzen dabe. Sartaldekoena presbiterio modura dago banakatuta, eta apur bat altzetan da nabearen beste zatien gainetik. Iparraldean sakristia bat dauka atxikita [6], eta hegoaldea arkupe luzanga batek ixten dau [7].
Hormak harlangatxezkoak dira, arin laukitua izkinetan eta baoen azpaduretan. Burualdeko piñoian indartzen da, aparailuan sartutako egurrezko zertxa baten bidez. Gune horretan eta oinaldeko horman aztarna txikiak ikusten dira, beharbada tenplua eregiteko lanetan izandako geldialdi baten edo erreformaren baten ondorioz. Ildo beretik, lehu batzuetan, hormek oso aparailu aldakorra daukie, hainbat esku-hartzeren adierazle. Fabrika zuriz zarpiauta dago kanpoan, baina harlangatxen bat ikusten da han eta hemen, apaingarri modura. Barruan bistan geratzen da.
Zoladurea hormigoizko zoru bat da. Presbiterioa harmaila baten bidez altzetan da.
Estalgia [8] egurrezkoa da. Hiru zertxak –oinetakoa irregular samarra–, harrizko mentsula sinple batzukaz eta jabaloiakaz sendotuak, zurkaitz lana egiten deutsie goihabeari eta, habe-ilara biren laguntzagaz, estalgiaren pareei. Hormetan harri batzuk ageri dira [9], beharbada gaur egun desagertuta dagozan beste egurrezko egitura batzuetarako zurkaitzak izango ziranak, baina, edozein kasutan, gaur egungoen antzeko soluzinoakaz. Ermiteak zeru bat euki eban altararen gainean, espazio hori bereizten eban gangatila bat, “kolorez” margotua (ohiko zeru urdina izango zan, urrezko izar untzetuakaz apaindua) 1AHEB/BEHA, Santiago Apostoluaren parrokia, Zeanuri, Muniketako Santa Ageda ermitearen kontu-liburua, sign. 1788-002-00..
Teilatua [10] isurki bikoa da, eta miru-buztana dauka oinaldean.
Sarrera bi daukaz. Oinetakoa [11] egurrezko ateburua daukan pasabide bat da, ur bedeinkaturako ontzi xume eta gitxi-asko kubiko bategaz [12]; dana oso herrikoia. Hegoaldekoa [13], lehenengo zatitzat identifikau geinkean aldean edegia, bost dobela erradialeko puntu-erdia da, egurrezko tunel dinteldu bategaz. Ur bedeinkaturako ontzia dauka horrek be [14].
Argiztapena isurtze txiki bat daukien gezileiho batzuk emoten dabe. Hiru presbiterioan dagoz –iparraldea, hegoaldea eta sartaldea–, eta beste bi dagoz sarbide bakotxaren alde banatan. Horreei leiho altu bat gehitu jaken buruhorman, eta, orain dala gitxi, sabaileiho batzuk estalgian.
Sakristia bat dago [6] iparraldean atxikita, oinplano karratukoa eta teilatuaren hegal bategaz estaldua. Hurbileko San Adrian ermitan lez, ez dauka zuzeneko loturarik tenpluagaz: kanpotik sartu behar da bertara, egurragaz dinteldutako pasabide batetik. Argia leiho batetik sartzen da, dinteldua hori be. Gaur egun, mendi-aterpe funtzinoa dauka.
Hegoaldea arkupe batek zehartzen dau [15]. Harlangatxezko hormatxu batek mugatutako espazio un bat da, eta, hormatxu horren gainean, oin zuzen batzuk eusten deutsie estalgiaren luzapena sostengatzen dauen habe karrera luzeari. Zorua hormigoizkoa da.
Alboko sarrereak aukerea emoten deusku Santa Ageda ermita hau XVI. mendera arte eroateko. Eta dokumentazinoak, eraikin txiki honeetan ohikoa dana baino esplizituagoak, tenpluaren ondorengo biografia apur bat gehiago zehazten laguntzen deusku.
1675ean, “arotzeria- eta hargintza-lanak” egin ziran “aitatutako ermitako kaperan, eta teilabarritzea”, zehetasun gehiago barik. 1705 eta 1709 artean altzariak hobetu ziran, ikusiko dogun lez, eta, momentua aprobetxauz, “kaperea (burualdea) eta ermitearen zerua koloreakaz margotu ziran”. Hau da, zerua polikromau zan.
1727an 15 erreal ordaindu jakozan Ventura de Ozerin maisu zurginari, “ermita horretan egin gura dan arkupeko obrearen tanteoagaitik”. Arkupe hori urtebete geroago egin zan.
Ermitea osotu egin zan orduan, baina ez zan oso eraikin sendoa izan, 1751n obra garrantzitsuak egin ziran-eta. Urte horretan 509 erreal kobrau ebezan Juan de Ortuzar, Juan de Gorostiaga eta Simon de Ortuzar hargin eta zurgin ofizialek, “ermita horretan egindako hargintza- eta arotzeria-beharrakaitik”. Horreez gainera, 60 erreal Juan Ventura de Arriquibar arotzari, eta beste 20 Juan de Sagarminaga errementariari, ateagaitik. Dirudienez, ermitearen gehiena berregin zan.
Egin bako beharrik geratuko zan berreregite hatan, 1764an bisitariak ermitearen “teilatua egiteko” agindua emon eban-ta, “altararen gainean ganga-forma emon edo hauts-babes bat eginez”. Presbiterioan zerua barritu beharra egoan.
Baina esku-hartze ha be ez zan behin betikoa izan: 1787an, eraikina hondatzeko zorian egoan. 100 erreal kostau zan “perituak ermitea aztertzea eta bertan egin beharreko obrarako baldintzak jartea”. Lanak ez ei ziran orduan hasi. Izan be, 1790era arte ez ziran kanpaia eta irudiak kendu, eta, azkenean, 1791n ordaindu jaken “itzainei eta ermitea jausten hasi zanean zurkaizteaz arduratu ziran beharginei”, eta 4.150 erreal eta 30 marabedi kostau zan “ermitako lanak errematera ateratea”. Orduan hartu ebazan tenpluak gaur egun daukazan bolumena eta egiturea.
Gerora be esku-hartze txikiagoak egin ziran. Azpimarragarriena 1843koa izan zan: Adrián de Zuluagak, hargintza-maisuak, “ermita horretako hormea barriztatzen jardun eban” eta Justo Larrosak, maisu igeltseru eta pintoreak, “altararen eta gainerakoen konposturea zuritzen eta margotzen”; Mateo de Zuluaga arotz-maisuak, barriz, “bostehun teila, hirurogei adreilu, zortzi estadu ohol…” emon ebazan, eta “lan egin eban, horrez gain, altzaera doitzen eta teilabarritzen, oholeko bobeda barria egiten –zerua barriro– eta beste egiteko batzuetan”. Guztira, 826 erreal.
1851n, Ramón de Larracoecheak 240 erreal kobrau ebazan “ermitearen sukaldean egin eban obreagaitik”. Sakristia –gaur egun mendiko babeslekua– izango zala uste dogu, eta, albiste horren arabera, sukalde-erabilerea emon jakon, harrigarria bada be, beharbada ermitan ospatutako jairako.
Horren ostean, obra txikiak daukaguz barriro: teilabarritzeak, arkupea barritzeko lanak (1923an hormatxua egin zan) 2Ibid..
Azkenik, 1982an eta, ostera be, 2017an 3ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. liburukia, 427. or. EMBA-AMAS, Muniketako Santa Ageda ermitan egindako zaharbarritze lanei buruzko txostena (Zeanuri)., tenplua guztiz barritu da, hormak kanpoaldera zarpiatuz, barrualdera pikatuz, eta altzariak eta egurrezko egitura ia osoa barrituz. Hori da gaur egungo Muniketako Santa Ageda ermitea.
ALTZARIAK
Gaur egun, ermiteak ez dauka erretaularik, baina badakigu 1705ean bat egin ebela “Salvator Mundiren bulto” bategaz, eta 456 erreal ordaindu ebezala hareengaitik 4AHEB/BEHA, Santiago Apostoluaren parrokia, Zeanuri, Muniketako Santa Ageda ermitearen kontu-liburua, 1675-1976, sign. 1788-002-00. 1709ko kontuetan zehazten da erretaula intxaurrondo-egurrezkoa zala eta “estilo modernoko arkitekturakoa”.
Garai haretan ermitea barritzen ebilzan, eta 1706an egin zan “apaingarriak jagoteko tiradera-mahaia ohol barriagaz, eta balio daiala altara modura, mezea kanpoan emoten danean”.
1708. urterako, Santa Agedari bere kaperan eskainitako erretaula bat aitatzen da, eta urreztatu, estofatu eta margotu egin zala 5Ibid..
1723ko kontuek dinoenez, altzari ha urreztatua zan, eta, bertan, Santa Agedaren irudiak egozan, eta gainean Aita Betierekoaren bulto bat; beharbada, Kristo Salbatzailearen irudiak. Altarearen alboetan, gainera, “santaren beste bulto bi egozan euren nitxo oso zaharretan”.
Mende bat geroago, 1736an, hainbat lan egozan eginda ermitan, eta, besteak beste, Francisco de Basterrechea arotzak erretaula osotzeari ekin eutsan.
Ondoren, XIX. mendearen erdialdean eta XX. mendearen hasieran, zenbait konpostura-, urreztatze- eta margotze-lan egin ziran aldarean.
Eskulturea
Santa Ageda [16] (74,5 x 26,5 x 20,5). Egur polikromaua. Konpostura sendoko itxurea, oihal oparoak eta anatomia mardula. Keinu zuhurra eta eskuen proportzino falta nabarmena dauka. Arpegiaren tratamentua askoz be atseginagoa da. Esku bategaz bere martirioko palmeari eusten deutso, baita platertxuei be –bertan dagoz moztu eutsiezan bularrakaz–, eta bestea bularraldean dauka. Erromanista, XVI. mendearen azken herenekoa. 2001ean zaharbarritu eben.
Kristo Salbatzailea [17] (95 x 62 x 36). Egur polikromaua. Jesusen tailua, zutunik dago kurutze txiki bati eutsiz, eta lurbirea esku banatan. Tunika zuri sinple bat dauka jantzita, eta, gainean, hegada lirainagoko estalgi bat, mobimentu bila dabilena, oihalak trinkoak izan arren. Arpegia fina da, kontzentrauta dagoanaren begitarteagaz, eta izpi izurtzaileen txorta batek koroatzen deutso burua. Ermiteari buruzko dokumentazinoan 1705ean egin zala aitatzen dan Aita Eternoa edo Salvator Mundi izango da ziurrenik. Barrokoa, XVIII. mendearen hasierakoa. 2001ean zaharbarritu eben.
Metalezko gauzak
Argimutil bi [18] (37,2 x ø12,5). Brontzea. Oin biribilekoak, ezponda formakoak, eraztundun gorputzez eta ganbiltasunez osotuak, gero korapilo kubiko leunari lekua emoten deutsienak. Metxeroaren oinarria zilindrikoa da, eta kopa-formea dauka, gubilagaz landutako lerro sinpleakaz. Neoklasikoa, XIX. mendekoa.
Kanpaia [19]. Brontzea. Ez oso neurri handikoa, zertxetako batetik eskegita dago. Jaiaren bezperan, zezeilaren 4an, ohiturea zan kanpaiak eten barik jotea gauerdira arte 6ARREGI AZPEITIA, 1987, 2. liburukia, 427. or.. Egun horretan, gainera, santaren omenez kopla batzuk kantetan ziran, haren martirioa konetan –transkripzino osoa Gurutzi Arregi jaso dau–, eta holan hasten ziran 7Ibid. :
Oles bai oles etxekotxouoi
jotzen dioguz atiak
Jotzen drogaz ahak eta
Konsolatzeko puztiak Atian dago pret onez
ate barrena zilarrez.
Yuzaba jaunak esan daiela
Kantanko badou edo ez.
Beste elementu batzuk
Kutxea [20] (77,5 x 141 x 49). Egurra bere kolorean. Badakigu 1706an “apaingarriak jagoteko tiradera-mahaia” egin zala, “altara modura” baliogarri. Arkoi honen soiltasunak ez dau argi ixten ha ete dan; bernoak, burdinak eta giltza-zuloak bakarrik emon leikie arrastoren bat. Birmoldatua izan arren, leitekena da XVIII. mendean fabrikautakoa izatea, baina ezin seguru esan. Barrokoa, 1706.
Interes etnografikoa daukien elementuak
Santa Agedako erlikia-ontzia [21] (32 x 13,5 x 7). Egurra, beira eta bestelakoak. Cataniako (Italia) Artxidiozesiak 2018an bialdutako erlikiari babesa emoteko egindako piezea da, egikera herrikoikoa, bertan gordetako dokumentu markoztauan aadierazoten dan lez.
MRV - RCL - JMGC
María Romano Vallejo – Raquel Cilla López – Juan Manuel González Cembellín