SANTA MARIA MAGDALENA ERMITA

(Kepa Deuna parrokiaren jurisdikzinoa)

Arratia

\

Dima | Lamindao auzoa

i

Folletoa

Lamindao auzoa z/g, 48141

p.kepadeuna.dima@bizkeliza.org

ERAIKINA[1]

Oinplano errektangularreko tenplu honek [2] nabe bakarra dauka, estua eta gehiegizko luzeragaz, lehenengo atalari eta burualdeari eragiten deutson zabaltzearen emaitza lez. Burualdeari atxikita eraiki zan XVIII. gizaldian abadetxea [3], jatorrizko ermita erabat desitxuruz.

Horma-harrizko egitura dauka, irregularra eta bistan [4], tarteka harlanduak badagoz be, era desordenatuan jarrita [5]. Altara-aldean, burualdeko horman, erdi-puntuko arkudun horma-hobia zabaltzen da [6] Magdalenaren irudia hartzeko, eta eremu berean, baina hegoaldean, burudun horma-hobia dago [7], egurrezko ateaz itxita. Beste bat be badago, nabearen lehenengo atalean [8], hau be hegoaldeko horman, eta alboetako baten disko baten sartutako kurutzea landuta daukan berrerabilitako leiho gotikoaz zehazten dau alboetako bat [9].

Karga-hormak dira euskarri bakarrak, eta honeen gainean pausatzen da oraingoa dan teilatua, zorrotzerako joera daben egurrezko arku diafragmatikoen bidez sei ataletan zatituta [10]. Honek santuen irudiez margotutako, “bien acabada, clara y graciosa”, gangaren lekua hartu dau 1SANTANA EZKERRA, 1996a, 103. eta 108. or. . Kanpoaldera, isurialde biko estalkia dauka.

Zolua, oraingoa da [11], burualdean, oholtza, hareharrizko lau mailaren bidez altxatuta [12]. Harmailadi honen hegoaldeko herena moztu egin dabe bateoarria ipintzeko.

Iparraldera, hegoaldera eta mendebaldera zabaldutako burudun hiru hutsartetik sartzen da argia [13]. Edozein modutan jarritako eta txikiagotutako leihoak dira [14], altu samar jarritakoak [15]. Koruan be, epistolaren horman [16], nabeko gainerako hutsarteen antzeko ezaugarriak dituan argiztatze-hutsartea zabaltzen da.

Sarbide bat dago hegoaldera begira [17], zorrotzerako joera dauan 5 dobelako arkuagaz [18], leihoburuduna barrualdera [19], eta zitori horizko orpoak dabezan egurrezko orriakaz [20], bat 1685ekoa. Oinaldean dago beste sarbidea [21], luzetarako ardatzagaz lerrokatuta. Ateburudun erdi-puntuko arkua da [22], barrualdera okertu bihurtzen dana [23]. Esferaerdiko urbedeinkatu-ontzi bi dagoz, albo bakotxean bat [24]; behean ziba daukie eta goiko plakan, kurutzea Golgotaren gainean [25] [26].

Goian dagoan koruak [27] gangatilaren atal biak ia osorik hartzen ditu eta behe-habe bik eusten deutsoe [28]. Egurrez muntatuta dago [29] eta haga biribilduez osotutako karela dauka [30]. Atal biko eskailerak [31], lehenengo hiru mailak harrizkoak eta gainerakoak egurrezkoak, garoaz bertara.

Jatorrizko sakristia abadetxeari lotuta egoan, burualdeari atxikitako eta eleizpearen gainean eratutako multzoa osotuz [32]. Eraikin honen ekialdeko fatxada egurrezko egitura da [03], muntaketa XVII. gizaldiaren bigarren erdialdean ohikoak ziran teknikez baliatuz egindakoa dalarik. Eremu hau etxebizitza bihurtu zan. Altara-aldean, gaur egungo sakristiarako igarobide dan burudun hutsartea zabaltzen da [33]. Sakristia altara-aldea baino gorago dago eta baranda dauan eskaileratik heltzen da bertara. Eremu errektangularra da [34], eta isurialde bakarreko teilatua, zoru lez oholtza eta argia sartzeko balio dauan leihoburudun hutsartea daukaz.

Pinoiaren gainean, kanpai-horma eraikita dago kareharrizkoa eta silueta mobidu eta bihurriagaz [35]. Egitura oso artikulatua da, multzo bikoa, goikoak erdi-puntuko hutsarte bi eta batentzat hurrenez hurren. Muturretan hegal-zatidun inposta leunaz apaindutako multzoaren gainean, non plaka lerronahasi jariatu handiaz aberastutako idulki altua pausatzen dan [36], muntatuta dago.

Eleizpeak tenpluaren bolumena bildu eta zati baten ezkutatu egiten dau [37]. Isurialde bakarreko teilapeaz estalitako egitura soila da [38], eta petrilaren gainean dagozan oinarri zuzenen gainean pausatzen da [39]. Ipar-mendebaldera itxita dago [40]. Oinaldeko zoladura lauzatuta dago [41], baina gainerakoak konkor-enkatxoa dauka ibilguetan ordenatuta, XVII. gizaldikoa [42] [43].

Lamindaoko Santa Maria Magdalena tenplua gotiko berantiarreko parrokia txikia da, neurrikoa zerbitzatzen dauan baserri-inguruko auzorako. Bertan ez dago ezer garrantzitsurik, Iturrizak 2ITURRIZA ETA ZABALA, 1967a, (1974ko eskuizkribua), 326. or. jasotakoaren arabera, bere sorrera XII. gizaldia izan zala baieztatzeko, 1992ko udan, abadetxean egin ziran zaharbarritze-lanetan, seguruenik erdi arokoa zan eta zuloak betetzeko material lez erabilita egoan disko-formako hilarri anepigrafikoa aurkitu baeben be.

Gaur egungo funtsezko zatia XVI. gizaldiaren lehenengo erdialdean eratu zala emoten dau, nahiz eta bere neurriak eta barruko itxura, oraingoakaz alderatuz, guztiz desbardinak izan. Holantxe azaltzen da behintzat Korrejidorearen Teniente Jeneralaren adierazpenean, 1616ko abuztuan 3AGS_PEC_LEG_184-200. 1616ko abuztuaren 10eko ikerketa...

Seguruenik egurrezkoa zan kanpantorrea be euki eban bere sasoian, baina 1760 inguruan, kanpai-horma interesgarria eraiki zan bere lekuan, hain zuzen be Areatzako Santa Isabel komentukoa egin eban plano-egile berak proiektatuta. Hauxe da hainbeste ikutu eta aldaketa jasan dituan elizako arkitektura-osagairik baliotsuena.

Jatorrizko itxura ezkutatzeko eta desitxuratzeko balio izan eben lan berantiarren artean, honeek nabarmendu daitekez behintzat: XVII. gizaldiaren amaieran abadetxea gehitu izana eta 1850ean egindako zaharbarritzeak. Planoen eta lanen baldintzen arabera, 90 erreal ordaindu jakozan Bengoechea 4AHEB/BEHA, Dimako San Pedro Apostolua parrokia, Askotariko paperak, 1850, 1886/007-00 sign..

XX. gizaldian, beste barriztapen batzuk izan ziran, adibidez, 1927an, balaustrea gehitu altara-aldean, edo igeltsaritza, arotzeria eta margo lanak 5AHEB/BEHA, Dimako San Pedro Apostolua parrokia, Askotariko paperak, 1887/000-00 sign., San Pedro Apostolua parrokiako kontu-liburuetan jasota dagoanez.

ALTZARIAK

Eskultura

 

Andra Mari [44] (98,5 x 35 x 22). Egur polikromatua. Eserita dagoan Andra Mariaren irudia Umeagaz, aurrez aurreko jarreragaz, Maria tronuan jarrita dala, orokorrean simetriari eutsiz. Estilismoaren ikuspuntutik, pieza hau gotikoa da, XIV. gizaldiaren amaierakoa.

Kristo kurutziltzatua [45] (124 x 106). Egur polikromatua. Desagertuta dagoan Jesus Kurutziltzatua ermitatik ekarritakoa. Gotiko berantiarreko lana, 1520-1530 ingurukoa 6MUÑIZ PETRALANDA, 2011a, 96-97, 216-217, 251. or..

San Jeronimo [46] (83 x 30 x 18). Egur polikromatua. Egikera zakarreko eskultura; santua, jakintsu eta Eleizako Guraso lez agertzen da, lehoia, bere ezaugarririk behinena, alboan dauala. Errenazimendu hasibarrikoa izango da, kalitate apalekoa, XVI. gizaldiaren lehenengo herenekoa.

Kristo kurutziltzatua [47] (82 x 21 x 17). Egur polikromatua. Kurutzera hiru untzez jositako Kristoren eskultura, anatomia mehetu eta gihartsuaz. Lanaren ezaugarriek XVI. gizaldi aurreratura garoez, erromanismora, hain zuzen be.

San Jose Umeagaz [48] (88 x 42,5 x 25). Egur polikromatua. Multzo eskultoriko honetan, San Jose da irudi nagusia, handiagoa, zutik dago eta jarrera nasaia dau, Umea gidatzen dauan bitartean. Irudien egikeraren arabera, XVII. gizaldi betekoa, bigarren heren ingurukoa, izan daiteke.

María Magdalena [49] (82 x 30 x 23). Egur polikromatua. Santa zutik dago, jarrera estatikoan eta, gorantz begira dagoan buruak erakusten dauanez, zelanbaiteko goratze espiritualean. Egikera sinplifikatuko lana da, XVII. gizaldiko eredu ikonografiko eta formulei jarraitzen deutsena, XIX. gizaldiko lan neoklasikoa bada be.

Metalak

 

Prozesinoetarako kurutzea [50] (89 x 36). Brontzea. Seriean egindako lana da, isabeldar estilokoa, XIX. gizaldi aurreratukoa.

Intsentsu-ontzia [51] (24 x 8 x 13). Metal zuria. Seriean egindakoa, neobarroko estilokoa. XIX-XX gizaldia.

Nabeta [52] (16,5 x 15 x 7,5). Metal zuria. Aurreko intsentsu-ontziaren sorta berekoa, profil dinamikoduna. Neobarrokoa dala esan daiteke, intsentsu-ontzia ekoizpen erdi industrialekoa. XIX-XX gizaldia.

Argimutilak (3) [53] [54] (23,7 x 14,8 eta 24 x 13,2). Balaustre-forma, txarro-korapilo liraina eta tutu-formako erregailu eraztunduna dituan oinarri altu, konkortu eta leuneko pieza parea [53]. Beste argimutila [54], osagai soltea da kono-enbor formako oinarri biribilagaz. XIX. gizaldiaren erdialdekoa.

Parkamen-medailoia [55] (19,2). Brontzea. 1900ean Kristoren Bihotzari eskeinitako jubileuaren oroitzapenezko diskoa.

Kanpaia [56]. Brontzea. Ezkiladuna. Vitoria-Gasteizko Esteban Echebaster galdatzaile industrialarena. SANTA MARIA ORA PRO NOBIS AÑO 1887 7BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA y ROMANO VALLEJO, 2005a, p. 86..

Kanpaia [57]. Brontzea. Ezkiladuna. Vitoria-Gasteizko Esteban Echebaster galdatzaile industrialarena. NUESTRA SEÑORA DE LAMINDANO ROGAD POR NOSOTROS AÑO 1900 8ibid..

Kanpaia [58]. Brontzea. Ezkiladuna. Seguruenik XX. gizaldikoa 9ibid..

Beste osagai batzuk

 

Bateoarria [59] (92 x 86). Harria. Azpi-oinarri trinko biribila dauka. XVI. gizaldiko ereduak dakarz gogora, pero será obra del XIX.

Leiho-sarea [60] (41 x 47). Harria. Tenpluaren hargin-lanezko horman, Epistolaren aldean, artxibo moduan barriro aprobetxatutako osagai monolitikoa. Pieza honek zuzenean lotuta dago XI. gizaldiko piezatzat jotzen diran Zeberioko Barañanoko San Antonio eta Argiñaoko San Adrian tenpluetako abside-leihoakaz.

Sagrarioa [61] (101 x 44,5 x 32). Egur polikromatua. Arkitektura-tipologia bako sagrarioa, eskala txikian, tenplutxo edo eraikin txiki klasikoa gogora dakarskun monumentu-itxurako egitura txiki lez sortutakoa. XIX. gizaldiaren amaierako edo XX. gizaldiaren hasierakoa izango da, eklektikoa.

Eleizbarrutiko gordailuan zaindutako osagaiak (urre-, zidargintza)

 

Kustodia [62] (31,3 x 13 x 10,8). Zidarra bere kolorean eta urreztatuta. Pieza dotore eta funtzionala, apaindura nabarmen bakoa. Barrokoa, XVII. gizaldiaren lehenengo laurdenekoa 10CILLA LÓPEZ, 2022a, vol. 1, p. 251, vol. 2, nº 163..

Kaliza [63] (24,7 x 14,1 x 8,2). Zidarra bere kolorean eta urreztatuta. Aurreko ekisainduagaz batera osatutako multzoa da, eta biak XVII. mendearen lehen laurdenekoak dira.

Kopoia [64] (24,5 x 12,2 x 11,8). Zidarra bere kolorean eta urreztatuta. Vaso de pie redondo y perfil convexo. De mediados del siglo XIX.

Krisma-ontziak [65] (11,5 x 4,2 ontzi bakotxak). Zidarra bere kolorean. Krisma-ontzien multzo interesgarria, ezohikoa bere eraketa tipologikoagaitik. Neoklasizismoaren aurreko sasoikoa, 1800 ingurukoa.

Lepokoa [66] (14,5 x 19). Zidarrezko filigrana bere kolorean. Bitxigintza tradizionaleko lana da, eredu herrikoiak forma naturalistakaz berreskuratzen dituana, XX. gizaldiaren hasierako modernismotik gertu dagoana.

Eleiz Museoan itzitako osagaiak

 

San Pedro? [67] (76 x 32 x 16). Egur polikromatua. Interesante talla que representa a un apóstol con libro, y larga barba, bastante mutilado. 1570-1580 ingurukoa.

Arrosarioko Andra Maria [68] (80 x 28 x 24). Egur polikromatua. Arrosarioko Andra Mariaren irudi exentu eta trinkoa, seguruenik prozesinoetara ataratzen ebena. Pieza erromanista, XVII. gizaldiaren hasierakoa.

Maria Magdalena eta San Jeronimo penitentea [69] (140 x 156). Olio-pintura mihisearen gainean. Margolan etzan honetan, ezkerraldera, San Jeronimo penitentearen irudia. Barrokoa, XVII. gizaldiaren hirugarren herenekoa.

Burgoseko Kristo [70] (160 x 113). Olio-pintura mihisearen gainean. Uriko katedralean gurtzeen diharduen Burgoseko Kristo kurutziltzuatuaren irudia jasotzen dauan formatu bertikaleko oihala. XVII. gizaldiaren bigarren erdiko Mateo Cerezoren eredu ezagunari jarraituz margotuta dago. Dakigunez, 1935ean, Jesus Larreak 165 pezeta kobratu ebazan “por restauración de un lienzo pintado representando el Santo Cristo de Burgos” 11AHEB/BEHA, Dimako San Pedro Apostolua parrokia, Askotariko paperak, 1887/000-00 sign..

Txilina [71] (11 x 7). Brontzea. Profil arinki konkaboa dauan kanpai txikia, zirkulu-formako aho zabala dauana. Galdategiko flandestar pieza, Jan van den Eydenek Malinas edo Anberesen egindakoa, 1553an.

MRV - RCL

María Romano Vallejo – Raquel Cilla López

1. SANTANA EZKERRA, 1996a, 103. eta 108. or.
SANTANA EZKERRA, Alberto (koord.). Ars lignea. Zurezko elizak Euskal Herrian / Las iglesias de madera en el País Vasco. Madrid: Electa / Arabako Foru Aldundia – Bizkaiko Foru Aldundia – Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Álava – Diputación Foral de Bizkaia – Diputación Foral de Gipuzkoa, 1996.
2. ITURRIZA ETA ZABALA, 1967a, (1974ko eskuizkribua), 326. or.
ITURRIZA eta ZABALA, Juan Ramon de. Historia general de Vizcaya y epítome de Las Encartaciones. Angel Rodriguez Herrero. Bilbao: Librería Arturo, 1967 (1974ko eskuizkribua), lib. 2
3. AGS_PEC_LEG_184-200. 1616ko abuztuaren 10eko ikerketa.
4. AHEB/BEHA, Dimako San Pedro Apostolua parrokia, Askotariko paperak, 1850, 1886/007-00 sign.
5. AHEB/BEHA, Dimako San Pedro Apostolua parrokia, Askotariko paperak, 1887/000-00 sign.
6. MUÑIZ PETRALANDA, 2011a, 96-97, 216-217, 251. or.

MUÑIZ PETRALANDA, Jesús. Reflejos de Flandes. La escultura mueble tardogótica en Bizkaia. Bilbao: Eleiz Museoa – Museo Diocesano de Arte Sacro, 2011.

7. BARRIO LOZA, MOLINUEVO ZABALLA y ROMANO VALLEJO, 2005a, p. 86.

BARRIO LOZA, José Ángel (dir.), MOLINUEVO ZABALLA, María, y ROMANO VALLEJO, María. Bizkaiko kanpaiak / Campanas de Bizkaia. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia – Kultura Sailak / Diputación Foral de Bizkaia – Departamento de Cultura, 2005. (Colección Inventarios, nº12). Disponible en https://www.bizkaia.eus/Kultura/kanpaiak/index.asp?idioma=CA

8. ibid.
9. ibid.
10. CILLA LÓPEZ, 2022a, vol. 1, p. 251, vol. 2, nº 163.

CILLA LÓPEZ, Raquel. Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2022, 4 vols. (Kultura Ondarearen Ikerketak bilduma, nº4). Disponible en https://www.euskadi.eus/publicaciones-patrimonio-cultural/web01-a2kulonz/es/

11. AHEB/BEHA, Dimako San Pedro Apostolua parrokia, Askotariko paperak, 1887/000-00 sign.